| 251. zenbakia | Data 2004-12-31 | 24507 orria |
ZUMAIAKO UDALA
Iragarkia
Behin bukatu denez gero Gipuzkoako Udal Ogasunak araututako uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.1 artikuluak arautzen duen jendaurreko erakustaldia eta egindako emendakinei erantzuna emanda, finko eta behin betikoak bihurtu dira Udalbatzarrak 2004ko azaroaren 4 eta 25ean hartu zituen erabakiak, udalizaerako zenbait tributuren ordainerazpena arautzen duten Ordenantza sortu eta aldatzeari dagokienak, 2005eko urtarrilaren 1etik hasita. Honela diote testu horiek:
ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
I. KAPITULUA
IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA
1. artikulua.
1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga zuzeneko zerga bat da, Zumaiako udalerrian dauden onibarren balioa zergapetzen duena.
2. Ondasun higiezin hiritar eta landatarren gainean ondoko eskubideen titular izateak eratzen du zergaren egitate ezargarria:
a) Administrazio emakida baten titular izateak ondasun higiezinen gainean edo haiei atxikita dauden zerbitzu publikoen gainean.
b) Azalera eskubide erreal baten titular izateak.
c) Gozamen eskubide erreal baten titular izateak.
d) Jabetza eskubidearen titular izateak.
3. Aurreko apartatuan adierazitako egitate ezargarrietako bat bertan ezarritako hurrenkeran gauzatzeak berarekin ekarriko du ondasun higiezina ez gelditzea apartatu horretan jasotzen diren beste modalitateei lotuta.
4. Ondasun higiezin bat udalerri desberdinetan kokatuta badago, zerga honen ondorioetarako ulertuko da horietako bakoitzekoa izango dela dagokion udalerrian hartzen duen azaleraren arabera.
2. artikulua.
Zerga honi dagokionez, hiri ondasun higiezintzat honakook hartuko dira:
a) Lurzoru hiritarra, antolaketako udal arauek deklaratutako lurzoru hiritargarria, lurzoru hiritargaia eta Autonomi Elkarteko legeek horrekin parekatu dutena Estatuko legeetan lurzoru hiritargaiaren hirigintzako ezaugarriak izateagatik.
Halaber, ondasun higiezin hiritartzat hartuko dira bide zoladura edo espaloiak dituzten lurrak eta, gainera, estolderia, ur hornidura, argindar hornidura eta argiteria publikoa dituzten terrenoak nahiz hiri izaerako eraikuntzek hartuta daudenak.
Nekazaritzako legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren terrenoak ere horrelakotzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek lurren nekazaritzako erabilera aldatzen badu. Horrek, ordea, ez du nekazaritzako izaera eraldatuko zerga honenak ez diren beste ondorio batzuetarako.
b) Hiri eraikuntzak, hurrengo hauek hartuko direlarik horrelakotzat:
1. Eraikinak, eraikitzeko erabili diren osagaiak, kokatuta dauden lekuak, jasoak diren lorzuruaren mota eta izango duten erabilera edozeintzu direlarik ere, eraikieragatik garraia badaitezke ere eta kokatuta dauden lurra eraikuntzaren jabearena ez bada ere eta, beraien berdineskarri diren merkatal eta industria instalazioak, hala nola dikeak, biltontziak eta kargatokiak.
2. Hiritartu eta hobetzeko obrak, hala nola lur berdinketak eta estali gabeko eremuak erabiltzeko egiten direnak. Halakotzat hartuko dira azoka esparruak, aire zabaleko gordailuak, ur presak, ur jauziak, urtegiak (azken hirurotan, ondoak barne), kirol zelai eta instalazioak, kaiak, aparkalekuak eta eraikuntzei erantsitako guneak.
3. Hurrengo artikuluan landazkotzat kalifikatuko ez diren gainerako eraikuntzak.
3. artikulua.
Zerga honi dagokionez, honakook hartuko dira landa ondasun higiezintzat:
a) Aurreko artikuluko a) hizkian xedututakoaren arabera hirikotzat hartzen ez diren lurrak.
b) Landa eraikuntzak, honelakotzat landa jitesko lurretan egon eta nekazal, abel edo baso ustiapenak garatzeko behar beharrezkoak diren nekazal eraikin eta instalazioak hartuta.
Zerga honi dagozkionez, nekaal, abel edo baso ustiapenetan erabiltzen diren aparamen edo txabolak ez dira eraikuntzatzat hartuko, haiek erakitzean erabailtzen diren materialak arinak eta iraungaitzat dituztelako, lurra gehiago aprobetxatu, lugintzak babestu, abelburuak haize agerian alde baterako gorde edo ihardueraren menpeko lanabes eta tresna bereziak gordetzeko bakarrik balio dutenean; zerga honi dagozkionez, landazko lurrei erantsitako obrak eta hobekuntzat ez dira eraikuntzatzat hartuko, lur horien balioaren zati banaezin direnak.
II KAPITULUA
SALBUESPENAK
4. artikulua.
1. Hurrengo ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira:
a) Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, Euskal Autonomia Erkidegoarenak, Estatuarenak eta entitate lokalenak izanik, herritarren segurtasunari nahiz hezkuntza edo espetxeetako zerbitzuei zuzenean atxikita daudenak, eta orobat, Estatuak Defentsa Nazionalari atxikita dauzkanak. Era berean, eta aprobetxamendu publiko eta doakoa badute, baita ondoko hauek ere: Errepideak, bideak eta lehorreko beste bideak.
b) Udalerrien jabetzako auzo ondasunak eta esku komuneko herri basoak. Era berean, salbuetsita egongo dira honako hauek:
1. Zumaiako Udalarenak edo bere Erakunde Autonomoenak edo oso-osorik Zumaiako Udalarenak diren sozietateenak, beti ere Zumaiako udalerrian aurkitzen badira.
2. Mankomunitateen, beren organismo autonomoen edo mankomunitate horiek erabat partizipatutako sozietateen jabetzako ondasunak, beti ere aipatutako mankomunitateek jarduten duten lurralde eremuan kokaturik badaude.
Aurreko 1. eta 2. kasuetan, salbuespena aplikagarria izan dadin, ezinbestekoa da ondasun horiek erabilera edo zerbitzu publikoari atxikita egotea eta emakida administratiboko erregimenari lotuta ez agertzea, non eta emakida administratiboaren titularra ez den irabazi asmorik gabeko elkarte bat, Elkarteen Erregistroan izena emanda ez dagoen eta udalarekin batera bertako organo eskudunak udal onurakoak izendatutako lankidetza jarduerak egiten ez dituen.
c) Gurutze Gorriarenak eta erregelamenduz zehaztuko diren gisa horretako beste entitateenak.
2. Era berean, eta eskaera aurrez aurkezturik, ondoko hauek salbuetsiko dira:
a) Erregelamenduz zehaztuko diren hazkunde moteleko espeziez landatutako mendien azalera, bere aprobetxamendu nagusia zura edo kortxoa denean, baldin eta zuhaiztiaren dentsitatea espezie horri berez dagokiona bada.
Orobat, baso berritzen edo birlandatzen diren mendien azalera, baso Administrazioak onartutako antolamendu proiektuei edo plan teknikoei jarraiki egiten bada. Paragrafo honetan aurreikusten den salbuespenak hamabost urtez iraungo du, eskaera aurkeztu ondorengo zergalditik aurrera kontatuta.
b) Eliza Katolikoarenak, Estatu Espainiarrak eta Vatikano hiriak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz sinatutako Akordioan jasotakoaren arabera, eta legez onartuta dauden elkarte konfesional ez-katolikoenak, Konstituzioaren 16. artikuluan xedatutakoaren indarrez izenpetutako lankidetza akordioetan ezartzen den eran.
c) Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen indarrez salbuespen hau aplikagarri duten ondasun higiezinak, eta elkarrekikotasun baldintza egonez gero, baita atzerriko gobernuenak ere, beren ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrek nahiz beren organismo ofizialek erabiltzekoak direnean.
d) Trenbideek hartutako lurrak eta lur horien gainean dauden eraikinak, baldin eta horiek geltoki edo biltegi gisa nahiz linea horiek ustiatzeko ezinbestekoa den beste edozein zerbitzutarako erabiltzen badira.
Beraz, ostalaritza establezimenduak, ikuskizunetakoak, merkataritza eta aisialdi guneak, enplegatuentzako etxebizitzak, zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak ez dira salbuetsita egongo.
e) Monumentu izaera duten edo monumentu multzo baten parte diren ondasun higiezinak, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 2. artikuluaren 2 apartatuko a) eta b) letretan jasotako moduan. Salbuespen hau kalifikatuta nahiz inbentariatuta dauden kultur ondasunei aplikatuko zaie, beti ere uztailaren 3ko 7/1990 Legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Era berean, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 44. artikuluan aipatutako arkeologia zonetan kokaturik daudenean –zona horiek Kultur Ondasun gisa izendatuta egon behar dute eta kalifikatuak nahiz inbentariatuak izan-, baldin eta eskuhartze arkeologikoren bat bertan egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Sailak erabakitzen badu aurkitutako aztarnak bertan mantendu behar direla ezer kendu gabe eta tokiz aldatu gabe.
f) 601,01 eurotik beherako oinarri ezargarria duten hiri ondasunak, eta landa ondasunen kasuan, subjektu pasibo bakoitzari Udalerrian dituen landa ondasun guztiengatik dagokion oinarri ezargarria 1.202,02 eurokoa baino txikiagoa denean.
g) Unibertsitate Publikoak bere helburuak betetzeko atxikita dauzkan ondasunak, eta hezkuntza itunetara bildutako ikastetxe pribatuenak, erabat edo zati batean itundutako ikastetxeak diren bitartean.
