| 229. zenbakia | Data 2004-11-29 | 22378 orria |
BERGARAKO UDALA
Ediktua
Erakunde lokaletako Aurrekontuei buruzko Legediak xedatzen dutena betez, denen jakitera ematen da Udaletxe honetako kontuhartzailetzan, jendaurrean ikusgai daudela indarrean dauden Aurrekontuei erasten zaizkion Bergarako Udalaren 03/2 eta Bergarako Udal Euskaltegi eta Mizpirualde Egoitzaren Aurrekontuaren 03/1 aldaketa espedienteen hasierako onarpena, Udal Osoko Bilkurak aurtengo azaroaren 17ko ezohizko bilkuran behin-behingoz onartutakoak.
Zilegiztaturik dauden interesatuek erreklamazioak aurkeztea izango dute, hurrengo arauei jarraiki.
a)Aurkezteko epea: 15 lanegun, ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatua.
b) Aurkeztutako bulegoa: Bergarako Udaletxeko Erregistro Orokorra.
c) Erreklamazioa jartzen zaion organoa: Bergarako Udala.
Jendaurrean erakusteko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espediente hau behin-betiko onartutzat joko da.
Bergara, 2004ko azaroaren 22a.—Alkatea.
(3914) (10868)