| 251. zenbakia | Data 2004-12-31 | 25070 orria |
IRURAKO UDALA
Iragarkia
Arauak eskatzen duen jendaurreko argibide epea inolako murtzilorik eta oharpenik izan gabe igaro denez, tinkotzat eta behin-betiko onartutzat jotzen dira 2004eko urriaren 26an egindako Udalbatzaren Osoko Bilkuran hartutako lehen erabakiak. Erabaki hauek zerga-agintaraudietan eta hauen eraskinetan hainbat aldaketa, ezabapen eta ezarpenen onespenari buruzkoak ziren, ondoren argitaratzen direlarik eta 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute indar.
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen 1 zenbakidun ordenantza fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
II.GRABAMEN TASA
2. artikulua.
1.Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa Eranskinean adierazten den ehuneko hainbesteasn geratuko da finkatua.
2.Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, Eranskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratzen da finkatua.
III.OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK
3. artikulua.
1.Hiri ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.
2.Landa Ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.
3.Zerga honen zehaztapena aurreko apartaduetan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako 2 artikuluan bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.
IV.KUDEAKETA ARAUAK
4. artikulua.
1.Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuorde daiteke, Udal Batzarreak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.
2.Hartuko den udal erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.
V.AMAIERAKO XEDAPENA
Transkribitatutako Ordenantza Fiskala eta Ordenantzaren zati osagarri den Eranskinean dauden karga tasak, Udal Batzarrak Eranskinean adierazten den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
1 zenbakidun ordenantza fiskala, ondasun higiezinen gaineko zerga arautzekoa.
eranskina
1.KARGA TASA
Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikatuko zaion karga-tasa %0,154koa izango da izaera orokorrez.
Karga-Tasa orokorra: % 0,135
Lurzoru industrial edo hirugarren sektorekoan kokatuta dauden ondasun higiezinei aplikatuko zaie dagozkien balorazio ponentzien arabera: %0,275; eraikuntzak salbuetsita geratzen dira kokatuta dauden ondasun higiezinen erabilera nagusia industriala edo hirugarren sektorekoa ez denean.
Landalur ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 0,60% koa da.
2.HOBARIAK
Ondorengo hobari fiskalak finkatza:
C.1.%50eko hobaria zergaren kuota osoan, interesatuek obrak hasi baino lehen eskatuz gero, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberrike-takoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean eta 3 zergaldi baino gehiago ez du gaindituko.
C.2.Kuota osoaren 100eko 50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren eta, 5 urtez.
C.3.Ondorengo hobaria ohiko bizilekuaren gaineko zergaren kuota osoan subjetu pasiboak familia ugarien titularrak direnean:
Maila orokorrekoei: %50.
Maila berezikoie: %75.
Ohiko etxebizitzatzat joko da subjetu pasiboak Udal Erroldan duen helbidea.
Hobari honen onuradun izateko ondorengo dokumentazioa azaldu behar da:
Dagokion Administrazioak luzatutako Familia ugarien titulu eguneratua
Subjetu pasiboaren eta famili ugarien liburuan jasotzen diren kide guztien errolda agiriak.
Urteko OHZ ordainagiriaren kopia
Hobaria, interesatuak eskatu behar du. Familia ugari egoerak iraun eta familiaren baldintzak aldatzen ez diren bitartean mantenduko da.
Bateraezintasunak:
C.2 eta C.3 hobariak ez dira bateragarriak, beraz interesatuak bien artean aukeratu beharko du.
Ekonomi jardueraren gaineko zerga arautzen duen 2 zenbakidun ordenantza fiskala
I.KAPITULUA.Izaera eta zergagaia
1. artikulua.
1.1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, eta 1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretuak, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzaileak, batetik, eta, bestetik, gaia garatzen duten gainontzeko arauek xedatutakoa betez, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautu eta ordainarazten da.
2.Ekonomi Jardueren gaineko Zerga izaera erreala duen zuzeneko zerga da.
2. artikulua.
1.Udalerri honetan enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritze hutsa egongo da zerga honen pean, jarduera horiek toki jakin batean egin ala ez, eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.
2.Zerga honen ondorioetarako, meatze, industria, merkataritza, zerbitzu eta abeltzaintzakoak -menpekoak ez direnean- jotzen dira enpresa jardueratzat. Ez dira, beraz, halakotzat hartuko nekazaritza iharduerak, abelzaintzako menpekoak, basogintza eta arrantzakoak eta beraz horiek ez dira zerga honen pean egongo. Halaber, ez dira enpresa jardueratzat hartuko nekazaritzako ostatuen zerbitzua nekazaritzako, abeltzaintzako edo baso jardueraren osagarria denean.
