Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

248. zenbakia Data 2004-12-28 24257 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

SORALUZEKO UDALA
2005eko zerga ordenantzak aldatzeko erabakia. Behin betiko onespena.

SORALUZEKO UDALA

Iragarkia

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2004ko azaroaren 3an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak aldatzekoak, 2005. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:

2005. URTERAKO ORDENANTZA FISKALAK
ALDATZEKO PROPOSAMENA

Lehena.  Ondoko Ordenantza Fiskalen aldaketa behin-behingoz onartzea:

Zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik tasak arautzen dituen ordenantza.

1.B.  Zabor-bilketa zerbitzua, etxe, denda eta industrietakoa.

Euro

1.  Etxebizitzak trimestrean 18,47

2.  Lokalaren garbiketagatik, erabileragatik zein
pertsonen sartu-irtenagatik zaborra sortzen duten
lokalak, trimestrean, hala nola: Ogi saltoki, libu-
rudenda, paper-denda, mertzeria, arropa denda,
kirol denda, ehun denda, elektrizitate, garraio,
bulego tekniko, loteria administrazio, akademia,
argazki denda, aseguru bulego, dibujo eskola,
estanko, ortodontzia, dietetika gaien biltegi,
bideo-klub, postetxe, lorategi, botika, mediku
kontsulta, optika, lurrindegi, bitxitegi, drogeria,
zapata denda, altzari denda, elektratresnen
denda, autoeskola eta ileapaindegiak 38,35

3.  Lokalaren garbiketagatik, pertsonen sartu-irten-
agatik zein hondakin organikoengatik zaborra
sortzen duten lokalak, trimestrean, hala nola: Ta-
berna, upelategi, jatetxe, harategi, arrandegi,
frutategi, okindegi, karamelu denda eta gozo-
tegiak 72,57

4.  Lokalaren garbiketagatik eta erabilitako materialhondakinengatik (pakete-azalak, kartoiak, etab.)zaborra sortzen duten lokalak, trimestrean, halanola: Biltegi (dietetika gaien biltegiak izan ezik),aroztegi, burdindegi, igeltseritza, txatartegi, itur-
gindegi eta banketxeak 77,75

5.  2 langile arteko industriak, trimestrean 88,12

6.  3tik 15 langile arteko industriak, trimestrean 165,88

7.  15 langile baino gehiagoko industriak, trimestrean 228,09

1.C.  Udal hilerria.

Euro

1.  Ehorzketa baimena 100,00

1.D.  Merkatuak.

Euro

1.  Saltoki fijoak okupatzeagatik, m˛ko eta hila-
beteko 3,46

2.  Finkoak ez diren leku, banku edo saltokiak oku-
patzeagatik, erakusmahaiaren 2 m. lineal eta
eguneko 0,38

3.  Metro lineal edo gainerako zati bakoitzeko 0,23

1.E.  Kaleetatik ibilgailuak kentzea.

Euro

1.  Kaleetatik ibilgailuak kentzeagatik:

Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 26,68

Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, karabanak
74,00

2.  Ibilgailuak garabiz eramateagatik kaleetatik:

Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 15,39

Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak,
74,00

3.  Ibilgailuak mugiezinik uzteagatik kaleetan:

Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 15,39

Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, karabanak 23,60

1.F.  Dendak irekitzeko baimena ematea.

Euro

 

Kasinoak eta jolas zentroak 143,71

Antzokiak eta zinemak 574,80

Saloi eta dantzatoki publikoak 860,92

Hotelak, errestauranteak, jatetxeak, fondak, etab 172,43

Altzari dendak, bazarrak, burdindegiak, burdin bilte-
giak, etab 112,49

Bitxitegiak, zilartegiak, erloju dendak 314,89

Janari biltegiak eta handizkako edaridendak, kafete-
giak, etab 172,43

Janari dendak eta xehekako edaridendak 114,96

Zehekako mertzeriak, ehundegiak, etab 114,96

Fruta, ogi, haragi eta arrain salmenta
84,80

Aroztegiak, zurgindegiak, hojalategiak, etab 143,71

Banketxeak eta gainontzeko kreditu etxeak 919,64

1.G.  Hirigintza baimenak ematea.

Euro

Lanak egiteagatik, 3.000 arteko aurrekontuaz 16,74

Berdina, 3.001 eta 6.000 artean 33,47

Berdina, 6.001 eta 12.000 artean 50,21

12.000.tik gora 83,69

 

*****

 

Udal jabariaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza.

2.A.  Herriko lurzoru, lurpe edo lurgainaren erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen alde uztea.

1. paragrafoari gehikuntza:

1.  Zerga-gaia da herri onurakoak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen lurzoruan, lurpean edo lurgainean erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.

