| 91. zenbakia | Data 2004-05-17 | 9414 orria |
LEGAZPIKO UDALA
Iragarkia
Udal Gobernu Batzordeak joan den 2004-04-28an egindako bileran aho batez onartu zituen 2004.urterako Nazioarteko Lankidetzarako subventzio deialdirako oinarriak. Era berean aipatu oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zuen.
Legazpi, 2004ko maiatzaren 5a.—Alkatea.
(1302) (4423)
Nazioarteko lankidetzarako subentzio deialdirako oinarriak. 2004. Urtea.
Lehenengoa. Helburua.
Oinarri hauen helburua garapen bidean dauden munduko nazioarteko biztanleriaren baldintza sozioekonomikoak hobetzera zuzenduko diren ekintzak egiteko subentzioen antolaketa-erregimena ezartzea da eta, halaber, Legazpiko bizilagunen artean nazioarteko solidaritatearen balorea bultzatzea.
Bigarrena. Subentzioa.
Laguntzak subentzio modura emango dira eta oinarri hauek, toki korporazioetako zerbitzuen Araudiak eta aplika dakiokeen legedi osagarriak dioena bete beharko dira.
Hirugarrena. Zenbatekoa.
Aurten nazioarteko lankidetzarako ezarri den kopurua 21.576,33 eurotakoa da honako partidatik aterako dena: <10701481323000100> eta honela banatuko da:
1.Lankidetza eta biziraupenerako eta hirugarren munduaren garapenerako laguntzen subentzioa: %60a, 12.945,798 euro.
2.Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei (lehentasunez langabetuak eta ikasleak): % 20a, 4.315,266 euro.
3.Sensibilizazio kanpainak: % 10a, 2.157,633 euro.
4.Larrialdietarako laguntzak: % 10a, 2.157,633 euro.
Zatiketa horrekin hirugarren munduan lan egiten duten eta gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten lanean parte hartzen duten bizilagunei gure solidaritatea agertu nahi diegu.
Legazpiko udalak atal bakoitzerako erabaki duen ehunekoa aldatzeko ahalmena izango du.
Laugarrena. Eskabideak.
Araudi honetan ezarritako dirulaguntza eska dezakete ondorengoek:
1.Legez eratutako eta irabazpide asmorik gabeko Gobernuz kanpoko edozein Erakundek, deialdi honen helburuaren ekintzekin bat datorrena eta bere egoitza Euskal Elkarte Autonomoan duena, Gipuzkoan ordezkaritza dutenak lehentasuna izanik, batez ere Legazpiko ordezkairen batez bidez eskaria egiten dutenak.
2.Irabazteko asmorik gabeko hirugarren munduan lan egiten duen Legazpiko edozein pertsonak.
3.Legazpiko pertsonak edo taldek, beti ere deialdi honen helburuarekin bat datozen ekintzak burutzen badituzte.
4.Lankidetza beketarako ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonak:
—Legazpin erroldatuta egotea.
—Adinez nagusia izatea.
—Oinarri hauetako Bosgarren puntuan eskatutako baldintzak beteko dituen gobernuz kanpoko Erakundean lankidetza-lanak egitea.
—Lehentasuna edukiko dute diru sarrera propioak ez dituzten pertsonek, hau da ikasleek eta langabetuek.
—Jarduera garatuko den lurraldeko hizkuntza ezagutzea baloratuko da.
Dirulaguntzak banatzerakoan, ondorengo puntuak izango dira kontutan:
—Diruz lagundutako ekintzak sostengatzeko gaitasuna.
—Eskaera egingo duen Erakundeak elkarkidetasuna eta errekurtso pribatuak mugiarazteko duen gaitasuna.
—Garatu gabeko lurraldeei laguntza eskaintzen dieten erakundeak izango duen esperientzia eta aurrekontuetan laguntza-mota horiei ematen dion lehentasuna.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira: Estatuaren menpeko instituzio edo zerbitzuak, Administrazio Autonomoa, Foru Aldundia eta Aurrezpen Erakundeak.
Bosgarrena. Bete beharreko baldintzak.
Dirulaguntza jasotzeko aukera izateko, honako baldintzaren bat bete beharko du Erakunde, Instituzio edo Elkarteak:
a)Legez eratutako Gobernuz kanpoko Erakunde edo Instituzioa izatea, irabazpide asmorik gabekoa eta bere ekintzak deialdi honetan zehaztukoekin bat etortzea eta Gipuzkoan ordezkaritza izatea.
b)Garapenerako eta biziraupenerako lankidetza ekintzak antolatzen esperientzia izatea. Horretarako aurreko urtean zehar burututako ekintzak eta jasotako dirulaguntzak aipatuko dira.
c)Diruz lagundutako ekintzak aurrera eramateko gaitasuna izatea. Horretarako erakundeak duen egitura azaldu beharko da.
