| 251. zenbakia | Data 2004-12-31 | 25099 orria |
LEGORRETAKO UDALA
Iragarkia
Informazioa zabaltzeko legez ezarritako epea bete eta inolako erreklamazio edo oharrik izan ez delarik, Zerga Ordenantzak eta dagozkien eranskinak indargabetzeari zein onartzeari buruz 2004ko urriaren 28ko Udalbatzarrak hartutako erabakiak behin betikotzat hartzen dira, eta 2005eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean. Onartutako testu berriak eta osoak zein eranskinak jarraian agertzen direnak dira:
Zergen kudeaketa eta bilketaren eta beste Zuzenbide Publikodun sarrera Lokalen Ordenantza orokorra.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.Xedea.
1.Erregimen Lokaleko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 106.2 artikuluan diktatzen denaren arabera, Ordenantza Orokor honek arau arruntak jasotzen ditu, zuzenbide publikodun sarreren kudeaketa eta bilketari buruz diktatu daitezkeen Ordenantza Fiskalen eta Barne Arautegien parte osatzaile kontsideratuko direnak.
2.Ordenantza hau diktatzen da Ordenantza Fiskalei amankomunak zaizkien aspektua erregulatzeko, honela hauek errepikatzea ekiditeko eta baita Udalak zehaztu edo garatu beharreko materiak erregulatzeko.
2. artikulu.Aplikatzekoak diren arauen lehentasun-ordena.
1.Zergen kudeaketa dela eta, aplikatuko dira:
a)Ordenantza orokor honetako arauak eta erreferentziako zergaren ordenantza fiskal espezifikoak eta baita zerbitzuetako kudeaketaren udal arautegiak ere.
b)Uztailaren 5eko 11/1989 Arau Forala, Gipuzkoako Ogasun Lokalak arazten duena.
c)Urtarrilaren 31ko 1/1985 Arau Forala, Zergen Orokorra.
d)Martxoaren 19ko 4/2003 Arau Forala: Toki-zerga sistemaren berrikuntzarako.
2.Zergazkoak ez diren zuzenbide publikodun beste sarrera batzuen kudeaketari buruz, aplikatuko dira:
a)Ordenantza honetan sartzen diren Arauak.
b)Erreferentziako baliabidea erregulatzen duen legislazio espezifikoak jasotzen dituen prezeptuak, baliabidea munizipala nahiz autonomikoa edota estatala izan.
c)Erregimen Juridiko eta Prozedura Administratibo Arruntaren azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
3.Zergazko kreditu eta gainerako zuzenbide publikodun lokalen bilketari buruz, aplikatuko dira:
a)Ordenantza hau.
b)Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Arautegi Orokorra, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuz onartua.
c)Zerga- eta Aurrekontu Arau Foral Orokorrak.
II.EPEMUGA PERIODIKOA DUTEN ZERGEN
KUDEAKETA
3. artikulua.Egutegi Fiskala.
1.Orokorrean, izaera periodikoa duten zergak ordaintzeko periodoak hurrengoak izango dira:
Trakzio Mekanikodun ibilgailuen zerga: martxoaren 15etik apirilaren 15era.
Ura eta Estolderia:
- 3. lauhilabetea: urtarrilaren 15etik otsailaren 15era.
- 1. lauhilabetea: maiatzaren 15etik ekainaren 15era.
- 2. lauhilabetea: irailaren 15etik urriaren 15era.
Zabor-bilketa: urriaren 15etik azaroaren 15era.
Ibilgailuen sarrera: azaroaren 15etik abenduaren 15era.
Kamioien udal-aparkalekua: azaroaren 15etik abenduaren 15era.
Musika eskola: hilero 1etik 15era.
Etxez etxeko laguntza: hilero 1etik 15era.
2.Aurreko puntuan adierazitako pagu-periodoko bariazioak Alkatetzak onartuko ditu eta ez dira beren luzapenak onartuko aparteko zirkunstantziarik ez bada.
3.Borondatezko epean eskatutako gerorapen eta zatikapen erabakietan ez da berandutza interesik exijituko baldin eta haiei dagozkien zorrak aldizkako epemuga duten eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorrak badira eta horiek guztiak sortzapenaren ekitaldi berean osorik ordaintzen badira.
4. artikulua.Erakusketa publikoa.
1.Alkateak aginduko du egutegi fiskalaren publikazioa, Probintziako Buletin Ofizialean eta Udaletxeko taulan iragarriz.
2.Ordaindu beharreko kuotak eta hauek zehazten dituzten zerga-elementuak jasotzen dituzten errolda fiskalak Udaletxeko bulegoetan erakutsiko zaizkio herriari kobrantzako periodoak hasi baino hamar egun lehenago eta hilabete batez.
3.Kuotak eta gainerako zerga-elementuak dagozkien erregistroetan altak ez direnez, eta bai egintza ezargarria jadanik banan-banan subjektu pasiboari komunikatua, kolektiboki komunikatuko dira Zerga Arau Foral Orokorreko 124.2 artikuluak aurreikusten duenaren arabera.
4.Errolden erakusketa publikoaren eta bertako likidazioen kontra erreposizio-errekurtsoa ezarri ahalko da kontentzioso-administratiboaren aurretik, erakusketa publikoaren datatik hasita hilabeteko epean.
5. artikulua.Kobrantza iragarkiak.
Aurreko artikuluak erregulatzen duen egutegi fiskalaren iragarkiak errolden erakusketa publikoa ezagutzera emateaz gainera beste funtzio bat ere bete dezake, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Arautegi Orokorreko 78. artikuluak aipatzen duen kobrantza-iragarkia publikatzearen funtzioa alegia. Aipatu xedea bete dadin, hurrengo zirkunstantziak eman behar dira:
a)Ordaintzeko bitartekoak: Legezko kurtsoa duen dirua edota Udalaren aldeko txeke nominatiboa.
b)Ordaintzeko tokiak: Ordaintzeko dokumentuan agertzen diren entitate kolaboratzaileak.
c)Atalean aipatzen diren pagu-periodoak iraganik, ohartaraztea zorrak premiamenduaren prozeduraz exijituko direla eta premiamenduaren errekargua, berandutze interesak eta, kasu balitz, gerta daitezkeen kostuak sortuko ditu.
6. artikulua.Helbidea.
Subjektu pasiboak deklaratu helbide fiskala edota Udalak informazio-iturri berrien arabera zuzendutakoa, zergaduru bakoitzari dagokion kudeaketa-elementu bezala inkorporatuko da eta biltze-kudeaketaren ondoriozko notifikazio guztiak bidaliko zaizkion helbidea izango da.
II.EPEMUGA EZ PERIODIKOA DUTEN ZERGEN
JESTIOA
7. artikulua.Likidazioen praktika.
Ordenantza Fiskalek agindu bezala, eta dagozkion ezarpen-tipoak aplikatuz, sarrera zuzeneko likidazioak egingo dira Udalak ezarpen-egintzaren baten berri duenean eta autolikidazioa ez badu egina, baina 6 euro behetiko zerga-kuotak ez dira igormenduko.
IV.ONURA FISKALAK EMATEA
8. artikulua.Eskaera.
1.Exentzio, murrizpen eta hobarien kontzesioa edota ukazioa zerga-tributu bakoitzaren arautegi bereziari atxikiko zaio eta inoiz ere ez da aplikatuko analogia exentzioen eta hobarien eremua bere terminologia zorrotzetik haratago hedatu asmoz.
2.Aurkako lege-prebisio zehatzik ezean, eskatu beharreko izaera du onura fiskalak aplikatzeak, eta beraz eskatu egin beharko dira instantzia Alkateari zuzenduz eta aldi berean eskatzaileak nahikotzat kontsideratuko duen argumentuz hornitua.
3.Izaera orokorrez, onura fiskalak emateak ez du izango atzera eraginik, eta beraz, onura fiskala ematea erabaki ondoren emango den lehenengo zerga-kobruaren momentuan sartuko da indarrean bere aplikazioa.
V.TRIBUTUZKOAK EZ DIREN KREDITUEN GESTIOA
9. artikulua.Erreintegroak.
Okerreko paguren bat eginez gero, Kontuhartzailetza horretaz ohartu bezain azkar, jaso duenari errekerituko zaio bere kopurua atzera itzultzea seinalatuko zaion epe barruan. Obligazio hau beteko ez balitz, itzulpena premiamenduz eskatuko zaio.
10. artikulua.Exekuzio subsidiarioak.
