Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

14. zenbakia Data 2005-01-24 1485 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ERREZILGO UDALA
2005eko zerga ordenantzen aldaketarako erabakia. Behin betiko onespena.

ERREZILGO UDALA

Iragarkia

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behin betiko bihurtu dira 2005eko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketari buruz 2004ko urriaren 28an Udal Osoko BIlkurak hartutako erabakiak, eta berauetan aldatutako testuak honela geratzen dira:

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN
GAINEKO ZERGA

14/1989 Foru Arauaren 2. artikuloaren 1 ataleko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

e)  Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II- eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjetu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

g)  Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornitua daudenean.

Aurreko atalean jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote.

a)  Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatua daudenean:

—Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

—Mugikortasun murriztua duen pertsonaren gida baimena.

—Mugikortasun murriztua duen pertsonak gida baimenik ez daukan kasuetan, ibilgailuren homologatutako adaptazioaren agiria.

b)  Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

—Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fokopia.

—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

Iazko urteko tarifei %3,2ko igoera aplikatuta.

Euro

Turismoak:

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 20,59

9 eta 11,99 zaldi fiskal artekoak 47,15

12tik 13,99 zaldi fiskal artekoak 101,23

14tik 15,99 zaldi fiskal artekoak 114,10

16tik 19,99 zaldi fiskal artekoak 126,96

20 zaldi fiskaletik gorakoak 150,99

Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 118,57

21etik 50 plazara bitartekoak 168,85

50 plaza baino gehiagokoak 211,05

Kamioiak:

Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxiagokoak 60,04

Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 bitartekoak 118,57

Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 bitartekoak 168,85

Karga erabilgarriko 9.999 baino gehiagokoak 211,08

Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 25,15

16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 39,53

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 118,57

Atoi edo erdiatoiak:

Karga erabilgarriko 1.000 kg. baino gutxiago eta 750 kg. baino gehiagokoak 25,15

Karga erabilgarriko 1.000 kg.tik 2.999 bitartekoak 39,53

Karga erabilgarriko 2.999 baino gehiagokoak 118,57

Beste ibilgailu batzuk: Ziklomotoreak eta moto-zikletak:

Ziklomotoreak 6,29

125 cc.ra bitarteko motozikletak 6,29

125 cc.tik 250 cc.ra bitarteko motozikletak 10,81

250 cc.tik 500 cc.ra bitarteko motozikletak 21,57

500 cc.tik 1.000 cc.ra bitarteko motozikletak 43,14

1.000 cc.tik gorako motorrak 88,34

UR HORNIDURA, ZABOR BILKETA ETA
ESTOLDERIA ZERBITZUEN GAINEKO TASA

Ur Hornidurako Zerbitzuko Tasak.

Euro/m³ko

a)  Etxeko hornikuntza:

Gutxienezko 60 m³ sei hilabetetan 0,31

60 m³ tik 120 m³etara 0,38

120 m³tik gora 0,41

b)  Industri hornikuntza:

Gutxienezko 60 m³ sei hilabetetan 0,52

60 m³tik gora 0,61

Euro

Kontagailua mantentzeagatiko kanona: 2,20

Industrietan kontagailua mantentzeagatiko kanon: 3,86

Lotune eskubideak: 44,10

Lotune birjarpena: 11,02

Zabor Bilketako Zerbitzuegatik Tasak.

Euro

Herri guneko etxebizitzak 23,42

Baserriak 11,71

Taberna, Kafetegi, Elkarteak, etab. 46,97

Industri Lokalak 90,66

Merkatal Lokalak 36,29

Estolderi zerbitzua.

Ur Hornidurako %40a.

Bide publikoen, lurren eta jabetzen lurra, lurrazpia eta lurgaina erabiltzeagatiko aprobetxemendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen gaineko prezio publikoen ordenantzaren aldaketa proposamena.

2. artikuloa:

2.1.  Zerga gaia da herri onurakoak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.

2.2.  Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:

a)  Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.

b)  Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.

c)  Hornidura-zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lurzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.

