Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

180. zenbakia Data 2004-09-17 17235 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Hirugarren adinekoentzako tenis, jarduera bereziak eta gimnasia zerbitzuak eskeintzeko lehiaketa deialdia.

BERGARAKO UDALA

Kirol jarduera batzuk emateko zerbitzua kontratatzeko deialdi publikoa.

1.Entitate adjudikatzailea.

a)Erakundea: Bergarako Udala.

b)Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Kirol Zerbitzua.

2.Kontratuaren xedea.

a)Kontratuaren deskribapena: Ondorengo zerbitzuak ematea: Tenisa, aparteko jarduerak eta edadetuentzako gimnasia.

b)Exekuzio-lekua: Bergarako udalerrian.

c)Epea:

—Kontratuen iraupena kontratua sinatzen denetik 2005/07/30era izango da.

Kontratu hauek isilbidez luzatu ahal izango dira, urtez urte gehienez hiru aldiz, epe eta data berdinetan, bi aldeetako batek bertan behera laga nahi duela hiru hilabeteko aurrerapenaz adierazten ez badu.

3.Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua.

a)Tramitazioa: Presazkoa.

b)Prozedura: Irekia.

c)Modua: Lehiaketa.

4.Lizitazio oinarria.

Lizitazio oinarria ondorengoa izango da:

—Tenisean: Kuotekin udalak jasotzen duenaren %90.ª (BEZ barne).

—Aparteko jardueretan: 20,5 euro/orduko (BEZ barne).

—Edadetuentzako gimnasian: 20 euro/orduko (BEZ barne).


5.Bermeak.

a)Behin-behinekoa: 300 euro.

b)Behin-betikoa: 1000 euro.

6.Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a)Entitatea: Bergarako Udala (Dokumentazioa Idazkaritzan, informazioa Kirol Zerbitzuan).

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria eta Postakodea: Bergara - 20570.

d)Telefonoa: 943.779.167.

e)Telefaxa: 943.779.163.

f)Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken egunera artekoa.

7.Kontratistaren baldintza bereziak.

Klausula Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera baloratuko dira proposamenak; hau da, eskaintza ekonomikoa, zerbitzua hobeto eskaintzeko irakasleek izan ditzakeen bestelako titulazioak, irakasleek antzeko lanetan duten esperientzia.

8.Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a)Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 8 egun naturalekoa. Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13etara bitartean. Eskaintzak aurkezteko epea larunbat, igande edo jaiegun batean bukatuko balitz hurrengo laneguneko 13:00etan bukatzen dela ulertuko da.

b)Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta.

c)Aurkezteko lekua:

1.Entitatea: Bergarako Udala (Udal Erregistroa).

2.Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

3.Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.

d)Lizitatzaileak egindako eskaintzari eutsi beharreko epea: Eskaintzak irekitzen direnetik hilabete eta erdi.

9.Eskaintzak irekitzea.

a)Entitatea: Bergarako Udala.

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria: Bergara.

d)Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean.

e)Ordua: Eguerdiko 12:30etan.

10.Bestelako informazioa.

Ikus Baldintzen Plegua. Plegu hori Alkateak 2004ko irailaren 9an emandako dekretu baten bitartez onartu zuen.

Bergara, 2004ko irailaren 10a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(2922) (8453)