Zergaduruaren baitan eragina luketen lanak egingo balitu Udaleko pertsonalak (hala nola udal jabetza duen oholeria bideratu, muntatu eta desmuntatzea, hileta zerbitzuen lanak, ur-horniduraren sare nagusiari hainbat instalazio konektatzea eta beste hainbat) eta baita erabilitako materialen kostua ere, Zerbitzuko Arduradunak elaboratuko duen lanordu eta materialen partea kontuan hartuz fakturatuko dira (frakzio txikiena ordubetekoa izanik, Konbenioan onartu zenaren arabera).
Dagokion espediente kontradiktorioa izapidetu ondoren. Suposamendu bakoitzari aplikatu behar zaion arautegiaren arabera, zergaduruari ezarriko zaizkio nola lanik gabe dagoenean burututako exekuzio subsidiarioen zenbatekoa hala udal-ondasunetan eragindako kalteen konponketak sortutakoa, kasuaren arabera.
VI.BILTZE GESTIOA
11. artikuluaPagua atzeratzeko nahiz zatitzeko eskaera.
1.Atzerapena emateko irizpide orokorrak hurrengoak dira:
a)300 euro baino zor txikiagoak gehienez ere hiru hilabete atzera daitezke.
b)300 eta 600 euro pezetaren arteko zorren pagua sei hilabete arte atzera daiteke edota zatitu.
c)600 _ baino kopuru handiagoko zorren pagua urtebete arte atzera daiteke edota zatitu.
2.Behin Bilketa Zerbitzuak egoki identifikaturik zergadurua eta zorraren zenbatekoa, paguaren zatiketa ontzat emango zaie aurreko atalean aurreikusten den eran transferentzia periodikoaren agindua kreditatuko duen dokumentua aurkeztuko duten guztiei.
3.Lehen aipatu diren zor-kopurua eta periodoen luzamenduaz bestelakoa ere aplikatu ahal izango da, zordunak aurkeztu dokumentazioaren arabera.
12. artikuluaKreditu kobraezinak deklaratzeko proposamenak.
Prozedurazko legaltasunarekiko errespetua eta efikazia administratiboa bateratzeko asmoz, kredituak kobraezinezko deklaratzeko proposamenak Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 153 artikuluak eta segidakoetan arautuko da, beti ere, zorra behin notifikaturik eta hurrengo zirkunstantziak ematen badira:
a)Hainbat entitatetan egindako fondoen enbargoa negatiboa bada.
b)Soldataren enbargoa posible ez izatea, nominarik ez duelako.
c)Ondasun higiezinak bai izanik, hauen enbargoaren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.
d)Ibilgailua bai izanik, honen tasazioa zorra baino txikiagoa izatea.
VII.ARAUHAUSTE ETA ISUNAK
13. artikulua.Arau hauste arinak.
1.Tributuen kudeaketa dela eta edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eska dakizkiokeen tributuzko obligazio edo betebeharrak ez betetzea, arau hauste arina izango da arau hauste larriak ez badira eta isunaren graduazioko elementu ez badira.
1.1.Bereziki arau hauste arinak izango dira eta 150 _ isuna izango dute hurrengo portaerek:
a)Deklarazioak ez aurkeztea edota deklarazio faltsuak edota osoak edo zehatzak ez direnak egitea, hurrengo artikuluaren arabera arau hauste larria ez bada.
b)Zerga Arautegi Foral Orokorreko 111 eta 112 artikuluetan ezarritako bere harreman ekonomiko, profesional edo finantzieroak direla eta zergan eragina luketen datuak, argibideak edo aurrekariak emateko obligazioa ez betetzea.
c)Zentsuak eragina luketen datuak emateko obligazioa ez betetzea, besteak beste: Izaera Urbanoa duten Terrenoen Balioaren Hazkundearen gaineko Zergapekoak ondasun higiezinei buruz gerta daitezkeen alta edo baja deklarazioak aurkezteko obligazioa, maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko bariazioak.
d)Udalak zernahi dela eta egindako errekerimenduak ez atenditzea.
e)Administrazioaren zerga-egintzei jarkitzea, aitzakiak jartzea edota uko ekitea, nola kudeaketa edo inspekzio fasean hala biltegiarenean.
1.2.Bereziki arau hauste arina izango da eta 90 _ko isuna izango du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergapekoak ibilgailuei buruz alta edo baja deklarazioak aurkezteko obligazioa eta maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko bariazioak ez aurkezteak.
Hau guztia Zerga Arautegi Foral Orokorreko 83. artikuluaren eta 82ko graduazio irizpideen arabera kopuru handiagoko isunak jartzearen kalterik gabe.
2.Artikulu honetan kontenplatzen ez diren arau hauste arinak, oro har, 30 _ko kopuruz isunduko dira.
3.Arau hauste arinen isunek, kasu balitz zergaduruaren egoera fiskala erregulatzeko instruitu den espedienteaz ezberdina eta independentea izango dute eta Alkatetza Lehendakaritzak ezarriko ditu dagokion aktuatzaileak aurrez txosten motibatua emanik.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, Udal Batzarrak onartu zuen, 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
Ondasun Higiezinei buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen Ordenantza Fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, eta geroztik Araudiak izan dituen aldaketak kontuan izanik, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
II.GRABAMEN TASA
2. artikulua.
1.Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa Eraskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratuko da finkatua.
2.Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, Eraskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratuko da finkatua.
III.OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK
3. artikulua.
1.Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.
2.Landa Ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.
3.Zerga honen zehaztapena aurreko apartatuetan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako 2 artikuluan bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.
IV.SALBUESPENAK
4. artikulua.
Uzatailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak ezarritako salbuespenez gain, Ondasun Higiezinen zergatik salbuetsita deklaratzen dira partaidetza pribatuari interes orokorreko ihardueetan zerga pizgarriak emateari buruzko martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauaren 5. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituzten fundazio eta onura publikoa duten elkarteak.
V.HOBARIAK
5. artikulua.
Hurrengo hobariak onartuko dira:
a)Kuota osoaren %75ko hobaria, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean. Eskaerarekin batera, familia ugarien titulua aurkeztu beharko da eta behin zergaren urteko matrikula itxi eta gero aurkezten diren eskaerak, hurrengo urtean izango dute eragina. (2003ko urriaren 30eko Udalbatzarra)
b)Kuota osoaren %50ko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondorenetik lehen 3 urtetan.
6. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VI.KUDEAKETA ARAUAK
7. artikulua.
1.Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuorde daiteke, Udal Batzarrak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.
2.Hartuko den udal erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.
VII.AZKEN XEDAPENA.
Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
eranskina
Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa:
Industria eta zerbitzu erabilerarako tipoa: %0,34.
Beste erabileretarako (etxebizitza, etab): %0,16.
Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 0,60koa da.
Udalerriko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordainarazteko zenbait ahalmen arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Legorretako Udal honek koefizienteak eta indizeak finkatu ditu Ordenantza Fiskal honetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratuari buruzko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluan aurreikusitako ahalmenak eta horri idazketa berria emanten dion, martxoaren 19ko Udal Zerga Sistema aldatzen duen 4/2003 Foru Araua erabilita.
II.GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA
2. artikulua.
Zumarragako herrian Zerga hau ezartzen zaien jardueratarako Foru Aldundiak zerga honen Tarifetan ezarri dituen gutxieneko kuotak, 1. Eranskinean azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.
3. artikulua.
Zumarragako herrian zerga hau ezartzen zaien jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko artikuluaren arabera gehitutako kuotei, 2. Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, horretarako kontuan hartuta kokatuta dauden kalearen kategoria.
4. artikulua.
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, hurrenez hurren, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.
5. artikulua.
Aurreko 3. artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten dira 2. Eranskinean zehaztutako kategorien arabera.
III.ZERGAREN KUOTA
6. artikulua.
Zerga honen kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotek osatuko dute. 2. artikuluko koefizientea eta 3. Artikuluko indizea aplikatuta, eta hala behar balitz, baita Foru Errekargua ere.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea
IV.GESTIO ARAUAK
7. artikulua.
1.Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ahal izango dira aldez aurretik Udal Batzarrak erabakitako neurrian. Horretarako, jendaurrean jarriko den urtea hasi baino lehen tokatzen den hitzarmena sinatu beharko dute bi erakundeek.
2.Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bertan argitaratuko da, hitzarmen horiek eteten direnean.
3.Artikulu honetako ezarritakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.
V.AZKEN XEDAPENA.
Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
eranskina
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,5.
ii. eranskina
Kategoria: Bakarra.
