Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2004-12-29 24364 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

IBARRAKO UDALA
2005eko zerga ordenantzak aldatzeko erabakia. Behin betiko onespena.

IBARRAKO UDALA

Iragarkia

Jendaurrean jarrita egoteko arauzko epea inolako kexarik eta oharrik aurkeztu gabe igaro ondoren, 2004ko azaroaren 2an udalbatzarrak egindako bilkuran hartutako hasierako erabakiak indarrean jarri dira eta behin betiko bihurtu dira. Erabaki horiek ordenatza fiskalen tasak, kuotak, tarifak finkatu, zuzendu eta aldatzeari buruzkoak dira, eta 2005eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean. Aldatutako alderdiak honako hauek dira:

1.  ZERGAK

1.1.  Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

1.1 A)  Ordenantzako 4. artikuluari honako paragrafoak eranstea:

«3.  Higiezinen zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, martxoaren 1a aurretik interesatuak eskatu eta behar bezala justifikatzen badu, eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak jarri dituenarentzako Hobari honen aplikazioak honako baldintza izango du: Beroa produzitzeko instalazioek dagokion administrazioaren homologazioa dituzten kolektoreak izatea.

4.  Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, martxoaren 1a aurretik interesatuak eskatu eta behar bezala justifikatzen badu, etxebizitza horren erabilera «Etxebizitza Hutsaren Programari» buruzko abenduaren 30eko Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 Dekretuaren barruan lagatzen bada.

1.1.B)  Ondasun Higiezinen zerga arautzen duten Ordenantzen eranskina aldatzea, zerga-tasak honela ezartzen direla:

—Industria lurretan edo hirugarren sektorerako diren lurretan dauden hiri-izaerako ondasun higiezinak: %0,36.

—Apattaerreka eremuko industria lurretan edo hirugarren sektorerako diren lurretan dauden hiri-izaerako ondasun higiezinak: %0,4527.

—Hiri-izaerako gainerako ondasun higiezinak: %0,183.

—Nekazaritza-izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari ezarri zaion karga-tasa: %0,71.

 

*****

 

1.2.  Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

1.2. A)  Ordenantzen 2. artikuluari honako paragrafo hauek eranstea:

2.Orokorrean, salbuespenen eraginak eskatutako ekitaldian ez baizik eta hurrengo ekitaldian hasiko dira, eta ez dute atzeraeraginezko izaerarik.

1.2. B)Ordenantzen 2. artikuluko 3. atala aldatzea:

«3.  Aurreko atalean aurreikusitako ondorioetarako, Udalerri honetan erroldatuta egon beharko duten ibilgailuen titularrek zerga honetatik salbuestea idatziz eskatu beharko dute Udal honetako Erregistro Orokorrean, eta honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

a)Minusbaliatuek gidatutako ibilgailuak:

—NANaren fotokopia.

—Dagokion organoak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.

—Gida-baimenaren fotokopia (aurreko eta atzeko aldeak).

—Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulazio-baimena.

—Fotokopia Ibilgailuaren fitxa-teknikoaren fotokopia.

—Ohiko gidaria jasotzen duen ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia.

—Ibilgailuaren erabilera esklusiboaren zinpeko aitorpena.

b)Minusbaliatuak garraiatzeko ibilgailuak:

—Minusbaliatuaren eta ibilgailuaren ohiko gidariaren NANen fotokopia.

—Dagokion organoak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria

—Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulazio-baimena.

—Ohiko gidaria jasotzen duen aseguru-polizaren fotokopia.

—Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

—Ibilgailua salbuespenaren onuradunaren garraiorako esklusiboki erabiltzen dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena.

c)Traktore, atoi, atoi erdi eta nekazaritzako makinak:

—Zirkulazio-baimenaren fotokopia

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Nekazaritzako makinen inskripzio-txartelaren fotokopia edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean alta emanda dagoela azaltzen duen frogagiria; kasu horretan, nahitaez, frogagiri hori ibilgailuaren titularraren izenean egon beharko du.

