Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

251. zenbakia Data 2004-12-31 25190 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ORMAIZTEGIKO UDALA
2005eko zerga ordenantzen aldaketarako erabakia. Behin betiko onespena.

ORMAIZTEGIKO UDALA

Iragarkia

 

 

2004ko urriak 13an Udal Batzarrean 2005rako Ordenantza Zergen aldaketa behin behingoz onartu ondoren, akordioa jendeaurreko informazio epean jarri zen, Iragarkia 2004ko azaroak 8an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatuaz. Ondorioz, zuzenketa edo oharkizun bat aurkeztu zen, eta berau bertan behera geratu zen Udal Batzarrak 2004ko abenduak 21an harturiko Akordio bidez. Beraz, 2004ko urriak 13AN harturiko behin behineko Akordioak finko eta behin betikoak bihurtu dira, udal izaerako zenbait tributuen ordainarazpena arautzen duten tipo, kuota, tarifa eta ordenantzak aldatuaz, 2005ko urtarrilaren 1etik hasita.

 

 

 

1.Hiri Ondasunen Gaineko Zerga

Lur zoru industrial eta tertziarioan dauden hiri ondasunentzat: millako 2,550.

Beste hiri ondasunentzat: millako 2,400.

Landa ondasunentzat: ehuneko 0,560.

Arautze Ordenantzan artikulu berri bat sortzen da, honakoa diona hitzez hitz:

 

V.HOBARIAK

5. Artikulua.

Uztailak 5eko 12/1989 Foru Arauak bere 15.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hobariak ezartzen dira, aipatutako ukanbeharrekin, familia ugarien izaera duten subjektu pasiboen kuota osoaren gainean:

 

— 90 m2rainoko azalera duen etxebizitza:

3 seme-alabekin: kuotaren %25

4 seme-alabekin: kuotaren %50

5 seme-alaba edo gehiago: kuotaren %75

— 90 m2 azalera baino gehiago duen etxebizitza:

3 seme-alabekin: kuotaren %10

4 seme-alabekin: kuotaren %25

5 seme-alaba edo gehiago: kuotaren %40

Hobari hauetara atxekitzeko, eskatzaileek honako informazioa ziurtatu beharko dute eta dokumentazio hau aurkeztu:

 

a)Hobaria eskatzen duen familiak ezingo du beste etxebizitza baten jabe izan, ez Ormaiztegin ez eta beste herriren batean. Horretarako, eskatzaileek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

b)Hobaria eskatzen den gaineko etxebizitza eskatzailearen ohizko etxebizitza izan beharko du, eta ondorioz eskaerari erroldatze ziurtagiria gehitu beharko zaio.

 

c)Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak emaniko famili ugarien eguneratutako tituluaren kopia.

 

d)Hiri Ondasunen gaineko Zergaren azken erreziboaren kopia. Eskatzailea erreziboaren titularra ez den kasuetan, etxebizitzaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, errezibo hori eskatzaileak ordaindu duela ziurtatzen duena.

Guzti hau instantzia eskaerarekin batera lagunduta joango da eta Udaletxean otsailak 11 baino lehen aurkeztu beharko da.

Ondorioz, gaur egungo V. AZKEN XEDAPENA, VI. AZKEN XEDAPENA izatera pasako da.

 

