| 242. zenbakia | Data 2004-12-20 | 23679 orria |
BERGARAKO UDALA
Mizpirualde Zaharren Egoitza
Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Fundazioa Publikoan, barne-promozio bidez, 3 solairu-arduradun hautatzeko prozesua arautuko duten oinarriak.
1.Deialdiaren xedea.
Deialdiaren xedea da, barne-promozio bidez, 3 Solairuko Arduradun kontratatzea. D titulazioko taldean sartzen da lanpostua, ARCEPAFEko 7. mailako soldata du eta derrigorrezkoa du 2. hizkuntza eskakizuna izatea.
2.Lan-baldintzak.
Lanpostua baloratzeko dagoenez, ARCEPAFEko 7. mailari dagokion soldata izango du. Lanpostuaren balorazioa egin ondoren, kontratazioaren lehen egunetik aplikatuko da balorazioaren emaitza, atzera-eraginez.
Kontratu laborala izango da honakoa, eta, horrenbestez, ARCEPAFE nahiz lan-kontratuei aplikatzen zaizkien arauak aplikatuko dira kasu honetan ere. Lan-jarduna astelehenetik igandera izango da, urteko lan-egutegiaren arabera, eta, betiere, zerbitzuan sor daitezkeen beharrei erantzuteko.
3. Lanpostuaren betebeharrak.
Eginkizun orokorrak: Solairuko eginbeharrak (gelak eta oro har zerbitzuetako alorrak) antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea eta zaintzea, batez ere egoiliarrei eman behar zaien arreta integralari dagokionez, hau da, gelak garbitzea, txukuntzea eta oro har gobernatzea (altzariak, gauzak, arropa zuriak, apaindurako elementuak, gortinak, instalazioak eta makineria). Eginkizun horietan guztietan, solairuko arduradunek beren eskura jarritako baliabide material eta giza baliabideei ahal denik eta etekinik handiena ateratzen saiatu behar dute
Eginkizun bereziak: Ondoren azaltzen direnak:
Berari dagokion mailan, solairurako helburu eta planak proposatzea, betiere bideragarriak izanda, eta Zaharren Egoitzako antolaketan sartzeko modukoak.
Solairuko klinikako laguntzaile taldea eta garbitzaileak organizatu, goitik jasotako antolaketa estrategikoa eta jarraibideak betez.
Solairuan bete behar diren jarduerak eta programak kontuan izanik, pertsonalak izan ditzakeen premiak identifikatu.
Solairuko lanpostuak definitzerakoan goragokoei laguntza eman, eginkizunei, erantzukizunei eta maila desberdinetako eginkizunen arteko harremanei buruzko informazioa emanez.
Bere ardurapean dagoen pertsonalaren txandak, ordutegiak, oporraldiak eta ordu libreak eta abar kontrolatzea, giza baliabideak optimizatzeko.
Bere ardurapean dagoen pertsonalaren eginbeharrak banatzea, ahal denik eta etekinik handiena lortzeko.
Solairuko pertsonalari dagokionez, aldaketa proposamenak egitea, lanaren garapena, produktibitatea eta kalitatea hobetzearren.
Bere ardurapean dagoen pertsonala zuzendu eta koordinatu, helburuekin bat egin dezan; halaber, pertsonala motibatu egoiliarren premiei erantzuteko behar bezala prestatuta egon dadin eta profesionaltasun maila handia erakusteko.
Zehaztutako kalitate-politika antolatzea, betetzea eta kontrolatzea.
Arropa zuria eta zerbitzua emateko behar diren material, lanabes, ekipo eta altzarien horniketa mailak antolatzea eta ikuskatzea, egoerarik onenean egon daitezen. Berebat, bere eskura jarritako baliabideei etekinik handiena ateratzeko ezarrita dauden arauak kontuan izatea.
Solairuko apainketaz eta giroketaz arduratzea, egoiliarrak inguru egokia izan dezan eta egonaldiaz goza dezan; halaber, Zaharren Egoitzaren irudi eguneratua eta bertan ematen den zerbitzuarekin bat datorrena lortzea.