Indizea: 1.
Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren Ordenanza Fiskal arautzailea.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentaia laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
1.Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2.Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hirilurren kontsiderazioa:
Hiri-lurzorua, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarrian Hirigintza Jarduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argiteria publiko dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta daudenak.
Nekazal Legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horregatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III.MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1.Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2.Zerga honen eraginetarako hurrengoak izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa:
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurren kontsiderazioa ez dutenek
IV.SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:
a)Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.
b)Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.
Salbuespen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenganatu aurreko lehendabiziko 5 urteetan gauzatzea.
Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkien eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obra horien balio kostu balio katastralaren %25 baino handiagoa bada.
c)Ezkontz sozietatera egindako ekarpenak, ezkontideen artean, ezkontz sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.
d)Seme-alaben alde edo ezkontideen artean, ezkontza-baliogabetasun, banantze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketa.
2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:
a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b)Legorretako udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.
d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.
f)Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.
g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.
V.SUJETU PASIBOAK
6. artikulua.
Hurrengoak dira zergaren sujetu pasiboak:
a)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostu bidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1.Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zehar hartutako benetako gehikuntza da.
2.Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurraren balioaren gainean Eranskinean dagoen eskalaren portzentaia aplikatuko da.
3.Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentaia zehazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena.Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentaiaren arabera zehaztuko da.
Bigarrena.Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentaia, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetako emaitza izango da.
Hirugarrena.Lehen erregelaren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentaia zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua.
Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.
9. artikulua.
1.Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentaiei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
2.Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskineko urteko portzentaien laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lur gainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentaia ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
3.Beharrezko desjabetzapenak daudenean, bildutako urteko portzentaien laukia lurraren baloriari dagokion balioespenaren zatiaren gainean aplikatuko da.
VII.TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tipoa aplikatzearen emaitza izango da.
VIII.ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1.Data hauetan sortaraziko da zerga:
a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostu bidez edo dohan izanik ere, eskualdaketa datan.
b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:
a)Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek errejistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionari publiko batek ematen dituenekoa.
b)Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.
2.Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epai bidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzat har dadinean, sujetu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1.295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintza edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu ere, hutsalketa edo deuseztapena zergaren sujetu pasiboaren egin-beharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
3.Kontratu, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze egintzako eta adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
4.Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX.HOBARIAK
12. artikulua.
Kuotaren %95ko hobaria izango dute lurren eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela-eta.
X.KUDEAKETA
13. artikulua.
Sujetu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bait dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
14. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a)Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, sujetu pasiboak horrela eskaturik urte bateko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
15. artikulua.
1.Aitorpenari, nahitaez, ezarpena sor eraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2.Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
16. artikulua.
Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekerimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
17. artikulua.
13. artikuluan xedatutakoaz, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, sujetu pasiboen epe berberen barruan:
a)Honako Ordenantza Fiskal honetako 6.artikuluaren a)hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, dohaintza emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b)Aipatu 6. artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun-eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
18. artikulua.
Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, esku hartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondatezko egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurreikusitakoa Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.
19. artikulua.
1.Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 14. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arau hauste eta, hala balitz, dagozkien zehazpenen kaltetan gabe.
2.Udal Administrazioak aurreikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuak dagokien aitorpena aurkezten ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagozkion sartze epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arau hauste eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
20. artikulua.
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
21. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.
XI.XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 7.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
1.
a)Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko %2a, %70a gainditu gabe.
b)Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
c)Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
2.Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3.Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
XII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
Eranskina
I.Portzentaia laukia
Aldia Porzentaia Kargatasa
a)Urte 175 urte 3,1 % 5
b)10 urte artekoa 2,8 % 5
c)15 urte artekoa 2,7 % 5
d)20 urte artekoa 2,6 % 5
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautuko duen Ordenantza Fiskala.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Zumarragako Udalak, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak erregulatzen dituen Foru Arauean nahiz tributu hau bereziki arautzen duen Foru Arauean aurrikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijituko du Ordenantza honi jarraiki. Aplikatuko diren tarifak jasotzen dituen Eranskina ere Ordenantza honen zati izango da.
2. artikulua.
Ordenantza hau udal barruti osoan aplikatzekoa da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udalak eman beharreko hirigintza baimena behar duen edozein eraikuntza, obra edo instalazio egiteari tokatzen zaio zerga hau; eta berdin izango dio baimena aterata izan edo atera gabe izan.
4. artikulua.
Honakook izango dira, banan banan adierazita, zerga hau ezartzea tokatzen zaien egintzak:
1.Solairu berriko edozein eraikin edo instalazio egiteko obralanak.
2.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazio handitzeko obrak.
3.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazioren egitura aldatzea dakarten konponketa eta berrikuntza lanak.
4.Dagoeneko zutik dagoen edozein eraikin edo instalazioren kanpoko itxura aldatzea dakarten obrak.
5.Eraikinen barne antolamendua aldatuko duten obrak, eraikina edozertarako erabiltzen dela ere.
6.Behin-behineko obralanak, hau da, Lurraren Legeko textu bateratuko 58. artikuluko 2 atalean azaltzen direnak.
7.Zerbitzu publikoak instalatzeko obrak.
8.Lur erauzketak, hala nola hondeaketak, berdinketak eta betelanak, ez badira, behintzat, aurretik onartu edo baimendutako beste Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuak.
9.Eraikinak erastea, aurri zorian daudela aitortuetakoak erastea salbu.
10.Aparkalekuak, industria, merkataritza nahiz lanbide iharduerak, zerbitzu publikoak edo lurrazpiari emanen zaion beste edozein erabilera antolatzeko egindako lurpeko instalazioak.
11.Bide publikotik ikusteko moduan propaganda kartelak jartzea.
12.Baliabide ekonomikoak badirela erakusten duten inbertsioen bidez edozein obra, eraikuntza edo instalazio egitea, tokatzen den obra baimena edo hirigintza baimena aterata.
5. artikulua.
1.Ez zaie zerga hau tokatzen Udalaren jabetzako eraikinetan egindako eraikuntza, obra eta instalazioei, beti ere, Udala bera bada obren jabea.
2.Nahiz eta berez zerga hau ezartzea tokatu, salbuetsiak egongo dira eta ez dute ordaindu beharrik izango, Estatuak, Elkarte Autonomoak, Lurralde Historikoak edo Toki Entitateek egindako eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, nahiz eta kudeaketa erakunde autonomo batek egina izan. Obra, instalazio eta eraikuntza horiek, inbertsio berriko obrak edota azpiegitura zaharren maitenimenduko lanak izan, zuzenean beharko dute izan honako helburuotako bat: Errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak, obra hidraulikoak eta herrien saneamendu nahiz ur zikinen tratamentua.
3.Igogailuak jartzeko dirulaguntza emateko arauan sartzen diren eraikuntzetan igogailuak jartzeko lanak eta eraikuntzetan irisgarritasuna hobetzeko lanak zerga honen %95eko onura aplikatuko zaie.
III.SUJETU PASIBOAK
6. artikulua.
1.Honakook dira zerga hau ordaintzera behartuak daudenak, eta hortaz, zergadun esango zaie: Eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten diren higiezinen jabeak izanik Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 33. Artikuluak zehazten dituen pertsona fisiko nahiz juridikoak eta erakundeak, beti ere, obren jabe ere badirenean; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.
2.Udal Administrazioaren aurrean behar den moduan egiaztatzen ez bada obraren jabea beste pertsona edo erakunde bat dela, beti ulertuko du Udalak, obraren jabea lanean ari diren higiezinaren jabea bera dela, eta hari ezarriko dio zerga.
7. artikulua.
1.Zergadunaren ordezko sujetu pasibo iritziko zaio, dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak eginten ari denari, baldin eta zergaduna bera ez bada.
2.Nolanahi ere, zergadunaren ordezkoari exijitu ahal izango dio Udalak ezagutzera eman diezazkiola zergadun den pertsona edo entitatearen izena eta helbidea.
IV.ZERGA OINARRIA
8. artikulua.
1.Zergaren oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa izango da.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua hartuko da, baina, beti ere, tokatzen den Elkargo Ofizialaren oniritzia izan beharko du.
3.Aurrekontua aurreko atalean esanda bezala aurkezten ez bada, edo tokatzen den baimenik atera gabeko eraikuntza, instalazio nahiz obren kasuetan, zergaren oinarria Udal teknikariek erabakiko dute, proiektuaren kostua zein izan daitekeen zehaztu eta finkatuta.