2. Trakzio mekanikodun ibilgailuen
gaineko zerga

Zerga tasa: 1,6209

Euroak

Turismoak

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 29, 22

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 58, 45

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 97, 42

14tik 15, 99 zaldi fiskalera bitartekoak 136, 38

16tik 19, 99 zaldi fiskalera bitartekoak 175, 35

20 zaldi fiskaletik gorakoak 240, 16

Autobusak

21 plaza baino gutxiagokoaK 135, 02

21tik 50 plazatara bitartekoak 192, 30

50 plaza baino gehiagokoak 240, 38

Kamioiak

Karga erabilgarriko 1.000 Kg. Baino gutxi 68, 53

Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 Kg-ra 135, 02

Karga erabilgarriko 3.000tik 9.999 Kg-ra 192, 30

Karga erabilgarriko 9.999 Kg baino gehiago 240, 38

Traktoreak

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 28, 64

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 45, 01

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 135, 02

Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak

Menos de 1.000 y más de 750 Kg. de carga útil 28, 64

De 1.000 a 2.999 Kg.de carga útil 45, 01

Más de 2.999 Kg.de carga útil 135, 02

Bestelako ibilgailuak

Ziklomotoreak 7, 16

125 z.k.-rainoko motozikletak 7, 16

125tik 250 z.k.-rainoko motozikletak 12, 27

250tik 500 z.k.-rainoko motozikletak 24, 56

500tik 1.000 z.k.-rainoko motozikletak 49, 09

1.000 z.k.-tik goragoko motozikletak 98, 19

3.Iharduera ekonomikoen gaineko zerga

Kuota 1,400.

 

4. Eraikuntza, Instalazioa eta Obrei
buruzko zerga

Etxebizitza (Orokorrean)

Tipoa

6.000 _ arteko obrak 3, 5%

6.001tik 60.000 _ arteko obrak 3, 75%

60.001 _ baino gehiagoko obrak 4%

Nekazaritza Industria Besteak

% 0,35 % 4,5 % 5,0

 

5.Hiri Lurren Balioa Gehitzearen Gaineko
Zerga

 

Ordenantza erregulatzaile berria onartzen da, hitzez hitz honela diolarik:

 

 

Hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Herri Ogasunak arautu dituen Foru Arauan eta zerga horri buruzko Foru Arauan aurreikusitakoarekin bat, Hiri Lurren Balioa Gehitzearen gaineko Zerga ezartzen eta eskatzen du ordenantza honekin. Ehunekoen taula eta aplika daitezkeen tarifak jasotzen dituen eranskina ere ordenantza honen atalak dira.

 

2. artikulua.

Ordenantza hau udalbarruti osoan aplikatuko da.

 

II.ZERGAPEKO EGITATEA

3. artikulua.

Hiri lurren balioak zergaldian izan duen gorakada da zergapeko egitatea, bai hiri lurren jabetza edozein tituluren bidez eskualdatu denean bai hiri lurren jabaria mugatzen duen edozein gozamen-eskubide eratu edo eskualdatu denean.

 

 

III.ERAGIN-EREMUTIK KANPO

4. artikulua.

 

a)Ez dago zerga honen pean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landa-lurtzat jotzen diren lurren balio gehitzea. Beraz, zerga honen eraginpean egongo da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hiri lurtzat jotzen diren lurren balio gehitzea, kontuan hartu gabe Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat hartuta dauden edo ez.

 

b)Zerga honen eragin-eremutik kanpo geratuko da, era berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako araubide berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketak direla-eta hiri lurrek izan duten balio gehitzea, salbu aipatu Foru Arauak 101. Artikuluan jasotakoaren arabera egiten diren lurren eskualdaketak, jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipatu lurrak geroago eskualdatzen direnean, aipatu VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etenaraziko balio gehikuntza gertatu den urteen kopurua.

 

c)Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunak eta eskubideak ekartzen dizkiotenean ez dago zerga ordaindu beharrik, ezta hark ordainketa gisa esleipenak jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri eskualdatzen dizkiotenean ere.

Halaber, ezkontza deuseztu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horren gainean emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, eragiketa ez dago zergaren kargapean, ezkontzaren araubide ekonomikoa edozein izanda ere.

 

IV.SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.

1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean

a)Zortasun-eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

 

b)Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren 4-2.e) artikuluan zehazten den salbuespena aplikagarri zaien ondasunak eskualdatzea, baldin eta jabeek edo eskubide errealen titularrek frogatzen badute ondasun higiezinak kontserbatzeko, hobetzeko edo zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura.

