| 207. zenbakia | Data 2004-10-27 | 20192 orria |
BERGARAKO UDALA
Ediktua
Erakunde lokaletako Aurrekontuei buruzko Legediak xedatzen dutena betez, denen jakitera ematen da Udaletxe honetako kontuhartzailetzan, jendaurrean ikusgai daudela indarrean dauden Aurrekontuei eransten zaizkion Bergarako Udalaren 04/2 eta 04/3 aldaketa espedienteen hasierako onarpena, Udal Osoko Bilkurak aurtengo urriaren 18ko ezohizko bilkuran behin-behingoz onartutakoak.
Zilegiztaturik dauden interesatuek erreklamazioak aurkeztea izango dute, hurrengo arauei jarraiki.
a) Aurkezteko epea: 15 lanegun, ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatua.
b) Aurkeztutako bulegoa: Bergarako Udaletxeko Erregistro Orokorra.
c) Erreklamazioa jartzen zaion organoa: Bergarako Udala.
Jendaurrean erakusteko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espediente hau behin-betiko onartutzat joko da.
Bergara, 2004ko urriaren 19a.—Alkatea.
(3480) (9649)