Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

238. zenbakia Data 2004-12-14 23247 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Hezkuntza Tekniko plaza bat betetzeko oinarriak.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2004ko azaroaren 23an emandako dekretu bitartez Bergarako Udaleko Alkate J.ak erabaki zuen Bergarako Udalerako Hezkuntza Teknikaria kontratatzeko deialdia arautuko duten oinarriak onartzea. Honen bitartez argitara ematen dira.

Bergara, 2004ko abenduaren 1a.—Alkatea.

(4234) (11349)

Bergarako Udalerako Hezkuntza teknikaria kontratatzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

1.  Deialdiaren xedea.

Deialdi honen helburua da Hezkuntza teknikari bat aldi baterako kontratatzea, lanaldiaren %85erako (orain ohiko lanaldia 1.592 ordukoa urtean da eta ondorioz, kontratu honi dagokion lanaldia 1.353 ordu urtean), errelebu kontratuaren bidez. Kontratuaren iraupena Kultura Gestorea lanpostuaren titularraren behin betiko jubilazioa gertatu artekoa izango da (gutxi gorabehera 2010eko apirilak 7).

Lanpostua sailkapeneko A taldekoa da eta 13. mailari dagokion soldata-maila du, %85eko koefizientea aplikatuko zaiolarik. Balorazioa egin gabe du eta egiten denean atzeraeraginak kontratazio lehen egunera izango dira.

Lan egunak eta ordutegia udalak urtean finkatutakoak izango dira, beti ere lanpostuaren izaera eta premien araberakoak.

2.  Egitekoak.

—Hezkuntza batzordean parte hartzea, aholkularitza lanetan eta idazkari lanetan.

—Bergarako irakaskuntza zentroen artean koordinazio lanak egitea eta beraien arteko harremanak sendotzeko bideak martxan jartzea.

—Bergarako ikasleen harremanak sendotzea eta informazio gune bateratu bat sortu eta garatzea harremanak sendotzeko helburuari ere begiratuta.

—Ikastetxeen eta Udalaren artean bitartekari lanak egitea.

—Kultura teknikariaren ordezkaketa hala dagokionean.

—Irakaskuntza zentroei buruzko informazioa osatzea eta herritarrei helaraztea hala dagokionean.

—Ikastetxeei buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko bitartekoak martxan jartzea.

—Hezkuntzarekin zerikusia izan dezaketen beste udal zerbitzuekin koordinazioa eta aktuazio bateratua bideratzea.

—Kulturako arloetan sor daitezkeen premiei erantzuteko laguntzea, beti ere Kultura teknikariaren eta Kultur batzordearen aginduz eta azken honen oniritziarekin.

1.  Gazteriaren arloa: Gazteentzako informazio gunea, gazte lokala.

2.  Kontratu bidezko zerbitzuen jarraipena: Haurrentzako dinamizazio zerbitzua: Ludoteka Hirigunean eta Osintxun, udaleku irekiak; Angiozarko liburutegia eta Osintxuko liburutegia erakusketak.

3.  Kultur jardueren arloan, haurrei lotutako aktibitateak: Haurren danborrada, gabonetako jolas parkea, Olentzero, Erregeen kabalgata.

3.  Baldintzak.

Onartua izateko eta, hala badagokio, neurketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte hautagaiek:

a)  18 urte beteta izatea.

b)  Lizentziatu agiria izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduak izatea.

c)  Kontratatuko den zerbitzuaren berezko eginkizunetan aritzea galaraziko duen taxa fisiko, psikiko edo bestelakorik ez izatea.

d)  Ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan sarturik ez egotea.

e)  Disziplinazko espedientearen bitartez edozein Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoetan iharduteko ezgaitua ez egotea.

f)  Langabezia egoeran egotea edota enplegua gehitzeko eta beronen kalitatea hobetzeko lan merkatuaren erreforma arautzen duen uztailaren 9ko 12/2001 legeak emandako erredakzioaren arabera martxoaren 24ko 1/1995 errege Dekretu Legegilearen 12 artikuluko 6.atalean jasotzen denarekin bat etorriz, epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.

g)  Europar Batasuneko kide diren estatutuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

h)  4. Hizkuntz eskakizunaren pareko euskera ezagutza edo lanpostuaren eginkizunak euskaraz betetzeko euskara maila izatea, hautaketa prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo 7. oinarrian ezartzen direnetako agiri baten bidez.

Oinarri honetan zerrendatutako baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete eta kontratua egin arte mantendu egin beharko dira. f) eta h) azpiataletan ezartzen diren baldintzak bere unean kreditatu beharko dira.

