| 240. zenbakia | Data 2004-12-16 | 23451 orria |
USURBILGO UDALA
Iragarkia
Arauzko informazio publiko epean inolako erreklamaziorik jaso ez denez, behin betirako onartu dira 2005ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, zerga, tasa, prezio publiko eta kontribuzioen ordenantza fiskalak, onartutako testuak honela geratzen direlarik:
Ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, eta geroztik Araudiak izan dituen aldaketak kontuan izanik, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
II. GRABAMEN TASA
2. artikulua.
1. Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa Eraskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratuko da finkatua.
2. Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, eraskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratuko da finkatua.
III. OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK
3. artikulua.
1. Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.
2. Landa Ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.
3. Zerga honen zehaztapena aurreko apartatuetan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako 2 artikuluan bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.
IV. SALBUESPENAK
4. artikulua.
Foru Arauak ezarritako salbuespenez gain, titularitate publikoko osasun zentroen ondasunak salbuetsita geratuko dira baldin eta Ondasun horiek zentroen berezko helburuak betetzeari zuzenean lotuta badaude.
V. HOBARIAK
5. Artikulua.
Hurrengo hobariak onartuko dira:
a) Kuota osoaren %50etik %60era bitarteko hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon. Portzentajeak honela finkatu dira obra berriaren izaeraren arabera, lehen 3 urtetan.
Babes Ofizialeko etxebizitzak Beste obra berriak
1. urtean %60 %50
2. urtean %55 %50
3. urtean %50 %50
b) Famili ugariei hobaria:
Hobariaren portzentaia: %50.
Zerga hobariaren mugak:
—Katastro balioa 150.000 euro baino handiagoa bada, hobaria aplikatuko da baina gehienez ere balio horri buruz.
—Familia ugaria izateagatik ematen den hobaria bateraezina izango da OHZri buruz ezarritako edo ezar daitezkeen beste hobari batzuekin.
—Hobaria hauek bakarrik aplikatuko zaie: Familia unitatea bizi ohi den ondasun higiezinean dauden etxebizitzari, garajeari eta ganbara edo trastelekuari.
—Ohiko bizitegi izaera emateko ondasun higiezin bati, ezinbesteko baldintza izango da ondasun higiezin horretan erroldaturik egotea zerga hobaria izateko eskubidea duten familiako kide guztiak.
—Hobariaren eskaera indarrean dagoen urteko errolda itxi aurretik egin beharko da. Urteko errolda behin betiko izaerarekin itxi ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko indarrean dagoen ekitaldirako. Hurrengo urtean izango dute eragina ala badagokie.
Hobariarekin baliatzeko baldintza formalak:
—Aplikazioaren zerga aldiari dagokion sortze egunean familia ugariaren titular izaera daukaten hiri OHZren subjektu pasiboek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
* Interesdunaren eskabidea, udalak erraztuko du eredua.
* Familia ugarien tituluaren fotokopia konpultsatua.
Udalak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean familia unitateko kideak erroldatuak daudela egiaztatuko du.
c) Kuota osoaren %50ko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondorenetik lehen 3 urtetan.
6. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VI. HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZEN ERREKARGUA
7. artikulua.
12/1989 Foru Arauak 14.5 artikuluaren babesean, ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean eta modu iraunkorrean hutsik daudenean, %25ko errekargua ordaindu beharko dute zerga kuota likidoaren gainean.
Errekarguaren ezaugarriak hurrengoak dira:
—Ondasun higiezinei aplikatuko zaie etxebizitza erabilera dutenean eta modu iraunkorrean hutsik daudenean.
—Zenbatekoa: OHZren kuota likidoaren %25.
—Zergaren subjektu pasiboei exijituko zaie.
—Sortzapena abenduaren 31n gertatzen da.
—Udalek urtero likidatuko dute, ondasun higiezina hutsik dagoela egiaztatu eta gero, eta egoera hori aitortzen duen egintza administratiboarekin batera.
—Etxebizitza hutsik dagoela erabakitzeko baldintzak arauzko eran ezarriko dira.
Errekargu honen aplikazioa aurretik esandako erregelamendua onartzeari baldintzatuta dago.
KUDEAKETA ARAUAK
8. artikulua.
1. Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuorde daiteke, Udal Batzarrak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.
2. Hartuko den udal erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.
AMAIERAKO XEDAPENA
Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta Ordenantzaren zati osagarri den Eranskinean dauden karga tasak, Udal Batzarrak Eranskinean adierazten den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 1990ko urtarrilaren 1ean sartuko ziren, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik. Ondoren urtez urte egindako aldaketen ondorioz, horra egun indarrean dagoen eranskina.
ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2004ko irailak 28.
Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa:
—Industria eta zerbitzu erabilerarako tipoa: %0,42.
—Beste erabileretarako (etxebizitza, etab): %0,19.
Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 0,75koa da.
*****
Udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauko 10 eta 11 artikuluetan aurrikusitako ahalmenak erabiliz.
II. GUTXIENGO KUOTEN PONDERAZIOA
2. artikulua.
Udalerri horretan zergapetutako jardueratarako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1. Eranskinean azaltzen diren koefizienteen arabera gehituko dira.
3. artikulua.
Udalerriaren barnean Zerga honek zergapetutako jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. Artikuluaren arabera gehituko kuotei 2. Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.
4. artikulua.
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.
5. artikulua.
Aipatu 3. Artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 2. Eranskinean erlazionatutako kategorien arabera.
III. TRIBUTUZKO ZERGA
6. artikulua.
Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.
IV. SALBUESPENAK
7. artikulua.
1. Honako hauek salbuesten dira zergatik:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.
Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.
c) 2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.
Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.
Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: Letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.
Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:
1. Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.
2. Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.
Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.
Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.
3. Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.
Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.
Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.
