| 154. zenbakia | Data 2004-08-12 | 15483 orria |
Iragarkia
2004-03-18ko Udal Batza Osoko bilkuran, Zumaiako Ondare Historiko, Arkitektoniko eta Ingurumeneko Fatxaden Birgaitze Integralerako Obrak egiteko Udal laguntzen Ordenantza arautzailea, haserako izaeraz onartu zen.
Jendaurreko agerraldi epean murtzilo edo oharpenik ez da aurkeztu.
Beraz, Araudiaren behin betiko textua, 7/1985eko apirilak 2ko Toki eraentzako oinarriak arautzen dituen 70.2 artikuloan xedatutakoarekin bat argitaratzen da.
Zumaia, 2004ko uztailaren 29a.—Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Alkatea.
(1185) (7567)
Zumaiako Ondare Historiko, Arkitektoniko eta Ingurumeneko Fatxaden Birgaitze Integralerako Obrak egiteko Udal laguntzen Ordenantza Arautzailea.
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Helburua eta jarduketa eremua.
Ordenantza honek udal laguntzak arautzen ditu aurrerako zehazten den eremuaren barruan sartutako eta interes historikoa, arkitektonikoa edo ingurumenekoa duten Zumaiako higiezinetako fatxaden, tarteko hormen eta elementu berezien tratamendurako.
Udaleko dirulaguntzak I. Eranskinaren zerrendan jasotako fatxada eta eraikinetan aplikatuko dira eta ondorengo hauek barneratzen ditu:
—Udalak babestutako eremuaren barruan gelditzen diren eraikinak eta Zumaiako Alde Zaharreko Birgaitze Arearen parte direnak.
—Zumaiako Arau Subsidiarioen katalogoan jasotako udalaren babeseko eraikinak.
—Interes historikoa, arkitektonikoa eta ingurumenekoa duten San Telmo, Odieta eta San Jose kaleetako eraikinak.
Dena dela, higiezinek 40 urtetik gorako antzinatasuna eduki beharko dute.
2. artikulua. Birgaitze jarduketen titularrak.
1. Jarduketak izaera pribatuko pertsona fisikoek edo juridikoek egin ditzakete, jabea, maizterra, usufruktuduna eta birgaitu nahi diren ondasun higiezinen gainean beste edozein eratako gozamen titulua dutenak eta birgaitzearen titular gisa gaitasuna dutenak izapideak egiteko eta laguntza eskuratzeko ondorioetarako. Laguntzetarako izapideak beraiek egin ditzakete edo birgaitzeko higiezinaren titularren edo jabe guztien edo parte baten ordezkaritza duen jabeen komunitateko ordezkari baten bidez.
3. artikulua. Jarduketa babesgarriak.
Laguntza eskaeraren helburuko obrak horiek, ondorengo atal hauetakoren batean barneratuta egon beharko dute:
—Kontserbazio eta konponketa lanak eta egokitzeko beste tratamendu batzuek erlaitzetan, balkoietan, teilatu-hegaletan, sarrailagintzan, molduretan, kanpoko arotzerian eta atarietara sartzeko ateetan.
—Entokadurak, zarpeatuak eta parametro bertikaletako pinturak.
—Teilatu-hodiak eta zorrotenak berritzeko edo konpontzeko lanak, hodien saneamendua eta fatxaden gaineko kanalizazioak ezkutatzea edo kentzea.
—Jatorriz eraikinaren arkitektura edo dekorazio elementuak direnak eta hargintza, iztukadura, galdaketa, forjaketa, arotzeria, zurgintza, eta abarreko lanak behar dituztenak zaharberritzea.
—Baoak berregitea eta arotzeria berritzea beheko solairuetako merkataritzako lokaletan, beti ere, fatxadako osotasunaren konposizio arkitektonikoarekin bat datorrenean.
—Fatxadaren jatorrizko konposizioaren berriztapena, interesik ez duten eranskinak eta aldakuntzak kenduz.
