| 251. zenbakia | Data 2004-12-31 | 24948 orria |
DEBAKO UDALA
Iragarkia
Araututako jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrako 2004ko urriaren 28an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkatu eta aldatzekoak, 2005ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finka-tzeko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Derrigorrezko Udal Zerga honen erregulazio espezifikoa uztailaren 5eko 14/1.989 Foru Arauak, 4/2003ko martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako eta Ordenantza honetan jasotako aurrikuspenek arautzen dute.
Udal honek aipatu Foru Arauaren 4.4. artikuluak ematen dion zilegitasuna erabiliz, 1. atalean ezarritako gutxieneko kuotak zehazten ditu, otsailaren 1eko 4/1999 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aldatutakoak, ERANSKINEAN adierazitako koefizientea aplikatuz.
II.ZERGA KUOTA
2. artikulua.
Ordenantzaren tarifa zerrendan azaltzen diren urteko kuotak aldatzen dira ibilgailu mota desberdinetarako, otsailaren 14ko 3/1994 Foru Dekretuak eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrekko 1993ko abenduaren29ko 21.Zb.ko Legeak horretarako ezarritako kuota minimoen gainetikako 1,65 koefizientea aplikatuz. Beraz kuotak honako kopuru hautean finkatuak geratzen dira:
TARIFA
Euroak
A)Turismoak:
9 zaldi fiskal baino gutxiagoak 29,75
9tik 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 59,50
12tik 13,99 zaldi fiskal bitarteakoak 99,17
14tik 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 138,83
16tik 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 178,50
20 zaldi fiskaletik gorakoak 218,16
B)Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak 137,45
21etik 50 plazatara bitartekoak 195,76
50 plaza baino gehiagokoak 244,70
C)Kamioak:
Karga erabilgarria 1.000 kg. baino
gutxiagokoa dutenak 69,76
Karga erabilgarria 1.000tik 2.999 kg.
bitartekoa dutenak 137,45
Karga erabilgarria 2.999tik 9.999 kg.
bitartekoa dutenak 195,76
Karga erabilgarria 9.999 kg.
baino gehiagokoa dutenak 244,70
D)Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 29,16
16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 45,82
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 137,45
E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak:
Karga erabilgarria 1.000 kg.
baino gutxiago eta 750 kg.
baino gehiago dutenak 29,16
Karga erabilgarria 1.000tik 2.999 kg.
bitartekoak dutenak 45,82
Karga erabilgarria 2.999 kg.tik
gorakoa dutenak 137,45
Euroak
F)Beste ibilgailuak:
Ziklomotoreak
125 z.k.rainoko motizikeltak 7,29
125etik 250 z.k.rainoko motoz. 7,29
250etik 500 z.k.rainoko motoz. 12,49
500etik 1.000 z.k.rainoko motoz. 25
1.000 z.k.tik goragoko motoz. 49,98
III.ZERGAREN KUDEAKETA
3. artikulua.
1.Zerga hau autolikidazio erregimenean exigituko da, horretarako udal administrazioak Zerga honen sujetu pasiboei eta espedienteak izapìdetzen dituzten Gestoriei emango dien ereduan.
2.Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkeztuko den unean egingo da.
4. artikulua.
Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean udal Administrazioak emango duen behin-betiko ordainagiria izango da.
5. artikulua.
1.Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da Trafikoko Buruzagitzan ondorengo espedienteak izapidatzeko eskaerei hasiera emateko:
a)Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.
b)Ibilgailuaren behin-betiko bajarena.
c)Ibilgailuen erreformarena bere sailkapena edo Zerga honen ondorioa alteratzen dituenean.
d)Ibilgailuaren transferentziarena.
e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den sujetu pasiboaren bizileku aldaketarena.
2.Kuota korronteen ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten zergapeko ibilgailuen matrikulazio espedienteari hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.
IV.KUOTEN ITZULKETA
6. Artikulua.
Ibilgailuaren behin-betiko baja emango litzatekeen kasuan, sujetu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak eta behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, Zergaren sujetu pasiboari itzuliko zaizkio behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa
V.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina, Udal Batzarreak Eranskinean azaltzen den datan egindako Batzarraldian onartu zituen eta indarrean 2005ko Urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
ERANSKINA
Erabakiaren data: 2004-10-28
Koefizientea: 1,65
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki. Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau Udalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III.SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjetu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularreko gozatu, erabili edo apropbetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2.Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kontzekoetan, zergadunaren ordezkotzak hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onudarun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA
HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.KUOTA
8. artikulua.
1.Zerga kuota tarifa batm espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2.Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa sustsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1.Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagairen izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2.Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatutako da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII.LIKIDAZIO ETA ORDAINKETA
10. artikulua.
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz, 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
ERANSKINA
1.Akordioaren data: 2004ko urriak 28.
2.TARIFAK.