2.Era berean, balio-gehikuntzak zerga honetatik aske geratuko dira zerga ordaindu behar dutenak ondoko pertsona edo erakundeak direnean:

 

a)Estatua, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta lurralde administrazio publikoetako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.

b)Zerga aplikatu den udalerria, bertako udal erakunde guztiak eta udala kide duten erakunde guztiak, nahiz lurralde administrazio publikoetako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.

 

c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako erakundeak.

 

d)Gizarte Segurantzaren eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako aurreikuspen sozialeko mutualitateen kudeaketa-erakundeak.

e)Nazioarteko itun edo hitzarmenetan zerga honen salbuespena aintzatetsi zaien pertsonak edo Entitateak.

f)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

g)Gurutze Gorria eta harekin pareka daitezkeen beste zenbait erakunde, arau bidez zehaztuko direnak.

 

V.SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

Honakoak dira zerga honen subjektu pasiboak:

a)Irabazi asmoekin lurrak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean: lurrak eskuratzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen duen erakundea edo, bestela, eskubide erreala zeini eratzen edo eskualdatzen zaion, pertsona huraxe.

b)Lurrak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratzen edo eskualdatzean direnean, baldin eta ordain truke egiten bada: lurrak eskualdatzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen duen erakundea edo, bestela, eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duena.

Aurreko idatz-zatiko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da lurrak eskuratzen dituen edo, bestela, eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaion huraxe, pertsona fisikoa edo juridikoa izan nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako erakundea izan, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa denean.

 

VI.ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

1.Zerga honen oinarria hiri lurren balioaren benetako gehikuntza da, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.

 

 

2.Benetako gehikuntza zenbatekoa den zehazteko, eranskinean jasota dagoen eskalaren araberako ehunekoa aplikatuko zaio lurrak sortzapen-unean duen balioari.

3.Artikulu honen bigarren zenbakian aipatutako ehunekoa zehazteko hurrengo arauak erabiliko dira:

 

Lehena.Zergapetutako eragiketa bakoitzaren balioaren gehikuntza zehazterakoan, artikulu honen 2. atalean ezarritako urteko ehunekoa aplikatuko da, gehikuntza hori agerian jarri den urte-kopurua hartzen duen epe osorako.

 

Bigarrena.Sortzapenaren unean lurrak duen balioari aplikatu behar zaion ehunekoa zein den zehazteko, kasu jakin bakoitzari aplika dakiokeen urteko ehunekoaren eta gehikuntza hori agerian jarri den urte-kopuruaren arteko biderketa egingo da.

Hirugarrena.Lehen arauari jarraiki eragiketa jakin bakoitzari aplika dakiokeen urteko ehunekoa zehaztu ahal izateko, eta bigarren arauari jarraiki urteko ehuneko hori zenbat urtez biderkatu behar den finkatzeko aintzat hartuko dira, bakar-bakarrik, gehikuntza hori agerian jarri den epeko urte osoak. Horrenbestez, ez dira kontuan hartuko epe horretan izandako urte-zatiak.

 

8. Artikulua.

Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapen unean duten balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatutakoa izango da.

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz likidatu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.

 

Lursaila, hiri lurra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko balioa zehaztu gabe badu, katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa Udalak, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.

9. Artikulua.

1.Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratu eta eskualdatzen direnean, eranskinean jasotzen diren urteko ehunekoak 7. Artikuluan definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio, betiere Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako eskubide horiek kalkulatzeko finkatutako arauak aplikatzetik ateratzen den ehunekoaren arabera.

 

2.Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lur azpian, azalera eskubide errealik sortu gabe eraikitzeko eskubidea eratu eta eskualdatzen denean, eranskinean jasotzen diren urteko ehunekoak 7. artikuluan definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun moduluaren arabera, edo bestela, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioaren arabera.

