| 219. zenbakia | Data 2004-11-15 | 21441 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
2004ko azaroaren 4an Alkatetzaren Dekretuz, 2004ko Kioskoen, Ibien eta Taxien tasen erroldak onartu dira eta Udal honetako Kontuhartzailetzan erakutsiko dira 15 egunetako epean.
Epe horretan, errolda horien aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira; halaber, 2005-01-05 arte luzatuko den borondatezko ordainketa aldia hasiko da.
Aurreko epea amaitzean ordainketa exekutiboari ekingo zaio gainkarguarekin.
Bergara, 2004ko azaroaren 4a.—Alkatea. (10351)