| 105. zenbakia | Data 2004-06-04 | 10843 orria |
SASIETA MANKOMUNITATEA
Iragarkia
Lehendakari jaunak 2004ko maiatzaren 5ean emandako 3/2004 ebazpenaren bidez, ondorengo erabakia hartu du:
Lehenik. Laneko istripu eta lnabideko gaixotasunetarako nahiz gertaera arruntegatiko ezgaitasun-zerbitzua eta laneko arriskuen osotasunezko prebentzio-zerbitzua kontratatzeko deialdia egitea, lehiaketa arautuko duen baldintza tekniko eta administratiboen pleguak onartuz.
1.Xedea:
Laneko istripu eta lnabideko gaixotasunetarako nahiz gertaera arruntegatiko ezgaitasun-zerbitzua eta laneko arriskuen osotasunezko prebentzio-zerbitzua kontratatzea.
2.Prozedura:
Lehiaketa.
3.Aurrekontua:
3.000 euro.
4.Espedientea:
Administrazio-baldintzen eta baldintza teknikoen pleguak eta bestelako dokumentazioa, interesatuen esku aurkitzen dira, Sasieta Mankomunitateko idazkaritzan.
5. Behin betiko bermea:
Adjudikaziodunak kontratua sinatu aurretik aurkeztu behar duen bermea esleipenaren aurrekontuko %4aren balioa duena izango da.
6.Proposamen eredua:
Baldintza Administratiboen pleguaren eranskinean azaltzen dena.
7.Aurkezteko epea, lekua eta ordua:
Proposamenak, Sasieta Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira iragarkia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, argitaratzen denetik eta hurrengo 15 egunetan.
8.Proposamenak irekitzeko lekua, eguna eta ordua:
Pliken irekitzea Sasieta Mankomunitateko egoitzan egingo da, proposamenak aurkezteko amaitu eta ondorengo lanegunean, eguerdiko 12,00etan, larunbata edo jaieguna ez bada behintzat. Kasu honetan plika irekitzea hurrengo lanegunera pasatuko da.
9.Aurkeztu beharreko agiriak:
Lizitatzaileek administrazio-baldintzen Pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Beasain, 2004ko apirilaren 27a.—Pello Garaialde Goikoetxea, Lehendakaria.
(34) (5098)