| 242. zenbakia | Data 2004-12-20 | 23672 orria |
BERGARAKO UDALA
Mizpirualde Zaharren Egoitza
Erizain diplomatu bat jabetzako lanpostuan hartzeko eta erizainen lan-poltsa sortzeko lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.
1.Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea lehiaketa-oposizio libre bidez Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Fundazio Publikoan erizain diplomatu bat jabetzako lanpostua hartzeko kontratatzea. B taldeko lan-saria izango du, ARCEPAFEko 15. mailari dagokiona, eta derrigorrezkoa izango da 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Lan-jarduna astelehenetik iganderakoa izango da, urteko lan-egutegian finkatutako ordutegiaren araberakoa, eta, betiere, zerbitzuan sor daitezkeen beharrei erantzuteko.
2.Bete beharreko eginkizunak.
Orokorrean, betebeharrak honako hauetan jasotakoak izango dira, batetik azaroaren 8ko 2001/1.231 Errege Dekretuko 52, 53 eta54 artikuluetan eta bestetik Osasun-arloko Lanbideetako Antolamenduari buruzko 44/2003 legean. Eta bereziki honako hauetan:
1.Ospitaleratzeen eta Kanpoko kontsulten jarraipena.
2.Txertaketa kanpainen jarraipena.
3.Eguneroko botikak (pastilak, jarabeak, grageak, intsulina, sobreak e.a.) prestatu eta banatzea.
4.Medikuaren kontsultari bere eginkizun guztietan laguntzea erizaina behar duenean.
5.Botikin zerbitzua (sendaketak, injektagarriak). Kuren jarraipena (idatziz jasotzea).
6.Kontrolak: T/Aaren eta pisuaren kontrola. Gluzemiaren kontrolak (intsulinaren menpekoak). Inkontinentzien jarraipena. Urteroko analisiak.
7.Jantokietan jatorduetan gainbegiratu eta laguntzea. Dieten jarraipena.
8.Koordinazio bilerak.
9.Eguneroko parteak. Erizaintzako historiak egin eta eguneratzea. Erizaintzako urteko txostena.
10.Pertsonak eta taldeak (Erizain laguntzaileak, familiartekoak, egoiliarrak e.a.) osasun arloan heziz osasun programetan parte hartzea.
11.Beharrezko denean eguneroko odol-ateratzeak egitea.
12.Arduradunarekin batera, adinekoak egunean zehar ondo dauden begiratzea.
13.Egunero erizaintzako arduradunarekin harremana izatea.
14.Familiartekoekiko arreta, hala komeni bada.
15.Gauez lokalizatzeko moduan egotea («busca»).
16.Birziklatzea (hitzaldi, kongresu, beste egoitza, ikastaro eta abarretara joatea).
17.Fundazioaren Gobernuko Batzordeak, erizaintzako arduradunak edo egoitzako zuzendariak izenda diezazkion eta bere lanpostuari dagozkionak diren beste edozein eginkizun.
3.Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
Onartua izan eta Lehiaketa-Oposizioan parte hartu ahal izateko ondorengoa behar da:
a)Europar Batasuneko herrialderen bateko naziotasuna izatea edo Europako Administrazioak eginda eta Espainiak berretsitako tratatuen bidez, langileen zirkulazio librea ezar dakiokeenean, Europako Komunitatearen eraketa itunean definitutakoaren arabera.
Parte hartu ahal izango du, baita ere, Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere beren ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak izan arren, bere pentzuan bizi badira.
Era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren eskubide berekin parte hartu ahal izango dute Espainian legez dauden atzerritarrek ere. Horrelakoetan, atzerritar horiek, eskaerarekin batera, aldi baterako edo behin betirako egoitza-baimenaren jabe direla egiaztatu beharko dute.
b)18 urte beteta izatea.
c)Erizaintzako Unibertsitate-Diplomaren tituluaren jabe izatea.
d)Bere eginkizunak normal betetzea galaraziko dioten gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea, apirilaren 7ko Minusbaliatuen Integrazio Sozialari buruzko 13/82 Legearen 38.3 artikuluak dioenaren kalterik gabe.
e)Ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea edozein administrazio publikoan lan egiteko.
f)Diziplinazko espedientearen bitartez ezein administrazio publikotatik kendua ez izatea; eta, era berean, eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitua ez egotea.
g)Euskarako 3. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatzea.
