Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2004-12-31 24976 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ELDUAINGO UDALA
2005 urteko zerga ordenantzen aldaketarako erabakia. Behin betiko onespena.

ELDUAINGO UDALA

Iragarkia

2005. urtarrilaren 1etik hasita, indarra hartuko duten Ordenantza Fiskalen eta aldaketen testuen argitarapena

Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2004ko azaroaren 2an harturiko hasierako erabakiak, Ordenantza Fiskalen onarpen eta aldaketen testuei buruzkoak. Aldaketa hauek 2005eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dute eta jarraiko hauek dira:

 

 

 

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskala.

 

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.


II.GRABAMEN TASA

2. artikulua.

1.Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa Eranskinean adierazten den ehuneko hainbesteasn geratuko da finkatua.

2.Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, Eranskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratzen da finkatua.

III.OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK

3. artikulua.

1.Hiri ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.

2.Landa Ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.

3.Zerga honen zehaztapena aurreko apartaduetan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako 2 artikuluan bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.

 

 

IV.SALBUESPENAK

4. artikulua.

Foru Arauak ezarritako salbuespenez gain, titularitate publikoko osasun zentroen ondasunak salbuetsita geratuko dira baldin eta Ondasun horiek zentroen berezko helburuak betetzeari zuzenean lotuta badaude.

 

V.HOBARIAK

4. artikulua.

Hurrengo hobariak onartzen dira:

a)Famili ugariei hobaria:

Hobariaren portzentaia: % 60.

Zerga hobariaren mugak:

— Hobaria hauek bakarrik aplikatuko zaie: Familia unitatea bizi ohi den ondasun higiezinean dauden etxebizitzari, garajeari eta ganbara edo trastelekuari.

— Ohiko etxebizitza izaera emateko ondasun higiezin bati, ezinbesteko baldintza izango da ondasun higiezin horretan erroldaturik egotea zerga hobaria izateko eskubidea duten familiako kide guztiak.

— Hobariaren eskaera indarrean dagoen urteko errolda itxi aurretik egin beharko da. Urteko errolda behin betiko izaerarekin itxi ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko indarrean dagoen ekitaldirako. Hurrengo urtean izango dute eragina ala badagokie.

Hobariarekin baliatzeko baldintza formalak:

— Aplikazioaren zerga aldiari dagokion sortze egunean familia ugariaren titular izaera daukaten hiri OHZren subjektu pasiboek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

* Interesdunaren eskabidea, udalak erraztuko du eredua.

 

* Familia ugarien tituluaren fotokopia konpultsatua.

Udalak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean familia unitateko kideak erroldatuak daudela egiaztatuko du.

 

Hobari hau familia ugari egoerak iraun eta familiaren baldintzak aldatzen ez diren bitartean mantenduko da.

 

VI.KUDEAKETA ARAUAK

6. artikulua.

1.Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuorde daiteke, Udal Batzarreak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.

 

2.Hartuko den udal erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.

 

VII.AMAIERAKOXEDAPENA

Transkribitatutako Ordenantza Fiskala eta Ordenantzaren zati osagarri den Eranskinean dauden karga tasak, Udal Batzarrak Eranskinean adierazten den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 1990ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.

 

eranskina

Udalbatzarraren erabakiaren data: 1989/09/26

 

1.KARGA TASA

Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikatuko zaion karga-tasa %0,081koa izango da izaera orokorrez.

— Karga-Tasa orokorra: % 0,081

— Lurzoru industrial edo hirugarren sektorekoan kokatuta dauden ondasun higiezinei aplikatuko zaie dagozkien balorazio ponentzien arabera: %0,275; eraikuntzak salbuetsita geratzen dira kokatuta dauden ondasun higiezinen erabilera nagusia industriala edo hirugarren sektorekoa ez denean.

— Landalur ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 0,65% koa da.

Indarrean dauden karga tasak 2001eko abuztuaren 30ean egindako Udalbatzarran aldatu ziren azken aldiz.

 

 

 

Udalerriko iharduera ekonomikoen gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulazen dituen ordenantza fiskala.

