| 230. zenbakia | Data 2004-11-30 | 22472 orria |
LASARTE-ORIAKO UDALA
Iragarkia
Araubidezko jendaurreko informazio-aldia inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gaberik iragan delarik, Udal-Plenoak 2004ko urriaren 8an buruturiko batzarraldian tasak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak 2005eko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez ezartzeari, finkatzeari eta aldatzeari buruz hitzartu zituen hasierako akordioak firme eta definitibo bilakatu dira, eraldatutako testuen edukina honako hau delarik:
2. ORDENANTZA FISKALA
HIRI-LURREN BALIOA GEHITZEAREN GAINEKO ZERGAREN ARAUTZAILEA
—Ezarritako zerga-tasa, dagokion indarreango Ordenantzaren Eranskinean agertzen dena, aldatzen da, aipaturiko zergaren zerga-kuota zehazteko xedez:
Zerga-tasa: %2,880.
—10. Artikuluaren 2. atala kentzen da eta artikulu berri bat gehitzen da, 11.ena, ondorengo testuarekin, hurren darraizkionen zenbakiak aldatuz.
11. artikulua. Hobariak.
Zerga-kuotaren ehuneko 95eko hobaria izango dute heriotzaren kausaz ondorengo ahaide eta adoptatuen, ezkontideen eta aurreko ahaide eta adoptatzaileen alde irabazpidez egiten diren lur-sailen transmisioek eta jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealen konstituzio edo transmisioek, baldin eta honako kondizio hauek betetzen badira:
a) Haien gainean kausatzailearen ohiko etxebizitza, garaje bat edo traste-leku bat eraikiak dauden lur-sailak dituzte xedetzat.
b) Kausatzailea, bere heriotzako unean, ez da aurreko atalean aipatutako ondasunez bestelakoen edo kopuru handiagokoen gaineko eskubideen jabea edo titularra.
3. ORDENANTZA FISKALA
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN ARAUTZILEA.
—Ordenantzaren Eranskinean jasotako Tarifak aldatu egiten dira, oinarrizko tarifen gainean ondorengo koefizienteak aplikatuz:
Ibilgailu potentzia eta mota Koefiz. Kuota (€)
A) Turismoak:
9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 1,553 28,00
9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,775 64,00
12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak 2,055 123,50
14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,628 137,00
16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,581 171,00
20 zaldi fiskal baino gehiagokoak 1,392 184,00
B) Autobusak:
21 jarleku baino gutxiagokoak 1,861 155,00
21 eta 50 jarleku bitartekoak 1,863 221,00
50 jarleku baino gehiagokoak 1,861 276,00
C) Kamioiak:
1.000 Kg. baino gutxiagoko karga balia-garrikoak 1,869 79,00
1.000 kg.tik 2.999ra arteko karga balia-garrikoak 1,861 155,00
2.999 kg. baino gehiagotik 9.999ra artekokarga baliagarrikoak 1,863 221,00
9.999 kg. baino gehiagoko karga balia-garrikoak 1,861 276,00
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 1,896 33,50
16 zaldi fiskaletik 25era artekoak 1,869 51,90
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 1,879 156,50
E) Atoiak eta erdiatoiak:
1.000 Kg. baino gutxiagoko eta 750 Kgbaino gehiagoko karga baliagarrikoak 1,924 34,00
1.000 Kg.tik 2.9994a arteko karga balia-garrikoak 1,909 53,00
2.999 kg. baino gehiagoko karga balia-garrikoak 1,873 156,00
F) Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 2,149 9,50
125 cc.ra arteko motozikletak 2,149 9,50
125 cc. baino gehiagotik 250era artekomotozikletak 2,114 16,00
250 cc. baino gehiagotik 500era artekomotozikletak 2,200 33,33
500 cc. baino gehiagotik 1.000ra artekomotozikletak 2,200 66,64
1.000 cc. baino gehiagoko motozikletak 2,200 133,28
—Ordenantzaren 2. artikuluaren 2. eta 3. atalak aldatzen dira eta 4. eta 5. atalak gehitzen dira, onderengo testu honekin:
2.Artikulu honen 1. apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, ibilgiluaen titularrek, Udal honetako erroldan inskribatuan egoteaz gain, eskaera egin beharko dute, eta eskaeran ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia adierazi beharko dituzte. Gainera, alegatutakoa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Salbuespenari buruzko erabakia jasotzen duen jakinarazpenak egiaztagiriaren balioa izango du.
3.Aurreko atalean ezarritakoaren efektuetarako, interesatuek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:
a) Ibilgailuak mobilitate murriztuko pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean matrikulatuta daudenean eta horiek bakarrik erabiltzeko edo garraiatzeko direnean:
—Organo eskudunak emandako minusbaliotasuneko ziurtagiria.
—Zirkulatzeko Baimenaren fotokopia, minusbaliotasuna duen pertsonaren izenean.
—Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren fotokopia.
—Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia, ohiko gidaria azaltzen dena.
—Ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen adierazpen zinpekoa.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makineria.
—Zirkulatzeko baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako makineriaren inskripzioko txartelaren fotokopia. Edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko «Nekazaritza eta Ingurumena» Departamentuaren Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean alta eman izanaren ziurtagiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina nahitaez.
4.Salbuespen horiek eskaera egin den dataren hurrengo zerga-periodotik aurrera izango dute efektua, eta zirkunstantzia horiek mantentzen diren artean aplikatuko dira. Dena dela, salbuespena zergaren likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, salbuespena emango da baldin eta hartaz gozatzeko beharretsitako eskakizun guztiak betetzen badira tributuaren obligazioa sortzen den egunean.
Aurreko paragrafoan ezarritakoari utzi gabe, Udalak edozein unetan errekeritu ahalko du 3. atalean aipaturiko dokumentazioa berriro akredita dadin, halako moduan non, baldin errekerimendu hori betetzen ez bada, salbuespena automatikoki geratuko baita baliogabetua.
5.1. ataleko e) letrak aipatzen duen salbuespen horretarako eskubidea izango bada, beharrezkoa da ibilgailua minusbaliatuaren erabilera esklusiborako destinatua egotea. Horrek, beraz, ibilgailuak zirkulatzen duenean beti barruan egotera obligatzen du, kontuan hartu gabe ea beste pertsona batek gidatzen duen. Gainera, honako baldintza hauek bete behar dira:
A) Pertsona minusbaliatuak gidaturiko ibilgailuak:
Pertsona minusbaliatuen izenean matrikulaturiko eta pertsona diskapazitatuek gidaturiko ibilgailuen erabilera esklusiboak nahitaezkotzat eskatzen du ibilgailua esklusiboki gidatzea haren gidari den pertsona minusbaliatu titularrak. Eskakizun hori, ordea, ez da betetzen ibiligaluak beste gidari ohiko edo baimendun bat duenean, haren titular den pertsona minusbaliatuaz gain. Ondorioz, baldin eta aseguru-polizan, ibilgailuaren titularra den pertsona minusbaliatuaz gain, beste gidari ohiko edo baimendun bat ageri bada, ulertuko da ibilgailua ez dagoela minusbaliatuaren erabilera esklusibora destinatua.
B) Pertsona minusbaliatuak garraiatzera destinaturiko ibilgailuak.
Ibilgailua bere titularra den pertsona minusbaliatua garraiatzera esklusiboki destinatua dagoela kontsideratzeko, kontuan hartuko da haren graduaren kalifikazioa. Pertsona horren minusbaliotasunaren Kalifikazioko Ebazpenean etorriko da ezarria, eta, minusbaliotasunaren gradua finkatzeaz gain, hurrengo baremo hauetako edozein akreditatu beharko du:
—Hirugarren pertsonen beharra determinatzeko baremoa. Zailtasun hori existitzen dela kontsideratuko da baldin eta onuradun ustekoa baremoko A) atalean (Desplazamendua) sartua badago, gutxienez 2 puntu lortzen dituenean.
—Pertsona minusbaliatuari garraio publiko kolektiboak erabiltzea eragozten dion mobilitateko zailtasunik existitzen ote den determinatzeko baremoa. Zailtasun hori existitzen dela kontsideratuko da baldin eta onuradun ustekoa baremoko A (Aulkiak), B (Bastoiak) edo C (Jokabidea) ataletan deskribaturiko egoeretakoren batean sartua aurkitzen bada, edo, ez egonda ere, gutxienez 6 puntu lortzen dituenean aipaturiko baremo horretako gainerako ataletan jasoriko egoeretakoren batean aurkitzen delako.