4.Instantziak.
Instantziak Bergarako Mizpirualde Egoitzako Fundazio Publikoaren Gobernu Batzordeko Presidenteari bidaliko zaizkio eta Egoitzan bertan aurkeztuko dira, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 eguneko epean, eta baztertuak ez izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:
a)Lehiaketa-oposizioan parte hartzea eskatzen duten instantziek hirugarren oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.
b)Lehiaketaldian baloratu beharreko merituei buruzko datuak ere behar bezala egiaztatuta aurkeztu beharko dira. Ez dira kontuan hartuko eskaerak aurkezteko epean instantziarekin batera egiaztatzen ez direnak.
c)Instantziekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
—Nortasun Agiriaren fotokopia.
—Deaialdian parte hartzeko eskatzen den titulazioaren kopia.
—Hizkuntz eskakizuna betea duela egiaztatzen duen agiria, ezinbestekoa euskarako azterketa egin beharrik ez izateko.
—Instantzian aipatutako merituen egiaztagiriak, lehiaketaldian baloratuak izan daitezen.
—Laneko esperientzia zerbitzuak bete diren administrazioek edo enpresek emandako ziurtagirien bidez kreditatu beharko da, betetako funtzioak eta lan-harremanaren iraupena ondo zehaztuz. Lan-kontratuaren kopia ere ontzat hartuko da esperientzia baloratzeko, baina Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaindu denaren kopia aurkeztuta.
—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzaren Fundazio Publikoan egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia ere baloratuko dira, baldin eta instantzian bertan hala agertzen bada. Kasu horretan ez dago egiaztagiriak aurkeztu beharrik, eta hautagaien espedienteetan agertzen diren datuetan oinarrituta baloratuko dira.
—Prestakuntza osagarrien merituak kontuan hartzeko aurkezten diren agirietan garbi agertu behar da bakoitzaren iraupena. Bestela, Epaimahaiak berak erabakiko du meritu hori baloratu ala ez.
Instantziak aurkezteko moduak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen, azaroaren 26ko 30/1992koaren, 38.4 artikuluaren adierazitakoak.
5.Hautagaien onarpena.
Instantziak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko du Fundazioko Gobernu Batzordeak. Zerrenda hori jendaurrean jarriko da Egoitzako iragarki-taulan, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Behin-behineko zerrenda behin-betikotzat ulertuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo 10 eguneko epean inolako erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamaziorik balego, Gobernu Batzordeak behin-betiko zerrenda onartuz hartutako erabakiaren bitartez onartu edo baztertu egingo ditu. Erabaki hori Egoitzako iragarki-taulan argitaratuko da.
Onartutako eta baztertutakoen zerrendaz bat, lehen azterketaren eguna ere argitaratuko da, bai eta Epaimahai Kalifikatzaileak nork osatuko duten ere.
Hortik aurrerako frogen berri Epaimahaiak emango du, egokien deritzon bezala. Egitezko errakuntzak edozein unetan konpondu ahal izango dira, bai ofizioz eta bai interesdunak hala eskatuta.
6.Epaimahai kalifikatzailea.
Lehiaketa-Oposizioaren epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:
—Mahaiburua: Alkatea edo berak ordezko izendatzen duen Gobernu Batzordeko kidea.
—Egoitzako Gobernu Batzordeko kide bat.
—Gipuzkoako Erizaintza Diplomatuen Elkargo Ofizialeko ordezkari bat.
—HAEEen ordezkari bat.
—Enpresa Komiteko kide bat, edo komite horrek izendatutako bat, hitza eta botoa dituela.
—HAEEeko ordezkari bat euskarako froga egiteko.
Idazkaria:
—Batzordeko idazkaria.
Epaimahaiak ezin izango du jardun partaideen, titular zein ordezkoen, erdia gehi bat bertan ez badira, eta beharrezko irizten dituen aholkularien laguntza jaso ahal izango du; aholkulari horiek euren espezialitate teknikoetara mugatuko dira.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 28. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat tartean bada, Epaimahaiko partaideek uko egingo diote bertan parte hartzeari eta Batzordeko Presidenteari hala jakinaraziko diote.
Epaimahaiko kideen izendapena argitara emango da, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera.
7.Hautaketa prozedura.
Izangaiak aukeratzeko prozesuak ondorengo bi fase izango ditu:
a)Oposizioaldia.
b)Lehiaketaldia.
A)Oposizioaldia.
Hautagaiei dei bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako, behar bezala justifikatutako derrigorrezko arrazoiak, Epaimahaiak bere kasa onartuak, gertatzen direnean izan ezik.
Oposizioaldiak ondoren adierazten diren ariketak izango ditu:
Lehenengo ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
3. Hizkuntza eskakizunari dagokion euskara ezagupena egiaztatzean datza.
Gai edo Ez Gai sailkatuko da eta 3. Hizkuntza eskakizuna gainditzen ez dutenak hautaketa bidetik bazter geldituko dira.
Ez dute froga hau egin beharrik izango apirilaren 15eko 86/1997 dekretuak dioen bezala, eskabidearekin batera ondoren adierazten diren ziurtagiriak edo tituluak aurkezten dituztenek:
—EGA ziurtagiria edo baliokideren bat.
—HAEEk emandako ziurtagiria, 3. hizkuntz eskakizuna edo goragokoren bat egiaztatzen duena.
—Hezkuntza sektoreari dagokion P.L.2.
—Hizkuntz Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria.
—Labayru Ikastegiak emandako Agiria.
Bigarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Oinarri hauetako I eranskineko Programa-Gaietan agertzen diren gaiak, edo/eta erantzun laburreko galderak, edo/eta aukera anitzeko galderaz osatutako galdetegiak idatziz garatzea izango da ariketa.
Ariketari gehienez ere 40 puntu emango zaizkio eta hurrengo ariketara pasa ahal izateko 20 puntu lortu beharko dira gutxienez.
Hirugarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Programa-Gaien (I. Eranskina) edukiarekin edo/eta lanpostuaren eginkizunetan erlazionatutako kasu teoriko edo/eta teoriko-praktiko bati edo gehiagoari idatziz erantzuna ematea izango da. Ariketa Epaimahaiak proposatuko du egiten hasi aurretxoan eta erabakitzen den iraupena izango du.
Gehienez ere 40 puntu emango zaizkio eta ariketa gainditu eta prozesuan aurrera jarraitu ahal izateko 20 puntu lortu beharko dira gutxienez.
Laugarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Egokitzapen funtzionalari buruzko frogak egitea izango da (ebaluazio psikologikoko frogak, elkarrizketak) hautagaiak lanpostuaren perfilera teknikoki eta pertsonalki zenbateraino egokitzen diren baloratzeko.
Ariketa honi gehienez ere 20 puntu emango zaizkio eta ariketa gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira.
B)Lehiaketaldia:
Epaimahaiak ondorengo merituok baloratuko ditu, baldin eta eskaerarekin batera agiri bidez azaldu eta egiaztatu badira, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraituz, beti ere instantziak aurkezteko epea amaitzen den eguna erreferentzia hartuta:
a)Edozein egoitzatan Erizaintzako Diplomatu gisa eskainitako zerbitzuengatik: Gehienez ere 30 puntu emango dira, lan egindako urte bakoitzeko 10 puntu.
b)Lanpostuarekin erlazionatutako gaiei buruzko formazio osagarria eta, orokorrean, Epaimahaiaren iritziz hautagaiaren trebakuntza profesionalerako onuragarri gerta ahal izan diren bestelako jarduerak, bereziki profesionalak ez direnak. Gehienez ere 15 punturekin baloratuko da, egindako formazioko 50 ordu bakoitzeko 5 puntu emanez.
8.Onartuen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
Hautagai bakoitzaren amaierako kalifikazioa, Oposizioaldiko ariketetan lortutako puntuen baturari Lehiaketaldiaren balorazioa gehituta aterako da.
Puntuazioan berdinketarik izango balitz, oposizioaldiko 4. ariketako puntuazioa hartuko da kontuan.
Lehiaketa-oposizioa gainditzen duten hautagaiek lan-poltsa osatuko dute. Denboraldiko kontratazioa egin behar denean lan-poltsa honekin baliatuko da.
Lan-poltsak hasieran urte beteko iraupena izango du eta Gobernu batzordeak onartzen duen datatik urtero 4 urte arte luzatu ahal izango da. Denboraldiko beharrak betetzeko bakarrik erabiliko da, eta atera duten puntuazioa zorrotz errespetatuta deituko zaie.
Kontratu bakoitzerako deitzeko sistema hauxe izango da: Izangai bakoitzak emandako telefonora deituko zaio goizean goiz eta hurrengo eguneko 13:00ak baino lehen erantzun ez badu zerrendako hurrengoari deituko zaio.
Izangai bati deitu eta ezetz erantzun edo erantzunik ematen ez badu, zerrendatik kanpo lagako da eta zerrenda horrek indarrean jarraitzen duen bitartean ez zaio gehiago deituko, ezintasuna justifikatzen duen ziurtagiriren bat aurkezten ez badu. 48 orduko epearen barruan gaixorik dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria edo kontratuarekin lanean diharduela ziurtatzen duen agiria aurkeztuz gero, zerrendako postu berdina mantenduko zaio hurrengo beste baterako.
Kontratatzeko beharra sortuz gero lan-poltsakoren batekin harremanetan jartzeko, kontaktuko telefono-zenbaki bat utzi beharko dute izangaiek, eta horren bitartez egingo da kontaktua, baina, betiere, deiari 24 orduko epean erantzun beharko diote.
Epaimahaiak egoitzako iragarki-taulan argitaratuko du puntu gehien lortu duen izangaiaren izena, eta Fundazio Publikoaren Gobernu Batzordeari aurkeztuko dio proposamena, onartu eta izangaia izendatzeko.
9.Kontratuaren formalizazioa.
Argitarapena egiten den egunetik hasita 10 egun naturalen epean, proposatutako izangaiak lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Baldin eta epe horretan, eta ezinbesteko kausaz ez bada, izangaiak ez balituzke esandako dokumentuak aurkeztu edo ez balu ziurtatu baldintzak betetzen dituela, ezingo da kontratua gauzatu, eta Egoitzako Gobernu Batzordeari egokituko zaio zerrendan dagoen hurrengo izangaia izendatzea, eta hala jokatuko da beti, harik eta postua betetzen den arte. Hala jokatuz ez balitzake lortuko postua betetzea, bete gabe utziko da, eta hutsik geratuko da lehiaketa-oposizioa.
10.Praktikak eta prestakuntza.
Hautatutako izangaiari 6 hilabeteko kontratua egingo zaio hasiera batean, y froga-alditzat hartuko da, langileen estatutuaren 14. artikuluak ezartzen duenaren arabera.
Froga-aldi hori pasatuta, eta zentroko zuzendariak horren inguruan egindako txostena irakurrita, Egoitzako Gobernu Batzordeak aukera izango du kontratua mugagabe bihurtzeko edo, aldiz, hutsik lagatzeko deialdia.
11.Gorabeherak.
Epaimahaiak baimena du sortzen diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko diren erabakiak hartzeko.
12.Inpugnazioa.
Interesatuek deialdi honen eta bere oinarrien aurka ekin dezakete, bai eta haietatik eta epaimahaiaren jardueratik eratorritako administrazio egintzen kontra ere, Euskadiko Justizia Epaitegi Nagusiaren Kontentzioso-Administratiboaren Aretoan, bi hilabeteko epean Gipuzkoako Boletín Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita eta Organo honi adierazita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkdiea arautzen duen 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera, baina egoki uste duten beste edozein errekurtso aukera ere izango dute.
Bergara, 2004ko azaroaren 29a.—Gobernu Batzordeko Lehendakaria. (11479)
I. ERANSKINA
Lehiaketa-oposizioa: due (erizaintzako unibertsitateko diplomatuak) kontratatzeko lan-burtsa osatzeko gai programa.
Gai zerrenda
1. gaia: Zahartze prozesua. Aldaketa fisikoak: Liseri-aparatu, sistema genitourinario, muskulu eta eskeletoko sistema, inmunologia sistema, nerbio sistema, sentimen eta tegumentu organuetakoak.
2. gaia: Zahartzearen alderdi psikosozialak. Adineko pertsonen psikologia. Adinekoaren portaera. Adinekoa eta familia.
3. gaia: Prebentzioaren garrantzia adinekoetan. Arnasketa eta zirkulazio funtzioen mantenimendua. Arnasketako ariketak. Mugikortasun fisikoaren garrantzia.
4. gaia: Erizaintzako arreta prozesua. Faseak.
5. gaia: Higiene-beharrak. Adinekoaren higieneko printzipioak. Erizaintzako interbentzioa.
6. gaia: Erosotasun-, atseden- eta lo-beharrak. Funtzionamendu normala eta zahartzaroko aldaketak.
7. gaia: Geriatriako unitateetan zahartzaroko denbora librearen okupazioa.
8. gaia: Adinekoaren segurtasun-beharrak. Istripuen prebentzioa.
9. gaia: Erizaintzako Arreta Nutrizio mailako Beharretan. Elikagaiak. Dieta-motak. Dieta Terapeutikoak.
10. gaia: Gaixo geriatrikoa. Ezaugarriak.
11. gaia: Erizaintzako arreta. Prozedurak, zeinuak eta sintomak, prozesurik ohizkoenetako zainketa eta osasun-heziketa:
—Kardiobaskularrak: Hipertentsioa, arritmiak, iskemiak.
—Arnasketakoak: EPOC, neumonia, TBC
—Digestiokoak: Ulcus, hemorragiak, zirrosia, hepatitisa, ostomiak, beherakoak, idorreria.
—Neurologikoak: ACV, dementziak.
—Gihar eta eskeletokoak: Artrosia, artritisa, hausturak.
—Endokrinoak: Diabetea, obesitatea.
—Genitourinariokoak: Gutxiegitasunak, inkontinentziak, infekzioak, prolapsoa, prostatako hipertrofia.
12. gaia: Botikak ematea. Moduak. Dosia. Fluidoterapia. Erizaintzako zainketak.
13. gaia: Bihotza gelditzea: Balorazioa, prozedurak, RCP eta zainketak.
14. gaia: Infekzioa: Kontzeptu orokorrak. Infekzio nosokumiala. Prebentzioko protokoloak.
15. gaia: Zauriak. Sendatzeko prozesuak. Aposito eta kurak. Drenaiak. Josturak.
16. gaia: Presioagatiko ultzerak. Arrisku faktoreen balorazioa. Prebentzioko protokoloak. Erizaintzako zainketak.
17. gaia: Geriatriako larrialdiak. Alarma zeinuak. Erizaintzako zainketak.
18. gaia: Geriatriako errehabilitazioa. Alderdi orokorrak.
19. gaia: Hilzorian dagoen adinekoa. Erizaintzako arreta.
20. gaia: Adinekoarekiko arretarako komunitatearen baliabideak. Adinekoaren eskubideak.