Garbikuntza, desinfekzioa eta planta puntu-puntuan dagoela ikuskatzea eta eginkizun horiei amaiera mailarik onena ziurtatzea.
Bere ardurapean dagoen pertsonalaren lana errazteko eta prozesuak arintzeko, laguntza teknikoa eta operatiboa eskaintzea.
Egoiliarrek egiten dituzten eskari eta kexei erantzun egokia ematea, horiek asetasun, erosotasun eta segurtasunik handienak izan ditzaten. Nolanahi ere, horien guztien berri ematea goragokoei.
Beharrezkotzat jotzen diren mantentze- eta konponketa-lanak eskatzeaz arduratzea, egin behar diren matxura parteak eginez, idatziz.
Egoiliarren ondasunak inork ez lapurtzeko edo horiek ez galtzeko premiazkotzat jotzen diren neurriak hartzea eta betearaztea.
Egoiliarren bat hiltzen denean bere gauzen inbentario bat egitea idatziz eta hori gero bere goragokoei ematea.
Egoiliarraren eta bere familiakoen artean bitartekaritza lanak betetzea, behar den guztiaz informatuz edota eskatuz.
Instalazio, makineria eta materialen erabilera egokia, funtzionamendua eta mantentzea ikuskatzea, horiek egokieran edukitzeko behar diren neurriak ezarriz eta betez.
Egoera bakoitzak eskatzen dituen laneko segurtasun eta osasun arauak, hala nola babes pertsonalekoak ezartzea eta betearazteaz arduratzea.
Solairuko eta egoiliarren arropa eta jantzien egoera ikuskatzea, erabiltzeko moduan ez daudenak kenduz eta ordezkatuz.
Arropa zikinak jasotzea eta garbitegira bidaltzea. Garbitegitik arropa garbiak jasotzea. Arropa banatzea.
Egoiliarrekin segurtasunez eta objektibotasunez jokatzea, entzuten jakitea; egoiliarren erreklamazioei erantzunak bilatzea, adeitasuna eta zuhurtasuna erakustea. Behar denean goragokoengana jotzea.
Larrialdietan eta Zaharren Egoitzarako egin den Larrialdi Planeko arauak jarraituz, neurri egokiak neurri egokiak hartzea eta solairuko egoiliarrei kanpora irteten laguntzea.
Egoitzako beste solairuetako arduradunekin koordinatzea.
Eguneroko parteak idaztea, eskuz edo bitarteko informatikoen bidez.
Adinduen garbitasunaz eta higieneaz arduratu, beren burua gobernatu ezin dutenak garbituz eta nolabaiteko zailtasuna dutenei laguntza ematea eguneroko eginkizunetan, adibidez, janzten, eransten, bainatzen edo dutxatzen, inkontinentziarako paketeak aldatzen, orrazten, azkazalak mozten, hilea mozten, azala hidratatzen, txukun jartzen, depilatzen eta holako gauza guztiak egiten.
Egoiliarrei osasun programaren barruan aginduko zaizkien betekizunetan laguntzea: Zentroetara edo osasun ikustaldietara laguntzea, analisiak eman eta jasotzea, etab.
Adinduei elikatze- eta hidratatze-eginbeharretan laguntza eman, hau da, jakiak banatu eta zerbitzatzeaz arduratu, aldi berean, beren kabuz ezin dutenei jana eman.
Adinduen mugikortasunaz arduratu, jaiki eta oheratu behar dutenean, egoitza barneko leku-aldaketetan edo beraiei asko kostatzen zaien mugimenduren bat egin behar dutenean (eseri, altxatu, paseatu, e.a.), lagundu behar bada norbere eskuz edo behar bada tresnaren batez.
Etzanda daudenei edo gauza ez direnei noizbehinka postura aldaketak egin, honela bere egoera eta osasun fisikoa hobetuz.
Osasun egoerari edo oreka psiko-fisikoari dagokionez adinduek izaten dituzten aldaketetaz ohartu eta ezer berezirik ikusten bada arduradunari honen berri eman.
Teknikari Soziosanitarioaren aginduz, bai ahoz edo uzkitik medikazio eta beste gai batzuen administrazioan eta honen jarraipenean lagundu, eta oxigenoa eman.