4. ORDENANTZA FISKALA
ONDASUN HIGIEZINEI BURUZKO ZERGAREN KUOTAK FINKATZEKO FUNTSEZKO ELEMENTUEN ERREGELATZAILEA
—Zerga honen kuotak zehazteko, ondoko zerga-tasa hauek finkatzen dira:
* Hiri-lurreko Ondasun Higiezinak:
Zoru Industrial edo Tertziarioan 0,3900
Orokorra 0,1485
* Landa-lurreko Ondasun Higiezinak 0,7930
—10. artikuluaren 1. atalean, ondorengo testu hau gehitzen da:
Udalak edozein unetan errekeritu ahalko du berriro akredita dadila hobariaren kontzesioa funtsatzen duen dokumentazioa, halako moduan non, errekerimendu hori konplitzen ez bada, kontzesioa automatikoki geratuko baita baliogabetua.
—10.2 artikuluaren c. atala gehitzen da:
c) Familia ugariak: Zergaren kuota osoaren gaineko hobari bat ezartzen da familia ugarien titularren izaera duten subjektu pasiboen alde, baldin eta ondasun immobiliario hauek bakarrik badauzkate:
* Ohiko etxebizitza.
* Garajea.
* Traste-lekua.
* 1 Jarduerako lizentzia duen eta JEZn alta emana dagoen negozio familiarrera esklusiboki destinaturiko ondasun immobiliarioa.
c.1) Hobariaren portzentajea:
—3 seme-alabako familia ugariak: OHZren kuotaren %50eko hobaria.
—4 seme-alabako familia ugariak: OHZren kuotaren %70eko hobaria.
—5 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak: OHZren kuotaren %90eko hobaria.
—Kategoria determinatzerakoan, minusbaliotasunen bat edo lanerako ezintasunen bat aitortua duten seme-alabak bi balira bezala kontatuko dira.
c.2) Zergazko hobariaren mugak:
—Baldin katastroko balioa 144.000 euro baino gehiagokoa bada, ez da hobarirako eskubiderik izango. Muga hori urtero automatikoki aktualizatuko da, dagokion urtealdiko hiri-lurreko ondasun immobiliarioen balio katastralen multzorako onetsitako aktualizazio-indizearen arabera.
—Hobaria unitate familiarra bizi ohi den ondasun immobiliarioan dauden etxebizitzari, hari datxezkion eranskinekin batera, garajeari eta trastelekuari bakarrik aplikatuko zaie.
Ondasun higiezin bati ohiko bizilekuaren izaera emateko, ezinbesteko baldintza izango da ondasun immobiliario horretan erroldaturik egotea zerga hobaria izateko eskubidea duten unitate familiarreko kide guztiak.
c.3) Hobariaz baliatzeko baldintza formalak:
—Aplikaziozko zerga-periodoari dagokion obligazioa sortutako egunean familia ugariaren izaera aitortua daukaten hiri-lurreko OHZren subjektu pasiboek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
—Interesdunaren eskabidea, zeinetan identifikatuko baita nork eskatzen duen (izen-abizenak, NA) eta zein den hobari-eskaeraren xedeko ondasun immobiliarioa.
—Gipuzkoako Diputazio Foralak emandako familia ugariko titulu ofizialaren fotokopia konpultsatua.
—Familia-unitateko kideak erroldatuak egotearen ziurtagiria, tituluan ageri diren kide guztiek osatua egon behar duena (Udalak berak emango du, eskabidea aurkezten den unean).
—Pertsona titularrak obligatuak daude familia ugariaren izaera galtzea dakarren gertakariaren berri ematera. Iraungitzearen kausa gertatu den hilabetearen hurrengoa amaitu baino lehen egin behar da berri-emate hori. Izaera hori galtzeak berekin ekarriko du aitortutako salbuespena iraungitzea, galtzea gertatu deneko zerga-periodoaren hurrengotik aurrera.
c.4) Santzioen araubidea: Haietarako eskubiderik ez duten onurez gozatzearren egiten den edozein ezkutatze, faltsutze edo iruzur santzionatu egingo da, Zuzenbide Publiko Lokaleko Tributuak eta Bestelako Diru-sarrerak Kudeatzeko, Kobratzeko eta Ikuskatzeko Ordenantza Orokorrean ezarritako infrakzio eta santzioen erregimenean xedaturikoaren arabera.
—10. artikuluko 3. atala gehitzen da:
3.Hobariak ezingo dira metatu, eta ehunekorik handiena aitortzen duena aplikatuko da.
5. ORDENANTZA FISKALA
UDALERRIKO JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN ERREGELATZAILEA
—Zerga honen kuotak zehazteko, finkatutako gutxienezko kuoten gehikuntza-koefiziente bakar gisa % 2,18(e)ko zerga-tasa finkatzen da.
6. ORDENANTZA FISKALA
ZERBITZUAK PRESTATZEAGATIKO EDO
UDAL-IHARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASEN ERREGULATZAILEA
—Ordenantzako Eranskineko kuotak aldatu egiten dira. Honela idatzita geratzen delarik:
1. TASA
KIROL ZERBITZUAK
Tarifa €
1. Abonuak:
1.1. Urteko abonuak:
Familiako abonua 171,00
Adindunen banakako abonua 112,00
Adingabeen banakako abonua 71,00
1.2. Urte Erdiko abonuak (Urtarrila-ekaina/uztaila-abendua):
Familiako abonua 102,00
Adindunen banakako abonua 67,00
Adingabeen banakako abonua 42,00
2. Sarrerak:
2.1. 18 urtetik gorakoak:
Sarrera 1 4,20
10 Sarrera 38,00
2.2. 18 urtetik beherakoak:
Sarrera 1 2,70
10 Sarrera 24,00
2.3. Sarrera talde ez abonatua 20,00
3. Erreserba eta zerbitzuen tarifak:
3.1. Squasha 4,00
3.2. Pista Polibalente osoa 19,00
3.3. Squasheko arrabilak 2,50
3.4. Squash pilotak 0,80
3.5. Futbol zelaia, atletismo moduloa 32,00
3.6. Frontoia 10,50
3.7. Kontrakantxa, gimnasioa, pista 1/3 8,50
3.8. Pista polibalente irekia 7,00
3.9. Tenis pista estalia 10,50
3.10. Tenis pista irekia 5,40
3.11. Bola tokia 3,80
3.12. Giltza hautsi edo galtzeagatik 4,00
3.13. Karneta hautsi edo galtzeagatik 2,70
3.14. Frontoiko argi extra 2,50
4. Gorputz-tratamenduko zerbitzua:
4.1. Sauna 2,80
4.2. 10 sauna-saio 25,00
5. Kirol-Eskola:
5.1. Abonatuentzat hileko kuota 5,30
5.2. Abonatugabeentzat hileko kuota 9,50
6. Igeri-ikastaroak (20 saio):
6.1. Haur eta heldu abonatuak 40,00
6.2. Haur eta heldu abonatugabeak 77,00
6.3. Eskalaurreko abonatak 57,00
6.4. Eskolaurreko abonatugabeak 109,00
6.5. 3-4 urteko abonatuak 66,00
6.6. 3-4 urteko abonatugabeak 128,00
7. Jarduerak:
7.1. Mantentzeko ginmastika, aerobika, Fitnesa:
7.1.1. Abonatuak (hileko kuota):
Astean 3 egun 14,00
Astean 2 egun 9,30
7.1.2. Abonatugabeak (hileko kuota):
Astean 3 egun 25,00
Astean 2 egun 17,00
7.2. Gutxitu Psikikoentzako Jarduerak:
7.2.1. Abonatuak (hileko kuota):
Astean 2 egun 16,00
7.2.2. Abonatugabeak (hileko kuota):
Astean 2 egun 29,00
7.3. Aqua Gym, Ur-ludoteka (infantila eta
eskolaurrea)
7.3.1. Abonatuak (hileko kuota):
Astean 2 egun 16,00
Astean 3 egun 24,00
7.3.2. Abonatugabeak (hileko kuota):
Astean 2 egun 31,00
Astean 3 egun 46,00
7.4 Kirol ludoteka (egun 1):
7.4.1. Abonatuak (hileko kuota) 8,00
7.4.2. Abonatugabeak (hileko kuota) 15,00
7.5 Ur-ludoteka 3 - 4 urtekoentzat (2 egun):
7.5.1. Abonatuak (hileko kuota) 20,00
7.5.2. Abonatugabeak (hileko kuota) 38,00
8. Kirol-Medikuntza:
8.1. Banakako azterketa-motak:
8.1.1. 0. maila 29,00
8.1.2. 1. maila 33,00
8.1.3. 2. maila bizikleta 50,00
8.1.4. 2. maila zinta 58,00
8.1.5. Kirol Gaitasunaren Oinarrizko Testa 47,00
8.1.6. 4 Contsultak 30,00
8.1.7. 5 Laktatoen analisia (Berdin banaka edo
taldeka) 45,00
8.1.8. 2. Kontrola bizikletan (Berdin banaka edo
taldeka) 30,00
8.1.9. 2. Kontrola zintan (Berdin banaka edo
taldeka) 37,00
8.1.10. 3, 4 Kontrola 21,00
8.1.11. 5. Kontrola (Berdin banaka edo taldeka) 34,00
8.2. Azterketa-motak 10 pertsonatik gorako
taldeetan, pertsona bakoitzeko
8.2.1. 0. maila 23,00
8.2.2. 1. maila 27,00
8.2.3. 2. maila bizikleta 43,00
8.2.4. 2. maila zinta 51,00
—7.3 atalaren izenburua aldatu da, izen berria ondokoa da:
Aqua Gym, Kirol-ludoteka (infantila eta eskolaurrea).