Eskumen publikoa okupatzeagatik diren tasak, II hurrengo zenbakian kaleari izendatzen zaion mailaren arabera erabilera bakoitzari dagozkizunak izango dira.
PROBETXAMENDU MOTA.
Euroak
A) EPIGRAFEA.HESIAK, ALDAMIOAK, ZUTABE ETA EUSTAGAK
1.Hesiak, era guztietako lanetan:
m
2 eta eguneko:: Lehen mailako kaleak 0,30
Bigarren mailako kaleak 0,21
Hirugarren mailako kaleak 0,11
2.Aldamioak:
m2 eta eguneko:
Lehen mailako kaleak 0,30
Bigarren mailako kaleak 0,21
Hirugarren mailako kaleak 0,11
3.Hesitik kanpoko zutabe edo eustagak:
Metroko eta hilabeteko:
Lehen mailako kaleak 8,95
Bigarren mailako kaleak 5,59
Hirugarren mailako kaleak 3,73
Euroak
4.Eraikin eta hondakin materialak:
Metro karratu eta egun bakoitzagatik:
Lehen mailako kaleak 2,62
Bigarren mailako kaleak 1,86
Hirugarren mailako kaleak 1,12
Kontenedoreak
4m2 eguneko:
Lehen mailako kaleak 0,30
Bigarren mailako kaleak 0,16
Hirugarren mailako kaleak 0,11
Tarifa aplikatzeko arauak:
a)Epigrafe honek aipatzen dituen lanak bi hilabete baino denbora luzeagoaz eteten badira arrazoizko kausarik gabe, tarifa honen aplikaziotik ateratzen diren zenbatekoek 100eko 100eko gainkargua izango dute hirugarren hilabetetik aurrera, eta lanak bukaturik probetxamenduek segitzen dutenean, zenbatekoek 100eko 20eko gainkargua izango dute.
b)Fatxaden birgaitze eta margoketa sustatzeko helburuarekin eta haiek estekikoki eta urbanistikoki hobetzeko, fatxadak margotu, zartatu eta birgaitzeko lanen ondorioz ipini beharreko hesi eta aldamioei dagozkien tarifek 100eko 75eko gutxitzea izango dute, beti ere instalazio epealdia hiru hilabete baino gehiagokoa ez denean.
B) EPIGRAFEA.IBILGAILUAK ESPALOIETAN ZEHAR FINKEN BARRUKALDERA SARTZEA ETA HORIEN APARKAMENDU-ERRESERBA BIDE PUBLIKOAN
1.Erabilera partikularreko pasabideak: metro eta urtebeteko edo zatiko:
5 ibilgailu arte 25,37
6tik 25 arte 38,09
26tik aurrera 57,09
2.Merkataritza erabilerako pasabideak:
Metro eta urteko edo zatiko 39,66
3.Aparkatzeko eta zamalanetarako bide publikoa gordetzea:
Metro karratu urteko 38,50
Pisua 3 Tm. baino gehiagokoa duten kamioek, autobusek nahiz atoiek erabiltzen dituzten pasabideak direnean ezarritako tarifek %50eko gainkargua izango dute.
Tarifak aplikatzeko arauak:
a)Espaloiko pasabidean zabalera zintarria jeitsirik dagoeneko metro karratuen arabera zehaztuko da zintarria dagoenean. Espaloiko zintarria jeitsirik ez balego eta espaloia kendu gabe, neurria guztira, kasu bakoitzeko lokal edo orubera sartzeko hutsunearen luzera erabilgarria izango da.
b)Lokal batek bi edo pasabide gehiago izango balitu, lehenak dagokion epigrafeen arabera ordainduko du tarifa eta gainerakoek dagokien tasaren %50eko murrizketarekin.
c) Pasabideak jarri, mantendu, erreformatu nahiz kentzeko eta aparkalekuen erreserbarako hala nola horien seinalizaziorako gastuak, eskatzaileen kontu eta kargura izango dira.
C) EPIGRAFEA.FERIA ETA HERRI JAIETAKO POSTUAK
Euroak
1.Taberna, kafetegi eta antzerakoetan:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko. 23,31
2.Txurrotegi eta txokolategiak eta
ore frijitutako mahaiak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko. 23,31
3.Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata frijituak, bisuteria, jostailuak, liburuak, etab. Saltzeko txosnak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 15,53
4.Gaztainak eta izozkiak saltzeko txosnak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 23,31
5.Tiro txosnak, eta bestelako jokuak.
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 15,53
6.Tonbolak, zozketak, salmenta, arinak eta antzerakoak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 23,31
7.Ziboak, tresna hegalariak, kalesatxoak, zaldikomaldikoak, bunperrak eta, oro har, mugitzen diren era guztietako aparailuak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 11,66
8.Auto txoke pistak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 4,17
9.Ikuskizun eta antzerkiak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 0,76
10.Zirkoak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 0,76
Tarifak aplikatzeko arauak:
Jaietako esparruko lurrak adjudikatzeko enkante sistema erabiliko balitz, enkante hori kasu bakoitzean Udalak onartuko dituen oinarri eta baldintzen arabera egingo da.