 

3.Nahitaezko desjabetzeetan, eranskinean jasotzen diren urteko ehunekoak lurraren balioari berez dagokion balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio.

 

VII.ZERGA KUOTA

10. artikulua.

Zerga oinarriari eranskinean adierazten den karga-tasa aplikatuz lortuko da zerga honen kuota.

 

 

VIII.ZERGAREN SORTZAPENA

11. artikulua.

1.Zerga sortzen da:

a)Eskualdaketa egunean, ordain truke edo doan, bizidunen artean edo heriotzagatik, lurraren jabetza eskualdatzen denean.

b)Eraketa edo eskualdaketa egunean, jabaria mugatzen duen gozamen-eskubide errealen bat eratzen edo eskualdatzen denean.

Gorago xedatutakoaren ondorioetarako, eskualdaketa eguntzat ondokoa hartuko da:

a)Bizidunen arteko egintza edo kontratuetan, agiri publikoa eman den eguna, eta dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publiko batean sartu edo inskribatu diren eguna edota duen lanbidea dela-eta funtzionario publiko bati eman zaionekoa.

b)Heriotzagatik egindako eskualdaketetan, kausatzailea hil zen eguna.

2.Epaile-ebazpen edo administrazio-ebazpen irmo bidez, lurren eskualdaketa edo lur horien gaineko gozamen-eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa sortarazi duen egintza edo kontratua deuseztatu, desegin edo amaitu dela deklaratzen edo aitortzen bada, subjektu pasiboak eskubidea izango du aurretik ordaindutako zerga itzul diezaioten, baldin eta egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta itzulketa ebazpen irmoa eman zenetik lau urteko epean erreklamatzen badu. Irabaziak izan direla ulertuko da interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluan jasotakoaren arabera elkarri egin beharreko itzulketak gauzatu behar dituztela justifikatzen ez denean. Nahiz eta egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez, desegitea edo amaiera zergaren subjektu pasiboak betebeharrak ez betetzeagatik deklaratzen bada, ez da itzulketarik egingo.

3.Kontratatzaileek elkarren arteko adostasunez kontratua ondoriorik gabe uzten badute, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta egintza zergapeko egintza berritzat joko da. Elkarren arteko adostasuntzat hartuko dira adiskidetze-ekitaldiko bat etortzea eta demandari amore emate hutsa.

 

4.Egintzek edo kontratuek baldintzaren bat dutenean tarteko, Kode Zibileko preskripzioen arabera kalifikatuko dira. Etenarazlea bada, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza suntsiarazlea bada, zerga exijitu egingo litzateke; hori bai, baldintza betetzen denean aurreko ataleko arauaren arabera itzulketa egiteko aukerarekin.

 

 

IX.KUDEAKETA

12. artikulua.

Subjektu pasiboek Udalari aurkeztu beharko diote, derrigorrez, zergari buruzko aitorpena, Udalak berak eskainitako eredu ofizialaren arabera egina. Eredu horretan jasota egongo dira zerga-zerrendaren elementuak eta kuota finkatzeko ezinbesteko eta derrigorrezko beste datu guztiak. Aitorpena aurkezten den une berean ordaindu beharko da kuota.

 

13. artikulua.

Aitorpen hori ondoren adierazten diren epeen barruan aurkeztu beharko da, eta ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortzen den datatik aurrera zenbatuko delarik:

a)Bizidunen arteko egintzetan, epea hogeita hamar lanegunekoa izango da.

b)Heriotzagatik egiten diren egintzetan, epea sei hilabetekoa izango da, eta subjektu pasiboak eskatuta urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango da.

14. artikulua.

1.Aitorpenarekin batera, ezarpena sortaraziko duten egintzak edo kontratuak jasoko dituen agiria aurkeztuko da ezinbestez, behar bezala egiaztatuta.

2.Eskatzen diren salbuespenak edo hobariak ere agiri bidez justifikatu beharko dira.

15. artikulua.

