| 251. zenbakia | Data 2004-12-31 | 25153 orria |
OIARTZUNGO UDALA
Iragarkia
Arauzko informazio publikorako epean erreklamazioak aurkeztu eta hauek 2004ko abenduaren 22ko Udal osoko Bilkuran ebatzi ondoren, finko eta behin betikorako altxa dira 2005eko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen, indargabetze eta aldaketari buruzko erabakiak.
Aipatu erabakiekin bat, Udalbatzak aho-batez, onartzen du:
ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
1.1.Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz,4/2003ko martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako udal zergak ordaintzeko sistemari lotuta, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
Eranskineko epigrafeko kuotak aldatzen dira, jarraian adierazten den eran:
1.Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
— Ura Zerga honen kuotak zehazteko karga-tasa orokorra %0,154 koa da.
— Ura Zerga honen kuotak zehazteko industrietako karga-tasa %0,369 koa da.
2.Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
— Zerga honen kuotak zehazteko karga-tasa %0,825 koa da.
SALBUESPENAK
2. ataleko salbuespena ezabatzen da.
HOBARIAK
Honoko zerga-hobariak onartzen dira:
— Familia ugariak:
3 seme-alaba dituztenentzat kuota osoaren %50a
4 seme-alaba dituztenentzat kuota osoaren %70a
5 seme-alaba dituztenentzat kuota osoaren %90a
Minusbaliotasuna daukaten seme-alabak bi bezala kontuan hartuko dira
— Ura Babes Ofizialeko Etxeak: Kuota osoaren %50 babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren. Hobari hau lehenengo 3 urteetan bakarrik izando du indarra.
Zerga-hobari hauek ez dira bata bestearekin bateragarriak.
EKONOMI IHARDUERAREN GAINEKO ZERGA
eranskinak
Eranskinen ataleko kuota aldatzen da, jarraian adierazten den eran:
1 Eranskina.Ezarritako gutxieneko kuoten igoeraren koefiziente bakarra: 1,734.
SALBUESPENAK:
1. artikuluan jasotako salbuespena ezabatzen da
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN
GAINEKO ZERGA
XEDAPEN OROKORRAK
1. Artikulua.
Udal honek, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauko 4.4. artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, udal zergak ordaintzeko sistema berrituan martxoaren 19ko 4/2003 foru arauaren arabera aldatua, artikulu horretako 1. Atalean ezarritako gutxieneko kuotak finkatzen ditu ERASKINEAN adierazten den koefizientea aplikatuz.
ZERGA KUOTA
II. Ataletik 2.2 artikulua kentzea
III atala sortzea, SALBUESPENAK honoko idazkerarekin:
3. artikulua
1.Zerga ordaintzetik salbuetsita daude 14/1989 Foru Arauaren 2.1 artikuluko a) eta g) paragrafo bitartean aipatutako ibilgailuak.
2.2.1. artikuluko a) eta g) paragrafoek aipatu salbuespenak lortzeko, ibilgailuaren titularrek, Udal honetako erroldan inskribatuan egoteaz gain, eskaera egin beharko dute, eta eskaeran, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia adierazi beharko dituzte. Gainera, alegatutakoa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Salbuespenari buruzko erabakia jasotzen duen jakinarazpenak egiaztagiri balioa izango du.
3.Aurreko ataleko ondorioetarako, interesatuek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:
a)Ibilgailuak mobilitate murriztuko pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean matrikulatuta daudenean eta horiek bakarrik erabiltzeko edo garraiatzeko direnean:
— NANren fotokopia
— Organo eskudunak emandako minusbaliotasun-ziurtagiria.
— Gidatzeko Baimenaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea).
— Zirkulazio Baimenaren fotokopia, minusbaliotasuna duen pertsonaren izenean.
— Ibilgailuen Fitxa Teknikoaren fotokopia.
— Ohiko gidaria azaltzen den ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia.
— Ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen adierazpen zinpekoa.
b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinaria.
— Zirkulazio baimenaren fotokopia
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen Ziurtagiriaren fotokopia.
— Nekazaritzako makinariaren Inskripzio Txartelaren fotokopia. Edo bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazarita eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritzako Makinariaren Erregistro Ofizialean Alta eman izanaren ziurtagiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina nahitaez.
4.Salbuespen horiek eskaera egin den dataren hurrengo zerga-periodotik aurrera izango dute efektua, eta zirkunstantzia horiek mantentzen diren artean aplikatuko dira. Dena dela, salbuespena zergaren likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, salbuespena emango da baldin eta hartaz gozatzeko beharretsitako eskakizun guztiak betetzen badira tributuaren obligazioa sortzen den egunean.
