Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

243. zenbakia Data 2004-12-21 23753 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA - MIZPIRUALDE
Gainbegirale plaza bat betetzeko oinarriak.

BERGARAKO UDALA

Mizpirualde Zaharren Egoitza

Gainbegirale lanpostua jabetzan betetzeko Lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.

1.Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio libre bidez Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Fundazio Publikoko lan-taldean Gainbegirale plaza bat jabetzan betetzea; indarrean dagoen EUFALEBA Lan Komenioaren araberako B taldeko 11. mailari dagokion soldatarekin eta 3. hizkuntza eskakizunarekin.

2.Lan baldintzak.

Lan-postuaren balorazioa oraindik egiteko dagoenez, lansaria EUFALEBAKO 11. mailari dagokiona izango da. Balorazioa egin ondoren, emaitza atzeraeraginez aplikatuko da, kontratuaren lehenengo egunetik.

Kontratu laborala izango da honakoa, eta, horrenbestez, ARCEPAFE nahiz lan-kontratuei aplikatzen zaizkien arauk aplikatuko dira kasu honetan ere. Lan-jarduna astelehenetik igandera izango da, urteko lan-egutegiaren arabera, eta, betiere, zerbitzuan sor daitezkeen beharrei erantzuteko

3.Bete beharreko eginkizunak.

Zentroko zuzendaritzak urtero egokituko dion lan-egutegiaren arabera, eta Koordinatzailearen menpe, hauexek izango dira deialdi honetako lanpostuaren betekizunak:

—Funtzio orokorra: Solairuetan (geletan nahiz, orokorrean, zerbitzu-eremuetan) egiten diren ekintzak planifikatzea, antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea. Batez ere, egoiliarren erabateko arretari dagozkionak eta gelen eta bertan dauden gauzen (altzari, tresna, mihiseria, elementu apaingarri, gortina, instalazio eta makinariaren) garbitasunari, konponketari eta kontserbazioari dagozkionak; betiere, giza baliabideak eta baliabide materialak harik eta gehien optimizatzeko.

—Funtzio espezifikoak:

1.Zuzendaritzarekin batera pertsonala antolatzen laguntzea, bere ardurapeko pertsonalaren laneko txandak, egutegiak eta abar zehaztuz.

2.Bere ardurapeko departamentuek egin beharreko lanak banatzea. Behar izanez gero, pertsonak prestatu beharko ditu.

3.Bere ardurapeko pertsonalaren, solairuko arduradunen eta klinika laguntzaileen lana gainbegiratzea, zentroko zuzendaritzak ezarriko dizkion irizpideen arabera, bai eta, asistentziaren ikuspegitik, garbiketako, mantentze-lanetako, zerbitzu orokorretako, ikuztegiko eta sukaldeko langileen lana ere, helburuetan integratzeko eta motibatzeko.

4.Bere mendeko langileen txandak, ordutegiak, oporrak eta baimenak kontrolatzea, giza baliabideak optimizatzeko.

5.Kalitate-politika antolatzea, gauzatzea eta kontrolatzea.

6.Garbitasun- eta desinfekzio-lanak gainbegiratzea.

7.Gelak, bulegoak, altzariak, instalazioak eta gauzak zaintzea eta ondo mantentzea; arazo edota beharren bat sumatuz gero, horren berri eman beharko dio mantentze-zerbitzuari edo, bere kasuan, zuzendaritzari.

8.Berak duen mailan, zentrorako helburuak eta planak proposatzea, bideragarriak izateko moduan eta Zaharren Egoitzan integratzeko moduan.

9.Beharrezkoa den guztietan bere ardurapeko pertsonalaren lanetan lagunduko du, hau da, janariak banatu, pixoihalak aldatu, oheak egin, hilak janzten lagundu, egoiliarrei beren joan-etorrietan edo behar fisiologikoak dituztenean lagundu, etab.

10.Zentroko Administratzaile eta Koordinatzailearekin batera, talde multidiziplinarraren aldiko bileretan parte hartzea.