—7.4 atalaren izenburua aldatu da, izen berria ondokoa da:
Kirol ludoteka (egun 1).
2. TASA
JANTOKI ESKOLARRA
2004/2005 2005/2006
Ikasturtea Ikasturtea
1. Erroldatutako haurrentzako:
Iraila eta ekaina, hilabeteko 45,05 46,00
Ikasturtearen gainerakoa, hilabeteko 82,68 85,00
10 otorduko bonua 48,76 50,50
2. Erroldatugabeko haurrentzako Tarifa:
Iraila eta ekaina, hilabeteko 55,65 57,90
Ikasturtearen gainerakoa, hilabeteko 102,82 107,00
10 otorduko bonua 62,54 66,00
—Aplikatzeko Arauen 1. atala aldatzen da, eta ondoko idazkera ematen zaio:
1. Eskola-jantokiaren zerbitzua erabili ahal izango dute 3 eta 16 urteko eta bitarteko adina duten haurrek.
3. TASA
UDALAREN MUSIKA-ESKOLA
2004/2005 2005/2006
Ikasturtea Ikasturtea
1. Errolsatuak:
1.1. Musika Eskola:
Musika txoko (4-7 urte) 179,14 197,00
Musika-hizkuntza 179,14 197,00
Musika Tresna 179,14 197,00
Musika-hizkuntza+ musika tresna
331,78 365,00
Korua 23,85 33,00
Kamara 90,10 99,00
Armonia 169,60 186,00
1.2. Musika tresnako taldea:
Musika tresnako taldea 51,68 65,00
1.3. Plaza eskaera:
Plaza eskaera 20% 40,00
2. Erroldatugabeak:
2.1. Musika Eskola:
Musika txoko (4-7 urte) 216,24 237,00
Musika-hizkuntza 216,24 237,00
Musika Tresna 216,24 237,00
Musika-hizkuntza + musika tresna
402,80 443,00
Korua 28,89 40,00
Kamara 108,12 119,00
Armonia 206,70 227,00
2.2. Musika tresnako taldea:
Musika tresnako taldea 62,54 79,00
2.3. Plaza eskaera:
Plaza eskaera 20% 30,00
—Aplikatzeko Arauen 3., 5. eta 6. atalak aldatzen dira, eta ondoko idazkera ematen zaie:
3. Aldez aurretik, plaza baten eskabidea egiterakoan, 30 € ordaindu beharko da, Udalak horretarako ezar dezan kontu korrontean, eta matrikulatu aurreko baldintza izango da. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen pagamenduan deskontatu egingo da zenbateko hori.
Eskabidea egin eta gero matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango.
5. Udalak jiratuko dizu matrikula ordainketa, zuk horretarako emandako kontu korrontean, bi eratara egin dezakezu:
—Pagamendu bakarra: Matrikularen zenbateko osoaren %100a irailaren 20ean.
—Pagamendu zatikatua: %50a irailaren 20ean eta beste %50a abenduaren 20an.
Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.
Esandako epe horretan ordaindu gabeko zorrak premiatze prozeduraz ordainaraziko dira, %20ko gainkargua aplikatuta.
6. Zerbitzuaren eskatzailea da zerga hau ordaintzera obligaturik dagoena.
4. TASA
KULTURA-ETXEA
Tarifa €
1. Kultur Etxearen erabilera (Escenario,Butacas, Anfiteatro, Salas de reuniones, Salade exposiciones, Sala de conferencias):
1.1. Orduko 903,00
1.2. Egun berean 8 ordutik gora 3.809,00
2. Dantza-Aretoaren erabilera (aldagelak etadutxak):
2.1. Orduko 58,00
2.2. 20 ordutatik 40 ordutara bitartean, orduko 56,30
2.3. 40 ordutatik gora, orduko 47,60
3. Hitzaldi-Aretoaren erabilera:
3.1. Orduko 47,10
3.2. Egun berean 8 ordutik gora 284,00
4. Bilkura-gelen erabilera:
4.1. Orduko 18,95
4.2. Egun berean 8 ordutik gora 113,60
5. Erakusketa-Aretoan erabilera:
10 eguneko 169,85
6. Eskulanen Tailerran erabilera:
Astean hiru orduko:
Hilabeteko 56,55
Hiruhilabeteko 132,00
Seihilabeteko 245,60
7. Argazkigintza-Tailerraren erabilera:
Astean hiru orduko:
Hilabeteko 56,35
Hiruhilabeteko 132,00
Seihilabeteko 245,60
8. Bideogintza-Tailerraren erabilera:
8.1. Astean hiru orduko:
Hilabeteko 66,00
Hiruhilabeteko 169,85
Seihilabeteko 282,85
8.2. Kamera konpokaldean erabiltzeagatik
fidantza 75,75
8.3. Kamera kanpokaldean erabiltzeagatik,
eguneko 47,05
8.4. Kamera kanpokaldean erabiltzeagatik ostira-letik astelehenera 84,95
9. Zinearen erabilera:
9.1. Hitzaldi, mintegi edo antzekoetarako:
Orduko 238,00
Egun berean 8 ordutik gora 1.335,00
9.2. Teatro, kontzertu, dantza edo antzeko ema-naldietarako:
Orduko 257,50
Egun berean 8 ordutik gora 1.796,35
Aldagelak eta dutxak erabiltzeagatik gehi-tzen dena 36,50
10. Zinerako sarrerak:
10.1. Haurrentzako sekzioa 2,50
10.2. Helduentzako sekzioa 4,40
10.3. Zineforum sekzioa 3,50
11. Hauteskundeetarako erabilpena:
Azpiegitura teknikoa 499,00
12. Internetera sartzeko:
Orduko 3,38
5 orduko bonoa 13,00
10 orduko bonoa 19,80
13. Liburutegia:
Bazkide-Kuota 1,10
14. Jarduerak:
Dantza eta Balleteko ikastaroak hilabeteko 21,50
5. TASA
UDALAREN EUSKALTEGIA
2004/2005 2005/2006
Ikasturtea Ikasturtea
1. 1,5 orduko ikasturtea:
Ikasturte osorako matrikula 268,00 277,00
Ikasturte-erdiko matrikula 150,00 155,00
2. 2 orduko ikasturtea:
Ikasturte osorako matrikula 353,00 365,00
Ikasturte-erdiko matrikula 199,00 206,00
3. 3 orduko ikasturtea:
Ikasturte osorako matrikula 523,00 541,00
Ikasturte-erdiko matrikula 303,00 314,00
4. 5 orduko ikasturtea:
Ikasturte osorako matrikula 868,00 898,00
Ikasturte-erdiko matrikula 469,00 485,00
5. Udako ikastaroetako matrikula (2005) 98,00 101,00
6. TASA
AUTO-TAXI ETA GAINERAKO AKURAKO IBILGAILUEN LIZENTZIA ETA BAIMEN ADMINISTRATIBOAK EMATEA
Tarifa €
1. Lizentziak ematea, egitea eta horiek transmi-titzeko baimena:
1.1. Lizentziak ematea eta egitea 7.000,00
1.2. Lizentziak transmititzeko baimena 466,48
2. Ibilgailu-aldaketak 40,00
7. TASA
HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEA
Tarifa €
1 Lehendik emandako lizentziak luzatzea:
1.1. 48 mila euro arteko obrengatik 272,40
1.2. 48 mila eurotik 300 mila eurora arteko
obrengatik 3.020,70
1.3. 300 mila euro baino gehiagoko obrengatik 20.106,50
2. Lehen okupazioko lizentziak:
2.1. Bizitoki 4 arterainokoak, etxebizitza edo-etalokala 298,20
2.2. Bizitoki 10 arterainokoak, etxebizitza
edo-eta lokala 579,00
2.3. 10retik aurrera, gehiagoko etxebiz. edo-etalokal bakoitz 101,10
2.4. Industriazko, Merkataritzazko edo Zerbi-tzuzko eraikin bakoitz. 2.051,60
2.5. Nekazaritza eta abelazkuntzako edifizio edoeraikin bakoitzeko 300,00
3. Erabilerako edo jarduerako lizentziak:
3.1. Erregai-Tangak 450,00
3.2. Garajeak:
10 plaza arterainokoak 311,70
11 plazatik 50era artekoak 609,90
50 plazatik gorakoak 727,60
3.3. Lur urbanizaezinean garatzeko jardueretaradestinaturiko establezim.:
Eskortak, abeltzaintzako ustiategiak, txakur-zaindegiak 650,00
Nekazaritzako biltegiak 600,00
3.4. Irikitzeko lizentzia:
3.4.1. Merkataritzazko eta Zerbitzuko lokalak 649,10
3.4.2. Ostalaritzako lokalak 736,80
3.4.3. Garraio eta komunikaziorako lokalak 867,90
3.4.4. Finantzal Erakundeen Lokalak (Bankuak,Kutxak) 4.380,80
3.4.5. Industri Jardueretarako lokalak, ondorengoazalerekin:
350 m
²-ra artekoak, hauek barne 1.051,60350 m
² baino gehiagotik 1.000 m²-ra artekoak 2.078,401.000 m
² baino gehiagoak 3.122,80—Aldatu egiten da 7. tasaren izendapena, aurrerantzean ondokoa da:
Udalaren Lizentziak Emateagatiko Tasa deituko baita.
—Tarifa berriak sortzen dira eta berregituratuta geratzen dira, ondorioz banakapena lehen agertzen dena delarik.
—Aplikatzeko Arauen 1.b) atala aldatzen da, eta ondoko idazkera ematen zaio:
b) Egiaztatzera ea industriako eta merkataritzako establimenduek betetzen dituzten dagozkien ordenantza eta erregelamendu orokorrek edo udalekoek normal funtzionatzeko ezartzen dituzten lasaitasuneko, segurtasuneko eta osasungarritasuneko baldintzak eta beste edozein, hori beharrezko eta aurretiazko premisa izango baita Udal honek dagokion lizentzia eta, hala dagokionean, Korporazio Lokalen Zerbitzuetako Erregelamenduaren 22. artikuluan aipatzen den irekitzeko lizentzia emango baditu.
—Aplikatzeko Arauetan, 4. tarifa jartzen duen lekuan 3.4 tarifa jarriko da.
9. TASA
HILERRIKO ZERBITZUAK
Tarifa €
1 Ondoko zerbitzuok emateagatik:
1.1. Nitxo indibidualak 10 urtera arteko epeazemkidatzeagatik 833,10
1.2. Hilobi amankomunak hamar urtera artekoepeaz emakidatzeagatik 446,20
1.3. Panteoiak 50 urtera arteko epeaz emakida-tzeagatik 6.958,70
2. Emakida gabeko desehorzketak eta/edoehorzketak 53,30
3. Panteoien kontserbazioa eta garbiketa,lanordu bakoitzeko 26,60
10. TASA
UR HORNIDURAREN ZERBITZUAK
Tarifa €
1. Etxeko erabilera:
Lauhilabeteko 40 m
³.ra arte 0,51Lauhilabeteko 40 m
³ baino gahiago 0,682. Merkatal erabilera:
Lauhilabeteko 53 m
³.ra arte 0,56Lauhilabeteko 53 m
³ baino gehiago 0,743. Industri erabilera:
Lauhilabeteko 65 m
³.ra arte 0,62Lauhilabeteko 65 m
³ baino gehiago 0,8511. TASA
ESTOLDERI ZERBITZUAK
% Tarifa
Zerbitzuko kuota:
Estolderiagatik 69,00
12. Tasa
ZABOR-BILKETAREN ZERBITZUAK
Tarifa €
1. Etxez etxeko bilketa 45,00
—Komertzioa eta zerbitzuak:
2. Komertzioa eta zerbitzuak 5 enplegatu bainogutxiago 112,50
3. Komertzioak 5 enplegatu edo gehiago 122,00
—Ostalaritza, elikagaia eta zerbitzuak:
4. Ostalaritza, elikagaia eta zerbitzuak 5 enple-gatu baino gutxiago 160,00
5. Ostalaritza, elikagaia eta zerbitzuak 5etik 10enplegatutara 293,00
6. Ostalaritza, elikagaia eta zerbitzuak 10
enplegatu baino gehiagokoak 657,00
—Industria eta zerbitzuak:
7. Industria eta zerbitzuak 5 enplegatu bainogutxiago 114,00
8. Industria eta zerbitzuak 5etik 50 enplegatutar 450,50
9. Industria eta zerbitzuak 50 enplegatu bainogehiagokoak 681,00
13. TASA
ETXEAN LAGUNTZEKO ZERBITZUAK
—Aplikatzeko arauen 4. atalaren 2. paragrafoa aldatzen da, eta ondoko idazkera hau ematen zaio:
4.Usatzailearen diru-aportazioa:
—Zerbitzuaren eskatzailea pertsona gehiagorekin batera biziko balitz, nahiz eta zerbitzuaren onuradun bakarra hura izan, elkarbizitza unitate independienteko kide guztiek urtean zehar jasotako dirusarrera guztiak hartuko lirateke kontutan (E.U.E.I.).
—Aplikatzeko Arauen 8. atala aldatzen da, eta ondoko idazkera ematen zaio:
8.Ordaintzeko era: Igarotzen ari den hileko tasaren ordainketa, likidatzen den hilabetearen ondokoaren 15. eta 25. egunen bitartean likidatu beharko da, eta, derrigorrez, kontu korronte baten zenbakia eman beharko da, haren bidez udaleko ekonomia zerbitzuek dagokion kuota igortzeko. Esandako epe horretan ordaindu gabeko zorrak premiatze prozeduraz ordainaraziko dira, %20ko gainkargua aplikatuta.
Alta ematen duten pertsonek, dagozkien inprimakiak betetzeaz gain, zerbitzua prestatzeko eskabidea egiten deneko hilabeteari dagokion autolikidazioa formalizatu beharko dute, aurrerantzean orokorki ezarritako arauak aplikatuko direlarik.
—Aplikatzeko Arauen 9. atala gehitzen da, onderengo testu honekin, hurren darraizkionen zenbakiak aldatuz:
9.Erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko orduan, balorazioko osagai hauek hartuko dira kontuan: Errenta, ondarea eta famili unitateko edo, bere kasuan, elkarbizitza unitateko kide kopurua.
Bai errenten eta bai ondare higigarriaren kasuan, famili edo elkarbizitza unitatea bere osotasunean hartuta egingo da kalkulua eta, hartaz, buru bakoitzari egotzi beharreko irabaziak kalkulatu ahal izango dira.
a) Errentatzat jotzen da famili unitatearen diru sarrera guztiek osatzen dutena, diru iturriak honako hauek izanik:
—Lan etekinak, horren barne egonik pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak, edozein erregimen dutela ere.