 

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauko 10 eta 11 artikuluetan aurreikusitako ahalmenak erabiliz (ikus azken artikulu honen idazketa berria eman duen Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren 5eko 7/1991 Foru Araua).

 

II.GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Udalerri horretan zergapetutako jardueretako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1. Eranskinean azaltzen diren ponderazio eta gehikuntza koefizienteen arabera gehituko dira.

3. artikulua.

Udalerriaren barnean Zerga honek zergapetutako jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. artikuluaren arabera gehitutako 2. Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.

 

4. artikulua.

Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez-hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5. artikulua.

Aipatu 3. artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 2. Eranskinean erlazionatutako kategorien arabera.

 

 

III.ZERGA KUOTA

6. artikulua.

Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasu balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.

 

IV.SALBUESPENAK

7. artikulua.

1.Honako hauek salbuesten dira zergatik:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

 

b)Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.

 

Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

c)2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.

Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.

Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: Letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.

Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:

1.Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.

 

2.Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.

 

Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.

Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.

3.Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

 

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.

4.Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

 

 

f)Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

g)martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.

h)Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.

Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.

i)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.

2.artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio

 

V.HOBARIAK

8. artikulua.

a)Kuotaren %5, 10 edo 20ko hobaria enplegua sortzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zergaldiaren aldean gehitu badute. Hobaria honela aplikatuko da:

 

Langile kopurua %5 haziz gero, %5ko hobaria.

 

Langile kopurua %10 haziz gero, %10ko hobaria.

 

Langile kopurua %20 edo gehiago haziz gero, %20ko hobaria.

b)Kuotaren %5ko hobaria, udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldintza hauek betetzen dituztenean:

— Energia berriztagarriak erabili. Energia berriztagarria kontsumitzen den energiaren %25 baino gehiago izan beharko du.

— Udalerrian dagoen industri jarduera osoak ingurugiro ziurtagiria izatea; ISO14.000 araua kontutan izanik.

2.Aurreko 1 apartatuko b) letran aurrikusten den hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio beti, eta kuota hori ondoko hauek osatuko dute: Tarifaren kuotak eta, hala badagokio, 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak 11. artikuluan jasotako koefizienteak eta indizea aplikatzeagatik aldatutakoak. Aurreko 1 apartatuko a) letran aipatu den hobaria aplikagarri gertatzen bada, aurreko apartatuko b) letrako hobaria aurreko 1 apartatuko a) letran aipatutako hobaria aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaio.

9. artikulua.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

VI.GESTIO ARAUAK

10. artikulua

1.Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarrak aldez aurretik erabakitako eran, edukiarekin eta neurrian, eta horretarako hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituan urtearen hasiera baino lehen.

2.Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean argitaratuko da Aldizkari horretan bertan hitzarmen horien salaketa.

3.Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.

 

 

VII.AZKEN XEDAPENA

Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. eta 2. eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak onartu zituen Udal Batzarrak, Eranskinean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 2005ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da.

Hau guztia, Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurreikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso Kontentzioso-Administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den lagunaren biharamunetik hasita.

 

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide Kontentzioso-Administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren lanegunaren biharamunetik hasita.

 

1. eranskina

Batzarraldiaren data: 2004ko azaroaren 2a

Eragiketa bolumenaren araberako ponderazio koefizientea, hurrengo taularen arabera:

Eragiketa bolumena (eurotan) Koefizientea

2.000.000,00 eta 6.000.000,00 euro bitartean 1,0

6.000.000,01 eta 100.000.000,00 euro bitartean 1,1

100.000.000,00 euro baino gehiago 1,2

Eragiketa bolumenik gabe 1,0

Udalerri guztirako finkatutako gutxienek
o kuoten gehikuntza koefiziente bakarra 1,00

2. eranskina

Udalerriko bide publikoen sailkapena

Kategoría Indizea

Bakarra 1

1991ko irailaren 24an egindako Udal Osoko bilkuran onartu zen Ordenantza Fiskala.

 

 

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.