Erabiltzaileen sarrera prezioa jeitsiz gero, zergaren %100 diruz laguntzea erabakitzen da.
D) EPIGRAFEA.UDAL BIDE PUBLIKOEN LUR, LURRAZPI EDO LURGAINAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIA
1.Mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, lorontzi, parasol edo antzerako instalazioak:
Udako hiruhilabeteetan zehar m2/hileko 3,20
Udalditik kanpo, udako hiruhilabeteko %25
E) EPIGRAFEA.HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN ALDEKO UDAL BIDE PUBLIKOEN LUR, LURRAZPI EDO LURGAINAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIA
Auzateria osoari edo horren zati garrantsitzu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek izan ditzaketen bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasa aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuatzen duten fakturaziotik datozen sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.
Tarifa hau aplikatzeko arauak:
Hiruhilabeteko ekitaldi bakoitzaren lehen hamabost egunen barruan enpresek udal barrutiaren barruan egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute, aurreko hiruhilabetealdian lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.
Udal Administrazioak tasa hau zehaztu edo ehinbehineko kobraketa egingo du, hori egin ondoren 5 urteetan ordaindu beharreko zenbatekoa zuzendu ahal izango delarik eta, epe hori iraganik, kasua bada, behin betikotzat joko da.
II.KALEEN SAILKAPENA
Udalerriko kaleak hurrengo kategori hauetan sailkatzen dira:
1. KATEGORIA:
Lersundi, Foruen Plaza, Plaza Zaharra, Portu, Hondartza.
2. KATEGORIA:
Astillero, Sokagin, Zumardia, San Roke, Gurutze, Iturkale, J.M. Ostolaza, Zesterokua Plaza, Angulero, Nafarroa Plaza, Arakistain Plaza, Gudarien Plaza.
3. KATEGORIA:
Osio, Maxpe, Ifarkale, Amillaga, Itxas-begi, Arrantzale, Mariñel, Montreal, Markiegi, Bastinuixa, Itziarko Bidea, Mogel, Agirretxe, Agirretxe Plaza, Latzurregi, San Josepe, Artzabal.
Itziarren: Mutxiarte, Galtzada, Herriko Plaza eta Prozesio Kalea.
Jarduera administratiboak buru-tzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauri jarraiki Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau Udalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III.SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33.artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2.Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a)Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b)Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuares mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c)Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua.
Tasak ordainketa behartuta daude:
a)partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b)partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA
HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.KUOTA
9. artikulua.
1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua.
1.Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII.LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
eranskina
1.Akordioaren data: 2004ko urriak 28.
2.TARIFAK:
Euroak
A) EPIGRAFEA.UDAL ZERBITZUKO UR HORNIDURA.
Etxeko tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 22,34
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01_/m3
30 m3tik gora 0,01_/m3
Baserri sektoreko tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa
Kuota aldakorra: 22,34
30 m3 arte 0,01_/m3
30 m3tik gora 0,69_/m3
Euroak
Industrietako Tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 42,87
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,023_/m3
30 m3tik gora 1,32_/m3
Kontsumo txikiko komertzioak:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 32,60
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,023_/m3
30 m3tik gora 1_/m3
AZPIEGITUREN FINANTZIAKETA KANONA
Etxeko tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 6,22
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0_/m3
30 m3tik gora 0,19_/m3
Baserri sektorea:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 6,22
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0_/m3
30 m3tik gora 0,19_/m3
Industrietako tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 12,43
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01_/m3
30 m3tik gora 0,39_/m3
Kontsumo txikiko komertzioak:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 8,85
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01_/m3
30 m3tik gora 0,28_/m3
ESTOLDERIA
Etxeko tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 5,01
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0_/m3
30 m3tik gora 0,16_/m3
Industrietako tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 7,18
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01_/m3
30 m3tik gora 0,23_/m3
Euroak
Kontsumo txikiko komertzioak:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 5,46
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01_/m3
30 m3tik gora 0,17_/m3
Estekagune eskubideengatikako tarifa:
Abonatuei baimenemateko eskubideen-gatitako tarifak, honako izango dira:
Etxeko erabilera 75,17
Baserri sektorerakoa 63,94
Kontsumo txikiko komertsioak 102,19
Merkatal eta industri iharduerarako,
industrialdea barne 134,46
Titularraren aldaketagatik:
Etxeko erabilera 9,55
Baserri sektorekoa 9,55
Industriala 76,30
Komertziala 38,17
Kontagailuen ezarketa eta mantenua:
Estekagunea baimentzeko orduan, kontagailu berria ezarri behar da, erabiltzaileak ordaindu beharko duelarik.
Etxeetako kontagailuen mantenua udalaren gain joango da erabili ezin didenean eta ordezkatu beharra dagoenean abonatuaren kontura egingo da.