4.  Instantziak.

3. oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute lehiaketa-oposizioan parte hartzeko aurkezten den eskabidean. Halaber, curriculum vitae, deialdian parte hartzeko eskatu den titulazioaren fotokopia konpultsatua, nortasun agiriaren fotokopia eta alegaturiko merezimenduen egiaztagiriak erantsiko zaizkio. Originala ez diren dokumentuak konpultsatuak izan beharko dira.

Laneko esperientzia egiaztatu beharko da lan egindako enpresek edo administrazioek egindako ziurtagirien bidez, bertan kontratuaren iraupena, dedikazioa eta lanaren eginkizunak zehaztuz. Esparru pribatuko esperientzia egiaztatzeko, gainera, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Eskabidean Bergarako Udalean egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia adierazi baditu, ez da agiri bidez egiaztatu beharrik izango, eta izangai bakoitzaren espedientean azaltzen diren datuen arabera baloratuko da.

Instantzia horiek Alkate-Udalburuari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo Bateratuaren Legeko 38.4 artikuluan xedatutako moduan, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasi eta 20 egun naturaleko epean.

5.  Izangaien onarpena.

Instantziak aurkezteko epea amaiturik, Udaleko Lehendakaritzak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko du eta Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta bost egunera.

Lehenengo frogaren eguna onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da.

Behin behineko zerrenda hori behin betikotzat hartuko da 5 laneguneko epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada. Erreklamazioak baleude, behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo baztertuak izango dira.

Epaimahaiak egokien irizten dion moduan emango du ondorengo ariketen berri. Egitezko akatsak edozein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz.

6.  Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

Mahaiburua:

—Alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea.

Mahaikideak:

—Talde politiko bakoitzeko ordezkari bana.

—Udaleko Kultur Teknikaria.

—Beste Udal bateko Hezkuntza teknikaria.

—Enpresa Batzordeko ordezkari bat.

—Ikastetxeetako 2 ordezkari.

—Euskara zerbituburua euskarako frogarako.

Idazkaria:

—Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionaria.

Aginte deitzaileak edo berak delegatzen duen pertsonak izendatuko ditu epaimahaiko kideak eta haien izendapena Udaletxeko Iragarki taulan argitaratuko da.

Egoki iritzitako probetan Epaimahaiak dagokion gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.

7.  Hautaketa prozedura.

Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:

a)  Oposizioaldia.

b)  Lehiaketaldia.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da. Epaimahaiak ariketak egiteko jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak –baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere– hautaprozesutik kanpo geratuko dira erabat.

—Oposizioaldia:

Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:

1.  Nahitaezkoa eta baztertzailea. Deialdiko II Eranskinetik ateratako gai edo gaiei edo zerikusia duten galderei erantzun beharko die izangaiek.

Gehienez 20 punturekin baloratuko da eta derrigorrezkoa izango da 10 puntu ateratzea hurrengo frogara pasatzeko.

2.  Nahitaezkoa eta baztertzailea. Bergarako irakaskuntzaren egoerari buruzko galdera edo galderak erantzutea izango da.

Gehienez 20 punturekin baloratuko da. Beharrezkoa izango da gutxienez 10 puntu ateratzea hurrengo frogara pasatzeko.

3.  Nahitaezkoa eta baztertzailea. Lanpostuaren egiterapenean sortu litekeen ariketa praktiko bat edo batzuk egitean datza. Hauek egin ondoren izangaiek epaimahaiaren aurrean irakurriko dituzte, izangaiekin egindako lanei buruz hitz egin ahal izango dutelarik.

Ariketa hau gehienez 20 punturekin baloratuko da. Gehienezko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak baztertuak izango dira.

4.  Nahitaezkoa eta baztertzailea. Izangaiek, deialdiko I Eranskinetik Epaimahaiak egindako galderei erantzun beharko die, idatziz.

Ariketa hau gehienez 10 punturekin baloratuko da eta derrigorrezkoa izango da 5 puntu ateratzea hurrengo frogara pasatzeko.

5.  Nahitaezkoa eta baztertzailea. 4. hizkuntza eskakizunari dagozkion euskara 4 ezagupenak edo lanpostuen eginkizunak betetzeko behar den euskera maila duela egiaztatzeko probak. Proba honek barnerako eraginak zango ditu eta ez da inongo egiaztagirik luzatuko. Gai/Ez Gai baloratuko da.

4. hizkuntza eskakizuna interesatuak baduela egiaztatzen duen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria aurkezten duten izangaiek ez dute azterketa hau egin beharko.

