| 13. zenbakia | Data 2005-01-21 | 1342 orria |
ANTZUOLAKO UDALA
Iragarkia
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin betiko onartutzat jo dira Udalbatzarrak 2004ko azaroaren 5ean hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak aldatzekoak, 2005. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:
A) ZERGAK
1. Ekonomi Jardueren gaineko Zerga.
Lehenengo: Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefizientea: 1,5.
2. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
Lehenengo: Hirilur Ondasunen gaineko Zergaren ondorengo karga tasak onartzea: %0,29 industria edo zerbitzu erabilerako lurzoruan dauden ondasun hiritarrentzat, eta %0,185 gainerako ondasun hiritarrentzat
Bigarren: Ondorengo artikulu berri hau sartzea:
7. artikulua.
Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria aplikatzea, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programaren barruan erabilera-lagapena duten ondasun higiezinei dagokienez.
3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.
Lehenengo: Foru Arauak turismoentzat minimo bezala ezarritako kuotak gehitzea, beraiei 1,75 koefizientea aplikatuz:
Euroak
A) Turismoak:
9 z. fiskal baino gutxiagokoak 31,65
9tik 11,99 arteko z. fiskalekoak 63,30
12tik 13,99arteko z. fiskalekoak 105,45
14tik 15,99 arteko z. fiskalekoak 147,60
16tik 19,99 arteko z. fiskalekoak 189,80
20 z. fiskal baino gehiagokoak 231,95
Bigarren: Foru Arauak ondorengo ibilgailuentzat minimo bezala ezarritako kuotak gehitzea, beraiei 1,697 koefizientea aplikatuz:
Euroak
B) Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak 141,40
21etik 50 arteko plazakoak 201,40
50 plaza baino gehiagokoak 251,75
C) Kamioiak:
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarriak 71,80
1.000 tik 2.999 kg. arteko karga erabilgarriak 141,40
2.999tik 9.999 kg. arteko karga erabilgarriak 201,40
9.999tik baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 251,75
D) Traktoreak:
16 z. fiskal baino gutxiagokoak 30,00
16tik 25 arteko z. Fiskalekoak 47,15
25 z. fiskal baino gehiagokoak 141,40
E) Trakzio mekanikoko ibilgailuek garraiatu-riko atoi eta semiatoiak:
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoa 30,00
1.000tik 2.999 kg. arteko karga erabilgarrikoak 47,15
2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 141,40
F) Beste zenbait ibilgailu:
Ziklomotoreak 7,50
125 z.k. arteko motozikletak 7,50
125etik 250 z.k. Arteko motozikletak 12,85
250etik 500 z.k. arteko motozikletak 25,70
500etik 1.000 z.k. arteko motozikletak 51,40
1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 102,85
Hirugarren: Ordenantzako 6. Artikuluko 2.a) atala aldatzea eta eskaerari erantsi beharreko ondorengo agiriak ere eskatzea:
—Erabilpen esklusiboaren zinpeko aitormena.
—Ibilgailuaren aseguru kontratuaren dokumentazioa (non egiaztatu beharko den nor den polizaren titularra eta ibilgailuaren ohiko gidaria).
4. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.
Lehenengo: Karga tasa berria onartzea: %5.
B) TASAK
6. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailearen eranskinak.
a) Ur hornidura zerbitzua:
Lehenengo: Tarifak ondoko hauek dira:
Euroak
1.Etxeko erabilera:
a)Gutxienezkoa: 30 m
b)Ertaina: 30-90 m
³/hiruhilabeteko 0,57c)Gehiegizkoa: 90 m
³ baino gehiago/hiruhilabeteko 0,802.Erabilera industrial, taberna, elkarte eta antze-rakoetan (Gutxienezkoa: 30 m
³/hiruhilabeteko):a)m
3.Udal-sareari lotzeko eskubideak:
a)Etxebizitza bloke berrien kasuan 34,28
b)Existitzen diren etxebizitza edo lokalei dagokio-nez, erabiltzaileak alta berri bat eskatzean 99,37
c)Baja emandako, hau da, prezintatutako konta-gailua duten existitzen diren etxebizitza edo
lokalei dagokionez 33,12
d)Sare publikora lotura berria egiten denean
84,60
e)Saneamendurako kolektore orokorrera lotuneaegitea 69,60
4.Kontadorearen mantenimendua (hiruhila-beteko) 1,10
b) Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa:
Langile Kg./Egun Bil. Gar. El.