11.Beharrezkoa denean, egoiliarrari laguntzea bere eguneroko zereginekin edo beharrekin zerikusia duen guztian. Egoiliarren ongizatean edo zentroko martxan eragina izan dezakeen edozein arazoren aurrean, Zuzendaritzari emango dio horren berri. Bestetik, zentroko Zuzendaritzak edota Koordinatzaileak zehaztutako irizpideen arabera, arlo hauetaz arduratuko da: Egoiliarren jantziak, ile-apaindegiko zerbitzuaren antolaketa, podologia, ospitaleko ingresuak (hori gertatuz gero), etab.

12.Biltegiak kontrolatzea, eta egoiliarren garbitasunerako, instalazioen garbiketarako eta abarrerako behar diren produktu eta materialen horniketa solairu guztietan beti bermatuta egotea.

13.Larrialdietan, eta egoitzarako ezarritako Larrialdiko Planaren arabera, beharrezko neurriak hartzea eta egoiliarren, familiakoen, langileen eta abarren ebakuazioa zuzentzea.

14.Jarrera segurua eta objektiboa izatea eta egoiliarrei entzuteko prest egotea, egindako erreklamazioak adeitasunez, diskrezioz eta efikaziaz konpontzeko. Bestela, erreklamazioak agintariei bideratzea.

15.Adinduen familia edo lagunetaz arduratu eta erizain laguntzaileari dagokionetaz berri eman eta berak argitu ezin dituenak azaltzeko dagokion arduradunari galdetu.

16.Zentroko zuzendaritza ez dagoenean, hau da, Administrazailea eta Koordinatzailea falta direnean, zentroko ardura hartuko du, betiere zuzendaritzak ezarritako irizpideak jarraituta.

17.Bere nagusi hurrenak edo egoitzako zuzendaritzak zein Gobernu Batzordeak agindutako beste edozein eginkizun, nahiz eta bere kategoria profesionalari ez egokitu.

4.Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Onartua izan eta lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko ondorengoa behar da:

a)Europako Komunitateko partaide den edozein herrialdetako nazionalitatea izatea edo, Europako Administrazioak eginda eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen bidez, langileen zirkulazio librea ezarrita duen herrialdetakoa, Europako Komunitatearen eraketa itunean definitutakoaren arabera.

Parte hartu ahal izango du, baita ere, Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere beren ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak izan arren, bere pentzuan bizi badira.

Era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren eskubide berekin parte hartu ahal izango dute Espainian legez dauden atzerritarrek ere. Horrelakoetan, atzerritar horiek, eskaerarekin batera, aldi baterako edo behin betirako egoitza-baimenaren jabe direla egiaztatu beharko dute.

b)18 urte beteta izatea.

c)Unibertsitateko Diploma edo Lizentzia hauetakoren bat izatea: Gizarte Langilea, Psikologian lizentziatua, Pedagogian lizentziatua edo Erizaintzan diplomatua.

d)Bere eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dioten gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea, apirilaren 7ko Minusbaliatuen Integrazio Sozialari buruzko 13/82 Legearen 38.3 artikuluak dioenaren kalterik gabe.

e)Ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea edozein administrazio publikoan lan egiteko.

f)Diziplinazko espedientearen bitartez edozein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitua ez egotea.

g)3. hizkuntza eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak izatea.

5.Instantziak.

Instantziak Bergarako Mizpirualde Egoitzako Fundazio Publikoaren Gobernu Batzordeko Lehendakariari zuzenduko zaizkio eta egoitzan bertan aurkeztuko dira (zuzendaritzan) deialdi hau Gipuzkoa Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 asteguneko epean; eta baztertuak ez izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a)Lehiaketa-oposizioan parte hartzea eskatzen duten instantziek laugarren oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

b)Instantziekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

—Nortasun Agiriaren fotokopia.

—Deialdian parte hartzeko eskatzen den titulazioaren kopia.

—Hizkuntza eskakizuna betea duela egiaztatzen duen agiria (ezinbestekoa euskarako azterketa egin beharrik ez izateko).

—Instantzian aipatutako merituen egiaztagiriak, lehiaketaldian baloratuak izan daitezen. Ez dira kontuan hartuko merituak baldin eta instantziarekin batera, eta eskariak aurkezteko epean, ez badira zehaztu eta egiaztatu.