—Lehiaketaldia:

Baloratuko diren merezimenduak ondoko hauek izango dira:

a)  Administrazio Publikoan, deitutako lanpostuarekin erlazionaturik dauden lanetan zerbitzuak eman izana, gehienez 10 punturekin baloratuko da, 0,20 puntu hilabeteko.

b)  Deitutako lanpostuarekin erlazionaturik dauden lanetan bestelako lan-esperientzia, aurreko azpiatalean baloratu gabe legokeena, gehienez 5 punturekin baloratuko da, 0,10 puntu hilabeteko.

c)  Deituriko lanpostuarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi eta titulu akademikoak, 40 ordu baino gehiagoko iraupena eta edukiaren arabera kontuan hartuko direnak, gehienez 3 punturekin baloratuko dira.

d)  Lehen Hezkuntza edo goragoko mailetan irakasle aritua izatea: 10 puntu gehienez.

Epaimahaiak, izangaien kopuruaren arabera, azkartasuna eta eraginkortasunaren mesedetan, merezimenduen balorazioa atzeratu eta oposizio-aldia hasi ondoren burutu ahal izango du. Edozein kasutan, lehiaketa-aldia bukatuta egon beharko da oposizioaren azken azterketa zuzendu baino lehen.

Oposizioaldiko froga guztiak bukatu ondoren, gainditu duten izangaiei elkarrizketa edo/eta froga psikoteknikoak egin ahal izango zaizkie, izangaiak lanpostuaren eginkizunetarako duen egokitasuna baloratzeko. Gehienez ere 8 puntu emango dira.

8.  Gaitasunaren fasea garatzeko era.

Epaimahaiak, hala erabakiz gero, alda dezake zazpigarren oinarrian adierazitako ariketen hurrenkera, eta egun berean bi proba egitea ere erabaki dezake.

Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak, baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere, hautapen prozesutik kanpo geratuko dira erabat.

Gainditu beharreko ariketa bakoitza burutu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz, iragarki taulan emango da argitara ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

9.  Epaimahaiaren proposamena.

Izangai bakoitzak bi faseetan lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du izangaien lehentasun hurrenkera.

Puntuetan berdintasuna gertatuz gero, ondoko irizpide hauen arabera ebatziko da, jarrita dauden hurrenkeran:

a)  Proba praktikoan puntu-kopururik handiena ateratzea.

b)  2. ariketan puntu-kopururik handiena ateratzea.

Ariketak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragartaulan agerian jarriko ditu neurketa gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: Puntu gehienekotik gutxienekora.

Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago lanpostua betetzeko gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, deialdia bete gabe aldarrika dezake.

Epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, deialdiko lanpostuak baino izangai gehiago proposatu.

Epaimahaiak Bergarako Udaleko organo eskudunari igorriko dio akta, behar den kontratazioa egin dezan.

Proposatua izan den izangaiak, izendapena argitara ematen denetik hasi eta 20 egun naturaleko epean, lehiaketan parte hartzeko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztuko ditu.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, izangaiak agiriak aurkezten ez baditu, edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ezingo da kontratatu izan, eta bere jardun guztiak baliorik gabe geratuko dira. Kasu horretan, lehiaketa gainditu eta azken kalifikazioaren hurrenkeran ondoren dagoenaren edo daudenen aldeko proposamena egingo du organo eskudunak.

10.  Kontratazioa.

Organo eskudunak Epaimahaiak proposaturiko izangaiari behin behineko kontratua egingo dio aurreko oinarrian esandako agiriak aurkeztu eta gero. Kontratua egin aurretik enpresa-medikuaren ikuskapena pasatu beharko du, bere osasun egoera ona dela eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko gai dela egiaztatzeko.

Frogaldiak hiru hilabeteko iraupena izango du.

Epe hori amaitu aurretik, dagokion arduradunak probaldian diharduen langileari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasun hauek hartuko ditu kontuan txosten horretan: Lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunaren eta eraginkortasunaren zentzua, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.

Izangaiak frogaldia gainditzen ez badu, eskubide guztiak galdu egingo ditu, organo eskudunaren erabaki bidez.

11.  Gorabeherak.

Epaimahaiak ahalmen osoa izango du sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta, oinarri hauetan aurrikusten ez diren gorabeheretan, deialdia ongi bideratzeko behar diren erabakiak hartzeko.