2.  Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:

a)  Argindarra, ura edo hornitzen duten enpresak.

b)  Jendearentzako telekomuníkazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, lurpean edo lurgainean erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.

c)  Hornidura-zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lurzorua, lurpea eta lurgaina hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.

3.  Artikulu honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira.

2.B.  Espaloiak zeharkatuta ibilgailuak finken barrualdera sartzea eta kaleetan kotxeentzat aparkalekuak gordetzea.

Euro

Erabilera partikularreko iraganbideak, metro lineal
edo frakzioko eta hilabete edo frakzioko 12,56

2.C.  Udal erabilerako tokiak mahai eta jarleku, tribuna, oholtza eta antzerakoekin hartzea, dirua irabazteko asmoz.

Euro

Mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, lorapote, itzalki
edo antzeko instalazioak, m˛ eta eguneko 0,71

Hondakin edo materialeen gordailutarako eduki-
ontziak, m˛ eta 0,71

2.D.  Kioskoak kalean.

Euro

Herriko edozein tokitan kokatutako kioskoak, trimes-
trean 36,83

2.E.  Saltokiak, barrakak, salmentarako kasetak, ikus-kizunetarakoak edo aisialdi-rakoak, herri-erabilerarako lursail edo lekuetan jartzea; baita herriz-herri eta kalez-kale dabiltzan industriak eta filmaketak.

Euro

1.  Azoka eta jaialdi herrikoietako postuak:

Baimenduriko postu bakoitzagatik, m˛ eta eguneko 0,90

2.  Kaleko salmenta:

Postuak asteroko merkatuan, metro lineal eta
1,36

Fruta, barazki eta antzekoak saltzen aritzen diren
kamioak, eguneko 3,16

Establezimendutik at, eragiketak bide publikoan
burutzen dituzten produktu desberdinen sal-
tzaileak, eguneko 1,17

Plataforma edo ibilgailuetan produktuak enkante edo
salmentan dituzten saltzaileak, eguneko 7,85

Egur edo ikatz saltzaileak, gurdiz edo karretilaz,
0,38

Aurrekoak, urteko 23,45

2.F.  Kotxeak udal biltegian edukitzea.

Euro

1.  Kaleetatik kendu eta gero, ibilgailuak udal
biltegian edukitzeagatik, egun edo frakzioko:

Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 3,08

Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak,
5,13

2.  Kaleetatik kendu eta gero, ibilgailuak herri-
ko kaleetan edukitzeagatik tresna mekanikoz (zepoa)
mugiezinik, egun edo frakzioko:

Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 3,08

Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, karabanak
5,13

3.  Ibilgailuak herriko kaleetan edukitzea-
gatik tresna mekanikoz (zepoa) mugiezinik, egun
edo frakzioko:

Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 2,05

Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, karabanak
3,08

 

*****

 

Udalerrian eramaten diren jarduera ekonomikoen zergaren ordainarazpenerako zenbait ahalmen arautzen dituen ordenantza fiskala.

ERANSKINA

Finkatutako gutxieneko kuoten gehi-kuntzaren koefiziente bakarra: 1,80.

 

*****

 

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.

ERANSKINA

Hobariak:

1.Familia ugariaren titularitatea duten zergadunen edo subjektu pasiboen alde, ondoko hobari hauek ezarri dira:

a)  %50eko hobaria 3 seme-alabako familia ugariari.

b)  %70eko hobaria 4 seme-alabako familia ugariari.

c)  %90eko hobaria 5 edo seme-alaba gehiagoko familia ugariari.

Etxeak katastroan duen balioa 76.550 eurotik gorakoa bada, hobariaren portzentajeak murrizten joango dira, horrela, hobariz lagundutako kopuru hori ez da izango 76.550 euroko katastroaren balio horri lehenxeago esandako hobari-mota horiek aplikatzetik aterako litzatekeenetik gorakoa.

2.Hobaria eskuratzeko baldintzak hauexek dira:

a)  Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da.

b)  Etxe bakar bat izango da hobaria jasoko duena, familia ugari horren ohiko bizilekuak edo etxebizitzak, ohiko bizilekutzat familiako kide guztiak agertzen diren erroldakoa hartuz.

c)  Etxebizitza jabekidetzan edukiz gero, familia-buruak, horren ezkontideak, edo hala bada, seme-alabek, denen artean, jabetzaren edo gozamenaren ehuneko ehuna eduki behar dute.

3.Hobaria eskuratzeko aurkeztu behar diren agiriak:

a)  Eskaera egiten den momentuan indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren aldakia.

b)  Familia Liburuaren aldakia.

c)  Bizikidetasunaren egiaztagiria.

d)  Etxebizitzaren jabe izatearen titulua.

e)  Eskaera egiten den urtearen aurreko urteko Onibarren Zergaren erreziboaren aldakia.

