Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

228. zenbakia Data 2004-11-26 22282 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Kutxarekin mailegu kontatua. Onespena eta jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Bergarako Udaleko alkateak mailegu bat sinatzeko akordioa hartu du 2004ko azaroaren 18ko dekretu baten bitartez, hauek direlarik ezaugarri nagusiak:

Entitatea: Gipuzkoa-Donostia Kutxa.

Zenbatekoa: 1.400.000 euro.

Epea: 15 urte (Bi urteko gabealdiarekin).

Interesa: Euribor hiruh. +% 0,20 (aldakorra).

Helburua: 2004ko Aurrekontuko inbertsioen finantziazioa.

Irekiera komisioa: —.

Indarrean dagoen Legedian xedatzen duenaren arabera, iragarki honen bitartez jakinarazten da aipatu mailegu-kontratuaren espedientea jendeaurrean erakusten dela kontuhartzailetza departamentuan, hamabost laneguneko epe batez, interesatuek aztertu eta haren kontra egoki ikusten dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Bergara, 2004ko azaroaren 18a.—Alkatea.

(3903) (10782)