2. atal honetan aurreikusitako salbuespenak aplikatzeko, interesatuek aldez aurretik eskaera egin behar diote Zumaiako Udalari.
Ematen diren salbuespenek eskaera egin eta ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.
III. KAPITULUA
SUJETU PASIBOA
5. artikulua.
1. Pertsona natural eta juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, zerga honen subjektu pasiboak, beti ere zerga honen egitate ezargarria kasu bakoitzean eratzen duen eskubidearen titularrak diren bitartean.
Ondasun higiezin berean emakida-hartzaile bat baino gehiago ageri denean, kanon handiena ordaindu behar duena izango da zergadunaren ordezkoa.
2. Aurreko apartatuan xedatutakoa halaxe aplikatuko da, eta horrek ez du eragotziko subjektu pasiboak jasandako zerga kuota zuzenbide komunaren arauen arabera jasanarazi ahal izatea.
Zumaiako udalak, zergaren kuota likido osoa, zergaren subjektu pasibo edo zergadun ez izan arren, ordain emate bidez herri-jabariko ondasunak edo herri-ondarekoak erabiltzen dituztenei kobratuko die.
Era berean, zergadunaren ordezkoak gainerako emakida-hartzaileen gainean jasanarazi ahal izango du haiei dagokien kuota likidoaren zatia, eta zati hori bakoitzak ordaindu behar dituen kanonen araberakoa izango da.
IV KAPITULUA
OINARRI EZARGARRIA
6. artikulua.
1. Zerga honen oinarri ezargarria ondasun higizinen balioa izango da.
2. oinarri ezargarria zehazteko, ondasun higiezinen baliotzat, beraien katastroko balioa, erreferentzia gisa merkatuan duten balioa hartuz finkatuko dena, berau inoiz gainditzeko.
7. artikulua.
1. Hiri ondasun higiezinen katastroko balioa lurzoruaren eta eraikuntzaren balioa izango da.
2. Lurzoruaren balioa kalkulatzeko, berari dagozkion hirigintz inguruabarrak hartuko dira gogoan.
3. Eraikuntzen balioa kalkulatzeko hirigintzaeraikuntzazko baldintzak ezezik, izaera historiko-artistikoa, erabilera edo xedea, beraien kalitatea eta aintzinatasuna eta eragina izan dezakeen beste edozein faktore ere hartuko dira gogoan.
8. artikulua.
1. Landa ondasunen katastroko balioa lurraren eta eraikuntzen balioa izango da.
2. Landa lurren balioa beraien benetako errentak edo potentzialak erregelamenduz ezarriko den interesean kapitalizatuz kalkulatuko dira, lurraren ekoizmenaren, lugintza eta aprobetxamendu desberdinen eta katastroko ezaugarrien arabera.
Errenta horiek kaltulatzeko, nekazal ezaugarri homogeneodun alde edo eskualde bakoitzeko errentamendu zein gasailak ikertzetik lortuko diren datuei heldu ahal izango zaie.
Halaber, atal honi dagokionez, landa lurren barruan sartutako hobekuntzak, haren balioaren zati banaezin direnak eta, bidezko denean, ekoizten hasi arte igarotako urteak hartuko dira gogoan; baso ustiapenak dituztenentzat, landaketaren adinari, zuhaiztiaren egoerari eta aprobetxaldiari helduko zaie.
Dena dela, aprobetxamendu handiagora jotzen duten ekoizpide arrunten aplikazio edo erabilpena hartuko da gogoan, ez ordea, aparteko eskuarteak erabili ahal izatea.
Hala ere, ustiapenaren izaerak edo udalerriaren ezaugarriek benetako errentak edo potentzialak ezagauzen zailtzen dutenean, ondasunen katastroko balioa, beraien hobekuntza iraunkorrak eta landaketak barne, teknika, nekaritza eta ekonomiaren inguruko faktoreei eta beraiei dagozkien inguruabarrei begira kalkulatu ahal izango da.
3. Landa eraikuntzen balioa aurreko artikuluko 3. ataleko arauak aplikatuz kalkulatuko da, beraien izaerak horretarako aukera ematen duen heinean.
9. artikulua.
Onibarren gaineko Zerga arautzen duen 12/1989 Foru Arauaren 6. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen balio katastralak, katastro inmobiliarioetan dauden datuetatik abiatuta finkatzen dira. Katastroaren balio horiek, dagokien eran, berraztertu, aldatu edo eguneratu egin daitezke aurrez aipaturiko Foru Arau horren 11., 12. eta 13. artikuluek hurrenez hurren aurreikusitako moduan.
10. artikulua.
Landa eta Hiri Ondasun Higiezinen Katastroak landa eta hiri ondasun higiezinen datu eta deskripzioek osotzen dituzte, azalerak, kokapena, mugak, lugintza edo aprobetxamenduak, kalitateak, balioak eta lurralde jabetza ezagutarazi eta bere aspektu eta aplikazioetan definitzen duten gainerako inguruabar fisiko, ekonomiko eta juridikoak adieraziko direlarik.
11. artikulua.
1. Katastroaren balioak finkatzeko orduan, 12/1989 Foru Arauaren 7. eta 8. artikuluek araututako balorazio-irizpideak izango dira kontuan hartuko direnak.
2. Gipuzkoako Foru Aldundiak balio ponentziak prestatuko ditu. Haietan jasoko dira irizpideak eta balorazio taulak, eta indarrean dagoen hirigintza antolamenduan mugatzen den lurzoru hiritarra, bai eta katastro balioak finkatzeko beharrezkoak diren bestelako elementuak ere.
Ondasun higiezinen zati bat bi udalerritan, hirutan edo gehiagotan kokaturik dagoenean, horien balorazioa ondasun higiezin bakoitzari edo erabilera edo helburu homogeneoko ondasun multzo bati ponentzia berezi eta bakar bat aplikatuz egin ahal izango da.
3. Balioen ponentzia horien inguruan, Foru Aldundiak Zumaiako Udalari entzunaldia eskainiko dio, 15 eguneko epean bidezkoa deritzona adieraz dezan.
Zumaiako Udalak horren gainean egindako txostena aztertu ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du bidezkoen deritzona.
4. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartuko ditu balio ponentziak, eta ondoren jendaurrean jarriko dira 15 eguneko epean. Epe horretan, interesatuek nahibadako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango dute Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan. Erreklamazio horiek ez dute etengo egintzaren betebeharrekotasuna.
Katastroaren balio berri horiek indarrean sartuko diren urtearen aurreko urteko urriaren bata baino lehen, onespenari dagokion akordioa eta jendeaurrean edukitzeko aurreneko eguna zein izango den Gipuzkoako Buletinean argitaratuko dira; baita Zumaiako Udalaren ediktu bidez ere.
5. Ponentziak jendaurrean jartzen direnetik aurrera, horietatik ateratzen diren katastro balioak indibidualki jakinaraziko zaizkio subjektu pasibo bakoitzari balio horiek indarrean sartu aurreko lehen urtea amaitu baino lehen.
Artikulu honetan aipagai diren katastro balioak finkatzeko egintzak arrazoitu egin beharko dira haiei buruzko jakinarazpen indibidualetan datu hauek adieraziz: Balio horiek finkatzeko erabilitako ponentzia, zona edo azpizona katastrala, lurzoruaren balio eragingarria, eraikuntzaren kostua, aplikatutako koefiziente zuzentzaileen identifikazioa, ondasun higiezinek katastroaren ondorioetarako duten azalera eta, azkenik, lokalaren antzinatasuna eta helburua. ME ponderazio koefizientea ere aipatu beharko da, hau da, balio katastrala zehazteko prozedurak aurreikusten duena eta kasu bakoitzean aplikagarri dena.
6. Horrela finkatzen diren katastro balioak zortzi urtetan behin berrikusi beharko dira.
12. artikulua.
1. Katastroaren balioak Gipuzkoako Foru Aldundiak aldatuko ditu, bere kabuz edo Zumaiako udalaren eskariz, hirigintza-planeamenduak edo beste inguruabar batzuk, udalerri osoko onibarretan edo udalerriko lekuren batekoan edo leku batzuetakoetan, katastroaren eta onibar horiek merkatuan duten balioaren artean alde nabarmena dagoela esaten dutenean.
2. Aldaketa hori egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da balio ponentzia berriak prestatzea edo, hala badagokio, indarrean daudenak aldatzea, aurreko artikuluan esandakoaren arabera.
3. Aldi berean, balioen ponentziak ere aldatu egin ahal izango dira landalur izaerako lursailek landalur izateari uzten diotenean 12/1989 Foru Arauaren 2. artikuluko a) atalean aurreikusitako kasuren baten aurkitzearren.
4. Balio ponentziak egin ondoren, aurreko artikuluan arautzen diren tramite eta prozedurekin jarraituko da.
13. artikulua.
Ondasun higiezinen katastroetan jasota dauden datuetatik abiatuta finkatzen diren balio katastralak foru arau bidez onartuko diren koefizienteak aplikatuz eguneratu ahal izango dira.
Koefiziente horiek kontuan hartu beharko dira finkatzen diren balio katastral berriak katastroko datuekin alderatuta aldaketa fisiko edo juridikoak izan dituzten ondasun higiezinei aplikatu behar zaizkienean. Horrelakoetan aplikatuko diren koefizienteak balioen ponentzia onartu denetik balio berriak finkatu arte ezarritakoak izango dira.
V. KAPITULUA
KUOTA, SORTZAPENA ETA EZARRALDIA
14. artikulua.
