Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

244. zenbakia Data 2004-12-22 23870 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Askagain parkean (Gorla) kantina edo zerbitzuen eraikina erabili eta ustiatzeko lehiaketa deialdia.

BERGARAKO UDALA

Askagain Parkean (Gorlan) kantina edo zerbitzu-eraikinaren erabilera eta ustiapena adjudikatzeko deialdi publikoa.

1.  Entitate adjudikatzailea:

a)  Erakundea: Bergarako Udala.

b)  Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Bulego Teknikoa.

2.  Kontratuaren xedea:

a)  Kontratuaren deskribapena: Askagain parkean (Gorlan) dagoen kantina edo zerbitzu-eraikinaren erabilpen eta ustiapena.

b)  Exekuzio-lekua: Askagain edo Iturriberriko parkea (Gorla).

c)  Epea: 3 urte.

3.  Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua:

a)  Tramitazioa: Ohikoa.

b)  Prozedura: Irekia.

c)  Modua: Lehiaketa.

4.  Lizitazio oinarria:

Oinarrizko kopurua: 1 € /hileko.

5.  Bermeak:

a)  Behin-behinekoa: 150 €.

b)  Behin-betikoa: 1.100 €.

6.  Dokumentazioa eta informazioa lortzea:

a)  Entitatea: Bergarako Udala (Bulego Teknikoa).

b)  Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)  Udalerria: Bergara.

d)  Telefonoa: 943.779.168.

e)  Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken egunera artekoa.

7.  Kontratistaren baldintza bereziak:

Klausula Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera baloratuko dira proposamenak; hau da, ostalaritza arloko ihardueretan esperientzia eta ezagupen profesionala, bitarteko material eta giza-baliabideak eta euskara jakitea.

8.  Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:

a)  Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 26 egun naturalekoa. Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik larunbatera, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean.

Proposamenak aurkezteko epea igande edo jaiegun batean bukatzen bada, epea hurrengo asteguneko 13:00etan bukatuko dela kontsideratuko da.

b)  Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan daude zehaztuta.

c)  Aurkezteko lekua:

1.  Entitatea: Bergarako Udala (Udal Erregistroa).

2.  Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

3.  Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.

d)  Lizitatzaileak egindako eskaitzari eutsi beharreko epea: Kontratuak irauten duen artean.

9.  Eskaintzak irekitzea:

a)  Entitatea: Bergarako Udala.

b)  Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)  Udalerria: Bergara.

d)  Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, Administrazio Klausula Partikularren Pleguan jasotako kasuetan izan ezik.

e)  Ordua: Eguerdiko 12:30etan.

10.  Bestelako informazioa:

Ikus Baldintzen Plegua.

Bergara, 2004ko abenduaren 15a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(4380) (11600)