1.2. C)Ordenantzaren eranskinean ibilgailu guztiei dagokien koefizienteen %5eko igoera. Koefizienteak honela geratuko dira:

Ibilgailu moeta eta potentzia Koefizientea

a)Autoak:

9 zaldi indar baino gutxiagokoak 1,504

9-11,99 zaldi indarrekoak 1,504

12-13,99 zaldi indarrekoak 1,599

14-15,99 zaldi indarrekoak 1,714

16-19,99 zaldi indarrekoak 1,714

20 zaldi indar eta gehiagokoak 1,714

B)Autobusak:

21 eserleku baino gutxiagokoak 1,571

21-50 eserleku artekoak 1,571

50 eserleku baino gehiagokoak 1,571

C)Kamioiak:

Karga erabilgarria 1.000 Kg baino gutxiago dutenak 1,571

Karga erabilgarria 1.000-2.999 Kg dutenak 1,571

Karga erabilgarria 2.999-9.999 Kg dutenak 1,571

Karga erabilgarria 9.999 Kg baino gehiago dutenak 1,571

D)Traktoreak:

16 zaldi baino indar gutxiagokoak 1,571

16-25 zaldi indarrekoak 1,571

25 zaldi indar baino gehiagokoak 1,571

E)Ibilgailuek arrastratzen dituzten atoiak etaerdi-atoiak:

Karga erabilgarria 1.000 Kg baino gutxiago dutenak
baina 750 Kg baino gehiago dutenak 1,571

Karga erabilgarria 1.000-2.999 Kg bitartean dutenak 1,571

Karga erabilgarria 2.999 Kg baino gehiago dutenak 1,571

F)Beste era bateko ibilgailuak:

Ziklomotoreak 1,571

125 c.c. bitarteko motozikletak 1,571

125-250 c.c arteko motozikletak 1,571

250-500 c.c arteko motozikletak 1,571

500-1.000 c.c. arteko motozikletak 1,571

1.000 c.c. baino gehiagoko motozikletak 1,571

 

*****

 

1.3.  Eraikuntzen, Obren eta Instalazioen gaineko Zergak.

1.3 A)Ordenantzaren 5. artikuluari honako paragrafoak eranstea:

1.%95eko hobaria izango dute eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak ezartzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obrek. Hobari hau aplikatuko zaie beroa ekoizteko instalazioetan dagokion administrazioaren homologazioa duen kolektorea erabiltzen dutenei.

2.%50eko hobaria izango dute babes ofizialeko eraikin, instalazio eta obrek.

3.%50eko hobaria izango dute minusbaliatuen sarrera eta bizigarritasun-baldintzak laguntzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrek.

1.3. B)Honako zerga-tasak aldatu, honela gelditzen direla:

1.3.B.1.  Obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak: %4,25.

1.3.B.2.  Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategirik ez duten baserriak berritzeko obrak: %4,25.

1.3.B.3.  Apattaerrekako industria-eremuko obra handiak eta jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenari atxikita dauden obrak: %5.

 

*****

 

1.4.  Hiri Izaerako Lursailen Balioa Handitzeari buruzko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

1.4. A)Ordenantzako 5. artikuluko 1. atalari h) eta i) letrak gehitzea, honela gelditzen direla:

«h)Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga-erregimena eta mezenasgoaren zerga pizgarriari buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak definitutako irabazi asmorik gabeko entitateek.

Irabazi asmorik gabeko entitate batek lurren eskualdaketa bat, edo horien gaineko jabaria mugatzen duten gozamenezko eskubide errealen eraketa edo eskualdaketaren bat ordain truke eginez gero, aipatutako zerga horretatik salbuetsita geratuko da, baldin eta lur horiek betetzen badituzte Ondasun Higiezinen gaineko Zergatik salbuetsita geratzeko ezarritako betebeharrak.