—Kapital higigarri zein higiezinaren etekinak.
—Enpresa edo lanbide jardueren etekinak. Balio horien zenbatespena egiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak ezarritako arauei jarraituko zaie.
b) Kapital higigarri nahiz higiezin osoa hartuko da ondaretzat. Ondarearen zenbatespena egiteko, Ondarearen gaineko Zergak ezarritako arauei jarraituko zaie.
—Kapital higigarritzat honako hauek jotzen dira: Kontu korronteetako nahiz epekako kontuetako gordailuak, inbertsio funtsak eta pentsio funtsak, balore higigarriak, bizitza aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak, artelanak, antzinateko gaiak, bitxiak eta bestelako gauza baliotsuak.
Erabiltzailearen diru-aportazioa zehazte aldera, baldin erabiltzaileak 6.000,00 eurotik beherako per capita ondare mobiliarioa badauka, ondare hori ez da kontabilizatuko. Baldin ondare mobiliarioa 6.000,00 eurotik gorakoa bada, 6.000,00 euroko kopurua gainditzen duen zenbateko guztia konputatuko da.
—Kapital higiezintzat jotzen da landa eta hiri izaerako ondasunek osatzen dutena.
Ohiko etxebizitza ez da kontuan hartuko erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa zehazte aldera.
Ohiko etxebizitzatzat jotzen da erabiltzaileak ohiko bizileku daukan bere titularitateko etxea.
Erabiltzaileak eta bere elkarbitzitzako unitateak ondare higiezinik baldin badatu, ohiko etxebizitzaz gain, erabiltzaileak osorik ordainduko du etxeko laguntza zerbitzua.
Diru ahalmenari buruzko datuei buruz gezurrak esateak edo haiek ezkutatzeak zerbitzuaren prestazioa aldi baterako edo behin betiko etetea ekar dezakete.
c) Elkarbizitzako unitatetzat jotzen da ohiko bizilekuan elkarrekin bizi diren guztiek osatutakoa.
14. TASA
ZAHAR-EGOITZAKO ZERBITZUAK
—Osorik aldatzen da 14. tasaren eranskina, Zahar-Etxeko Zerbitzuei buruzkoa, eta ondoko idazkera hau ematen zaio:
1.Zahar-Etxeko eta Eguneko Zentroko zerbitzuen erabiltzaileen eta egoiliarren artean, kategoria hauek bereizten dira:
—Egoiliar Autonomoa.
—Egoiliar ezindua.
—Egoiliar oso Ezindua.
2.Pertsona egoiliarrak autonomo, ezindu eta oso ezindu bezala kalifikatzeko eta dagokien tasa aplikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza-Zerbitzu Sozialetako Departamentuaren autonomia eta ezintasunaren gradua ebaluatzeko eskala aplikatuko da.
3.Egoiliar autonomoak: Pertsona egoiliar autonomoei zerbitzua ematea udalaren eskumenekoa da.
Atsobakar Zahar-Etxean eta Eguneko Zentroan laguntzeagatiko eta egoteagatiko tasaren aportazioa pertsona egoiliarrei eta horien jatorriko udalei dagokie.
4.Egoiliar ezinduak eta oso ezinduak: Pertsona egoiliar ezinduei eta oso ezinduei zerbitzua ematea Diputazio Foralaren eskumenekoa da. Hark kontzertaziozko prezio maximo batzuk ezartzen ditu, eta horietan sartua dator erabiltzailearen aportazioa.
Ezindu eta oso ezindu bezala baloratutako pertsonen aportazioa Diputazioak ezarriko du, 20/2002 Dekretu Foral apirilaren 30ekoa eta 81/2002 Agindu Foral abenduaren 30ekoa oinarritzat hartuz.
5.Zerga-kuota kopuru finko batez zehaztuko da, ondoko tarifarei jarraikiz:
Tarifa €
1. Gutxienez 5 urteko aintzinatasunez errolda-tutako eta egoiliar direnen tarifa, hileko:
a) Egoiliar autonomoaren prezioa 985,67
b) Egoiliar ezinduaren prezioa 1.478,98
c) Egoiliar oso ezinduaren prezioa 1.802,93
2. Gainontzeko egoiliarren tarifa, hileko:
a) Egoiliar autonomoaren prezioa 1.166,06
b) Egoiliar ezinduaren prezioa 1.659,37
c) Egoiliar oso ezinduaren prezioa 1.983,32
3. Gutxienez 5 urteko aintzinatasunez errolda-tutako eta Eguneko Zentroko erabiltzailedirenen tarifa, hileko:
Erabiltzailearen prezioa 856,19
4. Gainontzeko Eguneko Zentroko erabil-
tzaileen tarifa, hileko:
Erabiltzailearen prezioa 978,27
6.Sarrera 1998ko abenduaren 31 baino lehenago egin duten egoiliar edo erabiltzaileei lehendabiziko prezioa ezarriko zaie.
1999ko urtarrrilaren 1a ondoren egindako sarrera guztiak aurreko taulan definitutako sailkapenaren arabera dagokion preziora lotuta egongo da.
7.Honako udal-ordenantza honetan kontenplatua ez dagoen guztirako, horretarako onetsitako Udal-Erregelamenduan ezarritakoa izango da aginduzkoa.
—Aplikazio-arauak:
A) Egoiliar edo erabiltzaile guztientzat: Egoiliar guztiak, edozein kalifikazio dutela ere, hurrengo arau hauek betetzera behartuak egongo dira:
1. Zaharren egoitzako zerbitzuak jasotzeko prezioak desberdinak izango dira, bertara sartzeko eskaera egiterako orduan, Lasarte-Orian gutxienez 5 urteko aintzinatasun jarraiaz erroldatuta dauden egoiliar edo erabiltzaileentzat eta gainerako egoiliar edo erabiltzaileentzat.
2. Tarifa hauek ordaintzeko obligazioa, hil bakoitzaren lehen egunean sortzen da.
3. Tarifa hau, Zahar-Egoitzan hilabete baten barruan ematen diren asistentziazko zerbitzuetariko edozeinengatik oso-osorik likidatuko da, haien kopurua zeinahi delarik ere. Alta berriko edo sorotsitakoaren heriotzagatiko bajako kasuetan soilik aplikatuko da kuota proportzionala, horretarako dagoen erregistroan hura inskribaturik egon den epealdiari dagokiona.
Era berean, plaza erreserbatuaren kasuan, ezarritako tarifaren %75a kobratzeko eskubide bat sortuko da.
4. Zerbitzuen erabileran baja eman nahi duenak, hilabete bakoitza amaitu baino gutxienez 5 egun natural aurretik jakinarazi beharko du. Eskakizun hau bete ezean, bajak bere eragina hurrengo hilabetetik aurrera izango du. Aipatu baja, derrigorrez, Udaletxe honetako bulegoetako erregistroan jakinarazi beharko da.
5. Ordaintzeko era: Igarotzen ari den hileko kuotaren ordainketa, likidatzen den hilabetearen hurrengo hilaren 15etik hasi eta hilabeteko epean likidatu beharko da, derrigorrez kontu korronte baten zenbakia eman behardo delarik haren bidez udaleko ekonomi zerbitzuek dagokion kuota jiratzeko. Esandako epe horretan ordaindu gabeko zorrak premiamenduzko prozeduraz ordainaraziko dira, %20ko gainkargua aplikatuz.
Alta ematen duten pertsonek, dagozkien inprimakiak betetzeaz gain, zerbitzua prestatzeko eskabidea egiten deneko hilabeteari dagokion autolikidazioa formalizatu beharko dute, aurrerantzean orokorki ezarritako arauak aplikatuko direlarik.
B) Egoiliar edo erabiltzaile autonomoentzat: Egoiliar edo erabiltzaile autonomoek, aurreko arauak bete behar izateaz gain, hurrengo hauek ere bete beharko dituzte:
1. Egoiliarrak edo erabiltzaileak, horretarako ezarritako hilabeteroko kuota ordaintzeko adinako eskudiruzko dirusarrerarik edukiko ez balu baina, aldi berean, aipaturiko kuota ordain dezaketen ondarezko ondsunak edukiko balitu, kasu horietan dagokion dokumentu publikoa sinatu beharko da, zeinen bidez aipaturiko ondasunen titulargoa Lasarte-Oriako udalari esdualdatuko baitzaio, honer ordainetan aipaturiko kuota ordaintzea ahalbidetuko dion Biziarteko Errenta eskuetsiko diolarik.
