Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

188. zenbakia Data 2004-09-29 17793 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - DIPUTATU NAGUSIA
Irailaren 14ko 80/2004 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazal ustiaketa eta landa guneak garatzeko eta egokitzeko laguntzei buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2004ko irailaren 14ko 80/04 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuei laguntzak eman eta landa aldeak garatu eta egokitzekoa.

2000ko irailaren 5eko 79/00 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuei laguntzak eman eta landa aldeak garatu eta egokitzekoak, garatu zuen Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2000/2006 urtealdirako onartu zen Euskadiko Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorrerako Plana, hain zuzen ere Europako Erkidegoen Batzordeak 2000ko urriaren 5ean hartutako erabakiz onartu zuena, Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Fondoaren kargura landa garapena bultzatzeko Kontseiluak berak onartua zuen 1.257/1999 (EE) Erregelamenduaren arabera. Orduko 79/2000 Foru Dekretua, berriz, aldatu egin zen geroago 2002ko irailaren 17ko 50/2002 Foru Dekretuarekin, hartan jasotzen ziren neurri batzuk nekazaritza ustialekuetan egokiago aplikatzearren.

Kontseiluaren 1257/1999 (EE) Erregelamendua, Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Fondoaren kargura landa garapena bultzatzekoa, sakon aldatu dute gero bai Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1783/03 (EE) (Erregelamenduak, bai Batzordearen 817/2004 (EE) Erregelamenduak, haren aplikaziorako xedapenak ematen dituenak. Aldaketen helburuak izan dira Europako Erkidegoek emandako hainbat arau hestu, ingurumenari, osasun publikoari, animalien sanitateari eta fitosanitateari, animalien ongizateari eta laneko segurtasunari buruzkoak, azkarrago aplikatu ahal izatea nekazaritza esparruan eta, era barean, nekazari gazteak lanean errazago hasi ahal izatea eta horien nekazaritza ustialekuen egiturak egokitzea.

Orobat, aldarrikatu berria da Batzordearen 2003ko abenduaren 23ko 1/2004 (EE) Erregelamendua, EEaren Itunaren 87 eta 88 artikuluak nekazaritza produktuak ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza estatalei aplikatzekoa. Erregelamendu horrek xedatzen du zer laguntza mota eta zein mugatan eman ditzaketen estatuko, eskualdeko nahiz tokiko agintariek, 1.257/1999 (EE) Erregelamenduaren arabera emandako laguntza publikoetara metatuta.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta foru aldundiek EAEko Nekazari Gazteen Plana egin dute. Plan hori lan ildo espezifiko bat da II. Gazte Planean jasotako gazteria politika instituzionalen barruan eta, gainera, EAEko Landa garapen Iraunkorrerako 2000-2006 Plana osatzera dator, nekazaritza sektorea gaztetzeko eta landa ingurunean bizi kalitatea hobetzeko neurri espezifikoak baliatuz; azken batean, helburua da nekazaritzan belaunaldi ordezpena arrazoizko maila batzuetan gerta dadin bermatzea eta gazteak nekazaritzan eta abeltzaintzan hastea eta jarraitzea erakargarriago bihurtzea.

Foru dekretu honek araudi berri hori aplikatu eta garatzen du nekazaritza jardueraren esparru materialean eta, orobat, Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa aldeak egokitzeko eta garatzeko sustapen neurriak garatzen ditu, dekretuaren edukitik kanpo utziz basogintzarako laguntzak eta «nekazaritza ingurumenari buruzko laguntzak», espezifikoak direlako eta bestelako izaera bat dutelako.

Horregatik, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATU DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.Xedea.

1257/1999 (EE) Erregelamenduaren eta Eusko Jaurlaritzaren 2000ko uztailaren 28ko 166/00 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustialekuetarako, landa aldeak garatzeko eta egokitzeko, eta basogintzarako laguntzei buruzkoaren, arabera ematen diren laguntzak nekazaritza jardueretarako eta jarduera horiek birmoldatzeko izango dira batez ere, eta honako xedeak izango dituzte:

—Nekazaritza ustialekuen egiturak hobetzea eta nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea hobetzea,

—Nekazaritza produkzioaren gaitasuna birmoldatzea eta beste bide bat ematea, teknologia berriak sartzea, eta produktuen kalitatea hobetzea,

—Elikaduraz kanpoko produktuak sustatzea,

—Basoen garapen iraunkorra bultzatzea,

—Jarduera motak ugaritzea, horretarako lehengoen osagarriak edo bestelakoak diren berri batzuk sortuz,

—Landa aldeetan gizarte ehunari modu bideragarrian eustea eta berori sendotzea,

—Ekonomia jarduerak garatzea eta lanpostuei eustea eta berriak sortzea, oraingo barne potentziala hobeto ustiatuko dela bermatzeko,

—Lan eta bizi baldintzak hobetzea,

—Sargai gutxiko nekazaritza sistemak erabiltzea eta sustatzea,

—Izadia egoera onenean zaintzea eta ingurumenaren eskakizunak errespetatuko dituen nekazaritza iraunkorra sustatzea,

—Gizon-emakumeen arteko desberdintasunak ezabatzea eta batzuentzat zein besteentzat aukera berdinak sustatzea, horretarako, emakumeen eskutik sortu edo haiek aurrera eramaten dituzten proiektuak lagunduz.

II. KAPITULUA

NEKAZARITZA USTIALEKUETAKO INBERTSIOAK

2. artikulua.Diru laguntzen xedeak.

Nekazaritza ustialekuetako inbertsioetarako laguntzak nekazaritzako errenta handitzeko eta bizi, lan eta produkzio baldintzak hobetzeko xedez emango dira. Laguntza hauek hartuko badituzte, inbertsioen helburuak honako hauek behar dute izan (hauetakoren bat edo batzuk):

—Produkzio kostuak murriztea.

—Produkzioa hobetzea edo beste bide batean jartzea.

—Kalitatea hobetzea.

—Natura ingurunea, higienea eta animalien ongizatea zaintzea eta hobetzea.

—Nekazaritzako jarduera motak ugaritzea.

3. artikulua.Eskatzailearen baldintzak

1.Ustialekuko titularra pertsona fisikoa bada:

1.1.  Ustialekuko titularraren errenta osoaren %50 behintzat nekazaritza jardueretatik edo ustialekuan egindako jarduera osagarrietatik ateratzea, beti ere, errenta osoaren %25 gutxienez zuzenean nekazaritza eta abeltzaintza jardueratik ateraz gero, eta lanean ematen duen denbora guztiaren erdia baino gehiago ustialekuko jardueretan emanez gero.

Jarduera osagarritzat jotzen dira: Hauteskunde publikoen ondorioz instituzioetan parte hartzea; nekazaritza sektorearekin lotura duten sindikatu, kooperatiba edo lanbide erakundeetan ordezkari gisa jardutea; basogintzako lanak egitea; bere baserriko produktuak eraldatzea eta zuzenean saltzea; espazio naturala zaintzeko eta ingurumena babesteko lanak egitea; eta baserrian bertan energia ekoizten, turismo lanetan, ehizan eta eskulanetan jardutea.

Langabeziako laguntza jasotzen badu, aldi jakin batez jasotzen denez gero, horretatik jasotako zenbatekoa ez da diru sarreratzat hartuko diru laguntza emateko ondorioetarako. Hala ere, espedientean langabezia laguntzaren berri jaso behar da, zenbatekoa eta noiz artekoa den zehaztuta.

1.2.  Eskatzaileak 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izan behar ditu.

1.3.  Herri Administrazioaren era guztietako zerga, kanon eta kuoten ordainketan egunean egotea.

1.4.  Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta egotea; batean edo bestean, bere jarduerak nekazaritzarekin duen loturaren ondorioz.

1.5.  Erretiro saririk edo erabateko ezgaitasuneko pentsiorik ez jasotzea.

1.6.  Ez egotea sartua Gipuzkoako Foru Aldundiak hasitako itzulketa nahiz zigor espedienteren batean.

1.7.  Gaitasun profesional egokia edukitzea, ekoizpenerako lanabes berriak ondo erabiliko direla bermatzeko. Gaitasun profesionalari dagokionez, honako irizpideak izango dira jarraibide:

a)Dekretu honi dagokionez, nekazariek behar adinako gaitasun profesionala dutela joko da, nekazaritza arloan Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo hortik gorakoa badute, edota arlo berean erdi edo goi mailako ikasketetako tituluak badituzte.

b)Aurreko paragrafoan ezarritako baldintza betetzen ez dutenek, oro har egiaztatu beharko dute bost urte baino gehiago daramatzatela nekazaritza jardueran, horretarako Nekazaritza Ustialekuen Erroldako agiria aurkeztuz, nekazaritza ustialeku baten titular gisa, titularkide gisa, edo familiako laguntza gisa. Era berean, nekazaritza jarduerako esperientzia egiaztatzeko onartuko dira, baita, lan kontratuak, nominak, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Bereziko agiria eta PFEZko aitorpeneko nekazaritza jarduerako irabazien agiria, denen artean bost urte osatzeko.

c)Gainera, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak, aurkeztutako proiektuaren arabera egoki ikusten badu, egiteko asmoa dagoen inbertsiorako eta jarduerarako prestakuntza etengabeko ikastaroetara joan dadin exijitu ahal izango dio eskatzaileari.

2.Ustialekuak sozietate direnean:

2.1.  Ustialekuak legez eratutako sozietateak direnean, kideen %50ek gutxienez artikulu honetan ustialekuko titular diren pertsona fisikoei ezartzen zaizkien betebeharrak edo foru dekretu honen 14. artikuluan ustialekuko titularitatea hartzen duten gazteei ezartzen zaizkienak bete behar dituzte.

2.2.  Ustialekuen titular diren sozietateek legezko era hauetakoren batekoak izan behar dute:

1.—Sozietate kooperatiboak edo eraldakuntzako nekazaritza sozietateak.

2.—Sozietate zibilak, langile sozietateak edo bestelako merkataritza sozietateak, baina, anonimoak izanez gero, akzio izendunekoak direnak, eta, edozein eratakoak direla ere, baldin sozietateak kapitalik badu, kapitalaren %50 baino gehiago lanbidez nekazariak diren kideena dutenak. Sozietate horien xede bakarra kideek beren ustialekuetan nekazaritzan jardutea behar du izan.

2.3.  Ustialekuko sozietateen eraketako agiri publikoan argi eta garbi agertuko dira:

a)Forma juridikoa.

b)Sozietatearen gutxieneko iraupena, laguntza ematen duen Administrazioarekin hartutako konpromisoari ongi egokitu behar zaiona

c)Kapital sozialaren eraketa.

d)Kideen partaidetza kudeaketan.

4. artikulua.Nekazaritza ustialekuaren betebeharrak.

1.Ustialekuaren egoitza fiskala eta inbertsioen xede diren eraikin eta instalazioak Gipuzkoan egon behar dute.

2.Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustialekuen Erroldan sartua egon behar du.

3.Landare osasuneko gaietan eta animalien identifikazio eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete behar ditu. Era berean, ingurumenari, higieneari eta animalien ongizateari buruz indarrean dauden arauak betetzen dituela egiaztatu beharko du.

4.Nekazaritza ustialekua bideragarria dela egiaztatu beharko da.

