Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

248. zenbakia Data 2004-12-28 24220 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Hezkuntzako Teknikari plaza bat aldibaterako kontratatzeko oinarriak. Akats zuzenketa. G.A.O. 2004-12-14.

BERGARAKO UDALA

Akats zuzenketa

Bergarako Udalak Hezkuntza teknikari bat aldi baterako kontratatzeko oinarriak onartu eta argitaratu zituen 2004ko abenduaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Argitaratutakoan akatsak somatu dira, beraz, zuzenketa hauek egiten dira:

Zazpigarren oinarriak d) atalean:

—Honakoa dioen lekuan:

«d)  Lehen Hezkuntza edo goragoko mailetan irakasle aritua izatea: 10 puntu gehienez».

—Honakoa esan beharko du:

«d)  Haur Hezkuntzan edo goragoko mailetan irakasle aritua izatea: 10 puntu gehienez».

Akatsaren garrantzia ikusirik, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita 10 egun naturaleko epe berri bat ematen da, eskaera orriak aurkezteko edo/eta aurkeztutakoak osatzeko.

Bergara, 2004ko abenduaren 17a.—Alkatea.

(4421) (11752)