2.3.  Artikulu honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

%45eko hobaria zergaren kuota osoan, familia ugaria izaera duten sujeto pasiboentzat, familia ugari izaera ofizialki mantentzen den bitartean.

Hobari honetaz gozatzeko, sujetu pasiboak eskatu beharko du eta emateko ondoko eskakizunak bete beharko ditu.

—Famili ugarien txartel ofíziala indarrean edukitzea.

—Famili kide guztiak etxebizitza horretan erroldatuta egotea.

—Etxebizitzaren jabetza tituloa edukitzea.

EGUNEKO ZENTROKO ERABILTZAILEAK

Euro/eguneko

Pentsio ez kontributiboa eta A.E.I osagarria dutenek 6,02

Hortik gorako sarrera dutenek
11,04

ETXEBIZITZA BABESTUAREN ERABILTZAILEAK

Artículo 1.

Famili unitatearen errekurtso ekonomikoen zehaztapena eta kalkuloa.

1.1.  Erabiltzailearen errekurtso ekonomikoak.

Arau hauek aplikatzetik lortuko da erabiltzaileak ordain behar duen kuota:

1.1.1.  Erabiltzaileak hileko pentsioa baino ondasun eta diru sarrera gehiago ez badauka, hileko pentsio horri %75 aplikatzetik ateratako emaitza izango da kuota, eta gainerako %25 hark nahi duenerako erabil dezake, baina kopuru hori ez da LGSren %30 baino gutxiago izango. Hileko pentsioak sartuta dauka aparteko soldataren alde proportzionala.

1.1.2.  Finantza ondasunak izanez gero erabiltzaileak, hala nola, eskudirua, finantza kontuak eta aurrezki kontuak, e.a. (finantza merkatuan dauden formuletako edozeinetan), kuota nominala ordaindu behar du, berdin diolarik zer pentsio duen, bere pentsioaren %75ren baliokidea den kuota bat ordaintzea esleituz gero egokitu lekiokeen norberarentzat geratzen den urteko kopurua berdindu arte bere finantza ondasunen kopuruak.

1.1.3.  Ondasun higiezinen kasuan, honela jardungo da:

a.  Erabiltzailearen ohiko etxebizitza. Hiru egoera bereiztuko dira:

a.1.  Etxebizitzan jarraitzen du, ondorio hauetarako hartzen den elkar bizitza unitatean sartutako kideetako batek.

Elkar bizitza unitatea da:

—Etxebizitza edo alojamendu batean bakarrik bizi diren pertsonak.

—Etxebizitza berean bi edo pertsona gehiago elkarrekin bizi eta beraien artean ezkontza edo bestelako bikote harremana dagoenean eta adopzioa, bigarren eta laugarren odol ahaidetasuna dutenak.

a.2.  Etxebizitzan jarraitzen du elkar bizitza unitatean jotzen ez den pertsona erabiltzailearen familiaren beste kide batek: Katastro balioaren %2aren baliokidea den errendimendu bat jotzen da, eta horri kenduko zaio, hala badagokio, hura erosteko den hipoteka maileguaren interes eta amortizazioan ordaindu beharreko urteko zenbatekoa.

a.3.  Etxebizitza hutsa edo erabiltzailearen familiakoa ez den pertsonaren batek erabilia: Katastro balioaren %10aren baliokidea den errendimendu bat jotzen da, eta horri kenduko zaio, hala badagokio, hura erosteko den hipoteka maileguaren interes eta amortizazioan ordaindu beharreko urteko zenbatekoa.

a.4.  Alokairua. Alokairuaren zenbatekoa, eta edozelan ere katastro balioaren %10aren baliokidea den gutxieneko bat baloratuko da, eta horri kenduko zaio, hala badagokio, hura erosteko den hipoteka maileguaren interes eta amortizazioan ordaindu beharreko urteko zenbatekoa.

b.  Beste etxebizitza batzuk (edo beste ondasun higiezin batzuk). Bi egoera bereizten dira:

b.1.  Etxebizitza hutsik edo edozein pertsonak erabilia: Katastro balioaren %10, eta horri kenduko zaio, hala badagokio, hura erosteko den hipoteka maileguaren interes eta amortizazioan ordaindu beharreko urteko zenbatekoa.

b.2.  Alokairua. Alokairuaren zenbatekoa, eta edozelan ere katastro balioaren %10aren baliokidea den gutxieneko bat baloratuko da, eta horri kenduko zaio, hala badagokio, hura erosteko den hipoteka maileguaren interes eta amortizazioan ordaindu beharreko urteko zenbatekoa.