Teknikari Soziosanitarioarekin batera eta honen gainbegiratuaz analitika edo sendaketarako bizi-konstanteak hartu, obramenduak eta gernuak bildu eta kontrolatu, analitika eta abarretarako.
Beharra duten agureentzat oxigeno bonbonak aldatu eta bertara eraman.
Adinduen beharrei kasu egin: Non dauden erakutsi, nora joan behar duten, infusioak edo zukuak prestatu eta eman.
Adinduen osasun psikikoari laguntzearren hauetaz pertsonalki arduratu eta lagun egin.
Adinduen gauza pertsonalen (arropa, garbitzeko tresnak, e.a) egoera, ordena eta zainketaz arduratu, zerbait falta bazaie dagokionari berri emanez. Ikuztegiko arropa banaketa.
Adinduen arropa garbitzera bota, garbitegira eraman, banatu eta armairuetan ordenatu beharrezkoa denean.
Gaixorik oheratuta dauden adinduen oheak egiten lagundu.
Jakien orga jasotzeaz arduratu, oineko erizaindegia eta jangela prestatu, mahai-tresnak eta platerak bere lekuan jarriz arduratu. Eraberean jatea amaitu ondoren orga jaso eta jangela eta office jasotzeaz arduratu.
Lanpostuari dagozkion eginbeharrak betetzeko erabili behar izaten den tresneria eta ekipoaren egoeraz eta mantentzeaz arduratu.
Zuzendaritza taldearekin edo/eta gainontzeko klinikako laguntzaileekin bilerak egin, lanari dagozkion aginduak eta informazioa jasotzeko edota koordinatzeko, betiere eginkizun eta zeregin horiek guztiak hobetzeko.
Norbere txandan gertatu diren gauzen berri eman, ahoz zein parte idatzien bidez, hurrengo lan-txandari, adinduen zainketa eta Egoitzaren funtzionamendu egokirako beharrezkoa den koordinazio eta informazio bideak sakonduz.
Adinduen familia edo lagunetaz arduratu eta erizain laguntzaileari dagokionetaz berri eman eta berak argitu ezin dituenak azaltzeko dagokion arduradunari galdetu.
Egoiliarrak hiltzen direnean, eginbeharrekoak egin: Gorpua prestatu, behar den tokira eraman, bere gauza pertsonalak jaso, e.a.
Mediku larrialdietan, etxeko matxuretan, norbait hiltzen denean, e.a., arduradunik edo kudeatzailerik ez balego, egoera ezberdinetan nola erantzun behar den azaltzen duen protokoloari jarraitu.
Agintzen zaizkion eginkizun guztiak, betiere lanpostuaren ezaugarriekin zerikusi dutenak badira.
4.Requisitos de los aspirantes.
a) Europako Komunitateko partaide den edozein herrialdetako edo Europako Administrazioak eginda eta Espainiak berretsitako tratatuen bidez, langileen zirkulazio librea ezar dakiokeenean, Europako Komunitatearen eraketa itunean definitutakoaren arabera.
Parte hartu ahal izango du, baita ere, Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere beren ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak izan arren, bere pentzuan bizi badira.
Era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren eskubide berekin parte hartu ahal izango dute Espainian legez dauden atzerritarrek ere. Horrelakoetan, atzerritar horiek, eskaerarekin batera, aldi baterako edo behin betirako egoitza-baimenaren jabe direla egiaztatu beharko dute.
b) 18 urte beteta izatea.
c) Klinika Laguntzaile tituluaren jabe izatea.
d) Bere eginkizunak normal betetzea galaraziko dioten gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea, apirilaren 7ko Minusbaliatuen Integrazio Sozialari buruzko 13/82 Legearen 38.3 artikuluak dioenaren kalterik gabe.
e) Ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea edozein administrazio publikoan lan egiteko.
f) Diziplinazko espedientearen bitartez ezein administrazio publikotatik kendua ez izatea; eta, era berean, eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitua ez egotea.
g) Euskarako 2. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatzea.
h) Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitza Fundazio Publikoko langile finkoa izatea, eta, gutxienez, bi urtez lan egin izatea D edo E titulazioari dagokion postu batean.