V.ZERGAREN KUOTA
9. artikulua.
Zergaren oinarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.
VI.SORTZAPENA
10. artikulua.
Eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan sortzen da zerga, bai eta beharrezko den lizentzia atera ez bada ere
VII.KUDEAKETA
11. artikulua.
Tokatzen den lizentzia ematerakoan behin behineko likidazioa egingo da, zergaren oinarria interesatuek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuta, beti ere, aurrekontuak dagokion Elkargo Ofizialaren oniritzia badu; gainerakoetan, zergaren oinarria udal teknikariek zehaztuko dute, proiektua zer kostako den irizten diotenaren arabera.
12. artikulua.
Dagokion lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu osagarri bat aurkeztu beharko da, aurrekontuaren igoeraren araberako behin-behineko likidazio berri bat egiteko.
13. artikulua.
1.Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak nahiz obrak eta horien benetako kostua ikusirik, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena egin ondoren, hala behar bada, aurreko atalean aipatzen den zerga oinarria aldatu egingo du, eta behin betiko likidazioa egingo; eta behin betiko likidazio horren arabera, aldea ordaintzeko eskatu edo, hala tokatzen bada, interesatuari itzuli egingo dio.
2.Aurreko atalean ezarritakoa bete ahal izateko, obra bukatu edo behin-behingoz onartu ondorengo lehen hilabetearen barruan, Udalari aditzera eman beharko zaio hala gertatu dela Udal Administrazioak berak horretarako eskainiko duen inprimakia betez. Aitorpenari obraren zuzendari teknikoaren ziurtagiria erantsi beharko zaio, tokatzen den elkargo ofizialak ikuskatua, hala egitea tokatzen denean. Ziurtagiri horrek jaso beharko du obrak guztira zer kosta diren, baita teknikariaren gastuak ere, hala nola, proiketua idatzi eta zuzentzearena, mozkin industrialarena, nahiz bestelakoak.
14. artikulua.
Zergaren likidazioari dagozkionetarako berdin balioko du administrazioak baimena espreski emana izan edo baimena isiltasun administratibo positiboaren bidez emana izan.
15. artikulua.
Udalak zerga hau autolikidazioaren bidez exijitu ahal izango du.
16. artikulua.
Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez egitea erabakiko balu, eta hori idatziz espreski adierazi, eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko dio Udalak edo bertan behera utzi.
17. artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuli edo bertan behera utziko du, baldin eta ez bada gertatzen, titularrak berritzea eskatu eta Udalak baimena berritzea.
VIII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
eranskina
Karga tasa.
Obra nagusiak eta planta berrikoak % 4,5
Nekazal ustiapenak % 2
Babes Ofizialeko Etxebizitzak % 2
Berritze obra txikiak % 2
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
I. KAPITULUA.IZAERA ETA ZERGAGAIA
1. artikulua.
1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Legorretako udalerrian dagoenean exijitzen da.
2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. KAPITULUA.SALBUESPENAK
2. artikulua.
1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
f)Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
g)Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
h)Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
i)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
j)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
I bilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. KAPITULUA.SUBJEKTU PASIBOAK
3.artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. KAPITULUA.ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA.ZERGA KUOTA
5. artikulua.
1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
a)Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.
b)Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
c)Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
d)Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
e)Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
f)Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
g)Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. KAPITULUA.HOBARIAK
6. artikulua.
1.Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.
2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
VII. KAPITULUA.KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Legorretako Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
10. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VIII. KAPITULUA.BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
11. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX. KAPITULUA.ERROLDAK
12. artikulua.
Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuoten ordainketa, zergen kudeaketa eta bilketaren eta beste Zuzenbide Publikodun sarrera lokalen Ordenantza Orokorrak agindutakoarekin bat eta bere zerga-egutegiaren arabera egingo da.
Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabete batekoa izango da.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia udaletxeko Iragarki Taulan argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. KAPITULUA.ITZULKETAK
13. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.
14. artikulua.Xedapen gehigarria.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
15. artikulua.Amaierako xedapena.
Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
eranskina
Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak ezarritako tarifa-taula berriari 1,603ko koefizientea ezartzea , non tarifa hauek sortzen diren:
Ibilgailuaren potentzia eta mota Euroa
a)Turismoak.
9 zaldi fiskaletik beherakoak 28,90
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 57,80
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 96,34
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 134,88
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 173,41
20 zaldi fískaletik gorakoak 211,95
b)Autobusak
21 plaza baino gutxiagokoak 133,53
21etík 50 plazara bitartekoak 190,18
50 plaza bainp gehiagokoak 237,72
c)Kamioiak.
1.000kg-tik beherako karga erabilgarria dutenak 67,77
1.000tík 2.999 kg-ra bitarteko karga
erabilgarria dutenak 133,53
2.999tik 9.999 kg-ra bitarteko karga
erabilgarria dutenak. 190,18
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 237,72
Euroak
d)Traktoreak.
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 28,33
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 44,52
25 zaldi ñskal baino gehiagokoak 133,53
e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak.
1000 baino gutxiagoko eta 750 kg baino
gehiagoko karga erabilgarria dutenak 28,33
1.000tík 2.999 kg-ra bitarteko karga
erabilgarria dutenak 44,52
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 133,53
Besteiako ibilgailuak.
Zikomotoreak 7,09
125 cc-ra bitarteko motozikietak 7,09
125 cc-tik 250 cc-ra bitarteko motozikietak 12,13
250 cc-tik 500 cc-ra bitarteko motozikietak 24,29
500 cc-tik 1.000 cc-ra bitarteko motozikietak 48,55
1.000 cc-tik gorako motozikietak 97,11
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen Fiskal Ordenantza arautzailea.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III.SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2.Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a)Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: Higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b)Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c)Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: Obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua.
Tasak ordaintzera behartuta daude:
a)partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b)partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.KUOTA
9. artikulua.
1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua.
1.Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII.LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Aldizkako epemuga duten zorrak eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorretan, subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio, ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa, tasa sortu den ekitaldian egitea.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, Udal Batzarrak onartu zuen, 2004ko urriaren 28an eta 2005eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
Eranskina
Tarifak. Euroak
a)Udal administrazio edo agintariek luzatu edo bere gain hartzen dituzten agiriak, alderdi batek eskatuta.
Fotokopia bakoitzeko 0,10
Dokumentua egiaztatzeagatik 0,10
Probintzi barruan faxa bidaltzeagatik
minutu edo aldia 0, 30
Probintzi kanpora faxa bidaltzeagatik
minuto edo aldia 0,75
b)Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko legeek exigitutako hirigintza lizentziak ematea.
Berritze obra txikiak salbuetsita daude.
Beste obrak, 4.200 eurotik 6.010 euro
bitarteko aurrekontua dutenak 92
6.010 eurotik 30.050 _ bitartekoak 138
30.050 eurotik 60.100 _ bitartekoak 183
60.100 eurotik gehiagoko aurrekontukoak 363
Erabilera edo erabilera aldaketa 20
Segregazio baimena 20
Lehen erabilera baimena, etxebizitzako 20
Eskatzailearen eskariz ekindako hirigintza
palnifikazioarengan eragina duten
espedienteen tramitazioa eta gauzatzeagatik,* 725
(*) Gehi iragarkien gastuak.
Babes ofizialeko etxebizitzak % 90 eko hobaria izango dute.
Igogailuak jartzeko dirulaguntza emateko arauan sartzen diren eraikuntzetan igogailuak jartzeko lanak eta eraikuntzetan irisgarritasuna hobetzeko lanak dagokion tasa honen %95eko onura aplikatuko zaie.
c)Establezimenduak irekitzeko lizentziak ematea.
Euroak
Tributu kuota, izapidetu behar den espedientearen arabera koprru zehatz batez finkatuko dira:
Kaltegarriak ez diren jarduerak 100
Salbuetsiak dauden jarduerak 400
Sailkatutako jarduerak 700
d)Udal hilerriak, gorpuak eramateko zerbitzuak eta bestelako udal hileta zerbitzuak.
Erabilpen pribatiborako emateak:
Lurpeko hilobi erabilpena 10 urtetarako
baimena ematea 60
Ezurtegi erabilpena 20 urterako
baimena ematea 60
Hobiratze eta deshobideratze lanak:
Gorpuaren hobiratzea 60
Beste kanposantu batetara eramateko
xedearekin deshobiratzea 60
Hilobi amankomunera eramateko
deshobiratzea Ezer ez.
Gorpukien ezurtegira zuzentzeko deshobiratzea,
60 euro gehi 48 euro granitoaren balioa.