Aurreko paragrafoan ezarritakoari utzi gabe, Udalak edozein unetan errekeritu ahalko du 3. atalean aipaturiko dokumentazioa berriro akredita dadin, halako moduan non, baldin errekerimendu hori betetzen ez bada, salbuespena automatikoki geratuko baita baliogabetua.
5. 1. ataleko e) letrak aipatzen duen salbuespen horretarako eskubidea izango bada, beharrezkoa da ibilgailua minusbaliatuaren erabilera esklusiborako destinatua egotea. Horrek, beraz, ibilgailuak zirkulatzen duenean beti barruan egotera obligatzen du, kontuan hartu gabe ea beste pertsona batek gidatzen duen. Gainera, honako baldintza hauek bete behar dira:
A)Pertsona minusbaliatuak gidaturiko ibilgailuak:
Pertsona minusbaliatuen izenean matrikulaturiko eta pertsona diskapazitatuek gidaturiko ibilgailuen erabilera esklusiboak nahitaezkotzat eskatzen du ibilgailua esklusiboki gidatzea haren gidari den pertsona minusbaliatu titularrak. Eskakizun hori, ordea, ez da betetzen ibiligaluak beste gidari ohiko edo baimendun bat duenean, haren titular den pertsona minusbaliatuaz gain. Ondorioz, baldin eta aseguru-polizan, ibilgailuaren titularra den pertsona minusbaliatuaz gain, beste gidari ohiko edo baimendun bat ageri bada, ulertuko da ibilgailua ez dagoela minusbaliatuaren erabilera esklusibora destinatua.
B)Pertsona minusbaliatuak garraiatzera destinaturiko ibilgailuak.
Ibilgailua bere titularra den pertsona minusbaliatua garraiatzera esklusiboki destinatua dagoela kontsideratzeko, kontuan hartuko da haren graduaren kalifikazioa. Pertsona horren minusbaliotasunaren Kalifikazioko Ebazpenean etorriko da ezarria, eta, minusbaliotasunaren gradua finkatzeaz gain, hurrengo baremo hauetako edozein akreditatu beharko du:
— Hirugarren pertsonen beharra determinatzeko baremoa. Zailtasun hori existitzen dela kontsideratuko da baldin eta onuradun ustekoa baremoko A) atalean (Desplazamendua) sartua badago, gutxienez 2 puntu lortzen dituenean.
— Pertsona minusbaliatuari garraio publiko kolektiboak erabiltzea eragozten dion mobilitateko zailtasunik existitzen ote den determinatzeko baremoa. Zailtasun hori existitzen dela kontsideratuko da baldin eta onuradun ustekoa baremoko A (Aulkiak), B (Bastoiak) edo C (Jokabidea) ataletan deskribaturiko egoeretakoren batean sartua aurkitzen bada, edo, ez egonda ere, gutxienez 6 puntu lortzen dituenean aipaturiko baremo horretako gainerako ataletan jasoriko egoeretakoren batean aurkitzen delako.
Laugarren atal berri bat sortzea, IV. HOBARIAK eta atal honetan hau sartu
4. artikulu
1.Jarraian aipatzen diren hobariak jasotzeko, Udalak aldez aurretik onartu beharko ditu eta eskaera egin ondorengo zerga-alditik aurrera sortuko dituzte ondorioak.
Halaber, hobariak aplikatzeko nahitaezkoa izango da zergaren ordainketetan egunean egotea. Baldintza hori nahitaezkoa da hobaria emateko, eta ez bada betetzen, eskubidea galdu egingo da.
2.Honako hobari hauek zehaztu dira:
a)Zergaren kuotaren %100eko hobaria ibilgailu historikoetarako edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko aintzinatasuna duten ibilgailuetarako. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
Ibilgailu historikotzat kalifikatzeko, bete egingo da ekainaren 14ko 1274/1995 Errege Dekretuak, -A 1995\ 2338- Ibilgailu Historikoen Arautegian zehaztutakoa.
Hobari hau jaso ahal izateko, eta historikotzat hartutako ibilgailuei dagokienean, ibilgailu horien titularrek aipaturiko 1247/1995 Errege Dekretu horren 2. Atalaren 8. artikuluak aipagai duen Gidatzeko Baimena aurkeztu beharko dute hobaria eskatzerakoan.
Lehen zeuden beste atal guztiak jarraian jarraitzen dute, Zergaren kudeaketa V. Atala , Kuoten itzulketa VI. Atala eta Azken xedapena VII. Atalak bihurtzen dira
eranskina
Abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak ezarritako kuotak aldatzen dira, ondoren aipatzen diren koefizienteak aplikatuz ibilgailu mota eta potentzien baitan, hondoren aipatzen den moduan:
a)Ibilgailuak: 2,222 koefizientea aplikatuko da, 9 zaldi fiskaletik berakoei eta 9 zf.tik 11,99 z.f.erainokoei ezik. Aurrenekoei 1,638 eta bigarrengoei 1,872 koefizienteak aplikatuko zaizkie.
b)Autobusak: 1,520 koefizientea aplikatuko da
c)Kamioiak: 1,872 koefizientea aplikatuko da
d)Traktoreak: 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoei 1,520 koefizientea aplikatuko zaie, 16tik 25 z.f. bitartekoei 1,638 koefizientea aplikatuko zaie eta 25 z.f. baino gehiagokoei 1,754 koefizientea aplikatuko zaie.
e)Trakzio mekanikoa duten ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi-atoiak: 1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoei 1,404 koefizientea aplikatuko zaie, 1.000tik 2.999kg bitartekoei 1,638 koefizientea aplikatuko zaie eta 2.999 kg. baino gehiagokoei 1,667 koefizientea aplikatuko zaie.
f)Gainerako ibilgailuak: 1,988 koefizientea aplikatuko da
Potentzia eta ibilgailu mota Kuota(Euroak)
A)Turismoak
— 9 zaldi fiskaletik berakoak 29,53
— 9 zf.tik 11,99 z.f.erainokoak 67,51
— 12 zf.tik 13,99 z.f.erainokoak 133,59
— 14 zf.tik 15,99 z.f.erainokoak 187,02
— 16 zf.tik 19,99 z.f.erainokoak 240,46
— 20 zf.tik gorakoak 293,89
B)Autobusak
— 21 plaza baino gutxiagokoak 126,68
— 21etik 50 plaza bitartekoak 180,43
— 50 plaza baino gehiagokoak 225,53
C)Kamioiak
— 1.000 kg. baino gutxiagoko kargaerabilgarrikoak 79,13
— 1.000tik 2.999kg bitarteko k.e 155,92
— 2.999tik 9.999kg bitarteko k.e 222,06
— 9.999 kg. baino gehiagoko k.e. 277,59
Potentzia eta ibilgailu mota Kuota(Euroak)
D)Traktoreak
— 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 26,87
— 16tik 25 z.f. bitartekoak 45,48
— 25 z.f. baino gehiagokoak 146,17
E)Trakzio mekanikodun ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi-atoiak
— 1.000 kg. baino gutxiagoko karga
erabilgarrikoak 24,80
— 1.000tik 2.999kg bitarteko k.e 45,48
— 2.999 kg. baino gehiagoko k.e 138,86
F) Gainerako ibilgailuak
— Ziklomotoreak 8,79
— 125 z.k.tarainoko motozikletak 8,79
— 125tik 250 z.k.tarainoko motoz. 15,06
— 250tik 500 z.k.tarainoko motoz. 31,17
— 500tik 1.000 z.k.tarainoko moto 60,25
— 1.000 zk. Baino gehiagoko motoz 120,48
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREI BURUZKO ZERGAREN ORDENANTZA FISKAL ARAUTZAILEA.
HOBARIAK
1.%50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.
Tarifak
Eraikuntza, Instalazio Eta Obra Mota
12.000,00 eurotako aurrekontu arte %3,0ko karga tasa.
12.000,00 eurotako baina gehiagoko aurrekontua %5,0eko karga tasa.
HIRILURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN
GAINEKO ZERGAREN ORDENANTZA FISKAL
ARAUTZAILEA
IV. atala aldatzen da: SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
Ondorengo hobaria gehitu:
— %95eko hobaria izango dute lursailen eskualdaketek eta jabetzaren erabilpen mugatua duten eskubide errealen eskualdatzeak edo gauzatzeak ohiko etxebizitzetan heriotza dela eta ondorengo eta jasotakoei, senar-emazteei eta aurreko eta jasotzaileei egiten zaizkien irabazizko titulu- transmisioetan.
UDAL ESKUMENEKO ZERBITZUAK PRESTATU EDO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOEN ALDAKETA
Ordenantza erregulatzailearen ERASKINeko epigrafeen ondoko kuota edo tasak aldatu dira:
Euroak
A)Madalensoro Pilotalekupeetako aparkamenduaren erabilpena.
— Ibilgailuak, hilabetero 37,59
— Motozikletak, hilabetero 12,51
B)Epigrafea : Lar ustiaketa
— Ardi buru bakoitzagatik 0,29 E/urteko
— Zaldi buru bakoitzagatik 2,52 E/urteko
— Behi-hazienda burubakoitzagatik 3,52 E/urteko
C)Epigrafea : Etxez etxeko Laguntza-zerbitzua
Ordaindu behar den laguntza orduko 7,75
D)Familien tratamendua
— Ikerketa eta proiektua egiteko ordua 35,50
— Terapeutarekin egindako koordinazio
eta ebaluazio ordua 35,50
— Bakarkako psikoterapia ordua 35,50
— Terapeuta bakarrarekin egindako
familia-psikoterapia saioa 63,50
— Bi terapeutarekin egindako familia
psikoterapia saioa 107,00
— Familia-hezitzailearen ordua : 19,00
— Familia-hezitzailearen koordinazio
eta ebaluazio orduak 19,00
E)Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak erregistroan inskribatzeko eta beraiek edukitzeko baimenari dagokion petxa.
— 15
UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA
PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU
BEREZIAGATIKAKO TASAK
Ordenantza erregulatzailearen ERASKINeko epigrafeetako ondoko testu eta kuotak aldatu dira:
Hesiak, Aldamioak, zutabeak eta eustagak eta eraikuntza materialak:
— Tarifa 1: Bide publikoa hondakin, lur hare, eraikuntzarako materiale, egur edo beste edozein materialez okupatzea,m2.ko edo zatiko
eta eguneko 3,48
— Tarifa 2: Bide publikoa hesiak, aldamioak edo beste instalazioez okupatzea, m2.ko edo
zatiko eta eguneko 1,97
Euroak
— Tarifa 3: Bide publikoa zutabe eta eustagaz
okupatzea, m2.ko edo zatiko eta eguneko 1,97
— Tarifa 4: Kontenedoreak, bakoitzeko
eta egunean. 4,99
Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu-erreserba bide publikoak:
Tarifa aldatzea beste era honetan ezarriz.
Erabilera pribatu eta kolektiboko etxalde eta orubeetako aparkalekuetarako pasabideak.
Tarifa urteko:
— 1-4 ibilgailu 120,00
— 5-10 ibilgailu 200,00
— 11-25 ibilgailu 365,00
— 25 ibilgailutik gora 548,00
Erakusleiho, beirasa, apainketako ataurre, olanak eta aterpeak:
m2.ko edo zatiko eta urte edo zatik tarifa 2,95
Udal bide publikoaren lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiko edo probetxamendu berezia:
— Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, zoladurak, lorontziak, parasolak eta antzeko instalazioak:
m2.ko edo zatiko eta eguneko 0,29
— Udal bide publikoaren lurzoru edo lurpea gasolina, butano, propano, olio eta antzekoen biltegi edo hornitegi aparailuengatik: m2.ko
edo zatiko eta urteko edo zatiko 4,57
ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA
Ordenantza Fiskal erregulatzailearen
ERANSKINeko epigrafeetako ondoko kuotak aldatzen dira.Interesatuak horrela eskaturik, Udal Administrazioak edo Udal Agintariek luzatu edo aztertuko dituzten dokumentuengatiko Tasa:
— Ziurtagiriak
(Udal biztanle erroldakoak izanezik) 1,68
— Aurreko bosturtekoak, folio bakoitzeko 3,48
— Hamar urtetik pasatzen diren bakoitzari,
orri bakoitzari erantsiko zaio. 4,57
— Fotokopiak, bakoitzeko. 0,33
— Planoen fotokopiak, orri bakoitzeko 1,12
— Dokumentu erkapena, fotokopia
barneraturik. 0,87
— Aurretiazko hirigintza izaerako kontsultak,
establezimenduak irekitzea,etab. 24,93
Euroak
— Banantzeen baimen administratiboak eta
beste zenbait 25,11
— Biztanle erroldaren alta, baja edo aldakuntzak, famili buruari edo eskatzen duenari
dagozkionak 1,68
— Hondamendi espedienteen tramitazioa.
Erauzpen kostuarengaineko portzentaia 1%
— Gutxienez 25,11
Auto-Taxi eta gainerako akurako ibilgailuen lizentzia eta baimen Administratiboak emateagatiko Tasa:
— Titulartasun aldaketak 819,56
— Ibilgailu ldaketa 45,91
Lurzoruaren Legeko 178 artikuluak exigitutako Hirigintza lizentziak emateagatiko Tasa:
Obra txikiak:
— 3000,00 eurotik beherako aurrekontua
dutenak salbuetsita geratzen dira
— 3000,00tik 30.000,00 euro bitarteko
aurrekontua dutenak 40,36
Obra handiak:
— 30.000,00 euro baino gehiagoko
aurrekontua dutenak 404,22
Partikularrek sustaturiko Udal iharduerak:
a)Plan Orokor, Plan Berezi eta Plan
Partzialen elementu aldaketa. 4.929,57
b)Urbanizazio Proiektuak eta
Xehekapen Azterlanak 687,28
c)Gainerako iharduerak
(birpartzelazioak eta konpensazio proiektuak). 3.441,20
Udal hilerrietan zerbitzuak prestatu eta kontzesioak emateagatiko tasa:
Udal hilerrietan zerbitzuak prestatzeagatik:
1)Gorpuen ehorzketa:
Lanegunetan 250,00
Jaiegunetan 310,00
2)Gorpua hobitik ateratzea
Lanegunetan 250,00
Jaiegunetan 310,00
3)Panteoietako kutxen mantenua, bakoitzeko. 101,23
Euros
Udal ur-hornidura eta estolderia zerbitzua emateagatiko tasa:
Etxetikako eta landa kontsumoa:
Kuota finkoa lau-hilabetero
erabiltzaile bakoitzeko 6,56
Lau-hilabetero m3 bakoitza
erabiltzaile bakoitzeko 0,70
Etxetikakoa ez den kontsumoa:
Lau-hilekoaren gutxienekoa 39,37
Lau-hileko m3 bakoitzeko 1,79
Ur lotunea:
Etxebizitza bakoitzeko 103,02
Industria edo merkataritza 147,84
Estolderia lotuneak:
Etxe bakoitzerako 107,93
Industria edo merkataldegirako 154,88
Zabor eta hiri hondakin soli-doak etxez etxe biltzeagatiko tasa:
1.Etxebizitza bakoitzagatik 65,20
2.Ogi saltokiak, gozotegiak, arraultzadendak, farmaziak, bulegoak, bitxitegiak eta
erlojutegiak, janaridendak eta frutategiak 91,55
3.Elkarte errekreagarriak, kulturalak edo kirolezkoak, ardo, patataedo koloniaren txikizkako biltegiak, tabakodendak, harategiak, urdaitegiak, arrandegiak, zapategiak, drogeriak, garaje publikoak, elektrailu dendak, altzari dendak, konfekzioak, jostailudendak,
burdindegiak eta abar 146,12
4.Hotelak, pentsioak, jatetxeak, kafetegiak, antzatoikiak, auzerbitzuak, kontsumo kooperatibak eta ekonomatuak, ardo edo fruituen handizkako biltegiak, barrak, abernak eta edozein
motatako tailerrak, urteko 246,46
5.Hotel-Jatetxeak 367,86
Estolderi partikularren zaintza bereziagatiko tasa:
Tarifa bakarra, ur kontsumoaren %31
Zerbitzu publikoak prestatu eta
ihardueran egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskina den udal ur ornidura, estolderiaren zerbitzua eta etxez etxeko zabor bilketagatikako tasen salbuespenak emateko araudia
Helburua aldatu eta horrela jarri:
« Oiartzungo Udalak, baliabide gutxien dauzkaten kolektiboek jasaten duten erosketa neurri galtzea eta bizi duten hondamen egoera ahal den neurrian aritzeko balioko duten laguntzen...»
Ibilgailuak ibilgetu eta bide publikotik jasotzea eta berauen ondorengo zaintza zerbitzua arautzen duen ordenantza
Euroak
A)Ibilgailuak ibilgetzegatik.
— Bizikletak, trizikloak, motokarroak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako
ibilgailuak, bakoitzeko 8,49
— Turismo autoak, furgonetak, kamionetak, traktoreak, atoiak eta antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, beren tonelaia edozein dela ere:
a)T.A.O. edo Urdingune sistemen
Arauen infrakzioa 12,71
b)Zirkulazio Arautegiaren
infrakzioagatik 16,91
B)Baztertutako ibilgailuak gordailatu eta zaintzeagatik.
1.Bizikletak, trizikloak, motokarroak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako
ibilgailuak, egun edo egun zati bakoitzeko 3,12
2.Turismo autoak, furgonetak, kamionetak, traktoreak, atoiak eta antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, 1000 kiloko tonelaia
bitartean, egun edo egun zati bakoitzeko 10,40
3.Kamioaiak, traktoreak, atoiak, kamionetak, furgonetak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako ibilgailuak, 1000 kiloko tone-
laiatik aurrera, egun edo egun zati bakoitzeko 20,80
Oiartzun, 2004ko abenduaren 23a.— Alkateak.
(5253) (11948)