1. Zerga honen kuota osoa oinarri ezargarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.
2. Kuota likidoa, hala balegoke, Ordenantza honek aurreikus ditzakeen hobarien zenbatekoan kuota osoa murrizten aterako da.
3. Karga- edo grabamen mota Ordenantza honen 1. eranskina izekoan aipatuko dena izango da.
15. artikulua.
Ondorengo hobariak onartzen dira:
1. Kuota osoaren %50eko hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.
2. Kuota osoaren %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren eta hiru urteko epean.
3. Familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat zergaren kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezarri da, horrez gain zehazten diren baldintzak betetzen badituzte:
a) %50eko hobaria 3 seme-alabako familia ugariari.
b) %70eko hobaria 4 seme-alabako familia ugariari.
c) %90eko hobaria 5 edo seme-alaba gehiagoko familia ugariari.
Hobaria eskuratzeko baldintzak hauexek dira:
a) Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da.
b) Familiako kideak ezingo dute beste etxebizitzaren jabe izan.
c) Etxebizitzaren balio katastrala 120.000 euro edo gutxiagoko balioa izan beharko du.
Hobaria eskuratzeko aurkeztu behar diren agiriak:
a) Eskaera egiten den momentuan indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopia.
b) Familia Liburuaren fotokopia.
c) Bizikidetasunaren egiaztagiria.
d) Etxebizitzaren jabe izatearen titulua.
e) Eskaera egiten den urtearen aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren erreziboaren fotokopia.
f) Familiako inork beste etxebizitzarik ez duela ziurtatzen duen subjetu pasiboaren zinpeko aitorpena.
Hobariaren iraupena:
Hobariak eskaera egiten den urtean bertan egingo den erreziboan izango ditu bere ondorioak; eskaerak urtero berriztu behar dira, ondoko atalean esandako epe edo denbora honen barruan.
Hobari eskaerak aurkezteko epea:
Hobari honen eskaerak urtarrilean aurkeztu behar dira urtero. Ez dira onartuko beranduagoko egiten diren eskaerak.
16. artikulua.
1. Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
2. Zergaldia bat dator urte naturalarekin.
17. artikulua
1. Zerga honen egitate ezargarria eratzen duten eskubideen titularitatea zeinahi den arrazoirengatik aldatzen bada, eskubide horiei atxikitako ondasun higiezinek zerga zor osoa ordaindu beharko dute Zergen Foru Arau Orokorrak 41. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki. Ondorio horietarako, notarioek informazioa eskatuko dute eskualdatzen den ondasun higiezinari buruz, eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu gabeko zorrak ageri badira, agertutakoei jakinaraziko dizkiete.
2. Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateetako partaide edo titularkideek solidarioki eta nork bere partaidetzaren proportzioan erantzungo dute zerga kuotaren ordainketaz, Ondasun Higiezinen Katastroan hala inskribaturik ageri badira. Ez badira inskribaturik ageri, erantzukizuna zati berdinetan exijituko da beti.
VI. KAPITULUA
KUDEAKETA
18. artikulua.
1. Zerga bere Erroldatik abiatuz kudeatzen da; Errolda hori urtero egingo da Zumaiako udalerrirako eta onibarrek, zergadunek eta katastroaren balioek osatuko dute; landa izaerakoak alde batetik eta hiri izaerakoak beste batetik. Errolda hori jendeak eskuragai izango du Zumaiako udalean.
Ondasun higiezin hiritarrei dagokien zergaren erroldak erreferentzia katastrala eta zenbaki finkoa ere jasoko ditu. Urteko erroldaren datuak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirietan ageriko dira derrigorrez.
2. Subjektu pasiboek edo zergadunek Zumaiako Udalean aitorpena egitera derrigortuta daude horretarako ezarriko diren epeetan:
a) Eraikuntza berriak direnean, alta aitorpenak egin beharko dituzte.
b) Zerga honi lotuta dauden eskualdaketak egiten direnean, eskuratzaileak alta aitorpena aurkeztu beharko du eskualdaketa arrazoitzen duen dokumentuarekin batera. Aurrekoaren kaltetan gabe, eskualdatzaileak bere esku izango du baja aitorpena aurkeztea eskuratzailearen izena eta helbidea, ondasunen mugak eta kokapena, eskualdaketaren data eta, halaber, zein kontzepturengatik egiten den bertan adieraziz.
Eskualdaketa «mortis causa» egintzagatik bada, ezarriko den epea Ondorengotzen gaineko Zerga likidatua den dataz gero kontatuko da, oinordekoak alta eta baja aitorpenak azaldu beharko dituelarik.
c) Kargapeko ondasunei dagozkien maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko aldaketengatik sorlitezkeen aldakuntzak.
3. Ondasun Higiezinen Katastroetan datuak sartu, kendu edo aldatu behar badira katastroen berrikuspenagatik, katastro balioen finkapen, berrikuspen edo aldaketagatik, ikuskaritzaren jarduketengatik edo altak eta komunikazioak egiteagatik, horiek administrazio egintzat hartuko dira, eta Zergaren Errolda aldatu beharra ekarriko dute. Ondasun Higiezinen Katastroetan jasotako datuei dagokien Erroldan edozein aldaketa egiteko, nahitaezkoa izango da katastro horiek aurrez aldatzea zentzu berean.
Ondasun higiezinek izan ditzaketen aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoen ondorioz katastro inmobiliarioetan dauden datuetan sartuko diren aldaketak –hau da, 12/1989 Foru Arauaren 11. eta 12. artikuluak katastroa berraztertzeko edo aldatzeko jardunbideetatik sortzen ez diren aldaketak- interesatuei jakinaraziko zaizkie urtarrilaren 31ko 1/1985 Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zerga Araudi Nagusia zekarren Foru Arauaren 105. artikuluak ezarritakoaren arabera.
Nolanahi dela ere, gertatzen bada modifikazioak izaera juridikoko alterazioen ondorio direla titularitatea eskualdatu delako edo Foru Arau honek 5. artikuluan jasotzen dituen eskubideak eratu direlako, zilegi izango da tramite hori ez betetzea aldaketak egiteko kontuan hartuko diren dokumentuak interesatuak Zerga Administrazioari aurkeztutako edozein aitorpenetan emandakoak ez beste direnean.
4. Zergapeturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoek horiek gertatu ondorengo zergaldian izango dute eragina, baina eragin hori ez da lotuta geratuko egintza administratiboen jakinarazpenari.
19. artikulua.
1. Kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta diru-batuketa, borondatezko ordainaldian nahiz premiamendu bidetik, Zumaiako udalari dagozkion eskumenak dira, honen ondoren datorren 3. atalean ezarritakoaren kaltetan gabe.
2. Zehaztuz, hona hemen Zumaiako Udalari dagozkion egitekoak: Altak eta bajak tramitatzea eta likidatzea; erroldak jendeaurrean agerian uztea; errekurtsoei eta erreklamazioei ebazpenak ematea; zerga kobratzea; hala balegoke, salbuespenak eta hobariak aplikatzea; eta zergadunari zerga honen inguruko informazioa ematea eta laguntzea.
3. Balio ponentziak egin eta onartzea, katrastro balioak finkatu, berrikusi eta aldatzea, eta halaber, Katastroen eta Zergaren Erroldaren eraketa, berrikuspen, kontserbazio eta gainerako eginkizunak burutzea Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkio soil-soilik.
Zumaiako udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari lagundu egingo dio Katastroa egiteko eta gordetzeko.
Foru Diputazioari kobrantzako ordainagirien gertuketa Zergaren katastro-ikuskapena ere dagozkio.
Ordenantza honetan aurreikusitako salbuespenak edo hobariak emateko edo ukatzeko, aldez aurretik Foru Aldundiaren txosten teknikoa behar da; eta ebazpena eman ondoren, Aldundiari horren berri eman behar zaio
20. artikulua.
12/1989 Foru Arauaren 11. artikuluak eta 12. artikuluak ezarritakoaren arabera, balioen Ponentziak onartzeko egintzen kontra eta katastroaren balioen kontra sartu ahal izango diren errekurtsoek eta erreklamazioek Zerga Foru Arau Nagusiaren 156. artikulutik 167. artikulura bitartean ezarritakoa bete behar dute. Berrazterketa-errekurtsoari ebazpena emateko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Errekurtsoak eta erreklamazioak sartzeak ez du etengo egintzen beterazpen-indarra.
21. artikulua.
1. Erroldak Foru Aldundiak egingo ditu eta ondoren Zumaiako Udalari bidaliko dizkio.
2. Udalak Erroldak behin jaso ondoren, jendearen aurrean utzi behar ditu 15 egunez, gaia dagokien zergadunek erroldok aztertu eta, hala nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
22. artikulua.
1. Jendaurreko erakusketa epea amaitu eta erreklamazioak ebatzita, Gipuzkoako Foru Diputazioari bidaliko zaie horren emaitzaren ziurtagiria, ones dezan.
2. Onartu ondoren, Foru Aldundiak erreziboak egingo ditu, kobratzeko Zumaiako udalari bidaliko dizkionak.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau aldarazten duen akordioa 2004ko azaroaren 4an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2005eko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitarten.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Ondasun Higiezin gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala, 1989ko abenduaren 30ean behin betiko onartua.
ERASKINA
a) Hiri izaerako ondasun higiezinei zerga-mota bi ezartzen zaizkie:
—Bata, izaera orokorrekoa, 100ko 0,1676koa.
—Bestea, 100ko 0,3695koa industriarako lurretan edo hirugarren sektorerakoetan dauden ondasun higiezinendako, erabilera nagusia industriarakoa edo hirugarren sektorerakoa ez den eraikinetako finketan izan ezik.
b) Landalur izaerako ondasun higiezinetan %0,6aren zerga-mota finkatu da.
JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA
I. KAPITULUA
IZAERA ETA EGITATE ZERGAGARRIA
1. artikulua.
1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, zuzeneko zerga bat da, eta horren egite zergagarria, Zumaiako udalerrian enpresa-jarduerak, jarduera profesionalak edo artistikoak egite soilean datza, lokal jakin batean egin ala ez egin eta Zergaren tarifetan zehaztuta ala zehazteke egon arren.
2. Zerga honen ondorioetarako, enpresa jardueratzat ondoko hauek hartuko dira: Abeltzaintzakoak (berezko izaera dutenean), meatzaritzakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak. Beraz, ez dira halakotzat hartuko nekazaritzakoak, berezko izaerarik gabeko abeltzaintzakoak, basozaintzakoak eta arrantzakoak, eta ez dira zerga honen egitate zergagarria izango. Ondorio berberetarako, nekazaritza turismoko ostatu zerbitzua ere ez da enpresa iharduratzat hartuko, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzaren jarduera osagarri moduan aitortzen bada.
Apartatu honetan jasotakoaren ondorioetarako, berezko izaerako abeltzaintzatzat hartuko da, hain zuzen, ustialekuan sortu ez diren bazka eta pentzuak jangai nagusi moduan erabiltzen dituzten abere ustiapenen multzoa.
2. artikulua.
1. Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko xedez, norbere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen badira, jarduera hori enpresa, lanbide edo arte jitezkoa dela eritziko da.
2. Zergapean dauden jardueren edukina Zergaren Tarifetan zehazten da, 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak onartutakoetan.
3. artikulua.
Kargaturiko ihardueretan aritzea zuzenbidean onargarri den edozein moduz frogatuko da eta, bereziki, Merkataritza Kodeko 3. artikuluan ohartarazten direnen bidez.
4. artikulua.
Ondorengo ihardueretan aritzeari ez zaio Zerga honetan egitate zergagarria eritziko:
1. Enpresen aktibo finkokoak izan eta, besterenganatu baino bi urte lehenagotik, ibilgetu horretan behar bezala inbentariaturik egon diren ondasunak besterenganatzea. eta saltzailearen erabilera partikular eta pribatuzko ondasunen salmenta, baldin eta denboraldi berberetan erabili bazituen.
2. Lan pertsonalen edo lanbide zerbitzuen ordain jasotako ekoizkinen salmenta.
3. Establezimendua apaindu edo edertze xede hutsezko artikuluak erakustea. Bezeroentzako opari moduko artikuluak erakustea, aldiz, Zergari loturik egongo da.
4. Txikizkako salmenta denean, eragiketa bakar bat edo eragiketa isolatua egitea.
II. KAPITULUA
SALBUESPENAK
5. artikulua.
1. Honako hauek salbuesten dira Zergatik:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.
Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.
c) 2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena duten zergadunek, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5.1.c) artikuluak aurreikusi bezala.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
f) Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
g) martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.
h) Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udalarekin batera lankidetza jarduerak burutzeagatik bertako organo eskudunak herri onurakoak izendatu baditu.
Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.
i) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.
2. artikulu honen 1 apartatuko b) e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.
III. KAPITULUA
SUJETU PASIBOA
6. artikulua.
Zerga honen zergadunak, Zergen inguruko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dtuen pertsona fisikoak edo juridikoak dira, udalerri honetan egite zergagarria sortarazten duen edozein jarduera egiten badute.
IV. KAPITULUA
ZERGA KUOTA
7. artikulua.
Zerga kuota 1/1993 Foru Dekretu Arauemailean emandako aginduen arabera, Zergaren Tarifak erabiltzetik sortutakoa izango da, Dekretu hori osatzen eta garatzen duten xedapenetan esandakoaren eta Ordenantza honetan bertan aurreikusitako koefizienteek eta indizeak ezarritakoaren arabera.
8. artikulua.
1. Foru Aldundiak foru errekargua ezarri ahal izango du Ekonomi Ihardueren gaineko Zergan.
2. Foru errekargu hori, Zerga arautzen duen araudiak emandako kasu berberetan eta han aipaturiko zergadun berberei eskatuko zaiei: Portzentaje bakar bat izango da aldatutako gutxieneko udal kuoteei ezarriko zaiena, eta hala balegoke, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11.1 artikuluak aurreikusitako ponderazio koefizientea erabiliz; tipoa ezingo da izan 100eko 40tik gorakoa.
3. Errekarguaren kudeaketa, zergaren kudeaketa bere gain duen entitateak egingo du, zergarenarekin batera egin ere.
4. Foru errekarguaren bilketa, Lurralde Historikoaren berezko baliapidetzat hartuko da eta Gipuzkoako Foru Ogasunean egingo da dirusarrera, erregelamenduz zehaztuko diren baldintza eta epeetan.
9. artikulua.
1. Gutxieneko kuotak finkatzen dituzten Zergaren Tarifak eta aplikaziorako edo erabilerarako Aginduak, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen I. eta II. Eranskinetan azaltzen direnak dira.
2. Foru Aldundiari dagokio, Zergaren Tarifek finkatuko lurralde-kuotak eta kuota bereziak kobratzea. Kuota bereziak jarduera lurralde batean baino gehiagoan eramateko ahalmena ematen dutenak dira.
Lurralde mailako kuotei eta kuota bereziei ezingo zaie 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikuluak araututako Foru Errekargurik ezarri; ezta koefiziente bakarra eta kokapen indizea ere, horiek biak 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluko 2. eta 3. ataletan hurrenez hurren arautuak.
10. artikulua.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruzko foru arauek aldatu ahal izango dituzte Zergaren tarifak, eta bertan finkaturiko kuotak eguneratu ere.
11. artikulua.
1. Zumaiako Udalak Zergaren tarifetan finkatutako gutxieneko udal kuotak igo egingo ditu ponderazio koefizientea erabilita, koefiziente hori zergadunaren eragiketa-bolumenaren arabera zehaztuko delarik.
Koefiziente hori Ordenantza honen 1. eranskina izenekoan agertzen dena izango da.
Atal honek aipatzen duen koefizientea aplikatu ahal izateko, zergadunaren eragiketa-bolumena berak daraman jarduera multzo osoari dagokiona izango da eta 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikuluko 1. atalaren c) hizkian aurreikusitakoaren arabera zehaztuko.
2. Zumaiako udalak honen aurreko atalean araututako koefizientea erabilita igoko ditu aldatutako kuota horiek, kuota horietan bere udalerri barruan burutzen diren jarduera guztietarako koefiziente bakar bat erabilita. Koefiziente hori 2. eranskina izenekoan aipaturikoa da.
3. Aurreko ataletan araututako koefizienteez gain, Zumaiako udalak aurreko koefiziente horiek aplikatzetik edo erabiltzetik aldatutako kuota horiei indize-eskala bat ezarri ahal izango die, lokala dagoen kalearen kategoriari begiratuta, udalerri barruan duen kokapen fisikoa neurtuko duena. Eskala hori Ordenantza honen 3. eranskina izenekoan agertzen dena da.
V. KAPITULUA
EZARRALDIA ETA SORTZAPENA
12. artikulua.
1. Ezarraldia bat dator urte naturalarekin, alta aitorpenak direnetan salbu, kasu horretan kuoten kalkulua Jardueraren hasiera egunetik urte naturalaren bukaerarainokoa izango baita, artikulu honen 3. zenbakian jarritakoaren kaltetan gabe.
2. Zergaren sortzapena ezarraldiko lehenengo egunean gertatzen da, eta kuotak murriztezinak izango dira, alta aitorpenen kasuetan jardueraren hasiera eguna urte naturalarekin bat ez datorrenean salbu, kasu horretan kuoten kalkulua jardueraren hasiera egunetik abenduaren 31arteko hilabete kopuruaren proportzioan egingo baita.
3. Baja aitorpenen kasuan, urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkezten den egunerartekoa izango da zergaldia. Balizko horretan, zergaldiaren lehen egunean sortuko da Zerga, eta urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkezten den egunera bitartean dauden hiruhilabete kopuruaren proportzioan kalkulatuko da kuota.
Zenbaki honetan xedatutakoa ez da aplikagarri izango jarduerako alta aitorpena eta baja aitorpena urte natural berean gertatzen badira. Balizko horretan, urte bereko abenduaren 31ra aldatuko da bajaren data.
Zerga Administrazioak, ofizioz, Zergaren zentsuetan bidezko izan dadin barne hartze, aldaketa edo baztertzeari ekin abal izango dio, arauz ezar daitezen era eta baldintzetan.
4. Ikuskizunak diren kasuetan, kuotak banakako ihardueretarako finkaturik badaude, horietako bakoitza egiterakoan sortuko da Zerga, beharrezko aitorpenak aurkeztu beharko direlarik erregelamenduz ezarriko den moduan.
VI. KAPITULUA
KUDEAKETA
13. artikulua.
1. Zerga, bere Matrikulatik abiatuta kudeatzen da. Matrikula hori urtero egingo da eta ekonomi-jardueren, zergadunen, zerga-zorren, eta, hala balegoke, Foru Errekarguaren zentsuak kontuan hartuta egingo da. Matrikula jendeak eskuragai izango du Zumaiako Udalean bertan.
2. Subjektu pasiboek behar diren zentsu aitorpenak aurkeztu beharko dituzte alta hartzeari begira, eta horretarako beharrezko datuak adieraziko dituzte matrikulan sartzearren, aurreko apartatuan adierazitako eran eta erregelamenduz ezarriko den epearen barruan. Horren ondoren, Administrazio eskudunak bidezko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari jakinaraziko dio dagokion ordainketa egin dezan.