4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
f) Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
g) martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.
h) Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.
Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.
i) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.
2. artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.
V. HOBARIAK
8. artikulua.
a) Kuotaren %5, 10 edo 20ko hobaria enplegua sortzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zergaldiaren aldean gehitu badute. Hobaria honela aplikatuko da:
Langile kopurua %5 haziz gero, %5ko hobaria.
Langile kopurua %10 haziz gero, %10ko hobaria.
Langile kopurua %20 edo gehiago haziz gero, %20ko hobaria.
b) Kuotaren %5ko hobaria, udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldintza hauek betetzen dituztenean:
—Energia berriztagarriak erabili. Energia berriztagarria kontsumitzen den energiaren %25 baino gehiago izan beharko du.
—Udalerrian dagoen industri jarduera osoak ingurugiro ziurtagiria izatea; ISO14.000 araua kontutan izanik.
2. Aurreko 1 apartatuko b) letran aurrikusten den hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio beti, eta kuota hori ondoko hauek osatuko dute: Tarifaren kuotak eta, hala badagokio, 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak 11. artikuluan jasotako koefizienteak eta indizea aplikatzeagatik aldatutakoak. Aurreko 1 apartatuko a) letran aipatu den hobaria aplikagarri gertatzen bada, aurreko apartatuko b) letrako hobaria aurreko 1 apartatuko a) letran aipatutako hobaria aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaio.
9. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VI. GESTIO ARAUAK
10. artikulua.
1. Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarrak aldez aurretik erabakitako eran, hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituen urtearen hasiera baino lehen.
2. Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen sei hilabetearen barruan. Era berean argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bertan hitzarmen horien salaketa.
3. Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.
VII. AZKEN XEDAPENA
Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. eta 2. Eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak onartu zituen Udal Batzarrak, Eranskinean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 1992ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da. Geroztik, urtez urte egindako aldaketen ondorioz, horra egun indarrean dauden eranskinak.
1. ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2004ko irailak 28
Eragiketa bolumenaren araberako ponderazio koefizientea, hurrengo taularen arabera:
Eragiketa bolumena (eurotan) Koefizientea
2.000.000,00 eta 6.000.000,00 euro bitartean 1,20
6.000.000,01 eta 10.000.000,00 euro bitartean 1,22
10.000.000,01 eta 50.000.000,00 euro bitartean 1,24
50.000.000,01 eta 100.000.000,00 euro bitartean 1,27
100.000.000,00 euro baino gehiago 1,30
Eragiketa bolumenik gabe 1,25
Udalerri guztirako finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntza koefiziente bakarra: 1,00
2. ERANSKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena:
a) Atallu, Ugarte, Asteasuain, Zumartegi, Ugaldea, Txokoalde, Aginaga, Zingirategi-Ingemar, Elor azpi-Luzuriaga, Zapategi-Michelin, Egiazpea-Berriola, Asteasuain Merkataritza gunea eta beste industrialdeak:
Indizea: 1,80.
b) Herriko gainontzekoak:
Indizea: 1.
*****
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
I. KAPITULUA. IZAERA ETA ZERGA GAIA
1. artikulua.
1. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Usurbilgo udalerrian dagoenean exigitzen da.
2. Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
3. Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. KAPITULUA. SALBUESPENAK
2. artikulua.
1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionari kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionari edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2. artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. KAPITULUA. SUBJEKTU PASIBOAK
3. artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. KAPITULUA. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2. Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA. ZERGA KUOTA
5. artikulua.
1. Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exigituko da zerga.
2. Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne. Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3. Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
1na.—Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.
2na.—Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
3na.—Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
4na.—Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
5na.—Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
6na.—Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
7na.—Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. KAPITULUA. HOBARIAK
6. artikulua.
1. Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.
2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %50ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.
3. Turismo, autobus eta kamioi motako ibilgailuek %50eko hobaria izango dute zerga kuotan, matrikulatzen direnetik lau urtez, kontsumitzen duten karburante motaren arabera, motorraren ezaugarrien arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera, beti ere ondoren zehazten diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira:
A) Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.
B) Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.
C) Isurpen gabeak edota, motor elektrikoa duten ibilgailuak badira.
Aurreko A),B) eta C) ataletan aurrikusitako hobariak jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da gainera:
1. Subjektu pasiboek hobaria eska dezatela, ibilgailu berriaren ezaugarrien fitxa teknikoa erantsiz eta aldi berean ibilgailu zaharra desegiteagatik behin betiko baja agiria ere erantsiz.
2. Subjektu pasiboa, Ibilgailu berriaren lehen matrikulazio data baino bederatzi hilabete lehenago gutxienez, mota berdineko (2822/1998 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera) beste ibilgailu baten jabe izana izatea eta ibilgailu zaharra desegiteagatik Trafikoko Zuzendaritzako erregistro publikoan behin betiko baja eman izatea. Gainera, aipaturiko baja eta ibilgailu berriaren matrikulazioaren artean ezingo dira sei hilabete baino gehiago igaro.
3. Desegiteagatik baja eman zaion ibilgailuak lau urte edo gehiago izatea, lehenengo aldiz matrikulatu zenetik kontatuta.
4. Aurreko 2 eta 3 zenbakitan aipatutako hobariak zerga kuotari aplikatuko zaio.
VII. KAPITULUAKUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Usurbilgo Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1. Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2. Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko baxak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3. Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
10. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exigituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VIII. KAPITULUA. BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
11. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX. KAPITULUA. ERROLDAK
12. artikulua.
1. Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen sei hilabete barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurrikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2. Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3. Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabetekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. KAPITULUA. ITZULKETAK
13. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboari dagokion zenbatekoaren itzulketa ofizioz egingo dio Udalak, berak jasotako informazioaren arabera.
