| 238. zenbakia | Data 2004-12-14 | 23261 orria |
LARRAULGO UDALA
Iragarkia
Arautegiak eskatzen duen jendaurreko erakustaldia amaitu eta inolako alegaziorik jaso ez denez, 2004ko urriaren 7an Udalbatzak egindako Osoko Bilkuran, irmotzat eta behin betikotzat jo ditu 2005 urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren tipo, kuota, tarifa eta Ordenantza Fiskalen eta Tasa eta Prezio Publikoen aldaketa hauek:
1. ZERGAK
1.1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.
12/1989 Foru Arauko 15. artikuluarekin bat, Famili Ugarien hobariaz gain honako hobariak erregulatuko dira:
—Obra berriko higiezinak nahiz obra eraberritzeen higiezinak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliario enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean. Hobaria kuota osoaren %50 izango da.
Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta beti ere denbora horretan urbanizazio eta eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo du inoiz hiru zergaldi gainditu.
—Kuota osoaren %50eko hobaria, eguzki energiaren aprovbetxamendu termikoa edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako.
Ordenantzaren eranskina era honetara aldatu da:
—Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa zoru industrial edo tertziarioan: %0,25.
—Gainerako hiri ondasun higiezinei aplikagarri zaien karga tasa: %0,25.
—Landalur Ondasun Higiezinaren gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: %0,55.
1.2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainarazpenerako zenbait ahalmen arautzen dituen ordenantza fiskala.
Zerga honen kuotak zehazteko finkatutako gutxienezko kuoten gehikuntza-koefizientea % 2,20 finkatzen da.
1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
Hobariak: Ibilgailu historikoen hobaria mantentzen da eta ez dira berriak aurreikusten.
Ordenantzaren eranskina honela berridatzi da:
Ibilgailu mota eta potentzia Koefiz. (%) Euro
A) Turismoak:
9 zaldi fiskal bitartekoak 1,37 24,70
9 - 11,99 zaldi f. bitartekoak 1,37 49,40
12 - 13,99 zaldi f. bitartekoak 1,37 82,33
14 - 15,99 zaldi f.bitartekoak 1,37 115,26
16 - 19,99 zaldi f.bitartekoak 1,37 148,20
20 zaldi fiskaletik gorakoak 1,37 181,13
B) Autobusak:
21 plaza bitartekoak 1,37 114,12
21 - 50 plaza bitartekoak 1,37 162,53
50 plazatik gorakoak 1,37 203,16
C) Kamioiak:
1.000 kg. Bitarteko karga erabilgarria 1,37 57,92
1.000 - 2.999 kg. bitarteko k.e. 1,37 114,12
2.999 - 9.999 kg. bitarteko k.e. 1,37 162,53
9.999 kg-tik gorako k.e. 1,37 203,17
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskal bitartekoak 1,37 24,20
16 – 25 zaldi f. bitartekoak 1,37 38,03
25 zaldi fiskaletik gorakoak 1,37 114,11
E) Trakzio mekanikoko ibilgailuenatoi eta erdiatoiak:
750 - 1000 kg. bitarteko karga erabilgarria
1,37 24,20
1.000 - 2.999 kg. bitarteko k.e. 1,37 38,03
2.999 kg.tik gorako karga e. 1,37 114,11
F) Gainerako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 1,37 6,05
Motozikletak: 125 z.k. bitartekoak 1,37 6,05
Motozikletak 125 - 250 z.k. bitartek. 1,37 10,36
Motozikletak 250 - 500 z.k. bitartek 1,35 20,75
Motozikletak 500 - 1.000 z.k. bitartek. 1,35 41,50
Motozikletak 1.000 cctik gora 1,35 83,00
1.4. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Bere horretan geratzen da. 2004 urterako onartutako portzentaiak izango dira aplikagarri.
1.5. Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Bere horretan geratzen da. 2004 urterako onartutako portzentaiak izango dira aplikagarri.