4.Hobariaren iraupena:

Hobariak eskaera egiten den urtean bertan egingo den erreziboan izango ditu bere ondorioak; eskaerak urtero berriztu behar dira, ondoko atalean esandako epe edo denbora honen barruan.

5.Hobari eskaerak aurkezteko epea:

Hobari honen eskaerak urtarrilean aurkeztu behar dira. Ez da onartuko beranduagoko eskaerarik.

Hiri izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari aplika dakioken grabamen-mota:

a)  Industriarako lurrean edo hirugarren sektorean kokatutako Ondasun Higiezinak: Milako 3,726.

b)  Gainontzeko hiri-ondasunak: Milako 2,183.

 

*****

 

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.Salbuespen eta hobariak

Salbuespenak eta hobariak:

1.  Estatua, Autonomia Erkidegoak, Lurralde Historikoak zein Toki Erakundeak jabe izan eta hauen menpe egonik, zuzen-zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko, herrien eta hauen hondakin-uren saneamendu-sareetan burutuko diren edonolako eraikuntza, instalazio edo obrak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita geratzen dira, nahiz eta aipatutako eraikuntza, instalazio edo obrak Erakunde Autonomoek bideratu, bai inbertsio berriko lanak direnean eta baita kontserbaziokoak direnean ere.

2.  100eko 90eko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik ezartzen da. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.

3.  100eko 50eko hobaria ezartzen da, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.

4.  100eko 90eko hobaria ezartzen da, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.

Aurreko ataletako bakoitzak aurrikusten dituen hobariak kasuan-kasuan aplikagarri izan daitezkeen bestelako hobariak aplikatzetik ondorioztatutako kuotari aplikatuko zaizkio.

ERANSKINA

Aplika dakiekeen grabamen-mota %4,39koa da.

 

*****

 

Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskal arautzailea.

I. ERANSKINA

Portzentaia taula:

Aldia Urteko Portzentaia

a)  1etik 5 urte bitartekoa 3,40

b)  10 urte artekoa 3,10

c)  15 urte artekoa 2,90

d)  20 urte artekoa 2,70

 

*****

 

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Salbuespenak:

1.  Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)  Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)  Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)  Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)  Anbulantziak eta osasun laguntzarako nahiz zauritu edo gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerako ibilgailuak.

e)  Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita egongo dira minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)  Autobusak, mikrobusak eta hiri garraio publikoari atxikita dauden gainerako ibilgailuak, plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

g)  Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritza Ikuskaritzaren Kartilaz hornituta daudenean.

2.  Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesatuek eskatu egin beharko dituzte ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak salbuespena onartu ondoren, berau eman dela egiaztatzen duen agiria luzatuko du.

3.  Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)  Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

—Minusbaliatuaren zinpeko aitorpena, honek gidatzeko baimenik ez duen kasuetan, salbuespena aplikagarria zaion ibilgailua bera garraiatzeko baino ez dela erabiltzen adieraziz.

b)  Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

ERANSKINA

IIbilgailu mota Koef. Euroak

A)Turismoak:

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 1,60 28,85

9tik 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,60 57,70

12tik 13,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,60 96,16

14tik 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,60 134,62

16tik 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,60 173,09

20 zaldi fiskaletik gorakoak 1,60 211,55

B)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 1,60 133,28

21etik 50 plaza bitartekoak 1,60 189,82

50 plaza baino gehiagokoak 1,60 237,28

C)Kamioiak:

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilg. 1,60 67,65

1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabilg. 1,60 133,28

2.999tik 9.999 kg. bitarteko karga erabilg. 1,60 189,82

9.999 kg baino gehiagoko karga erabilg. 1,60 237,28

D)Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 1,60 28,27

16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 1,60 44,43

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 1,60 133,28

E)Atoiak eta erdi-atoiak:

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilg. 1,60 28,27

1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga 1,60 44,43

2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilg. 1,60 133,28

F)Motozikletak:

Ziklomotoreak 1,60 7,07

125 z.k. artekoak 1,60 7,07

125etik 250 z.k. artekoak 1,60 12,11

250etik 500 z.k. artekoak 1,60 12,24

500etik 1.000 z.k. artekoak 1,60 48,46

1.000 z.k. baino gehiagokoak 1,60 96,93

Aldatutako ordenantza eta eranskinen gainerako akordioak 1989ko abenduaren 30eko 247 zenbakidun eta 1991eko abenduaren 19ko 241 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta hemen aipatutzat jotzen dira, osorik hartuta bailiran alegia.

Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen dira, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurreikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzetan egindako aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra interesatuek jarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluan emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso-administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Soraluze, 2004ko abenduaren 18a.—Oskar Gabilondo Ezenarro.Jarduneko Alkateak.

(1515) (11678)