 

 

I. KAPITULUA.IZAERA ETA ZERGA GAIA

1. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Elduaingo udalerrian dagoenean exigitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako

3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

 

II. KAPITULUA.SALBUESPENAK

2. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionari kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionari edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

 

g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko. Salbuespenak, hurrengo ekitaldi ekonomikotik indarra hartuko du.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

III. KAPITULUA.SUBJEKTU PASIBOAK

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

 

IV. KAPITULUA.ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

4. artikulua.

1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

 

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

 

V. KAPITULUA.ZERGA KUOTA

5. artikulua.

1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exigituko da zerga.

2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne. Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

 

3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

 

1na.Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

2na.Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

3na.Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

4na.Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

5na.Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

 

6na.Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

7na.Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

 

VI. KAPITULUA.HOBARIAK

6. artikulua.

1.Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik.

Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.

2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 25eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.

3.Turismo, autobus eta kamioi motako ibilgailuek %50eko hobaria izango dute zerga kuotan, matrikulatzen direnetik lau urtez, kontsumitzen duten karburante motaren arabera, motorraren ezaugarrien arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera, beti ere ondoren zehazten diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira:

 

A)Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.

B)Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.

C)Isurpen gabeak edota, motor elektrikoa duten ibilgailuak badira.

Aurreko A),B) eta C) ataletan aurrikusitako hobariak jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da gainera:

 

1.Subjektu pasiboek hobaria eska dezatela, ibilgailu berriaren ezaugarrien fitxa teknikoa erantsiz eta aldi berean ibilgailu zaharra desegiteagatik behin betiko baja agiria ere erantsiz.

2.Subjektu pasiboa, Ibilgailu berriaren lehen matrikulazio data baino bederatzi hilabete lehenago gutxienez, mota berdineko (2822/1998 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera) beste ibilgailu baten jabe izana izatea eta ibilgailu zaharra desegiteagatik Trafikoko Zuzendaritzako erregistro publikoan behin betiko baja eman izatea. Gainera, aipaturiko baja eta ibilgailu berriaren matrikulazioaren artean ezingo dira sei hilabete baino gehiago igaro.

3.Desegiteagatik baja eman zaion ibilgailuak lau urte edo gehiago izatea, lehenengo aldiz matrikulatu zenetik kontatuta.

4.Aurreko 2 eta 3 zenbakitan aipatutako hobariak zerga kuotari aplikatuko zaio.

 

VII. KAPITULUA.KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA

7. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Elduaingo Udalaren ardura da.

 

8. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.

 

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

 

9. artikulua.

1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

 

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko baxak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

10. artikulua.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exigituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

VIII. KAPITULUA.BETEBEHAR FORMALAK
ETA ZERGA ARLOKOAK

11. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

 

IX. KAPITULUA.ERROLDAK

12. artikulua.

1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen sei hilabete barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurrikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

 

3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabetekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.

 

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

 

 

X. KAPITULUA.ITZULKETAK

13. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboari dagokion zenbatekoaren itzulketa ofizioz egingo dio Udalak, berak jasotako informazioaren arabera.

 

14. artikulua.Xedapen gehigarria.

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

15. artikulua.Amaierako xedapena.

Ordenantza honek eta bere eranskinak 2005ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

16. artikulua.Xedapen indargabetzailea.

Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, Udalbatzarrak 1989ko irailaren 26an onartutakoa eta 1989ko abenduaren 30ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.

Tarifen eranskina berria, Udalbatzarrak 2004ko azaroaren 2an onartu zuen.

eranskina

Finkatutako gutxieneko kuotak igotzen dira, %1,10 koefizientea aplikatuz. Ondorioz, ondoko tarifak geratzen dira:

 

 

Potentzia eta ibilgailu mota Kuota (eurotan)

a)Turismoak.

— 9 zaldi fiskaletik beherakoak 19,84

— 9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 39,67

— 12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoa 66,11

-— 14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoa 92,56

— 16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoa 119,00

— 20 zaldi fiskaletik gorakoak 145,45

b)Autobusak.

— 21 plazatik beherakoak 91,63

— 21 eta 50 plaza bitartekoa 130,51

— 50 plazatik gorakoa 163,13

c)Kamioiak.