5.Instantziak.
Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko instantzietan argi eta garbi adierazi behar da 4. oinarrian azaldutako baldintza guztiak betetzen direla. Horrez gain, curriculuma eta merituak ziurtatzeko dokumentuak ere aurkeztu beharko dira. Instantziak Fundazioko Lehendakariari bidaliko zaizkio zentroko bulegoetan utzita, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.1 artikuluan adierazten den moduan, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.
6.Hautagaien onarpena.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko du Egoitzako Gobernu Batzordeak, eta zerrenda hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egoitzako iragarki-taulan argitaratuko da.
Behin-behineko zerrenda hori behin betikotzat hartuko da baldin eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 eguneko epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada. Erreklamaziorik balego, behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartu edo errefusatuko dira. Ebazpen hori Egoitzako iragarki-taulan argitaratuko da.
Behin-behineko zerrendarekin batera lehenengo proba egiteko eguna argitaratuko da.
Ondorengo ariketen berri epaimahaiak emango du berak nahi duen bezala. Akatsak edozein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz.
7.Epaimahai kalifikatzailea.
Lehiaketa-oposizioko epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:
Mahaiburua:
—Gobernu Batzordeko lehendakaria edo hark izendatutako ordezkaria.
Mahaikideak:
—Mizpirualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordeko ordezkari bat.
—Zentroko administratzailea.
—HAEEko ordezkari bat.
—Enpresa Komiteko ordezkari bat.
—HAEEko ordezkari bat, euskarako froga egiteko.
Idazkaria:
—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitza Fundazio Publikoko Gobernu Batzordeko idazkaria.
Gobernu Batzordeak izendatuko ditu epaimahaikideak eta egoitzako iragarki-taulan argitaratuko da zein diren.
Izangaiek epaimahaikideak ukatzeko eskubidea izango dute, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 28. eta 29. artikuluetan jasotako gorabeheraren bat tartean bada.
Egoki ikusten badu, Epaimahaiak aukera izango du probaren batean gai horren inguruko aditu aholkularien laguntza jasotzeko.
8.Hautaketa-prozedura.
Izangaiak aukeratzeko prozesuak ondorengo bi fase izango ditu:
a) Oposizioaldia.
b) Lehiaketaldia.
Hautagaiei dei bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako, behar bezala justifikatutako derrigorrezko arrazoiak, Epaimahaiak bere kasa onartuak, gertatzen direnean izan ezik.
A) Oposizioaldia.
Oposizioaldiak ondoren adierazten diren ariketak izango ditu:
Lehenengo ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 2. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara ezagupena egiaztatzeKO HAEEk prestatutako probak izango dira.
Gai edo Ez Gai sailkatuko da eta 2. Hizkuntza eskakizuna gainditzen ez dutenak hautaketa bidetik bazter geldituko dira.
Ez dute froga hau egin beharrik izango apirilaren 15eko 86/1997 dekretuak dioen bezala, eskabidearekin batera ondoren adierazten diren ziurtagiriak edo tituluak aurkezten dituztenek:
—EGA ziurtagiria edo baliokideren bat.
—HAEEk emandako ziurtagiria, 2. hizkuntz eskakizuna edo goragokoren bat egiaztatzen duena.
—Hezkuntza sektoreari dagokion P.L.1.
—Hizkuntz Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria edo 4. kurtsoa gaindituta izatearen agiria.
—Labayru Ikastegiak emandako Agiria.
Bigarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Oinarri hauetako I eranskineko lehenengo ataleko gaiei buruzko galderak erantzutea.
Ariketa derrigorrez egin beharrekoa da. 0-50 puntu bitarte lortuko ditu izangaiak eta hurrengo ariketara pasa ahal izateko 25 puntu lortu beharko dira gutxienez.
Hirugarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Oinarri hauetako I eranskineko bigarrengo ataleko gaiei buruzko galderak erantzutea.
