Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2004-12-31 25143 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

MUTRIKUKO UDALA
2005eko zerga ordenantzen aldaketa. Behin betiko onespena.

MUTRIKUKO UDALA

Iragarkia

Erregelamenduzko jendaurreko erakusketaren epea inolako erreklamazio edo oharpenik egin gabe iraganda, 2004ko urriaren 28an Udalbatza Osoak hartutako hasierako akordioak tinko eta behin betirako onartutzat hartu dira, 2005.eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko ezarri diren zerga, tasa eta prezio publikoei dagozkion ordenantza, kuota eta tarifen aldaketari buruzkoak, ondorengo testuak dutelarik:

 

2005 URTEKO ORDENANTZA FISKALEN
ALDAKETA

 

Ondasun higiezinen gaineko zerga

5. artikulua aldatzen da eta ondorengo hobariak ezartzen dira:

 

1.Zerga kuota osoaren %50eko hobaria, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberritzekoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.

 

Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da eta beti ere denbora horretan urbanizazio edo eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

 

2.Familia ugariak. Zerga kuota osoaren gaineko hobaria jartzen da, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnentzat. Hobari hau taula honen arabera arautua dago: 5 seme-alaba dituzten familientzat, %50, eta 6 seme-alaba edo gehiago dituztenentzat %90.

Hobaria bakarrik familiaren ohiko bizileku eta eurek jabe diren etxebizitzari egingo zaio.

Hobaria egin ahal izango da era garajerako erabiltzen den lokal batengatik eta beste bat trasteegirako.

Hobaririk ez da egingo merkataritzarako bideratutako finkengatik.

Interesatuek eskaera egiteko orduan, familia ugariaren titulu ofiziala aurkeztu beharko dute.

Hobari hau jasotzen hasteko epea, eskaria egin eta hurrengo urtean hasiko da eta aurreko urteetako hobariak ezin izango dira eskatu. Aitzitik, 2005.Urterako diren hobariak, 2005ko martxoaren 28ra arte eskatu ahal izango dira.

 

3.Kuota osoaren %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektua dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren.

 

Epea: 3 urte behin betiko kalifikazioa eman geroztik kontatua.

Zerga kuota osoaren %50a, «Etxebizitza hutsa egitasmoa»ren barruan lagatzeko xedea duten ondare higiezinentzat, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2002 dekretuak arautua.

2.eta 3. ataletan adierazitako hobariak eskaera egiten den ondorengo urtean egingo dira, eta ez dute atzeraeraginezko izaerarik izango.

 

Inolaz ere ez da egingo hobari bat baino gehiago zerga epealdi batean.

Artikulu berri bat sartzen da:

6. Artikulua.

Modu iraunkorrean hutsik dauden ondasun higiezinei baita haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuei zerga kuota osoaren %50eko errekargua ezartzen da. Modu iraunkorrean hutsik dagoela ulertuko da urtean bederen 6 hilabetez hutsik dagoenean, hau da, inor erroldatua ez dagoenean edo inor errentan ez egonik hutsik izateko arrazoirik ez dagoenean.

 

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Artikulu berri bat sartzen da:

Salbuespenak:

7.Artikulua.

Ibigailua minusbalia duten pertsonak garraiatzeko dela joko da Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko minusbalia-ziurtagiria ekartzen denean.

 

Salbuespena eskaria ondorengo epealdian egingo da. Ibilgailu berriek, aldiz, 2 hileko epea izango dute eskaera egiteko Trafiko Zuzendaritzan alta eman ondoren.

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

— Lehen adierazitako ziurtagiria

—Gidatzeko baimena

— Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

Karga mota: Tramu ezberdinetako koefizienteak onartu dira.

