| 251. zenbakia | Data 2004-12-31 | 24500 orria |
ALKIZAKO UDALA
Iragarkia
Arautegiak eskatzen duen jendaurreko erakustaldia amaitu eta inolako alegaziorik jaso ez denez, 2004ko urriaren 26an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuran, irmotzat eta behin betikotzat jo ditu 2005 urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren tipo, kuota, tarifa eta Ordenantza Fiskalen eta Tasa eta Prezio Publikoen aldaketa hauek:
1. ZERGAK
1.1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.
12/1989 Foru Arauko 15. artikuluarekin bat honako hobariak erregulatuko dira:
—Obra berriko higiezinak nahiz obra eraberritzeen higiezinak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliario enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean. Hobaria kuota osoaren %50 izango da.
Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta beti ere denbora horretan urbanizazio eta eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo du inoiz hiru zergaldi gainditu.
12/1989 Foru Arauak xedatutakoari jarraituz ondorengo errekarguaren erregulazioa onesten da:
—Ondasun higiezinak etxebizitza erabilera duenean eta modu iraunkorrean hutsik dagoenean, %50eko errekargoa jasango du kuota likidoaren gainean. Errekargo hori, zerga honen subjektu pasiboei exigituko zaie eta zortzapena abenduaren 31ean sortuko da, likidazio hori aitortzen duen egintza administratiboarekin batera. Udalak etxebizitza hutsik dagoela egiaztatuko du, baldin eta bertan ez badago inor erroldatuta edo ez baldin badu ura edo argindar kontsumorik.
Ordenantzaren eranskina era honetara aldatu da:
Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa zoru industrial edo tertziarioan: %0,160.
Gainerako hiri ondasun higiezinei aplikagarri zaien karga tasa: %0,160.
Landalur Ondasun Higiezinaren gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: %0,72.
1.2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainarazpenerako zenbait ahalmen arautzen dituen ordenantza fiskala.
Zerga honen kuotak zehazteko finkatutako gutxienezko kuoten gehikuntza-koefizientea %1,32 finkatzen da.
1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
Ordenantzaren eranskina honela berridatzi da:
Ibilgailu mota eta potentzia Euro
A) Turismoak:
9 zaldi fiskal bitartekoak 20,34
9 - 11,99 zaldi f. bitartekoak 42,01
12 - 13,99 zaldi f. bitartekoak 88,57
14 - 15,99 zaldi f.bitartekoak 94,88
16 - 19,99 zaldi f.bitartekoak 122,00
20 zaldi fiskaletik gorakoak 135,00
B) Autobusak:
21 plaza bitartekoak 102,88
21 - 50 plaza bitartekoak 146,50
50 plazatik gorakoak 174,94
C) Kamioiak:
1.000 kg. Bitarteko karga erabilgarria 52,21
1.000 - 2.999 kg. bitarteko k.e 102,88
2.999 - 9.999 kg. bitarteko k.e 146,50
9.999 kg-tik gorako k.e 183,15
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskal bitartekoak 21,85
16 – 25 zaldi f. bitartekoak 34,32
25 zaldi fiskaletik gorakoak 102,88
E) Trakzio mekanikoko ibilgailuen atoi eta erdi-atoiak:
750-1000 kg. bitarteko karga erabilgarria 21,85
1.000 - 2.999 kg. bitarteko k.e. 34,32
2.999 kg.tik gorako k.e. 102,88
F) Gainerako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 5,49
Motozikletak: 125 z.k. bitartekoak 5,49
Motozikletak 125 - 250 z.k. bitartek 9,39
Motozikletak 250 - 500 z.k. bitartek 18,70
Motozikletak 500 - 1.000 z.k. bitartek 37,41
Motozikletak 1.000 cctik gora 74,83
1.4. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Zergaren eranskina modu honetan aldatu da:
—Nekazaritza Abeltzaintzako esplotazio munduari lotutako ekitaldi, eraikuntza, obra, etab, benetazko kostoaren %2 (mantentzen da).
—Babes Ofizialeko Etxebizitzak %2 (mantentzen da).
—Besteak: %4.
1.5. Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Ordenantza berria onartzen da.
Egitate Zergagarria eta Subjektu Pasiboei dagokionez 16/1989 Foru Arauak, Hirilurren Balio gehikuntzaren gaineko zergari buruzkoak, xedatutakoaren arabera zehaztutakoak izango dira.
Oinarri Zergagarria zehazteko irizpideak ondorengo hauek izango dira:
%
a) 1 urte 5 urtera bitartekoak 3,6
b) 10 urte artekoak 3,4
c) 15 urte artekoak 3,1
d) 20 urte artekoak 2,9
Zerga tasa honakoa izango da 5
2. TASAK
2.1. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
2.1.1. Ur horniketa.
Euroak
1. Ur horniketa:
1.1. Ur Kontsumoa
1.1.1. Etxeko erabilerarako ur hornidura
Gutxieneko 90 m³ 15,30
Seihilabeteko 90 m
³ gutxienekotik aurrera (m³bakoitza) 0,171.1.2. Merkatal edo industri erabilerara zuzendu-riko ur hornidura.
Gutxieneko 90 m
³ 18,90Seihilabeteko 90 m
³ gutxienekotik aurrera (m³bakoitza) 0,211.1.3. Udalerritik kanpo kokaturiko eraikinetako
ur hornidura.
Gutxieneko 90 m
³ 43,20Seihilabeteko 90 m
³ gutxienekotik aurrera (m³bakoitza) 0,48—Hobariak: Gizarte-ongizate batzordeak proposatutakoak.
A. Kide bakar bat denean:
—Hileko 411,76 euro bitartean, gutxieneko kontsumoa doain izango dute.
—Hileko 411,77 eurotik 441,82 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75 eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 441,83 eurotik 471,88 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50 ko bonifikazioa izango dute.
B. Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:
—Hileko 484,89 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %100eko iraungitzea izango dute.
—Hileko 484,90 eurotik 613,50 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 613,51 eurotik 736,20 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50eko bonifikazioa izango dute.
2.1.2. Zabor bilketa zerbitzua.
Euroak
Etxez-etxeko bilketa, hileko 2,10
Industria, komertzio eta taberna bilketa, hileko
4,30
—Hobariak: Gizarte-ongizate batzordeak proposatutakoak.
A. Kide bakar bat denean:
—Hileko 411,76 euro bitartean, gutxieneko kontsumoa doain izango dute.
—Hileko 411,77 eurotik 441,82 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75 eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 441,83 eurotik 471,88 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50 ko bonifikazioa izango dute.
B. Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:
—Hileko 484,89 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %100eko iraungitzea izango dute.
—Hileko 484,90 eurotik 613,50 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 613,51 eurotik 736,20 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50eko bonifikazioa izango dute.
2.1.3. Dokumentu administratiboen igorpena:
Euros
Jarduera baimenak 185
Animali arriskutxuen inskripzioa 16
Hirigintz kontsultak 30
2.2. Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkion tasen Ordenantza fiskala
2.2.1. Udal jabari publikoa okupatzeagatiko prezio publikoa.
Egitate Zergagarriari dagokionez 11/1989 Foru Arauak zerga-gaiari emandako idazkerara egokitzeko aldatu egiten da ondorengoa onestuz:
«1. Zerga gaia da herri onuradunak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.
2. Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:
a) Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.
b) Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.
c) Hornidura zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lorzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.
3. Artikulu honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira».
Alkiza, 2004ko abenduaren 17a.—Jon Roteta Elola, Alkatea.
(308) (11931)