Ariketa derrigorrez egin beharrekoa da. 0-50 puntu bitarte lortuko ditu izangaiak eta hurrengo ariketara pasa ahal izateko 25 puntu lortu beharko dira gutxienez.
B) Lehiaketaldia.
Epaimahaiak ondorengo merituok baloratuko ditu, baldin eta eskaerarekin batera agiri bidez azaldu eta egiaztatu badira:
—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako edozein zerbitzutan egindako lana. 0,5 puntu emango dira bertan lan egindako urte bakoitzeko, eta, gehienez ere, 3 puntu. (Lan egindako urte osoak besterik ez dira kontabilizatuko).
9.Onartuen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
Oposizioaldiko probak eta lehiaketako balorazioa amaitu ondoren, Epaimahaiak proposatutako izangaien zerrenda jakinaraziko du, betiere, puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta Gobernu Batzordearen akta altxatuko da, izangaien proposamenak gauzatzeko.
10.Gorabeherak.
Epaimahaiak baimena du sortzen diren zalantzak argitzeko eta, oinarri honetan jasotakoaz besteko gaietan, lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko diren erabakiak hartzeko.
11.Inpugnazioa.
Oinarri hauen aurka egin dezakete interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusitako epean eta forman.
Bergara, 2004ko azaroaren 29a.—Gobernu Batzordeko Lehendakaria. (11480)
I ERANSKINA
Gai zerrenda
—1. Atala:
1. gaia. Zahartzea eta laguntza geriatrikoa.
2. gaia. Zaharrei eman beharreko tratua eta zaharrekin izan beharreko jarrera.
3. gaia. Zaharren gaixotasunen ezaugarriak.
4. gaia. Aurrezaintza eta balorazio geriatrikoa.
5. gaia. Arazo sozialak eta zahartzaroa.
6. gaia. Zahartzearen ondorioz sortzen diren aldaketa nagusiak.
7. gaia. Adinduaren errehabilitazioa.
8. gaia. Elikatze eta hidratatze premiak.
9. gaia. Libratu beharrak.
10. gaia. Azala eta mukosak zaindu beharra.
11. gaia. Mugitzeko premia. Lokomozio aparatua zaindu beharra.
12. gaia. Harreman premiak eta gorputzaren kanpo itxura zaindu beharra.
13. gaia. Eguneroko eginkizunak.
14. gaia. Istripu eta erorketak.
15. gaia. Garun baskuletako istripua: Eraginak, zioak eta ondorioak; zainketa eta maneiatzea sendaketa fase bakoitzean.
16. gaia. Depresioa eta suizidioa: Maiztasuna, garrantzia, adierazpenak eta susmoak, tratamendua, zainketa eta tratu bereziak.
17. gaia. Zahartzaroko dementzia.
18. gaia. Kardioarnasketa sistemako arazoak.
19. gaia. Beste osasun arazo batzuk.
20. gaia. Fase terminala.
21. gaia. Iatrogenia.
22. gaia. Tratu txarrak.
23. gaia. Egoera praktikoak: Klinikako laguntzailea etxean, osasun zentroetan eta eguneko ospitaleetan, zaharren egoitzetan, zainketa etengabeko unitateetan, egonaldi erdietako zainketan edo oheratze aldietan eta geriatria larriko unitateetan.
—2. Atala:
24. gaia. Solairuko arduraduna: Definizioa eta kualitateak. Organigrama: Eginkizunak. Bere ardurapean dauden langileak. Sarrera eta irteera kontrolak. Beste departamentuekiko harremanak. Lanaren arrazoizko banaketa. Gizarte harremanak. Pertsonen arteko arazoak. Jarrerak. Ordezkaritza.
25. gaia. Ehun zuntzak.
26. gaia. Materialari buruzko aurreikuspenak.
27. gaia. Logela, eremu ireki eta zerbitzuetako zonak ikuskatzea.
28. gaia. Kontrolak.
29. gaia. Laneko segurtasuna.
Bibliografia:
—Guia para Auxiliares y Cuidadores de ancianos. Isidoro Ruipérez y Paloma Llorente. Ed. Mc Graw-Hill Interamericana.
—La gobernanta. Asunción López Collado. Ed. Paraninfo.