Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2004-12-31 25235 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZEGAMAKO UDALA
2005eko zerga ordenantzen aldaketa. Behin betiko onespena.

ZEGAMAKO UDALA

Iragarkia

 

Jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta haren aurka Legeak agintzen duen jendaurreko informazio epea inolako alegazio edo erreklamaziorik jaso gabe pasa ondoren, 2004ko urriaren 4ko Osoko Bilkuran, Udalbatzarrak ordenantza fiskalen kuota, tipo eta tarifen ezarpen eta aldaketei buruz hartutako erabakiak behin betikotzat jotzen dira. Erabaki horiek 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina, aldatutako testuak honela geratu direlarik:

 

1.ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Ondasun Higiezin Hiritarren gaineko Zerga. 0,22

Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. 0,44

HOBARIAK

a)Kuota osoaren %50eko hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.

 

b)Kuota osoaren %50rainoko hobaria, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean.

 

 

 

2.JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

Impuesto sobre Actividades Económicas: 1,35

 

3. TRAKZIODUN MEKANIKODUN IBILGAILUEN
GAINEKO ZERGA

Gutxienezko kuotak igotzen dira, zerga, hurrengo tarifa-taulen arabera ezarriko delarik:

 

Potentzia eta ibilgailu mota Kuota Eurotan

a)Turismoak.

9 zaldi fiskaletik beherakoak 30,52

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 61,71

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 115,53

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 129,97

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 183,22

20 zaldi fiskaletik gorakoak . 202,17

b)Autobusak.

21 plaza baino gutxiagokoak 141,07

21etik 50 plaza bitartekoak 200,95

50 plaza baino gehiagokoak 251,81

Potentzia eta ibilgailu mota Kuota Eurotan

c)Kamionak.

1.000 kg-tik beherako karga
erabilgarria dutenak 71,58

1.000 kg.tik 2.999 kg-ra bitarteko
karga erabilgarria dutenak 141,07

2.999 kg.tik 9.999 kg-ra bitarteko
karga erabilgarria dutenak 200,95

9.999 kg-tik gorako karga
erabilgarria dutenak 251,16

d)Traktoreak.

16 Zaldi fiskal baino gutxiagokoak 29,90

16tik 25 zaldi fiskal bitartekoek 47,02

25 zaldi fiskal baino gehiagokoek 141,07

e)Trakzio mekanikodun ibilgailuek
arrastatutako atoi eta atoi txikiak.

1000 kg. baino gutxiagoko eta 750 kg
baino gehiagoko zama erabilgarridunek 29,90

1.000 kg.tik 2.999 kg zama erabilgarridunek 47,02

2.999 baino gehiagoko zama erabilgarridunek 141,07

f)Gainerako ibilgailuak.

Ziklomotoreak 7,44

125 cc arteko motozikletak 7,44

125cc baino gehiago eta 250 cc arteko motozikletak 12,79

250 cc baino gehiago eta 500cc arteko motozikletak 25,63

500 cc baino gehiagoko eta 1.000 cc
arteko motozikletak 51,29

1.000 cc baino gehiagoko motozikletak 102,61

HOBARIAK

— Antzinako ibilgailuek edo fabrikazio eguna ezgeroztik aurrera gutxienez hogeitabost urteko aintzinatasuna duten ibilgailuek %100eko hobaria izango dute. Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da kontuan edo bestela, ibilgailu mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zaion eguna.

 

3.ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN
GAINEKO ZERGA, KARGA MOTAK

Portzentaia %

— Etxebizitza berriak egitea 4,5

— Hobetzeak, handitzeak eta lanak lehendik
dauden etxebizitzatan 4,5

— Erretila konpontzeko lanak hiri-gunean 2

— Baserri berriak egitea edo lehendik
daudenak handitzea 2

— Merkataritza lokal eraiki berriak berritzea 4,5

 

— Jadanik ihardunenan dauden merkataritza
lokaletan berrikuntzak 4,5

— Industri eraikinak 2

— Babes Ofizialeko Etxebizitzak 2

— Egituran eraginik ez duten barne-lanak 1,5

— Aurrreko puntuetan sartzen ez diren
gainontzeko eraikuntza, instalakuntza eta lanak 4,5

%95eko hobaria izango dute, eraikuntzen irisgarritasun baldintzak hobetzen dituzten lanak.

4.HIRI IZAERAKO LURREN BALIOAREN
GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

Hiri izaerako lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren oinarri ezargarria finkatzeko erabiliko den urteko portzentaien taula:

Urte batetik 5 urtera bitartean 3,6

10 urtera bitartean 3,4

15 urtera bitartean 3,1

20 urtera bitartean 2,9

Zergapetze tipoa: %5.

 

HERRI JABARIAREN ERABILPEN PRIBATUA EDO APARTEKO PROBETXAMENDUA EGITEAGATIKO TASAK

 

1.UDAL JABARI PUBLIKOA OKUPATZEAGATIK.

a)Hesiak, edukinontziak,gruak eta aldamioak:

Kontzeptua Euroak

1.Hesiak, era guztietako lanetan:

m2 edo zatiko egunean 0,66

2. Obra ondarrak edo materialeak uzteko edukinontziak.

Unitate; eguneko 2,41

3.Gruak: Eraikuntzan erabilitako grua bakoitzeko, honen besoak bere ibilbidean bide publikoaren hegalkina hartzen duenean.

Hilean edo zatiko 49,22

4.Aldamio finkoetan jarritako defentsak, bide publikoan apoiatuak, horien azpitik libreki ibiltzea ezinezkoa bihurtzen duten euskarriekin:

m2 edo zatiko egunean 0,66

5.Defentsa berberak, aldamioak bide publikoetan apoiaturik daudenean,iladan jarritako euskarriekin, fatxadako lerroarekiko paraleloan eta bertatik 1 1,2 metro distantzia gehiagora, langarik gabe, altueran 3 metro baino gutxiagokoak eta azpitik ibiltzea posible denean.

m2 edo zatiko egunean 0,22

6.Defentsa bereberak, aldamioak erlaizean jarrita daudenean 3 m. baino gehiagoko altueran bide publikoarekin euskarririk gabe, eta horien azpian libreki ibil daitekeenean.

m2 edo zatiko egunean 0,19

7.Zintzilik jarritako aldamioak, hesirik gabe,

m2 edo zatiko egunean 0,22

8.Obrako ondarrak eta eraikuntza materialak:

m2 edo zatiko egunean 1,08

Udalaren edukinontzitan 10,41 m3

9.Egurrak eta landareak orokorrean; m2ko 1,08

Aulkiak eta mahaiak alokatzea

Aulki bakoitzeko eta eguneko 0,39

Mahai bakoitzeko eta eguneko 0,88

Hesi bakoitzeko eta eguneko 0,88

b)Postuak, barrakak, txoznak, ikuskizunak, eta antzekoak:

Kontzeptua Euroak

1.Taberna, kafetegi eta antzekoak,

m2 edo zatiko egunean 4,63

2.Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frijituko mahaiak.

m2 edo zatiko egunean 1,96

3.Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata frijituak, jostailuak, bisuteria e.a. saltzeko txoznak:

3 m2 baino txikiagoak diren saltokiak eguneko 10,41

3 m2 baino handiagoak diren saltokiak eguneko 17,34

4.Tiro txoznak eta bestelako jokuak:

m2 edo zatiko egunean 1,96

5.Tonbolak, zozketak, salmenta arinak eta antzekoak:

m2 edo zatiko egunean 1,96

6.Ziboak,tresna hegalariak, kalesatxoak, zaldiko maldikoak, dumperrak eta orohar mugitzen diren aparailuak:

 

m2 edo zatiko egunean 1,96

7.Autotxoke pistak:

m2 edo zatiko egunean 0,22

8.Ikuskizun eta antzekoak:

m2 edo zatiko egunean 0,22

9.Zirkoak:

m2 edo zatiko egunean 0,19

 

c)Taberna, txozna , edaritegi eta antzekoak herriko jaietan:

— Herri jabetzako lurzoru estalia erabiltzea,

herriko elkarteak m2 edo zatiko egunean 3,46

 

— Herri jabetzako lurzoru ez estalia erabiltzea,
herriko elkarteak: m2 edo zatiko egunean 1,80

 

Kultur eta Kirol Elkarteei, ordaindu beharreko tasaren zenbatekoan %50eko hobaria ezarriko zaie.

 

d)Letreroak, mahaiak eta almazenamenduak:

Argidun letreroak 46,13

Argigabeko letreroak 34,90

Mahai txikiak 9,39

Udal zoru nahiz hegalkin publikoa erabiltzea,erretiratutako gauzekin barne: m2 edo

zatiko egunean 0,22

 

e)Udal zoru publikoan jarritako kioskoak:

— Egunkari, aldizkari, ipui, liburu eta
antzekoak saltzeko: kiosko eta urteko 105,76

— Izozki, errefreskagarri, gozoki, txitxeri,
eta antzekoak: kiosko eta urteko. 183,42

f)Asteroko feriko postuak, jose maiora enparantzan eta udal arkupeetan.

Kontzeptua Euroak

— Udaletxeko arkupeak okupatzea 1,2,3
arkuak eguneko 4,63

— Udaletxeko arkupeak okupatzea,
5, 6 arkuak, eguneko 3,52

— Udaletxeko arkupeak okupatzea,
7, 8 arkuak, eguneko 2,88

— Plaza okupatzea, m2 eta eguneko 0,58

— Postua gordetzea, urte osoa 35,23

— Udaletxeko arkupetik kanpo, plazan
kamioiko eta eta eguneko 4,66

— Ibilgailuarekin plaza okupatzea, eguneko 3,33

 

— Furgonetaz plaza okupatzea, eguneko 4,43

 

 

 

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ORDENANTZA FISKALA.

 

 

I .XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

1.Udal honek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

2.Ondorio horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat honako hauek joko dira:

a)Energia elektrikoaren, uraren edo gasaren hornikuntzan diharduten enpresak.

b)Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta osorik edo zati batez erabiltzen badituzte udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia eginez instalatutako telekomunikazio sare publikoak, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.

c)Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen tutueria, hari eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, lurgaina edo zorupea atzematen badute.

3. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

2. artikulua.

Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da.

II.ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1.Zerga egitatea honakoa da: hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.

2.Tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide hau aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiteko erabiltzen dituzten sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko, sareetan sartzeko edo haiekin konektatzeko eskubideen titular direnei.

 

3.Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide berezi honetan.

4.Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar litezkeen beste tasa batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean 5/89 Foru Arauaren 23.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez du edukiko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak ordaindu beharrik.

 

III.SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.

2. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

 

IV.SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA
HOBARIAK

5. artikulua.

Salbuespenak, eta bestelako onura fiskalak, aplikatu beharreko xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

 

V.ZERGA OINARRIA

6. artikulua.

1.Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.

2.Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.

3.Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuen gaineko zeharkako zergak, ez eta gainontzekoen kontura kobratutako partidak edo kopuruak ere, hornidura zerbitzua ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.

 

Halaber, ez dira sartuko fakturazioko sarrera gordinetan Ekonomia Ministerioaren Elektraenergia Ekoizteko Instalazioen Administrazio Erregistroko 1. edo 2. atalean inskribatutako instalazioetan araubide berezi honen araberako zerga-ordainketari lotuta dagoen energia sortzeko erabiliko den lehengaia hornitzeagatik jasotzen diren kopuruak.

 

 

4.Zerbitzuak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.

 

5.Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 111. artikuluan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz.

 

 

VI.KUOTA

7. artikulua.

1.Zerga kuota % 1,5 izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie.

2. Aprobetxamendu bereziak udalerriko jabari publikoko ondasunak suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak haiek berreraikitzeko edo konpontzeko gastu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri beharko du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.

 

Kalteak konponezinak badira, Udalak kalte-ordaina jasoko du. Kalte-ordainaren zenbatekoa suntsitutako ondasunen balioa edo narriadurari dagokiona izango da.

Udalak ezin ditu barkatu idatz-zati honetan adierazitako kalte-ordainak eta itzulketak, ez osorik, ez zati bat.

 

 

VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

8. artikulua.

1.Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.

2.Subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik jabaritza publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.

VIII.LIKIDAZIOA ETA SARRERA

9. artikulua.

Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoaren sarrera egingo da.

 

IX.TASEN KUDEAKETA

10. artikulua.

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari. Aitorpen horrekin batera, udalerrian eginiko fakturazioa egiaztateko agiriak aurkeztuko dituzte, eta Udal Administrazioak eskatzen dizkien gainerako agiriak.

11. artikulua.

1.Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira. Egiaztapenak amaituta, behin betiko likidazioa egingo da eta interesatuari jakinaraziko zaio. Borondatezko epean ordaindu ezik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.

 

2.Behin-behineko likidazioa, nolanahi ere, behin betikoa bihurtuko da aurreko artikuluan aipatutako aitorpena aurkezten den egunetik hiru urte igarotakoan.

 

3.Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak ordezkoak izango dira.

12. artikulua.

Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.

 

X.AZKEN XEDAPENA

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen udal ordenantza fiskala behin-behinean onetsi zen 2004ko urriaren 4ean; jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta horrenbestez behin betiko onetsitzat jo behar da; 2005eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta horrela iraungo du harik eta bera aldatu edo indargabetzea erabakitzen den arte.

 

ERANSKINA

HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK UDALERRIKO BIDE PUBLIKOETAKO LURZORUAREN, ZORUPEAREN EDO LURGAINAREN BAKARREKO ERABILERA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiteagatik (zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan) ordaindu beharreko prezioa, % 1,5 izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie

ZERBITZUAK ESKAINI ETA AKTIBITATEAK
EGITEAGATIKO TASAK

 

EDATEKO URAREN HORNIDURA.

Kontzeptua Euroak

— Kontagailuen mantentze kanona 2,21

— Hartune eskubidea 64,54

— Etxeetako hornidura:

Hiruhilabeteko gutxieneko faktura, 24m3 arte 19,93

24m3tik 60 m3ra arte 0,67 m3

Estolderia:

24m3tik 60 m3ra arte 0,10

60 m3tik gora 0,11

 

— Industrietako hornidura:

Gutxienezko faktura 50 m3 arte 57,02

0 m3tik aurrera 1,06m3

Estolderia:

50m3tik 60 m3ra 0,19

60m3tik aurrera 0,21

Azpiegituragatiko finantziaketa kanona.

— Etxeko erabilpena:

24 m3tik 60 m3ra arte 0,21

60 m3tik aurrera 0,22

— Industri erabilpena:

50m3tik 60 m3ra arte 0,36

60 m3tik gora 0,39

 

POLIKIROLDEGI, PILOTALEKUAK ETA UDAL
INSTALAZIOAK

— Partikularrek pilotalekua alokatzea, eguneko 616,40

— Herritarrek, pilotalekua erreserbatzea, orduko 4,00

— Herrikoak ez direnek, orduko 7,66

— Herritarrek dutxak ur beroarekin erabiltzea 0,75

— Herrikoak ez direnek 1,39

— Futbitorako frontoia erreserbatzea, herritarrek 8,82

— Futbitorako frontoia erreserbatzea, kanpotarrek 16,18

 

ESTABLEZIMENDUAK ZABALTZEKO LIZENTZIAK EMATEAGATIKO TASA 103,77

— Tarifa bereziak

Banketxe edo kutxak 2.344,23

Lanbide iharduerak 235,03

Denda taberna eta tailer txikiak 96,93

Jatetxe eta diskotekak 440,65

HERRIKO FESTATAN, BAIMENAK EMATEAGATIKO TASA

Kontzeptua Euroak

a) Herriko jaietan, edaritegi, taberna, edo antzekoak leku pribatuan irekitzeko baimena emateagatik, TASA, herriko elkarte edo

taldeei 374,56

b)Herriko jaietan, Iharduera iraunkorra duten taberna publikoei, haunditzeko baimena emateagatik TASA, leku edo zoru pribatua

erabiliz 277,68

c)Herriko jaietan, garbiketa berezienga

tik, iharduera iraunkorra duten tebernei TASA 139,08

 

Zernolako honetatik kanpo geratako lirateke a) eta b) ataletan sartzen diren sujeto pasiboak, era berean, Herri-lurra okupatzeagatiko Prezio Publikoa ordaintzen duten taberna eta txoznak ere.

 

UDAL HILERRIKO ZERBITZUAK ESKAINI ETA
EMATEAGATIKO TASA

Herritarren ehorzketa udal nitxoetan 50,03

Kanpotarren ehorzketa udal nitxoetan 149,49

Herritarren ehorzketa panteoian,
udal langileak ehortzita 39,99

Herritarren ehorzketa panteoian,
partikularrak ehortzita 25,56

Kanpotarren ehorzketa panteoian,
udal langileak ehortzita 80,70

Kanpotarren ehorzketa panteoian,
partikularrak ehortzirik 51,46

 

ETXEZ ETXE ZABORRAK ETA HIRI ONDAKIN
SOLIDOAK JASOTZEAGATIKO TASA

Jendea bizi deneko etxebizitza 75,67

Jendea bizi ez den etxebizitza 43,00

Baserriak, asteroko zerbitzuagatik 56,77

Udalerrian kokaturiko jatetxeak 283,89

Taberna eta dendak 132,42

 

HIRIGINTZA BAIMENAK EMATEAGATIKO TASA

 

— Proiekturik behar ez duen lana 25

— Proiektua behar duen lana 125

— Bereizte baimenak 15

— Partikular baten eskariz, hirigintza
espediente bat tramitatzea:

Xehetasun azterlana 1.041,49

Urbanizazio Proiektua 1.041,49

Arau Subsidiarioen Aldaketa 1.562,25

Hondamen Espedientea 833,19

— Aurreko hiru ataletan agertzen ez diren
gainerako hirigintza espedienteak 555,46

TAXI BAIMENAK EMATEAGATIKO TASA

 

Kontzeptua Euroak

1.Baimenaren Udal emakida bakoitzeko 277,73

2.Baimenaren erabilpena eta ustiapena urtean 13,88

3.Baimendutako ibilgailuen aldaketa 20,82

4.Baimenaren eskualdaketa 277,73

 

JARDUERA ESPEDIENTEAK IZAPIDETZEAGATIKO TASA.

IGOKA izapidetu gabe.

Merkataritza 173,57

Zerbitzuak eta garajeak 347,16

Industria eta ostalaritza 520,74

Instalazioen legalizazioa 173,57
(aire egokitua, gas gordailuak, ...)

IGOKA izapidetuz.

Merkataritza 347,16

Zerbitzuak eta garajeak 667,62

Industria eta ostalaritza 667,62

Guzti hori Gipuzkoako Toki Ogasunak erregulatzen dituen uztalilaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 atalean agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatutako aginduan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatutako Arau horretarako 18.1 atalak ezartzen duenarekin bat etorriz, aipatutako kuota, tipo, tarifa eta ordenantzen aldaketaren aurka Errekurtso Kontentzioso Administratiboa jar dezakete interesatuek, Euskal Herriko Justizia Goreneko Epaimahaian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo lanegunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

 

 

Dena den eta aipatutako aginduak baimentzen duen bezala, interesatuek Kontentzioso Administratibo bidea har dezakete Gipuzkoako Administrazioaren Ekonomi Foru Auzitegiaren aurrean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo lanegunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

 

Zegama, 2004ko abenduaren 17a.— Alkatea.

(11943)