— 1.000 kilogramotik beherako karga
erabilgarria dutenak 46,73

— 1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko
karga erabilgarria dutenak 91,63

— 2.999tik gorako eta eta 9.999 kilogramo
bitarteko karga erabilgarria dutenak 130,51

— 9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria
dutenak 163,13

d)Traktoreak.

— 16 zaldi fiskaletik beherakoak 19,44

— 16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak 30,55

— 25 zaldi fiskaletik gorakoak 91,63

e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek
eramandako atoiak eta erdiatoiak

— 1.000 kg.-tik beherako eta 750 kg.-tik
gorako karga erabilgarria dutena 19,44

— 1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko
karga erabilgarria dutena 30,55

— 2.999 kilogramotik gorako karga
erabilgarria dutenak 91,63

f)Bestelako ibilgailuak.

— Zikomotoreak 4,87

— 125 c.c. bitarteko motozikletak 8,33

— 125 c.c.-tik gorako eta 250 c.c. bitarteko
motozikletak 16,67

— 250 c.c.-tik gorako eta 500 c.c.

bitarteko motozikletak 16,67

— 500 c.c.-tik gorako eta 1.000 c.c.
bitarteko motozikletak 33,32

— 1.000 c.c.-tik gorako motozikletak 66,64

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

 

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauetan aurrikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exigitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.

 

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

 

II.EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

Lan edo hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio.

 

4. artikulua.

Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:

1.Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.

2.Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.

3.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.

4.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakarkitenak.

5.Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.

6.Lurraren Legeko testu bateratuko 58. artikuluko 2 atalean azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.

7.Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.

8.Lur higidurak, hala nola lurrerauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa, egintza horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta leudekeenean salbuetsiz.

9.Eraikuntzen erauzketa, erori zorian daudela aitortuetan salbu.

10.Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide iharduera, zerbitzu publiko edo lurrazpiari ematen zaion beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.

 

11.Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jartzea.

12.Gaitasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarkiten edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.

5. artikulua.

Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ordainketaz salbuesten da, Estatuaren, Autonomi Elkarteen, Lurralde Historikoen edo Herri Erakundeen jabegokoak diren edozein eraikuntza, instalazio edo obrak, baldin eta aipatu zergapean egonik, berauen hondakin uraren saneamendura zuzenki destinatuko badira, beren kudeaketa erakunde autonomoek garatuko badute ere, nahiz eta eraikuntza obra berriak zein kontserbazio obrak izan.

 

III.SUBJETU PASIBOAK

6. artikulua.

1.Ondorengoak ditugu, zergadun moduan, zerga honen subjektu pasiboak: Foru Tributu Arau Orokorraren 33. artikulua aipatu eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten direneko ondasun higiezinen jabeak, obren jabeak baldin badira; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.

 

2.Udal Administrazioaren aurrean fedemaileki frogatzen ez bada obraren jabe izaera ez dagokiola obra egiten den higiezinaren jabeari, beste pertsona edo entitate bati baizik, ulertuko da higiezinaren jabea dela arduraduna.

 

7. artikulua.

1.Zergadunaren ordezko subjektu pasibo iritziko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.

 

2.Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari exigitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.

 

IV.OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

1.Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak osatzen dute Zergaren Zerga-oinarria.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkezturiko exekuzio materialaren aurrekontua kontuan hartuko da, bidezko Elkargo Ofizialak ikus-onetsi badu.

3.Aurreko apartatuan adierazitako ezaugarriak betetzen ez dituen aurrekontuaren kasuan nahiz aurretiazko lizentzia lortu ez duten eraikuntza, instalazio eta obren kasuan, udal-teknikoek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoari iritzitako kostuaren arabera.

 

V.TRIBUTU KUOTA

9. artikulua.

Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.

VI.SORTZAPENA

10. artikulua.

Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.

 

VII.HOBARIAK

11. artikulua.

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hobariak onartu ditu Elduaingo Udalak:

 

a)%50ko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.

 

b)%95era bitarteko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea. Hobariaren %koa zehazteko, eguzki energia aprobetxatzeko sistemak obra guztiaren koste materialean duen proportzio berdina erabiliko da.

 

2.Aurreko 1 apartatuko a) letran aipatzen den hobaria aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko b) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.