Horietaz gain, zergaren likidazioa egiteko beharrezko iritzitako agiri guztiak eskatu ahal izango dizkie Udal Administrazioak pertsona interesatuei. Agiriok aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izango da, eta beste hamabost egunez ere luzatu ahal izango da, interesatuak eskatuz gero. Eginiko errekerimenduak epe horien barruan betetzen ez dituztenei kasuan kasuko zerga-zehapenak ezarri ahal izango zaizkie, aurkeztu gabeko agiriak aitorpena ikuskatzeko beharrezkoak direnean. Falta diren agiriak interesatuak bere onerako alegatutakoak egiaztatzeko bakar-bakarrik direnean, likidazioa, alegatu bai baina justifikatu ez diren zertzelada horiek kontuan hartu gabe egitea izango du ondorio errekerimendua ez betetzeak.

 

16. artikulua.

12. artikuluan xedatutakoa gorabehera, ondoren aipatzen direnek ere Udal Administrazioari derrigorrez eman behar diote zergapeko egitatearen berri, subjektu pasiboentzako finkatutako epe berberak erabiliz:

a)Zerga Ordenantza honen 6. Artikuluko a) hizkian jasotako kasuetan, baldin eta bizidunen arteko negozio juridikoak izan badira, emaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duen pertsonak.

b)Aipatutako 6. artikuluko b) hizkian jasotako kasuetan, eskuratzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala nori eratzen edo eskualdatzen zaion, pertsona horrek.

17. artikulua.

Era berean, notarioek hiruhilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo aurkibidea igorri beharko diote Udal Administrazioari. Zerga honen zergapeko egitatea udalbarrutian bete dela agerian lagatzen duten egitateak, egintzak edo negozio juridikoak jasoko dira agiri horietan, hilburuko egintzak salbu.

 

Halaber, epe berberaren barruan igorri beharko dute sinadurak aintzatesteko edo legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoei buruzko agiri pribatuen zerrenda. Artikulu honetan aurreikusitakoa, dena den, ez da izango Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean lankidetzarako ezarritako betebehar orokorraren kalteko.

18. artikulua.

1.Udal Administrazioak aitortu ez diren zergapeko egitateen berri duenean, 13. Artikuluan adierazitako epeen barruan, interesatuei eskatuko die aitorpena egin dezaten, zerga-arauak haustearen eta horrek ekar ditzakeen zehapenen kaltetan gabe, beti ere.

 

 

2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako errekerimenduak eginda ere, interesatuek ez badituzte egin beharreko aitorpenak aurkezten, espediente bat abiaraziko da ofizioz, Udal Administrazioak eskura dituen datuak erabiliz, eta horien araberako likidazioa egingo du; sarrerak egiteko epeak eta jar daitezkeen helegiteak ere adieraziko ditu Administrazioak, zerga-arauak haustearen eta horrek ekar ditzakeen zehapenen kaltetan gabe, beti ere.

19. artikulua.

Ordenantza honetan araututako zergaren likidazioa, bilketa eta ikuskaritza gauzatzeko, eta gerta daitezkeen zerga mailako arau-hausteak eta kasuan kasuko zehapenak zehazteko Zerga Arau Orokorrari buruzko Foru Arauan aurreikusitakoa aplikatuko da.

 

X.XEDAPEN GEHIGARRIA

9.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartu zuen Foru Araua indarrean dagoen bitartean, honako arau hauek bete beharko dira:

1.a)Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epe bakoitzeko 100eko 2koa alegia, baina 100eko 70etik gora pasa gabe, beti ere.

b)Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta, adinean gora egin ahala 100eko 1 murriztuko da urteko, balio osoaren 100eko 10ean jarriz muga, beti ere.

c)Pertsona juridiko batentzat eratutako gozamenak 30 urtetik gorako epea badu edo mugaegunik gabea bada, baldintza suntsiarazle pean dagoen jabetza osoko eskualdaketatzat hartuko da zergei dagokienez.

