| 191. zenbakia | Data 2004-10-04 | 18637 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Alkate-Lehendakariak, 2004ko irailaren 21ean emandako Dekretuaren bidez, erabaki du Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 20. Arearen 20-A Exekuzio Unitateko urbanizazio-proiektua behin betiko onartzea. Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Hirigintza Planeamenduko Araudiaren 141.4 artikuluak agindutakoa betetzeko.
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Euskal Autonomi Elkarteko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horretarako bi hilabeteko epea dago, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatiak adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean, iragarkia aipatutako Boletinean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bergara, 2004ko irailaren 27a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.
(3053) (8905)