Salbuespen hau aplikatzeko, beharrezkoa izango da irabazi asmorik gabeko entitateak jakinaraztea udalari, edo Foru Aldundiari, Foru Arauko 16.1 artikuluan arautu den aukera gauzatu duela, bai eta Arau bereko III. tituluan arautu den zerga erregimen bereziko betebeharrak eta baldintzak betetzen dituela ere.

i)Euskaltzaindia, Espainiaren Institutua eta haren barneko erret akademiak, eta berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoetan Euskaltzaindiaren antzeko helburuak dituzten instituzioak, artikulu honen 1. ataleko h) letran ezartzen diren termino beretan.

1.4. B)Ordenantzako 5. artikuluko 1 ataleko g) letra aldatzea, honela gelditzen dela:

g)Gurutze Gorria eta araudi bidez zehazten diren beste Entitate asimilagarriak, eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala, artikulu honetako h) letran ezartzen diren termino beretan.

1.4. C)Ordenantzen eranskina aldatzea, honela gelditzen dela:

I.  PORTZENTAJEEN TAULA

Aldia Urteko ehunekoa

a)1-5 urte bitarte 2,9

b)10 urtera arte 2,7

c)15 urtera arte 2,6

d)20 urtera arte 2,5

II.  TARIFA

Karga-tasa: %3.

 

*****

 

1.5.  Udalerrian, Ekonomia Jardueren faineko Zergaren ordainarazpenerako zenbait gaitasun arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

1.5. A)Ordenantza honetako 7. artikuluak Babestutako Kooperatibentzako ezarritzako %50eko zerga-onura bertan behera uztea.

1.5. B)Ordenantzako 2. eranskina aldatzea eta honako aldaketa sartzea

2. ERANSKINA

a)Hauxe da tarifetan ezarri diren gutxieneko kuoten gainean ponderazio koefizientea aplikatzeagatik aldatutako kuoten gainean aplikatu behar den gehitzeko koefiziente bakarra:

1,468 (bat koma laurehun eta hirurogeita zortzi).

b)Hauxe da Apattaerrekako industria Poligonoaren tarifetan ezarri diren gutxieneko kuoten gainean ponderazio koefizientea aplikatzeagatik aldatutako kuoten gainean aplikatu behar den gehitzeko koefiziente bakarra:

1,916 (bat koma bederatziehun eta hamasei).

2.TASAK

2.1.  Udalaren Eskumeneko Zerbitzuak emateagatiko edo Administrazio Jarduerak egiteagatiko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

2.1.1.  Ur-horniketa zerbitzua.

Euro/m³

1.  Etxebizitzetako erabilera:

Hiruhileko 30 m³-ko gutxieneko kontsumoa 0,38

30 m³-tik aurrera 0,51

2.  Merkataritza-establezimenduetako eta lante-gietako erabilera:

Hiruhileko 30 m³-ko gutxieneko kontsumoa 0,78

30 m³-tik aurrera 0,87

Euroak

3.  Ura sartzeko eskubidea:

3.1.  Etxebizitzetara 20,20

3.2.  Merkataritza-establezimenduetara, industrie-tara eta obretara 33,82

4.  Kontagailuaren asegurua

4.1.  7 mm-tik 20 mm-ra (hiruhileko) 1,72

4.2.  20 mm-tik aurrera (hiruhileko) 3,39

B)Ur-hornidurari buruzko tasaren laugarren eta bosgarren puntuak aldatzea, honela gelditzen direla:

Laugarrena.  Kontagailuak zerbitzuaren ikuskatzaileek irakurriko dituzte hiru hilero edota kontsumoa zaintzea eta egiaztatzea beharrezkoa dela ikusten den aldioro.

Bosgarrena.  Kontagailua matxuratuta dagoenean, eta berriro ere abian jartzen ez den bitartean, hiruhileko horren aurreko urteko edo aurreko urtealdiko kontsumorik altuena kitatuko da. Hala ere, kontagailua erabili ezinda utzi dela adierazten duten zantzuak egonez gero, matxura izaten den hiruhilekoan eta hurrengoan, zehapen bidez, aurreko arauaren arabera ezarritako ordainaren bikoitza kitatuko da.