2.Jabetza soilaren balioa kalkulatzeko, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko aldea hartuko da kontuan. Aldi baterako diren biziarteko gozamenen kasuan jabetza soila baloratzeko, aurreko lehen zenbakiko arauetatik baliorik txikiena ematen diona aplikatuko da.

 

3.Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa kalkulatzeko, aldi baterako gozamenak edo biziarteko gozamenak –kasuan kasukoak– baloratzeko erabiltzen diren arauak ondasunen zer baliori aplikatu zaizkion ikusi eta balio oso horrexen 100eko 75 hartuko da.

 

XI.AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskina 2005ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean, eta indarrean egongo dira, harik eta indargabetzeko edo aldatzeko erabakia hartzen den arte.

 

XII.XEDAPEN INDARGABATZAILEA

Lurren Balioa Gehitzearen gaineko Udal Zerga arautzen zuen lehengo Ordenantza indargabetuta geratuko da, honen bidez.

 

eranskina

 

I.EHUNEKOEN TAULA

Epea Urteko ehunekoa

a)1 eta 5 urte bitartean %3,6

b)10 urte bitartean %3,4

c)15 urte bitartean %3,1

d)20 urte bitartean %2,9

II.INDARREAN DAGOEN TARIFA

Karga-tasa bakarra finkatzea balioaren gehikuntza gertatu den epe guztietarako. Karga-tasa hori %5koa izango da.

 

 

6.Tasak

6.1.Lur Zoruaren Legeko 242 artikuluak exigitzen dituen hirigintza lizentziak (azken berriztapena, 2000ko irailak 21an)

Euroak

— 6.000 _ baino gutxiagoko aurrekontuak Salbuetsia

— 6.000 eta 30.050 _ bitarteko aurrekontuak 101, 91

Obra handiei dagozkien lizentziak emateagatik

Nekazal sektoreari dagozkienak 27, 26

Etxebizitzak

2 etxebizitza artekoak 267, 43

2/10 etxebizitza artekoak 668, 56

10 etxebizitzatik aurrerakoak 1.337, 13

Industria

1.000 m2 artekoak 668, 56

1.000/5.000 m2 artekoak 1.337, 13

5.000 m2 tik aurrerakoak 2.005, 69

Hirugarren sektoreari dagozkionak 467, 35

Partikularrek bultzatutako iharduerengatik

Plan partzial, Plan berezi eta urbanizazio
proiektuen Tramitazioa 3.070, 21

Xehekapen azterlan proiektuen tramitazioa 1.739, 57

Birpartzelazio eta konpentsazio proiektuak 2.401, 64

Hirigintza kontsultak 331, 04

Gainerakoak 701, 02

6.2.Establezimenduen irekitze lizentziak

Iharduera sailkatuak dituzten
establezimenduentzako lizentziak emateagatik 331, 04

Iharduera sailkatuak dituzten
establezimenduentzako lizentziak emateagatik

Komertzioak 331, 04

Industriak 668, 56

Gainerakoak 668, 56

6.3.Zaborrak etxez-etxeko biltzeagatiko tasa

Etxekoak urteko 42, 44

Merkataritza, urtean 107, 96

Industriak, urtean 268, 34

6.4.Estolderi zerbitzua

Fakturaturiko kopuruaren %40a.

6.5Udal hilerriko zerbitzuengatiko tasa

Nitxoen kontserbazioagatik 10 urterako 81, 46

Ehorzketa zerbitzuagatik, panteoian 30, 19

Ehorzketa zerbitzuagatik, nitxoan 30, 19

Desehorzketa zerbitzuagatik, panteoian 30, 19

Euroak

Desehorzketa zerbitzuagatik, nitxoan 30, 19

Desehorzketa zerbitz., lurpeko hilobiratzean 91, 52

Kontserbazio eskubideak, panteoiko eta urteko 21, 74

6.6Udal Pilotalekuaren erabilpena

Iraungitua.