Potentzia eta ibilgailu mota Koef. kuota(euroak)

A) Turismoak:

9 zaldi fiskal baino gutxiago 1,290 23,26

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitarte 1,678 60,49

12tik 13,99 zaldi fiskaletara 1,969 118,33

14tik 15,99 zaldi fiskaletara 1,659 139,59

16tik 19,99 zaldi fiskaletara 1,936 209,42

20 zaldi fiskaletik gorakoak 1,992 263,33

B)Autobusak: 1,626

21Plaza baino gutxiago 135,44

21etik 50 plazetara 192,91

50 plaza baino gehiago 241,13

C)Kamioiak: 1,626

1000kg karga erabilgarria baino gutxiago 68,75

1000tik 2999kg.karga erabilgarria 135,45

2999tik 9999kg.karga erabilgarria 192,91

9999kg.ko karga erabilgarritik gorakoak 241,14

D)Traktoreak: 1,626

16 zaldi fiskal baino gutxiago 28,73

16tik 25zaldi fiskalera bitarte 45,15

25 zaldi fiskal baino gehiago 135,45

E)Trakzio mekanikoko ibilgailuek
garraiatutako atoiak eta erdiatoiak: 1,626

 

1000kg.karga erabilgarria baino txikiagoa 28,73

1000tik 2999kg. Karga erabilgarria 45,15

2999kg.ko karga erabilgarria baino handiag 135,45

F)Bestelako ibilgailuak: 1,770

Ziklomotoreak 7,82

125z.k. bitarteko motozikletak 7,82

125baino gehiag. 250zk.bitarteko motozikl 13,40

250baino gehiag.500zk.bitarteko motozikl. 26,82

500baino gehiag.1.000zkbitarteko motozi. 53,61

1.000zkbaino gehiagoko motozikletak 107,23

Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga

3.2 artikulua aldatzen da eta honela idatzia gelditzen da:

 

Ondorio hauetarako, honako hauek hartuko dira hirikurtzat:

Hiri-lurzora, urbanizagarria, urbanizagarri programatua edo urbanizagarri programatu gabea, Hirigintza Iharduketarako Programa onesten den unetik aurrera, bide zolatuak edo espaloi zintarridunak izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura, eta argiteria publikoa dutenlurrak, eta hiri-eraikuntzek okupatzen dituztenak.

 

 

4. artikulua aldatzen da eta horrela idatzia gelditzen da:

 

Ondoko hauek ez dira zergari lotuta egongo:

a)Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hiri-lurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.

 

b)Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII.Tituluaren X. Kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketengatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako Foru Arauak 101 artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurrengaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. Tituluaren X. Kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen ordu kopurua.

 

c)Ezkonkideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkonkideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkonkideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.

Ez da zergarekin loturarik, halaber, ondasun higiezinak ezkonkideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzen emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.

7. artikulua aldatzen da hurrengo parrafoa gehituz:

Oinarri ezaugarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da lurrak sortzapenaren unean duen balioa, artikulu honen 2 apartatuan jasotakoaren arabera, eta 3 apartatuaren arabera hari dagokion portzentaia.

 

Lurrak sortzapenaren unean duen balioa zehazteko, ondoko erregelak aplikatuko dira:

a)Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapenaren unean duten balioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako une horretan finkaturik dutena izango da.

 

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentzitzat hartuta.

 

Lursaila, hiritarra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko baliorik zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.

 

 

Zerbitzu publikoak eskeini eta iharduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskal arautzailea

A)Zaborrak bildu eta ezabatzeko zerbitzua

Euroak/ urtean

Etxebizitza bakoitzeko 90,48

Janari eta altzari dendak 270,46

Gainerako dendak 177,99

Tabernak 328,11

Jatetxeak 437,51

Elkarteak 139,21

Santa Elena eta Arbelaitz kanpa. Taber 397,73

Galdona kanpalekuko tabernak 600,08

Aitzeta kanpalekua 273,94

10enplegatu arteko industriak 578,69

11tik 50 enplegatutatik gorako indus 688,08

51 enplegatu goragoko indus 1.004,26

Bankuetxeak 578,69

Bidai eta inmobiliaria agentziak 270,46

Azalera haundiko dendak 1.044,05

Dantzalekuak 1.044,05

B)Udal hilerrietan zerbitzuak prestatu eta kontzezioak emateagatiko tasa:

Panteoi eraikuntzarako m2 bakoitzeko 59,84

 

Panteoien eraikuntzarako lizentzia
bakoitzeko 1.976,55

Lurren okupazioagatiko kanona, panteoi m2
bakoitzeko urteko kuota 7,30

Errauts ontzia saltzeagatik 32

Euroak/ urtean

— Ehorzketak:

Baldakiko panteoia: 71,80

Panteoia zuloan: 85,79

— Desehorzketak:

Baldakiko panteoia: 41,95

Panteoia zuloan: 71,83

— Ehorzketak eta desehorzketak lurrean: 160,47

— Gorpuen aldaketa eta errausketa:

Panteoitik panteoia: 195,36

Lurratik panteoia: 158,08

Lurretik lurrera: 138,04

 

E)Establezimenduen irekitze-lizentzien luzatze zerbitzua:

— Irekitze Lizentzia: 127,86

— G.OK.A irekitzeko baimenta: 191,83

 

F)Azoka, azoka-txiki, e.a.-ko zerbitzuak:

— Saltoki mugikorrak

m2 edo frakzio eta hilero: 3,10

— Saltoki finkoak merkatu plazan

m2 edo frakzio eta hilero: 2,65

 

G) Musika akademiako tasa:

Musika eta mugimendua 1 10,91

Musika eta mugimendua 2 10,91

Musika eta mugimendua 3 10,91

Musika eta mugimendua 4 18,18

Musika mintzaira 18,90

Musikatresna. 25,45

Ikasgai bakoitzeko matrikula 10,91

Bigarren musikatresna 30%dto

Famili ugariak 15%dto seme bakoitzagatik

Tasa hauek 2005-2006 kurtsoan aplikatuko dira.

 

H)Udal kiroldegia

Euroak/hilero

Bazkideak Ez bazkideak

Sarrera Kantxa 1,45

Sarrera Rokodromo 2,85

Sarrera Fitness 2,85

Sarrera Sauna 2,30 4,00

Sarrera Futbito 1 h 12,20 12,20

Sarrera Tenis 1 h 7,20 7,20

R.P.M. Spinning 3,20 4,30

Euroak/hilero

Bazkideak Ez bazkideak

Gidatutako iharduerak:
(body pump, combat,
Step,Balance,aeróbic)

3 egun/astean 20 30

5 egun/astean 32 45

Judo 15,30 23

Ballet 15,30 23

Hirugarren Adina - -

Yoga 18 26

Entrenadore pertsonala 20 -

Urteko 1/2 urte

Sozio Banakakoa - 18 48 33

Sozio Banakakoa + 18 64 44

Sozio Familiakoa 114 70

Sozio Pensionista 43 30

Euroak

J)Udal pilotalekua

Kantxa ordu 1 8,00

Dutxaren erabilpena 1,40

Beste apartadu berri bat gehitzen da

 

J)Hirigintzako lizentziak ematea

Tarifak hurrengoak izango dira:

1.1.Obra baimena baikotzeko, aurrekontuaren araber

 

— 6.010,12 euro arte Ezer ez

— 6.010,13 eta 18.030,36 euro bitartekoak 60,00

— 18.030,37 eta 30.050,61 euro bitartekoak 233,00

— 30.050,61 eurotik gorakoak 432,50

1.2.Eraikinen usaera eta lehen erabilerarako baimena:

— Etxebizitza bakoitzeko 33,25

— Lokal komertziala bakoitzeko 50,00

— Garage plaza bakoitzeko 10,00

— Trastero bakoitzeko 3,35

— Industriak, 500 m karratu baino gutxiagokoak 166,25

 

— Industriak, 500 m karratu baino gehiagoakoak 333,00

 