Industrietan merkataritzako kontagailuen ordezkapena, bai eta mantenua ere, abonatuaren kontura egingo da beti.
Beste Udalerrientzako hornikuntza
Kontagailu nagusia 0,68m3
B) EPIGRAFEA.UDAL POLIKIROLDEGIAREN ETA ITZIARKO FRONTOIAREN ZERBITZUAK
POLIKIROLDEGIARENA:
Euroak
Abonuak Bazkideen prezioa
Familiak,seme-alabak
17 urte arte,sauna
bonua barne 77,8
Bakarkakoa,
18 urtetik gorakoak,
sauna bonua barne 46,00
Bakarkakoa,
18 urtetik beherakoak 28,45
Egunerako sarrera Bazkideak Bazkideak ez direnak
Bakarkakoa 18 urtetik
gorakoak fitness sala Doan 2,8
Bakarkakoa 18 urtetik
beherakoak balioanitzeko
pista Doan 1,4
Egunerako sarrera Bazkideak Bazkideak ez direnak
Bakarkakoa 18 urtetik
gorakoa balioanitzeko
pista/Squash Doan 1,4
Spinning klasea 3,20 4,4
Sauna 3,00 4,6
Futbito kantxaren alokairua 15 15
Tenisko kantxaren alokairua 10 10
Tenisko estaligabeko pista
alokairua 10 10
Futbitoko estaligabeko
pista alokairua 15 15
Squash 4 4
Zuzendutako ekintzen
klaseen sesioa 3,20 4,40
Hileroko zuzendutako ekintzak Bazkideak Bazkideak ez direnak
Body pump,body combat,
body balance,body sep,
aeróbic,hiru egun astean
23,6 30
Soinketa 18,8 23
Bonuak Bazkideak Bazkideak ez direnak
Sauna ,sesioak 25 43
ITZIARKO FRONTOIARENA:
KIROL IHARDUERAK:
Euroak
Partikularrak:
Deba eta Itziarko auzokideak
Agiterik gabe pta./orduko 3,40
Argiteriarekin pta./orduko 5
Debatik kanpokoak
Agiterik gabe pta./orduko 4,25
Argiteriarekin pta./orduko 6,65
Profesionalak: Tarifa Orokorra
Agiterik gabe pta./jaialdiko 83,65
Argiteriarekin pta./jaialdiko 99,60
Taldeka:
Tarifa orokorra
Kultur elkarte, guraso, ikasle eta auzo elkarteak 4
Dutxen erabilpena 0,55
KIROLEZ KANPOKO IHARDUERAK:
Musika Emanaldiak ihardunaldiko 47,85
Beste iharduerak iharduraldiko 47,85
Euroak
C) EPIGRAFEA.UDAL AZOKAREN ZERBITZUAK
Harategiak:
Postuko/hilabeteko 105,78
Janaridenda/Fruitategi:
Janaridenda eta fruitategi postu bakoitzagatik 105,78
Janaridenda postu bakoitzagatik 50,42
Fruitategi postu bakoitzagatik 33,72
Arraindegiak:
Postu bakoitzeko/hilabeteko 67,25
Hozkailuak:
Kamara finkoak/hilabeteko 33,72
Kamara aldakorra/hilabeteko 8,05
Baserritarren aulkiak
Postuko/hilabeteko 1,50
Postuko/urteko 9,02
Aurrean aipaturiko Tarifetatik, postuak ematerakoan honako Tarifak kobratuko dira:
a)Harategi handia 1.863,14
b)Janaridenda-fruitategi denda handiak 1.863,14
c)Janari denda 1.111,87
d)Arraindegia 1.111,87
e)Hozkailu finkatua 350,39
PASEALEKU ESTALIAN JARTZEN DEN AZOKATXOAREN ZERBITZUAK
Pasealeku estalian jartzen den postu
bakoitzeko, m2 eta eguneko 0,78
D) EPIGRAFEA.HIRIGINTZAZKO EGITASMOEN KUDEAKETA
Egitasmo partzialak (ediktuen tasak barne) 1.155
Hirigintzazko Proiektuak (ediktuen tasak barne) 1.155
Azterketa Sehatzak (ediktuen tasak barne) 1.155
Arau Ordezkatzaileen aldaketa 1.155
E) EPIGRAFEA.ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEAGATIK TASAK
Hotel eta antzerakoak, izarreko 201,2
Jatetxe eta janari-etxeak, tenedor bakoitzeko 209,24
Banketxe eta Aurrezki Kutxa 1.738,34
Zine, dantzaleku eta antzerakoak 836,98
Taberna berezi, pubak eta kafetegiak 402,39
Taberna, soziedade eta antzerakoak 251,05
Zehero dendak, oinetakodendak, janaridendak, etab. 201,2
Euroak
Askokako dendak, tefik, superazokak 260,78
Arartekaritzak, ordezkariak, enpresa
ordezkaritzak, profesional bulegoak eta abar. 167,4
Kiosko partikularrak 167,4
Ileapaindegiak 167,40
Zerbait sendi lantegi 160,96
Garaje publiko, gasolindegi, lantegi
mekaniko, galdarategi, galdaketa eta
lantegi elektrikoak 300%
Garraio eta zerbitzu enpresak 300%
IAEMetal aldarakuntza eta zehastasun mekanika 300%