6.7Zubipe igeritegiaren erabilpena

Sarrerak:

Infantila:

0-5 urte bitartean Dohainik

5-7 urte bitartean 1, 25

Jubenilak:

7-18 urte bitartean 2, 10

Helduak:

18-65 urte bitartean 3, 00

65 urtetik aurrera Dohainik

6.8Ur hornidura

Etxetikako hornidura

30 m3 arteko kontsumoraino,
hiruhilab.m3 bakoitzeko 0, 28

30 m3 baino gehiagoko kontsumoak,
m3 bakoitzeko 0, 37

Igeritegi partikularrak

Bere kapazitatearen arabera,
urteko eta m3 bakoitzeko 1, 24

Merkataritzarako hornidura

30 m3 arteko kontsumoraino, hiruhilab.
m3 bakoitzeko 0, 52

30 m3 baino gehiagoko kontsumoak,
m3 bakoitzeko 0, 58

Industri hornidura

50 m3ko kontsumoraino,
hiruhilab. m3 bakoitzeko 0, 69

50-100 m3 bitart. kontsumoraino,
hiruhilab. m3 bakoitzeko 0, 72

101-150 m3 bitart. kontsumoraino,
hiruhilab. m3 bakoitzeko 0, 88

151-300 m3 bitart. kontsumoraino,
hiruhilab. m3 bakoitzeko 0, 96

Gainerako kontsumoak, m3 bakoitzeko 1, 08

Kontagailuen mantenua

Hiruhilabetean 2, 33

Lotune eskubideak

Lotune eskubidea 63, 94

Lotunea berrerabiltzea 12, 98

6.9.Azpiegiturak finantziatzeko kanona

Finkoa / Euroak Kontsumoa / Euroak

Etxeko baliatzaleek

1, 91 0, 12 /m3

Etxeko ez diren baliatzaleek

3, 82 0, 24/m3

6.10.Udal jabetza publikoa erabiltzeagatiko
tasak erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala

Euroak

Hesiak, Aldamioak, Zutabe eta Eustagiak

Metro karratu edo zatiko eta eguneko 0, 34

Feri eta herriko jaietan postuak jartzea

Erabilpen publikoko lurretan barraka, salmenta etxola, ikuskizun eta jolasak jartzea, m3-ko

eta jaietako lehen astea 5, 06

Autotxokeak eta antzeko instalazioak,

bakoitzeko, jaietako lehen astea 388, 15

Gozoki eta antzekoen salmentarako postuak,

bakoitzeko eta jaietako lehen astean zehar 16, 22

Udal bide publikoan Lurzoru, Hegalkin eta Lurpearen erabilpen pribatiboa eta probetxamendu berezia

Mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, lorontzi, parasol edo antzerako instalazioak, m3-ko edo

zatiko eta hilabete edo zatiko 4, 68

Hondakin edo materialeak gordetzeko

kontainerral aleko eta eguneko 4, 19

Lokal edo establezimendu barrutik zuzenean bide publikora egiten den edozein artikuluaren salmentarekin egiten den lurzoruaren aprobetxamendua, bide publikoa negozio edo zuzeneko salmentaren zati osagarri bezala erabiltzea-

gatik, postuko eta eguneko .…………… 4, 68

Gipuzkoako Udal Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, tipoak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak finkatu eta aldatzea onesten duen akordio horien aurka, interesatuek errekurtso kontentzioso-administratiboa tartekatu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bi hilabeteko epean, akordio horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuz.

 

Dena dela, interesatu horiek aurkez dezakete, nahi bada eta kontentzioso-administratibo bidea baino lehen, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean erreklamazioa hilabeteko epean, aipatu akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik aurrera kontatuz.

 

Ormaiztegi, 2004ko abenduak 21a.— Iñaki Maiora Oria, Alkatea.

(701) (11768)