Ondorio horretarako, nekazaritza ustialekua bideragarria dela esango da, honako baldintzak betetzen baditu:

a)Ustialekuan egindako jardueretatik ateratako nekazaritza lanaren banakako errentak erreferentziako errentaren %10 edo gehiago behar du izan.

b)Ustialekuan gutxienez Urteko Lan Unitate bat (ULU bat) egin behar da.

5. artikulua.Inbertsioa lagungarria izateko baldintzak.

1.Laguntza eskaera inbertsioa egiten hasi aurretik egin behar da. Dena dela, salbuespenez, kontuan hartu ahal izango dira dagokion ekitaldiaren barruan hasiak diren baina eskaerak aurkezteko epea baino lehen amaitu eta ordaindu ez diren proiektuak.

Eskatzaileak Hobekuntza Plan bat aurkeztuko du, eta bertan hauek egiaztatu:

a)Ustialekuaren egungo egoeran inbertsioak teknikoki eta ekonomikoki zurituta daudela.

b)Inbertsioak ustialekuaren bideragarritasuna, animalien higienea eta ongizatea, ingurumen baldintzak eta nekazariaren bizi eta lan baldintzak luzerako hobetuko dituela.

3.  Proiektatutako inbertsioak 60.000 eurotik gorakoak badira, edota egiteko asmoa dagoen inbertsioa eta aurreko hiru urteetan egindakoa batuz 120.000 eurotik gorakoa bada, Hobekuntza Planari bideragarritasun txosten bat erantsiko dio, ustialekuaren kontabilitate balantzeetan edo kudeaketa datuetan edota banku datuetan oinarrituta egiaztatuko duena eskatzaileak behar adinako bermea baduela egiteko asmoa duen inbertsioa gauzatzeko, kaudimen ekonomikoari eta finantzarioari dagokienez. Kasu horretan, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak exijitu ahal izango du ustialekuak kudeaketa tekniko-ekonomikoa eramatea, badin eta egoki baderitzo ustialekuaren egoerarengatik edo proiektuaren ezaugarriengatik.

4.Hobekuntza Plana indarrean edukiko da gutxienez 10 urtean, baldin inbertsioen xedean eraikin eta instalazio finkoak edo fruta-arbolak sartzen badira, eta 7 urtean, baldin inbertsioa nekazaritza makineria erosteko bakarrik bada.

5.Azterketa teknikoen, proiektuen eta obra zuzendaritzako lanen kostua inbertsio lagungarritzat hartuko da.

6.Eraikin eta instalazioak egiteko, beharrezkoa da hirigintza legeria bete eta udal baimena izatea.

7.Hobekuntza Plan bakoitzeko gehienezko inbertsio lagungarria 120.000 €-raino iritsi daiteke ULU (Urteko Lan Unitate) bakoitzeko, eta gehienez bi ULU hartuko dira lagungarritzat ustiaketa familiarena bada, eta bost ULU ustialekua sozietate batena bada.

8.Gehienez ere hiru hobekuntza plan onartu ahal izango dira Landa Garapen Eramangarriaren Planaren baitan 2000ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitarteko epean. Hala ere, hobekuntza plan gehigarri bat onartu ahal izango da, ustialekuan teknologia berriak ekoiztearekin nahiz sartzearekin loturik dauden arrazoiengatik bada.

9.Gutxieneko inbertsio lagungarria 6.000 eurokoa izango da xede bakoitzeko, baldin xedea larreak hobetzea, ekipo informatikoak edo nekazaritzako jarduera motak ugaritzea ez bada, zeren horrelakoetan 3.000 eurokoa izatea aski baita.

10.Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak laguntza eskaera onartzen duenetik aurrera, onuradunak urtebete izango du eskaerako inbertsioak egiteko. Arrazoi egiaztatuak daudenean, epe hori sei hilabetez luzatu ahal izango da onuradunak eskatuz gero.

11.Onuradunak laguntzarekin egindako eraikin eta instalazioen asegurua kontratatu beharko du, berariaz hala eskatzen bazaio.

6. artikulua.Diru laguntzen sistema eta zenbatekoa.

1.  Laguntza sistema.

1.1.  Nekazaritza ustialekuetako inbertsioetarako diru laguntzak kapital gisa emango dira.

1.2.  Nekazaritza ustialekuetarako laguntzak emateko, inbertsioak segidan adierazten diren xedeetarako izan behar dute:

a)Nekazaritzako makineria erosteko.

b)Nekazaritzako eta abeltzaintzako eraikinak eta instalazioak egiteko.

c)Lursailak hobetzeko.

d)Baratze eta loregintza intentsiborako.

e)Frutarbolak sartzeko.

f)Nekazalturismorako.

g)Nekazaritza jarduera desberdinak ugaritzeko.

h)Informatika ekipamendurako.

i)Nekazaritza ustialekuetako etxebizitzak hobetzeko.

1.3.  Laguntzen zenbatekoa:

Laguntzen zenbateko osoa, inbertsio lagungarriaren ehunekotan adierazita, eta laguntza emateko baldintza bereziak, xede bakoitzerako adierazitakoa izango da.

Inbertsioak baldin badira kalitate bereizgarria edo jatorri izendapena edo produkzio ekologikoaren ziurtagiria duten produktuak ekoizteko, aurreko puntuan aipatutako laguntza gehitu egingo da, gehienez %20.

1.3.1.  Nekazaritzako makineria erosteko inbertsioak.

Inbertsio lagungarritzat joko da ustialekurako lehenbizikoz erostea traktoreak, nekazaritzako lanabesak, bilketarako makinak, atoiak, tangak eta bestelako nekazaritzako makina autopropultsatuak eta herrestan eramatekoak.

Hobekuntza Plan batean nekazaritzako makinetarako gehienez lagundu ahal izango den inbertsioa 30.000 eurokoa izango da.

Ez dira inbertsio lagungarritzat joko hauek:

—Birjarpenerako traktoreen eta makinen erosketa, ordeztu nahi den makina ustialekuan egon edo dagoeneko kendua egon.

—Ustialekurako bigarren traktorea erostea, traktore berriaren potentzia eta ezaugarri teknikoak edozein direla ere.

—Traktore eta nekazaritzako makina erabiliak erostea.

—Bazka ekoizteko makinak (fardo-makinak, bolak egiteko makinak, zinta jartzeko makinak, ereiteko makinak eta abar), baldin eta 40 ALU (Abere Larriko Unitatea) baino gutxiago eta bazkarako 15 hektarea NAE (Nekazaritza Azalera Erabilgarria) mekanizagarri baino gutxiago duten ustialekuetarako bada.

Laguntzaren zenbatekoa:

—18.000 €-tik gorako prezioa duten traktoreetarako, laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %10erainokoa izango da.

—9.000 € eta 18.000 € bitarteko prezioa duten traktoreetarako, laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %15erainokoa izango da.

—9.000 €-tik beherako prezioa duten traktoreetarako edo bestelako nekazaritzako makinetarako, laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %20rainokoa izango da.

Diru laguntzarekin erositako makineria derrigorrez inskribatu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan.

1.3.2.  Nekazaritzako eta abeltzaintzako eraikinak eta instalazioak egiteko inbertsioak:

Laguntza eman ahal izango da inbertsio hauetarako:

a)Makineria eta produktuen biltegiak, abereen bizilekuak eta instalazio osagarriak egiteko edo handitzeko.

b)Abeltzaintzako instalazioak ingurumenaren babesari, higieneari eta animalien ongizateari buruzko arauetara egokitzeko.

c)Hobekuntza teknologikoak egiteko (jezteko tresneria, esnea hozteko tankeak eta abeltzaintzako bestelako instalazioak, baserriko baratze eta frutagintzako produktuak hotzean kontserbatzeko instalazioak, eta abar).

d)Produkzio kostuak gutxitzeko eta energiaren aurrezpena bultzatzeko.

e)Nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan suteak detektatzeko eta sutatik babesteko sistemetarako.

Inbertsio lagungarriaren %35eko laguntza emango da, gehienez.

—Ustialekuan dauden eraikinen artapenerako obrak ere lagungarritzat joko dira, baldin eta egiturak, solairuak edo estaldurak ordezteko lanak badira edota nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioen kanpoaldeak hormigoiztatzeko badira. Horrelako kasuetan, inbertsio lagungarriaren %20rainokoa izango da laguntzaren zenbatekoa, eta ez dira aplikatuko 7. artikuluan aurreikusitako gehikuntzak.

—Ez dira inbertsio lagungarritzat joko konponketa hutsak edo mantenimendu lanak, ezta berrikuntza teknologikorik ez dakarten ekipo birjartzeak ere.

—Instalazioen edukiera, zentsuari edo ustialekuaren neurriari, edota hobekuntza planean behin betiko aurreikusten denari, egokituko zaio.

—Laguntzen zenbatekoa zehazteari begira, eraikuntza kostuei buruzko moduluak finkatuko dira, horien arabera inbertsioak baloratzeko.

1.3.3.  Lursailak hobetzea:

Kontzeptu honen barruan lagungarritzat joko dira, betiere teknikoki eta ekonomikoki zurituta badaude, ureztatzeko nahiz askatarako ura hartzeko, biltegiratzeko eta eramateko instalazioak, larreetarako pisten hobekuntzak, drainadurak, lurrak berdintzeko eta zapaldak egiteko lanak, lurrak eusteko hormak eta harri-lubetak eta larretarako hesi berriak.

Inbertsio lagungarriaren %35eko laguntza emango da, gehienez.

1.3.4.  Baratze eta loregintza intentsiborako inbertsioak:

—Alor honetan, laguntza eman daiteke: Berotegiak eta tunelak jartzeko, ureztatzeko eta berotzeko instalazioak egiteko, itzal estalkiak, eltxo sareak, labore mahaiak, zurkaitzetarako materialak eta abar lortzeko, baita estali gabeko baratzetan instalazio finkoak ipintzeko eta hobekuntza teknologikoak egiteko ere.

—Inbertsio lagungarriaren %35eko laguntza emango da, gehienez.

1.3.5.  Frutarbolak sartzeko inbertsioak:

—Alor honetan, laguntza eman daiteke: Saila landatzeko, arbola landareak erosteko, eta eusteko egiturak, ureztatzeko sistema eta landatutako saila babesteko sistemak (haize babes natural edo artifizialak, txingor sareak, animalien kontrako itxiturak) jartzeko.

—Inbertsio lagungarriaren %35eko laguntza emango da, gehienez.

—Txakolin mahastiak landatzeko legezko baimena beharko da (landaketa eskubidea eskatutako lursailerako eta «Getariako Txakolina» Jatorri Izena Erregulatzeko Kontseiluaren adostasuna) eta aipatutako Kontseiluak onartutako barietateekin eta hark esandako udalerrietan egin beharko dira; hala eginez gero, fruta landaketen neurri berean izango dituzte laguntzak.

—Sagardotarako sagarraren barietate bereziak sartu nahi izanez gero, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak ezarriko ditu urtero foru agindu bitartez, inbertsiorako laguntza eman ahal izateko, sailek bete beharko dituzten baldintzak.

1.3.6.  Nekazalturismorako inbertsioak:

Atal honetan honako hauek izango dira inbertsio lagungarriak:

a)Baserriak edo bordak nekazalturismoko ostatua jartzeko egokitzea. Oso kasu berezietan eta behar bezala justifikatzen badira bakarrik eman ahal izango dira laguntzak eraikin berrietan nekazalturismoko ostatuak jartzeko.

b)Jarduera handitzeko edo dagoeneko zerbitzuan dagoen ostatua berregokitzeko.

c)Lehendikako ostatuetan hobekuntzak egiteko, baldin horrekin Turismo Departamentuak emandako irekitzeko baimena aldatuko bada.