Horretarako, mantenutzat nagusiki ustiaketatik kanpoko jaki eta pentsuak dituzten abeltzaintzako ustiategiak hartuko dira abelazkuntza independientetzat.
3.Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko, nork bere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen baditu, jarduera hori enpresa, lanbide edo arte jitezkotzat joko da.
4.Zergapeko jardueretan aritzea zuzenbidean onargarria den edozein eratan frogatu beharko da eta, bereziki, Merkataritza Kodeko 3. artikuluan eta hemen azaltzen diren moduetako batean:
a)Interesatuak zein bere legezko ordezkariek egindako edozein zerga aitorpenen bidez.
b)Interesatuak zein bere legezko ordezkariek eginbide batean, ikuskaritza akta batean nahiz bestelako zerga espedienteren batean aitortuz
c)Ekonomi jarduera badela agerian jarriko duen edozein publizitate mota, hala nola, iragarkiak, idazkiak, eraskuskariak, errotuluak...
d)Edozein organismo nahiz enpresaren kontabilitate liburu zein erregistrotatik hartutako datuak; horien arduradunek edo Administrazioak berak sinatuak izan behar dute.
e)Bere kabuz zein zerga ahalmena duen administrazioak eskatuta, edozein agintarik ematen dituen datuak.
f)Beren kasa nahiz Administrazioak eskatuta, merkataritza, industri eta itsasketa elkargo ofizialek, lanbide elkargo eta elkarteek eta ofizialki onartutako gainontzeko erakundeek ematen dituzten datuak.
3. artikulua.
Honako jarduera hauetan aritzeagatik ez da zerga hau ordaindu behar izango:
1.Enpresen aktibo finkokoak izan eta, besterenganatu baino bi urte lehenagotik, ibilgetu horretan behar bezala inbentariaturik egon diren ondasunak besterenganatzea, batetik, eta, bestetik, saltzailearen erabilera partikular eta pribatuko ondasunak saltzea, baldin eta bi urte lehenagotik erabili baditu.
2.Lan pertsonalen edo lanbide zerbitzuen ordain gisa jasotako ekoizkinak saltzea.
3.Artikuluak erakustea, establezimendua apaindu edo edertzeko baino ez bada. Bezeroei opari egiteko artikuluak erakustea, aldiz, zergapean egongo da.
4.Txikikazko salmenta denean, eragiketa bakar isolatua egitea.
II. KAPITULUA.Salbuespenak
4. artikulua.
Udalak onartutako salbuespenek eskatu direneko zerga-alditik aurrera izango dute indarra:
1.Hona hemen zerga ordaindu behar ez dutenak:
a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b)Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.
Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.
c)2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.
Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.
Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.
Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:
1.Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.
2.Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.
Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.
Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.
3.Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.
Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.
Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.
4.Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.
d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e)Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
f)Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
g)Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.
h)Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.
Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.
i)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.
2.Artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.
III. KAPITULUA.Subjektu pasiboak
5. artikulua.
Gizaki zein zuzenbide izakiek, jaraunspen banatugabeek, ondasun erkidegoek eta, nortasun juridikoa ez izan arren, ekonomi unitate edo ondare berezitu zergagarria osatzen duten gainontzeko elkarteek ordaindu behar dute zerga hau, baldin eta zerga honen pean dauden jardueretakoren bat udalerri honetan egiten badute.
IV. KAPITULUA.Zergaldia eta sortzapena
6. artikulua.
1.Zerga-aldia bat dator urtearekin, jarduera zabaltzeko adierazpenak direnetan salbu, kasu horretan jarduera hasten denetik urtearen bukaeraraino iraungo du-eta; horrek ez du galerazten artikulu honetako 3. zenbakian jasotakoa.
2.Zerga-aldiaren lehenengo egunetik sortzen da zerga ordaintzeko beharra, eta kuotak ezin izango dira murriztu; dena den, jarduera zabaltzen denean, aurreneko eguna ez bada urtearen lehena, jarduerari ekin zaionetik abenduaren 31 arte dagoen hilabete kopuruaren arabera aterako da kuoten zenbatekoa.