2.1.2.  Udalaren kirol-instalazioak.

Euroak

1.  Polikiroldegia:

1.1.  Urteko abonamenduak:

16 urtetik beherakoak (1989) 20,18

16 urtekoak edo 16 urtetik gorakoak (1988) 40,57

Familia abonamendua 63,14

1.2.  Eguneroko kuotak:

16 urtetik beherakoak (1988) 1,86

16 urtekoak edo 16 urtetik gorakoak (1987) 3,73

1.3.  Jokalekuaren akura:

Ordubete edo ordu-zatikia, argi artifizialik gabe 26,91

Ordubete edo ordu-zatikia, argi artifizialarekin 32,29

24 ordurako akura, kirol gertaera bat delako 205,97

1.4.  Gorputz zainketarako gela:

—Abonamendudunak:

Urteko abonamendua 25,00

Eguneko saioa 4,92

—Abonamendurik ez dutenak:

Eguneko saioa 7,44

1.5.  Solarium bertikala:

Abonamenduen saioak 4,74

Abonamendurik ez dutenen saioak 6,18

Abonamendudunentzako 10 saioko txartela 32,09

Abonamendurik ez dutenentzako 10 saioko txartela 47,98

2.  Pilotalekuaren akura:

Abonamendua dutenak: Ordubete edo ordu-zatikia,argi artifizialik gabe 7,35

Abonamendurik ez dutenak: Ordubete edo ordu-zati-kia, argi artifizialik gabe 12,78

Ordubeterako argia 3,52

24 ordurako, kirol gertaera bat delako 205,96

2.1.3.  Zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzua.

TARIFAK

Euro/Urteko

1.  Etxe-zaborrak:

Etxebizitzak 43,68

2.  Merkataritza-establezimenduetako zaborrak:

Dendak eta zerbitzuak 106,74

Tabernak 106,74

Jatetxeak 111,27

3.  Lantegietako zaborrak:

Lantegiak eta industria 116,26

2.1.4.  Estolda-zerbitzua.

1.  Etxe-erabilera duten etxebizitzak: Ur-kontsumoagatik fakturatzen denaren %34.

2.  Merkataritza- eta industria-lokalak: Ur-kontsumoagatik fakturatzen denaren %46.

2.1.5.  Agiriak egitea.

Euroak

1.Beste zenbait.

1.  DIN 4an ateratzen diren fotokopia bakoitzeko 0,11

2.  DIN 3an ateratzen diren fotokopia bakoitzeko 0,19

3.  Zerga-bilketako ordainagirien kopiengatik 1,85

B)«Dokumentuak egitea» ataleko 2. atalean honako tarifa hauek eta hauen aplikazio arauak sartzea:

Euroak

1.  Erreprografia zerbitzua:

Digitalizatutako irudia 0,60

Internetetik igorritako irudia (<100Kb) 0,60

100 KB gehiago 0,60

Inprimagailutik zuri-beltzean ateratako orria 0,70

Inprimagailutik koloreetan ateratako orria 0,90

Inprimagailutik koloreetan ateratako irudia 0,60

Inprimagailutik argazkietarako paperean ateratzea 0,60

Disketean ematea 0,60

CD-ROMean ematea 3,00

—Tarifa komunen aplikazio-arauak 2.1 eta 2.2 puntuetarako:

1.  Eskatzaileak eskatzen diren zerbitzuei dagozkien eskubideak aldez aurretik ordaintzera behartuta egongo dira.

2.  Eskatutako dokumentuak eman baino lehen, dagokion udal zerbitzuak eskatzaileei tasa ordaindu izanaren egiaztagiria eskatuko die.

3.  Udaleko lanak egiteko beharrezkoak diren dokumentuak egitea eskatzen duten erakunde publiko, erakunde ofizial eta pertsona pribatuek, tasa hauek ordaintzetik salbuetsita egongo dira.