Kontzeptu honetan, inbertsio lagungarriaren goi muga 120.000 euro izango da logelako ostatuaren modalitatean eta 72.000 euro nekazalturismoko apartamentuaren modalitatean.

Inbertsio lagungarriaren %35eko laguntza emango da, gehienez.

Dekretu honetan edozein arlotako laguntzen onuradunei ezartzen zaizkien konpromisoez gain, beste hauek ere izenpetu beharko dituzte nekazalturismoko laguntzen hartzaileek:

—Laguntza eskatzaileak gutxienez 2 urteko antzinatasuna egiaztatu behar du nekazaritza ustialeku batean titular, titularkide, edo familiako laguntzaile gisa erabateko dedikazioarekin, horretarako Nekazaritza Ustialekuen Erroldako agiria, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian 2 urte eginak, eta azken bi ekitaldi ekonomikoetako PFEZko aitorpeneko nekazaritza jarduerako irabazien agiria aurkeztuz.

—Eskatzaileak nekazalturismoko ostatua ireki aurretik egiaztatu beharko du nelkazalturismoko ostatuen titularrentzako prestakuntza ikastaro bat egina duela.

—Proiektatutako nekazalturismoko ostatuak mota horretako lekuetarako arautegia bete behar du, komunikazio sistema eraginkor bat eduki behar du, bai eta behar diren bide seinaleak eta nekazalturismoko ostatuaren identifikazio xafla ere.

—Bai nekazalturismoko ostatua eta bai nekazaritza ustialekua 10 urtean gutxienez martxan eduki behar dira.

1.3.7.  Nekazaritza jarduera desberdinak ugaritzeko inbertsioak:

—Alor honetan, laguntza eman daiteke nekazaritza ustialekuetan kalitate labela duten bertako produktu tradizionalak nahiz bestelako nekazaritza produktu berriak ekoizteko, eta eskulangintzarako.

—Inbertsio lagungarriaren %35eko laguntza emango da, gehienez.

1.3.8.  Informatika ekipamendurako laguntzak:

Alor honetan, laguntza eman daiteke ordenadoreetan, informazio eta komunikazio sistema berrietara egokitutako ekipo periferikoetan, nekazaritza ustialekuetako jarduerarekin lotura duten programetan, eta bideo zaintza eta bideo konferentziako sistemetan inbertsioak egiteko.

—Laguntza eskaera taldean egin behar da, nekazaritza elkarteen bitartez, eta, gehienez, inbertsio onargarriaren %35 emango da.

1.3.9. Nekazaritza ustialekuetako etxebizitzak hobetzeko inbertsioak:

Alor honetan, laguntza eman daiteke nekazaritza ustialekuetan dauden eta eskaera egiten duen nekazariaren ohiko bizileku diren baserriko etxebizitzak hobetzeko, honako baldintzekin:

a)Nekazaritza ustialeku bakoitzeko, etxebizitza bakarrerako emango da laguntza.

b)Laguntza eman ahal izango da baserrietako etxebizitzak birgaitzeko edo berritzeko obretarako, baina obren barruan honako lanetakoren bat gutxienez baldin badago: Eraikinaren egitura eta solairuak berriro egitea edo hobetzea, estalkia konpontzea, fatxadak berritzea, berokuntza sistema jartzea, edo sukaldea eta bainugela berriak egitea.

Laguntza eman ahal izango da baserriko etxebizitzara doan bidea hobetzeko eta haren ingurua hiritartzeko obretarako ere.

c)Kasu berezietan bakarrik emango da laguntza etxebizitza berriak egiteko (nekazari gaztearen eta bere familiaren etxebizitza egiteko gurasoak baserri zaharrean gelditzen direnean, edo suaren edo beste zerbaiten ondorioz hondatzen denean), eta beharrezkoa izango da laguntza eskatzaileak gutxienez 2 urteko antzinatasuna izatea nekazaritza ustialeku batean titular, titularkide, edo familiako laguntzaile gisa erabateko dedikazioarekin, horretarako Nekazaritza Ustialekuen Erroldako agiria, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian 2 urte eginak, eta azken bi ekitaldi ekonomikoetako PFEZko aitorpeneko nekazaritza jarduerako irabazien agiria aurkeztuz.

d)Baserriko etxebizitza bakoitzeko, gehieneko inbertsio lagungarria 120.000 eurokoa izango da.

e)Laguntza hau bateragarria izango da Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak emandakoarekin.

Inbertsio lagungarriaren %20ko laguntza emango da, gehienez, eta segidan adierazten den haztapen koefizientea aplikatuko zaio, etxekoen unitatea osatzen duten guztiek, ustialekuaren titularrak barne, aitortutako diru sarrera kontuan hartuta, horietan sartuko direlarik, ustialekuko errentaz gainera handik kanpoko jardueretatik izandako diru sarrerak.

Haztapen koefizientea:

Etxekoen unitateko diru sarrerak < erreferentzi errenta = 1,00

Erreferentzi errenta < etxekoen unitateko diru sarrerak < erreferentzi errentaren %120 = 0,75

Etxekoen unitateko diru sarrerak > erreferentzi errentaren %120 = 0,50

7. artikulua.Nekazari gazteentzako laguntza osagarria.

Foru dekretu honetako 14. artikuluko eskakizunak betetzen dituzten 40 urtetik beherako nekazariei laguntza osagarri bat emango zaie, artikulu honetako 6. atalean adierazitakoaren %20koa gehienez, baldin inbertsioak Hobekuntza Planaren barruan aurreikusita badaude eta jardueran hasi ondorengo bost urteen barruan egiten badira.

8. artikulua.Egitura arazo larriak dituzten ustialekuetarako laguntzak.

Foru dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eta beren dimentsio ekonomiko txikia dela eta animalien ingurumen, higiene eta ongizatearen inguruko arau minimoak betetzea nabarmenki zailtzen duten egitura-arazo larriak dituzten nekazaritza ustialekuen kasuan, 25.000 euro gainditzen ez dituzten inbertsioetarako laguntza emango da, aipatu baldintzak bete ahal izateko xedez, diru laguntza emateko ebazpena onartzen denetik hasita, gehienez ere hiru urteko epean. Horrelako kasuetan, inbertsioaren %50eko laguntza emango da eta ez da egingo 7. artikuluan aurreikusitako gehikuntza.

9. artikulua.Baztertutako inbertsioak.

Honako inbertsioak ez dira diruz lagunduko:

a)HHelburutzat ekoizpena handitzea dutenak, zeinarentzat merkatuan ezingo den ohiko irteerarik aurkitu.

Merkaturako ohiko irteerak neurtzeko, honako alderdiei begiratuko zaie:

—Produktuei.

—Inbertsio motari.

—Oraingo gaitasunari eta aurreikusitakoari.

b)Baldin, merkatuaren Europako antolaketa amankomuna medio, produkzioa murriztua badago edo Europako Batasunaren laguntzetarako mugak badaude, ez da laguntzarik emango produkzioa murrizpen edo muga horien gainetik gehitzeko egindako inbertsioetarako.

c)Helburutzat ekoizpen ahalmena handitzea dutenak, nekazaritza ustialeku baten ahalmena %20tik gora handitzean. Portzentai hori azienda larriko unitatetan neurtuko da abeltzaintzaren kasuan eta landare-laborantzaren kasuan, berriz, landutako azaleran.

d)Abere-zama 5 ALU/Ha-tik gora handitzen dutenak.

e)Ekoizpen eskubideak, animaliak edota eraikuntzara edo landareak sartzera zuzenduta ez dauden lurrak erostea.

f)Ordezkatzeko inbertsio arruntak.

c) atalean ezarritako murrizketa ez da egingo familiako nekazaritza ustiapenean, ustialeku-elkarte batean bazkide berriak sartu eta hurrengo bost urteetan inbertsioak egiteko, titularkide gisa nekazari gazte bat sartzen den kasuetan, ekoizpen ahalmena handitzea ustiapenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzeko egitura-egokitzapenak eskatua bada.

10. artikulua.Diru laguntzen gehieneko kopurua.

Hobekuntza plan bati emaniko laguntzen gehieneko kopurua, baliabide ekonomikoak osotasunean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetatik ateratakoak badira nahiz zatika EZEko, estatuko edo Europar Batasuneko erakundeek finantzatuak badira, ezingo da inbertsioen %50 baino laguntza handiagoa eman. Nekazaritza jardueran hasi eta hurrengo bost urteetan nekazari gazteek eginikoen inbertsioei dagokienez, laguntzen zenbatekoak ezingo du inbertsioaren %60 gainditu.

Hala ere, inbertsioek ingurumena babestu eta hobetzea, ustialekuko animalien higiene egoera eta ongizatea hobetzea edo Euskal Kultur Ondareko ondasunak kontserbatzearekin lotutako gastu gehigarriak dakartzatenean, gastu gehigarri horietarako gehieneko laguntza %75ekoa izango da.

11. artikulua.Laguntza emateko irizpideak.

Laguntzak lehiaketa bidez emango dira, dagoen kredituaren mugen barnean eta aurkeztutako eskaera kopurua eta proiektuen interesa kontuan hartuta. Interes hori honako irizpideen arabera balioetsiko da:

a)Proiektuen bultzatzaileak 40 urtetik beherako nekazariak edo zeregin nagusitzat nekazaritza duten emakumeak izatea. 20 puntu.

b)Animalien higiene eta ongizate baldintzak hobetzeko proiektuak: 10 puntu.

c)Ekoizpen gastuak txikitzeko teknologia-berrikuntza proiektuak: 10 puntu.

d)Ustiapenaren nekazaritza eta abeltzaintza jarduerek ingurumenean duten eragina zuzentzeko proiektuak. 10 puntu.

e)Nekazariaren lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko proiektuak. 10 puntu.

f)Kalitate bereizgarri, jatorri izendapen edota ekoizpen ekologikoko ziurtagiria duten edo horiek lortu nahi dituzten ekoizpenetara zuzenduriko proiektuak. 10 puntu.

g)Nekazaritza eremutzat hartzen diren herrietan egiteko proiektuak: 10 puntu.

h)Nekazaritza ustialekuen titularrek bultzatutako proiektuak, titular horiek nekazaritza eta abeltzaintza jardueretatik ateratako lanaren banakako errenta erreferentziako errentaren %25 edo gehiago denean, 10 puntu.

i)Kudeaketa tekniko-ekonomikoko programetan sartuta dauden ustialekuen titularrek bultzatutako proiektuak, 10 puntu.

j)Ustiapenean lanpostuak sortuko dituzten proiektuak, 10 puntu.

k)Ustialekuko lanaren banakako errenta edo balio erantsia gehituko duten proiektuak.

Agroturismo proiektuetarako, b), c) eta d) atalak honakoekin ordeztuko dira:

b)Hotel azpiegitura eskasa edo eza duten herrietan egiteko proiektuak: 10 puntu.

c)Nekazalturismoko establezimenduen araudiak ezarritako baldintza tekniko minimoak baino kalitate-parametro altuagoak lortzeko bide ematen duten proiektuak 10 puntu.

d)Ezgaitasun fisikoa duten pertsonei sartu eta bertan egoteko aukera ematen duten proiektuak. 10 puntu.

12. artikulua.Balorazio Batzordea.

Aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratzeko ondorengo kideek osatuko duten Balorazio Batzorde bat eratuko da:

—Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia.

—Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako zerbitzuburua

—Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen Ataleko burua.

—Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzuko bi teknikari.

III. KAPITULUA

NEKAZARI GAZTEEN HASIERA

13. artikulua.Hasiera.

Nekazari gaztearen hasiera ustialekuaren jabetza haren izenean jartzeari esango zaio. Egintza hori indarrean dagoen legeriaren arabera egingo da, ustialekuko elementuak eskualdatzeko kontratu baten bitartez, zeinak jasoko duen nekazari gaztearen izenean jartzen direla ustialekua kudeatzeko erantzukizun zibila eta zerga gaietakoa, eta ustialekua osatzen duten ondasun eta eskubideak. Hori legezko egiten duen agiria eskritura publikoan jaso behar da.

Nekazari gaztearen hasieratzat joko dira beste kasu hauek ere:

2.1.  Nekazari gaztea ustialekuko jabekide izaten hasten denekoa, beste baldintza hauek ere betetzen badira:

a)Ustialeku jabeak eta nekazari gazteak hitzarmena egitea, idatzita utzirik gazteak parte hartuko duela, gutxienez %50ean, kudeatzeko erantzukizunetan, ustialekuko emaitza ekonomikoetan, kudeaketak dakartzan arriskuetan eta ustialekuan egingo diren inbertsioetan. Akordioak gutxienez sei urterako izan behar da.

b)Ustialeku jabeak ustialekua osatzen duten elementuen herena (1/3) behintzat nekazari gazteari eskualdatzea, nahiz eta zati horren erabilpenak eta ustiaketak gainerako guztiari lotuta jarraitu.

A) eta b) puntuetan aipatutako hitzarmenak eskritura publikoan jaso behar dira.

2.2.  Ustialeku jabe den sozietate bateko kide izaten hasten denekoa, sozietatea lehendikakoa nahiz eratu berria izan. Nolanahi ere, sozietateak legez eratua izan behar du eta foru dekretu honen 3. artikuluko 2. puntuko betebeharrak bete behar ditu.

14. artikulua.Eskatzailearen baldintzak.

1.  18 urte beteta eta 40 urtetik behera izatea.

2.  Gaitasun profesional egokia edukitzea, ekoizpenerako baliabide berriak ondo erabiliko direla bermatzeko. Gaitasun profesionalari dagokionez, honako irizpideak izango dira jarraibide:

—Dekretu honi dagokionez, nekazariek behar adinako gaitasun profesionala dutela joko da, nekazaritza arloan Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo hortik gorakoa badute, edota arlo berean erdi edo goi mailako ikasketetako tituluak badituzte.

—Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duten gazteek nekazaritza lanetan 2 urtetik gorako esperientzia profesionala dutela egiaztatu behar dute, eta gutxienez ehun eta berrogeita hamar (150) eskola ordu egin behar dituzte nekazaritza enpresara sartzeko ikastaro trinkoan edo nekazaritza alorreko etengabeko prestakuntzako ikastaroetan.

Nekazaritza jarduerako esperientzia frogatzeko, ondorengoak onartuko dira: Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan ustialekuaren familiako laguntza gisa izena emanda egotea, bekadun gisa nekazaritza ustiapenean jardun izana, lan kontratuak, nominak, Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan izena emanda egotea edota nekazaritza etekinen aitorpena PFEZan, orduz geroztik bi urte igarota izan arte.

3.  Eskatzaileak nekazaritza jardueran pixkanaka sartzeko proiektua aurkeztuko du Nekazari Gaztearen Bulegoan eta horrek monitore bat proposatuko dio nekazaritza jardueran sartzeko proiektuaren garapenean aholkuak emateko. Era berean, laguntza eskatzen duen nekazari gazteari eskatu ahalko zaizkio bere trebakuntzarako ezinbestekotzat jotzen diren prestakuntza egintzak, jarduera mota horrekin lotutakoak.

Balorazio Batzorde bat ezarriko da eta horrek egiaztatuko du nekazari gazteak Nekazari Gaztearen Bulegoak ezarritako baldintzak betetzen dituen ala ez eta proiektuaren bideragarritasunaren irizpena bidaliko du. Irizpen horrek emango dio aukera eskatzaileari hurrengo artikuluan adierazitako laguntzak jasotzeko.

4.Hasierako urrats hori egin ondoren, nekazaritza jardueraren dedikazioa bat etorriko da 3. artikuluko 1. puntuko lehenengo paragrafoan adierazitakoarekin.

15. artikulua.Diru laguntzen zenbatekoa.

—Nekazaritzan hasteko inbertsio eta gastuei aurre egiteko hartutako maileguetan interesen hobari bat, gehienez ere 25.000 euroko balio kapitalizatua izango duena.

—Prima bakarra, gehienez ere 25.000 eurokoa. Prima osoa edo horren zati bat ordeztu ahalko da interes-hobari baliokide batekin, aurreko paragrafoan ezarri bezala, eta aurreko paragrafoan adierazitako laguntzari gehitu ahalko zaio.

—Prima bakarraren zenbatekoa interesen hobariaren kasuan baino ez da gaztearen hasierako inbertsio eta gastuak baino handiagoa izango eta diru laguntza, guztira, gehienez ere 50.000 eurokoa izango da.

Gastu lagungarritzat honako hauek hartuko dira, betiere, gaztearen hasieraren aurreko 12 hilabeteetan eginak badira:

—Ustialekuaren lursail eta bestelako elementuak hartzeko gastua.

—Lursail kapitala handitzea, ustiapenaren bideragarritasuna ziurtatzeko.

—Nekazari gaztea legeriaren arabera eraikitako elkarteetan sartzetik eratorritako gastuak. Kasu horretan, elkartean sartzen den gazte bakoitzari emango zaizkio laguntza horiek.

—Jaraunspen-eskubidearen ordainketa, hala badagokio, familiako ustialekuaren beste oinordekoei.

—Notario eta erregistro gastuak, nekazaritzan hastetik eratorriak.

—Ustialekuan hasteko egin beharreko inbertsioei lotutako proiektuak, neurketa eta bideragarritasun azterketak egiteko gastuak, baita gai horretan adituak diren teknikarien aholkularitzaren gastuak ere.

—Hasierak dakartzan gastu eta inbertsioei aurre egiteko eskatutako maileguen interesak.

—Hasierako inbertsiorako maileguen bermeen kostua.

—Lursailen edota ustialekuaren errentamendu kontratuaren lehenengo eta bigarren urterokoen ordainketa. Kontzeptu horretan diruz lagundu beharreko zenbatekoek ez dituzte ezarritako moduluak gaindituko. Kontzeptu honen barruan ez dira lagunduko zuzeneko ahaidetasuna duten pertsonen arteko errentamenduak.

IV. KAPITULUA

NEKAZARI LANARI ERRETIRO AURRETIK UZTEA

16. artikulua.Diru laguntzen xedeak.

Nekazaritza erretiro garaiaren aurretik uzteko laguntzak helburu hauekin ematen dira:

—Nekazaritza uztea erabakitzen duten adineko nekazariei diru sarrera bat ziurtatzea.

—Beharrezkoa denean, nekazari zaharrek ustialekuaren ardura utzi eta haien ordez bideragarritasun ekonomikoa hobetu diezaioketenek har dezaten bultzatzea.

17. artikulua.Definizioak.

Lagatzailea: Nekazaritza ustialeku baten jabari osoa edo gozamen eskubidea edukirik, erretiratzeko adinera iritsi aurretik nekazaritza utzi eta lurra erabiltzeko beste norbaiti lagatzen diona.

Langile onuraduna: Lagatzailearen familiakoa edo haren ustialekuko nekazari langile finkoa, erretiratzeko adinera iritsi aurretik nekazaritza uzten duena.

Nekazaritza erretiro adinaren aurretik uzten duen nekazariaren ustialekuan langile onuradunari dagokion laguntza hartzeko betebeharrak betetzen dituzten familiako edo langileak bat baino gehiago badira, haietako bati bakarrik emango zaio, eta, horrelakoetan, jabearen ezkontideak du lehentasuna.

Lagapen hartzailea: Lagatzailearen eskutik haren nekazaritza lurren erabilpena hartzen duen nekazaria, ustialekuduna nahiz gabea izan daitekeena. Lagatzailearen ezkontidea ezin da lagapen hartzaile izan.

Lagapen hartzaile izan daitezke legez eratutako sozietate ustialekudunak eta nekazari elkarteak ere, dekretu honetako 3. artikuluko 2 puntuko baldintzak betez gero.

18. artikulua.Lagatzailearen baldintzak.

Nekazaritza jarduera erretiro aurretik uzteko eskaera egiten duten lagatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:

a)Nekazaritzari behin betiko uzten dion egunean 55 eta 65 urte bitarteko adina izatea, eta egun hori, beranduenik ere, eskaera aurkeztu ondoko urteko urtarrilaren 1a izatea.

b)Ustialekua Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustialekuen Erroldan izena emanda edukitzea.

c)Nekazari lanari utzi aurreko 10 urteetan gutxienez, nagusiki nekazaritzan jardun izana. Hori zuritzeko, Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak edo haren Administrazioak egindako ziurtagiria behar da, aldi horretan Nekazaritzako Erregimen Berezian sartuta egon dela egiaztatzen duena.

d)Gizarte Segurantzari kotizatutako denbora gehi 65 urte betetzeko falta zaion denbora batuta, gutxienez 15 urteko kotizazio-aldia osatzea, ondorioz, zahar saria jasotzeko eskubidea sortuko delarik. Baita aipatu kotizazioen ordainketan egunean egotea ere.

e)Ustialekuaren Nekazaritzako Azalera Erabilgarria foru dekretu honetako 20. artikuluko baldintzak betetzen dituen lagapen hartzaile bati ematea, artikulu honen g) atalean aurreikusitakoa salbuespentzat hartuta. Ustiaketa intentsiboen kasuan, ustialekuaren elementu guztiak eman behar dira. Nolanahi ere, eman beharreko azalera minimoa 4 hektarea NAEkoa (nekazaritzako azalera erabilgarri) izango da eta azalera edo ustiaketa intentsibo horri egotz dakiokeen marjina gordina 4.500,00 eurokoa izango da gutxienez.

f)Ondorio horietarako, emailearen ustialekuaren azalerak edo ustiaketa intentsiboaren elementuek, eman aurreko hiru urteetan ez dute %20 baino gehiago murriztuta egon behar, baldin eta ez bada behar bezala justifikatutako halabeharren batengatik.

g)Lagatzaileak bere lurrez gainera errentan hartutakoak ere baldin badauzka, eta errentan dituenen erabilpena eta gozamena lagapen-hartzaileari eskualdatzeko jabearen baimenik ez badu, nahikoa izango da lagatzaileak bereak dituen lurrak eskualdatzea, betiere, gutxienez 4 hektarea badira.

h)Lagapen hartzailearen esku uztea, produkzio kuota dela, erreferentzia kopuruak direla, primen gaineko kupoak direla, edo horien antzeko gaiak direla, ustialekuari dagozkion eskubide guztiak, baldin eta ustialekuan ekoizpena arlo berera bideratzen bada, eta ustialekuak atxikita dituen emakida administratiboak mantentzen badira.

i)Salmentarako egindako nekazaritza lanari behin betiko uzteko konpromisoa hartzea, nahiz eta jarrai dezakeen merkataritza asmorik gabe lan egiten eta eraikinak erabiltzen. Horretarako, lagatzaileak gorde dezake lagatako lurren %10, hektarea bat baino gehiago izan gabe, berak erabiltzeko. Saltzeko asmorik gabeko nekazaritza lanerako ez da laguntzarik emango Europako Batasunaren nekazaritza politikaren barruan.

j)Aurrerantzean ere Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Bereziko kotizazioak bere aldetik ordaintzea.