3.Jarduerari uzten bazaio, zerga-aldiak urtarrilaren batetik jarduera amaitzeko adierazpena aurkezten den egunera arte iraungo du. Horrelakoetan, zerga ordaintzeko beharra zerga-aldiaren lehenengo egunean sortzen da, eta kuotaren zenbatekoa urtarrilaren batetik jarduera amaitzeko adierazpena aurkezten den egunera arte dagoen hiruhilabete kopuruaren arabera aterako da.
Zenbaki honetan jasotakoa ez da beteko jarduera zabaltzeko adierazpena eta amaitzekoa urte berean egiten badira. Horrelakoetan, jarduera urte hartako abenduaren 31n amaitu balitz bezala jokatuko da.
Zerga ahalmena duen administrazioak zergaren erroldetan jarduera bat bere kabuz sar dezake, bertatik atera edo beharrezko aldaketak egin, arauetan ezartzekoak diren modu eta baldintzetan.
4.Ikuskizunen kasuan, kuotak finkatzeko ekitaldiak banan-banan hartzen badira, ekitaldi bakoitza egitearekin batera sortzen da zerga ordaindu beharra. Ekitaldiei dagozkien adierazpenak aurkeztu beharko dira, arau batean ezartzekoa den eran.
V. KAPITULUA.Zerga kuota
7. artikulua.
Kuota finkatzeko zergaren osagaiak jardueraren seinale diren moduloak dira, tarifetan eta jarraipidean zehaztutakoaren araberakoak. Hona hemen zergaren osagai nagusiak: jarritako potentzia, langile kopurua, txandak, eskubide populazioa, ikuskizunetarako lokalen plaza kopurua eta lokaletako azalera.
8. artikulua.
1.Testu Bateratzailean eta xedapen osagarrietan emandako jarraipideen araberako tarifak, batetik, eta bestetik, ordenantzaren eraskinean ageri diren Udalak onartutako koefizientea eta egoera indizea, aintzat hartuko dira zerga kuota ateratzeko.
2.Udalerri honetan egiten diren jarduera guztietarako Udalak ezarritako koefiziente bakarrak udal kuota gutxienekoen gainean ezarri eta aldatu egiten ditu.
3.Udalak finkatutako egoera indizeak udalerriko lokalen kokalekuari kalearen kategoriaren araberako balore bat emateko balio du. Indizea koefizienteak aldatutako udal kuota gutxienekoen gainean ezartzen da.
4.Foru Diputazioak gutxieneko kuota gainean ezartzekoa den portzentaia bakar gisa finkatu ahal izango du foru gainordaina.
5.Probintziako kuotei eta estatuko kuota bereziei ezin zaie ezarri ez foru gainordaina, ez koefizientea ez egoera indizea.
8. artikulua.
1.Zerga ezartzeko modua arautzen duen jarraipidea eta zergaren tarifak Zergaren Testu Bateratzailearen eranskin gisa ageri dira, eta bertan honako hauek azaltzen dira:
a)Jarduera ekonomikoen azalpena eta edukina, enpresa, lanbide eta arte jarduera gisa sailkatuta.
b)Jarduera bakoitzarengatik ordaindu beharrekoa, tarifetan eta jarraipidean araututako zergaren osagaien arabera.
2.Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauek eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeetara egokitzeko lege xedapenek, bai eta zerga neurriei buruzkoek ere, tarifak aldatzeko eta kuotak eguneratzeko ahalmena izango dute.
3.Tarifetan ageri diren kuotak honela daude sailkatuta: udal kuota gutxienekoak, probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak.
VI. KAPITULUA.Hobariak
9. artikulua.
1.Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, udalerriek honako hobariak egin ahal izango dituzte:
a)Kuotaren % 50 eta %25eko hobariak, jarduera garatu den bigarren zergaldia amaitu ondorengo lehen eta bigarren urteetan, edozein jarduera ekonomiko hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenentzat.
Hobaria aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da jarduera ekonomikoan lehenago beste titularitate batekin aritu ez izana. Jarduera ekonomikoan lehenago beste titularitate batekin aritu dela ulertuko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.
b)Kuotaren % 50eko hobaria enplegua sortzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zergaldiaren aldean %10 gehitu badute.
c)Kuotaren %50ͺ, beren industri jarduerak udalerriko gune jendeztatuenetik urrun dauden lokal edo instalazioetan egitea, dela jarduera hasten dutenetik, dela jarduera tokiz aldatzen dutenean. Hobaria 3 urtez aplikatuko da tokiz aldatu ondoreneko lehenengo zeergaldiaren ondoren.