IAE
Kontserba eta arrain gazigintza lantegiak 300%
IAEKimika lantegiak 300%
IAEMerkataritza bitarteko 300%
IAENekazal produktugintza 300%
IAE
F) EPIGRAFEA.DEBA ETA ITZIARKO UDAL HILERRIETAN EMATEN DIREN ZERBITZU TASAK
Ehorzketa bakoitzeko 134,0
Lurkerketa bakoi. 41,78
Panteoi garbiketa 33,21
Hormaune garbiketa 20,35
Hilobiaren garbiketa 17,14
G) EPIGRAFEA.ZABOR ZERBITZU ETA HIRI ONDAKIN ESONAK
a)Etxebizitzako, pta./urteko 100,3
b)Taberna, kafetegi eta
antzerakoak pta./urteko 458,27
c)Hotel, Fonda, Jatetxe pta./urteko 458,27
d)Merkataltegiak pta./urteko 272,34
e)Soziedadeak, 5 bakide bitartean pta./urteko 203,9
f)Soziedadekoak, 25 bazkidetik
aurrera pta./urteko 430,39
g)Banketxe eta Aurrezki Kutxa pta./urteko 453,97
h)Industritegiak:
5 langile bitartean pta./urteko 339,79
6tik 15 langile bitartean pta./urteko 452,62
16tik 50 langile bitartean pta./urteko 762,54
51tik 75 langile bitartean pta./urteko 1019,31
75 langiletik aurrera pta./urteko 1.268,40
H)EPIGRAFEA.UDAL KONPETENTZIADUN BESTE ZENBAIT
Hirigintza arloko kontsulta edo argibideak. 73,73
Hirilur finken hondamen aitorpenerako
espedienteak. 54,87
Euroak
IGOKA iharduera espedienteak baimena
ematen denean. 210,18
Espediente berdinak baimena
ukatzen denean. 74,98
IGOKA-ri lotuak ez dauden espedienteak
baimena ematen denean. 104,99
Espediente berdinak baimena ukatzen denean. 37,49
Fotokopiak ateratzea 0,10
Herriko gune arautuetan ibilgailuak aparkatzearen bitartez abego publikoa betetzeagatik tasak zehazten dituen ordenantza fiskala (t.a.o.)
Udalak, bere eskumenen barruan, herritarren beharrak betetzen lagungarri izan daitezkeen era guztietako ekintzak bultzatu eta nahi hainbat herri-zerbitzu eskain ditzake.
Aparkamendu arloan dagoen eskariari erantzun nahi izateagatik, ingurugiroaren kalitatean duen zuzeneko eraginagatik eta herri garraioen eta orohar trafikoaren arintasunean duen ondorioagatik, horra zergatik aparkamendua arautzeko orduan, beharrak, eskura dauden espaizoen erabilera eta diru aldetik horrek dakarzkien ondorioak herritar guztien artean zuzen banatzeko moduko irizpideak kontutan hartzen saiatu behar den.
Hiriko aparkamendu zerbitzua hobeto arautzearren ondorengo arauak ematen dira:
1. artikulua.
Ordenantza honen xedea Udalak araututako hiriko aparkamendu zerbitzurako arauak ezartzea da.
2. artikulua.
Udalak araututako aparkamendu sistema Udalaren herri zerbitzutzat joko da.
3. artikulua.
Ordenantza honek araututako sektoreak honakook dira:
1. Sektorea.- Gudarien Plaza.
2. Sektorea.- Tren-Geltoki Zaharra.
3. Sektorea.- Nafarroa Enparantza
4. artikulua.
4.1.1. Sektorean asteko egun guztietan arautuko da ibilgailuen aparkamendua, igande, jaiegun eta larunbat arratsaldetan ezik, 9:00etatik-13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
4.2.2. Sektorean horrela arautuko da ibilgailuen aparkamendua:
NEGU garaian: Aste osoan zehar, larunbat, igande eta jaiegunetan ezik 9:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 20:00etara.
UDA garaian: Aste osoan zehar 9:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 20:00etara. Baina larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:00etara.
NEGU garaia irailaren 16tik hurrengo urteko ekainaren 14ͺ arte igarotakoari deituko zaio Ordenantza honetan. UDA garaia, berriz, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartekoari.
4.3.3. Sektorean horrela arautuko da ibilgailuen aparkamendua:
Maiatza eta ekaineko lehen hamabostaldia larunbat, igande eta jaiegun, 09,00tik 19,00 tara.
Uda: asteko egun guztiak: 09,00tik 19,00tara.
5. artikulua.