—Laneko esperientzia lan egin izan den enpresa edota administrazioak emandako egiaztagirien bidez egiaztatu beharko da, eta agirian betetako eginkizunak eta kontratuaren iraupena zehaztu beharko dira. Horietaz gain, arlo pribatuko esperientzia egiaztatzeko, Gizarte Segurantzak luzatutako egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzaren Fundazio Publikoan egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia ere baloratuko dira, baldin eta instantzian bertan hala agertzen bada. Kasu horretan ez dago egiaztagiririk aurkeztu beharrik, eta hautagaien espedienteetan agertzen diren datuetan oinarrituta baloratuko dira.

—Prestakuntza osagarrien merituak kontuan hartzeko aurkezten diren agirietan garbi agertu behar da bakoitzaren iraupena. Bestela, Epaimahaiak berak erabakiko du meritu hori baloratu ala ez.

Instantziak aurkezteko moduak: Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitakoak.

6.Hautagaien onarpena.

Instantziak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko du Fundazioko Gobernu Batzordeak. Zerrenda hori jendaurrean jarriko da 10 asteguneko epean Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako iragarki taulan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

Behin-behineko zerrenda behin betikotzat ulertuko da aipatutako epean inolako erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamaziorik balego, Gobernu Batzordeak behin betiko zerrenda onartuaz hartutako erabakiaren bitartez onartu edo baztertu egingo ditu. Erabaki hau ere aurrez adierazitako moduetan jakinaraziko da.

7.Epaimahai Kalifikatzailea.

Lehiaketa-Oposiziorako epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

—Lehendakaria: Gobernu Batzordeburu den Alkatea, edo berak ordezko izendatzen duen Gobernu Batzordeko kidea.

—Gobernu Batzordeko kide bat.

—Egoitzako administratzailea.

—Egoitzako koordinatzailea.

—HAEE/IVAPeko ordezkari bat.

—Enpresa Komiteko kide bat, edo komite horrek izendatutako bat, hizpide eta botoaz.

—HAEE/IVAPeko ordezkari bat euskarako froga egiteko.

—Idazkaria: Batzordeko idazkaria.

Epaimahaiak ezin izango du jardun partaideen –titular zein ordezkoen– erdia gehi bat bertan ez badira. Bestetik, epaimahaiak beharrezko irizten dituen aholkularien laguntza jaso ahal izango du, baina horiek euren espezialitate teknikoetara mugatuko dira.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 28. edo 29. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat tartean bada, Epaimahaiko partaideek uko egingo diote bertan parte hartzeari eta Batzordeko Lehendakariari hala jakinaraziko diote.

Epaimahaiko kideen izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako iragarki taulan argitaratuko da, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera.

Egoki ikusten badu, froga batzuetan gai horretako adituen laguntza jaso ahal izango du Epaimahaiak.

8.Hautaketa prozedura.

Izangaiak aukeratzeak ondorengo faseak izango ditu:

a)  Oposizioaldia.

b)  Lehiaketa.

A)  Oposizioaldia.

Lehen ariketarako deialdia eta onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako iragarki taulan argitaratuko dira, azterketa eguna, ordua eta lekua adieraziz. Hurrengo ariketak horien berri emateko egoki irizten dion eran jakinaraziko ditu Epaimahaiak.

Hautagaiei dei bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako, behar bezala justifikatutako derrigorrezko arrazoiak –Epaimahaiak libreki erabakitakoak– gertatzen direnean izan ezik.

Oposizioaldiak ondoren adierazten diren ariketak izango ditu:

Lehen ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Egokitzapen funtzionalari buruzko frogak, ebaluazio psikologikoko frogak, egitean datza, hautagaien profila teknikoki zein pertsonalki lanpostura egokitzen den baloratzeko.

Ariketa honi gehienez ere 20 puntu emango zaizkio, eta ariketa gainditzeko gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

3. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara ezagupena egiaztatzeko azterketa.

HAEEk proposatutako frogak egin beharko dituzte izangaiek. Gai edo Ez Gai kalifikatuko da, eta 3. hizkuntza eskakizuna gainditzen ez dutenak hautaketa bidetik kanpo geldituko dira.

Dena den, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera, froga hau ez dute egingo ondoren zerrendatzen diren euskarako egiaztagiri edo tituluren bat dutela egiaztatu dutenek instantziarekin batera:

—EGA ziurtagiria edo parekoa.

—3. hizkuntza eskakizuna edo goragoko besteren bat gainditu duela egiaztatzen duen ziurtagiria, HAEE-k luzatutakoa.