Hala ere, eta beti ere senitartekoren bat lehen aipatutako hilabeteroko kuota ordaintzeko geratzen den aldea bere baliabideen bitartez ordaintzera eta, halaber, Ordenantza honetan eta dagokion Erregelamenduan markatutako estipulazioak onartzera formalki konprometitzen bada, aipatutako jabariaren eskualdaketa ez da burutuko.
Senitartekoak hartutako konpromezua beteko ez balu, bi hilabeteri dagozkion kuotak ordaindu gabe utziz, kasu horretan aipatu konpromezua baliogabeturik geratuko litzateke eta ondorioz aurreko apartatuan ezarritakoa betearazteari ekingo litzaioke.
Aipatutako sarrera eta ondasunak Gizarte Zerbitzuen Departamentuak egiaztatuko ditu, sarrera-eskaera egindako urtearen aurreko 5 urteak aztertuz, eskatzaileak edota familiarrek lehen aipatutako egoiliar edo erabiltzaile bakoitzeko hileroko kuota estali ahal izateko duten ezintasun erreala ziurtatzeko helburuarekin.
2. Egoiliarrak edo erabiltzaileak Zahar-Egoitzan eman zaion zerbitzuagatik ordaindu beharreko hilabeteroko kuota ordaintzeko adinako eskudiruzko dirukopururik edukiko ez balu eta aipaturiko kuota ordain dezakeen ondarezko ondasunik ez badauka, kasu horietan ateratzen den aldea egoiliarraren edo erabiltzailearen senitartekoek ordainddu beharko dute, Lasarte-Oriako Udalaren aurrean Zorra aitortzen deneko dokumentu bat sinatzeari ekin beharko zaiolarik, zeinen bidez hau aipatu konpromezura hala nola Ordenantza honetan eta horretarako dagoen Erregelamenduan markatutako estipulazioetara formalki konprometituko baita.
Aipatutako osagarri ekonomikoari aurre egiteko familia edo ordezkaririk ez dagoenean, hileroko kuota hori Lasarte-Oriako Udalak ordainduko du, beti ere, egoitzan sartzeko eskaera egindako momentuan egoiliarrak Lasarte-Oriako udalerrian gutxienez 5 urteko aintzinatasun jarraiaz erroldaturik egoteko baldintza betez gero.
Aipatutako egoeran leudekeen gainontzeko egoiliarren edo erabiltzaileen kasuan, aipatutako osagarri ekonomikoa aipatutako egoiliarraren edo erabiltzailearen jatorrizko Udalak ordainduko du.
3. Lasarte-Oriako udalerria ez den beste udalerrietatik etorritako eskatzaileen ekarpenen zehaztapena:Lasarte-Oriako udalerria ez den udalerrietatik etorritako zaharren egonaldiaaren hileroko kostearen eta bere jatorrizko Udalak egindako ekarpenaren arteko aldea, erabiltzaileak finantziatuko du.
Udal-ekarpena, jatorrizko Udalaren erabaki batek bermatuko du. Aipatutako kopurua, zaharraren egonaldiaren kostean egon daitezkeen gora-beheren menpe egongo da. Jatorrizko Udalak erabiltzailearen ekarpenak gauza daitezen zainduko du.
4. Erabiltzailearen aportazioa: Erabiltzaileak plazaren kostua bere per capita sarrera netoen %85arekin hornituko du. Konputu horretan sartzen dira paga bereziak, eta unitate familiarra hartzen da oinarritzat.
Obligaziodunak pagamenduari egin beharreko ekarpenak kalkulatzean, nahierara erabiltzeko diru-kopuru hauek hartuko dira kontuan:
—Eguneko zentroko erabiltzaleak eskura izango du, gutxienez, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatren %50.
—Egoitzako zerbitzuen erabiltzaleak eskura izango du, gutxienez, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatren %20.
5. Erabiltzailearen aportazioaren kalkulua: Erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko orduan, balorazioko osagai hauek hartuko dira kontuan: Errenta, ondarea eta famili unitateko edo, bere kasuan, elkarbizitza unitateko kide kopurua.
Bai errenten eta bai ondare higigarriaren kasuan, famili edo elkarbizitza unitatea bere osotasunean hartuta egingo da kalkulua eta, hartaz, buru bakoitzari egotzi beharreko irabaziak kalkulatu ahal izango dira.
a) Errentatzat jotzen da famili unitatearen diru sarrera guztiek osatzen dutena, diru iturriak honako hauek izanik:
—Lan etekinak, horren barne egonik pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak, edozein erregimen dutela ere.
—Kapital higigarri zein higiezinaren etekinak.
—Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.
Balio horien zenbatespena egiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak ezarritako arauei jarraituko zaie.
b) Kapital higigarri nahiz higiezin osoa hartuko da ondaretzat. Ondarearen zenbatespena egiteko, Ondarearen gaineko Zergak ezarritako arauei jarraituko zaie.
—Kapital higigarritzat honako hauek jotzen dira: Kontu korronteetako nahiz epekako kontuetako gordailuak, inbertsio funtsak eta pentsio funtsak, balore higigarriak, bizitza aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak, artelanak, antzinateko gaiak, bitxiak eta bestelako gauza baliotsuak.
—Kapital higiezintzat jotzen da landa eta hiri izaerako ondasunek osatzen dutena.
—Eguneko Zentroko zerbitzuaren erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa zehazte aldera, Ohiko etxebizitza ez da kontuan hartuko.
Ohiko etxebizitzatzat jotzen da erabiltzaileak ohiko bizileku daukan bere titularitateko etxea.
Erabiltzaileak eta bere elkarbitzitzako unitateak ondare higiezinik baldin badatu, ohiko etxebizitzaz gain, erabiltzaileak osorik ordainduko du zerbitzua.
Diru ahalmenari buruzko datuei buruz gezurrak esateak edo haiek ezkutatzeak zerbitzuaren prestazioa aldi baterako edo behin betiko etetea ekar dezakete.
c) Elkarbizitzako unitatetzat jotzen da ohiko bizilekuan elkarrekin bizi diren guztiek osatuta
15. TASA
HARRERAKO ETXEBIZITZAKO EGONALDIAREN ZERBITZUA EMATEA
Tarifa €
Eguneko tarifa 22,77
16. TASA
BABESPEKO ETXEBIZITZAKO EGONALDIAREN ZERBITZUA EMATEA
Tarifa €
—Hilabeteko eta erabiltzaileko tarifa:
A gela mota 1.029,71
B gela mota 823,78
C gela mota 735,50
—Aplikatzeko Arauak, 7. atalatik aurrera aldatzen dira, eta ondoko idazkera ematen zaie:
—Aplikazo-arauak:
7.Egoiliarrak edo erabiltzaileak Zahar-Egoitzan eman zaion zerbitzuagatik ordaindu beharreko hilabeteroko kuota ordaintzeko adinako eskudiruzko dirukopururik edukiko ez balu eta aipaturiko kuota ordain dezakeen ondarezko ondasunik ez badauka, kasu horietan ateratzen den aldea egoiliarraren edo erabiltzailearen senitartekoek ordainddu beharko dute, Lasarte-Oriako Udalaren aurrean Zorra aitortzen deneko dokumentu bat sinatzeari ekin beharko zaiolarik, zeinen bidez hau aipatu konpromezura hala nola Ordenantza honetan eta horretarako dagoen Erregelamenduan markatutako estipulazioetara formalki konprometituko baita.
Aipatutako osagarri ekonomikoari aurre egiteko familia edo ordezkaririk ez dagoenean, hileroko kuota hori Lasarte-Oriako Udalak ordainduko du, beti ere, etxebizitzan sartzeko eskaera egindako momentuan egoiliarrak Lasarte-Oriako udalerrian gutxienez 5 urteko aintzinatasun jarraiaz erroldaturik egoteko baldintza betez gero.