Adierazitako tokietan aparkatzeko, erabiltzaileek beharrezko txartela hartu beharko dute horretarako ipiniko diren makinetatik. Udalak onartutako prezioetan eskuratu ahal izango dira.
5.1.30 minututako aparkaldia egin ahal izango da 1.go sektorean.
5.2.2. Sektorean:
UDAN: aparkatzeko gutxieneko denbora 60 minututakoa izango da eta gehienez ere, 3 ordurarteko zatikiengatikako txartelak lortu ahal izango dira. Hala ere biñeta daramaten ibilgailuek egun osorako txartelak lortu ahal izango dituzte.
NEGUAN: aparkatzeko gutxieneko denbora 60 minututakoa izango da eta gehienez ere, 3 ordurarteko zatikiengatikako txartelak lortu ahal izango dira. Hala ere, kasu berezietan, aparkatzeko denbora luzatu ahal izango da tarifa berezia ordainduz.
5.3.3. Sektorean.
Gutxieneko egotea denbora 60 minututakoa izango da, 5 ordu gehienez zatikiengatiko txartelak bitartez lortu izango direlarik. Hala ere, biñeta daramaten ibilgailuek egun osorako txartelak lortu ahal izango dituzte.
6. artikulua.
Txartela ibilgailuaren haizetakoaren azpiko aldean ipini beharko da kanpotik erraz eta ongi ikusteko moduan.
7. artikulua.
Aparkamenduaren iraupena ez da aparkatze-txartelean adierazitakoa baino luzea-goa izango. Gunearen arabera aldatu egingo da iraupena. Adierazitako denbora pasa ondoren, ibilgailua dagoen sektoretik lekuz aldatu beharko da.
Handik ordu eta erdi igaro arte ezin izango da lehengo sektorera itzuli.
8. artikulua.
Zamalanetarako guneak horretarako erabiliko dira baimendutako ordutegian eta berezkoak dituzten baldintzetan; txartelik gabe aparkatu ahal izango dute. Zamalanetarako ordutegitik kanpo, gune horiek arauotan aurrikusitakoaz eraginda geratuko dira.
9. artikulua.
Indarrean jarraituko dute erasandako guneko kale bakoitzean ezarrita dauden seinale mugatzaile bereziek (gelditzeko debekua, bus geltokia, taxiak, zamalanetarako guneak, motoentzako tokiak, e.a.).
10. artikulua.
10.1.Trafikoa, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide Segurtasunari buruzko 18/1989 Legearen Testu Artikulatuak 71 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honetan ematen diren aparkatzeko eta gelditzeko arauetako edozein hausten bada, ibilgailua geldiarazi egingo da eta/edo garabiak erretiratu eta udal gordailura eramango du.
10.2.Hala eta guztiz ere, isun hori deuseztatua izan daiteke baldin eta makinetan horretarako den txartela eskuratzen bada. Deuseztapen horrek eragina izan dezan beharrezkoa izango da ordubete ez igarotzea aparkamendu txartelean adierazita dagoen bukatzeko orduaz geroztik eta udaltzainari aparkamendu txartela aurkezte isuna ezeztatzeko txartelarekin batera.
11. artikulua.
Txartela ez edukitzea, hura gaizki erabiltzea eta aparkamenduan denbora gehiegi egotea Trafikoko 18/1989 Legearen arabera zigortuko da, 10. Artikuluan esandakoaren kalterik gabe.
12. artikulua.
Txartelak iruzurrez erabiltzea 90,15 _.
13. artikulua.
Aparkamendu txartela erabiltzeko orduan salbuetsita daude ondorengo ibilgailuen erabiltzaileak:
1.Gidaria barruan duten taxienak.
2.Minusbaliatuen ibilgailu egokituenak, behar bezala baimenduta badaude, horre-tarako gordetako tokietan.
3.Zamalanetan ari diren ibilgailuenak, horretarako bereziki jarritako gunetan.
4.Erreserba berezietan aparkatzeko baimena duten eta behar bezala identifikatuta dauden ibilgailuenak.
14. artikulua
Dohaineko erabilera edo tarifa murriztua bitartez diren baimenak honela arautzen dira:
EGOILEA.- Egoiletzat udalerri honetan ibilgailua erroldatua duena hartuko da.
UDATIARRA. Udatiartzat udalerri honetan hilabete batez gutxienez egoten dena hartuko da, 4 atalaren arabera udaldian bakarrik indarrean egongo delarik.
Hala ere, Udalak egoki deritzon baimenak eman ahal izango ditu mugatutako aparkamendu gunetarako eta dagokion aldirako. Horretarako udal bulegotan luzatutako bereizgarriak erabiliko dira, dagokion tarifa ordaindu eta gero.
Artikulu honetan araututakoa Barne Errejimeneko Batzordeak kontrolatuko du.