19. artikulua.Langile onuradunaren baldintzak.

Langile onuradunak honako baldintzak bete behar ditu:

a)Nekazaritzari behin betiko uzten dion egunean 55 eta 65 urte bitarteko adina izatea, eta egun hori, beranduenik ere, eskaera aurkeztu ondoko urteko urtarrilaren 1a izatea.

b)Lana utzi aurreko azken bost urteak nekazaritza lanean eman izana, familiako edo soldatapeko langile bezala eta lan denboraren %50 gutxienez horretan jardunez, eta nekazaritza uzten duen pertsonaren ustialekuan azken lau urteetan guztira lan saio osoko bi urteko lan denbora izango litzatekeena gutxienez egin izana. Hori zuritzeko, Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak edo haren Administrazioak egindako ziurtagiria behar da, aldi horretan Nekazaritzako Erregimen Berezian sartuta egon dela egiaztatzen duena.

c)Gizarte Segurantzari kotizatutako denbora gehi 65 urte betetzeko falta zaion denbora batuta, gutxienez 15 urteko kotizazio-aldia osatzea, ondorioz, zahar saria jasotzeko eskubidea sortuko delarik. Baita aipatu kotizazioen ordainketan egunean egotea ere.

d)Salmentarako egindako nekazaritza lana behin betiko uztea.

e)Aurrerantzean ere Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Bereziko kotizazioak bere aldetik ordaintzea.

20. artikulua.Lagapen hartzailearen baldintzak.

1.Lagapen-hartzaileak, pertsona fisikoa bada, honako baldintzak bete behar ditu:

a)Oraindik 45 urte ez izatea.

b)Nekazaritzan egiten duen jardueragatik Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta egotea, eta horko kotizazioen eta zergen ordainketan egunean egotea.

c)Lanbide prestakuntza eta gaitasunari dagokionez, foru dekretu honetako 3.1 artikuluko 7. atalean eskatzen dena betetzea. Nekazari gaztea bada, eta lagatzaileak ustialekua eskualdatzen duenari esker lehen aldiz izango bada ustialekuko titular, orduan, 14. artikuluko 2. atalean eskatzen den gaitasun profesionala izan beharko du.

d)Konpromisoa hartzea, laga zaion ustialekuan jarduera nagusitzat nekazaritza izateko, gutxienez 10 urtez.

2.Lagapen-hartzailea pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan, honako baldintzak bete behar ditu:

e)Ustialekuaren bideragarritasun ekonomikoa hobetu, eskualdaketa egin ondorengo bost urteen barruan.

f)Eskualdaketaren emaitza den ustialekua Nekazaritza Ustialekuen Erroldan sartu.

g)Ingurumen, higiene, eta animalien ongizate gaietan indarrean dauden arauak bete.

21. artikulua.Ustialekuko nekazaritza azalera erabilgarria lagatzeko betebeharrak.

1.Lagapen-hartzaile bakar bati eskualdatuko zaio ustialekua, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa.

2.Lagapena egiteko honako aukerak daude:

a)Salerosketa edo dohaintza egin eta eskritura publikoan jasota, jabetza eskualdatzea, gehienez ere erretiro aurreko saria onartu zaiola jakinarazten zaionez geroztik hiru hilabeteko epean. Ezkontideen irabazpidezko ondasunak eskualdatzen direnean, bi ezkontideek egin behar dute eskritura.

b)Landa Errentamenduko Legeak dioenaren arabera ondasunak errentan ematea, eta errentamenduak gutxienez hamar urte benetan irautea.

c)Gozamen edo usufruktuaren eskualdaketa egitea a) atalean adierazi den bezala, eta eskriturako klausula batean jasota uztea eskualdaketak iraungo duela gutxienez lagapen-hartzaileak Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan erretiro saria izateko eskubidea sortu arte.

d)Lagatzailea eta lagapen hartzailearen artean lehen mailako senidetasuna badago, nekazaritza azalera erabilgarria eskualdatzeko, salerosketa, dohaintza edo biziarteko gozamena ematen duen agiri publikoa egin behar da, aurreko atalean adierazi bezala.

3.Edozein dela ere ustialekua eskualdatzeko egiten den kontratua (dohaintzakoa, salerosketakoa, gozamenekoa edo landa errentamendukoa), besteak beste, honako klausulak izango ditu:

a)Nekazaritza azalera erabilgarriko zenbat hektarea
(gutxienez 4 ha) eskualdatzen diren zehazten duen klausula.

b)Ustialekuari atxikita dauden eskubide edo emakidak (esne produkzioko kuota, mendi nekazaritzako konpentsaziozko kalte-ordainak, behi eta ardi azienden laguntzak, nekazaritzako errentaren programako laguntzak, e.a.) lagatzaileak lagapen-hartzailearen esku utziko dituela, edota eskubide horien kudeaketari uko egin eta Administrazioaren esku utziko dituela dioen klausula.

c)Lagapen hartzaileak foru dekretu honetako 20. artikuluan oinarrituta hartutako konpromisoak beteko ez lituzkeen kasurako ezarritako klausula erabakitzailea, lagatzaileak egintza erabakitzaile hori betearaziko duen konpromisoa barne hartuta.

d)Gipuzkoako Foru Aldundiari eskualdaketaren emaitza ikuskatzeko eta egiaztatzeko ahalmena ematen dion klausula.

4.Lagatzaileak ez badu aurkitzen ustialekuko lurrak zein pertsona fisiko edo juridikori eskualdatu, lurrak laga diezazkioke eskualdaketa gerora egiteko konpromisoa hartuko duen erakunderen bati, eta erakunde horrek foru dekretu honetako 20. artikuluan ezarritako baldintzak beteko dituen lagapen-hartzaile bati egin behar dio eskualdaketa.

22. artikulua.Diru laguntzen sistema eta zenbatekoa.

1.Onuradunentzat, lagatzaileentzat nahiz nekazaritza jarduera erretiro garaiaren aurretik utziko duten langileentzat, aurreikusitako diru laguntzak Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduz urtero ezarritakoaren arabera zehaztuko dira.

2.Nekazaritza erretiro aurretik utziz gero ematen den laguntza eten egingo da behin lagatzaileak 65 urte betetzean, eta ez da emango langile onuraduna erretiroko ohiko adinera iritsi eta gero ere.

3.Baldin lagatzaileak edo langile onuradunak erretiratzeko adinera heldu aurretik Gizarte Segurantzako sistemako pentsioren bat jasotzen badute, hartzekoa duten laguntzaren kopuruari pentsio horren zenbatekoa kenduko zaio.

4.Nekazaritza erretiro garaiaren aurretik uzteagatik kalte-ordaina jasotzen hasteko eskubideak eskaera aurkezten den urtearen hurrengo urtarrilaren 1ean izango du ondorioa.

5.Nekazaritza erretiro garaiaren aurretik uztea dela eta, ekitaldi bakoitzean onartzen diren kalte-ordainak urtero urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, hurrengo artikuluan aipatzen den Gizarte Aurreikuspenerako entitatearekin eginiko lankidetza hitzarmenean ezarritakoaren arabera, betiere, kontuan hartuta Gizarte Segurantzako sisteman zenbateko eguneratzea ezartzen den gutxieneko erretiro sari indibidualetarako.

23. artikulua.Ordainketa.

Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak gizarte aurreikuspeneko erakunde batekin hitzarmena egingo du erretiro aurreko saria jaso behar duten onuradunei ordainketak egiteko xedea izango duen fondo bat sortzeko.

Hitzarmen horren arabera, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak gizarte aurreikuspeneko erakunde horretan sartuko du urtearen barruan nekazaritzako erretiro aurreko laguntzen onuradun egin diren guztiei dagokien diru kopurua, aipatutako gizarte aurreikuspeneko erakundeak onuradun bakoitzarentzat egindako kalkulu aktuarialari jarraituz.

V. KAPITULUA

MENDIALDEAK ETA BESTELAKO ZONA ZAILAK

24. artikulua.Mendialdeak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendialdekotzat hartzen dira foru dekretu honen I. eranskinean aipatuta dauden herri guztiak, denek betetzen dituztelako, Europako Kontseiluaren 1.257/1999 Erregelamenduak 18. artikuluan ezarritako eran, baldintza hauek:

—Batez besteko malda %20 baino gehiagokoa izatea, edo nekazaritza azaleraren muturreko kota bien artean 400 m-ko aldea gutxienez egotea.

—Nekazaritza bokazioa gehienbat izanik, altueran eta maldan lehen aipatutako mailara ez iritsi arren, nekazaritza produkzioa mugatzen duen egoera zail batean egotea.

25. artikulua.Zona zailak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan zona zailtzat hartzen da foru dekretu honen II. eranskinean aipatuta dagoen herria, nekazaritza jarduera beharrezkoa delako ingurumena zaintzeko eta itsasertza babesteko, Europako Kontseiluaren 1.257/1999 Erregelamenduak 20. artikuluan ezarri bezala.

26. artikulua.Mendi nekazaritzako eta bestelako zona zailetako konpentsaziozko kalte-ordainak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendi nekazaritzako alderdietan eta bestelako zona zailetan dauden nekazaritza ustialekuetako jabeei konpentsaziozko kalte-ordainak emango zaizkie, segidan aipatzen diren helburuekin:

—Lurrak etengabe erabiliko direla ziurtatzea, horrela baserri giroko komunitateari modu bideragarrian eustearren.

—Nekazaritza sistema jasangarriei eustea eta horrelakoak bultzatzea, ingurumenaren eskakizunak bereziki errespetaturik.

—Landa aldea zainduko dela ziurtatu eta nekazaritza lurrei eta baserri giroko komunitateei eustea.

—Nekazariei produktibitate txikiak dakarren errenta murrizpenagatik ordaina ematea.

27. artikulua.Onuradunen baldintzak.

Honako betebeharrak dituzte Mendi Nekazaritzako Konpentsaziozko Kalte-ordainen onuradunek, foru dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoez gainera:

a)Gutxienez, bi hektarea NAE (nekazaritzako azalera erabilgarri) ustiatzea.

b)Ingurumena babestu eta landa aldea zaindu beharrarekin bateragarriak diren metodo egokiak erabiltzea nekazaritza lanean, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak 2003ko irailaren 30ean emaniko Dekretuaren 3. artikuluan aipaturiko gomendioak. Dekretu horren bidez ezarri dira nekazaritza politika erkidearen eremuan zuzeneko diru laguntzak osorik ordaintzeko ingurumen arloan bete beharreko baldintzak.

b)Konpentsaziozko laguntzaren lehen ordainketa jasoz geroztik gutxienez bost urtean nekazaritza jarduerarekin jarraitzeko konpromisoa hartzea.

Dena dela, honako kasuak gertatzen badira, konpromiso horietatik libre geldituko da nekazaria:

—Hark nekazaritza lana utzi arren, berak landutako lurren ustiaketak jarraipena baldin badu.

—Halabeharreko arrazoiren bat baldin badago.

—Derrigorrez desjabetzea edo onura publikoko arrazoiengatik saldu beharra gertatzen bada.