Errausketa ondoren ezurtegian hobiratzea,
soilik granitoaren balioa, 48 euro.
e)Ur, gas eta argindarraren banaketa, eta jendearentzako beste hornidurak, lineak lotzeko eskubideak eta kontagailu eta antzeko instalazioen jartzea eta erabilera barne, zerbitzu edo hornidara horiek udalerriek emanak direnean.
Tarifa hauek ezartzea:
Etxe kontsumoa:
30m3 arteko kontsumoa 0,30 _ m3 koa
Gainerakoa 0,42 _ m3 koa
Industri kontsumoa:
40m3 arteko kontsumoa 0,34 _ m3 koa
Gainerakoa 0,42 _ m3 koa
f)Estolderia zerbitzuak, bai eta ur zikinen tratamendua eta arazketa ere, estolda partikularren zaintza barne.
Estolderia zerbitzuagatik.
Udalak ezarrita duen tarifa ur kontsumoagatik fakturatutako kopuaren % 40 a da.
Ur zikinen tratamendua eta arazketa zerbitzuagatik. (Azpiegiturak finantziatzeko kanona)
Saneamendu-plana 0,235 _/m3
Euroak
g)Hiri hondakin solidoen bilketa, horien tratamendua eta deuseztapena, puntu beltzen hustuketa, eta kale partilularren garbiketa.
Hutsik edo beterik dagoen etxebizitza bakoitzeko 53,87
Janari dendak 91,59
Beste lokal komertzialak 81,90
10 langile baino gutxigoko industriak 91,59
Taberna eta antzekoak 101,30
Jatetxeak, Elkarteak, Ostatuak, e.a. 133,61
10 langile baino gehiagoko industriak 230,78
Dantzalekuak 342,35
h)Irakaskuntza bereziak udalarrien ikastxeetan.
Ikastaro puntualak 12
Denboraldiko ikastaroak, hilean 12
i)Musika eskola.
Hizkuntza musikala 29 _/hilean
Musika-tresna 38 _/hilean
Musika-tailerra 22 _/hilean
Abesbatza 10 _/hilean
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III.SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2.Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.KUOTA
8. artikulua.
1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2.Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1.Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2.Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII.LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10. artikulua.
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.
Aldizkako epemuga duten zorrak eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorretan, subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio, ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa, tasa sortu den ekitaldian egitea.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, Udal Batzarrak onartu zuen, 2004ko urriaren 28an eta 2005eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
eranskina
Tarifak
a)Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea merkantziak, eraikuntza materialak, obra hondakinak, hesiak, puntelak, asnilak, aldamioak eta antzeko beste instalazio batzuk jarriaz.
Euroak
Zaborrak edo materialeak gordetzeko edukinontziak,
eguneko edo zatiko, 2
Hesiak eta aldamioak metro linealeko edo zatiko
eta eguneko, 0,20
Zaborrak, lur hondakinak eta eraikuntza materialeak,
metro linealeko edo zatiko eta eguneko 0,60
Zutabeak eta eustegaiak, elementu eta eguneko 0,20
b)Aparkamendu murrizturako ibilgailuen sarrerak kaleko espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga.
Sarbide ate bakoitzeko edo ibilgailuak
espaloietan zehar sartzeko eta bidean
leku erreserbatzeko, 30 _ urtean.
Garaje kolektiboko aparkaleku bakoitzeko, 3,60 _ urtean.
c)Linea elektrikoak, hodiak eta galeriak argindar, ur, gas edo bestelako isurkinak garraiatzeko, bai eta lineen zutoinak, kableak, palomilak, amarratze, banaketa eta erregistro kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako aparailuak edota kaleetan edo udalaren herri jabariko bestelako terrenoetan ezartzen diren antzeko elementuak.
Ateria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasa aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuratzen dituen fakturaziotik datozen sarrera gordinen %1,5eko izango da.
Zerga-gaia.
1.Zerga-gaia da herri onurakoak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.
2.Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:
a)Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.
b)Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.
c)Hornidura-zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lurzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.
3.Artikulu honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira.
d)Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea mahai, aulki, tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuk erabiliz, irabazi asmoa dagoenean
Euroak
Mahai eta aulkiak jartzea, mahaiko eta hilabeteko, 6
e)Postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizun guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea udalaren herri erabilerako terrenoetan, bai eta kaleko industriak, industri ibiltariak eta zinemako filmaketa ere.
Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frijitutako
mahaiak, eguneko edo zatiko, 9
Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata
frijituak, bisuteria, jostailuak, liburuak,
etab. saltzeko txosnak, eguneko edo zatiko 5
Tiro txosnak, eta bestelako jokuak,
eguneko edo zatiko, 17
Tonbolak, zozketak, salmenta, arinak eta
antzekoak, eguneko edo zatiko, 17
Ziboak, tresna hegalariak, kale-satxoak,
zaldiko-maldikoak, bumperrak eta,
oro har, mugitzen diren era guztietako
aparailuak, eguneko edo zatiko 21
Auto-txoke pistak, eguneko edo zatiko, 42
Ikuskizun eta antzerkiak, eguneko edo zatiko:
Leku irekian, 9
Leku itxian, 33
Zirkoak, eguneko edo zatiko, 42
Taberan, kafetegi eta antzerakoetan.
Eguneko edo zatiko, 42
Asteroko feria dela eta, postu bakoitzeko
eguneko edo zatiko, 5
Argi indarra engantxatzeagatikako suplementua, 2
Herriko baserritarrak salbuetsita daude bertako ekoizkinak saltzeko.
f)Udal jabegoko diren landabideen erabilera.
Egun ateratze puntualen ondorioz,
egur garraioagatik: estereoko, 0,30
Egurra edo beste edozein moetatako
materiala (harrobiko materiala, buztina,
aridoak, e.a...) garraiatzeagtik, beti ere
puntualki egiten denean: m3 ko, 0,30
Edozein material garraiatzeagatik: egurra,
harrobiko materiala, buztina, aridoak, e.a...;
garraioa etengabe egiten denean eta aurretiazko
lizentiza baten bidez baimendua eta tazituki
prorrogatua izan denean, m3 ko, 0,30
g)Kirol instalazioak erabiltzeagatik. (Frontoia)
Argiak puztuta eta ordu bakoitzagatik 1
h)Kamioien udal aparkalekua erabiltzeagatik.
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Gaineko
Zergan udal erroldan dauden kamioi edo
atoientzako urteko tarifa 6
Aipatutako erroldan azaltzen ez diren
kamioi edo atoientzako urteko tarifa 150,25
Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzeko erregelamendua.
I. KAPITULUA.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.Xedea.
Legorretako udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzea da erregelamendu honen xedea.
2. artikulua.Etxez-etxeko Laguntza zerbitzuaren definizioa.
Etxez etxeko zerbitzua giza izaerako komunitate zerbitzu bat da, banakako laguntza eskaintzen duena. Zerbitzu hau prebentzio, hezkuntza eta asistentzia arloan eskaintzen da, eta ongizate fisikoa nahiz soziala mantendu edo-eta berregituratzeko arazoak dituzten pertsona nahiz familiei zuzendua dago. Posible eta egokia den heinean, beraien etxe edo inguruan bizitzen jarraitzea bultzatu nahi da.
Azken finean, zerbitzu honek, eguneroko lanak egiteko gaitasunik ez duten pertsonen autonomia eza konpentsatuko du. Zerbitzua erabiltzailearen etxean eskainiko da, eta zerbitzu hori norbera zaintzeko edo etxeko lanak egiteko izango da.
3. artikulua.Zerbitzuaren xedeak.
a)Gizartearen edo norberaren ezgaitasunen eraginez, independentzia pertsonala mugatuta dutenen artean, bazterketa, bakardade eta utzikeria egoerak ekidin eta prebenitzea; batik bat, bakarrik eta laguntzarik gabe bizi direnen artean.
b)Eguneroko lanak berez egin ezin dituzten erabiltzaileei laguntza ematea, eta aldi berean, euren kabuz baliatzeko gaitasunak sustatzea.
c)Familiaren eginkizunaren osagarri izatea, baldin eta familiakoek ezin badiete behar horiei behar bezala erantzun.
d)Zerbitzuaren erabiltzailea bere inguru sozial eta afektiboan, lehen bezala, mantentzea.
e)Egoitzetan sartu nahi ez duten edo sartzeko beharrik ez duten pertsonen sarrera ekiditea edo atzeratzea, eta euren egoerari hobeto datorkion aukera proposatzea.
f)Zerbitzuaren erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea, eta euren segurtasuna, autonomia eta gizarte harremanak indartzea.
g)Pertsona nahiz familiaren garapena oztopatzen duten ohitura desegokiak zuzentzea.
