Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

242. zenbakia Data 2004-12-20 23631 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ABALTZISKETAKO UDALA
2005eko zerga ordenantzen aldaketa. Behin betiko onespena.

ABALTZISKETAKO UDALA

Iragarkia

Gipuzkoako Udal Ogasunak arautzen dituen uztailak 5eko 11/1989 Foru Arauko16.1 artikuluak agindutako jendaurreko informazio epea amaitu denez eta epe horretan ez denez inolako zuzenketa eske edo oharkizunik aurkeztu, finko eta behin betikoak bihurtu dira Udal Batzarrak 2004ko irailaren 30ean hartu zituen behin behineko erabakiak Udal izaerako zenbait tributuren ordainarazpena arautzen duten Ordenantzak aldatzeari, 2005eko urtarrilaren 1etik hasita.

1.  2005 urteko urtarrilaren 1etik aurrera, ondorengo Zergei buruzko Ordenantza fiskalen eranskina hauek aldatu dira:

1.Ondasun Higiezinen zerga.

Landalur zerga: Tipoa: %0,615.

Hirilur zerga: Tipoa: %0,158.

2.Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zerga.

Eranskina

TARIFA

Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota (Euro)

a)Turismoak:

9 zaldi fiskaletik beherakoak 19,43

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 38,86

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 84,29

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 90,69

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 116,60

20 zaldi fiskaletik gorakoak 142,51

b)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 97,44

21etik 50 plazara bitartekoak 138,78

50 plaza baino gehiagokoak 170,27

c)Kamioiak:

1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 97,44

2.999tik 9.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 138,78

9.999tik gorako karga erabilgarria dutenak 173,48

d)Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 20,65

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 32,47

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 97,44

e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak:

1.000 baino gutxiagoko eta 750 kg. baino gehiagoko karga erabilgarria dutenak 20,65

1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria du- tenak 32,47

2.999 kg.tik gorako karga erabilgarria dutenak 97,44

f)Bestelako ibilgailuak:

Ziklomotoreak 5,17

125 cc.ra bitarteko motozikletak 5,17

125 cc.tik 250 cc.ra bitarteko motozikletak 8,85

250 cc.tik 500 cc.ra bitarteko motozikletak 17,71

500 cc.tik 1.000 cc.ra bitarteko motozikletak 35,44

1.000 cc.tik gorako motozikletak 70,87

2.  2005 urteko urtarrilaren 1etik aurrera Jardueren eta zerbitzu prestazioen gaineko tasen eranskin hauek aldatu dira:

1.  Ura.

Ur hornidura zerbitzua: Ur kontsortzioak onartutako taula.

2.Zaborra.

Etxeetakoa: 13,83 euro urtean.

Ez etxeetakoa: 93,12 euro urtean.

3.Hilerria.

Hilobiratzea, 10 urteko kontzesioa: 356,30 euro.

Hezurtokia, 10 urteko kontzesioa: 107,24 euro.

Gipuzkoako Udal Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, tipoak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak finkatu eta aldatzea onesten duten akordio horien aurka, interesatuek errekurtso kontentzioso-administratiboa tartekatu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bi hilabeteko epean, akordio horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuz.

Dena dela, interesatu horiek aurkez dezakete, nahi bada eta kontentzioso-administratibo bidea baino lehen, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomi-Administratiboaren aurrean erreklamazioa hilabeteko epean, aipatu akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik aurrera kontatuz.

Abaltzisketa, 2004ko abenduaren 2a.—Argitxu Zabala Zeberio, Alkatesa (11474)