 

VIII.KUDEAKETA

12. artikulua.

Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.

13. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.

14. Artikulua.

1.Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren benetako kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion zenbateko subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.

2.Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industrial onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.

 

15. artikulua.

Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.

16. artikulua.

Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokionez, era berean zerga urraketen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokionez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurrikusitakoa izango da aplikagarri.

17. artikulua.

Lizentziaren titularrak baimendutako obra, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.

18. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.

 

IX.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 1990ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.

Udalbatzarrak 1989ko irailaren 26an onartu zuen Ordenantza eta 1989ko abenduaren 30ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ondoren, 1995eko abuztuaren 31n, Udalbatzarrak tarifen eranskina aldatu zuen, 1995eko abenduaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

 

Tarifen eranskina berria, Udalbatzarrak 2004ko azaroaren 2an onartu zuen.

 

eranskina

TARIFA

Eraikuntza, instalazio edo obra mota. Karga tasa

— Etxebizitza berria eraikitzeagatik: %2,5 ekoa

— Industri, merkataritza, edo aisi erabilpeneko eraikuntzak eta honelakoak, 180.300

eurotako aurrekontu artekoak: % 4

— Industri, merkataritza, edo aisi erabilpeneko eraikuntzak eta honelakoak, 180.300

eurotako aurrekontu baino gehiagokoak: % 5

— Lur higidurak: % 2,5

— Behin behineko izaerakoak: % 3

Zerbitzu publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik, Eranskineko tarifetan zehazten diren tasak ezarri eta ordaineratzen ditu, Ordenantza honetan adierazten den eran, haiek honen barne direlarik.

 

2. artikulua.

Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.

 

II.EGITATE ZERGAGARRIA

3. artikulua.

Toki Administrazioaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

 

 

III.SUJETU PASIBOA

4. artikulua.

1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjetu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2.Zergadunen ordezkotzat hartuko dira:

a)Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

 

b)Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

 

c)Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.

 

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a)partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b)partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjetu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

 

IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA

HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

 

V.OINARRI ZERGAGARRIA

8. artikulua.

Oinarri zergagarria, zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, bakoitzaren tarifaren eranskinean jasotakoaren arabera.

 

VI.KUOTA

9. artikulua.

Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

 

 

VII.SORPENA

10. artikulua.

Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

 

VIII.KITAPENA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.

Toki Administrazioak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da, Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

 

IX.TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

 

 

X.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, eta bere Eranskina, 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean izango du indarra.

Onarpen erabakiaren data: 1998ko urriaren 28a.

Behin-betirako onarpena: 1998ko abenduaren 30a.

Ordenantza fiskalaren eranskina

1)Ur hornidura zerbitzuaren tasa.

a)Gutxieneko tarifa, ur irakurgailurik gabekoa, urteko: 30,05 Euro.

b)Entrepresa eta industriei ur hornidura, ur irakurgailuarekin, m3ko bakoitza: 0,30 Euro.

Ordainagiria dagokion BEZarekin gehituko da.

Tarifak aplikatzeko arauak:

Udalak ez du kontagailuen mantenketa zerbitzurik prestatuko eta ez da horren tasarik kobratuko. Ur kontagailuen lehenengo instalazioa eta ondorengo konponketak interesatuen gain joango dira.

Ura hartzeko baimena ematerakoan, ur kontagailu berriak Industria Sailak egiaztatuak izan beharko dute eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak erabilitako irizpideak bete.

 

a) atalak indarra izango du soilik ur-irakurgailuak etxe guztietan jarri bitartean, orduan prorrateoa egingo da eta ordain beharreko kopuru finkoagatik likidapena egingo zaio herritarrari, handik aurrera, eta kontsumo irakurgailuaren arabera, onartutako tasa fakturatuko zaio. Beti ere kopuru hauei indarrean dagoen BEZa gehituko zaie.

 

 

2)Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen
bilketa zerbitzuaren tasa.