2.Aurreko letran aurreikusten diren hobariak zerga kuotari aplikatuko zaizkio beti, eta kuota hori ondoko hauek osatuko dute: tarifaren kuotak eta, hala badagokio, 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak 11. artikuluan jasotako koefizienteak eta indizea aplikatzeagatik aldatutakoak.
Hobariak ez dira bateragarriak, beraz interesatuak guztien artean bat aukeratu beharko du.
VII. KAPITULUA.Kudeaketa eta likidazioa
10. artikulua.
1.Urteko matrikula, jarduera zabaltzeko eta amaitzeko adierazpenak, aldaketen jakinarazpenak eta ikuskaritza lanak dira zerga kudeatzeko erak.
2.Ekonomi jarduerak, zergapekoak, zerga zorrak eta, halakorik izanez gero, foru gainordaina jasotzen dituzten erroldez osatutako agiriari deitzen zaio matrikula.
11. artikulua.
Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eginkizunak:
a)Matrikula egin eta mantentzea, eta jarduera zabaltzeko adierazpenak kitatzea.
b)Ekonomi jarduerak kalifikatzea eta aurkeztutako errekurtsoak erabakitzea
c)Kuotak eta ordainagiriak finkatzea eta errekurtso eta erreklamazioak erabakitzea.
d)Probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea.
e)Salbuespenak eman zein ukatu aurretik egin beharreko txosten teknikoa egitea.
12. artikulua.
Hona hemen Udalaren eginkizunak:
a)Kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta bilketa, bai borondatezko zerga-aldian bai premiabidezkoan.
b)Matrikula jendaurrean erakustea eta zergadunari zergari buruzko informazioa eman eta horretan laguntzea.
c)Salbuespenak eta hobariak eman zein ukatzea.
d)Bere eskumeneko errekurtso eta erreklamazioak erabakitzea.
e)Foru Aldundiari matrikula egiten eta mantentzen, ekonomi jarduerak kalifikatzen eta kuotak finkatzen laguntzea, kudeaketa arautzeko itunean jasotako eran zein lankidetzarako finkatzen den beste moduren batean.
13. artikulua.
Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa arautzeko itunean edo, lankidetzarako beste modu bat aukeratuz gero, horretan erabakitakoa bete beharko dute, batak besteari eskumenak emateko, elkarri laguntzeko eta elkarren berri jakiteko.
VIII. KAPITULUA.Betebehar formalak eta zerga arlokoak
14. artikulua.
Zergapekoek, berek zein askietsitako boterea duten beren ordezkariek, honakook aurkeztu beharko dituzte, eredu normalizatuetan:
1.Jarduera zabaltzeko adierazpen bana kuota bakoitzeko -udal gutxienekoa, probintziakoa zein estatuko berezia. Matrikulan jartzeko behar den guztia agertu beharko dute adierazpenetan, eta zerga hobariak eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztuko dizkiote, jarduera zabaldu aurreko hamar egunean.
2.Jarduera amaitzeko adierazpenak eta aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoenak, zerga kontuetan eraginik izanez gero. Gipuzkoako Foru Aldundiari nahiz Udalari aurkeztu beharko dizkiote, jarduera amaitu zein aldatu eta hilabetea iragan baino lehen.
3.Adierazpenak ez aurkeztea zein epez kanpo aurkeztea huts egite sinpletzat joko da.
AMAIERAKO XEDAPENA.
Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA.
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautzeko aurreko Ordenantza Fiskala Indargabeturik geratzen da.
eranskina:
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,45.
Udalerriko bide publikoen sailkapena:
Kokapen indizea:1
Kokatuta dagoen kalearen kategoria: Bakarra (udal eremu guztia)
Hirilurraren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen 3 zenbakidun ORDENANTZA FISKALA
I.XEDAPEN OROKORRA
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauetan aurreikusitakoaren arabera Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentajea laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza Udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
1.Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen dunez edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2.Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hirilurren kontsiderazioa:
Hiri-lurzoroa, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarrian Hirigintza Iharduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argiteria publiko dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta daudenak.
Nekazal legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti era zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horrengatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III.MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1.Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2.Zerga honen eraginetarako hurrengoak izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa:
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurren kontsiderazioa ez dutenek.