4. artikulua.Aparteko kasuak.
Kasu jakinetan, zerbitzuaren eskaintza hobetu ahal izango da, aldez aurretik zerbitzuaren arduraduna den gizarte laguntzaileak horren beharra ikusten badu, eta Udaleko Ongizate Batzorde Informatzaileak proposamen hori onartzen badu.
II. KAPITULUA.UDALAREN ESKUMENAK ETA EGINKIZUNAK
5. artikulua.Legorretako Udalaren eskumenak.
Udalari dagokio :
a)Zerbitzua kudeatzea eta burutzea.
b)Zerbitzu honen inguruan, udalerrian dauden beharrak antzematea.
c)Zerbitzua finantzatzeko dauden baliabideak koordinatzea.
d)Ahalik eta zerbitzurik onena ziurtatzearren, kudeatzeko modurik eta kontraturik egokiena aukeratzea.
e)Zerbitzuaren inguruko eskaerak baloratzea eta ebaztea.
f)Zerbitzuaren erabiltzaileari eskaini beharreko arreta definitzea, eta zerbitzuaren egitekoak eta maiztasuna zehaztea.
g)Zerbitzuaren erabiltzaileek ordaindu beharrekoa erabakitzea.
h)Gainontzeko prestazio eta baliabideekin batera, zerbitzua koordinatzea.
i)Zerbitzuaren erabiltzaileen egoerari buruzko jarraipena egitea, eta zerbitzuaren kalitatea ebaluatzea.
j)Zerbitzutik kanpo geratutako eskabideei buruzko informazioa jasotzea.
k)Foru Aldundiko Gizarte Ongizate sailera beharrezko informazioa igortzea, beti ere, Aldundiak eskatzen dituen agiriak erantsita.
6. artikulua.Zerbitzuaren arduradun den Gizarte Langilearen eginkizunak.
Gizarte laguntzaileak, zerbitzuaren arduradun zuzenak, honako eginkizun hauek izango ditu :
a)Kontuan hartu beharreko kasuak antzematea, aztertzea eta diagnostikatzea.
b)Esku-hartzearen xedeak zehaztea, ezarri beharreko metodologia eta zerbitzuaren maiztasuna proposatzea.
c)Enpresa esleipendunaren arduradunekin koordinazioko bilerak egin lanaren garapenaren bilakaera gainbegiratzeko.
d)Zerbitzuaz baliatzen diren etxeetara bisitak eginez, kasuaren jarraipena egitea.
e)Zerbitzuaren erabiltzaileei, sortzen diren arazoei buruzko ahokua ematea, eta horiek konpontzeko dauden baliabideak eta irtenbideak eskaintzea.
f)Kasu bakoitzari behar bezala heltzeko asmotan, beste giza babes sistema batzuetako adituen arteko elkarlana bultzatzea.
g)Organo eskudunari dagokion txostena igortzea, hura oinarritzat hartuta zerbitzua eskaintzea ala ez eskaintzea erabaki dezan.
h)Zerbitzuarekin zerikusia duten gertaera guztien berri ematea Informazio-Batzordeari, eta haien diktamen eta onarpenerako proposamen teknikoak igortzea.
7. artikulua.Etxez etxeko langileen eginkizunak.
Etxez etxeko laguntzaileek honako eginkizun hauek izango dituzte :
a)Zerbitzuaren arduradunak agindutako lanak tentuz egitea, eta zerbitzuaren helburuak lortzen saiatzea.
b)Zerbitzuaren erabiltzaileen egoerari buruzko jarraipena egiteko, zerbitzuaren arduradunari laguntza eskaintzea.
c)Beraien eginbeharrak ondo bete ahal izateko, heziketa eta birziklapen kurtsoak egitea.
III. KAIPUTULUA.ZERBITZUAREN ERABILTZAILEAK
Honako hauek dira etxez etxeko laguntza zerbitzuaz baliatuko direnak : Legorretan bizi izanik, araudi honetan ezarritako baldintzak bete eta euren autonomia mugatzen duten egoeretan dauden pertsona edo familiak.
8. artikulua.Erabiltzaileen sailkapena.
Ezgaitasuna izanik, ondorioz, zerbitzuaz balia daitezkeenak ondoko talderen batean sailkatuta egon beharko dute :
a)Hirugarren adinekoa izatea : 60 urtetik gorakoak. 60 urtetik gorakoak.
Bakarrik edo beste adineko pertsona batzuekin bizi diren adinekoak, etxeko lanetarako ezgaituta daudenak, edo/eta norbere zaintzarako laguntza beharrean daudenak.
Senideekin bizi diren adinekoak, ezgaitasuna, lana, karga handiegia edo familia-giro txarra dela eta,norbere zaintzarako laguntza behar dutenak.
b)Gutxitu fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, beraien ezgaitasunagatik etxeko lanak egiteko edo norbere zaintzarako laguntza pertsonala behar dutenak.
c)Osasun mentala : Interbentzio mediko edo terapeutikoren baten osagarri gisa, laguntza pertsonala edo etxekoa behar dutenak.
d)Bestelakoak : Talde hau honako hauek osatzen dute :
Gaixotasun terminala duten pertsonak.
Gaixotasun edo zauriren bat daukaten pertsonak, eta ondorioz, denboraldi batez besteen laguntza behar dutenak.
Arrisku handia daukaten haurdunak.
Giza arazo garrantzitsua duten helduak edo familiak.
Araudi honetan jasotako helburu sozialetan sartzen direnak.
IV. KAPITULUA.PRESTAZIOAK ETA ZERBITZUAREN MAIZTASUNA
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eginkizun nagusia etxeko lanetan laguntzea da, hau da, zerbitzuaren erabiltzailea zaintzea eta garbitzea.
Zerbitzu hau, erabiltzaileak bere kabuz egin ezin dituen lanak egiteko erabiliko da, eta beti ere, bultzatu egin beharko dira erabiltzaileak berak dituen gaitasunak.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren baitan, honako eginkizun nagusi hauek sartuko dira :
9. artikulua.Etxean egin beharrekoak.
a)Etxea garbitzea; ez da garbiketa sakonik egingo.
b)Ohea egitea eta aldatzea.
c)Jarritako dieten arabera, janaria prestatzea.
d)Arropa garbitzea eta lisatzea.
e)Eguneroko janaria egiteko erosketak egitea.
f)Eguneroko arroparen koponketa errazak egitea.
g)Etxean egin beharreko konponketez jabetzea, eta etxeko konponketa txikietan laguntzea.
10. artikulua.Pertsona berari egin beharrekoak.
a)Zerbitzuaren erabiltzailearen kontura zenbait gestio txiki egitea, esaterako, pentsioa kobratzea, ordainketak etxeratzeko kontu bat irekitzea, etxeko konponketak egiteko teknikoari deitzea, ea.
b)Ohetik edo aulkitik altxatzen laguntzea, janzteko, eranzteko, jateko edo garbitzeko laguntza ematea.
c)Etxeko eskailerak igotzen eta jaisten, edo irteera edo desplazamendu motzetan laguntzea.
d)Medikuak agindutako botika arruntak ematea, eta botika horien jarraipena egitea, beti ere,zaharraren familiako edo hurbilekoren batek zeregin hori behar bezala beste ezin badu.
e)Erregimena egiten badu, ondo egiten duela ziurtatzea.
f)Konpainia, elkarrizketa eta komunikazioa.
11. artikulua.Bestelakoak.
a)Ohiturak egokitzeko heziketa pedagogikoa eskaintzea : Elikadura, garbitasun eta ordutegiaren inguruko ohitura egokiak sustatzea.
b)Etxeko administrazioaren inguruko jarraipena, beti ere, heziketa ikuspuntu batetik egiten baldin bada.
c)Ikastea helburu duten etxeko lanetan laguntzea.