—Erretiroko edo erretiro aurreratuko sariren bat jasotzen badu.

Konpentsaziozko kalte-ordainaren zenbatekoa:

—Kalte-ordainaren zenbatekoa kalkulatzeko, ustialekuko nekazaritzako azalera erabilgarriko hektarea kopurua biderkatu egin behar da 120 eurorekin eta ustialekuaren koefizientearekin.

—Konpentsaziozko kalte-ordainen kalkulua egiterakoan, ustialekuko nekazaritzako azalera erabilgarri gisa kontabilizatuko dira herri lurrak (nekazari batek baino gehiagok erabiltzen dituztenak), bakoitzak erabiltzen duen edo erabiltzeko eskubidea duen neurriaren arabera.

—Ustialekua pertsona fisikoarena bada, kalte-ordain gisa 3.000 euro jaso ditzake gehienez eta ustialekua sozietate batena bada, berriz, 6.000 euro.

—Konpentsaziozko kalte-ordainaren zenbatekoa urtero eguneratuko da Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko foru agindu bitartez.

29. artikulua.Laguntza emateko irizpideak.

Ustialekuaren koefizientea honako ezaugarrietan oinarrituta zehaztuko da: Altitudea, malda, herriko errepiderainoko distantzia, abere zama, eta ekonomikoki jabearen mende dauden pertsonen kopurua. Koefizientea kalkulatzeko hurrengo puntuak jarraituko dira, eta bertan agertzen den sistemaren arabera puntuak emango zaizkio ustialeku bakoitzari.

1.Ustialekuaren batez besteko kota zenbatekoa den, hainbeste puntu esleituko zaizkio, honako eskalaren arabera:

< 100 m - 0 puntu

101 m – 200 m - 5 puntu

201 m – 300 m - 10 puntu

301 m – 400 m - 15 puntu

400 m < - 20 puntu

2.Ustialekuaren batez besteko malda zenbatekoa den, hainbeste puntu esleituko zaizkio, honako eskalaren arabera:

%0 %15 - 15 puntu

%15 %25 - 20 puntu

%25 < - 35 puntu

3.Ustialekuko instalazio nagusietatik herriko errepideraino zenbateko distantzia dagoen, hainbeste puntu esleituko zaizkio, honako eskalaren arabera:

< 0,5 km - 1 puntu

0,5 km – 1 km - 2 puntu

1 km – 2 km - 3 puntu

2 km – 3 km - 4 puntu

3 km < - 5 puntu

4.Ustialekuak zenbateko abere zama duen, hainbeste puntu esleituko zaizkio, estentsibotzeko irizpidea erabilita, honako eskalaren arabera (ALU: Azienda larriko unitate; BNAE: Bazkatarako nekazaritza azalera erabilgarri):

2 ALU / ha BNAE < - 0 puntu

1,4 ALU - 2 ALU / ha BNAE - 10 puntu

< 1,4 ALU / ha BNAE - 20 puntu

Bazkatarako nekazaritza azalera erabilgarria (BNAE) kalkulatzeko, ustialekuaren beraren bazka azaleraz gainera, kontuan hartuko dira herri lurrak ere (nekazari batek baino gehiagok erabiltzen dituztenak), bakoitzak erabiltzen duen edo erabiltzeko eskubidea duen neurriaren arabera.

5.Ustialekuko jabearen mende ekonomikoki zenbat pertsona dauden (bera barne), hainbeste puntu esleituko zaizkio, honako eskalaren arabera:

1 edo 2 pertsona - 5 puntu

3 edo 4 pertsona - 10 puntu

5 edo 6 pertsona - 15 puntu

6 pertsonatik gora - 20 puntu

6.Kontzeptu guztiengatik esleitutako puntuak batu eta 100 punturekin zatituta, hori baita gehienez atera daitekeen puntu kopurua, aterako da ustialekuari dagokion koefizientea.

30. artikulua.Urraketengatik kanpo uztea.

Baldin indarrean dagoen arautegian debekatuta dagoen gairen baten hondarrik onuradunaren behi aziendako bururen batean aurkitzen bada, edo debekatuta egon gabe ere legez kanpo erabili bada, edota, era batera zein bestera, debekatutako gai edo produktuak, edo debekatuta egon gabe ere legez kanpo eskuratutakoak, ustialekuan aurkitzen badira, onuraduna konpentsaziozko kalte-ordainetatik kanpo geratuko da urte betez, egintza horiek egiaztatzen direnetik aurrera.

Urraketa bera berriz harrapatuz gero, urraketa zenbateraino den larria begiratuta, bost urtera arte luzatu ahal izango da kanporatze aldia, bigarren urraketa egiaztatzen den hartatik aurrera.

Lehen paragrafoan xedatu den zigorra jarriko da onuradunak ikuskapenak egiteko edo laginak hartzeko oztopoak jartzen dituenean ere, Europako Kontseiluko 96/23 Arteztarauan aurreikusitako hondakinen kontroleko programak edo ikerketak aurrera eramateko beharrezkoak direnean.

VI. KAPITULUA

LANDA ALDEAK EGOKITZEKO ETA
GARATZEKO LAGUNTZAK

31. artikulua.Diru laguntzen helburuak, sistema eta zenbatekoa.

Landa aldeen garapen orokorra xedetzat hartuta, alor anitzeko jarduketa programak egingo dira, segidan azaltzen diren helburuak lortzeko:

—Azpiegiturak, hornidurak eta oinarrizko zerbitzuak egin eta hobetu (landa bideak, elektrizitatea, edateko ura, telekomunikazioak, eskola garraioa, e.a.).

—Mendialdean nekazariek elkarrekin ustiatutako belardiak hobetzea eta hornitzea, artaldeen urtaroko joan-etorriak direla eta behar diren instalazioak barne hartuta.

—Bertako kalitatezko produktuak eraldatu eta merkaturatu.

—Landa aldeetan jarduera motak ugaritu, enplegua eta diru sarrerak gehitzearren.

—Balio historiko-artistikoa, etnografikoa edo kulturala duen landa aldeko ondarea babestu.

—Baserri giroko turismoa eta eskulangintza bultzatu.

Jarduketa programak Nekazaritza Garapenerako Eskualdeko Elkarteek egingo dituzte eta Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak onartuko ditu. Hala badagokio, administrazio horiei ordainduko zaie emaniko laguntzen zenbatekoa.

Jarduketa programetan sartutako proiektuetarako diru laguntzak kapital gisa emango dira, eta onartutako inbertsioaren %65eko muga izango dute.

Elektrizitatea eramateko proiektuetarako laguntza eskaerak udalen bitartez tramitatuko dira eta udal horiei ordainduko zaie emaniko laguntzen zenbatekoa. Laguntzaren zenbatekoa egitekoa den lan motaren araberakoa izango da, eta onartutako inbertsioaren %65eko muga izango du.

Udal erakundeen herri lurretan belardiak hobetu eta hornitzearen kasuan, diru laguntza gehienez ere inbertsioaren %100 izango da.

VII. KAPITULUA

NEKAZARITZA USTIALEKUENTZAT ZERBITZU PRESTAZIOETARAKO LAGUNTZAK

32. artikulua.Nekazaritza ustialekuetan nekazaritzako makineriaren zerbitzu prestazioetarako nekazaritzako makineria erosteko laguntzak. Laguntzen helburu, sistema eta zenbatekoa.

1.Laguntzak emango dira nekazaritza ustialekuetan nekazaritzako makineriaren zerbitzu prestazioetarako nekazaritzako makineria erosteko.

2.Laguntzaren zenbatekoa:

—Zuzeneko diru laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %30 izango da gehienez.

3.Laguntzarekin erositako nekazaritzako makineria ezingo da saldu harik eta erosiz gero bost urte pasatu arte, non eta aurretik bizitza erabilgarria bukatzen ez zaion.

Makineria hori nahitaez inskribatu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan.

4.Laguntza hori jaso ahalko dute hurrengo artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten elkarteek.

33. artikulua.Nekazaritza ustialekuetan nekazaritzako makineriaren zerbitzu prestaziorako laguntzak. Laguntzen helburu, sistema eta zenbatekoa.

Legearen arabera eratutako elkarteei laguntzak emango zaizkie, nekazaritza ustialekuetan nekazaritzako makineriaren zerbitzuak eskaintzea helburutzat badute. Laguntzak horrelako zerbitzuek dakartzaten gastuei aurre egiten laguntzeko emango dira, honako betebeharrak betetzen badira:

1.Diru laguntza eskainitako makineria-zerbitzuaren kostuaren %75 izango da gehienez.

2.Diru laguntza ordaintzeko, elkarteek egiten duten zerbitzuaren sarrera eta gastuak aurkeztu behar dituzte behar bezala frogatuta.

3.Eskainitako zerbitzuen lan zatiak hiru aletan osatuko dira, horretarako diseinaturiko ereduaren arabera eta zerbitzua eskaini duen elkarteko langileak eta zerbitzu hori jaso duen ustialekuko jabeak sinatuko dute. Kopia bat Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentura bidaliko da laguntzaren eskaerarekin batera.

4.Diru laguntza ordaintzeko, urteko txosten bat aurkeztuko da, nekazaritza ustialekuei eskainitako zerbitzu kopurua eta mota zehaztuz eta horien orduko kostua eta tarifak adieraziz, baita epe horretan izandako sarrera eta gastuak ere, behar bezala frogatuta.

5.Laguntza horiek jasotzen dituzten elkarteek bete beharreko baldintzak:

a)Sozietate kooperatiboei, eraldaketarako nekazaritza sozietateei, sozietate zibilei, laboralei edota merkataritzakoei dagokien izaera juridikoa hartu behar dute.

b)Sozietate horien estatutoek nahitaez adierazi behar dute beren helburua sozietatea osatzen duten bazkideek nekazaritzako makineria erabiltzea edo nekazaritza ustialekuetan nekazaritzako makineriaren zerbitzuak eskaintzea dela.

c)Elkarteko estatutuetan agertu beharko du, era berean, kideek elkartean egin beharreko gutxieneko denbora, eta hori, gutxienez, bost urtekoa izango da.

d)Elkarteek beren betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketak eguneratuta izan behar dituzte.

e)Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak lankidetza hitzarmena sinatu ahalko du nekazaritza ustialekuetan nekazaritzako makineriaren zerbitzuak eskaintzen dituzten elkarteekin. Hitzarmen horretan zehaztu behar dira gauzatuko diren zerbitzu motak, eta horien orduko kostua eta tarifak.

24. artikulua.Nekazaritza ustialekuetako langileen ordezkoak jartzeko zerbitzuak. Laguntzen helburu, sistema eta zenbatekoa.

Laguntzak emango zaizkie nekazaritza eta abeltzaintza ustialekuetako langileen ordezkoak jartzeko zerbitzua duten legezko elkarteei, baldin ondorengo betebeharrak betetzen badituzte:

1. artikulu honen esparruan kontuan har daitezke nekazariaren, haren ezkontidearen, edo laguntzaile helduen gaixotasunak, oporrak eta asteko atsedenaldiak.

2.Ordezkapen zerbitzua hartuko duten nekazariek foru dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetako betebeharrak bete behar dituzte.

3.Gehienez 15 egun naturaleko oporraldia finantzatu ahal izango da, nekazari eta urte bakoitzeko, ordezkapen zerbitzuaren bitartez. Gaixotasunagatik edo istripuagatik bakarrik finantzatu ahal izango da 15 egun baino gehiagoko aldia, aldez aurretik egoera zuritu bada. Nolanahi ere, diru laguntzetarako, nekazari eta urte bakoitzeko gehienez 22 egun natural hartuko ditu kontuan Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak.