14. artikulua. Xedapen gehigarria.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
15. artikulua. Amaierako xedapena.
Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
16. artikulua. Xedapen indargabetzailea.
Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 1989ko azaroaren 27an behin betiko onartua.
I ERANSKINA / ANEXO I
|
Potentzia eta ibilgailu mota |
Kuota (eurotan) |
Potencia y clase del vehículo |
Cuota |
|
a) Turismoak |
a) Turismos |
||
|
- 9 zaldi fiskaletik beherakoak |
24,5 |
- De menos de 9 caballos fiscales |
24,5 |
|
- 9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak |
49 |
- De 9 hasta 11,99 caballos fiscales |
49 |
|
-12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak |
98 |
- De 12 hasta 13,99 caballos fiscales |
98 |
|
- 14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak |
147 |
- De 14 hasta 15,99 caballos fiscales |
147 |
|
- 16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak |
196 |
- De 16 hasta 19,99 caballos fiscales |
196 |
|
- 20 zaldi fiskaletik gorakoak |
269,5 |
- De 20 caballos fiscales en adelante |
269,5 |
|
b) Autobusak. |
b) Autobuses. |
||
|
- 21 plazatik beherakoak |
147 |
- De menos de 21 plazas |
147 |
|
- 21 eta 50 plaza bitartekoak |
220,5 |
- De 21 a 50 plazas |
220,5 |
|
- 50 plazatik gorakoak |
294 |
- De más de 50 plazas |
294 |
|
c) Kamioiak. |
c) Camiones. |
||
|
- 1.000 kilogramotik beherako karga erabilgarria dutenak |
73,5 |
- De menos de 1.000 kilogramos de carga útil |
73,5 |
|
- 1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak |
147 |
- De 1.000 a 2.999 kilogramos de carga útil |
147 |
|
- 2.999tik gorako eta eta 9.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak |
220,5 |
- De más 2.999 a 9.999 kilogramos de carga útil. |
220,5 |
|
- 9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak |
294 |
- De más de 9.999 kilogramos de carga útil |
294 |
|
d) Traktoreak. |
d) Tractores. |
||
|
- 16 zaldi fiskaletik beherakoak |
24,5 |
- De menos de 16 caballos fiscales |
24,5 |
|
- 16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak |
49 |
- De 16 a 25 caballos fiscales |
49 |
|
- 25 zaldi fiskaletik gorakoak |
147 |
- De más de 25 caballos fiscales |
147 |
|
e) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak |
e) Remolques y semirremolques arrastrados por vehículos de tracción mecánica. |
||
|
- 1.000 kg.-tik beherako eta 750 kg.-tik gorako karga erabilgarria dutenak |
24,5 |
- De menos de 1.000 y más de 750 kg. de carga útil |
24,5 |
|
- 1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak |
49 |
- De 1.000 a 2.999 kilogramos de carga útil |
49 |
|
- 2.999 kilogramotik gorako karga erabilgarria dutenak |
147 |
- De más de 2.999 kilogramos de carga útil |
147 |
|
f) Bestelako ibilgailuak |
f) Otros vehículos |
||
|
- Zikomotoreak |
7,35 |
- Ciclomotores |
7,35 |
|
- 125 c.c. bitarteko motozikletak |
7,35 |
- Motocicletas hasta 125 c.c |
7,35 |
|
- 125 c.c.-tik gorako eta 250 c.c. bitarteko motozikletak |
14,7 |
- Motocicletas de más de 125 hasta 250 c.c |
14,7 |
|
- 250 c.c.-tik gorako eta 500 c.c. bitarteko motozikletak |
29,4 |
- Motocicletas de más de 250 hasta 500 c.c |
29,4 |
|
- 500 c.c.-tik gorako eta 1.000 c.c. bitarteko motozikletak |
58,8 |
- Motocicletas de más de 500 hasta 1.000 c.c |
58,8 |
|
- 1.000 c.c.-tik gorako motozikletak |
117,7 |
- Motocicletas de más de 1.000 c.c |
117,7 |
Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren Ordenantza Fiskal arautzailea.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauetan aurrikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exigitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Lan edo hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio.
4. artikulua.
Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:
1. Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.
2. Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.
3. Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.
4. Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakarkitenak.
5. Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.
6. Lurraren Legeko testu bateratuko 58. artikuluko 2 atalean azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.
7. Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.
8. Lur higidurak, hala nola lurrerauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa, egintza horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta leudekeenean salbuetsiz.
9. Eraikuntzen erauzketa, erori zorian daudela aitortuetan salbu.
10. Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide iharduera, zerbitzu publiko edo lurrazpiari ematen zaion beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.
11. Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jartzea.
12. Gaitasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarkiten edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.
5. artikulua.
Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ordainketaz salbuesten da, Estatuaren, Autonomi Elkarteen, Lurralde Historikoen edo Herri Erakundeen jabegokoak diren edozein eraikuntza, instalazio edo obrak, baldin eta aipatu zergapean egonik, berauen hondakin uraren saneamendura zuzenki destinatuko badira, beren kudeaketa erakunde autonomoek garatuko badute ere, nahiz eta eraikuntza obra berriak zein kontserbazio obrak izan.
III.SUBJETU PASIBOAK
6. artikulua.
1. Ondorengoak ditugu, zergadun moduan, zerga honen subjektu pasiboak: Foru Tributu Arau Orokorraren 33. artikulua aipatu eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten direneko ondasun higiezinen jabeak, obren jabeak baldin badira; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.
2. Udal Administrazioaren aurrean fedemaileki frogatzen ez bada obraren jabe izaera ez dagokiola obra egiten den higiezinaren jabeari, beste pertsona edo entitate bati baizik, ulertuko da higiezinaren jabea dela arduraduna.
