Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2004-12-31 25245 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZERAINGO UDALA
2005 urteko zerga ordenantzen aldaketarako erabakia. Behin betiko onespena.

ZERAINGO UDALA

Iragarkia

 

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behinbetikotzat jo dira 2004ko Urriaren 13an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkatu eta aldatzekoak, 2.005ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testoak honakoak izanik:

 

 

1.Ondasun Higiezin Gaineko ZergA

Lur ondasun higiezin gaineko zerga 0,373

Hiri ondasun higiezin gaineko zerga 0,218

2.Trakzio mekanikoko ibilgailuen
gaineko zerga

Ibilgailuaren ahalmena eta mota Kuota Eurotan

a)Turismoak:

9z. fiskal baino gutxiagoko 24,90

9tik 11,99 z. fiskaletara bitartekoak 55,80

12tik 13,99 z. fiskaletara bitartekoak 117,60

14tik 15,99 z. fiskaletara bitartekoak 120,10

16tik 19,99 z. fiskaletara bitartekoak 147,00

20 z. fiskaletik gorakoak 152,00

b)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 136,50

21etik 50 plaza bitartekoak 194,00

50 plazatik gorakoak 243,00

c)Kamioiak:

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilg 69,30

1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabilg 136,50

2.999tik 9.999 bitarteko karga erabilg 194,00

9.999 kg.tik gorako karga erabilgarria 243,00

d)Traktoreak:

16 z. fiskaletik beherakoak 30,00

16tik 25 z. fiskaletara bitartekoak 45,40

25 z. fiskaletik gorakoak 136,50

e)Trakzio mekanikozko ibilgailuak
garraiaturiko erdi-atoiak:

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilg. 30,00

1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabilg. 45,40

2.999 kg.tik gorako karga erabilgarria 136,50

f)Gainerako ibilgailuak:

Ziklomotoreak. 7,25

125 zk.rainoko motozikletak. 7,25

125etik 250 zk.ra bitarteko motozikletak 13,15

250etik 500 zk.ra bitarteko motozikletak 26,30

500etik 1.000 zk.ra bitarteko motozikletak 52,60

1.000 zk.tik gorako motozikletak. 105,20

 

3.Iharduareren Ekonomikoaren Gaineko
Zerga

1,497 koefizientea

— Udal jabaripublikoa okupatzeagatiko tasa.

Ondorengo Ordenantza arautzaileko eraskinaren epigrafeen kuotak aldatzen dira:

 

4.Udal bide publikoen lurzoruan,
zorupean edo hegalduran erabilera
pribatiboa edo aprobetxamendu
bereziak egiteagatiko tasari
dagokionez, hornidura-zerbitzuak
usatiatzen dituzten enpresen alde

Tasa honetako Zerga-gaia aldatzen da. Hurrengoa izanik:

Zerga-gaia:

1.Zerga-gaia da herri onurakoak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.

2.Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:

a)Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.

 

b)Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.

 

c)Hornidura-zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lurzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.

3. Artikulu honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira».

 

— Udal eskumeneko zerbitzuak prestatu eta iharduerak egiteagatiko Tasa.

Ordenantza arautzaileko eraskinaren epigrafeetatik ondorengo kuotak edo tipoak aldatzen dira:

 

5.Frontoia erabiltzeagatiko Tasa

Euroak

Ordu bat (argikin) 8,00

Ordu bat (argirik gabe) 4,00

Dutxak. 1,20

 

6.Zaborrak etxez-etxe biltzeagatiko tasa

Okupatutako Etxebizitzak 79,00

Hutsik dauden etxebizitzak. 49,00

Elkarteak. 150,00

Jatetxeak. 175,00

Tailerrak eta empresak. 150,00

 

7. Kultur etxea erabiltzeagatiko tasa

Kultur-etxea erabiltzeagatiko urteko kuota. 8

Aldatutako Ordenantza eta Eranskinen gainerako hitzbaketak 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta hemen aipatutzat jotzen dira, osorik hartuta bailiren, alegiz.

 

Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzetan egindako finkatze eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi holabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

 

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuak jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso-administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamonetik hasita.

Zerainen, 2004ko Abenduaren 27an.— Alkatea.

(12106)