Aurreko pasartean ezarritakoaz aparte, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikuluko 1. atalaren a), d), g) eta i) hizkietan aipatzen diren zergadunek edo subjektu pasiboek ez dute zerga matrikularen altari dagokion zentsu aitorpena aurkezteko obligaziorik.
Era berean, zergapetutako jardueretan aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoren bat gertatzen bada eta horiek zerga honen ondorioetarako garrantzitsuak badira, subjektu pasiboek horien berri eman beharko dute erregelamenduz finkatuko diren epe eta moduetan.
3. Tributu ikuskaritzaren iharduketen edo altak eta jakinerazpenak aurkeztearen ondorioz, zentsu horietan egindako datu gaineratze, kentze edo aldatzeari administrazio egintza eritziko zaio, eta zentsuaren aldaketa ekarriko du. Zentsuetan dauden datuei buruz matrikulan edozein aldaketa egiteko, datuen aldaketa egin beharko da aurretik haietan, ezinbestez.
4. Zerga hau autolikidazio erregimenean galdatu ahal izango da, erregelamenduz ezarriko den arabera.
14 artikulua.
1. 1/1993 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 1. atalaren c) hizkiak aurreikusitako zerga-salbuespenaren ondorioetarako, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren subjektu pasiboek edo zergadunek, Elkarteen Zergaren subjektu pasiboek eta Ez-egoiliarren Errentaren Gaineko Zerga zergadunek, zerga horien aitorpena Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkezten ez badute, derrigortuta daude Jarduera Ekonomiko Zergaren kudeaketan ahalmena duen organoari komunikazioa aurkeztera, salbuespen hori jasotzeko goian esandako c) hizki horretan ezarritako baldintza guztiak bete egiten dituztela esaten. Obligazio edo derrigortasun hori badagokie baita Zergen inguruko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen elkarte zibiletako bazkide, oinordeko, komunitatekide edo partaide guztiei.
Ondorio horietarako, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak erabakiko du zein izango den komunikazio horren edukia, eta nola eta zein epetan aurkeztu beharko den, bi telematikoz zein kasutan aurkeztu ahal izango den ere finkatuko duelarik.
2. Honen aurreko pasartean aipaturiko zergadunek edo subjektu pasiboek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuari jakinarazi behar diote beraien eragiketa-bolumena. Aldi berean, subjektu pasiboek edo zergadunek eragiketa-bolumean izandako aldaketa guztien berri eman behar dute aldaketa horrek 1/1993 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 1. atalaren c) hizkiak aurreikusitako salbuespen aplikazioaren aldaketa edo aldaketa eza dakarrenean, edo 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluko 1. atalak aurreikusitako ponderazio koefizientea aplikatzerakoan kontuan hartu behar den zatia aldatzen denean. Fiskalitaterako eta Finantzaketarako Foru Diputatuak ezarriko ditu komunikazio edo jakinarazpen horiek noiz eta nola aurkeztu behar diren, horien edukina zein izango den eta aurkezteko epea eta modua zein izango den; baita ere bide telematikoa noiz erabil daitekeen ere.
15. artikulua.
1. Kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta diru-batuketa, borondatezko ordainaldian nahiz premiamendu bidetik, Zumaiako Udalari dagozkion eskumenak dira.
Hala ere, subjektu pasiboak aurkeztutako alta aitorpenetik ateratzen den likidazioa Foru Aldundiak egingo du.
2. Zumaiako Udalak berak arlo honetan dituen eskumenak hauexek dira: Matrikula jendearen aurrean erakustea, errekurtsoei eta erreklamazioei ebazpenak ematea, Zerga kobratzea, zerga-salbuespenak eta hobariak aplikatzea eta zergadunari zerga honen inguruko informazioa ematea eta laguntzea.
3. Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkio, soil-soilik, matrikula egin eta gordetzea, ekonomi jarduerak sailkatzea, kuotak jartzea eta beharrezko ordainagiriak egitea.
4. Zumaiako udalak Foru Aldundiari lagundu egingo dio Zergaren Matrikula eratu eta gordetzeko; baita ekonomi-jarduerak sailkatzen eta legozkeen kuotak seinalatzen ere.
5. Salbuespenak emateko eta ukatzeko, beharrezko izango da, beti ere, Foru Aldundiaren aldez aurreko txosten teknikoa, hartuko den erabakia Aldundiari jakinarazi beharko zaiolarik.
6. Edozelan ere Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio lurraldeko kuoten eta kuota berezien kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta diru-batuketa, Zumaiako udalak elkarlankidetzarako ezar ditzakeen bideen kaltetan gabe.
16. artikulua.
Jarduerak sailkatzeko eta kuotak finkatzeko ekintzen aurka jarriko diren errekurtso eta erreklamazioak Zergekiko Foru Arau Orokorreko 156tik 167rainoko artikuluek diotenari atxikiko zaizkio, Gipuzkoako Foru Aldundia izanik birjarpen errekurtsoa ebazteko organu eskuduna. Erreklamazio horiek jartzeak ez du ekintzen beterazte-indarra galtzerik ekarriko.
17. artikulua.
1. Zumaiako Udalari dagokion Matrikula Foru Aldundiak egindako du; Aldundiak egin eta udalari bidaliko dio.
2. Matrikula behin jaso ondoren, Zumaiako Udalak jendearen aurrean utziko du 15 egunez, gaia dagokien zergadunek hura aztertu, eta, hala nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
18. artikulua.
1. Jendeaurreko azalpen epea bukatu da erreklamazioak ebatzita, ondorioaren egiaztapena bidaliko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari honek onar dezan.
2. Onartu ondoren, Foru Aldundiak erreziboak egingo ditu, kobratzeko Zumaiako udalari bidaliko dizkionak.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau aldarazten duen akordioa 2004ko azaroaren 4an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2005eko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitarten.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala, 1992ko otsailaren 10ean behin betiko onartua.
1. ERANSKINA
Pondereazio-koefizientea, zergadunaren eragiketa-bolumenaren arabera zehaztua.
Eragiketa Bolumena Koef.
2.000.000,00 eta 6.000.000,00 euro bitartean 1,20
6.000.000,01 eta 10.000.000,00 euro bitartean 1,22
10.000.000,01 eta 50.000.000,00 euro bitartean 1,24
50.000.000,01 eta 100.000.000,00 euro bitartean 1,27
100.000.000,00 euro baino gehiago 1,30
Eragiketa bolumenik gabe 1,25
2. ERASKINA
Igoerarako koefiziente bakarra: 1,8231.
3. ERASKINA
Kokapen indizea: 1.
TRAKZIO MEKANIKODUNEKO IBILGAILUEN ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
I. KAPITULUA
IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA
1. artikulua.
1. Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen Zerga zuzeneko zerga bat da, edozein mota eta kategoriako herribideetatik zirkulatzeko gai den izaera horretako ibilgailuen titularitatea grabatzen duena, zirkulazio-baimenean agertzen den helbidea Zumaiako Udalarena bada.
2. Zirkulaziorako gai den ibilgailu legez ulertuko da, dagokion errejistro publikoan matrikulatua izan dena, berauetan baja egin ez dezan bitartean. Zerga honen ondorioetarako, aldi baterako baimendunak eta turismo matrikula dutenak ere barrusartzen dira.
3. Ondokoak ez daude zerga honi lotuta:
a) Modeloa zaharra izateagatik erregistroetan baja emanda dauden ibilgailuak, horrelakoentzat bakarrik antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta noizean behin zirkulatzeko baimendu daitezkeenean.
b) 750 kilogramotik gorako karga erabilgarria ez duten trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak.
II. KAPITULUA
SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
2. artikulua.
1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Anbulantziak eta osasun laguntzarako nahiz zauritu edo gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita egongo dira minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
f) Autobusak, mikrobusak eta hiri garraio publikoari atxikita dauden gainerako ibilgailuak, plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g) Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritza Ikuskaritzaren Kartilaz hornituta daudenean.
2. artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesatuek eskatu egin beharko dituzte ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak salbuespena onartu ondoren, berau eman dela egiaztatzen duen agiria luzatuko du.
3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
—Ibilgailua ezinduak bakarrik erabiliko duela dioen zinpeko aitorpena.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. KAPITULUA
SUBJEKTU PASIBOAK
3. artikulua.
Zerga honen subjektu pasiboak zirkulazio baimenean ibilgailua beraien izenean agertzen deneko Zergetako Foru Arao Orokorreko 33. artikuluari dagozkion pertsona fisiko zein juridikoak eta Entitateak dira.
IV. KAPITULUA
EZARRALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1. Zergaldia eta urte naturala bat etortzen dira, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo Trafikoan behin betiko baja ematen zaienean. Zergaldia, kasu horietan, ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, edo Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2. Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA
KUOTA
5. artikulua.
1. Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2. Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.
Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3. Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
—1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.
—2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
—3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
—4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
—5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
—6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
—7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. KAPITULUA
KUDEAKETA
6. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Zumaiako Udalaren ardura da.
7. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
8. artikulua.
1. Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2. Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3. Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
VII. KAPITULUA
BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
9. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
VIII. KAPITULUA
ERROLDAK
10. artikulua.
1. Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2. Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3. Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabetekoa izango da.
IX. KAPITULUA
ITZULKETAK
11. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.
XEDAPEN GEHIGARRIA
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
AZKEN XEDAPENA
Ordenanzta hau aldarazten duen akordioa 2004ko azaroaren 4an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2005eko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitartena.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 1989ko abenduaren 30ean behin betiko onartua.
