Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

238. zenbakia Data 2004-12-14 23255 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udal eraikinen garbitzaile plaza bat betetzeko oinarriak. Akats zuzenketa. G.A.O. 2004-12-02.

BERGARAKO UDALA

Akats zuzenketa

Bergarako Udalak Udaleko hainbat eraikinen garbitzailea kontratatzeko oinarriak onartu eta argitaratu zituen 2004ko abenduaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Argitaratutakoan akatsak somatu dira, beraz, zuzenketa hauek egiten dira:

—Hirugarren oinarriak f) atalean dio:

«f)  Langabezia egoeran egotea edota enplegua gehitzeko eta beronen kalitatea hobetzeko lan merkatuaren erreforma arautzen duen uztailaren 9ko 12/2001 legeak emandako erredakzioaren arabera martxoaren 24ko 1/1995 errege Dekretu Legegilearen 12 artikuluko 6.atalean jasotzen denarekin bat etorriz, epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udal Euskaltegiarekin».

—Eta honako hau esan beharko du:

«f)  Langabezia egoeran egotea edota enplegua gehitzeko eta beronen kalitatea hobetzeko lan merkatuaren erreforma arautzen duen uztailaren 9ko 12/2001 legeak emandako erredakzioaren arabera martxoaren 24ko 1/1995 errege Dekretu Legegilearen 12 artikuluko 6.atalean jasotzen denarekin bat etorriz, epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin».

Bergara, 2004ko abenduaren 2a.—Alkatea.

(4234) (11350)