XEDAPEN DEROGATZAILEA
Gai honi buruz Ordenantza honen aurretik emandako udal agindu guztiak eraginik gabe geratuko dira.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta bere eranskinean jasotako karga tasak Udal Batzarreak Eranskinean azaltzen den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarren 2005ko Urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
ERANSKINA
Batzarraldiaren data 2004ko urriak 28.
TARIFAK.
Ordenantza honetan araututako tarifen kopuruak honako hauek izango dira:
A)1.go Sektorean:
Aparkatzeko 30 minutuengatik dohain
Euroak
B)2. Sektorean:
Negu garaian
Gutxieneko ordubeteagatik 0,20
24 ordu 1,00
Uda garaian
Gutxieneko ordubeteagatik 0,45
Ordu terdigatik 0,6
Bi ordurengatik 0,75
Bi ordu terdirengatik 0,9
Hiru ordurengatik 1,05
C)3. Sektorea:
Negua: Dohainik
Uda garaian:
a)_/orduko (5 ordu gehienez) 1
Isunen baliogabetzea 10
Udalerriko iharduera ekono-mikoen gaineko zergaren exak-ziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal zerga honen erregulazio espezifikoa Uztailaren 5eko 13/1.989 Foru Arauak, 4/2003ko Martxoaren 19ko Forun Arauaren bidez aldatutako eta Ordenantza honetan jasotako arrikustakoek arautzen dute.
Udal honek, goian aipatutako Iharduera Ekonomikoen gaineko zergari buruzko Foru Arauaren 10 eta 11 artikuluetan eta premiazko neurri Fiskalei buruzko Apirilaren 5eko 7/1.991 Foru Arauan aurrikusitako ahalmenak erabiliz, zerga honen karga mota zehaztu du ondorengo artikuluan xedatu bezala.
II.GUTXIENEKO KUOTAN PONDERAZIOA
2. artikulua.
Udalerri horretan zergapetutako ihardueretarako ihardueretarako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1.ERANSKINEAN azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.
3. artikulua.
Udalerri barnean Zerga honek zergapetutako iharduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2.artikuluaren arabera gehitutako kuotei 2.ERNASKINean adierazitako indizeak aplikatu zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.
4. artikulua.
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez-hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.
5. artikulua.
Aipatu 3.artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udaleriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 2.ERANSKINean erlazionatutako kategorien arabera.
III.TRIBUTUZKO ZERGA
6. artikulua.
Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.
IV.GESTIO ARAUAK
7. artikulua.
1.Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskaapen ahalmenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarreak aldez aurretik erabakitako eran, edikiarekin eta neurrian, eta horretarako hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituen urtearen hasiera baino lehen.
2.Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean argitaratuko da Aldizkari horretan bertan hitzarmen horien salaketa.
3.Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.
V.AZKEN XEDAPENA
Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. Eta 2. ERANSKINetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak onartu zituen Udal Batzarreak, ERANSKINean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 2004ko Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta arregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da.
1. ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2004ko urriak 28.
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,65.
2. ERANSKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena.
Kategoriak: bakarra.
Indizea: 1
Kaleak, plazak edo auzoak: Udalerriko guziak.
Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskal arauntzailea
1.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, 4/2003ko Martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako eta ordenantza honetan jasotako aurrikusitakoek arautu eta Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta esijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentaia laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan plikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
1.Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2.Eragin hauetara, hurrengook izango dute hirilurren kontsiderazioa.
Hiri-lurzoroa, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarria, Hirigintz Iharduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan, eta estolderia, ur-hornidura, energía elektrikoaren hornidura eta argiteria 1 publiko dituzten luarrak eta hiri-eraikuntek beteta daudenak.
Nekazal Legerian xedetutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak ere honetakotzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horrengatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III.MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1.Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2.Zerga honen eraginetarako hu- rrengook izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa.
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirulurren kontsiderazioa ez dutenek.
IV. SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.Zerga hau ordaindu behar dutenak jarraiko pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntzak salbuetsita daude zerga honetan:
a)Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
b)Udalerria eta udalerri horren toki entitateak zein udalerria kide deneko toki entitateak eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
c)Ongintza edo irakaskuntza ongintza duten entitateak.
d)Gizarte segurantzaren eta legerian aurrikusitakoaren bat etorriz sortutako Mutualitate eta Montepioen entitate kudeatzaielak.
e)Nazioarteko Itune edo Hitzarmenetan sarbuespena aintzatesi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
f)Ukitzen dituzten lurrei dagokienez, administrazio emakida lehengoragarrien titularrak.
g)Gurutze Gorria eta beronen berdinezkarri izan eta Lurralde Historikoko araubidez zehaztuko diren entitateak.
2.Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude.
a)Ezkontz sozietatera egindako ekarpenak, eskontz sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, ezkontideen artean egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.
b)Seme-alaben alde edo ezkon- tideen artean, eskontza-baliogabetasun, banatze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketak.
c)Edozein zortasun-eskubideren eraketa eta eskualdaketa.