7. artikulua.
1. Zergadunaren ordezko subjektu pasibo iritziko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.
2. Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari exigitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.
IV.OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
1. Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak osatzen dute Zergaren Zerga-oinarria.
2. Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkezturiko exekuzio materialaren aurrekontua kontuan hartuko da, bidezko Elkargo Ofizialak ikus-onetsi badu.
3. Aurreko apartatuan adierazitako ezaugarriak betetzen ez dituen aurrekontuaren kasuan nahiz aurretiazko lizentzia lortu ez duten eraikuntza, instalazio eta obren kasuan, udal-teknikoek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoari iritzitako kostuaren arabera.
V.TRIBUTU KUOTA
9. artikulua.
Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.
VI.SORTZAPENA
10. artikulua.
Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.
VII.HOBARIAK
11. artikulua.
Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hobariak onartu ditu Usurbilgo Udalak:
a) %50ko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.
b) %95era bitarteko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea. Hobariaren %koa zehazteko, eguzki energia aprobetxatzeko sistemak obra guztiaren koste materialean duen proportzio berdina erabiliko da.
c) %15ko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, subjektu pasiboak aurrez eskaera bideratu beharko dutelarik.
d) %90ko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasuna eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean. Hobaria soilik mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak.
e) %95ko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obren helburua erreteila eta kanpoko hormen lanak direnean.
2. Aurreko 1 apartatuko a) letran aipatzen den hobaria aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko b) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.
Aurreko 1 apartatuko a) eta b) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko c) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.
Aurreko 1 apartatuko a), b) eta c) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko d) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.
Aurreko 1 apartatuko a), b), c) eta d) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko e) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.
VIII.KUDEAKETA
12. artikulua.
Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.
13. artikulua.
Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.
14. Artikulua.
1. Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren benetako kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion zenbateko subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
2. Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industrial onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.
15. artikulua.
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.
16. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokionez, era berean zerga urraketen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokionez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurrikusitakoa izango da aplikagarri.
17. artikulua.
Lizentziaren titularrak baimendutako obra, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.
18. artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.
IX.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 1990ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte. Geroztik, urtez urte egindako aldaketen ondorioz, horra egun indarrean dagoen eranskina:
ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2004ko irailak 28.
TARIFA
Eraikuntza, instalazio edo obra mota Karga tasa
Nekazal jarduerari loturiko eraikuntzak 2
Nekazal gunetan etxebizitzen eraikuntza 4
Hiritar eraikuntzak 4,5
Familia bakarreko etxebizitza adosatuen eraikuntzak 5
Familia bakarreko etxebizitzen eraikuntzak 5
Merkatal eta industri izaerakoak, edozein
lurzorutan 5
*****
Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren Ordenanza Fiskal arautzailea.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauan aurrikusitakoaren arabera Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exigitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentaia laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
1. Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2. Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hirilurren kontsiderazioa:
Hiri-lurzorua, urbanizagaia; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argitegia publiko dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta daudenak.
Nekazal Legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horregatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III.MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1. Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2. Zerga honen eraginetarako hurrengoak izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa:
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurren kontsiderazioa ez dutenek.
IV.SALBUESPENAK
5. artikulua.
1. Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:
a) Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.
b) uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurrikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.
Salbuespen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenganatu aurreko lehendabiziko 5 urteetan gauzatzea.
Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkien eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obra horien balio kostu balio katastralaren %25 baino handiagoa bada.
2. Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Usurbilgo udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.
f) Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.
g) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.
V.SUJETU PASIBOAK
6. artikulua.
Hurrengoak dira zergaren subjektu pasiboak:
a) Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b) Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostu bidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1. Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zehar hartutako benetako gehikuntza da.
2. Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurraren balioaren gainean Eranskinean dagoen eskalaren portzentaia aplikatuko da.
3. Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentaia zehazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena. Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentaiaren arabera zehaztuko da.
Bigarrena. Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentaia, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetako emaitza izango da.
Hirugarrena. Lehen erregelaren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentaia zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua.
Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.
9. artikulua.
1. Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentaiei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
2. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskineko urteko portzentaien laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lur gainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentaia ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
VII.TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tipoa aplikatzearen emaitza izango da.
VIII.ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1. Data hauetan sortaraziko da zerga:
a) Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan izanik ere, eskualdaketa datan.
b) Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:
c) Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionari publiko batek ematen dituenekoa.
d) Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.
1. Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epai bidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzat har dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintza edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu ere, hutsalketa edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren egin beharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
2. Kontratu, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze egintzako eta adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
3. Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exigitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX.HOBARIAK
12. artikulua
Kuotaren %50ko hobaria izango dute lurren eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela-eta.
X.KUDEAKETA
13. artikulua.
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bait dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
14. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a) Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b) Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urte bateko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
15. artikulua.
1. Aitorpenari, nahitaez, ezarpena sor eraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2. Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
16. artikulua.
Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekerimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
17. artikulua.
1. artikuluan xedatutakoaz gain, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a) Honako Ordenantza Fiskal honetako 6.artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, dohaintza emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b) Aipatu 6. artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun-eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
18. artikulua.
Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, esku hartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondatezko egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurrikusitakoa Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.
19. artikulua.
1. Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 14. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arau hauste eta, hala balitz, dagozkien zehazpenen kaltetan gabe.
2. Udal Administrazioak aurrikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuak dagokien aitorpena aurkezten ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagozkion sartze epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arau hauste eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
20. artikulua
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
21. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurrikusitakoa izango da aplikagarri.
XI.XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 7.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
1.
a) Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko %5a, %70a gainditu gabe.
b) Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
1. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
2. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
XII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 1990eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta indarrean segituko aldatze edo derogatzea erabaki arte. Geroztik, urtez urte egindako aldaketen ondorioz, horra egun indarrean dagoen eranskina:
ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2004ko irailak 28.