4.Ordezkapen zerbitzuak aurretik behar du Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuaren adostasuna.

5.Elkarteek indarrean dagoen legeriaren araberako lan kontratupean eduki behar dituzte ordezkapen zerbitzua ematen duten pertsonak.

6.Oporraldietako ordezkapenetan, zerbitzua ematen duen elkarteak ustialekuaren identifikazio datuak eta ordezkapenaren hasiera eta amaiera datak bidali behar dizkio Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari, ordezkapena hasi baino 8 egun natural lehenago.

7.Gaixotasun edo istripuetako ordezkapenak, horiei dagokien gaixotasun baimenaren bitartez zuritu behar dira, eta baimenaren datatik hasi eta gehienez 3 egun naturalen buruan jakinarazi behar zaizkio Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari.

8.Ordezkaldiak dirauen bitartean, lan orriak hirukoiztuta bete eta sinatuko dituzte, hartarako prestatutako ereduari jarraituz, bai zerbitzua ematen duen ordezko langileak eta bai zerbitzua hartzen duen ustialeku jabeak, eta kopia horietariko bat Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari bidaliko zaio, beranduenik ere ordezkapena bukatu ondorengo 8 egun naturalen barruan.

9.Laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da izango ordezkapen zerbitzuaren urteko kostuaren %65 baino gehiago, eta, urtero, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak foru agindu bitartez zehaztuko du zerbitzu egun bakoitzeko gehieneko laguntza modulua.

10.Diru laguntza ordaindu aurretik, elkarteek aldi horretan izandako diru sarreren eta gastuen berri aurkeztu behar dute, behar bezala zurituta.

35. artikulua.Nekazaritza ustialekuentzako aholkularitza zerbitzuak. Laguntzen helburu, sistema eta zenbatekoa.

Laguntzak emango zaizkie segidan adierazten diren gaietan nekazaritza ustialekuentzako aholku zerbitzuak ematen dituzten legezko nekazaritza elkarteei. Hauek dira gaiak:

—Teknika, administrazio eta finantza gaietako kudeaketa.

—Kontabilitatea.

—Proiektuak egitea.

—Gazteak nekazaritza jardueran sartzeko proiektuak monitorizatzea.

—Laborantzako teknikak hobetzea.

—Produkzioak hobetzea.

—Izurri eta gaitzen diagnostikoa egin eta tratamendua ematea.

—Zabalkunde jarduerak egitea nekazarientzat.

—Laboreetan teknologia berriak erabiltzea.

—Tokiko esperientziak egitea.

Laguntzak horrelako zerbitzuek dakartzaten gastuei aurre egiten laguntzeko emango dira, honako betebeharrak betetzen badira:

1.Aholku zerbitzua hartuko duten nekazariek foru dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetako betebeharrak bete behar dituzte.

2.Diru laguntzaren zenbatekoa nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak eskaintzeak dakartzan pertsonal gastuen %75 izango da gehienez.

3.Diru laguntza ordaintzeko, urteko txosten bat aurkeztuko da, nekazaritza ustialekuei eskainitako zerbitzu kopurua eta mota zehaztuz eta horien orduko kostua eta tarifak adieraziz, baita zerbitzu horietako bakoitzarengatik izandako urteko sarrera eta gastuak, behar bezala frogatuta.

4.Laguntza horiek jasoko dituzten elkarteek sozietate kooperatiboei, eraldaketarako nekazal sozietateei, sozietate zibilei, laboralei edota merkataritzakoei dagokien izaera juridikoa hartu behar dute eta beren betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzaren kotizazioen ordainketa egunean izan behar dituzte.

5.Elkarteek indarrean dagoen legeriaren araberako lan kontratua izan behar dute nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkien pertsonekin.

6.Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak lankidetza hitzarmena sinatu ahalko du ustialekuei aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkien elkarteekin. Hitzarmen horretan zehaztu behar dira gauzatuko diren zerbitzu motak, aurrez departamentu horrek laguntza ematerakoan onartuko dituenak.

36. artikulua.Nekazaritzako aseguruak kontratatzeko laguntzak. Laguntzen helburu, sistema eta zenbatekoa.

Nekazaritzako aseguruak kontratatzeko laguntzak emango zaizkie foru dekretu honetako 3. artikuluko betebeharrak betetzen dituzten nekazaritza ustialekuko jabeei.

Laguntzak Nekazaritza Aseguruen Planean sartuta dauden aseguru polizak ordaintzeak nekazariari dakarkion gastua arintzeko emango dira, eta AGROSEGURO Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Aseguratzaileen Espainiako Elkartearen bitartez kontratatutako aseguruetarako beste instituzio batzuek emandako laguntzen osagarri izango dira. Bi laguntzak batuta, ez da emango aseguru primaren %80 baino gehiago.

Nekazariari dagokion laguntza, poliza izenpetzeko garaian aseguru primatik kopuru hori gutxituz emango da. AGROSEGURO Elkarteko erakunde laguntzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuarekin hitzarmena sinatuko dute, eta, bertan ezarriko den bezala, aseguru primari egindako kenkariak Gipuzkoako Foru Aldundiak erakunde horiei ordainduko dizkie.

Laguntzak emango zaizkie nekazaritza elkarteei Nekazaritza Aseguruen Planean sartuta ez dauden aseguru poliza kolektiboak izenpetzeko, fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako galerei eta instalazioetako kalteei buruzkoak direnean. Laguntza ez da izango kontratatutako primaren %50 baino gehiago.

37. artikulua.Behi eta ardi azienden hautaketarako laguntzak. Laguntzen helburu, sistema eta zenbatekoa.

Laguntzak ezartzen dira dekretu honetako eskakizunak betetzen dituzten eta behi eta ardi azienden hautaketa egiten duten nekazaritza ustialekuentzat, beti ere lehen hautaketa ez bada. Honako baldintzetan emango dira laguntza horiek:

a)Behi azienda:

Onuradunak bere abereak behar diren genealogia erregistroetan izena emanda eduki behar ditu, eta erregistroko sarrera-irteera orrien ikuskapenari dagokionez, egunean egon behar du.

Laguntza gisa, 50,00 euro emango dira jaiotako eta genealogia erregistrotan idatzitako abere bakoitzeko, eta 225,00 euro, gehienez, Gipuzkoan jaiotako eme bakoitzeko, bi urte betetzean, arreta berezia bertako arrazetan jarriko dela. Diru laguntza horiek dagozkien elkarteen bitartez ordainduko dira, xede horrekin hitzarmenak egin eta haietan ezarritako eran.

Ustialekuak ekoizpen errendimendua kontrolatu behar du, ezarrita dauden arauei jarraituz.

b)Ardi azienda:

Onuradunak bere ardi azienda behar diren genealogia erregistroetan izena emanda eduki behar du, eta arraza horietako ardi hazleen elkarteren batean sartuta egon behar du.

Laguntza gisa, 70,00 euro emango dira ar bakoitzeko, eta 50,00 euro aurrerako eme bakoitzeko, eskakizunak beterik eta ardi azienda hautatzeko baremoen arabera egin bada. Diru laguntza horiek dagozkien elkarteen bitartez ordainduko dira, xede horrekin hitzarmenak egin eta haietan ezarritako eran.

Ustialekuak produkzio errendimendua kontrolatu behar du, ezarrita dauden arauei jarraituz.

VIII. KAPITULUA

PROZEDURA

38. artikulua.Eskaerak.

1.Foru dekretu honetan jasotako laguntzetarako eskaerak ustialekua dagoen eskualdeko Nekazaritza Bulegoan egin behar dira, horretarako dauden inprimakiak erabiliz, eta, eskaerarekin batera, laguntzak lortzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu behar dira, dekretu honetan bertan eta 1993ko apirilaren 6ko 27/93 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

2.Aurreko espedienteetan onartu ziren inbertsioak edo inbertsio horietarako emaniko laguntzari berariaz uko egin ez ziotenak.

3.Foru dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako baldintzak bete behar dira, baita betetzen direla frogatu ere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako. Dena dela, onuradunek Herri Administrazioaren era guztietako zerga, kanon eta kuoten ordainketan egunean daudela frogatu ahalko dute laguntza ordaintzea ebatzi aurretik ere.

Dena den, zergari dagokion betebehar guztiak egunean izatea eta hori ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztea beharrezkoa izango da, soilik, interesatuak Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari egiaztagiri hori Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuan eskatzeko baimenik ez diola ematen adierazi badu.

Nekazari gazteek lanbide ezagutza eta gaitasun baldintzak, bideragarritasun ekonomikorako baldintzak eta animalien ingurune, higiene eta ongizateari buruzko arau minimoak betetzeari dagokionez, kasu berezietan hiru urte bitarteko egokitze epea baimendu ahalko da, betiere, nekazaritza jarduerari ekiteko edo haren ustialekuen egitura egokitzeko beharrezkoa bada.

4.Espedienteren batean akats edo zehaztasun falta antzemango balitz, Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzuak eskatzaileari jakinaraziko dio 15 eguneko epean, eskaera egin den egunetik hasita. Interesatuak 10 eguneko epea izango du zuzenketak egiteko eta epe horren barruan egiten ez badu, haren eskaera baztertutzat emango da Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko foru diputatuak ebazpena eman ondoren.

39. artikulua.Ebazpena eta ordainketa.

1.Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzuak jakinaraziko ditu laguntza eskaerak, foru dekretu honetan eta indarrean dagoen gainerako araudian ezarritako irizpide eta moduluen arabera.

Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzuak proposatuta, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko diputatuak laguntzak ematen dituen foru agindua luzatuko du, eskatzaileak indarrean dagoen araudiaren arabera laguntza jasotzeko eskubidea duela jasotzen duena.

1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 42. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, ebazpena emateko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta artean ez bada ebazpenik edo jakinarazpenik eman, administrazio isiltasuna ezestekoa dela ulertuko da, aipatutako 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.Zuzeneko diru laguntzen ordainketa laguntza oinarritzen duen inbertsioa egitearen baldintzapean egongo da eta eginiko inbertsioen ordainketen ziurtapen eta egiaztagiriak jaso ondoren eta dagokion araudiaren arabera egin direla egiaztatu ondoren, bidezkoa izango da ordainketa egiteko baimena ematea eta onuradunari ordaindu beharreko laguntzen behin betiko zenbatekoa zehazteko. Baimena Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko foru diputatuak emango du foru agindu bidez, Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzuak proposatuta.

Eginiko inbertsioen zenbatekoa frogatzeari dagokionez, diruz laguntzea onartu den zenbatekoa frogatu behar da gutxienez, baina ez da nahitaezkoa fondo publikoek finantzatzen ez duten gastua frogatzea. Egiaztagiritzat hartuko dira hornitzaileek eta kontratistek emaniko fakturak eta ordainketa-ziurtagiriak, baldin indarrean dagoen legerian horiek baliozkotzat jotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Faktura originalak aurkeztu behar dira eta, bestela, horien fotokopia konpultsatuak.

Diruz lagunduko diren obren zati bat onuradunak berak eta bere familiak eginda daukatenean, horretan eginiko lanorduak onuradunak aurkeztutako balorazioaren bidez frogatuko dira, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak indarrean dagoen araudian ezarritako orduko kostuan oinarrituta, eta diruz lagunduko den norberaren eskulana inbertsioaren kostu osoaren %30 izango da gehienez.