2.1.6.  Hileta-zerbitzuak.

Euroak

—Lagapenak:

1.  Horma-hobiak lagatzeagatik 10 urterako (epebakarra) 126,43

2.  Hezurtegiak lagatzeagatik 10 urterako 84,17

3.  Lurreko hilobia lagatzeagatik 10 urterako (epebakarra) 50,58

—Hobiratzeko eta hilobitik ateratzeko zerbitzuak:

1.  Panteoietan, horma-hobietan edo lurreko hilobie-tan hobiratzeagatik lanegunetan, larunbateansalbu 169,16

2.  Panteoietan, horma-hobietan edo lurreko hilobie-tan hobiratzeagatik larunbata eta jai-egunetan 203,26

3.  Panteoitik, horma-hobitik edo lurpetik ateratzea-gatik, eta hobi komunean sartzeagatik Salbuetsita

2.1.7.  Hirigintza-baimenak emateko jarduerak.

Euroak

1.  Obra-lizentzia:

1.1.  Gehienez ere 6.010,12 eurotako aurrekontuaduten obra txikietarako baimenak 15,00

1.2.  6.010,12 eurotako aurrekontua baino gehiagoduten obra txikietarako baimenak 50,00

1.3.  Obra handietarako baimena 500,00

2.Lehenengo erabilerarako baimenak, etxebizi-tzako 50,00

3.Jarduera gogaikarri, osasunaren kalterako,kaltegarri eta arriskutsuen txostenak 200,00

4.Apattaerreka industria-poligonoan eraikinakegiteagatiko tasa:

—Hirigintza-baimenak:

A.Obra-lizentzia:

A.1.  Aurrekontua </= 3.005,06 € 28,00

A.2.  Aurrekontua 3.005,06 €tik 6.010, 12 €ra
bitartean 56,00

A.3.  Aurrekontua 6.010,12 €tik 30.050,61 €ra
bitartean 275,00

A.4.  Aurrekontua 30.050,61 €tik 120.202,42 €rabitartean 548,00

4.5.  Aurrekontua 120.202,42 € baino gehiagokoa 2.070,00

B.Lehen erabilerarako lizentzia:

B.1.  Eraikuntza eta instalazio orokorren lehen era-bilerarako lizentzia, eraikuntzen, instalazioeneta obren zergan lortutako kopuruaren arabe-rako %: %15.

C.Hirigintza gaiei buruzko espedienteen trami-tazioa:

C.1.  Finka-normalizazioak 248,50

C.2.  Hirigintzako proiektuak 2.193,50

C.3.  Jarduera-programak 3.651,15

C.4.  Birzatitzeko proiektuak edo kooperazio
proiektuak 2.193,50

C.5.  Konpentsazio-proiektuak 2.193,50

C.6.  Jabetza kentzeko proiektuak 2.193,50

C.7.  Hirigintza-partzelazioa 73,15

C.8.  Hirigintza zedulak 110,10

2.1.8.  Establezimenduak irekitzeko baimenak emateko zerbitzua.

Euroak

Industria lantegiak 785,00

Bankuak, aurrezki-kutxak, finantza-erakundeak 3.000,00

3. kategoriako jatetxeak, tabernak eta kafetegiak 350,00

2. kategoriako jatetxeak, tabernak eta kafetegiak 450,00

1. kategoriako jatetxeak, tabernak eta kafetegiak 600,00

Merkataritza-lokalak 160,00

Saltegi handiak eta handizkako salmenta egiten dutenestablezimenduak 400,00

Edari-, olio-, pentsu-biltegiak eta antzekoak 175,00

Ileapaindegiak, apaindegiak, loradendak eta antzekoak 200,00

Farmaziak, tabako-dendak 200,00

Garaje kolektiboak, garaje bakoitzeko 80,00

Profesionalen lokalak eta bulegoak 175,00

2.1.9.  Kultura-zerbitzuak.

Euroak

1.  Liburutegia:

Bi urterako kide izatea 3,18

Fotokopia 0,08

Ordenagailua, ordubete erabiltzea 0,32

Disketea 0,64

Inprimagailutik ateratako orri bakoitzeko 0,08

Interneteko zerbitzua:

Ordubete 1,27

Ordu erdi 0,64

2.Argazki-laborategia:

Urteko kuota, erabiltzaileko 63,51

Kuota, erabiltzen den orduko 1,90

2.1.10 .  Etxez etxeko laguntza emateko zerbitzuaren baremoak.