1. ERANSKINA
Ezarritako gutxieneko kuotei 1,8751 koefiziente bateratua gehitzen zaie; honela zehaztu dira, beraz, ibilgailu mota hauetarako urteko kuotak:
Ibilgailuen potentzia eta mota Kuota (eurotan)
A) Turismoak:
9 zaldi f. baino gutxiagokoak 33,81
9tik 11,99 zaldi f. bitartekoak 67,62
12tik 13,99 zaldi f.bitartekoak 112,69
14tik 15,99 zaldi f. bitartekoak 157,77
16tik 19,99 zaldi f. bitartekoak 202,85
20 zaldi fiskaletik gorakoak 247,93
B) Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak 156,20
21etik 50 plazatara bitartek. 222,46
50 plaza baino gehiagokoak 278,08
C) Kamioiak:
Karga erabilgarriko 1000 kg baino gutxiago 79,28
Karga erabilg. 1.000tik 2.999 kg bitartekoak 156,20
Karga erabilg. 2.999tik 9.999 kg bitartekoak 222,46
Karga erabilg. 9.999 kg.baino gehiagokoak 278,08
D) Traktoreak:
16 zaldi f. baino gutxiagokoak 33,13
16tik 25 zaldi f.bitartekoak 52,07
25 zaldi f. baino gehiagokoak 156,20
E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak:
Karga erabilgarriko 1000 kg bainogutxiagoko 33,13
Karga erabilg. 1.000etik 2.000 kg bitartekoak 52,07
Karga erabilgarriko 2.999 kgtik gorakoak 156,20
F) Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 8,29
125 z.k.-rainoko motozikletak 8,29
125tik 250z.k.-rainoko motozikletak 14,19
250etik 500z.k.-rainoko motozikletak 28,41
500etik 1.000z.k.-rainoko motozikletak 56,80
1.000 z.k.tik goragoko motozikletak 113,59
HIRILURREN BALIO GEHIKUNTZARI BURUZKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
I. KAPITULUA
IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA
1. artikulua.
1. Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko tributu lokala da, lur horiek jasan dezaten eta, edozein titulu bidezko lur horien jabetza eskualdaketaren ondorioz edo aipatu lurren gaineko edozein gozameneko ondasun-eskubideren, jabaria mugatuz, osaketa edo eskualdaketaren ondorioz agerian jarri dadin balio gehikuntza kargatzen duena.
2. Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo:
a) Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.
b) Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.
Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen urte kopurua.
c) Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.
Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.
II. KAPITULUA
SALBUESPENAK
2. artikulua.
1. Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:
a) Zortasun eskubideak eratu eta eskualdatzea.
b) uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo eskubide errealen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.
2. Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Zerga ezartzen duen udalerria, udalerri horren parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.
f) Gurutze Gorria eta beronekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.
g) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.
III. KAPITULUA
SUBJEKTU PASIBOA
3. artikulua.
1. Zergadun gisa, honako hauek dira Zerga honen subjektu pasiboak:
a) Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzean direnean, baldin eta musu truke egiten bada: Terrenoa erosten duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona.
b) Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzean direnean, baldin eta ordain truke egiten bada: Terrenoa eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duena.
2. Aurreko apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da terrenoa erosten duen edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa denean.
IV. KAPITULUA
OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTA
4. artikulua.
1. Lurren balioak sortzapenaren unean ageri duen eta gehienez ere hogei urtetan izan duen gehikuntzak eratzen du zerga honen oinarri ezargarria.
Oinarri ezargarria zehazteko orduan, zerga sortzerakoan lursailak zuen balioa kontuan eduki behar da artikulu honen 2. atalean aurreikusitakoaren arabera; baita ere legokeen portzentajea ere Ordenantzaren 1. eranskina izenekoan aurreikusitakoaren arabera.
2. Lurrak zerga zortzerakoan duen balioa zehazteko, ondoko erregelak aplikatuko dira:
a) Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapenaren unean duten balioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako une horretan finkaturik dutena izango da.
Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.
Lursaila, hiri izaerakoa izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko baliorik zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.
b) Jabaria mugatzen duen gozamen eskubideak eratzerakoan eta eskuz aldatzerakoan, Ordenantzaren 1. eranskina izenekoan dauden urteko portzentaje horiek honen aurreko hizkian zehaztutako balioaren zati horri aplikatuko zaizkio, eskubide horien balioa Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatutako arauak aplikatuta aterata.
c) Eraikin baten edo lursail baten solairu bat edo gehiago jasotzeko eskubidea eratzerakoan edo eskuz aldetzerakoan; edo azalera-eskubiderik izateke lurrazpian eraikitzeko eskubideari dagokionez, Ordenantzaren 1. eranskina izenekoan dauden urteko portzentaje horiek a) hizkian zehaztutako balioaren zati horri aplikatuko zaizkio, hau da, eskualdaketa eskrituran finkatutako proportzionaltasun modulua islatuko du, edo, horrelakorik ezean, lurretik gora edo lurrazpian eraiki behar diren solairuen azaleraren edo bolumenaren eta eraiki ondoren eraikitako bolumenaren edo azalera osoaren artean dagoen proportzioa ezartzetik ateratzen dena.
d) Derrigorrezko desjabetzetan, Ordenantzaren 1. eranskina delakoan dauden urteko portzentajeak lurraren balioari dagokion prezio zuzenaren zatiari aplikatuko zaizkio, honen aurreko a) hizkian zehaztutako balioa txikiagoa balitz izan ezik, horrelakoetan, balio hori izango baita kontuan hartuko dena, ez prezio zuzenarena.
3. Sortzapen unean lurrak duen balioari –aurreko 2. atalean ezarritakoaren ondorioz– Ordenantza honen 1. eranskina delakoan agertzen diren urteko portzentajeak aplikatuko dira.
Portzentajea zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:
Lehena. Zergari lotutako eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, gehikuntza hori agerian jarri den urte kopururako udalak finkatutako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.
Bigarrena. Sortzapenaren unean lurrak duen balioari zein portzentaje aplikatuko zaion kalkulatzeko, kasu bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea balio gehikuntza agerian jarri den urte kopuruarekin biderkatuko da.
Hirugarrena. Eragiketa bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea lehen erregelaren arabera zehazteko, eta urteko portzentaje hori zenbat urterekin biderkatu behar den bigarren erregelaren arabera jakiteko, balio gehikuntzaren sorreraldia eratzen duten urte osoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sorreraldiko urte zatiak ezingo dira ondorio horietarako aintzat hartu.
5. artikulua.
1. Karga-mota, Ordenantza honen 2. eranskina izenekoan azaltzen dena da.
2. Zergaren kuota osoa oinarri ezargarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.
V. KAPITULUA
SORTZAPENA
6. artikulua.
1. Data hauetan sorteraziko da Zerga:
a) Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohain izanik ere, eskualdaketa datan.
b) Jabaria mugatzen duen edozein ondasun-eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.
2. Epaileek edo Administrazioak ebazpen irmoaz deklaratu edo aitortzen badute lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratua deuseztatu, desegin edo amaitu dela, subjektu pasiboak eskubidea izango du berak ordaindutako zergaren itzulketa jasotzeko, baldin eta egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa lau urteko epean erreklamatzen badu ebazpena irmo bihurtu zenetik aurrera; irabazia egon dela ulertuko da justifikatzen ez denean interesatuek Kode Zibilak 1295. artikuluan jasotakoaren arabera elkarri egin beharreko itzulketak gauzatu behar dituztela. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortarazi ez baina, desegitea edo amaiera zergaren subjektu pasiboak obligazioak ez betetzeagatik deklaratzen bada, ez da itzulketa eskubiderik egongo.
3. Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako Zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
4. Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, Zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, Zerga exigitu egingo litzateke, noski baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
VI. KAPITULUA
HOBARIAK
7. artikulua.
Zerga kuota osoaren %50ko hobaria izango dute lurren eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela-eta.
VII. KAPITULUA
KUDEAKETA
8. artikulua.
1. Subjektu pasiboek edo zergadunek, Udalaren aurrean aitorpen bat aurkeztu behar dute, bidezkoa den kitapena egiteko nahita nahiezkoak diren zerga-harremanaren elementuak islatzen.
2. Aitorpen hori jarraian adieraziko diren epeen barruan aurkeztu beharko da, Zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko delarik:
a) Bizien arteko egintzetan, epea hogeitamar lanegunetakoa izango da.
b) Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
3. Aitorpenari ezarpena sorteraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria erantsiko zaio.
Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekerimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
4. Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa kontuan hartu gabe, honako hauek ere egongo dira behartuta zergagaia gertatu dela udalari jakinaraztera subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a) Ordenantza honen 3. artikuluko 1. atalaren a) hizkiak emandako kasuetan, baldin eta bizi direnen artean, dohaingilearen edo dena delako eskubidea eratu edo eskuz aldatu duen pertsonaren artean izandako negozio juridikoaren ondorioz sortu bada.
b) Eskuratzailea edo eskubide erreala bere alde eratu edo eskualdatu zaion pertsona, aipatu artikuluaren 1. apartatuko b) letraren kasuetan.
5. Era berean, Notariek hiruhilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, aurreko hiruhilabetekoan beraiek baimen emandako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri beharko dute, bakoitzak bere Udalari, horiek nolanahi ere eskuhartzaileen izen-deiturak edo egoitza soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea izango dutelarik eta, agiri horietan Zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna agerian jartzen duten egintza edo negozioak biltzen direlarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan, jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri beharko dute. Atal honetan aurrikusitakoa Zergetako Foru Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.
9. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 7.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
a) Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko %2a, %70a gainditu gabe.
b) Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
1. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
2. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau aldarazten duen akordioa 2004ko azaroaren 4an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2005eko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitarten.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Hirilurren balio gehikuntzari buruzko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala, 1989ko abenduaren 30ean behin betiko onartua.