Aipatutako egoeran leudekeen gainontzeko egoiliarren edo erabiltzaileen kasuan, aipatutako osagarri ekonomikoa aipatutako egoiliarraren edo erabiltzailearen jatorrizko Udalak ordainduko du.%30.
8.Lasarte-Oriako udalerria ez den beste udalerrietatik etorritako eskatzaileen ekarpenen zehaztapena:Lasarte-Oriako udalerria ez den udalerrietatik etorritako zaharren egonaldiaaren hileroko kostearen eta bere jatorrizko Udalak egindako ekarpenaren arteko aldea, erabiltzaileak finantziatuko du.
Udal-ekarpena, jatorrizko Udalaren erabaki batek bermatuko du. Aipatutako kopurua, zaharraren egonaldiaren kostean egon daitezkeen gora-beheren menpe egongo da. Jatorrizko Udalak erabiltzailearen ekarpenak gauza daitezen zainduko du.
9.Erabiltzailearen aportazioa: Erabiltzaileak plazaren kostua bere per capita sarrera netoen %85arekin hornituko du. Konputu horretan sartzen dira paga bereziak, eta unitate familiarra hartzen da oinarritzat.
Obligaziodunak pagamenduari egin beharreko ekarpenak kalkulatzean, erabiltzaleak eskura izango du, gutxienez, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatren %30eko diru-kopurua.
10.Erabiltzailearen aportazioaren kalkulua: Erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko orduan, balorazioko osagai hauek hartuko dira kontuan: Errenta, ondarea eta famili unitateko edo, bere kasuan, elkarbizitza unitateko kide kopurua.
Bai errenten eta bai ondare higigarriaren kasuan, famili edo elkarbizitza unitatea bere osotasunean hartuta egingo da kalkulua eta, hartaz, buru bakoitzari egotzi beharreko irabaziak kalkulatu ahal izango dira.
a) Errentatzat jotzen da famili unitatearen diru sarrera guztiek osatzen dutena, diru iturriak honako hauek izanik:
—Lan etekinak, horren barne egonik pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak, edozein erregimen dutela ere.
—Kapital higigarri zein higiezinaren etekinak.
—Enpresa edo lanbide jardueren etekinak. Balio horien zenbatespena egiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak ezarritako arauei jarraituko zaie.
b) Kapital higigarri nahiz higiezin osoa hartuko da ondaretzat. Ondarearen zenbatespena egiteko, Ondarearen gaineko Zergak ezarritako arauei jarraituko zaie.
—Kapital higigarritzat honako hauek jotzen dira: Kontu korronteetako nahiz epekako kontuetako gordailuak, inbertsio funtsak eta pentsio funtsak, balore higigarriak, bizitza aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak, artelanak, antzinateko gaiak, bitxiak eta bestelako gauza baliotsuak.
—Kapital higiezintzat jotzen da landa eta hiri izaerako ondasunek osatzen dutena.
Diru ahalmenari buruzko datuei buruz gezurrak esateak edo haiek ezkutatzeak zerbitzuaren prestazioa aldi baterako edo behin betiko etetea ekar dezakete.
c) Elkarbizitzako unitatetzat jotzen da ohiko bizilekuan elkarrekin bizi diren guztiek osatuta
11.Honako udal-ordenantza honetan kontenplatua ez dagoen guztirako, horretarako onetsitako Udal-Erregelamenduan ezarritakoa izango da aginduzkoa.
17. TASA
EMAKUMEEN HIRI-ZENTROKO ZERBITZUAK EMATEA (KZ:30-12)
—Tasa berria ezartzen da, hamazazpigarrena, ondorengo atalean definitua:
Zerga-kuota zerbitzu edo jardueraren izaeraren arauera seinalaturiko kopuru finko batez zehaztuko da, ondoko tarifarei jarraikiz:
Tarifa €
—Ikastaroko eta erabiltzaileko tarifa:
Ikastaro 1 31,00
2 Ikastaro 37,00
3 Ikastaro 40,00
4 Ikastaro edo gehiago 43,00
—Aplikazio-arauak:
1.Lasarte-Orian erroldatutako emakumeek baliatu ahalko dituzte Emakumeen Zentro Zibikoko ikastaroak.
2. Ikastaro bakoitza egin aurretik, matrikulatzeko epe bat irekiko da. Zentro Zibikoko bulegoetan egingo da matrikulazioa.
3. Inskripzio bat egintzat joko da Zentro Zibikoan eskabidea aurkeztu denean, dagokion tarifa pagatu izanaren justifikagiriarekin batera.
4. Tasa, matrikula formalizatzerakoan joko da sortutzat.
5.Ikastaro batean matrikulatzea, hark dirauen artekoa izango da (ikastaro osoa). Baja emateak ez du ematen inolako kuota proportzionala itzultzeko eskubiderik. Ordaindutako matrikula itzuli ahal izango da, baldintza hauek guztiak eta bakoitza betetzen direnean:
—Bajaren arrazoia bizilekuaren aldaketa edo bestelako ezinbesteko arrazoiren bat izan denean eta hori behar bezala justifikatua dagoenean.
—Eskaera, ikastaroan baja efektiboa eman eta hilabete igaro baino lehen aurkeztu denean Udaleko Erregistroan.
6.Materialaren ordainketa zentroko zuzendaritzak berak ezartzen dituen arauak aplikatuz egingo da.
7. ORDENANTZA FISKALA
UDAL-JABARI PUBLIKOA OKUPATZEAGATIKO TASEN ERREGULATZAILEA
—Ordenantzako Eranskineko epigrafeak aldatu egiten dira, honela idatzita geratzen delarik:
20. TASA
UDAL-JABARI PUBLIKOKO ONDASUNETAN IBILGAILUENTZAT APARKAMENDUA ERRESERBATZEA
Tarifa €
Lehen tarifa: Galtzadan tokia irankorki erreser-batzeagatik, metro linealeko edo zatiko eta seihi-labeteko edo zatiko:
1. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordain-tzen duten lokaletan:
a) 15 enplegatu edo gutxiagokoak 31,90
b) 15 enplegatu baino gehiagokoak 39,20
2. Bestelako lokaletan:
a) 5 plaza baino gutxiagokoak 27,70
b) 5etik 30era plazakoak 37,90
c) 31tik 50era plazakoak 52,60
d) 51tik 150era plazakoak 68,40
e) 150 plaza baino gehiagokoak 82,10
Bigarren tarifa: Zamalanetarako galtzadaerreserbatzea, metro linealeko edo zatiko eta seihi-labeteko edo zatiko:
1. Iraunkorki erreserbatzea:
a) 6 ordura arte 24,10
b) 6 ordu baino gehiago eta 14 baino
gutxiago 29,00
2. Gehienez seihilabeteko aldi baterako erreser-batzea:
a) Egunean 6 ordu arte 17,10
b) Egunean 6 ordu baino gehiago eta 14baino gutxiago 25,80
Hirugarren tarifa: Aldizkako beharrek sortu-tako hainbat erabileratarako guneak erreserbatzea,metro linealeko edo zatiko eta orduko
5,4021. TASA
FERIETAKO ETA HERRIKO JAIETAKO POSTUAK,
KALEKO INDUSTRIAK ETA IBILTARIAK
Tarifa €
Lehen tarifa: Ferietako eta jaietako postuak:
Lurra okupatzeagatik, m
1. Hurrengo epigrafeetan zehaztu gabeak 6,60
2. Salmenta arinak edo antzekoak eta, oro har,era guztietako mugimenduko aparatuak 1,10
3. Ogitartekoak, edariak, jostailuak, zeramika,pitxiak, izozkiak eta abar saltzeko 10,70
4. Loreak, globoak, etab. kalez kale besoan
saltzeko 4,30
5. Txurro-denda 1,00
6. Ikuskizunak, 150 m
² artekoak 0,137. Ikuskizunak, 150 m
² baino gehiagokoak 0,10Bigarren tarifa: Lurra okupatzeagatik, m
²-koedo zatiko eta eguneko:1. Hurrengo epigrafeetan zehaztu gabeak 2,80
2. Erribera kaleko azoka 2,50
Hirugarren tarifa: Lur-sailak okupatzeagatik,m
²-ko edo zatiko eta hilabeteko:1. Hurrengo epigrafeetan zehaztu gabeak 19,75
2. Xede politiko, komertzial edo antzekoa duteniragarkiak:
1. Zutoinen gainean, publizitateko makilabakoitzeko 25,00
2. Bestelako elementuen gainean 12,25
3. Kaleko industriak, ibiltariak eta ferietakoak 20,90
Laugarren tarifa: Metro karratuko edo zatikoeta hiruhilabeteko edo zatiko:
1. Erribera kaleko azoka:
1. Oihalak, azkazal-esmalteak eta hariak 12,25
2. Urdaikiak 25,60
3. Janariak, lorategiko produktuak eta
pastelak 17,50
4. Jantziak, ehunkiak, sukaldeko tresnak,burdinkiak 19,60
5. Botilaraturiko edariak eta likoreak 28,00
6. Bestelakoak 24,00
2. Okendoko azoka 16,50
3. Zumaburuko azoka:
Baserriko barazkiak 35,25
Bosgarren tarifa: Metro karratuko edo zatiko
eta egutegiko urteko edo zatiko:
Egunkarien, loterien, gozokien eta abarren salmen-tarako kioskoak 134,20
23. TASA
LURPEARI ERABILERA PRIBATIBOA EDO PROBETXU BEREZIA EMATEAGATIK MAHAI ETA AULKIEKIN
Tarifa €
1. Egutegiko 3. hiruhilabeteagatik edo zatia-gatik (uztaila / iraila) eta metro karratuko
edo zatiko 25,75
2. Urtearen gainerakoagatik, metro karratukoedo zatiko eta egutegiko hiruhilabeteko edozatiko 9,00
3. Okupazioak egitura estali batez itxitako
instalazioren bat eskatuko balu; metro karra-tuko edo zatiko eta egutegiko urteko edozatiko 58,50
TASA 24
UDAL-BIDE PUBLIKOEN LURZORU, LURPE EDO HEGALPEAREN ERABILPEN PRIBATIBOA EDO PROBETXAMENDU BEREZIA, HORNIDURA-ZERBITZUEN ENPRESA USTIATZAILEEN ALDE
—Aplikatzeko Arauen 1. atala gehitzen da, onderengo testu honekin, hurren darraizkionen zenbakiak aldatuz:
1.Tasa honetan jasotakoaren ondorio horietarako, honakoak hartuko dira hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzailetzat:
—Argindarra, ura edo gasa hornitzen duten enpresak.
—Jendearentzako telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresak, baldin eta udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalduran erabilera pribatiboz edo aprobetxamendu bereziz instalatutako telekomunikazioko sare publikoak, osorik edo zati batean, erabiltzen badira.
—Hornidura-zerbitzuak ematen dituen beste edozein enpresa, baldin eta horiek emateko udal lurzorua, hegaldura edo zorupea hartzen duten hodiak, kableak eta gainerako instalazioak erabiltzen badituzte.
Horretarako, zerbitzu horien enpresa ustiatzaileen artean zerbitzu horiek banatu eta merkaturatzen dituztenak sartuko dira.
8. ORDENANTZA FISKALA
ZERBITZUAK EMATEAGATIKO EDO
UDAL-JARDUERAK GAUZATZEAGATIKO
PREZIO PUBLIKOEN ERREGULATZAILEA
Tarifa €
1. Udan-Ondasunen probetxamendua, unita-teko eta egun naturaleko:
1.1. Udalaren jabetzapeko hesiak 2,54
1.2. Mangerak 2,21
1.3. Udal-makineria:
Udalaren dumperra 128,09
Grupo elektrogenoa 82,67
Mailua 150,64
Merlo ibilgailua 443,58
1.4. Oholtza eta aulkiak:
Oholtza 203,33
Aulkiak 0,54
1.5. Obra txikietako materiala erabiltzeagatik 4,36
2. Pertsonalaren Zerbitzuen prestazioa, ordukoedo zatiko:
2.1. Bide publikoak. Kontramaisua 25,83
2.2. Bide publikoak. Ofiziala 20,45
2.3. Bide publikoak. Peoia 18,30
2.4. Hilerria. Peio Ehorzlea 17,44
3. Fotokopian ematen den agirri bakoitzeko,folioko:
3.1 A4 formatoan edo antzekoan 0,08
3.2 A3 formatoan edo antzekoan 0,13
4. Hirigintzako zerbitzuari buruzko agirien
fotokopiak:
A. PLANOAK (Formatoa):
4.1.
³ A - 0 10,234.2. = A - 1 7,00
4.3. = A - 2 5,11
4.4. = A - 3 2,05
4.5. = A - 4 0,75
B. Proiketuen planoen kopia:
4.6.
³ A - 0 1,724.7. = A - 1 1,24
4.8. = A - 2 0,81
4.9. = A - 3 0,43
4.10. = A - 4 0,22
5. Dokumentuen fotokopiak informatikako
disketean, CD-Roomean:
Udal Plangintzako Arau SubsidiarioenDokumentazioa 172,22
Kartografia osoa 248,65
Jatorrizko dokumentua tratatu gabeko
planoena, plano bakoitzeko 2,26
Aldez aurretik jatorrizko dokumentua trata-turiko planoena, plano bakoitzeko 5,65
Jatorrizko dokumentua tratatu gabeko doku-mentuena, dokumentu bakoitzeko 1,08
Aldez aurretik jatorrizko dokumentua trata-turiko dokumentuena, dokumentu bakoitzeko 1,61
6. Argitalpenen salmenta
«Lasarte-Oria Anotaciones Históricas» 10,44
«Sorgindantza» 7,75
«Combates por la Libertad» 6,94
«Euskadi en llamas» 6,94
«Lasarte-Oria Gure Herria Ikas Unitatea» 9,00
«Lasarte-Oria» Bideoa 2,80
«Sorgindantza» Bideoa 2,80
«Zero Sette CDa 6,46
7. Bidaiak eta egonaldiak:
Eskola haurrei zuzendutako Bidaia eta astebeteko egonaldia natur eskolan 35,52
Haurrei zuzendutako Bidaia eta egonaldiaUdalekutan 207,00
Emakume programari zuzendutako Bidaia
eta egonaldia 460,00
3. adinekoei zuzendutako Bidaia eta egonaldia 322,00
—13. artikulua gehitzen da ondorengo testu honekin:
13. artikulua.Salbuespenak.
3, 4, 5.1 eta 5.2 epigrafeetan jasotako kuotak pagatzetik salbuetsiak egongo dira udalerrian kokatuak dauden ikastetxeetako ikasleek egiten dituzten fotokopia-eskaerak, edota beste ikastetxe batzuetako ikasleek egiten dituztenak, baina betiere ikasle horiek Lasarte-Orian erroldatuak badaude.
Bi kasu horietan, irakaskuntzaren arloko lanak egitera orientatua izan behar du eskaerak, eta behar bezala arrazoitua etorri beharko du, dagokion ikastetxeko zuzendaritzaren abalarekin.
16. ORDENANTZA
LASARTE-ORIAN UDALEKO TASEN ETA PREZIO PUBLIKOEN SALBUESPENAK ERREGULATZEKO ARAUDIA ERREGULATZEKOA
—1. Artikulua aldatzen da, zerbitzu berri bat sarturik, 9.ena eta ondoko idazkera ematen zaio:
9. Emakumeen Hiri-Zentroko zerbitzuak ematea.
Dagozkien Ordenantzak, Eranskinak eta gainerako estipulazioak 1989ko urriaren 4ko pleno-akordioaren bidez onetsi ziren eta 1989ko abenduaren 30eko 247 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, Iharduera Ekonomikoen Zergaren Ordenantza Fiskala izan ezik, honen pleno-akordioa 1991ko urriaren 2an izan zelarik eta 1991ko abenduaren 17ko 239 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zelarik. Era berean, aurreko Ordenantzetan eta Eranskinetan egindako azken aldaketa 2003(e)ko urriaren 10(e)ko Plenoaren akordioaren bidez egin zen eta 2003(e)ko abenduaren 1(e)ko 229 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, hemen berridatzitzat ematen direlarik bere konprentsio osoaren eraginetarako.
Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru araueko 16.4 artikuluan agindutakoa betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoaren arauera, erabaki horien kontra errekurtso kontentzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.
Lasarte-Oria, 2004ko azaroaren 23a.—Alkatea.
(10873)