Diru-sarrera tarteak Euro/Orduko

1.Pertsona bat:

1.1.  417,80 € eta 511,84 € artean 1,27

1.2.  511,85 € eta 605,91 € artean 2,00

1.3.  605,92 € eta 699,96 € artean 2,71

1.4.  699,97 € eta 794,01 € artean 3,54

1.5.  794,02 € eta 886,71 € artean 4,34

1.6.  886,72 eurotik aurrera zerbitzuak orduko duenkostu osoa ezarriko da.

2.Senar-emazteak edo bi pertsona:

2.1.  517,56 € eta 639,80 € artean 1,27

2.2.  639,81 € eta 779,62 € artean 2,00

2.3.  779,63 € eta 875,02 € artean 2,71

2.4.  875,03 € eta 992,52 € artean 3,54

2.5.  992,53 € eta 1.108,39 € artean 4,34

2.6.  1.108,40 eurotik aurrera zerbitzuak ordukoduen kostu osoa ezarriko da.

3.Bi pertsona baino gehiago:

Zerbitzua erabiltzen dutenak familia gune bereko bi pertsona baino gehiago direnean, 2. puntuan ezarritako baremo txikienei eta handienei %25 gehituko zaie pertsonako.

—Aplikazio arauak:

A)Pertsona autonomoak:

1.Zerbitzuaren erabiltzaileak Ibarran bizi eta erroldatuta egon beharko dute.

2.Seme-alabarik ez dituzten eta ezarritako gutxiengoetara iristen ez diren diru-sarrerak dituzten erabiltzaileek ez dute zerbitzua ordainduko.

3.Seme-alabak dituzten eta ezarritako gutxiengoetara iristen ez diren diru-sarrerak dituzten erabiltzaileek ezarritako gutxienezko tasak ordainduko dituzte.

4.Zerbitzuak egin beharreko ekarpena kalkulatzeko familia unitatearen diru-sarrerak hartuko dira kontuan. Familia unitatea honakoek osatuko dute: Erabiltzailea, honen ezkontidea edo antzeko harremana, eta hauekin bizi diren eta diru-sarrerarik ez duten adin nagusiko eta adin txikiko seme-alabak. Erabiltzailea adin txikiko bat denean aita edo amaren diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

5.Diru-sarrera ekonomikotzat honakoak hartzen dira kontuan:

—Pentsioak edo antzekoak.

—Higigarrien kapitalaren etekinak.

—Ondasun higiezinen etekinak: Ondasun higiezinetan diru-sarreratzat ondasun horien balio katastralaren %10 hartuko da kontuan, norberaren erabilerarako etxebizitzena salbu. Ondasun mota honen errentagarritasuna dagoen kasuetan, eta horrek balio katastralaren %10 baino gehiago balioko balu, errendimendu errealak hartuko lirateke kontuan.

6.Gastu kengarritzat joko dira:

—Ohiko etxebizitzaren akura.

—Etxe zerbitzu partikularra.

—Beste batzuk, Gizarte Ongizate batzordearen irizpideen arabera.

7.Higigarrien kapitalaren baloraziotik 6.010,21 euro baino gehiagoko banku gordailuak eta gauzagarriak diren beste finantza aktibo batzuk aterako balira, ekarpena honela zehaztuko da: 6.010,12 euro bakoitzeko tasa 0,60 euro/orduko igoko litzateke gehienez 5,41 euro/ordukora iritsi arte.

1.5 tartea (norbanakoena kasuan) eta 2.5 tartea (senar-emazteen edo bi pertsonen kasuan) gainditzen direnean, higigarrien kapitalaren 6.010,12 euro osagarri bakoitzeko, tasa 0,60 euro/orduko igoko da gehienez 5,41 euro/ordukora iritsi daitekelarik.

B)Beste norbaiten menpean dagoen pertsona:

1.Pertsona hauen arreta Foru Aldundiaren eskumena da. Honek adostasun maximo batzuk ezartzen ditu eta horietan sartzen da erabiltzaileari egin beharreko ekarpena.