1.3.Hirigintzako espedienteak tramitatzea:

— Galdegite eta hirigintzako zedulak 27,00

— Segregazioak eta agrupazioak 73,15

— Hondamendi deklarazioa, hala eskatuta 500,00

— Plan partzialak 1.662,61

— Plan bereziak 1.662,61

— Xehetasun azterketak 665,00

Euroak

— Konpentsazioa batzordearen oinarrizko
proiektua eta estatutoak 1.164,00

— Konpentsazio proiektuak 831,31

— Nahitaezko desjabetze espedienteak
onuraduna konpentsazio batzordea denean 831,31

 

— Hirigintza proiektua 831,31

 

K)Autotaxi eta gainerako akura-ibilgailuetarako lizentzia eta baimen administratiboak

—Udal baimena emateagatik 998,00

— Baimenaren transferentzia 1.397,00

 

LL)Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Tarifak IPC-a gehitzen dira

Dirusarrera guztiak Euroak/orduko

<258,44 euro 0,22

258,44 - 288,49 euro 0,43

288,49 - 318,54 euro 0,63

318,54 - 354,60 euro 0,86

354,60 - 384,65 euro 1,07

384,65 - 414,70 euro 1,29

414,70 - 450,76 euro 1,71

450,76 - 480,81 euro 2,16

480,81 - 510,86 euro 2,58

510,86 - 540,91 euro 3,02

540,91 - 576,97 euro 3,43

576,97 - 607,02 euro 3,87

607,02 - 631,06 euro 4,64

631,06 - 661,11 euro 5,38

661,11 - 691,16 euro 6,14

691,16 - 721,21 euro 6,88

>721,21 euro (barne
araudiaren arabera)

 

 

Udal jabari publikoaren erabilera
pribatibo edo probetxamendu berezia-gatik ordaindu beharreko tasak

A)Espaloietatik zehar etxaldeen barrukaldera ibilgailuentzako sarreren eta bide publikoan aparkaleku erretserben gaineko tasak

Euroak

1.Erabilera partikularreko pasabideak:

— Hiru ibilgailu bitarte 36,58

— 4tik 10era 116,39

— 11tik aurrera ibilgailuko eta urteko 9,31

2.Merkataritza, komertzio eta obra aldibaterako pasabideak:

— 10 bitarte 16,62

— 10etik 25era 23,27

— 25etik aurrera 27,26

Euroak

B)Feria eta herrietako jaietan postuak:

1.Taberna, kafetegi eta antzerakoetan
m2ko edo zatiko eta egunean 3,72

2.Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frikitutako mahaiak m2 ko edo zatiko eta

egunean 1,57

3.Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata frijituak, bisuteria jostailuak, liburuak, etab. Saltzeko txosnak m2 edo zatiko eta

egunean 1,57

4.Loreak, gaztainak eta izozkiak saltzeko
txosnak m2 ko edo zatiko eta egunean 1,57

5.Animaliak, seiluak, txanponak eta
antzekoak m2 ko edo zatiko eta egunean………….. 1,57

6.Tiro txosnak, eta bestelako jokuak m2 ko
edo zatiko eta egunean 1,57

7.Tonbolak, zozketak, salmenta arinak eta antzekoak m2 ko edo zatiko eta

egunean 1,57

8.Kulunkak, tresna hegalariak, kalesatxoak, zaldiko-maldikoak, bunperrak eta, oro

har, mugimenduzko edozein tresna 1,57

 

9.Auto-txoke pistak m2ko edo zatiko eta

egunean 0,76

10.Ikuskizun eta antzerkiak m2 edo

zatiko eta egunean 0,76

11.Zirkoak m2 edo zatiko eta egunean 0,0106

Metru karratu koefizienteak %50ko murrizketa izango dute orokorrak ez diren feria edo ospakizunak direnean edo jaietako esparruen sartu gabeko instalazioak direnean.