Interbentzioetan ondorengo puntu hauek hartuko dira kontuan:
1. Interbentzioak fatxada nagusian, tarteko fatxadetan eta/edo kaletik ikusten den atzeko fatxadetan egiten direnean bakarrik jasoko dute laguntza. Eraikinen fatxadetan egindako obra partzialek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
2. Egiturazko eta eraikuntzako eta hirigintzako moldaketako baldintza egokirik ez daukaten eraikinetan eta bizigarritasun baldintzarik ez dituztenetan egindako zaharberritze eta kontserbazio lanek ez dute dirulaguntzarik jasoko, baldin eta ordenantza honetan babestutako lanak egitearekin batera, aipaturiko gabeziak arintzeko lanak egitea bermatzen ez bada.
3. Dirulaguntza emateko kontuan hartuko da eraikinaren jatorrizko itxurari egokitzea, ahalik eta lehengoratze fidagarriena lortzeko fatxadaren arkitektura eta ingurumenari balioa emateko interbentzioen bidez. Hori dela eta, baloratu egingo da berregokitzea, ezkutatzea eta, hala badagokio, kableatuak, hodiak, antenak eta instalazioen gainerako lineak kentzea. Titularrek konpromisoa hartu beharko dute etorkizunean instalazio horien linearik ez jartzeko eta eraikinaren baldintza estetikoak gordetzeko.
4. Eraikinaren jatorrizko itxura ez da lehentasunezkoa izango, horrela argudiatutako lehengoratzea ez badator bat Zumaiako Alde Zaharreko arkitektura, eraikuntza eta ingurumenaren tipologiarekin.
4. artikulua. Xedapen estetikoak.
1. Eraikinetako fatxadak osorik birgaituko dira, beheko solairua barne, behar bezala justifikatutako ezintasuna izan ezean. Beheko solairuak eraikineko zokaloaren elementu modura tratatuko dira eta horren egoera aldaketa, eraikinaren gainerakoarekin arkitekturako elementuen bidez kontuan har daiteke.
Oro har, ezartzen da fatxadaren konposizioa ardatz bertikalen arabera ordenatuta egongo dela, kofadun ardatzak bat etorri beharko dutelarik bertikalki, bere solairu guztietan. Betea/hutsa erritmoaren berreskurapena gomendatzen da 1:1 proportzioari hurbilekoa, 2:5eko mugarekin.
Beheko solairuaren kofaduren dimentsio horizontalak ez lituzke 2 metroak gainditu behar.
2. Beheko solairuetan akaberako material egokitzat jotzen dira, harri naturala (leundu gabea), marmol mateak eta iztukadurak. Plakazko estaldura denean, honek 4cm-ko lodiera izango du gutxienez, izkinetako piezekin angeluetarako eta kantoi-harrietarako.
Ez dira baimenduko Alde Zaharreko osaketa eta giroarekin kontrastea egiten duten materialak eta debekatu egingo da bistako adreiluzko obra, eraikinaren jatorrizko osaketaren parte ez bada behintzat. Eta kasu honetan, jatorrizko formatua duen adreilua erabiliko da. Era berean, debekatu egiten dira izaera masiboko zeramikazko estaldurak.
3. Ingurumen balioa duten fatxadetako interbentzioetan mantendu egingo dira eraikinaren hasierako eraikuntzako testurak eta materialak. Ez da onartuko fatxadetako elementu bereziak ezkutatzea, adibidez; armarriak, moldurak, zutabeak, harlanduzko lanak, inskripzioak, iztukadurak eta abar Hasieran ikusiak izateko eginak izan ez ziren materialak masiboki agerian jartzera daramaten obrak ere, ez dira onartuko.