I.Portzentaia laukia
Aldia Urteko%
a)Urt. 5era bitartekoa 3,1
b)10 urte artekoa 2,8
c)15 urte artekoa 2,7
d)20 urte artekoa 2,7
II. Tarifa.
Karga tasa: %10.
*****
Zerbitzu publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza.
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik, Eranskineko tarifetan zehazten diren tasak ezarri eta ordaineratzen ditu, Ordenantza honetan adierazten den eran, haiek honen barne direlarik.
2. artikulua.
Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.
II.EGITATE ZERGAGARRIA
3. artikulua.
Egitate zergagarria Udal Administrazioak zerbitzua eskaintzearena edo jarduerak burutzearena gauzatzeak osatuko du, eskatua izan denean nahiz, zeharbidez, norbanakoen egintza edo huts egiteagatik, horretara bultzatua gertatu denean.
III.SUJETU PASIBOA
4. artikulua.
1. Zergadun bezala, zerbitzuak edo jarduerak eskatu edota beren onura edo eragina duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Lurralde Historikoko Zergekiko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak izango dira subjektu pasiboak.
2. Zergadunen ordezkotzat hartuko dira:
a) Etxebizitza edo lokal baten erabiltzaile edo okupatzaileentzako onura edo eragina duten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan, higiezin horien jabeek, eta hauek, hala badagokio, kuota horiek onuradunei atxiki ahal izango dizkiete.
b) Suteak itzaltzeko zerbitzuen tasetan, arrisku horren Entitate edo Elkarte Aseguratzailea.
5. artikulua.
Tasak ordaintzera behartuak daude:
a) Norbanakoen eskariz burututako zerbitzu edo jardueretan, eskaera egin dutenak.
b) Norbanakoen eskaerarik gabe burututako zerbitzu edo jardueretan, baina horien egintza edo hutsegitez behartua gertatu denean, delako egintza edo hutsegiteen errua dutenak.
6. artikulua.
Ordenantza honen ondorio diren zerga zorrei subjektu pasiboarekin batera, Tarifen ezarpenerako arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzun beharko diote.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edota bestelako onura fiskalak aplikaziorako xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI ZERGAGARRIA
8. artikulua.
Oinarri zergagarria, zerbitzua gauzatzen deneko unitate bakoitzak osatuko du, dagokion tarifaren arabera.
VI.KUOTA
9. artikulua.
Aurreko artikuluaren ondoriozko oinarriari Eranskinean adierazten diren tarifen artetik dagokiona ezarriz zehaztuko da kuota.
VII.SORPENA
10. artikulua.
Delako zerbitzua edo jarduera burutzean sortzen da tasa.
VIII.KITAPENA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzari dagokion kitapena egingo du, eta gertatzen den kopurua eskudirutan ordainduko da, Tarifetan azaltzen den exakzio bakoitzaren arau bereiziei jarraiki.
IX.TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen den tasaren kitapen, bilketa eta ikuskatzeari dagokion guztian, hala nola, zerga urrapenen kalifikazioan eta hauei aldi bakoitzean dagozkien isunak ezartzeko, Zergeekiko Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoa erabiliko da.
X.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batean, hemen adierazten den egunean onetsi zen behin-betikoz eta, 1990ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean eta bere aldaketa edo derogazioa erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean. Geroztik, urtez urte egindako aldaketen ondorioz, horra egun indarrean dauden eranskinak.
ERANSKINA
A) Ur hornidura zerbitzua
TARIFAK
Euro/m³ Koef.
Etxeko eta merkatal txikiko establez.kontsumoengatik:
30 m
30 m
³ baino gehiagotik 50 m³ arte 0,46 1,2550 m
³ baino gehiagotik 100 m³ arte 0,56 1,50100 m
³ baino gehiago 0,65 1,75Nekazal kontsumoengatik:
30 m
30 m
³ baino gehiagotik 100 m³ arte 0,28 0,75100 m
³ baino gehiago 0,37 1Negutegientzat erabiltzen den ur-
kontsumoengatik:
100 m
100 m
³ baino gehiagotik 300 m³ arte 0,56 1,50300 m
³ baino gehiago 0,74 2Beste merkatal establezimendu eta garajeetako kontsumoengatik:
30 m
30 m
³ baino gehiagotik 50 m³ arte 0,56 1,5050 m
³ baino gehiagotik 100 m³ arte 0,65 1,75100 m
³ baino gehiago 0,74 2Industri kontsumoengatik:
50 m
50 m
³ baino gehiagotik 150 m³ arte 1,11 3150 m
³ baino gehiago 1,30 3,5Piszinetako kontsumoak:
50 m
50 m
³ baino gehiago 1,48 4Udal saretik ura hartzeko eskubideak:
Etxebizitzak 40 1
Tailerrak eta merkatal establezimenduak 80 2
Industriak 400 10
Kontagailuen mantenurako kanona:
Kalibrea 20 mm.taraino denean 3 1
Kalibrea 20 mm.tatik 40 mm.taraino denean 4,5 1,5
Kalibrea 40 mm.tik gora denean 9 3
Beharrezkoa den zenbait materiala (kontagailuak, pan inter kaxak, etab) Udalak hornitzen duen kasutan, bere kostua eskatzailearen gain joango da.