—Hezkuntza sistemako 2. hizkuntza eskakizuna.

—Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun egiaztagiria.

—Labayru Institutuak luzatutako egiaztagiria.

Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Deialdiari erantsi zaion I. eranskineko gaiei inguruan, gai bat edo gehiago idatziz garatu edo hainbat galderei erantzuna eman beharko zaio.

Ariketa honi gehienez ere 20 puntu emango zaizkio, eta gainditzeko eta hautaketa prozesuan jarraitzeko gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

Laugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

I eranskineko gaien inguruan kasu praktiko bati edota batzuei erantzun beharko zaizkio idatziz. Epaimahaiak azterketa hasi aurretik proposatuko du/ditu gaia/k eta azterketa egiteko denbora. Hautagaiak balizko egoera bati egin beharko dio aurre: Antolaketa beharrak, erabakiak hartzea, etab.

Ariketa honi gehienez ere 20 puntu emango zaizkio, eta gainditzeko eta hautaketa prozesuan jarraitzeko gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

Bosgarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Epaimahaiak proposatutako Informatikako froga(k) egitean datza, Windows inguruneko WORD 2002 eta EXCEL 2002 programen erabilerari buruzkoak. Ariketari gehienez ere 20 puntu emango zaizkio, eta gutxienez 10 puntu beharko dira hurrengo froga egin ahal izateko.

Seigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Egokitzapen funtzionalari buruzko elkarrizketa izango da, hautagaien profila teknikoki zein pertsonalki lanpostura egokitzen den baloratzeko.

Ariketa honi gehienez ere 20 puntu emango zaizkio, eta ariketa gainditzeko gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

B)  Lehiaketaldia.

Epaimahaiak ondorengo merituok baloratuko ditu, baldin eta eskaerarekin batera agiri bidez azaldu eta egiaztatu badira, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz, betiere instantziak aurkezteko epea amaitzen den eguna erreferentziatzat hartuta:

a)  Zaharren egoitzetan edo osasun zentroetan, publiko nahiz pribatuetan, bere ardurapeko pertsonalarekin egindako lana: Gehienez ere 25 punturaino baloratuko da, eta lan egindako urte bakoitzeko 5 puntu emanez. Bakarrik egoera hauek puntuatuko dira: Urte oso bat lan egiteagatik, 5 puntu; bi urte osoengatik, 15 puntu; hiru urte oso edo gehiagorengatik, 25 puntu.

b)  Lanpostuarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza osagarria, Epaimahaiaren iritziz hautagaiaren trebakuntza profesionalerako onuragarria izan ahal denean. Gehienez ere 5 punturekin baloratuko da, prestakuntzan egindako 50 orduko puntu bat emanez.

c)  Klinika laguntzailearen titulua. 15 punturekin baloratuko da.

9.Onartuen zerrenda eta Epaimahaiaren proposamena.

Hautagai bakoitzaren bukaerako puntuazioa kalkulatzeko, oposizioaldiko ariketa bakoitzean lortutako puntuen eta lehiaketaldiko balorazioan lortutakoen batuketa egingo da.

Puntuazio berdinketarik balego, oposizioaldiko 1. ariketan lortutako puntuazioa hartuko da aintzakotzat.

Puntuaziorik altuena lortu duten hautagaien zerrenda Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako iragarki taulan argitaratuko du Epaimahaiak, eta Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Fundazio Publikoko Gobernu Batzordeari proposatuko dio izendapena egitea.

10.Kontratua sinatzea.

Proposatutako izangaiak, aipatutako argitalpena egin eta 20 egun naturaleko epearen barruan, Lehiaketa-Oposizioan parte hartu ahal izateko bigarren oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

Aipatutako epearen barruan –eta ezinbesteko arrazoirik tartean ez bada– izangaiak dokumentazioa aurkeztu ezean edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ezean, ezin izango da kontratua sinatu. Hori gertatuz gero, puntuazio-hurrenkeraren arabera ondoren gelditu den hautagaiaren aldeko izendapen-proposamena bidaliko zaio Egoitzako Gobernu Batzordeari; eta horrela egingo da, hurrenez hurren, lanpostua bete arte. Hori ezinezkoa izango balitz, ezin izango da lanpostua jabetzan bete eta Lehiaketa-Oposizioa hutsik geratuko da.