4. Hondatuta dauden eta birgaitu ezin diren fatxadetako arotz-lanak, sarrerako ateak, galdaketa eta forjaketako elementuak aldatu behar direnean, interbentzio horiek dirulaguntzak jaso ditzakete, beti ere, ordezkoak jartzerakoan material berdina erabiltzen bada, jatorrizko forma eta kolorea mantenduz edo, hala badagokio, berreskuratuz, begi bistan dauden diseinu-hobekuntzak aldatzea aholkatzen ez badute behintzat.
5. Espresuki debekatuta gelditzen da kanpoko kaxa duten pertsiana biribilgarriak jartzea. Dena dela, pertsiana biribilgarriak edo sareta-pertsianak, opakoak/itsuak edo armazoizkoak, dagoen zuloan integratuta gelditu beharko dute eta bere pertsiana gidaria jarrita fatxadaren 20cm-ra sartuta, gutxienez. Pertsianaren kaxak edo biribiltzeko lekuak gidarako emandako sakonera berdina bete beharko du. Fatxadarekin berdindutako egurrezko kontraleihoak onartuko dira.
6. Atarietako arotz-lanei dagokienez, kontserbatu eta zaharberritu egingo dira, hauetako batzuek bereziak direlako. Dagoen irtenbidea desegokia bada, berriro jatorrizko arotz-lanak jartzea aukera daiteke lehendik dauden argazkien bidez edo argazkirik ez badago beste bat egingo da, dagoen eredu bat jarraituz.
7. Erakusleihoetako eta lokalen sarrerako ateetako arotz-lanei dagokienez, oro har, fatxadaren planoarekiko 30cm-ko atzeraemangunea mantendu beharko dute, beti harlanduaren sakonera edo fatxadaren jatorrizko hozkadura errespetatuz.
Pertsianak eta babesteko elementuak beheko solairuetan, metalikoak izan daitezke, baina beti kalatutako eredu bati jarraituz. Ez dira inola ere onartuko beheko solairuan fatxada planoaren arrasean jarritako kanpoko arotz-lanen elementuak. Bai erakusleihoa eta baita sarrerako ateak ere, 20cm sakonduak egon beharko dute gutxienez, fatxadako blokearen planoarekiko. Aldi berean, debekatuta geldituko da ateak eta leihoak biratzerakoan leku publikoan sartzea.
8. Fatxadak egiteko materialen hautaketa lan motan eta lehendik dauden estalduren kalitatean oinarrituko da eta horrekin batera, eraikinak duen edo interesik gabeko aldaketak egin baino lehen zeuzkan materialen zatiketa, testura eta kolorean, eta hala badagokio, inguruko eraikin esanguratsuenak dituzten konposizio eta estetikari buruzko irizpideen arabera. Dena dela, multzo arkitektonikoaren emaitza homogeneoa bermatu behar da eta harremana edukitzea mugakideekin. Laguntzak ematerakoan lehentasunezko irizpidea izango da eraikinaren egokitze maila, egin zen momentuan zeukan jatorrizko itxurarekiko, eranskinak kentzea eta interes gutxiko aldaketak egitea kontenplatzen duten lanei lehentasuna emanaz, hasierako eraketa eta diseinua lehengoratzen saiatuz edo, beharrezkoa balitz, babestutako inguruan lekututako fatxaden diseinuaren irizpideetara moldatuz.
II. KAPITULUA
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
5. artikulua. Dirulaguntzen gehienezko zenbatekoa.
Dirulaguntza lineal bat eta itzuli beharrik gabekoa ezartzen da %20ko aurrekontu babesgarriaren gainean, fatxada nagusietarako, tarteko hormetarako, atzeko fatxadetarako, teilatu-hegaletako eta merkataritzako lokalen gaineko jardueretarako. Dirulaguntza gehienez 9.015 eurokoa izango da. Dena dela, eta banaketa proportzionalaren arabera, urteko deialdiaren dirulaguntzen balio osoa, ezarritako aurrekontuaren kontu sailera egokituko da.
6. artikulua. Aholkularitza teknikoa.
Udaleko lizentzien Departamentuak beharrezko aholkularitza teknikoa emango die dirulaguntza eskatzaileei, ordenantza honen helburuko lanen moldaketak zehazteko.