Tarifa aplikatzeko arauak:
1. Finkatzen diren gutxienezkoak hiruhilekoak dira.
2. Merkatal txikiaz ondorengoak ulertzen dira:
a) Altzari dendak, era guztietako bazareak, burdindegiak, burdin biltegiak, makineria, armadenda eta irrati, telebista eta elektragailu dendak.
b) Janari dendak, gozotegiak, gozodendak eta arraindegiak.
c) Ondorengoen txikizkako dendak: Mertzeria, ehunak, paketeria, kinkila, brodatuak, farfailak, jostailu-denda, bisutegia, material elektrikoa, pinturak, argazki eta optika artikuluak, akzesorioak oro har, oinetakoak, kapelak, oihalak, drogeriak, koltxoitegiak, artile-dendak, tindategiak, produktu kimikoak eta gainerako antzeko establezimenduak.
d) Ondorengoen xehekako salmenta: Ogia, fruituak, ortuariak, esne-dendak, arrautza-dendak, dietetika, urdaikitegiak, urdaitegiak, egurra eta ikatza.
e) Zapategiak, jostundegiak, joskinen tailerrak, bizartegiak, eta gizonezko eta emakumezkoentzako ileapaindegiak eta loradendak.
f) Mota guztietako agentziak, gestoriak, bulego administratiboak, teknikoak edo negoziozkoak.
g) Boutiqueak, arropa konfektzionatuen salmentaketa modak.
3. Nekazal jarduerak hurrengo baldintzak betetzen dituztenak izango dira:
—Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiakuntza Erroldako kopian azaltzen den ustiaketaren tamainak NLU bat gainditu beharko du.
—Sagardotegien kasuan, gainera tolarea izan beharko dute eta «txotx» garaian bakarrik aritu.
4. Negutegiak erabiltzen dituen jarduera batek nekazal jardueraren baldintzak beteko balitu, azken honen tarifazioa aplikatuko zaio.
5. Beste merkatal establezimenduetaz, ondorengoak ulertzen dira:
—Supermerkatuak eta hipermerkatuak.
—Ostalaritza eta tabernak.
1. Hobariak: Zerbitzuen Arautegiaren arabera, 12 hilabetean gutxienez, etxeko ur kontsumoaren tasaren hobaria izango dute, hilean, taulako diru sarrera hauek baino gutxiago dituztenek:
|
Etxean bizi diren pertsonak |
HOBARIA |
||
|
%90 |
%75 |
%50 |
|
|
1 |
< 1,1 PGS |
1,10 PGS+1 tik 1,25 PGSra |
1,25 PGS+1 tik 1,50 PGSra |
|
2 |
< 1,44 PGS |
1,44 PGS+1 tik 1,63 PGSra |
1,63 PGS+1 tik 1,96 PGSra |
|
3 |
< 1,57 PGS |
1,57 PGS+1 tik 1,79 PGSra |
1,79 PGS+1 tik 2,15 PGSra |
|
4 edo + |
< 1,69 PGS |
1,69 PGS+1 tik 1,93 PGSra |
1,93 PGS+1 tik 2,31 PGSra |
|
Número de personas que conviven |
BONIFICACIÓN |
||
|
90% |
75% |
50% |
|
|
1 |
< 1,1 SMI |
De 1,10 SMI+1 a 1,25 SMI |
De 1,25 SMI+1 a 1,50 SMI |
|
2 |
< 1,44 SMI |
De 1,44 SMI+1 a 1,63 SMI |
De 1,63 SMI+1 a 1,96 SMI |
|
3 |
< 1,57 SMI |
De 1,57 SMI+1 a 1,79 SMI |
De 1,79 SMI+1 a 2,15 SMI |
|
4 o + |
< 1,69 SMI |
De 1,69 SMI+1 a 1,93 SMI |
De 1,93 SMI+1 a 2,31 SMI |
B)Zabor bilketa ezabaketa.
TARIFA
Koeficientea Euro
1.Etxebizitzak:
Bakoitzagatik, hiruhileko (Oinarrizkoa) 1 9
2.Industri eta merkatal establezimen-duak:
a)Jatetxeak, sagardotegiak, oro har, ber-tan otorduak zerbitzatzen diren esta-blezimenduak, eta supermerkatuak,hiruhileko 6 54
b)Otorduak zerbitzatzen ez dituztenbarrak, hiruhileko 3 27
c)Elikagai merkatal establezimenduak(harategiak, arraindegiak, urdaitegiak,autozerbitzuak), hiruhileko
2 18
d)Gainerako merkatal establezimenduak(zapata-dendak, jostailu-dendak, ilea-paindegiak) eta zerbitzuak, hiruhileko 1,5 13,5
—Hobariak:
1. Zerbitzuen Arautegiaren arabera, 12 hilabetean gutxienez, etxeko zabor bilketa tasaren hobaria izango dute, hilean, taulako diru sarrera hauek baino gutxiago dituztenek:
|
Etxean bizi diren pertsonak |
HOBARIA |
||
|
%90 |
%75 |
%50 |
|
|
1 |
< 1,1 PGS |
1,10 PGS+1 tik 1,25 PGSra |
1,25 PGS+1 tik 1,50 PGSra |
|
2 |
< 1,44 PGS |
1,44 PGS+1 tik 1,63 PGSra |
1,63 PGS+1 tik 1,96 PGSra |
|
3 |
< 1,57 PGS |
1,57 PGS+1 tik 1,79 PGSra |
1,79 PGS+1 tik 2,15 PGSra |
|
4 edo + |
< 1,69 PGS |
1,69 PGS+1 tik 1,93 PGSra |
1,93 PGS+1 tik 2,31 PGSra |
|
Número de personas que conviven |
BONIFICACIÓN |
||
|
90% |
75% |
50% |
|
|
1 |
< 1,1 SMI |
De 1,10 SMI+1 a 1,25 SMI |
De 1,25 SMI+1 a 1,50 SMI |
|
2 |
< 1,44 SMI |
De 1,44 SMI+1 a 1,63 SMI |
De 1,63 SMI+1 a 1,96 SMI |
|
3 |
< 1,57 SMI |
De 1,57 SMI+1 a 1,79 SMI |
De 1,79 SMI+1 a 2,15 SMI |
|
4 o + |
< 1,69 SMI |
De 1,69 SMI+1 a 1,93 SMI |
De 1,93 SMI+1 a 2,31 SMI |
C) Estolderia Zerbitzua.