11.Praktikak eta formazio-aldia.

Aukeratutako izangaiak 6 hilabeteko frogaldia gainditu beharko du, Langileen Estatutuak 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Epe hori igarotakoan, eta zentroko Zuzendariak txostena egin ondoren, Egoitzako Gobernu Batzordeak erabakiko du kontratu mugagabea egitea ala lanpostua hutsik uztea.

12.Gorabeherak.

Epaimahaiak ahalmena du sortzen diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko diren erabakiak hartzeko.

13.Inpugnazioa.

Deialdi honen oinarriak inpugnatu ahal izango dira, Euskadiko Epaitegi Nagusiko Kontentzioso Administratiboaren Aretoan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean, betiere, Organo honi horren berri eman ondoren. Horretarako epeak eta modua azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 110.3 artikuluak ezartzen ditu, izangaiek egoki uste dezaketen beste edozein errekurtso aurkezteko eskubidearen kalterik gabe.

Bergara, 2004ko azaroaren 29a.—Gobernu Batzordeko Lehendakaria. (11576)

I. ERANSKINA

GAIAK

1. Zaharren egoitzak: Kontzeptua, helburuak eta zerbitzuak.

2. Egoiliarren eskubide eta betebeharrak.

3. Egoilarren kontrako abusu eta tratu txarren prebentzioa.

4. Harremanetarako trebetasunak

5. Egoitzetako pertsonala: Plantila eta betekizunak.

6. Lan-taldea egoitzetan.

7. Estresa. «Erretakoaren» sindromea, nola egin aurre.

8. Kalitatea zaharren egoitzetan.

9. Sukaldearen garbiketa: Lurrak, paretak, sabaiak, sukaldeko makineriaren, osagaien eta tresnen garbiketa. Garbiketarako tresnak eta makineria. Erabiltzen diren garbiketa produktuak.

10. Ospitaleetako sukaldeetan aplikatu beharreko arau higieniko-sanitarioak: Betekizun orokorrak. Betekizun espezifikoak. Lan-taldearen betekizunak. Pertsonalaren higienea. Elikagaiak manipulatzen dituztenen erregelamendua.

11. Lixatzeko teknikak: Garbitu ezin diren ehunak lixatzea. Lixatzeko makineria. Plantxatzeko tresnak.

12. Lokalen eguneroko garbiketa, horretara egoki diren produktu, tresna eta makineria erabilita. Aldiroko mantentze-lana, garbitzeko ekipoak eta makineria erabilita.

13. Lokalen garbiketa atalez atal: Leihoak eta kristalak. Leihoak eta leiho-oholak. Kristalen garbiketa. Pertsianen garbiketa. Sabaien eta pareten garbiketa.

14. Hirugarren Adinekoen gaixotasun arruntenak.

15. Alzheimerren gaixotasuna eta beste dementzia batzuk.

16. Higiene pertsonala: Larruazalaren anatomia eta fisiologia. Higiene pertsonala. Pixontzia eta boteilaren erabilera.

17. Gorputz mekanika: Hezurrak. Gilzadurak.Muskuluak. Gorputz mekanika. Gorputz etzanerak. Mobilizazio eta garraio teknikak. Presio ultzerak.

18. Esplorazio eta erregistro teknikak: A) Bihotza eta zirkulapen aparatuaren anatomia eta fisiologia: Bihotza. Odol basoak eta zirkulazioa. Bihotzaren ziklaldia. Odola. Gorputzeko tenperatura. Arnasketa. Pultsua. Tentsioa arteriala. Uraren beharra. Hidroterapia intrabenosoa. Odol transfusioak. Gaixoaren grafika. B) Iraizpen aparatuaren anatomia eta fisiologia: Iraizpen aparatuaren anatomia eta fisilogia. Ugal apartu arra eta emea. C) Arnas aparatuko anatomia eta fisiologia: Sudurra. Faringea, laringea eta trakea. Bronkioak eta birika albeoloak. Birikak eta pleurak. Airestatze mekanika. Arnasketaren erregulazioa. Gasen elkartrukea. Oxigenoterapia. Oxigenoa emateko beharrezko tresneria. Oxigenoa emateko erak. Oxigenoaterapiarekin erlazionatuko erizain laguntzailearen betebeharrak. D) Enemak, zundak eta drenaiak: Enemak. Zundak. Maskuri zundaketa. Drenaiak.