Euroak

— Etxebizitzak, hutsak nahiz,

bizilagunekin, urteko 30,00

— Taberna, elkarteak, industriak, urteko 60,10

3)Establezimenduen irikitze lizentziak
emateagatiko tasa

— Industriak 450,75

— Komertzioak, tabernak, gas biltegiak etabar 300,00

— Dantzalekuak eta antzekoak 450,00

4)Hilerriko zerbitzuen tasa.

a)Nitxoan ehorzketa, hamar urteko

eskubidea 180,00

b)Lurrean ehorzteagatik:

— Udalak lan guztiak egin behar
izanez gero, 10 urteko eskubideagatik 625,00

 

— Eskatzaileak, Udalak esandako
lekuan, ehorzketa egiteko lan guztiak
bere kontura eginez gero, 10 urteko

eskubideagatik: 125,00

5)Lizentzi eta espediente urbanistikoen tasa.

— Lurzatiak banatzeko espedientea 62,50

— (AA.SS.en garapenerako) Hirigintza

proiektuak 312,50

Euroak

6)Agirien luzapena.

— Fotokopiak, orriko 0,06

— Erabakien ziurtagiriak orriko 0,65

— Faxa bidaltzea, orriko 0,20

— Faxa jasotzea, orriko 0,35

7)Kiroleko instalakuntzak eta antzeko zerbitzuak.

— Pitolalekuaren erabilera:

Argia erabiltzeagatik / orduko 3,00

 

 

 

Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia-gatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

 

 

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

 

II.ZERGAGAIA

3. artikulua.

Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.

 

III.SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.

2.Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

 

3.Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.

 

5. artikulua.

Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.

 

IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA

HOBARIAK

6. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

 

V.OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua.

Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

 

 

VI.KUOTA

8. artikulua.

1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

 

2.Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.

 

Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.

Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.

 

VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

1.Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.

2.Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.

3.Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

 

VIII.LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

10. artikulua.

Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

 

IX.TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

 

 

X.AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau, eta bere Eranskina, 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean izango du indarra.

Akordioaren data: 1998ko urriaren 29a.

Behin-betirako onarpena: 1998ko abenduaren 30a.

 

ordenantza fiskalaren eranskina

A)Hornidura zerbitzuen ustiaketa egiten duten entrepresen aldeko udal herri bideen lurzoru, hegaldura edo lurrazpiaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia egitea.

— Hornidura zerbitzuen ustiaketa egiten duten entrepresen aldeko udal herri bideen lurzoru, hegaldura edo lurrazpiaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu bereziengatiko prezioa aipatu enpresek udal barrutian eskuratzen duten fakturaziotik datozen sarrera gordineen %1,5ekoa izango da.

Tarifa hau aplikatzeko arauak:

Ekitaldi bakoitzaren lehen lau hilabetetan enpresek udal barrutiaren barruan egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute, aurreko urtean lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.

— Aipatu aitorpenarekin batera enpresarekin kontabilitateko laburpena eta kasu bakoitzean Udal Administrazioak eskatuko dituen agiriak, aurkeztu beharko dira.

Honako Ordenantza Fiskala eta azaldu den bere Eranskina 01.01.99an indarra hartuko du, eta hala jarraituko du, bere aldaketa edo indargabetzea erabaki artean.

Zerbitzuak Eskaini edo Udal Iharduerak Burutzeagatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Ordenantza.

 

1. artikulua.

Eranskineko tarifetan zehazten diren jarduerak burutu edo zerbitzuak eskaintzeagatiko prezio publikoak ezarri eta ordainaraziko dira, Ordenantza honetako arauei jarraituz, haiek hauen barne direlarik.

2. artikulua.

Ordenantza honek arautzen dituenen barruan, ondorengo prezio publikoak egongo dira: Udal honen eskuduntzako zerbitzuak nahiz administrazio-iharduerak emateagatik ordaintzen diren diruzko ordainak, beti ere bi hauetako bat gertatzen denean:

 

1.Administratuek obligazioz eskatu edo hartu behar dituzten zerbitzu publikoak nahiz administrazio-iharduerak ez izatea.

2.Zerbitzu publikoak nahiz administrazio-iharduerak sektore pribatuak eman edo egin ditzakeenak izatea, bai partikularren iharduketarik edo aginte-adierazpenik ez dakartelako, bai indarreko arauteriak Udalaren alde erreserbatutako zerbitzuak ez direlako.

