Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

216. zenbakia Data 2004-11-10 21115 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Hiri lurraren erabilera berezia edo pribatuaren tasari dagokion zerga ordenantzaren behin behingo onespenaren erabakia. Jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan xedatutakoa betez, ondoko hau erabaki da behin-behineko izaeraz:

Ondorengo ordenantza fiskala onartzea:

9.  Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena.

Hori guztia, Udal Batzarrak 2004ko urriak 18ko bileran hartutako erabakiari jarraituz egiten da. Erabaki hori behin betiko bihurtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean, eta 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

11/1989 Foru Arauan xedatutakoarekin bat etorriz, behin-behineko Erabaki hau 30 lanegunez jarriko da ikusgai jendaurrean Udaletxeko iragarki taulan, interesatuek espedientea aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Erakustaldia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinaraziko zaio jendeari, eta iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea kontatzen. Informazio honen arauzko epea erreklamaziorik gabe igaro ondoren, hartutako akordioak eta adierazitako agiriak behin betirako onartuak izango dira akordio berririk hartu beharrik izan gabe.

Bergara, 2004ko azaroaren 2a.—Alkatea.

(3680) (10167)