1. ERANSKINA
Igoera portzentaia:
Aldia Urteko %
a) Urt. 5era bitartekoa 3,1
b) 10 urte artekoa 2,8
c) 15 urte artekoa 2,7
d) 20 urte artekoa 2,7
2. ERASKINA
Tarifa:
Karga Tasa, %10.
ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA
OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
I. KAPITULUA
IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA
1. artikulua.
1. Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga zeharkako zerga bat da, eta horren egitate ezargarria, Zumaiako udalerriaren barruan, obra-lizentzia eta hirigintza-lizentzia eskuratzea derrigorrezkoa duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitean datza, lizentzia eskuratu ala ez eskuratu arren, beti ere lizentzia hori ematea Zumaiako udalari badagokio.
2. Zerga ordaintzetik salbuetsita dago edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea, horren jabeak Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Estatua edo udal entitateak direnean, baldin eta, zergari lotuta egonik, zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko eta populazioen eta ur zikinen saneamendura zuzenduta badago, nahiz eta horien kudeaketa, dela inbertsio lanetan dela artapen lanetan, organismo autonomoek egin.
II. KAPITULUA
SUJETU PASIBOAK
2. artikulua.
1. Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.
2. Eraikuntza, instalazio edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, beharrezko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira.
Ordezkoak zergadunari exijitu ahal izango dio ordaindutako zerga kuotaren zenbatekoa.
III. KAPITULUA
OINARRI EZARGARRIA, KUOTA ETA SORTZAPENA
3. artikulua.
1. Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak eratzen du Zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeko kostu materiala dela jotzen da.
Oinarri ezargarritik kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza, instalazio edo obrekin lotuta egon litezkeen tasa, prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare-prestazioak, eta, orobat, profesionalen ordainsariak, kontratistaren mozkin enpresariala eta hertsi-hertsian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak.
2. Zerga honen kuota, oinarri zergagarriari Ordenantza honen 1. eranskina izenekoan aipatzen den karga-zerga aplikatzetik ateratakoa izango da.
3. Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.
IV. KAPITULUA
KUDEAKETA
4. artikulua.
1. Derrigorrezko lizentzia ematen denean edo, derrigorrezko lizentzia hori oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonik, eraikuntza, instalazio edo obra hasten denean, konturako behin-behineko likidazio bat egingo da, eta oinarri ezargarria honela kalkulatuko da:
a) Interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, beti ere dagokion Elkargo Ofizialak aurrekontua bisatu badu hau nahitaezko baldintza den kasuetan.
b) Ordenantza fiskalak hala ezartzen duenean, bertan finkatzen diren indize edo moduluen arabera.
2. Eraikuntza, instalazio edo obra amaitutakoan, eta haren kostu erreal eta efektiboa aintzat harturik, Udalak, bidezko egiaztapen administratiboa egin ondoren, aurreko apartatuan aipatutako oinarri ezargarria aldatuko du, hala badagokio. Kasu horretan, behin betiko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari behar den zenbatekoa eskatu edo, hala bada, itzuliko dio.
4. Udalek autolikidazio erregimenean eskatu ahal izango dute Zerga hau.
V. KAPITULUA
HOBARIAK
5. artikulua.
1. Promozio publikoko edo erakunde publikoetatik bultzatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko eraikuntzek, instalazioek eta obrek %50aren hobaria edukiko dute.
2. %90aren hobaria edukiko dute ezinduen irisgarritasun baldintzak eta bizitzeko egokitasun baldintzak hobetzeko eraikinek, instalazioek eta obrek. Hobari hori, ezinduen irisgarritasun baldintzak eta bizitzeko egokitasun baldintzak hobetuko dituen obraren aurrekontu-zatiari aplikatuko zaio.
3. 15/1989 Faren 5. Artikuluaren arabera, ordenantza fiskalek zerga kuotaren %95erainoko hobaria arautu ahal izango dute interes berezikoak edo udal erabilerakoak deklaratutako eraikuntzen, instalazioen edo obren alde, horretarako arrazoi sozialak, kulturalak, historiko-artistikoak edo enplegua bultzatzeko arrazoiak daudenean. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjetu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin. Artikulu honek esaten duena kontuan hartuta, fatxadak konpontzeko egiten diren obrek, zerga honetan %95eko hobaria izango dute.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau aldarazten duen akordioa 2004ko azaroaren 4an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2005eko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitarten.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Eraikuntzen, Instalazioen eta obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala, 1989ko abenduaren 30ean behin betiko onartua.
ERANSKINA
Karga-mota: %5ekoa.
ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: Higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: Obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua.
Tasak ordaintzera behartuta daude:
a) Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b) Partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du. Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
9. artikulua.
1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua.
1. Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau aldarazten duen akordioa 2004ko azaroaren 4an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2005eko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitarten.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabeturik geratzen da Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasak arautzen duen Ordenantza Fiskala, 1998ko abenduaren 29an behin betiko onartua.
ERANSKINA
A) Zaborrak, etxez-etxe, denda eta industrietan jasotzeko zerbitzua:
Euro/urtean
Etxebizitza 51,60
Jarduerik gabeko lokalak 12,00
Taberna, kafetegi edo antzekoak 333,70
Hotel, Ostatu, Egoitza, Jatetxe ea. 458,94
Lok.merka.elikad.saila (6 lan.) 333,70
Lok.merka.elikad.saila (+ 6 «) 526,58
Sail desberdineko lokal merkat 136,26
Banketxe, Aurrezki kutxa e.a. 281,54
—Industri lokalak:
15 langile arte 333,70
15etik 50 langile arte 526,58
50etik 100 langile arte 667,70
100etik 500 langile arte 880,00
500etik gora langile 1.051,64
Tarifa aplikatzeko arauak:
1. Zerbitzuaren izaera osasun aldekoa eta higienikoa denez, zerga hori aplikatzea ezinbestekoa da, eta ez da inor, pertsona fisikoa zein juridikoa izan, ordaindu gabe geratuko.
2. Altak, bajak eta zerbitzuaren titularitate aldaketak ur-hornidura zerbitzuan jakinarazitako alta, baja eta aldaketen bidez egingo dira.
3. Fakturazioa hiru hilabetero egingo da eta hiru hilabeteroko kuota hori murriztezina izango da.
B) Dokumentuak ematea:
Euro
Udal bulegoetan luzatutako fotokopia bakoitzeko, 5. kopiatik aurrera
A-4n 0,15
A-3n 0,25
Terreno zatiketa 75,06
C) Dokumentazio luzatze zerbitzua-gatiko tasa:
Euro
3.005,06 €. baino gutxiagoko aurrekontuko instala-zio, eraikuntza obrak ----
3.000 eurotik 18.000 arte 30,97
18.000 eurotik 60.100 arte 154,80
60.100 eurotik gorakoak 309,58
Lehenengo erabilera baimena: Obra zergaren %5a.
Erregulazio, konpentsazio projektuak 2.579,85
Beste zenbait 515,97
Tarifa aplikatzeko arauak:
—Tasa, Autolikidazio moduan kudeatuko da, espedientea irekitzeko eskaerarekin batera, horren ordainketa egiaztatu beharko delarik.
—Espedientea izapidatzeko argitaratzen diren iragarkien ordainketa, sujeto pasiboaren kontura egingo da.
D) Establezimenduen irekitze lizentziak emateagatiko tasa:
Euro
Banku, aurrezki kutxa eta finantza erakundeak 7.000,00
Gauezko klub-ak, kasinoak, dantzatokiak eta antze-koak 10.000,00
Pub-ak, kategoria bereziko tabernak 2.000,00
Jatetxea, kafetegia, tabernak 1.000,00
Alkoholik gabeko ostalaritza-lokalak 800,00
Ostatuak, 15 logela baino gutxiago 500,00
Ostatuak, 15-50 logela bitarte 1.500,00
Ostatuak, 50 logela baino gehiago 2.500,00
Sailkatutako Jarduerak:
50 m
50 - 100 m
² bitarte 450,00100 - 200 m
² bitarte 650,00200 - 500 m
² bitarte 1.200,00500 - 1.000 m
² bitarte 2.500,001.000 - 3.000 m
² bitarte 4.500,003.000 - 6.000 m
² bitarte 6.500,006.000 m
²tik gora 10.000,00Saikatu gabeko Jarduerak:
50 m
50 - 100 m
² bitarte 350,00100 - 200 m
² bitarte 500,00200 - 500 m
² bitarte 800,00500 - 1.000 m
² bitarte 1.400,001.000 - 3.000 m
² bitarte 2.400,003.000 - 6.000 m
² bitarte 3.300,006.000 m
²tik gora 5.000,00Tarifak aplikatzeko arauak:
—Establezimenduaren titularitate eta jardueraren titularitate aldaketek zabaltze-tarifaren %50 ordainduko dute, baldin eta Jarduera Gogaikarrien, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuetarako baimenen Espedientea izapidetu beharrik ez badute, hori egin behar izanez gero, %100 ordaindu beharko dute.