 

 

Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.

3. artikulua.

Prezio publikoak ordaintzeko betebeharra zerbitzu nahiz iharduerez onura eskuratzen dutenek izango dute.

4. artikulua.

1.Prezio publikoak erabaki eta aldatzea Udalbatzarraren eskumena da Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Araueko 50. artikuluan xedaturikoaz bat.

2.Zerbitzu publikoen zenbatekoa eskatutako edo egindako zerbitzu edo iharduera bakoitzeko ordainduko da, eta murriztezina izango da eraskinean, baldintzen orrian, kontratuan edo onarpen-ebazpenean adierazitako aldiekiko.

3.Prezio publikoen zenbatekoa, zerbitzuaren helburu, ezaugarri eta erabilgarritasunaren arabera zehaztuko da.

 

Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoengatiko tarifak, Eranskinean datozenak dira.

5. artikulua.

Prezio publikoak honela ordainduko dira:

1.Zerbitzuak eman edo iharduerak egitean, zerbitzua eman edo iharduera egin baino lehen, baldintzen orrian, kontratuan edo onarpen-ebazpenean agertzen den eran eta epean.

 

2.Izaera dela eta aurretik ordaindu ezin diren zerbitzuak ematen direnean edo iharduerak egiten direnean, ordainagiri bakoitzean aipatrzen den eran eta epean.

3.Aldizkako zerbitzuak eman edo iharduerak egiten direnean, padroi edo erregistro baten bitartez kudeatuz gero, agiri honen onespen-izapidean aipatutako epean.

 

Ordainarazi daitezkeen diru-kopuruak, eskatu edota buruturiko zerbitzu edo jarduera bakoitzeko pagatuko dira eta dagokien epigrafeetan bakoitzarentzat adierazitako kopuruak ezingo dira murriztu.

6. artikulua.

Ordenantza honetan adierazten diren zerbitzuak eskaintzeko edo udal jarduerak burutzeko, aldez aurretik eskatu beharko zaio Udal Administrazioari horiek eskaini edo burutzeko baimena. Zerbitzu edo jarduera horiek, nolanahi ere, Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaintzen badira hartuko dira emandakotzat, eta hauen epea luzatu ondoren prezio publikoa ordaintzen ez bada, zerbitzua eskaintzeko edo jarduera burutzeko aukera galaraziko da automatikoki

7. artikulua.

Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaindu beharra, zerbitzua eskaintzen edo jarduera burutzen hasten denean sortzen da.

Hala ere, zerbitzuen eskaintzea edo jardueren burutzea dagoeneko onetsi eta luzatu bada, zerga ordaindu beharra, dagokien tarifetan adierazitako denboraldi natural bakoitzaren aurreneko egunean sortzen da.

8. artikulua.

Prezio publikoa honela ordainduko da:

Administrazioak dagokion faktura aurkezten duenean.

 

9. artikulua.

Prezio publikoa ordaindu beharrarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik jarduera burutzen ez denean, dagokion zenbatekoa itzuliko da.

10. artikulua.

1.wi-fi zerbitzuaren ordainketatik salbuetsita geratuko dira:

a)Bere etxebizitzetan, koberturarako seinalea zabaltzeko balio duten AP deituriko aparatuak dituzten wi-fi zerbitzuko erabiltzaileek, beti ere, instalazio hauen argindarraren ordainketa bere kabuz egiten badute.

2.wi-fi zerbitzuagatik hobaria izango dute:

a)kuotaren % 100 artekoa, udalerrian jarduera produktibo zein zerbitzu eskeintza berri bat egikaritzera behartzen diren eskatzaileak, baldin eta honek, herrian lanpostuak sortu edo aberastasun ekonomikoa handituko balitu.

b)Udalak egin ditzakeen sustapenetan, kuotaren % 100 artekoa, sustapen hauen bidez, zerbitzuaren eskaera egiten duten herritarren alde.

