Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

71. zenbakia Data 2005-04-18 8226 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - FISKALITATEA ETA FINANTZAK
Ondasun higiezinen zerga kobratzeko iragarkia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

FISKALITATERAKO ETA FINANTZETARAKO DEPARTAMENTUA

Zergabilketako Unitatea

Ediktua

Zergabilketako Unitateko Buruak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBATZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea 2005eko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2005eko maiatzaren 15ean hasiko dela borondatezko epealdian kobratzen eta, era berean, epea urte bereko ekainaren 30ean amaituko dela, biak barne.

Aurtengo apirilaren 18 baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa edozein bankutan edo aurrezki kutxatan egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Ekainaren 9a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

—Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzua: Okendo, 20 1. Donostia.

—Irungo Agentzia Exekutiboa: Geltokia, 5-7.

—Eibarko Zerga Bulegoa: Arragueta kalea, 2.

—Azpeitiko Zerga Bulegoa: Jose Artetxe, 3.

—Tolosako Zerga Bulegoa: San Frantzisko, 45.

—Bergarako Zerga Bulegoa: Toki Eder, 5.

Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:30etatik 14:00etara Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzuan eta 8:30etatik 13:30 Zerga Bulegoetan.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, %20ko premiamenduzko errekarguan sartuko dira eta kobrantza premiamenduzko bidetik egingo zaie.

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.

Donostia, 2005eko apirilaren 8a.—Juan Carlos González Lombo, Zergabilketa Unitateko Burua.

(2858) (3424)