TARIFA
Ordenantza honen aplikaziorako oinarritzat ondorengoak hartuko dira:
a) Estolderia sareari lotuneak egiteko lizentzi kontzesioak.
b) Estolderiaren erabilpena.
Aplikatu beharreko tarifak ondorengoak izango dira:
a) 4.1 artikuluan aurrikusitako lizentzietarako:
Koeficientea Euro
Etxebizitzak 1 36
Tailerrak eta merkatal establezimenduak 2 72
Industriak 10 360
a) Estolderiaren erabilpenagatik (kontsumitutako ur bolumena).
—Ur kontsumoaren %50ekoa hiruhileko bakoitzean.
—500 m
³. ur garbi baino gehiago kontsumitzen dutenei, ur kontsumoaren %25 aplikatuko zaie.—Hobariak:
12 hilabeteko gutxienezko epean zehar, etxeko estolderia tasaren hobaria izango dute, hilean, kontzeptu guztiengatik, diru-sarrera hauek baino gutxiago dituztenek:
|
Etxean bizi diren pertsonak |
HOBARIA |
||
|
%90 |
%75 |
%50 |
|
|
1 |
< 1,1 PGS |
1,10 PGS+1 tik 1,25 PGSra |
1,25 PGS+1 tik 1,50 PGSra |
|
2 |
< 1,44 PGS |
1,44 PGS+1 tik 1,63 PGSra |
1,63 PGS+1 tik 1,96 PGSra |
|
3 |
< 1,57 PGS |
1,57 PGS+1 tik 1,79 PGSra |
1,79 PGS+1 tik 2,15 PGSra |
|
4 edo + |
< 1,69 PGS |
1,69 PGS+1 tik 1,93 PGSra |
1,93 PGS+1 tik 2,31 PGSra |
|
Número de personas que conviven |
BONIFICACIÓN |
||
|
90% |
75% |
50% |
|
|
1 |
< 1,1 SMI |
De 1,10 SMI+1 a 1,25 SMI |
De 1,25 SMI+1 a 1,50 SMI |
|
2 |
< 1,44 SMI |
De 1,44 SMI+1 a 1,63 SMI |
De 1,63 SMI+1 a 1,96 SMI |
|
3 |
< 1,57 SMI |
De 1,57 SMI+1 a 1,79 SMI |
De 1,79 SMI+1 a 2,15 SMI |
|
4 o + |
< 1,69 SMI |
De 1,69 SMI+1 a 1,93 SMI |
De 1,93 SMI+1 a 2,31 SMI |
D)Dokumentuen luzatze zerbitzua.
TARIFAK
Euro
a)Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri
eta arriskutsuen espediente izapidetzea 56
b) Txakurren ordenantzan aurreikusitako espe-dienteak tramitatzea 56
c) Partikularrek eskatu eta Udalak egindako
Arau Subsidiarioen aldaketak, planoen alda-ketak berekin badituzte, sortzen dituzten gastuen%80 partikularren bizkar joango da: Aldaketa
ez balitz onartuko udal arrazoiengatik, gastu
guztiak Udalaren bizkar izango dira.
Bestalde, hurrengo dokumentuen tarifak:
Terreno zatiketak 80
Hirigintz kontsultak 26
Eraiki gabe geratu direlako zerga itzuli behar izaten den hirigintza lan eta proiektuetan, azterketan era-bilitako ordu bakoitzeko tasa kobratuko da.
d)Udal Bulegoetan luzatutako fotokopiak:
DIN A4 neurria, bakoitza 0,1
DIN A3 neurria, bakoitza 0,2
Auto-turismo lizentzien kontzesio espedienteentramitazioa 125
Udal planoen kopiagatik:
Kopia normalagatik 7
Kopiaren kopiagatik 9
Bigarren jatorrizkoa 19
Bigarren jatorrizkoa paper begetala 13
Kopiak euskarri digitalean 30
Aurreko tarifen aplikazioz ondorioztatzen diren kuotak, 100eko 50ean gehituko dira, interesatuek premiazko izaeraz eskatzen dutenean sortzapena motibatu zuten espedienteen tramitazioa.
E) Hileta Zerbitzuak.
Euro
Edozein zerbitzu eskaintzeagatik, gutxienez 33
Gainera, ematen den zerbitzuaren arabera, hurrengoak:
a) Ehorzketak eta hobitik ateratzeak, Aginagan 33
a) Usurbilgo hilerri berriko zerbitzuak:
Ehorzketa, nitxoan 240
Lurrazpiko panteoietan 265
Ehorzketa errauts biltegian 80
Panteoien kontzesioa, bakoitza 50 urteko: 2.050
Errauts biltegi zatien kontzesioa, 690
Tanatorio zerbitzuaren erabilera, eguneko 90
—Hobariak:
2. Zerbitzuen Arautegiaren arabera, tasaren hobaria izango dute, hilean, taulako diru sarrera hauek baino gutxiago dituztenek:
|
Etxean bizi diren pertsonak |
HOBARIA |
||
|
%90 |
%75 |
%50 |
|
|
1 |
< 1,1 PGS |
1,10 PGS+1 tik 1,25 PGSra |
1,25 PGS+1 tik 1,50 PGSra |
|
2 |
< 1,44 PGS |
1,44 PGS+1 tik 1,63 PGSra |
1,63 PGS+1 tik 1,96 PGSra |
|
3 |
< 1,57 PGS |
1,57 PGS+1 tik 1,79 PGSra |
1,79 PGS+1 tik 2,15 PGSra |
|
4 edo + |
< 1,69 PGS |
1,69 PGS+1 tik 1,93 PGSra |
1,93 PGS+1 tik 2,31 PGSra |
|
Número de personas que conviven |
BONIFICACIÓN |
||
|
90% |
75% |
50% |
|
|
1 |
< 1,1 SMI |
De 1,10 SMI+1 a 1,25 SMI |
De 1,25 SMI+1 a 1,50 SMI |
|
2 |
< 1,44 SMI |
De 1,44 SMI+1 a 1,63 SMI |
De 1,63 SMI+1 a 1,96 SMI |
|
3 |
< 1,57 SMI |
De 1,57 SMI+1 a 1,79 SMI |
De 1,79 SMI+1 a 2,15 SMI |
|
4 o + |
< 1,69 SMI |
De 1,69 SMI+1 a 1,93 SMI |
De 1,93 SMI+1 a 2,31 SMI |
Ez da hobaririk emango kontzesio edo emakidetan.