2. TASAK
2.1. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
2.1.1. Ur horniketa:
Euro
1. Ur horniketa Euroak
1.1. Ur Kontsumoa:
1.1.1. Nekazal eta abeltzain ustiapenak ez direnen-tzat:
30m³.bitartekoa, hiru hilabetean 8,50
31m³tik goragokoa, hiru hilabetean (m
³bakoi-tza) 0,351.1.2. Nekazal, ganadu ustiapen erabilerak.
30m³.bitartekoa, hiru hilabetean 8,50
31m³tik goragokoa, hiru hilabetean (m
³bakoi-tza) 0,251.2. Azpiegitura kanona:
Guztientzat, hiruhilabeteko 3,00
1.3. Kontadoreen alokairuen kanona:
Guztientzat, hiruhilabeteko 2,50
—Hobariak:
Gizarte-ongizate batzordeak proposatutakoak.
A. Kide bakar bat denean:
—Hileko 411,76 euro bitartean, gutxieneko kontsumoa doain izango dute.
—Hileko 411,77 eurotik 441,82 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 441,83 eurotik 471,88 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50ko bonifikazioa izango dute.
B. Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:
—Hileko 484,89 euro arte, gutxieneko kontsumoaren 100% eko iraungitzea izango dute.
—Hileko 484,90 eurotik 613,50 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 613,51 eurotik 736,20 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50eko bonifikazioa izango dute.
2.1.2. Zabor bilketa zerbitzua:
Euro
Etxez-etxeko bilketa, hileko 6,00
Industria, komertzio eta taberna bilketa, hileko
7,50
—Hobariak:
Gizarte-ongizate batzordeak proposatutakoak.
A. Kide bakar bat denean:
—Hileko 411,76 euro bitartean, gutxieneko kontsumoa doain izango dute.
—Hileko 411,77 eurotik 441,82 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75 eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 441,83 eurotik 471,88 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50 ko bonifikazioa izango dute.
B. Etxebizitzan hainbat kide bizi direnean:
—Hileko 484,89 euro arte, gutxieneko kontsumoaren 100% eko iraungitzea izango dute.
—Hileko 484,90 eurotik 613,50 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %75eko bonifikazioa izango dute.
—Hileko 613,51 eurotik 736,20 euro arte, gutxieneko kontsumoaren %50eko bonifikazioa izango dute.
2.1.3.Dokumentu administratiboen igorpena:
Euro
2.1.3.1. Lizentziak, kontzesiok eta hirigintzako bai-menak:
Segregazio baimenak
70,00
Hirigintza kontsultak 70,00
Edozein P.E.R.I., Zati Plana, urbanizazio proiektu, xehetasun ikerketa
1.500,00
2.1.3.2. Iharduera baimenak:
A.1.IGOKA-ri lotuak 100,00
A.2.IGOKA-ri ez lotuak 70,00
2.2. Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkion tasen Ordenantza fiskala.
2.2.1. Hileta zerbitzuak:
Euro
Hezurtegiaren emakida:
Behin-betiko emakida, plaka barne 175,00
Nitxoen emakida:
15 urteko epean, plaka, apala, 240,00
5 urte bitarteko luzapenagatik 110,00
2.2.2. Udal jabari publikoa okupatzeagatiko prezio publikoa:
Egitate Zergagarriari dagokionez 11/1989 Foru Arauak zerga-gaiari emandako idazkerara egokitzeko aldatu egiten da ondorengoa onestuz:
«1. Zerga gaia da herri onuradunak diren edo auzolagunen zati handi bati eragiten dioten hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileek udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu berezia egitea.
2. Horretarako, honakoak hartuko dira hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:
a) Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.
b) Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.
c) Hornidura zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lorzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.
3. Artikulu honetan jasotakoaren ondorio horietarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira».
Larraul, 2004ko abenduaren 1a.—Jon Urkaregi Garmendia, Alkatea.
(202) (11355)