V.SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua .
Hurrengook dira zergaren subjektu pasiboak:
a)Lurren eskualketetan edo jaba- ría mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea aedo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b)Lurren eskualdaketetan edo ja- haría mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1.Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zahar hartutako benetako gehikuntza da.
2.Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurraren balioaren gainean Eranskinan dagoen eskalaren portzentaia aplikatuko da.
3.Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentaia zahazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena.Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakianezarritako urteko portzentaiaren arabera zehaztuko da.
Bigarrena.Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentaia, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetiko emaitza izango da.
Hirugarrena.Lehen erregelaren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentaia zahazteko, eta bigarren erregelaren arabera aipatu urteko portzentaia zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua .
Lurren transmisiotan, Foru Aldundiak haien balioa, 2001.ean indarrean zeuden Lurren Balioaren Gehikuntzaren balio taulak ezartzeagatik ateratzen dena izango da.
9. artikulua .
1.Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinan bildutako urteko portzentaiei buruzko laukia, Onda re Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
2.Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskinako urteko portzentaien laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko, proportzionaltasun moddulua edo, horren ezean, lurgainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentaia ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
3.Beharrezko desjabetzapenak daudenean, bildutako urteko portzentaien laukia lurraren balioari dagokion balioespenaren zatiaren gainean aplikatuko da,
VII.TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinan adieazten den karga tipo aplikatzearen emaitza izango da.
VIII.ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1.Data hauetan sortaraziko da zerga:
a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohan izanik ere, eskualdaketa datan.
b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hall hartuko da eskualdaketa datatatzat:
a)Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek errejistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionari publiko baten ematen dituenekoa.
b)Heriotz ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heritotza data.
2.Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hautsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horiek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urterako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu ere, hutsalketa edo deuseztapena zergaren sujetu pasiboaren eginbeharrak ez betzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
3.Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
4.Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX.KUDEAKETA
12. artikulua .
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurekztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpona, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bait dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
13. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a)Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
14. artikulua.
1.Aitorpenari, nahitanaiez, ezarpena sorteraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2.Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
15. artikulua.
Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko erizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeitamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekimenduei erantzutenez dietenek, dagozkien arauhauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egiten ekarriko duo
16. artikulua.
12. artikuluan xedatutakoaz eta, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a)Honako Ordenantza Fiskal honetako 6.artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zior sortarazikoetan, dohaintza emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b)Aipatu 6.artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun-eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
17. artikulua.
Era berean, Notariek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabotsaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere Udalari, haiek, dena den, eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzetenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkisuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juiridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurrikusitakoa Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.
18. artikulua.
1.Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 13.artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuiei errekimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
2.Udal Administrazioak aurrikusitako errekimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkezten ez badute ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta. hala balegokio, dagozkion sartze epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, daozkien zehapenen kaltetan gabe.
19. artikulua
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zerga- peko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordaineketa edota, kasua balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
20. artikulua .
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokien orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Orokorrean zurrikusitakoa izango da aplikagarri.
X.XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 8.1 artikuluan xedatu era- ginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurengo arau hauek bete beharko dira:
a)Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko 100eko 2a, 100eko 70a gainditu gabe.
b)Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela eritziko da gozamenariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko 100eko 1aren proportzioan, balio osoaren 100eko 10eko mugarekin.
c)Pertsona juridiko baten alde egindako gozamenaren, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
2.Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio oso aren desberditasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3.Erabilera eta bizitoki eskubirle errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren 100eko 75ari aplikatuko zaizkio.
XI.XEDAPEN IRAGANKORRA
Apirilaren 18ko 1.986/781 Legegintzazko Erret Dekretuak onetsitako Toki Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen Testu Birbatuaren 350.1 artikuluko b) modalitateari dagokion ezaraldia, dena dela 1.989.eko abenduaren 31an amaituko da, hamar urteak beteko ez balira ere, data horetan, horrenbestez, modalitate horretako sortzapena sortuko litzatekeelarik, une horretantxe egiztuko da aribideko hamarkadan iragan urte kopuruaz egindako likidazio egokia. Aurrean aipatutako modalitatean Entitate batek egindako aurrerakinezko ordainketa guztiak Ordenantza honen 11 artikuluaren arabera sorpidetutako azken likidaziotik kenduko dira.
XII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza halu bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 2005eko Urtarrilaren lean sartuko da indarrean eta indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
Porzentailen taula:
Urteak Porzentaia
Urtebetetik 5 urtetara 3,6
5 urtetatik 10 urtetara 3,4
10 urtetatik 15 urtetara 3,1
15 urtetatik 20 urtetara 2,9
Tarifa
Tipoa 7
Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa 4/2003ko Martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki horien eta Ordenantza Fiskal horren kontra errekurtso kontenzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean, Gipuzkoako
ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako
ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.Deba, 2004ko abenduaren 23a. Jesus Mͺ Agirrezabala Goitokia, Alkatea.
(12038)