12. artikulua.Zerbitzutik kanpo gelditzen diren prestazioak.
a)Zerbitzuaren erabiltzailea pertsona bakarra baldin bada,etxez etxeko laguntzaileak ez die laguntzarik emango familiako edo hurbileko gainontzeko partaideei. Etxea ere ez du garbituko, baldin eta zerbitzuaren erabiltzailearekin zerikusi zuzena ez badu.
b)Etxez etxeko laguntzaileak ez du egingo nolabaiteko garrantzia duen konponketarik (papereztatu, etxeko sabaia margotu...).
c)Zerbitzua, bakoitzari jarritako ordutegian bakarrik eskainiko da.
d)Oro har, zerbitzutik kanpo geldituko dira langileen osasuna arriskuan jar dezaketen eginkizun fisiko guztiak.
e)Espreski kanpo gelditzen da osasun mailako funtzioak edo lanak burutzea eta oro har zerbitzua eskaintzen duten profesionalek ez duten formazio bat eskatzen dutenak. Adibidez: Injekzioak jarri, sondak ipini edo kendu.
f)Zerbitzutik kanpo geratzen da, onuraduna herietxean egonez gero gaua pasatzera joatea.
13. artikulua.Zerbitzuaren maiztasuna.
1.Etxez etxeko zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da. Salbuespen gisa, eta zerbitzuaren teknikariak aldez aurretik baloratu ondoren, zerbitzua larunbat, igande eta jai egunetara luzatu ahal izango da.
2.Gehienezko ordu kopurua : Hilean 40 ordu, bai norberaren zaintzarako zuzendua, bai etxeko lanak egitera eta baita ere bi zerbitzuak bateratuta eskaintzea eskatzen bada.
Ordu kopuru hori gainditzeak esan nahi du etxez etxeko zerbitzua ez dela aski erabiltzailearen beharrei aurre egiteko, eta ondorioz kasuari beste irtenbide bat proposatu beharko zaio.
V. KAPITULUA.PROZEDURA
14. artikulua.Zerbitzu eskaera.
Erregelamendu honetan arautzen diren prestazioak eskatzen dituzten pertsonek eskaera bat egin beharko dute Legorretako Udaleko Gizarte Ongizate zerbitzuan. Era berean, zerbitzua eskatzeko zein arrazoi dituzten ere adierazi beharko dute.
15. artikulua.Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira :
Eskaera-orria, zerbitzua zergatik eskatzen den azalduz.
N.A.N.aren fotokopia.
Erroldaren egiaztagiria. Zerbitzuaren erabiltzaileak herrian erroldatuak egon beharko dute.
Jasotzen duten pentsioaren fotokopia (eguneratua).
Ondasun higigarrien eta higiezinen gaineko aitorpena, ziurtagiriak ere aurkeztuz.
Foru Ogasunaren ondare-ziurtagiria.
Errenta aitorpenaren fotokopia. Aitorpenik egiten ez bada, Foru Aldundiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da errenta aitorpena egiteko obligaziorik ez dagoela egiaztatzeko.
16. artikulua.Txosten soziala.
1.Gizarte zerbitzuko gizarte laguntzaileak aztertuko du eskaera bakoitza, dagokion txostena egin eta organo eskudunari igorriko diolarik. Txosten horrek eskatzailearen egoera nolakoa den jakiteko lain datu jasoko du.
2.Zerbitzua eskaintzeko eskariaren aldeko txostenak zera jaso beharko du :
Eskatzaileari eman beharreko atentzio-mota (pertsonala, etxekoa edo biak).
Zerbitzu honek nolakoa izan behar duen, eta eskainitako zerbitzuak zein iraupen izan beharko lukeen.
Etxez etxeko laguntzaileek egin beharreko lanak.
3.Zerbitzua ematearen aurkako txostenak, araudi honetan xedatutakoari jarraiki arrazoitu egin beharko du zergatik ukatu den zerbitzu hori.
VI. KAPITULUA.ZERBITZUA EMATEA,
KENTZEA ETA IRAUNGITZEA ERABAKITZEKO MODUA
17. artikulua.Ebazpena
1.Udaleko organo eskudunak, gizarte txostenaren arabera, zerbitzua ematearen aldeko edo aurkako ebazpena hartuko du, interesatuak, eskabidez edo ofizioz, egindako eskariari erantzuteko.
2.Interesatuari ebazpena hartzen denetik hamar eguneko epearen barruan emango zaio horren berri. Horrek ez du esan nahi zerbitzua berehala emango zaionik, itxaron zerrenda kontuan eduki behar baita.
18. artikulua.Zerbitzua ukatzea.
Zerbitzua emateko eskabideak ondorengo arrazoiren batengatik ukatu ahal izango dira:
a)Eskatutako baldintzak ez betetzea.
b)Zerbitzua beste erakunderen baten ardurapekoa izatea.
c)Lehentasun handiagoko kasuak egotea.
d)Eskatzen den dokumentazio guztia behar bezala ez aurkeztea.
e)Aurrekontu eza.
f)Behar bezala arrazoitutako beste edozein arrazoi.
19. artikulua.Eskaera berriz aurkeztea.
Eskatutako baldintzak ez betetzeagatik ezezkoa jasotzen duten eskaerak ez dira berriz aztertuko, eskatzailearen egoera nabarmen aldatzen ez den bitartean. Eskaera dokumentazio guztia behar bezala ez aurkezteagatik ukatu bada, eskaria berriz ere aztertu ahal izango da.
20. artikulua.Zerbitzua iraungitzea.
Jarraian zehaztutako arrazoiren bat gertatzen bada, zerbitzua iraungi egingo da, eta ondorioz, erabiltzaileari baja emango zaio:
a)Zerbitzua denbora gehiagoz behar ez izatea.
b)Heriotza.
c)Egoitzan sartzea.
d)Beste udalerri batetara joatea.
e)Zerbitzuari uko egitea.
f)Zerbitzuaren kostua ez ordaintzea.
g)Zerbitzuaren emakida erabakitzen den momentuan, ezarritako betebeharrak ez betetzea.
h)Zerbitzuaren erabiltzailearen borondatezko baja.
i)Gizarte Ongizate batzordearen ustez behar bezala oinarritutako beste edozein arrazoi.
VII. KAPITULUA.FINANTZAKETA
21. artikulua.Finantzaketa.
Zerbitzuaren urteko finantzaketa honako diru iturri hauen bidez egingo da :
Foru Aldundiaren diru ekarpena, laguntza behar duten eta laguntza handia behar duten erabiltzaileen kasuetan.
Udalaren diru-ekarpena, gai diren erabiltzaileen kasuetan.
Erabiltzailearen diru-ekarpena.
22. artikulua.Erabiltzaileen diru-ekarpena.
Araudi honetan jasotzen denaren arabera, zerbitzuaren erabiltzaileek, ahal duten neurrian, behartuta daude ezarritako prezioa ordaintzera. Zerbitzuari ekiteko, nahitaez, baremoaren arabera onartutako diru kopurua ordaindu beharko da.
Jarraian aipatzen diren prozeduren eta irizpideen arabera finkatuko da zerbitzuaren kostua (ezarritako prezio publikoa) finantzatzeko erabiltzaileek egin beharreko ekarpena :
1.Familia edo elkarbizitza unitatea.
Familia edo elkarbizitza unitatearen baliabide ekonomikoak era honetara baloratuko dira:
Laguntza personala, etxeko laguntza edo bi mota hauetako zerbitzua eskatzen badute, onuradunak egin beharko duen aportazio ekonomikoan kontuan hartuko da zerbitzua eskaini behar den etxebizitzan bizi diren eta zerbitzuaren onuradun diren pertsona multzoaren baliabide ekonomikoak.
2.Diru-ekarpena.
Araudi honen eraginerarako, gaitasun ekonomikoa ondorengo elementuak baloratuz kalkulatuko da : Errenta, ondarea eta familia unitateko edo hala balegokio elkarbizitza unitateko kideen kopurua.
Bai errenten, bai ondare higigarrien zein higiezinen kasuan, familia edo elkarbizitza unitatea osotasunean hartuta egingo da kalkulua, eta hartara, bakoitzari ezarri beharreko irabaziak kalkulatu ahal izango dira.
Errentatzat joko dira famili unitatearen diru sarrera guztiak. Diru iturriak honako hauek izango dira :
Lan-etekinak, pentsioak eta aurrikuspen sozialeko prestazioak ere, edozein delarik haien erregimena.
Kapital higigarri zein higiezinaren etekinak.
Jarduera enpresarial eta profesionalen etekinak.
Balio horien estimazioa egiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak finkatzen dituen arauak jarraituko dira.
Kapital higigarri nahiz higiezin guztia hartuko da ondaretzat. Ondarearen estimazioa egiteko, Ondarearen gaineko Zergak finkatzen dituen arauak jarraituko dira.