3.Salbuespen zein hobarien onarpena eman dadin, galdatu eginen da, jarduera ekonomikoak zein zerbitzu eskaintzak legezko betebehar guztiak betetzea, eta Udalak jarduera hori abian jartzeko zein irikitzeko baimena emana izan dezala. Udalak, salbuespenak zein hobariak onartzeko garaian, hauen gozamen epea finkatuko du. Epea ezingo da bost urtekoa baino zabalagoa izan. Gozamen epea bukatzerakoan, Udalak, aldi baterako hobari gehigarriak onartzeko eskubidea izango du.

 

11. artikulua.

Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko prozedura administratiboa erabiliz ordainarazi ahal izango dira.

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen den Prezio Publikoaren kitapen, bilketa eta ikuskatzeari dagokion guztian, Zergekiko Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoa erabiliko da.

 

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batean, 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta bere aldaketa edo derogazioa erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

Batzarraldiaren data: 2004ko azaroaren 2a.

 

eranskina

— «Wi-fi» bidez, internet zerbitzuak eskaintzeagatik prezioak.

Tarifa aplikatzeko arau bereziak:

a)Ordainketa, banku helbideraketa bidez egingo da soilik.

 

b)Udalak hiruhilabetero giratuko du faktura, dagokion BEZarekin gehituta.

c)Betebehar eta eskubideak. Pleguak:

1.Zerbitzua eskatzen duenaren eta Udalaren artean sortzen diren eskubideak eta betebeharrak baldintza orrietan jarriko dira. Zerbitzu mota bakoitzak bere baldintza orri mota edo eredua izango du. Baldintza orri horiek kasu bakoitzean izango diren baldintza teknikoak eta administratiboak bilduko dituzte, Udaleko Zerbitzu Teknikoek proposatuko dituzte eta Udalbatzarrak onartuko.

2.Baldintza orri mota edo eredu guztiek alderdi hauek jasoko dituzte::

a)Zer zerbitzu eta zenbat denboran eman behar den, aldiro eman beharrekoa den edo aldi jakinik gabe ematekoa den ere jarrita.

b)Zerbitzua eskatzen duenak zer diru ordaindu behar duen, zenbat den prezio publikoa, zer tarifa den, zer ordain modu dagoen eta, jarri beharrik bada, zer berme jarri behar den.

c)Aurrez ere zerbait ordaindu edo jarri behar den.

d)Zerbitzua behar bezala emateak eskatzailearentzat dakartzan betebeharrak, ordaindu behar den dirua ez beste gainetikoak.

e)Betebeharrak ez betetzeak dakartzan zigorrak, baldintza orrietan jasotakoak.

d)Baldintza orriak sinatzea eskatzaileak.

Zerbitzuaren eskatzaileak orri-ereduko baldintzekiko adostasuna orria izenpetuta adieraziko du.

 

e)Baldintza orrien informazioa.

Baldintzen orri-eredua beti ere, zerbitzu-eskatzailearen esku egongo dira Udalaren bulegoetan.

 

f)Hitzarmenak.

Elduaingo Udalak beste toki administrazioekin hitzarmenak sina ditzake, horien arabera, beste herrietako bizilagunek, Elduaingo wi-fi sarearen baitan daudenean, eskeinitako zerbitzuetara sartu ahal izango dira.

g)Hobekuntzak.

Zerbitzua erabat berria denez, Udalbatzarrak, arau hauek zehazteko, aurrikusigabeko egoerak argitzeko edo baldintza orriak osatzeko erabaki berriak hartu ahal izango ditu. Dena den, hobekuntza hauek, ez dute eraginik izango finkaturiko prezioetan.

 

@@@t0411836-01

 

Aurreko guztia Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluko 4. zenbakian agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Berezko Zergen aldaketari buruz Udal-Batzarrak harturiko erabakiaren aurka, interesdunek, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenaren aurrean, dagokion Salari zuzenduta, auzi-administrazio helegitea tartejarri ahal izango dute, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean plazaratzen den hurrengo lanegunetik zenbatzen hasitako bi hilabeteko epean.

Dena den , eta aipatu manuak baimentzen duen bezala, interesdunek helegitea tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta auzi-administratibo helegitea baino lehen, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean erabaki hau plazaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasitako hilabeteko epean.

 

Elduain, 2004ko abenduaren 22a.— Alkateak.

(11836)