1.1.4.  Erabiltzailearen baliabide ekonomikoak zehazteko prozedura:

1. artikuluaren 1.1. atalean ezarritakoa aplikatu ostean nahikoa bada dauka pentsioa ezarritako tasa estaltzeko, erabiltzaileak ordaindu behar duen kuota tasarena izango da.

Daukan pentsioaren zenbatekoa ez bada nahikoa tasa osoa ordaintzeko, 1. Artikuluaren 1.2. ataleko araua aplikatuz estaliko da geratzen den aldea.

Daukan pentsioaren zenbatekoa eta dauzkan finantza aktiboak nahiko ez balira kuota osoa ordaintzeko, 1. artikuluaren 1.3. ataleko araua aplikatuz estaliko da aldea.

2. artikulua.

Errezilgo Udaleko Tutoretzapeko Etxebizitzan egotearen tasa urtero finkatuko da.

Zerbitzuaren eskatzaileak zentroan plaza dagoelako jakinarazpena jaso ostean, bi egun izango ditu, jakinarazi eta gero, hura erabiltzeko. Epe hori igaroz gero plaza erabili gabe, ondorio guztietarako, plaza erreserbako egoeratzat joko da, 5 egun igaro arte, horiek ere jakinarazpen horretatik kontatzen hasita, eta hortik aurrera plaza erreserbako eskubidea desagertu ahal izango da.

Herritik kanpokoek plaza kostuaren %100 ordaindu beharko dute, Errezilgo Udalari inolako gasturik suposatu gabe.

3. artikulua.

Aurreko artikuluak aplikatzetik ateratzen diren kopuruak ordaintzeko obligazioa izango dute, egonaldien truke edo, hala badagokie, plaza erreserben truke, erabiltzaileek eurek eta, izaera subsidiarioz, indarrean dagoen legeriak aipatzen dituzten pertsonek.

4. artikulua.

Orokortasunez, ateratzen den tasaren zenbatekoa eskatu ahal izango zaie beharturik dauden pertsonei, hil natural bakoitzaren lehen egunetik edo, hala badagokie, sartzen diren egunetik, administratu eta kobratzeko, Errezilgo udalak zehazten dituen arauen arabera eta aurrez ordaindu edo aurrez jartzeko eskakizunaren kalterik gabe.

5. artikulua.

Errezilgo Udalari egokituko zaizkio, batetik, aplikagarri diren hobariak zehaztu eta kalkulatzea eta, bestetik, aplikazioaren ondorioz jartzen diren erreklamazioak erabakitzea.

Erabiltzaileak ordaindu beharreko tasaren bukaerako kopurua zehaztu eta gero, kopuru horren berri emango zaio eta hamar egun naturaleko epea izango du erreklamazioa aurkezteko.

Araudi honetan araututako tasak hil natural bakoitzaren amaieran likidatu eta kobratuko dira. Ordaintzeko era: Hura kobratzeko eskudun denak zehazten duena izango da.

6. artikulua.

Araudi honetan agertzen diren tasen trukeko zorrak premiamenduzko prozedura administratiboaren bidez eskatuko dira, tasa sortzen den egunetik bi hil igarotzen direnean.

Aldi hori amaitutakoan, premiamendu bidez kobratuko du tasa udal dirubilketak, eta hartarako, zordunen zerrenda eta aurreko paragrafoan aurreikusten diren gorabeheren justifikagarriak erantsiko dituzte.

Errezil, 2004ko abenduaren 27a.—Iñaki Oiartzabal Zinkunegi, Alkatea.

(13) (381)