F) Lurzoruaren legeko 178 artikuluko hirigintza lizentziak emateko jarduera.
TARIFA
Euro
3.000 euro baino gutxiagoko aurrekontua duten
lizentziak bideratzea 37
G) Establezimenduen irekitze-lizentzien luzatze zerbitzua.
TARIFAK
Tasaren ordainketa ondorengoari lotuko zaio:
Euro
A) Tarifa orokorra eta minimoak:
A.1.Garajeak:
A.1.1.IGOKAri lotuak 250
A.1.2.IGOKAri ez lotuak 190
A.2.Dendak:
A.2.1.IGOKAri lotuak 220
A.2.2.IGOKAri ez lotuak 180
A.3.Zerbitzuak:
A.3.1.IGOKAri lotuak 250
A.3.2.IGOKAri ez lotuak 220
A.4.Industriak:
A.4.1.IGOKAri lotuak 505
A.4.2.IGOKAri ez lotuak 470
A.5.Nekazaritzako elikagaien enpresak 120
A.6.Baserri eta nekazal ustiakuntzak 20
A.7.Lokalen azalerak 100m2 gainditu ezkero,
tarifak bikoiztuko dira.
B)Tarifa bereziak:
B.1.Finantza entitateak 3.500
B.2.Jolas aretoak 3.500
B.3.Dantzalekuak eta diskotekak 3.500
B.4.Bingoak eta Kasinoak 3.500
B.5.Kafetegiak eta kaltegoria bereziko Edarite-giak (Pub), bar musikalak 700
B.6.Jatetxeak, sardexka bakoitzeko 140
B.7.Nekazalturismoak 525
B.8.Hipermerkatu eta azalera handiak 3.500
B.9.Hostalak eta erresidentziak, izar Bakoitzeko 280
B.10.Supermerkatuak eta biltegi handiak 420
B.11.Gasolindegiak, gasolina eta lubrikatzaile etaolioen salmenta 700
B.12.Telekomunikazio azpiegiturak ezartzea
700
B.13.Elkarteak (kultur eta kirolezkoak ezik)
70
B.14.Hotelak izar bakoitzagatik 700
B.15.Industri edo zerbitzu alorreko enpresa berriak1.000 m² baino gehiagoko azalera dutenak 3.500
H) Publizitate lizentzien luzatze zerbitzua.
Zerga honen tarifa hurrengoa izango da:
Euroak m2
urteko
a)Errotuluen erakusketagatik:
Argirik gabeko errotulu edo kartelengatik 24
Argidun errotulu edo kartelengatik 48
Pantailan proiektaturiko iragarkiek, proiekzioarenazaleraren arabera ordainduko dute zerga 48
I) Taxi lizentzien luzatze zerbitzua.
Ondorengo tarifak ezartzen dira:
Euro
a)Auto-taxien lehen lizentziak 335
b)Eman diren eta indarrean dauden lizentzientransmisioak 550
c)Ibilgailuen ordezpena 22
d)Ibilgailuen urteko errebisioak 12
e)Gida baimenen luzatzea 12
J) Hesiak, aldamioak, zutabe eta eustagak.
Euro
1.Hesiak, era guztietako lanetan, m
² edo zatiko etaeguneko 0,072.Aldamio finkoetan jarritako defentsak, bidepublikoan apoiatuak, horien azpitik libreki ibil-tzea ezinezko bihurtzen duten euskarriekin. m
²edo zatiko eta eguneko 0,133.Defentsa berberak, aldamioak bide publikoanapoiaturik daudenean iladan jarritako euskarrie-kin, fatxadako lerroarekin paraleloan eta bertatik1,2 metro edo distantzia gehiagora, langarikgabe, altueran 3 metro baino gutxiagokoak etaazpitik ibiltzea posiblea denean, m
² edo zatikoeta eguneko 0,104.Kontenedoreak. Bakoitzeko eta eguneko 3,38
Tarifak ezartzeko arauak.
a) Epigrafe honek aipatzen dituen lanak bi hilabete baino denbora luzeagoaz eteten badira arrazoizko kausarik gabe, tarifa honen aplikaziotik ateratzen diren zenbatekoek 100eko 100 gainkargua izango dute hirugarren hilabetetik aurrera, eta lanak bukaturik aprobetxamenduek segitzen dutenean, zenbatekoek 100eko 200eko gainkargua izango dute.
b) Fatxadak zartatzeko lanen ondorioz ipini beharreko hesi eta aldamioei dagozkien tarifek 100eko 50eko gutxitzea izango dute, beti ere instalazio epealdia hiru hilabete baino gehiagokoa ez denean.
K) Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu erreserba bide publikoan.
Euro
—1 Tarifa: Baimendutako ibi iraunkorrez: