Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

180. zenbakia Data 2004-09-17 17233 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Agorrosineko udal igerilekuetan salbamendu eta sorospen eta igeriketako ikastaroak emateko lehiaketa deialdia.

BERGARAKO UDALA

Agorrosingo udal igerilekuetako salbamendu eta sorosle zerbitzua, eta igeri ikastaroen zerbitzua kontratatzeko deialdi publikoa.

1.Entitate adjudikatzailea.

a)Erakundea: Bergarako Udala.

b)Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Kirol Zerbitzua.

2.Kontratuaren xedea.

a)Kontratuaren deskribapena: Agorrosingo Udal Igerilekuetako salbamendu eta sorosle zerbitzua, eta igeriketa ikastaroen zerbitzua ematea.

b)Exekuzio-lekua: Agorrosingo Udal Igerilekuak.

c)Epea: Kontratuak hasiera batean urtebeteko iraupena izango du kontratua sinatzen denetik kontatzen hasita eta isilbidez luzatu ahal izango da urtez urte gehienez 4 urte bete arte, bi aldeetako batek bertan behera laga nahi duela hiru hilabeteko aurrerapenaz adierazten ez badu.

Dena den, Bergarako udalak aurretik ere eten ahal izango du kontratu hau, behin-behineko instalazio horiek ixtea erabakiz gero; kasu horretan adjudikazio-hartzaileak ez du inolako kalteordainik jasotzeko eskubiderik izango.

3.Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua.

a)Tramitazioa: Presazkoa.

b)Prozedura: Irekia.

c)Modua: Lehiaketa.

4.Lizitazio oinarria.

Lizitazio oinarria 15 euro/orduko (BEZ barne) izango da salbamendu eta sorosle zerbitzurako, eta ikasleek igerian ikasteko sustapen kanpainan izandako sarreren %100a (BEZ barne); eta gainerako igeriketa ikastaroetan, kuotekin Udalak jasotzen duenaren %75a (BEZ barne).

5.Bermeak.

a)Behin-behinekoa: 1.000 euro.

b)Behin-betikoa: 3.000 euro.

6.Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a)Entitatea: Bergarako Udala (Dokumentazioa Idazkaritzan, informazioa Kirol Zerbitzuan).

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria eta Postakodea: Bergara - 20570.

d)Telefonoa: 943.779.167.

e)Telefaxa: 943.779.163.

f)Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Proposamenak aurkezteko azken egunera artekoa.

7.Kontratistaren baldintza bereziak.

Klausula Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera baloratuko dira proposamenak; hau da, eskaintza ekonomikoa, zerbitzua hobeto eskaintzeko pertsonalak eduki ditzakeen beste titulazioak, eta antzeko lanetan esperientzia.

8.Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a)Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 8 egun naturalekoa. Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13etara bitartean.

b)Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta.

c)Aurkezteko lekua:

1.Entitatea: Bergarako Udala (Udal Erregistroa).

2.Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

3.Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.

d)Lizitatzaileak egindako proposamenari eutsi beharreko epea: Proposamenak irekitzen direnetik kontatzen hasita, hilabete eta erdi.

9.Eskaintzak irekitzea.

a)Entitatea: Bergarako Udala.

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria: Bergara.

d)Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean.

e)Ordua: Eguerdiko 12:30etan.

10.Bestelako informazioa.

Ikus Baldintzen Plegua. Plegu hori Alkateak 2004ko irailaren 9an emandako dekretu baten bitartez onartu zuen.

Bergara, 2004ko irailaren 10a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(2922) (8452)