IV.SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.Zerga hau ordaindu behar dutenak jarraiko pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntza salbuetsita daude zerga honetan:
a)Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
b)Udalerria eta udalerri horren toki entitateak zein udalerria kide deneko toki entitateak eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
c)Ongintza edo irakaskuntza-ongintza duten entitateak.
d)Gizarte segurantzaren eta legerian aurreikusitakoaren bat etorriz sortutako Mutualitate eta Montepioen entitate kudeatzaileak.
e)Nazioarteko Itun edo Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
f)Ukitzen dituzten lurrei dagokienez, administrazio emakida lehengoragarrien titularrak.
g)Gurutze Gorria eta beronen berdinezkarri izan eta Lurralde Historikoko araubidez zehaztuko diren entitateak.
2.Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude.
a)Ezkontze sozietatera egindako ekarpenak, ezkontideen artean, ezkontze sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.
b)Seme-alaben alde edo ezkontideen artean, ezkontza-baliogabetasun, banantze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketak.
c)Edozein sortasun-eskubideren eraketa eta eskualdaketa.
V.SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
Zergaren subjektu pasiboak ondoren aipatzen direnak dira:
a)Lurren eskualdaketaren edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI.OINARRI ZERGAGARRIA
7. artikulua.
1.Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zehar hartutako benetako gehikuntza da.
2.Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurrean balioaren gainean Eranskinean dagoen eskalaren portzentajea aplikatuko da.
3.Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentajea zehazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena.Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.
Bigarrena. Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentajea, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentajea eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetako emaitza izango da.
Hirugarrena.Lehen erregela-ren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea zehazteko, eta bigarren erregelaren arabera aipatu urteko portzentajea zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua.
Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.
9. artikulua.
1.Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentajeei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioren zaitaren gainean aplikatuko da.
2.Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskineko urteko portzentajeen laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lurgainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentajea ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
3.Beharrezko desjabetzapenak daudenean, bildutako urteko portzentajeen laukia lurraren balioari dagokion baliosoenaren zatiaren gainean aplikatuko da.
VII.TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tipo aplikatzearen emaitza izango da.
11. artikulua.Hobariak
Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria ematea: Lurren transmisioetan eta gozamenerako eskubide errealen eskualdatze edo eraketan, hauek jabetzaren mugatzaile badira eta egin badira irabazizko erabilerarako heriotzagatik, ondorengoen ahaideen, adoptatuen, ezkontideen edo izatezko bikoteen alde, beti ere, eratuak izan badira erabakitakoaren arabera maiatzaren 7ko 7/2003 Legean, izatezko bikoteen eta aurreko ahaideen eta adoptatzaileen lege-arautzailean.
Saririk ez da emango, errenta aitorpena garaiz eta behar bezala aurkezten ez denean.
VIII.ZERGAREN SORTZAPENA
12. artikulua.
1.Data hauetan sortaraziko da zerga:
a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohain izanik ere, eskualdaketa datan.
b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa geratzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:
a)Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionario publiko batek ematen dituenekoa.
b)Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.
2.Ebazpen irmoazlurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu era, hutsalketa edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren eginbeharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
3.Kontratu, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregile hutsa joko da.
4.Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX.KUDEAKETA
13. artikulua.
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bai dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
14. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a)Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epean sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
15. artikulua
1.Aitorpenari, nahitanahiez, ezarpena sortaraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2.Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
16. artikulua.
Udal Administrazioak errekurritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko erizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arauhauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
17. artikulua.
12. artikuluan xedatukoaz at, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a)Honako ordenantza Fiskal honetako 6. artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, dohaintzat emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b)Aipatu 6. artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
18. artikulua.
Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, esku-hartzaileen izan-diturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezergarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurreikusitakoa Lurralde Historikoko Foru tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorrean kalterik gabe.
19. artikulua.
1.Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehazpenen kaltetan gabe.
2.Udal Administrazioak aurreikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkeztez ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagokion sartzen epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
20. artikulua.
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
21. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da apligarri.
X.XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 8.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
1.a)Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioaren egingo da, urtebeteko epealdiko %2ͺ, %70ͺ gainditu gabe.
b)Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela eritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
c)Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
2.Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3.Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zirelako ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
XI.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin bertan adierazten datan behin betikoz onetsirik izan zen, 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
Hirilurraren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen 3 zenbakidun ordenantza fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRA
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauetan aurreikusitakoaren arabera Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentajea laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza Udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua
1.Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen dunez edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2.Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hirilurren kontsiderazioa:
Hiri-lurzoroa, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarrian Hirigintza Iharduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argiteria publiko dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta daudenak.