Higigarrien kapitaltzat hartzen dira kontu korrontetako gordailuak eta eperako gordailuak, inbertsio-fondoak eta pentsio-fondoak, higigarrien balioak, bizitza aseguruak eta aldi bateko errentak edo biziartekoak, artelanak, antzinako lanak, bitxiak eta balioko bestelako objektuak.
Higiezinen kapitaltzat hartzen dira hiri edo landa izaerako ondasun guztiak.
Ohiko etxebizitzatzat hartzen da ohiko bizilekua bertan duen bere titularitzapeko etxebizitza.
Diru ahalmenari buruzko datuei buruz gezurrak esatearen edo datu horiek ezkutatzearen ondorioz, zerbitzua aldi baterako edo behin betiko eten ahal izango da.
Erabiltzaileak eta bere elkarbizitza unitateak ohiko etxebizitzaz gain ondare higiezik badute, erabiltzaileak osorik ordainduko du etxez etxeko laguntza zerbitzua.
Erabiltzailearen eta bere elkarbitiza unitatearen azken ondare higigarria, pertsonako, 30.000 _uro baino handiagoa baldin bada, soberakin h ori erabiliko da etxez etxeo laguntza zerbitzua ordaintzeko. Aipatutako kopuru hori erabiltzaileak nahi duen bezala erabiltzeko izango da.
Euren jatorria ondarean duten diru baliabide horiek agortzen direnean, zerbitzuaren kostua ordaintzeko, errentari buruz, ondorengo puntuak dioena hartuko da kontuan.
23. artikulua.Diru-ekarpenaren kalkulua.
a)Libreki erabiltzeko diru-kopurua :
Erabiltzaileak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) % 100 izango du libreki erabiltzeko, familia unitatea berak bakarrik osatzen badu. Famili unitatea pertsona bat baino gehiagoz osatuta badago, bigarrengoarengatik LGSren % 40 erantsiko zaio kopuru horri, eta % 30 gainerako pertsona bakoitzarengatik.
b)Familia unitatearen hileko errenta erabilgarria :
Familia unitatearen hileko errenta erabilgarria ateratzeko, erabakita dauden zerbitzuko kontzeptuen guztiko zenbatekoari libreki erabiltzeko kopurua kenduko zaio. Aparteko gastuak ere kendu ahal izango dira, horiek behar bezala zuritzen badira.
c)Erabiltzailearen eta Udalaren diru-ekarpenak :
Bakoitzari dagokion errenta erabaki ondoren, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren orduko prezioa kontuan izanik, ezarriko da baremoa (1.go Eranskina). Zerbitzu honen ordu kostea izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero ezinduei ezarririkoa hain zuzen ere.
24. artikulua.Diru-ekarpenak eguneratzea.
Urtero berrikuspenak egingo dira, erabiltzaileen diru ekarpenak eguneratzeko, beti ere, araudi honen VII. Kapituluan ezarritako baldintza eta baremoen arabera.
Urtero ordu kostea aktualizatu egingo da, beti ere Gipuzkoako Foru Aldundiak ezinduei proposatzen dien igoeraren arabera.
Epe txikiagoetan ere berrikuspenak egin ahal izango dira, erabiltzailearen egoera ekonomikoak aldaketak izango balitu, haren diru-ekarpena arautegi honetan ezarritakora egokitzeko.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
1.Ordezko zuzenbidea.
Araudi honetan aurrikusi gabe dagoen guztia, indarreko legeria eta Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako aholku eta arauen menpe egongo da.
2.Arauen garapena.
Legorretako Udalak Araudi honen edukia garatu ahal izango du, Gizarte Ongizate batzordeak proposatutako instrukzio edo zirkularren bitartez.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehena.:
Araudi hau onartu aurretiko erabiltzaileen diru-ekarpenak berrikustea.
Araudi honen diru-ekarpenak zerbitzu-eskaera berriak egiten direnetik hasiko zaizkie aplikatzen erabiltzaileei, indarrean sartzen denetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen, 2004ko urriaren 28an eta 2005ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
1. Eranskina: Ekarpenen kalkulua
|
Per capita irabaziak, hileko Ingresos/mes/capita |
Libreki erabiltzeko (LGS) Libre disposición (SMI) |
Anoetako Ongizate Zerbitzuaren ekarpena Aportación Bienestar Social de Anoeta |
Erabiltzaileen ekarpena Aportación usuario |
|
Hasta %100 SMI /LGS |
%100 |
%97 |
%3 |
|
%101 - %125 SMI /LGS |
%100 |
%92 |
%8 |
|
%126 - %150 SMI /LGS |
%100 |
%85 |
%15 |
|
%151 - %175 SMI /LGS |
%100 |
%76 |
%24 |
|
%176 - %200 SMI /LGS |
%100 |
%65 |
%35 |
|
%201 - %225 SMI /LGS |
%100 |
%52 |
%48 |
|
%226 - %250 SMI /LGS |
%100 |
%39 |
%61 |
|
%251 - %275 SMI /LGS |
%100 |
%26 |
%74 |
|
%276 - %300 SMI /LGS |
%100 |
%13 |
%87 |
|
%300 SMI /LGS |
%100 |
%0 |
%100 |
Legorretako udalerriko egoitzazko eraikinetan igogailuak jartzeko dirulaguntzak arautzeko Ordenantza.
1. artikulua.Xedea.
Igogailurik ez duten egoitzazko eraikinetan edo igogailua izanik honek irisgarritasunari buruzko arautegia betetzen ez duten eraikuntzetan edo igogailurik ez duten eraikuntzetan igogailu berriak jartzeko Legorretako Udalak ematen dituen dirulaguntzak arautzea du helburu arau honek.
Ez da, inola ere, dirulaguntzarik emango etxebizitza bakarreko etxeetan-isolatu zein elkarri atxikitakoetan- igogailua jartzeko.
2. artikulua.Dirulaguntza.
Dirulaguntza aurrekontu osoaren %25 artekoa izango da, BEZ barruan sartu gabe.
Igogailu bat jartzeko dirulaguntza, gehienez ere, SEI MILA ETA HAMAR eurokoa (6.010 _ izango da.
3. artikulua.Eraikinen antzinatasuna.
Dirulaguntza jaso ahal izateko eraikinek hamar urte baino gehiago izan behar dituzte. Eraikinean hirurogeita hamar urte baino gehiago dituen lagunik edo mugikortasun murriztua duenik biziz gero, ez da baldintza hori bete beharrik izango. Kasu horietan Udalak, eraikinaren antzinatasuna gorabehera, dirulaguntzak emango ditu, gainontzeko baldintzak betez gero.
4. artikulua.Diruzko baliabideak.
Arau honetan jasotakoa betetzeko diruzko baliabideak Legorretako Udalaren urteko aurrekontuetan ageri direnak izango dira. Kontusail hori agortuta, ez da dirulaguntza gehiagorik emango diru izendapen berri bat egin arte.
5. artikulua.Onuradunak.
Igogailurik izan ez eta igogailua jartzen duten Legorretako udalerriko egoitzazko eraikinen jabeen komunitateak izango dira dirulaguntza hauen onuradunak.
6. artikulua..Eskabide eta izapideak.
Arau honetan jasotako dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek eskabidea-ereduaren araberakoa eta hurrengo artikuluan zehaztutako agiríak aurkeztu beharko dituzte Legorretako Udaleko Erregistroan.
Plan honetarako dauden diruzko baliabideak mugatuak direnez, honako ihardunbide honi jarraituko zaio dirulaguntzak emateko:
1)Dirulaguntzak emateko jarraitutako ordena eskabidea eta arau honetako 7. artikuluan aipatutako agiriak aurkeztutako hurrenkeraren araberakoa izango da.
2)Komunitate batean hirurogeita hamar urte baino gehiago. dituen lagunik edo mugikortasun murriztua duen norbait biziz gero, komunitate horrek erabateko lehentasuna izango du Ongizate Zerbitzuak egingo duen txosten teknikoaren arabera.
3)Dirulaguntzak emateko ebazpenak eskaera dokumentazio osoarekin aurkeztu eta hilabete bateko epean emango dira.
7. artikulua.Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Obrak egiteko lizentzi eskabidea.
Ahalmena duen teknikariak egindako proiektua eta kontusailka banatutako aurrekontua.
Komunitatearen akta, bi erabaki hauek hartu direla ageri duena batetik, igogailua jartzea eta, bestetik, administratzaile edo lehendakariari komunitatea ordezkatzeko, dirulaguntza kobra-tzeko eta dirulaguntzaren ordainagiria egiteko ahalmena ematea.