Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

107. zenbakia Data 2004-06-08 10953 orria

3 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GFA - DIPUTATU NAGUSIA
Maiatzaren 25eko 49/2004 FORU DEKRETUA, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuarenegitura or ganikoa eta funtzionalari buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Maiatzaren 25eko 49/2004 FORU DEKRETUA, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.

2003ko ekainaren 30eko 33/03, 2003ko uztailaren 16ko 60/03 eta 2003ko uztailaren 29ko 85/03 foru dekretuek Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuen eginkizun eta jarduera esparruak zehaztu zituzten eta oinarrizko egitura organikoa ezarri ere.

Oraingo dekretu honen bidez Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren arautegi organiko eta funtzionala onartzen da; arautegi honek, aipatutako araudiaren esparruan, departamentuaren eremu funtzionala eta eskumenak garatu eta zehazten ditu eta egitura organikoa departamentuak garatu behar dituen eginkizun eta jarduera esparruetara egokitzen du.

Departamentu berria da eta egitura bi zuzendaritza nagusik eta idazkaritza tekniko batek osatzen dute.

Horregatik, Gipuzkoako lurralde historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzko 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Arauko 27.1 eta 5.19 artikuluetan erabakitakoari jarraituz, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATEN DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.Departamentuaren eginkizunak eta eskumenak.

Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuari eginkizun eta jarduera esparru hauek dagozkio:

a)Gazteria eta garapen komunitarioa.

b)Gazte egoitzak eta aterpetxeak.

c)Babesik gabe dauden haurrak.

d)Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako lankidetza.

e)Boluntarioen partehartzea.

f)Gizartean baztertuta dauden pertsonen gizarteratzea.

g)Kolektibo behartsuak lan munduan sartzea.

h)Berdintasun politika.

i)Giza eskubideen politika.

j)Araudi aplikagarrian esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

2. artikulua.Foru diputatuaren eginkizunak eta eskumenak.

1.Diputatuen Kontseiluko kide gisa dituen eginkizunez gain, Departamentuko foru diputatuari dagokio, bertako titularra eta hierarkikoki goi organoa denez, unitate organiko guztiak zuzendu eta kontrolatzea.

Bere eginkizunak betetzeko, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuak, printzipioz eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Arauak, Gipuzkoako lurralde historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 27. artikuluan aurreikusitako eran, departamentuak kudeatutako gaiak ebazteko eskumen guztiak ditu, arau horrek, foru dekretu honek edo horretarako baliozko den ondorengo beste batek berariaz beste organo batzuei ematen ez badizkie.

Departamentuko foru diputatuaren eskumena izango da nolanahi ere departamentuko beheko organoek emandako egintzen aurka jar daitezkeen errekurtsoak administrazio bidean ebaztea.

2.Era berean, eska dezake berarentzat, edozein unetan eta edozein gairi dagokionez, foru dekretu honetan emandako edo departamentuko organoei eskuordetutako eskumen guztiak edo horietako batzuk.

3. artikulua.Zuzendari nagusiak.

1.Zuzendari nagusiak zuzendaritzen titularrak dira, eta horien buruzagitza eta ardura hartzen dute beren gain. Hortaz, oro har, eginkizun hauek dituzte:

a)Departamentuaren ordezkaritza protokolarioa betetzea, foru diputatua ez dagoenean eta dituen eskumenen eremuaren barruan.

b)Departamentuko foru diputatuak ezarritako politika publikoak gauzatzea eta kudeaketa helburuak betetzea.

c)Kalitate politikak aurrera eramaten, prozedurak hobetzen, giza baliabideak garatzen eta herritarrekiko harremanak hobetzen saiatzea.

d)Zuzendaritzako zerbitzu eta unitateen jarduna programatu, koordinatu eta kontrolatzea eta, halaber, haien helburuak eta kudeaketa planak onartzea.

e)Foru diputatuak eskuordetzearen bidez ematen dizkien eginkizunak betetzea, hain zuzen ere maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak, Gipuzkoako lurralde historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 43.3 artikuluan erabakitakoaren babesean.

2.Helburu horiek betetzeko, zuzendari nagusiek, deskontzentrazio arauei jarraituz, ondoko hauek ebazteko ahalmen eta eskumenak eduki eta erabiliko dituzte:

a)Beste erakunde publiko edo pribatuentzako laguntzak, subentzioak eta bestelako transferentziak:

—Diru laguntzak eman eta ordaintzea, 15.000,00 eurokoak edo gutxiagokoak badira.

—Organo eskudunek aurrez baimendu eta xedatutako gastuei dagozkien ordainketak egitea, ordainaldi bakarrekoak nahiz aldizkakoak izan.

b)Kontratazio arloan:

—Kontratuak baimentzea eta izenpetzea, horien aurrekontua Zuzendaritzari atxikitako programa ekonomikoei egotzi dakiekeenean eta 30.100,00 euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenean. Horrelakoetan, beraz, bere eginkizunak izango dira proiektua, dagokion gastua, baldintza orriak eta esleipena onartzea, bai eta legeek kontratazio organoari ematen dizkioten gainerako ahalmen guztiak erabiltzea ere.

—Aurrez baimenduta dauden kontratuetatik eratorritako obra ziurtagiriak eta bestelako ordainketak onartzea eta egitea, edozein zenbateko dutela ere.

—Bermeak kitatu eta itzultzea.

c)Beste gaietan:

—Gastuak baimendu eta ematea, 15.000,00 eurokoak edo gutxiagokoak badira.

—Organo eskudunek aurrez baimendu eta xedatutako gastuei dagozkien ordainketak egitea, ordainaldi bakarrekoak nahiz aldizkakoak izan.

3.Deskontzentrazioaren bidez Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko zuzendariek emango dituzten ebazpenek ez diote amaiera ematen bide administratiboari eta haien aurka jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa Departamentuko foru diputatuari zuzenduta.

4. artikulua.Zerbitzuburuak.

1.Zerbitzuburuak zerbitzuetako buruzagiak dira, eta, beren eginkizuna da, instituzioaren programa eta estrategia helburuak aurrera ateratzeko xedez, beren maila baino goragoko bati dagozkion ekintzak aztertu eta proposatzea, nagusiek emandako jarraibideak aintzat harturik.

2.Zehazki, zerbitzuburuei dagokie:

a)Zerbitzuko kudeaketa planak proposatzea, planen helburuak, ekintzak, baliabideak eta ebaluatzeko adierazleak zehaztuz.

b)Zerbitzuko egiturako beste mailetako langileei helburuak adieraztea, eta horiek lortzeko, funtzionamenduari dagokionez, egokiak eta eraginkorrak izango diren lan sistemak antolatzea, zerbitzuko langileen zuzendaritza eta hurbileko kontrola beren gain hartuta.

c)Beren kargura dituzten lan taldeen eta langileen plangintza egitea, haiek antolatu eta zuzentzea, eta koordinatu eta ebaluatzea.

d)Zerbitzuko barne araudia betetzen den edo ez kontrolatzea, eta gorabeheren berri ematea.

e)Bere esku dauden giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak eraginkortasunez eta organo eskudunek ezarritako arauei jarraituz kudeatzea, arrazionalizatzeko eta etengabe hobetzeko estrategiak taxutuz herritarrei zerbitzu hobea emateko bide gisa.

f)Zuzendariak eta diputatuak ematen dizkieten edo eskuordetzen dizkieten edo indarrean dauden arau-xedapenek ematen dizkieten erantzukizunak.

II. KAPITULUA

EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA

LEHEN ATALA.  Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa

5. artikulua.Oinarrizko egitura organikoa.

1.Departamentuak, bere eskumenak betetzeko eta foru diputatuaren goi gidaritzapean, ondorengo unitate organikoak izango ditu:

a)Gazteria eta Komunitate Ekintzako Zuzendaritza Nagusia.

—Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua.

b)Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritza Nagusia.

—Gizarteratze eta Enpleguko Zerbitzua.

c)Idazkaritza Teknikoa.

2.Departamentuari atxikitzen zaio Gazte Planaren Foru Batzordea.

6. artikulua.  Gazteria eta Komunitate Ekintzako Zuzendaritza Nagusia.

1.Gazteria eta Komunitate Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura ondoko unitate organikoak osatuko du:

—Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua.

2.Gazteria eta Komunitate Ekintzako Zuzendaritza Nagusiari ondoko eginkizunak eta jardun esparruak dagozkio:

a)Gazteria eta garapen komunitarioa.

b)Gazte egoitzak eta aterpetxeak.

c)Babesik gabe dauden haurrak.

d)Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako lankidetza.

e)Boluntarioen partehartzea.

7. artikulua.  Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua.

Zerbitzuburuaren erantzukizunpean, Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuari ondoko eginkizun hauek dagozkio:

a)Ekintza osagarri eta beren artean koherenteak eta gizarte agenteekin batera koordinatuak egitea, gaztetxoei hezten eta gazte guztiak heldutasunera jokamolde aktiboan, osasungarrian, parte hartzaile eta elkartasunezkoan iristen lagunduko dietenak.

b)Gipuzkoako haur eta gazteentzat zuzendutako gizarte, heziketa eta kultur zerbitzu eta ekipamenduen sare koherente eta zabala garatzea.

c)Herrietako udalei eta mankomunitateei eta babesik gabe dauden haurrekin eta gazteekin lan egiten duten elkarteei baliabide ekonomikoak eta azpiegiturak ematea, azterketak eta argitalpenak egitea, informazio eta dokumentazioa ematea, hasierako prestakuntzan laguntzea, programei eta kudeaketari buruzko aholkua ematea, etengabeko prestakuntza eskaintzea eta lanen ebaluazio eta kontrola egitea, beharrezko baliabideak emateko proposatuz.

d)Herrietako udalekin koordinazio ona edukitzea, udal tipologia ezberdinetarako eta eskualdeko lan ereduetarako estrategia ezberdinak giltzatuz eta, era berean, eskualdeetan lan ereduak ezarriz.

e)Gipuzkoako gizartearen kultura eta heziketa ez formala sustatzea eta demokrazian sakontzen eta komunitate gisa garatzen laguntzea.

f)Foru Aldundiaren aterpetxeak zaintzea.

g)Haur eta gazteen egonaldietarako aterpetxe eta instalazioei dagokienez, Autonomia Erkidegoko arautegiak ematen dizkion ikuskatu eta kontrolatzeko zereginak betetzea.

h)Haurren babesik gabeko egoeren jakinarazpenak ebaluatzea eta horien inguruan erabakiak hartzea. Sistemaren bat giltzatzea babesik gabeko egoeran edo egoteko arriskuan dauden adingabe guztiak aurkitzeko eta zer egin erabaki ahalik eta bermerik handienarekin egiteko.

i)Adingabea bere ingurunean bizitzen jarrai dezan ahalegintzea, babesik gabeko egoera guztietatik irteten eta ezagutza, emozio eta gizarte mailako beharrak asetzen saiatuz.

j)Prebentzio ekintzak egitea, Gipuzkoako haur eta gazteei sortzen zaizkien arrisku egoera eta beharrei erantzuten laguntzeko.

k)Garapen lankidetzarako programa gauzatzea, gipuzkoarren elkartasun aktiboa eta bestelako kultur eta gizarte errealitateak ikuskatzeko balioko duena.

l)Boluntarioak bultzatzea.

m)Zerbitzuko kudeaketa sortzen ari diren beharrei egokitzea.

8. artikulua.  Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritza Nagusia.

1.Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritza Nagusiaren egitura ondoko unitate organikoak osatuko du:

—Gizarteratze eta Enpleguko Zerbitzua.

2.Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritza Nagusiari ondoko eginkizunak eta jardun esparruak dagozkio:

a)Gizartean baztertuta dauden pertsonen gizarteratzea.

b)Kolektibo behartsuak lan munduan sartzea.

c)Berdintasun politika.

d)Giza eskubideen politika.

3.Horretarako, foru dekretu honen 3.2 artikuluan ezarritakoaz gain, Gizarteratze eta Enpleguko zuzendari nagusiak ondoko eskumen erabakigarriak izango ditu:

a)Gizartetik kanporatuta edo baztertuta dauden pertsonei gizarteratzeko zentroetara joateko baimena ematea.

b)Departamentuak kudeatzen dituen aldizkako prestazio ekonomikoak eman, ukatu, eten edo iraungitzeari buruzko ebazpena ematea, interesatuei bidegabe jaso dituzten zenbatekoak itzularaztea, sortutako zorrak luzatu eta/edo zatikatzeko baimena ematea eta zor horien kudeaketarekin zerikusi duten beste jardun edo jakinarazpenak egitea.

c)Tratu txarren edo sexu askatasunaren aurkako balizko delituen biktima izan diren pertsonei laguntza psikologikoa eta/edo juridikoa emateko laguntzak baimentzea.

4.Deskontzentrazioaren bidez Gizarteratze eta Enpleguko zuzendari nagusiak emango dituen ebazpenek ez diote amaiera ematen bide administratiboari eta haien aurka jar daiteke gora jotzeko errekurtsoa Departamentuko foru diputatuari zuzenduta.

9. artikulua.  Gizarteratze eta Enpleguko Zerbitzua.

Zerbitzuburuaren erantzukizunpean, Gizarteratze eta Enpleguko Zerbitzuari ondoko eginkizun hauek dagozkio:

a)Departamentuak ematen dituen prestazio ekonomikoak kudeatzea, kasuan kasu arautuko dituzten xedapen eta arautegiari jarraituz.

b)Gizartetik kanporatuta edo kanporatzeko arriskuan dauden pertsonen eskaerak eta beharrak antzeman eta ebaluatzea.

c)Gizartetik kanporatuta edo kanporatzeko arriskuan dauden pertsonentzako ekintzak eta programak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

d)Lan merkatuan txertatzeko zailtasun handienak dituzten taldeentzako enplegua sustatzeko ekintzak eta programak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

e)Gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko zerbitzuak udalekin eta elkarte lankideekin kontzertatzeko programa diseinatu, koordinatu eta ebaluatzea.

f)Aukeren berdintasuna bultzatzeko ekintzak eta programak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

g)Giza eskubideez sentsibilizatzeko ekintzak eta programak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

h)Ezintasunen bat duten pertsonak gizarteratzen behar diren baliabideak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

i)Familiari arreta eta laguntza emateko programak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

j)Zerbitzuari emandako eskumenen barruan, oinarrizko gizarte zerbitzuentzako laguntza teknikoa kudeatzea.

k)Udalekin batera gizarte zerbitzuen mapa landu eta eguneratzea, zerbitzuak dituen eskumenen barruan.

l)Departamentuak atxikita dituen Foru Aldundiaren ekipamenduak kudeatzea, haiek erabiltzen dituztenei behar bezalako arreta eskainiz.

m)Kulturen arteko harremana eta inmigranteak gizarteratzea sustatzeko ekintza eta programak diseinatu, gauzatu eta kudeatzea.

n)Arriskuan edo baztertuta geratzeko egoera dauden pertsonei banakako dirulaguntzen planak programatu eta kudeatzea, eskaerak aztertuz eta erabakitzeko proposamenak eginez.

10. artikulua.  Idazkaritza Teknikoa.

1.Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean egongo da hierarkikoki eta zuzendarienean funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Arauak, Gipuzkoako lurralde historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.

Bereziki, eta departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek ditu Idazkaritzak:

a)Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin koordinatzea eta, halaber, departamentu osoarentzat interesa duten programa berriak jartzea eta gauzatzea.

b)Ebatzi behar dituzten organoetara helarazten diren egintza eta ebazpen guztien legezko kontrola eta Herri Administrazioen Kontratuen Legeriaren mendean dauden espedienteen kudeaketa ere.

c)Departamentuaren eskumeneko diren arauzko xedapenak aztertu, egin eta jarraitzeko lana zuzentzea, sustatzea eta gainbegiratzea.

d)Departamenduaren eskumeneko gaietan eta foru diputatu andrearen edo zuzendari nagusien zuzendaritzapean, xedapen orokorrei buruzko proiektuak eta beste herri administrazioekin eta erakunde publiko edo pribatuekin hitzartu behar diren lankidetza hitzarmenak eta/edo protokoloak egitea.

e)Foru diputatuari eta departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eskatzen dizkioten txostenak egin eta kontsultei erantzunez.

f)Departamentuko Erregistro Orokorra, Agiritegia eta Fede Publikoa.

g)Departamentuaren aurrekontuetako aurreproiektua egitea, zerbitzuak eta zuzendaritzak koordinatuta.

h)Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatez kontrolatzea.

i)Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuarekiko elkarlanean, pertsonen eta prozeduren kudeaketaren antolaketa, hobekuntza eta arrazionalizazioa koordinatu eta bultzatzea: Prestakuntza, giza baliabideei buruzko planak, kalitate planak, prebentzioa eta laneko osasuna, produktibitatea, departamentu harenak diren eskumenak baztertu gabe.

j)Bere lan esparruan, egotziko edo eskuordetuta emango dizkioten gainerako eginkizunak.

2.Idazkari teknikoa izango da instrukzio egile Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren gaietan sortutako zehapen prozeduretan, 1998ko otsailaren 20ko 2/98 Legean, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehapen ahalmenari buruzkoan, ezarritakoari jarraituz.

Instrukzio zeregin hori betetzen ari dela, ez du menpekotasun funtzionalik edukiko.

BIGARREN ATALA.  Departamentuko beste organo batzuk

11. artikulua.Gazte Planaren Foru Batzordea.

Gazte Planaren Foru Batzordea koordinazio, sustapen eta kontrolerako organoa da, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuari atxikita egongo da eta batzorde horren sorrera, eraketa eta funtzionamenduari buruzko 93/2000 Foru Dekretuak, abenduaren 12koak, ezarritakoaren arabera antolatuko da.

12. artikulua.Kontratazio Mahaia.

Kontratu administratiboak esleitzeko, kontratazio organoari ondoko osaera izango duen mahai batek lagunduko dio:

Mahaiburua:

—Hitzartutako gastuaren aurrekontu kudeaketa egin duen zuzendari nagusiari dagokio mahaiburu izatea.

Mahaikideak: Kontratazio Mahaiko kideak ondoko hauek izango dira:

—Hitzartutako gastuaren aurrekontu kudeaketaren ardura duen zerbitzuburua.

—Zerbitzu horretako teknikari bat.

—Departamentuko idazkari teknikoa.

—Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuko ordezkari bat.

Idazkaria:

—Kontratazio Mahaiko idazkari lanetan, ahotsarekin baina bozik gabe, Idazkaritza Teknikoko teknikari bat arituko da.

Xedapen gehigarria.  Zuzendari nagusien ordezkoak.

Zuzendari nagusien karguak bete gabe daudenean edota haiek kanpoan edo gaixorik daudenean, egotzita dauzkaten eginkizunak zuzenean foru diputatuak beteko ditu, edo bestela hark izendatzen duen departamentuko zuzendari nagusiak.

Xedapen indargabetzailea.

Indargabetuta geratzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuen egiturari buruzko 2003ko uztailaren 29ko 85/03 foru dekretuaren 8. artikulua eta foru dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko eta txikiagoko xedapen guztiak.

Amaierako xedapena.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2004ko maiatzaren 25a.

DIPUTATU NAGUSIA,
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.

GIZA ESKUBIDEETARAKO, ENPLEGURAKO
ETA
GIZARTERATZEKO
D
EPARTAMENTUKO
F
ORU DIPUTATUA,
María del Carmen Marín Guruceaga.

(5652) (5314)