Nekazal legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti era zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horrengatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III.MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1.Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2.Zerga honen eraginetarako hurrengoak izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa:
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurren kontsiderazioa ez dutenek.
IV.SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.Zerga hau ordaindu behar dutenak jarraiko pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntza salbuetsita daude zerga honetan:
a)Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
b)Udalerria eta udalerri horren toki entitateak zein udalerria kide deneko toki entitateak eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
c)Ongintza edo irakaskuntza-ongintza duten entitateak.
d)Gizarte segurantzaren eta legerian aurreikusitakoaren bat etorriz sortutako Mutualitate eta Montepioen entitate kudeatzaileak.
e)Nazioarteko Itun edo Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
f)Ukitzen dituzten lurrei dagokienez, administrazio emakida lehengoragarrien titularrak.
g)Gurutze Gorria eta beronen berdinezkarri izan eta Lurralde Historikoko araubidez zehaztuko diren entitateak.
2.Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude.
a)Ezkontze sozietatera egindako ekarpenak, ezkontideen artean, ezkontze sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.
b)Seme-alaben alde edo ezkontideen artean, ezkontza-baliogabetasun, banantze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketak.
c)Edozein sortasun-eskubideren eraketa eta eskualdaketa.
V.SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
Zergaren subjektu pasiboak ondoren aipatzen direnak dira:
a)Lurren eskualdaketaren edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI.OINARRI ZERGAGARRIA
7. artikulua.
1.Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zehar hartutako benetako gehikuntza da.
2.Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurrean balioaren gainean Eranskinean dagoen eskalaren portzentajea aplikatuko da.
3.Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentajea zehazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena.Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.
Bigarrena.Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentajea, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentajea eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetako emaitza izango da.
Hirugarrena.Lehen erregela-ren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea zehazteko, eta bigarren erregelaren arabera aipatu urteko portzentajea zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua.
Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.
9. artikulua.
1.Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentajeei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioren zaitaren gainean aplikatuko da.
2.Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskineko urteko portzentajeen laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lurgainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentajea ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
3.Beharrezko desjabetzapenak daudenean, bildutako urteko portzentajeen laukia lurraren balioari dagokion baliosoenaren zatiaren gainean aplikatuko da.
VII.TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tipo aplikatzearen emaitza izango da.
11. artikulua.Hobariak
Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria ematea: Lurren transmisioetan eta gozamenerako eskubide errealen eskualdatze edo eraketan, hauek jabetzaren mugatzaile badira eta egin badira irabazizko erabilerarako heriotzagatik, ondorengoen ahaideen, adoptatuen, ezkontideen edo izatezko bikoteen alde, beti ere, eratuak izan badira erabakitakoaren arabera maiatzaren 7ko 7/2003 Legean, izatezko bikoteen eta aurreko ahaideen eta adoptatzaileen lege-arautzailean.
Saririk ez da emango, errenta aitorpena garaiz eta behar bezala aurkezten ez denean.
VIII.ZERGAREN SORTZAPENA
12. artikulua.
1.Data hauetan sortaraziko da zerga:
a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohain izanik ere, eskualdaketa datan.
b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa geratzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:
a)Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionario publiko batek ematen dituenekoa.
b)Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.
2.Ebazpen irmoazlurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu era, hutsalketa edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren eginbeharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
3.Kontratu, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregile hutsa joko da.
4.Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX.KUDEAKETA
13. artikulua.
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bai dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
14. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a)Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epean sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
15. artikulua
1.Aitorpenari, nahitanahiez, ezarpena sortaraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2.Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
16. artikulua.
Udal Administrazioak errekurritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko erizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arauhauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
17. artikulua.
12.artikuluan xedatukoaz at, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a)Honako ordenantza Fiskal honetako 6. artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, dohaintzat emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b)Aipatu 6. artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
18. artikulua.
Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, esku-hartzaileen izan-diturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezergarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurreikusitakoa Lurralde Historikoko Foru tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorrean kalterik gabe.
19. artikulua.
1.Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehazpenen kaltetan gabe.
2.Udal Administrazioak aurreikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkeztez ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagokion sartzen epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
20. artikulua.
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
21. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da apligarri.