Beste norbaiten menpe dauden pertsonen ekarpena Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarriko ditu abenduaren 27ko 72/2002 Foru Dekretuaren edo hau ordezkatzen duen arauan ezarritakoaren arabera.

3.TASAK

3.1.  Udal Jabari Publikoaren erabilera Pribatiboa egiteagatik edo Ustiapen Bereziagatik ordaindu behar diren Tasak arautzen dituen Ordenatza.

·  A Idazpurua: Hesiak, aldamioak, puntelak eta asnilak:

Euroak

1.  Obra mota guztietan jartzen diren hesiak

Metro koadroko edo zatikiko eta eguneko 0,35

2.Bide publikoaren gainean aldamio finkoetanjarritako babesak, euskarriekin edo txarran-
txekin eta azpitik pasatzerik ez badago.

Metro koadroko edo zatikiko eta eguneko 0,35

3.Aurreko babes berberak, baina aldamioak bidepublikoan euskarriekin ilaran jarrita badaude,fatxadarekiko paraleloan eta 1,2 m-ko tarteaz
edo handiagoaz fatxadarekiko, txarrantxarik edolangetarik gabe, 3 m baino gutxiagoko garaieraneta azpitik pasatzea baldin badago:

Metro koadroko edo zatikiko eta eguneko 0,35

4.  Aurreko babes berberak, baina aldamioak 3 m baino gehiagoko garaiera duen hegalkineanjarrita badaude, hau da, bide publikoaren gaineanjarri gabe eta azpitik pasatzea baldin badago:

Metro koadroko edo zatikiko eta eguneko 0,35

5.  Airean hesirik gabe dauden aldamioak:

Metro koadroko edo zatikiko eta eguneko 0,35

6.  Hesitik kanpo dauden puntelak edo asnilak

Metro koadroko edo zatikiko eta eguneko 0,35

·  B Idazpurua: Espaloietatik barrena finketara ibilgaikuak sartzea eta finketatik ateratzea.

€ m.l. urteko

1.  Erabilera partikularreko pasaguneak, metrolinealeko urtean edo zatikiko:

1.1.  Bi ibilgailura arte 9,65

1.2.  Bi ibilgailutik bostera arte 14,79

1.3.  Bost ibilgailutik gora 37,24

2.  Merkataritza-erabilerarako pasaguneak edoobrak daudelako egiten direnak, metro linealekourtean edo zatikiko:

2.1.  10 ibilgailura arte 37,24

2.2.  10 ibilgailu baino gehiago 59,82

·  D Idazpurua: Udal bide publikoaren zoruaren, hegalkinen eta lur-azpiaren erabilera pribatiboa edo ustiapen berezia.

Euroak

1.  Ondasunak edo zerbitzuak txanpon bidezautomatikoki saltzeko aparatuak:

Unitateko eta hileko 2,74

2.  Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, zoladurak,loreontziak, eguzkitakoak edo antzeko instalazioak:

25 metro koadrora arte, urtean 50,00

25 metro koadro baino gehiago, urtean 58,92

3.  Obra-hondakinak edo materialak uztekoedukiontziak:

Unitateko eta eguneko edo egun-zatiko 3,00

4.  Establezimendu barnetik zuzenean kaleraedozein motako gaiak salduz zorua erabiltzea eta
bide publikoa negozioaren zati gisara erabiltzea(urteko)
60,00

Hori guztia, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenak, 16.4. artikuluan agindatutakoa betetzeko argitaratu da, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen eta aipatu aginduan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, tasak, kuotak, tarifak eta ordenantzak finkatu eta alda daitezen onartzeko erabakien aurka, interesdunek Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Salaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tartera dezakete bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera zenbatzen hasita.

Haatik, aipatu aginduak baimentzen duen gisara, interesdunek, hala nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-bideari ekin aurretik, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean kexa tartera dezakete hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera zenbatzen hasita.

Ibarra, 2004ko abenduaren 17a.—M.ª Consuelo Romeo Aya, Alkatea.

(1907) (11677)