3.Diru laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatzeak, eta nolanahi ere, subentzio hauekin batera beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako laguntzak jasotzeak diru laguntza emateari buruzko ebazpena aldatzea ekar lezake.

40. artikulua.Onuradunaren betebeharrak.

1.Foru dekretu honetan arauturiko laguntzen onuradunek, 27/1993 Foru Dekretuan izaera orokorrez ezarritako betebeharrez gain, honako beste betebehar hauek ere izango dituzte:

a)Emandako laguntza onartzea. (Onuradunari laguntza ematen zaiola jakinarazten zaionetik hurrengo hamabost eguneko epean ez badio idatziz laguntzari uko egiten, onartu duela ulertuko da).

b)Gipuzkoako Foru Aldundiari, NBBEF-Bermearen Erakunde Ordaintzaileari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo haren izenean aritzen den edozein organismo edo zerbitzu publiko edo pribaturi jasotako laguntzari buruzko informazioa eman behar dio, eta 1990eko abenduaren 26ko 17/90 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Finantza eta Aurrekontu Arauei buruzkoak, 105. artikuluan agindutako haien kontrol finantzarioko egiaztapen lanen mendean egongo da.

c)Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari jakinarazi behar dizkio helburu bererako jaso dituen diru laguntzak, beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik jasotakoak edo laguntza jasotzeko bete behar zituen baldintza edo egoera objektibo nahiz subjektiboren bat aldatu bada.

Onuradunak izaera orokorreko betebeharrak edota eskatu duen laguntzari dagozkion baldintza partikularrak betetzen ez baditu, galdu egingo du eman zaion laguntza jasotzeko eskubidea eta, ordurako laguntzarik jaso badu, jasotakoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunari itzultzera behartua egongo da, legozkiokeen bestelako egintzak eragotzi gabe. Itzuli beharreko kopuruak diru sarrera publikotzat joko dira, legez dagozkien ondorioetarako.

Kasu bakoitzean kontuan hartuko diren egoera konkretuak baztertu gabe, ondorengo halabeharreko kasuak onartu ahalko dira, laguntzak jasotzeko hartutako konpromisoak ez betetzea justifikatzen baitute:

—Nekazariaren heriotza.

—Nekazariaren ezgaitasun profesionala, iraupen luzekoa.

—Ustialekuaren zati handi bat desjabetzea, desjabetzapen hori ez bazen aurreikusteko modukoa konpromisoa sinatu zen egunean.

—Hondamen natural larriak, ustialekuaren nekazal eremuan eragin handia izan dutenak.

—Ustekabean ustialekuaren edo ganadutegiaren eraikinak hondatzea.

41. artikulua.Baliabide ekonomikoak.

1.Laguntza hauek emateko baliabide ekonomikoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko aurrekontu kredituetatik eta Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Fondoko Bermetik etorriko dira, Europako Batzordeak neurri bakoitzari buruz ezartzen dituen finantzaketa partekatuko portzentaiak eta gainerakoak kontuan hartuta.

2.Dekretu honetan jasotako laguntzaren bat finantzatzeko Europako ekarpenik ez badago aurreikusita, laguntza horiek Estatuko laguntzatzat hartuko dira. Horrela izanez gero, laguntza horiek osorik Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko aurrekontu kredituetatik finantzatuko dira.

3.Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak finantzatuko dituen laguntza zatien muga izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontuen foru arauetan programa horietarako ezarritako kreditua. 2004ko aurrekontu ekitaldiari dagokionez, laguntzei lotuta dauden aurrekontu kontzeptuak Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzaren 100 programan jasota daude.

4.NBBEF-Bermetik datozen laguntza zatiak haren Erakunde Ordaintzaileak Gipuzkoako Foru Aldundiari ordainduko dizkio, eta Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuaren aurrekontuetan haiei dagozkien sailetan edo Departamentuaren izenean horretarako irekitako kontuan sartuko dira onuradunei egin beharreko ordainketak ziurtatzeko.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko foru diputatuari eskumena ematen zaio foru dekretu honetan aurreikusitako laguntzen deialdiak egiteko, urteko aurrekontu bitartekoak kontuan hartuta.

2004ko ekitaldi honetarako, nekazaritza ustialekuetan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak jarduera horretan hasteko laguntzen eskaerak aurkezteko epea foru dekretu hau argitaratzen den egunetik 2004ko abenduaren 15a bitartekoa izango da, ustialekua kokaturik dagoen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan. Laguntza horietara zuzendutako kredituak 2.000.000 eurora heltzen dira eta ondorengo aurrekontuetan daude jasota:

1 1010.100.780.00.02 2004: 143.000 euro.

5 1010.100.780.00.02 2005: 1.857.000 euro.

Eskari horiek honako agiriekin batera aurkeztu behar dira:

1.1.  Nekazaritza ustialekuetan inbertsioak egiteko laguntzak:

Banakako titularra denean:

—NAren fotokopia.

—Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, erretiro saririk edo erabateko ezgaitasuneko pentsiorik ez dela jasotzen adieraziko duena.

—Eskatzaileak erretiro saria ez den bestelako sariren bat jasoko balu (ezintasun oso, partzial edo erabatekoa), sari hori zer motatakoa den eta zenbatekoa den erakutsiko duen ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egindakoa.

—Eskaria aurkezten den unean amaitutako ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia konpultsatua.

—Nekazaritzan prestatzeko egindako ikastaroen ziurtagirien fotokopia konpultsatua.

Elkarteko ustialekua bada:

—IFZren fotokopia.

—Legezko ordezkariaren nortasun agiriaren fotokopia.

—Eraketa eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua.

—Erakundeko gobernu organoak laguntza eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.

—Bazkideen zerrenda eta sozietatearen kapitalean bakoitzak egindako ekarpena.

—Eskaria aurkezten den unean amaitutako ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia konpultsatua, bazkide guztiena.

Horiez gain, kasu guztietan:

—Makineria eta nekazaritza-abeltzaintzako instalazioetako inbertsioetan, proforma faktura aurkeztu behar da, hornitzaileak egindakoa.

—Eraikin inbertsioetan, teknikari eskudunak sinatutako proiektua, Udalak hala eskatzen badu obrako udal baimena eman aurretik. Gainerako kasuetan, egin beharreko obren memoria eta parte hartuko duen kontratista edo gremioen aurrekontua.

—Laguntza eskatzen den jarduerarako udal baimena, jarduera baimena edo beste organismo publikoren baten baimena behar bada, aurkeztu egin behar dira baimen edo lizentzia horiek.

—Hobekuntza Plana, foru dekretu honetako 5. artikuluan jasotako terminoetan.

1.2. Nekazari gazteak ustialekuetan jartzeko laguntzak:

—NAren fotokopia.

—Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, erretiro saririk edo erabateko ezgaitasuneko pentsiorik ez dela jasotzen adieraziko duena.

—Eskatzaileak erretiro saria ez den bestelako sariren bat jasoko balu (ezintasun oso, partzial edo erabatekoa), sari hori zer motatakoa den eta zenbatekoa den erakutsiko duen ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egindakoa.

—Eskaria aurkezten den unean amaitutako ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia.

—Nekazaritzan prestatzeko egindako ikastaroen ziurtagirien fotokopia.

—Ustialekuko titularitatea eskualdatzeko edo elkarteko ustialeku bateko kide izaten hasten deneko kontratuaren agiri pribatu edo publikoa.

—Elkartearen eraketa Eskrituraren eta Estatutuen fotokopia.

—Nekazari gazte gisa hasteak eragindako gastuen aurrekontua.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

2004ko ekitaldian diruz lagundu nahi diren inbertsioak baloratzeko, 2003ko ekainaren 12ko Foru Aginduan ezarritako moduluak aplikatuko dira. Foru agindu horren bidez garatzen da 2000ko irailaren 5eko 79/00 Foru Dekretua, nekazaritza ustialekuei laguntzak eman eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa aldeak garatu eta egokitzekoa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Lehenengoa: Indargabetuta gelditzen da 2000ko irailaren 5eko 79/00 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuei laguntzak eman eta landa aldeak garatu eta egokitzekoa, 2002ko irailaren 17ko 50/02 Foru Dekretuaren bidez aldatu zena.

Bigarrena: Indargabetuta gelditzen da 2002ko uztailaren 30eko 48/02 Foru Dekretua, sagardo naturala enpresa ekoizleek sagardoa egin eta ontziratzeko instalazioak araudi tekniko-sanitariora egokitzeko laguntzei buruzkoa.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena: Ahalmena ematen zaio Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko diputatu andreari foru dekretu honetan xedatutakoa aurrera eraman eta betetzeko behar diren arau eta egintzak agintzeko.

Bigarrena: Ahalmena ematen zaio Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuko diputatuari foru dekretu honetan aipatzen diren hitzarmenak sinatzeko.

Hirugarrena: Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Donostia, 2004ko irailaren 14a.

DIPUTATU NAGUSIA,
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.

LANDA INGURUNEAREN GARAPENERAKO
DEPARTAMENTUKO
F
ORU DIPUTATUA,
Nuria López de Guereñu Ansola.

(9652) (8613)

 

 

          1. I. ERANSKINA / ANEXO I

 

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN MENDIALDEKOTZAT HARTZEN DIREN HERRIAK
MUNICIPIOS CONSIDERADOS COMO ZONAS DE MONTAÑA EN EL TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA

 


(EKren 1257/1999 Erregelamenduko 18. artikuluaren arabera)
(De acuerdo con el Artículo 18 del Reglamento (CE) Nş 1257/1999)

 

 

Abaltzisketa

Beasain

Hondarribia

Ordizia

Aduna

Beizama

Ibarra

Orendain

Aia

Belauntza

Idiazabal

Orexa

Aizarnazabal

Berastegi

Ikaztegieta

Orio

Albiztur

Bergara

Irun

Ormaiztegi

Alegia

Berrobi

Irura

Pasaia

Alkiza

Bidegoyan

Itsasondo

Rentería

Altzaga

Deba

Larraul

Segura

Altzo

Donostia-San Sebastián

Lasarte-Oria

Soraluze-Placencia de las Armas

Amezketa

Eibar

Lazkao

Tolosa

Andoain

Elduain

Leaburu

Urnieta

Anoeta

Elgeta

Legazpi

Urretxu

Antzuola

Elgoibar

Legorreta

Usurbil

Arama

Errezil

Leintz-Gatzaga

Villabona

Aretxabaleta

Eskoriatza

Lezo

Zaldibia

Arrasate-Mondragón

Ezkio-Itsaso

Lizartza

Zarautz

Asteasu

Gabiria

Mendaro

Zegama

Astigarraga

Gaintza

Mutiloa

Zerain

Ataun

Gaztelu

Mutriku

Zestoa

Azkoitia

Getaria

Oiartzun

Zizurkil

Azpeitia

Hernani

Olaberria

Zumarraga

Baliarrain

Hernialde

Oñati

 

 

 



II. ERANSKINA / ANEXO II

 

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN ZONA ZAILTZAT HARTZEN DIREN HERRIAK
MUNICIPIOS CONSIDERADOS COMO ZONAS DESFAVORECIDAS EN EL TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA


(EKren 1257/1999 Erregelamenduko 20. artikuluaren arabera)
(De acuerdo con el Artículo 20 del Reglamento (CE) Nş 1257/1999)

 

 

Zumaia