X.XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 8.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
1.a)Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioaren egingo da, urtebeteko epealdiko %2ͺ, %70ͺ gainditu gabe.
b)Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela eritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
c)Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
2.Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3.Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zirelako ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
XI.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin bertan adierazten datan behin betikoz onetsirik izan zen, 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
3 zenbakidun ORDENANTZA FISKALA:
Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzekoa.
eranskina
I.PORTZENTAIA LAUKIA
Aldia Urteko portzentajea
5 urte arteko aldia %3,1
10 urte artekoa %2,8
15 urte artekoa %2,7
20 urte artekoa %2,7
II.TARIFA
Karga tasa: %5ͺ
Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko elementuak arautzen dituen 4 zenbakidun ordenantza fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araueko 4.4 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, artikulu horretako 1.apartaduan ezarritako gutxienezko kuotak finkatzen ditu Eranskinean adierazten den koefizientea aplikatuz.
II.ZERGA KUOTA
2. artikulua.
1.Aurreko artikulua aipatzen duen koefizientea aplikatuz, Zerga hau Eranskin horretan adierazten diren tarifa taularen arabera exijituko da.
2.Halaber, ibilgailu historikoak zerga kuotaren 100eko 75eko hobari fiskalaz gozatu ahal izango dute, fabrikazio egunetik gutxienez hogeitabost urteko aintzinatusuna badute.
Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat, edo bestela, ibilgailu mota hori fabrikatzeari utzi zaion eguna.
III.ZERGAREN KUDEAKETA
3. artikulua.
1.Zerga hau autolikidazioa erregimenean exijituko da, horretarako udal administrazioak Zerga honen subjektu pasiboei eta espedientean izapidetzen dituzten Gestoriei emango dien ereduan.
2.Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkezten den unean egingo da.
4. artikulua.
Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean udal administrazioak emango duen behin.betiko ordainagiria izango da.
5. artikulua
1.Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da ondorengo espedienteak izapidetzeko eskaerari Trafiko Buruzagitzan hasiera emateko:
a)Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.
b)Ibilgailuaren behin-betiko bajarena.
c)Ibilgailuen erreformarena, Zergan ondoriotarako haien sailkapena alteratzen denean.
d)Ibilgailuaren transferentziarena.
e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den subjektu pasiboaren bizileku aldaketarena.
2.Kuota korronteen ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten Zergapeko Ibilgailuen matrikulazio espedienteari hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.
IV.KUOTEN ITZULKETA
6. artikulua.
Ibilgailuaren behin-betiko baja emango litzatekeen kasuan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak, era berean behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, Zergaren subjektu pasiboei itzuliko zaizkie behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.
V.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina Udal Batzarrak Eranskinean azaltzen den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 2005ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
4 zenbakidun ordenantza fiskala, trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga arautzekoa.

d)Ibilgailuaren transferen-tziarena.
e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den subjektu pasiboaren bizileku aldaketarena.
2.Kuota korronteen ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten Zergapeko Ibilgailuen matrikulazio espedienteari hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.
IV.KUOTEN ITZULKETA
6. artikulua.
Ibilgailuaren behin-betiko baja emango litzatekeen kasuan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak, era berean behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, Zergaren subjektu pasiboei itzuliko zaizkie behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.
V.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina Udal Batzarrak Eranskinean azaltzen den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 2005ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
4 Zenbakidun Ordenantza Fiskala, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Gaineko Zerga Arautzekoa.
eranskina
Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota euroetan
a)Turismoak
9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 21,00
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 48,00
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 81,00
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 102,00
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 126,00
20 zaldi fiskaletik gorakoak 144,00
b)Autobusak
21 plaza baino gutxiagokoak 117,00
21etik 50 plazara bitartekoak 165,00
50 plaza baino gehiagokoak 204,00
c)Kamioak
Karga erabilgarriko 1.000 kg baino gutxiagokoak 57,00
Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg bitartekoak 117,00
Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg bitartekoak 165,00
Karga erabilgarriko 9.999 kg baino gehiagokoak 204,00
Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota euroetan
d)Traktoreak
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 24,00
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 36,00
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 114,00
e)Atoi eta erdi atoiak
Karga erabilgarriko 750etik 1.000kg. bitartekoak 24,00
Karga erabilgarriko 1.000etik 2.999 kg. bitartekoak 36,00
Karga erabilgarriko 2.999 kg.tik gorakoak 114,00
f)Bestelako ibilgailuak
Ziklomotoreak 7,00
125 cc-rainoko motozikletak 7,00
125tik 250 cc-rainoko motozikletak 11,00
250etik 500 cc-rainoko motozikletak 22,00
500etik 1.000 cc-rainoko motozikletak 45,00
1.000 cc-tik goragoko motozikletak 85,00
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen 5 zenbakidun ordenantza fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honetako, Toki Ogasunak dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauen aurreikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Lan edo hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio.