7. artikulua. Aurrekontu babesgarria.
Laguntzaren balioa kalkulatzeko aurrekontu babesgarritzat jotzen da birgaitzeko lanen egikaritza materialaren balioa, bitarteko laguntzaileak barneratuz eta gastu orokorrak eta mozkin industriala gehituz. BEZa ez da barneratuko.
III. KAPITULUA
PROZEDURA
8. artikulua. Lizentziak emateko prozedura.
Korporazio Lokaletako Zerbitzuaren Araudian agindutakora egokituko da, ondorengo berezitasunak kontuan hartuz:
1. Konponketa lanak obra txikitzat hartuko dira, beti ere, eraikinaren banaketan ez badute eraginik edo eraikinaren banaketa ez badute aldatzen eta bertako egitura-elementuei eta fatxaden osaketari ez badiete eragiten.
Hala ere, lanak egingo balira ondorengo bitarte laguntzaileak erabiliz, adibidez, aldamioak, aldamio esekiak edo kremaileradun plataformak, arkitekto tekniko batek edo eraikuntzan gaitutako teknikari batek egindako eta bere Elkargo profesionalak bisatutako Proiektu bat egin beharko da, ondorengo agiri hauek barneratuz:
1. Memoria.
2. Aurrekontua.
3. Dokumentazio grafikoa.
4. Segurtasun eta Osasun Azterlana edo Oinarrizko Azterlana.
Hori guztia aplikagarria den arautegiaren arabera: HD-1000 Zerbitzuko eta Laneko Aldamioak Aurrefabrikatutako Elementuekin (UNE-76-502-90), RD 1215/97 Lan-ekipoen Erabilera eta RD 1.627/97 Eraikuntza Lanak.
Horretarako, bitarteko laguntzaile gisa plataforma jasotzaile teleskopikoa erabiltzen den kasuetan, Proiektua ez da beharrezkoa izango.
2. Lizentziak emateko prozesuan, lizentzien departamentuak Zumaiako Arau Subsidiarioen Arautegi Osagarrian ezarritako irizpideak aplikatuko ditu eta Urbanizatutako eta Eraikitako Ondarea Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko 214/96 Dekretuan ezarritako egokitzapenerako baldintzak.
3. Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira, lizentzia onartu dela jakinarazi denetik eta urtebeteko epean amaituko dira, titularrari egotzi ezin zaizkion kausengatik izan ezean, eta kasu honetan, sei hilabeteko gehienezko luzapen bat eskatu beharko du, urtebeteko epearen mugaeguna baino lehen.
9. artikulua. Eskaeren aukezpena.
Birgaiketaren titular izateko gaituta dauden pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztuko dituzte eskaerak.
Jabetza horizontalaren erregimeneko eraikinen kasuan, jabeen komunitateak komunitatearen behar bezalako ordezkaritza duenaren bidez arituko dira.
Dirulaguntza eskaerak Zumaiako Udalean aurkez daitezke bulego orduetan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2004ko urriaren 30a arte, ordenantza honi eransten zaion inprimakia aurkeztuz (II. Eranskina), alkatearen izenean.
Ordenantza honetan barneratzen diren dirulaguntzak ematekoprozedura organo eskudunak emaniko ebazpen bidez egingo da zeina, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den.
Dealdiak gutxienez dirulaguntza bakoitzari dagokion aurrekontu kreditua eta eskaerak aurkezteko epea zehaztuko ditu.
Inprimakiari ondorengo agiriak erantsiko zaizkio:
—Eskatzailearen datuak: Eraikinaren jabe guztien nortasuna eta jabeen komunitatearen IFZ zenbakia.
—Eskatutako dirulaguntzaren helburuko obra: Teknikari eskudunak egindako proiektua edo, aditu baten parte hartzea beharrezkoa ez balitz, aurreikusitako obren memoria, horien deskripzioa, egikaritzeko epea eta aurrekontua jasoz. Era guztietara, obra aurretik fatxadaren egoeraren berri ematen duen koloretako argazkien erreportai bat.
—Lizentzia eskaeraren instantziaren kopia, eta hala badagokio, dirulaguntza onartutako akordioaren kopia.
10. artikulua. Dirulaguntzak ematea.
Gobernu batzordeak erabakiko du deialdia, eskaerak onartuz edo ukatuz, gehienez ere bi hilabeteko epean, eskaerak aurkeztutako epearen amaieratik kontatzen hasita, ezetsitako ondorioak edukiz, berariazko akordiorik ez balego.
Ebazpena emango da, aldez aurretik Hirigintza batzordeak proposamena eginda, aurkeztutako eskaera eta proiektuei buruz Udaleko Zerbitzu Teknikoak egindako txostenean oinarrituz.
11. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
Onuradunek beren titularitate erregimenari ezar dakizkiokeen xedapenak eskatzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.
Obrak lizentzian adierazten diren baldintzen eta epeen arabera egin beharko dira.
Obrak amaitutakoan, Obra-amaierako ziurtagiria aurkeztuko dute obren zuzendari teknikoak sinatuta eta horren parte hartzea ez bada beharrezkoa izan, obra egin duenaren obra-amaierako aitorpena. Bi kasu hauetan, azkeneko faktura edo likidazioa erantsiko da eta dirulaguntza eskatu dutenen oniritzia.
12. artikulua. Dirulaguntzen ordainketa.
Dirulaguntzak obrak egin ondoren ordainduko dira, aldez aurretik Udaleko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena edukita, dagokion obra amaierako dokumentazioa aurkeztuta eta egiaztapen teknikoaren bisita egin ondoren.
13. artikulua. Dirulaguntzak ezeztatzea.
Onuradunak onartutako baldintzak eta hartutako konpromisoak ez betetzea dirulaguntza osoa edo partziala ezeztatzea eragingo du, aldez aurretik interesatuari entzunaz eta dirulaguntza jaso badu, horren balioa itzultzera behartuta egongo da.
I. ERANSKINA
ZUMAIAKO HISTORIA, ARKITEKTURA ETA INGURUMENEKO UDAL ONDAREAREN AURKIBIDEA
1. Alde Zaharraren eremuko eraikinen zerrenda:
—Bonifazio Etxegarai 1
—Bonifazio Etxegarai 2
—San Telmo Kalea 1
—San Telmo Kalea 3
—San Telmo Kalea 5
—San Telmo Kalea 6
—San Telmo Kalea 7
—San Telmo Kalea 8
—San Telmo Kalea 9
—San Telmo Kalea 10
—San Telmo Kalea 11
—San Telmo Kalea 12
—San Telmo Kalea 13
—San Telmo Kalea 14
—San Telmo Kalea 15
—San Telmo Kalea 17
—San Telmo Kalea 19
—San Telmo Kalea 21
—San Telmo Kalea 22
—San Telmo Kalea 23
—San Telmo Kalea 24
—San Telmo Kalea 25
—San Telmo Kalea 27
—San Telmo Kalea 29
—Zunbillo Kalea 1
—Zunbillo Kalea 2
—Zunbillo Kalea 4
—Zunbillo Kalea 6
—Zunbillo Kalea 8
—Zunbillo Kalea 10
—Zunbillo Kalea 12
—San Pedro Kalea 2
—San Pedro Kalea 4
—San Pedro Kalea 6
—Mari Kalea 1
—Mari Kalea 2
—Mari Kalea 3
—Mari Kalea 4
—Mari Kalea 5
—Mari Kalea 6
—Mari Kalea 7
—Mari Kalea 9
—Mari Kalea 11
—Mari Kalea 13
—Ardantzabidea 3
—Ardantzabidea 5
—Ardantzabidea 7
—Ardantzabidea 9
—Harategiko Kalea 1
—Harategiko Kalea 2
—Harategiko Kalea 3
—Harategiko Kalea 4
—Harategiko Kalea 5
—Harategiko Kalea 6
—Harategiko Kalea 7
—Harategiko Kalea 9
—Harategiko Kalea 11
—Harategiko Kalea 13
—Harategiko Kalea 15
—Harategiko Kalea 17
—Harategiko Kalea 19
—Harategiko Kalea 21
—Harategiko Kalea 23
—Harategiko Kalea 25
—Olazabal Idazkaria Kalea 3
—Olazabal Idazkaria Kalea 5
—Olazabal Idazkaria Kalea 7
—Olazabal Idazkaria Kalea 9
—Olazabal Idazkaria Kalea 11
—Arritokieta Kalea 2
—Arritokieta Kalea 4
—Arritokieta Kalea 6
—Arritokieta Kalea 8
—Arritokieta Kalea 10
—Arritokieta Kalea 12
—Arritokieta Kalea 14
—Arritokieta Kalea 16
—Arritokieta Kalea 18
—Arritokieta Kalea 20
—Arritokieta Kalea 22
—Arritokieta Kalea 24
—Foruen Enparantza 1
—Foruen Enparantza 5
—Foruen Enparantza 7
—Foruen Enparantza 9
—Foruen Enparantza 11
—Foruen Enparantza 13
—San Pedro Kalea 2
—San Pedro Kalea 4
—San Pedro Kalea 6
—San Pedro Kalea 8
—San Pedro Kalea 10
—San Pedro Kalea 12
—San Pedro Kalea 14
—San Pedro Kalea 16
—Erribera Kalea 3
—Erribera Kalea 5
—Erribera Kalea 9
—Erribera Kalea 11
—Erribera Kalea 13
—Erribera Kalea 20
—Erribera Kalea 22
—Erribera Kalea 21
—Erribera Kalea 19
—Erribera Kalea 17
—Erribera Kalea 15
—Upela Plaza 12
—Upela Plaza 14
—Upela Plaza 16
—Upela Plaza 18
—Kale Nagusia 1
—Kale Nagusia 2
—Kale Nagusia 3
—Kale Nagusia 4
—Kale Nagusia 6
—Kale Nagusia 8
—Kale Nagusia 10
—Kale Nagusia 12
—Kale Nagusia 14
—Kale Nagusia 16
—San Jose Kalea 3
—San Jose Kalea 5
—San Jose Kalea 7
—San Jose Kalea 9
—San Jose Kalea 11
—San Jose Kalea 18
—San Jose Kalea 22
—San Jose Kalea 24
—San Jose Kalea 34
—Odieta Kalea 3
—Odieta Kalea 5
—Odieta Kalea 7
—Odieta Kalea 8
—Odieta Kalea 11
—Odieta Kalea 18
—Odieta Kalea 22
—Odieta Kalea 24
—Odieta Kalea 34
—Kresala etxea
—Kondekoa baserria
—Goiburubekoa
—Maria eta Jose ikastetxea
—Jesuskoa baserria
—Etxebizitza eraikina (Oikia 1731)
—Etxebizitzen eraikina Arroa 3
—Zumaiako etxea, Harategiko kalea 6
—Etxebizitzen eraikina, San Jose 6
—San Jose kalea 2
—Epeolazpikoa baserria
—Flores baserria
—Dorrea baserria
—Oiartzun etxea
—Laralde baserria
—Goiko Torre etxea
—Narrondoko errota
—Mantzisidor errota
—Narrondoko La Zumayana zementu-fabrika
—Narrondoko San Jose zementu-fabrika
—Arrangoletako zabalgunea (aurreko lerroa)
—Aladrén etxea
—Maria Joseren ondoko etxea
—Zelai etxea
—Zuloaga Taldea: Santa Luzia (Santixo)
—Zuloaga Taldea: Laia
—Zuloaga Taldea: Guarda-etxea