19. Elikadura eta nutrizioa: A) Digestio aparatuko anatomia eta fisiologia: Aho barunbea. Faringea, esofagoa eta urdaila. Digestio aparatuari lotutako guruinak. Ahoko digestioa. Heste meharreko digestioa. Heste lodiaren lana. B) Dietak eta dieta motak: Elikagaiak. Dieta orekatua. Elikadura arrunta eta dieta terapeutikoa. Dieta terapeutiko arruntenak. Gaixoaren janari prestatzea. C) Gaixoaren elikadur teknikak: Aho elikadura. Nutrizio enterala. Nutrizio parenterala.

20. Botiken administrazioa: Farmakoak. Administrazio bideak. Aparatu eta sistema ezberdinen gain eragina duten farmakoen izendaketa.

21. Gaixo kroniko, pertsona nagusi eta terminalak diren pertsonen zaintzak: A) Erizaintzako zaintzak zaharretan: Zaharren azterketa eta erizaintzako balorazioa. Zaharren zaintzak. B) Gaixo kroniko eta terminalaren aurrean erzain laguntzailearen arretak: Erizaintzako zaintzak gaixo kroniko eta terminalaren aurrean.Gaixo onkologikoa. B) Post mortem zaintzak: Post mortem zaintzaren teknika.

22. Larrialdietako zaintzak- Lehen sorospenak: Zauriak. Odoljarioak. Erreanimazio kardiopulmonarra. Erredurak. Hipotermia. Hausturak. Bendatzeak. Pozoidurak. Ziztadak. Sinkopea. Shock. Epilepsia.

23. Gaixotasun kutsagarriak eta infekzio nosokomialak: Gaixotasun kutsagarrien konzeptua. Kate epidemiologikoa. Gaixotasun kutsagarri garrantzitsuenak. Infekzio nosokomialak.

24. Isolamendua: Isolamenduren konzeptua eta helburual. Isolamendu teknikak. Isolamendu motak.

25. Gaixoen kanporatxeen behaketa: Karkaixa. Goitikinak. Gernua. Gorozkiak.

26. Lagin biologikoen bilketa: Gernuen laginen bilketa analisi mota ezberdinentzat. Odolaren bilketa. Gorozkien laginen bilketa. Karkaixen bilketa.

27. Erizaintzako zainketen prozesua: Azterketa eta datuen bilketa. Erizaintzako diagnostikoa. Zaintzak egiteko plana. Betearaztea. Ebaluaketa.

28. Biltegi sanitarioak: Stock-en gestioa. Segurtsun eta higiene arauak. Inbentarioak.

29. Salerosketekin zerikusia duten dokumentuak: Eskaera orriak, albaranak, fakturak BEZA ren aplikazioa osasun produktuetan.

30. Psikologia Hirugarren Adinean.

31. Gaixotasun eta sufrimenduarekiko erreakzioak: Erreakzirik ohizkoenak gaixotasunaren aurrean. Gaixo «zail»". Agresibitatea descarga bezala. Nahaste depresiboa eta gaixotasuna. Jarrera autolitikoak. Gaixoarekin loturiko beste nahaste emocional batzuk.

32. Paziente kronikoa: Ezaugarri orokorrak. Kronikotasunaren onartzea. Pazientearen behaketa. Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak.

33. Paziente geriatrikoa: Ezaugarri orokorrak. Zahartzaroko dementzia. Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak.

34. Azkenekotan dagoen pazientea: Erizaingo laguntzailea heriotzaren aurrean. Heriotza onartzearen etapak. Pazientearen behaketa. Erizaintzako laguntzailearen eginkizunak.

35. Laguntza erlazioa: Laguntza harremanen ezaugarri orokorrak. Erizaintzako laguntzailearen ezaugarriak pazintearekiko harremanetan eragina dutenak. Paziente eta erizaintzako laguntzailearen arteko harremanen espezifikotasuna. Profesionalen erreakziorik ohizkoenak gaixotasun, min eta sufrimenduaren aurrean.

36. Erizaintzako laguntzailea eta pazientearen familia: Gaixoaren familia. Familia gaixotasunarekiko.