4. artikulua.
Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:
1.Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.
2.Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.
3.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.
4.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuren aldaketa dakarkienak.
5.Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.
6.Lurraren Legeko testu bateratuko 58. artikuluko 2. atalean azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.
7.Zerbitzu publikoen instalazioetarako obrak.
8.Lur higidurak, hala nola lurrerauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa, egintza horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiektuaren batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta leudekeenean salbuetsiz.
9.Eraikuntza erauzketa, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.
10.Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide jarduera, zerbitzu publiko edo lurrazpiari eman zaion beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.
11.Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jarketa.
12.Gaitasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarkien edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.
5. artikulua.
Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.
III.SUJETU PASIBOAK
6. artikulua.
1.Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.
7. artikulua.
1.Zergadunaren ordezko sujetu pasibo eritzeko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.
2.Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari exikitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.
IV.OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
1.Zergaren oinarri zergagarria eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak osatzen du.
2.Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua onartuko da, baldin eta dagokion Elkargo Ofizialak ikusinetsita badator.
3.Aurreko atalean adierazitako berezitasunak jasotzen duen aurrekonturik ez badago, hala nola aginduzko baimenarik lortu ez duten eraikuntza, instalazio eta obra guztien kasuan, Udal Zerbitzu Teknikoek erabakiko dute oinarri zergagarria proeiktuaren bataz besteko kostuaren arabera.
V.ZERGA KUOTA
9. artikulua.
Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.
VI.SORTZAPENA
10. artikulua.
Zergaren sortzapen eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan geratzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.
VII.KUDEAKETA
11. artikulua.
Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarriak doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.
12. artikulua.
Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.
13. artikulua.
1.Benetako egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren egibenetazko kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarri, dagokion behin-betiko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
2.Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zezendaritzaren eskubide fakultatiboak, industrial onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.
14. artikulua.
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.
15. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokienez, era berean zerga urraken kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokienez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.
16. artikulua.
Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.
17. artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.
VIII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz oniritzirik izan zen, 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
5 zenbakidun ordenantza fiskala: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzekoa.
eranskina
1)Karga tasa
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren juoten taula, honela geldituko litzatekeelarik:
Edifizio berriak eraikitzea, bai etxebizitzak zein industriariak edo beste edozein erabilpenentarakoak eta daudenak handitzeko obrak: %4
Aurrekoaren berdina ez den edozein eratako obra, eraikuntza edo instalazioa: % 2,5
Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Etxebizitza Sozialak eraikitzeko Obrak: %2
Eraikitako Ondarearen Berregokipen Obrak: %2.
1.202,02eko baino aurrekontu txikiagoa duen eraikuntza, instalazio eta obrak; %0
Proiektu Teknikorik behar ez duten etxe-barruetako Obrak: %0
Etxebizitzadun edifizioen etxeaurreak margotzea: %0
2)Hobariak
a)%90eko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irigarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.
b)%50eko hobaria, (igogailuak) etxebizitza-eraikinetako sarbidea eta bizigaitasuna hobetzeko eraikuntza, instalazio eta obretan.
Hobaria, subjektu pasiboek eskatu beharko dute eta zergagai bakoitzeko hobari bakarra ezarriko da.
Hau guztia Gipuzkoako Toki-Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru-Arauaren 16.4 artikuluan agintzen dena betetzeko argitaratuko da, guztien jakinerako eta aipatutako aginduan aurrikusten diren gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru-Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera neurri, ordainkizun, tarifa eta Agintaraudien ezarpen eta aldaketarako aipatutako erabakien aurka, administrazioa-bidetik behin-betiko direnak, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du doakionak Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren dagokion sailean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamonetik hasita eta bi hilabeteko epean.
Hau hala izanik ere, eta aipatutako aginduak ematen duen baimenaren arabera, hala nahi izanez gero, eta administrazioarekiko auzibideari ekin baino lehen, murtziloa jarri ahal izango dute aipatutako interesatuek Gipuzkoako Foru-Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, esandako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoreneko lehen lanegunetik hasi eta hilabeteko epean.
Irura 2004ko abenduaren 17a.Alkatea.
(822) (11755)