Maila Tar. Kopurua Gehi. Urteko Tasa
Etxebizitza 1.a. 1 - - 51,60
Biltegia 2.1 <2 6 164,09
eta 2.2 <5 10 273,48
Komertzioak 2.3 <15 20 546,96
2.a 2.4 >15 30 820,44
Ostalaritza 3.1 <2 8 218,78
Alimentazioa 3.2 <5 15 410,22
eta Zerbitzuak 3.3 <15 25 683,70
3.a 3.4 >15 35 957,18
4.0 <2 6 164,09
Iharduera 4.1 <5 16 437,57
Industrialak 4.2 <15 30 820,44
eta 4.3 <50 40 1.093,92
Zerbitzuak 4.4 <100 50 1.367,40
4.º 4.5 <500 60 1.640,88
4.6 >500 70 1.914,36
5.º 5 Askotarik 40 1.093,92
c)Estolderia zerbitzuaren tasa:
Finantzabide Kanonaren kuota:
Euroak/m3
1.Etxeko erabilera:
a)Gutxienezkoa: 30 m
b)30 m
³ baino gehiago/hiruhilabeteko 0,1752.Etxeko erabilerarako ez dena: Erabileraindustrial, taberna, elkarte eta antzerakoetan:
a)m
d)Hilerriko zerbitzuen tasa:
Tasaren kobrantza ondoko tarifari egokituko zaio:
Euroak
a)Lurraren kostua:
Panteoien eraikuntzarako metro karratuko
97,20
b)Lurperatze eskubideengatik:
Lurperatze eskubideengatik 204,30
d)Transmisioengatik:
—Lehen tarifa:
Herentziako transmisioak ezkontide, gurasoeta seme-alaben artean
a)Panteoia eta bere lurrarena, m
b)Panteorik gabeko lurrarena, m
² 3,85—Bigarren tarifa:
Salerosketa edo beste edozein kontratuengatik:
a)Panteoia eta bere lurrarena, m
b)Panteoirik gabeko lurrarena, m
² 9,70d)Hilotzen lekualdaketagatik 19,50
e)Hirigintza baimenak emateagatiko tasa:
Lehenengo:
Euroak
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 50.000 pta.baino gutxiagokoa denean 16,10
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 50.001etik100.000 pta. ra bitartekoa denean 32,25
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 100.001etik2.000.000 pta.ra bitartekoa denean 50,55
Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 2.000.000 pta.baino gehiagokoa denean 104,70
Promozio pribatuko hirigintza espedienteen tramita-zioa 604,90
Lursailak banandu eta batzeagatiko baimena, metrokarratuko:
Landalurrean 0,011
Hirilurrean 0,064
Lehenengo erabilpen eta okupazioagatiko baimena:
Etxebizitzako 70,45
Por industria < 500 m
² 121,50Por industria > 500 m
² 281,95Garajeek ez dute tasa hau ordainduko
Bigarren: Ordenantzako 7. Artikulua baliogabetzea.
f)Etxez etxeko zerbitzuaren tasa:
Lehenengo: Oinarrizko tarifa: 8,34 €/orduko.
g)Udal pilotalekuko instalazioak erabiltzea:
Pilotalekuaren erabilera:
Euro/Orduko
1. Antzuolako Elkarte eta Erakundeak:
Herritarrak 0
Kanpokoak 8
2. Partikularrak:
Herritarrak 4,70
Kanpokoak 6
h)Animaliak jasotzea:
Egunekoa: 3,22 € + BEZ.
Hilketa: 31,11 € + BEZ.
i) Establezimenduak zabaltzeko baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasa:
Euroak
3. Garraio eta komunikaziorako lokalak 719,60
4. Finantza erakundeen lokalak 1.990,50
5. Industri jardueretarakoak, ondorengo azalera-rekin:
350 m
²ra artekoak, hauek barne 643,10350 m
²tik 1000 m tara 1.194,401.000 m
² baino gehiagokoak 1.592,40j)Auto-taxi eta akuratutako gainontzeko ibilgailuen lizentzia eta administrazio baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasa.
Tarifa berriak:
Euroak
—Lehenengo epigrafea: Taxista lanean aritzekolizentziak:
1.Udal lizentzia emanaldi bakoitzeko 971,80
2.Lizentzia erabili eta esplotatzeagatik urteko 38,70
3.Lizentziak transmititzeko baimena emateagatik 1.332,35
4.Kontsezio baimendudun ibilgailua aldatzeagatik 15,70
Epigrafe honetan sartutako lizentzien aldaketa «mor-tis causa» eta 1. graduko tartekoei egingo balitz,kuotaren %80aren onura izango lukete.
—Bigarren epigrafea: Txoferrik gabe akuratu-tako autoen lizentziak:
1.Udal lizentzia emanaldi bakoitzeko 144,80
2.Lizentzia erabili eta esplotatzeagatik 13,35
3.Kontzesio baimendudun ibilgailuan aldatzeagatik 15,75
7.Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea eta bere eranskinak.
a)Mahai eta aulkiak.
Tarifak:
Euroak
Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko
3,34
Urteko karga tasa, metro karratu edo frakzioko 33,37
b)Hesiak, andamioak, zutabeak eta eustagak.
Ordenantzako 3 artikuluko b) atala baliogabetzea.
c)Feria eta herri jaietako postuak eta Kalez kaleko salmenta.
Postu, barrak, salmenta-txosna, ikuskizun kalez kaleko industria eta filma emanaldientzat balioa metro karratu eta eguneko: 1,11 €.
d)Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharrezko tasa arautzeko udal ordenantza onartzea.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
1.Udal honek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.
2.Ondore horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat honako hauek joko dira:
Energia elektrikoaren, uraren edo gasaren hornikuntzan diharduten enpresak.
Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta osorik edo zati batez erabiltzen badituzte udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia eginez instalatutako telekomunikazio sare publikoak, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.
Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen tutueria, hari eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, lurgaina edo zorupea atzematen badute.
3. artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.
2. artikulua.
Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da.
II. ZERGA EGITATEA
3. artikulua.
1.Zerga egitatea honakoa da: Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.
2.Tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide hau aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiteko erabiltzen dituzten sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko, sareetan sartzeko edo haiekin konektatzeko eskubideen titular direnei.
3.Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide berezi honetan.
4.Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar litezkeen beste tasa batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean 5/89 Foru Arauaren 23.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez du edukiko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak ordaindu beharrik.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.
2. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK
5. artikulua.
Salbuespenak, eta bestelako onura fiskalak, aplikatu beharreko xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. ZERGA OINARRIA
6. artikulua.
1.Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.
2.Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.
3.Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuen gaineko zeharkako zergak, ez eta gainontzekoen kontura kobratutako partidak edo kopuruak ere, hornidura zerbitzua ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.
Halaber, ez dira sartuko fakturazioko sarrera gordinetan Ekonomia Ministerioaren Elektraenergia Ekoizteko Instalazioen Administrazio Erregistroko 1. edo 2. atalean inskribatutako instalazioetan araubide berezi honen araberako zerga-ordainketari lotuta dagoen energia sortzeko erabiliko den lehengaia hornitzeagatik jasotzen diren kopuruak.
4.Zerbitzuak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.
5.Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 111. artikuluan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz.
VI. KUOTA
7. artikulua.
1.Zerga kuota %1,5 izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie.
2.Aprobetxamendu bereziak udalerriko jabari publikoko ondasunak suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak haiek berreraikitzeko edo konpontzeko gastu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri beharko du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.
Kalteak konponezinak badira, Udalak kalte-ordaina jasoko du. Kalte-ordainaren zenbatekoa suntsitutako ondasunen balioa edo narriadurari dagokiona izango da.
Udalak ezin ditu barkatu idatz-zati honetan adierazitako kalte-ordainak eta itzulketak, ez osorik, ez zati bat.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
8. artikulua.
1.Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.
2.Subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik jabaritza publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.
VIII. LIKIDAZIOA ETA SARRERA
9. artikulua.
Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoaren sarrera egingo da.
IX. TASEN KUDEAKETA
10. artikulua.
Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari. Aitorpen horrekin batera, udalerrian eginiko fakturazioa egiaztateko agiriak aurkeztuko dituzte, eta Udal Administrazioak eskatzen dizkien gainerako agiriak.
11. artikulua.
1.Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira. Egiaztapenak amaituta, behin betiko likidazioa egingo da eta interesatuari jakinaraziko zaio. Borondatezko epean ordaindu ezik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.
2.Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak ordezkoak izango dira.
12. artikulua.
Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.
X. AZKEN XEDAPENA
Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala behin-behinean onetsi zen 2004ko azaroaren 5ean; jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta horrenbestez behin betiko onetsitzat jo behar da; 2005eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta horrela iraungo du harik eta bera aldatu edo indargabetzea erabakitzen den arte.
Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurreikusitako eraginetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, epigrafe, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso kontentzioso administratiboa tartejarri ahal izango du bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.
Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.
Antzuola, 2005eko urtarrilaren 10a.—Alkatea.
(115) (322)