E) Udal hilerrian ematen diren zerbitzuen tasak:
Euro
Nitxoaren hilobi-erabilera eskub. 15 urterako 324,88
Hezurtegi hilobi-erabilera eskub. 15 urterako 163,21
Panteoi handiko hilobi-erabilera eskub. 50 urterako, m
²ko 172,14Panteoi txikiko hilobi-erabilera eskub. (1-3) 50 urte-rako, m
²ko 140,83Lurraren hilobi-erabilera eskub. 10 urterako 178,15
Hobiratzeak eta hobitik ateratzeak 30,97
Hilerri barruan hil-hondakinak leku-aldatzea
46,48
Panteoiak garbitzeko zerbitzua 30,97
Guztientzat diren eremuen mantenimendua, urteko:
Panteoi handia (4 edo +) 72,92
Panteoi txikia (1etik 3ra) 36,46
Nitxo bakoitzeko 12,16
Hezurtegi bakoitzeko 6,07
Lurra 6,07
F) Auto-taxi eta gaineko akurako ibilgailuen lizentzi eta baimen administratiboak emateagatiko tasa:
Euro
—Lizentziak taxista lanbidean aritzeagatik:
Udal lizentzia emakida bakoitzagatik 1.073,21
Lizentzien ustiapen eta erabileragatik urtean 14,74
Lizentzien eskualdatze eta baimena 1.455,05
Baimendutako ibilgailua aldatzeagatik 17,60
Epigrafe honi dagozkion lizentzien «Mortis Causa» eskualdatze kasuetan, kuotaren %80ko hoba-ria egingo da.
—Gidari gabeko akurako ibilgailuen aldaketa:
Udal lizentzia emakida bakoitzagatik 154,81
Lizentzien ustiapen eta erabilera 14,74
Baimendutako ibilgailuen aldaketagatik 17,60
G) Jarduera nekagarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen lizentziak tramitatzea.
Aginduzko iragarkiak argitaratzeak sortutako gastuak dagokien zenbatekoagatik fakturatuko dira.
H) Ur-hornidura zerbitzua (BEZa gabe):
Euro
Etxeko erabilerako hiruhilabeteko kuota finkoa: 8,21
Etxeko erabilerako kuota aldagarria: 0,50
—Etxeko erabilerako ez den hiruhilabeteko kuota finkoa:
13ko diametroa 32,07
15eko diametroa 42,66
20ko diametroa 60,94
25eko diametroa 80,18
30eko diametroa 99,42
40eko diametroa 109,02
50eko diametroa 118,66
80eko diametroa 182,79
100eko diametroa 237,28
Etxeko erabilerako ez den kuota aldagarria: 1,20
—Obra hidrauliko azpiegituren finantzaketarako kuotak:
Etxeko erabilera. kuota finkoa: 2
Etxeko erabilera. kuota aldagar.: 0,13
—Etxeko erabilerako ez den kuota finkoa:
13ko diametroa 8,15
15eko diametroa 10,83
20ko diametroa 15,48
25eko diametroa 20,36
30eko diametroa 25,26
40eko diametroa 27,71
50eko diametroa 30,14
80eko diametroa 46,46
100eko diametroa 60,32
Etxeko erabilerako ez den kuota aldagarria: 0,30
—Ur-hartze bakoitzagatik:
Etxekoa: 66,88
Etxekoa ez dena: 98,45
I) Polikiroldegiko prezioak:
Euro
—Abonatuko hilabeteko kuota:
* Haurrentzat (4-13 Urte):
Aita eta ama abonatuak direnean 0
Aita edo ama abonatua denean 4,78
Banakakoa 8,82
* Gaztetxoentzat (14-21 Urte):
Aita eta ama abonatuak direnean 3,69
Aita edo ama abonatua denean 6,83
Banakakoa 12,84
Helduentzat (22-64 Urte) 15,51
65 Urtetik Gorak 8,82
—Abonatuak ez direnentzat kuotak:
* Eguneko Sarrerak:
Haurrentzat (4-13 urte 3,42
Gaztetxoentzat(14-21 urte) 4,10
Helduentzat (22-64 años) 4,78
65 urtetik gorakoentzat 3,42
* 15 Eguneko Abonatuak:
Haurrentzat (4-13 urte) 7,52
Gaztetxoentzat(14-21 urte) 10,93
Helduentzat (22-64 urte) 14,35
65 urtetik gorakoentzat 7,52
* Hilabeterako Abonatuak:
Haurrentzat (4-13 urte) 10,93
Gaztetxoentzat (14-21 urte) 16,39
Helduentzat (22-64 urte) 21,18
65 urtetik gorakoentzat 10,93
* Abonatu egiteko Kuota:
Haurrentzat, aita eta ama abonatuak 0
Haurrentzat, aita edo ama abonatua 9,57
Haurrentzat (4-13 urte) 17,63
Gaztetxoentzat aita eta ama abonatuak. 7,37
Gaztetxoentzat aita edo ama abonatua 13,66
Gaztetxoentzat (14-21 urte) 25,68
Helduentzat (22-64 urte) 31,00
65 urtetik gorakoentzat 17,63
—Ekintzak eta zerbitzuak:
Abonatua Ez abonatua
* Hiruhilabetekoak helduentzako:
Cycling, egun bat astean 30,80 76,60
Cycling, astean 2 egunetan 55,10 137,00
Cycling, astean 3 egunetan 78,30 165,00
Areto dantza 45,55 136,80
Helduen igeriketa 45,55 136,80
* Hiruhilabetekoak haurrentzako:
Haurren igeriketa 45,55 136,80
Haurtxoen igeriketa 49,80 141,40
Psikomotrizitatea 45,55 136,80
* Urtekoak helduentzako:
Acuagim, astean 2 egunetan 42,75 128,30
Acuagim, astean 3 egunetan 49,80 141,40
Aerobik, astean 2 egunetan 42,75 128,30
Aerobik, astean 3 egunetan 49,80 141,40
Aerobik hasiera 34,45 97,70
Aerobik intensiboa 34,45 97,70
Mantenim. gimnasia 49,80 141,40
3. adinerako gimnasia 49,80 141,40
Streching 42,75 128,30
Igeriketako entrenam. 42,75 128,30
Judo 42,75 128,30
Prep. fís. intens. 49,80 141,40
Yoga 49,80 141,40
* Urtekoak haurrentzako:
Aerobik 42,75 128,30
Gorputz adierazpena 42,75 128,30
Judoa 42,75 128,30
Goi mailako igeriketa 42,75 128,30
Masaia ordu erdi 10,59 13,66
Masaia ordu bete 20,83 23,91
Drenaje linfatikoa 24,24 27,32
Solariuma /Sesioa 3,42 5,47
Solariuma 10 sesioko abonoa 20,49
—Antolatutako taldeei instalakuntzen eta zerbitzuen alokairua
Euro
Pista kirol anitzetarako, ordu 1 17,07
Igerilegua Ordu 1/kale bat 20,49
Igerileku osoa ordu bat 81,96
Muskulazio gim.(gehien.20) 34,15
Erabilpen anitzetarako gela Ordu bat 34,15
Aldagelak (dutxa bakarrik gehienez 20 perts.) 13,66
Pabiloiaren alokairua, eguneko (*) 1.024,50
Futbol zelai erdia orduko 17,07
Futbol zelai osoa orduko 34,15
(*) Gehi garbiketa, argia, montaia.
J) Pilotalekuko prezioak:
Euro
Argia erabiltzeagatik 1,95
Kantxaren erreserbagatik 2,95
Kantxa erabiltzeagatik 1,55
Dutxagatik 0,82
K) Itsaskiroldegiko prezioak:
Euro
Piraguak alokatzea < 14 urte 2,05
Piraguak alokatzea > 14 urte 3,40
Batelak alokatzea 8,10
Dutxa 0,82
L) Etxez-etxeko laguntza zerbitzurako prezioak:
Etxez Etxeko zerbitzuko araudian arabera orduko 14,66 euroko prezioa aplikatuko da.
M) Erabilera anitzeko apartamentuak:
Euro/Hilean
A motakoak 284,00
B motakoak 299,00
C motakoak 376,50
D motakoak 546,50
N) San Juan Egoitza:
Euro/Hilean
* Egoiliar kuota:
Egoiliar gaituak Euro/hilean 630,00
Laguntza beharrean eta laguntza osoaren beharrean dauden egoiliarrei, apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretua aplikatuko zaie.
O) Liburutegia:
Euro
Bazkide bakoitzeko: 0
Fotokopia bakoitzeko: 0,08
* Kopiak inprimatzea:
Txuribeltzean 0,08
Koloretan 0,15
P) Ludoteka:
Euro
Urteko kuota: (2003/04 kurtsoa) 17
Q) Udalekuak:
Euro
Hilabeteko 52
15 eguneko 29
R) Foronda kultur etxea:
Euro
* Argitalpenak:
Historia liburua 19
Hitzaldi liburua 6,50
Argazki liburua 16
Pribilejio rodatu cda 2
Video Zumaia 10
Ibilbide liburuxka 1
* Hitzaldi aretoaren erabilpena:
Egun erdia: 40
Egun osoa: 70
Ezkontzak: 32
* Antzerki sarrerak:
Amateurra 3,50
Haurrena 2,00
Profesionala 10
* Festetako oholtza alokatzea:
Alokairua 308
Eguneko 61
* Bizikleta alokairua:
Ordu bat 1
Egun osoa 3
S) Musika patronatoa:
Euro
* 2005/2006 Kurtsoa:
Instrumentu alokairua, hiruhilabeteko 32,00
Kurtsoko matrikula 17,20
* Hileroko kuotak:
Haurren musika tailerra 19,70
Solfeoa 21,70
Txistua 23,50
Trikitixa 23,50
Panderoa 21,70
Pianoa 1.go zikloa 22,90
Pianoa 2. Zikloa 24,20
Gitarra klasikoa 22,90
Gitarra elektrikoa 23,50
Eskuko soinua 1.zikloa 22,90
Eskuko soinua 2.zikloa 24,20
Bibolina 1.zikloa 23,50
Bibolina 2.zikloa 24,20
Haizeko musika tresnak 1.zikloa 23,50
Haizeko musika tresnak 2. Zikloa 24,20
UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA
PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate localaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2. Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3. Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
8. artikulua.
1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2. Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.