12.  Aurka egitea.

Interesatuek, deialdiaren, bere oinarrien eta deialdiak berak zein Epaimahaiaren jardunak eragin ditzaken ekintza administratiboen aurka jo dezakete, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak xedatutako kasu eta moduetan.

I. ERANSKINA

 1. Udalerria. Udalaren aginte-ahalmenak. Udal-antolamendua: Ezinbesteko organoak eta organo osagarriak. Korporazio-agintaldiaren eraketa, iraunaldi eta bukaera. Alkatea: Eskuduntzak. Udalbatzarra: Osaketa eta eskuduntzak. Gobernu-batzordea: Osaketa eta eskuduntzak. Alkate-ordeak. Zinegotzi ordezkariak. Informazio-batzordeak.

 2. Jardunbide administratiboa (I): Izaera eta xedeak. Lege-erregulazioa. Jardunbide administratiboaren printzipio nagusiak. Jardunbide administratiboan interesa duten pertsonak. Hiritarren eskubideak, bereziki, erregistro eta artxiboetarako sarrera.

 3. Jardunbide administratiboa (II): Amaierak eta epeak. Jardunbidearen hasiera, antolamendua eta instrukzioa: Froga. Interesatuen eskuhartzea. Jardunbidearen amaiera: Ebazpena. Itundutako amaiera. Beste eratako amaierak: Atzera egitea, uko egitea eta iraungipena.

 4. Toki Zerbitzu publikoak: Kontzeptua eta kudeaketa-moduak. Zerbitzuen zeharkako kudeaketa. Zuzeneko kudeaketa: Kontzeptua, motak eta erregimena.

 5. Toki Erakundeen ondasunak: Kontzeptua eta sailkapena. Kontserbazioa eta babesa. Bere ondasunen gain Administrazioak dituen pribilejioak.

 6. Administrazioaren kontratuak: Administrazio-kontratuen eta Administrazio Publikoek egiten dituzten bestelako kontratuen arteko bereizketa-irizpideak. Indarreko arautegia: Barneratu eta kanporaturik kontratuak. Kontratu hauek egiteko organo eskudunak. Kontratatzeko ahalmena: Debekuak, sailkapena eta enpresen erregistroa.

 7. Administrazioarekin kontratatzeko eskatzen diren bermeak. Kontratazio-jardunbidea. Kontratu administratiboen baliogabetasuna. Prezioen berraztertzea. Kontratuen iraungipena.

 8. Obra-kontratua. Erregimen juridikoa. Zerbitzu publikoen kudeaketa –eta hornidura– kontratuen erregimena. Laguntza eta aholkularitza-kontratuak eta Administrazioaren ez-ohiko lan espezifiko eta zehatzen kontratuak.

 9. Administrazio Publikoen ondare-erantzukizuna: Indarreko erregimena. Eskatzeko jardunbideak: Ohikoa eta laburra. Agintarien eta pertsonalaren erantzukizuna. Administrazioaren erantzukizuna bere kontratisten eta emakidadunen egintzengatik.

II. ERANSKINA

 1. Hezkuntzako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoa (LODE).

 2. Hezkuntza Sistemaren antolamendu orokorraren Lege Organikoa (LOGSE).

 3. Hezkuntzaren Kalitatearen Lege Organikoa (LOCE).

 4. Euskal hezkuntza sistemako hizkuntza normalkuntza: Euskararen erabilpena arautzen duen Legea.

 5. Irakaskuntza Elebidunaren ereduak (A, B, D).

 6. Euskal Eskola Publikoaren legea.

 7. Hezkuntzaren alorreko Udal eskumenak.

 8. Euskara Biziberritzeko Plana.

 9. Eskolan hizkuntza normalkuntza garatzeko Ulibarri programa.

10. Udalerria, hezkuntza ingurua den aldetik. Hiritarren hezkuntza.

11. Udal Eskola Kontseilua.

12. Hezkuntza konpentsagarria. Lanbide hastapena.

13. Hezkuntza behar bereziko ikasleen integrazioa.

14. Beren hezkuntza plana antolatzean ikastegiek duten autonomia.

15. 0-3 urteko haurrak eskolatzeko helburuak eta araudia (297/2002 dekretua).

16. Haur Hezkuntzaren helburu eta ezaugarriak.

17. Lehen hezkuntzaren helburu eta ezaugarriak.

18. Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren helburu eta ezaugarriak.

19. Lanbide heziketaren helburu eta ezaugarriak.

20. Batxilergoaren helburu eta ezaugarriak.

21. Irakaskuntza unibertsitarioaren helburu eta ezaugarriak.

22. Helduen hezkuntza iraunkorra (EPA).