 

C)Ihesiak, aldamioak, zutabeak eta eustagakiak:

1..Hesiak era guztietako lanetan, m2 edo
zatiko eta eguneko 1,57

2.Aldamio finkoetan jarritako defentzak, bide publikoan apoiatuak, harien azpitik libreki ibiltzea ezinezko bihurtzen duten eus-

karriekin, m2 edo zatiko eta eguneko 1,57

3.Defentsa berberak, aldamiak bide publikotan apoiaturak daudenean iladan jarritako euskarriekin, fatxadako lerroarekin pareleloan eta bertatik 1,2 metro edo distantzia gehiagora, langarik gabe, altueran 3 metro baino gutxiagokoak eta azpitik ibiltzea posible

denean, m2 edo zatiko eta eguneko 1,57

4.Defentsa berberak aldamioak erlaizean jarrita daudenean 3 metro baino gehiagoko altueran, bide publikoan euskarririk gabe eta horien azpian libreki ibil daitekenean, m2 edo

zatiko eta eguneko 0,76

5.Aldamioak eskegita, hesirik gabe, m2
edo zatiko eta eguneko 0,76

6.Zutabeak eta eustagak, hesitik kanpo, m2
edo zatiko eta eguneko 1,98

7.Kontenedoreak m2ko edo zatiko eguneko 0,76

D)Udal jabari publikoaren erabilpen pribatiboa.

Metro karratu bakoitzeko eta probetxamenduko egun bakoitzeko oinarrizko prezioa 0,57 eurokoa izango da.

Aprobetxamenduak:

C apartadua: kontainerrak, andamioak, siloak, jasogailuak edota antzekoak jartzea, kentzen da.

Tasa hauetatik salbuetsiko dira obra-baimena behar duten okupazio-lanak, kontzeptu hau sartuta kontsideraatzen baita Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren barruan.

 

E)Erakusleiho, beirarasa, apainketako ataurre, olanak eta aterpeak.

Ondoko tarifak finkatzen dira: Euroak

1.Erakusleiho, beirarasak, erakustoiak, apainketarako ataurreak, erakusleihoen osaketarako nahiz horien ordezko itxura edo

instalazioak 2,10

2.Olanak: metroko edo zatiko urteko 1,76

3.Aterbeak: metroko edo zatiko urteko 0,76

F)Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegaldinaren erabilpen pribatiboa edo probetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen empresa ustiatzaileen alde.

Auzateria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion horm¡nidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lur,lurrazpi edo lurgainaren erabilera, privativo edo probetxamendu bereziengatiko prezioa, aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuratzen duten fakturaziotik,datozen sarrera gordinen %1,5eko izango da.

 

Artikulu berri bat sartzen da:

1. artikulua.

1.Zerga-gaia da herri onurakoak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen luzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.

 

2.Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:

a)Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.

 

b)Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.

 

c)Hornidura-zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lurzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.

3.Artikulo honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira.

Zerga, tasa eta prezio publikoeei dagozkion ordenantza arautzaileak, kuota eta tarifa aldaketak 2004ko abenduaren 17an behin betikoz onetsi ziren. Guzti hau denen jakinerako eta aipatu aginduan aurrikusitako gainerako eraginetara ematen da argitara, Gipuzkoako Ogasun Lokalen erregulatzailea den uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.4 artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatu Foru Araueko 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, adierazi den akordioaren aurka interesatuek badute errekurtso kontentzioso-administratiboa tartejartzerik, Euskal Herrko Justiziako Auzitegi Goreneko dagokion salaren aurrean, bi hilabetetako epean, iragarki hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera zenbatuta.

 

Halaber, eta aipatu aginduak baimendu bezela, interesatu horiek, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboaren aldez aurretik, errekurtso bat tarteratu ahal izango dute Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean, hilabeteko epean, aipatu akordioa eta Ordenantza Fiskalak, gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

 

Mutriku, 2004ko abenduaren 17an.— Estanis Osinalde Txurruka, Alkatea.

(1329) (11937)