Seigarrena. Balioztapen-irizpideak.
Dirulaguntzak emateko orduan aurkeztutako ekintzei buruz honako irizpideak hartuko dira kontutan:
A)Proiektuaren edo jardueraren xedea lagunduko diren biztanleen garapen gaitasun areagotzea izan dadila, onuradunak ekintza horren partaide eginez, halatan, komeni diren epeen barruan jardueren kudeaketa itzultzen zaienean, harekin jarraitzeko gauza izan daitezen.
B)Zuzenean erantzun diezaiela garatu gabeko herrialdeetako biztanleen ekonomi eta gizarte garapenerako premiei eta bereziki gizarte mailarik apalenen funtsezko premiei.
C)Beste erakunde batzuekin batera finantzatzea ere baloratuko da.
Zazpigarrena. Lehentasunak.
Laguntza hauek ematerakoan, adierazitakoez gain, ondoko baldintzak ere kontutan hartuko dira:
a)Gizarteko talde kaltetuenen aldeko diskriminazio positiboko neurriak kontutan har ditzala. Arlo honetan lehentasuna izango dute emakumezkoentzat edota adin txikikoentzat diren proiektuek.
b)Hasteko, ondorengo arlotako proiektuei emango zaie lehentasuna: Hezkuntza, sanitatea eta ekoizpen-proiektuei, hau da, denborarekin bere buruari eusteko gai izango direnei.
c)Proiektuak gutxienez hiruzpalau urtetako jarraipena aurrekustea, izan ere, Legazpiko Udalaren eta laguntza jasotzen duen herri edo taldearen arteko harremana sendotu nahi baita.
d)Aurreko ekitaldian dirulaguntza jaso duten proiektu bateren jarraipena izatea.
Zortzigarrena. Kontratu-Hitzarmena.
Udaletxeak lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu beka jaso duten borondatezko lankideekin eta subentzioa jaso duten erakundeekin, haien legezko ordezkarien bidez; hitzarmen horrek honako alderdi hauek jasoko ditu:
—Aurrera eraman behar den jardueraren edo programaren xedea.
—Hori garatzeko modua, erakundeak bere gain hartuko dituen obligazioak espreski aipatuz.
—Jarduera edo programa betetzeko egutegia.
—Dirulaguntzaren zenbatekoa eta hura ordaintzeko era.
—Jasotako dirulaguntza egiaztatzeko era
—Garatutako programari buruzko txostenak eta memoria egiteko beharra.
—Udal-mailan sentsibilizazio kanpaina burutzeko modua. Kanpainak proiektuaren inguruan zabaldu beharreko edukina, zuzenduko zaion biztanleriaren ezaugarriak etab. azalduko ditu eta bere helburua lankidetza eta solidaritatea eta herritarrren jarrera-aldaketa bultzatzea izango da.
Bederatzigarrena. Eskaera eta agiriak.
Eskaerak Udaletxean aurkeztu behar dira, honako agiri hauekin batera:
—Eskaerari dagokion inprimaki ofiziala, erakunde sinatzailearen ordezkari izateko lege gaitasuna duen pertsonak sinatua.
—Erakunde eskatzailearen ordezkari dela egiaztatuko duen agiria.
—Laguntza eskatzen den proiektu edo egitarauaren txosten zehatza
—Aurrekusitako sarrera eta gastuen aurrekontua. Nola nahi ere, espreski aipatu behar den laguntza jasotzen den beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuen eskutik.
—Erakunde eskatazilearen estatutuak.
Hamargarrena. Epea.
Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak 30 eguneko epean aurkez daitezke, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik.
Udalak ikusiko balu eskatzaileak aurkeztutako agiriak proiektuan azaldutakoak baino gutxiago edo osatugabeak direla, 10 eguneko epea emango lioke interesaturari falta diren agiriak aurkezteko eta osatugabeak osatzeko. Epe hori amiatzen denean huts horiek zuzendu ez badira, eskaera artxibatu egingo da beste tramiterik gabe eta agiriak eskatzaileari itzuliko zaizkio.
Hamaikagarrena. Ebazpena.
Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren Gizarte Zertitzuetako Batzorde Informatiboak txosten bat egingo du Udal Batzarrari helarazteko.
Egingo den txostenaren oinarri gisa, ondorengoak hartuko dira: Deialdian aurkeztutako proiektuak, aurreko deialdietako proiektuen garapen eta justifikazioa, beste entitate batzuekin aurkatutako txostenak eta, azkenik proiektua aurkezten duen erakundeko ordezkariekin izandako elkarrizketa, beharrezkoa ikusten den kasuetan.
Hamabigarrena. Jakinaraztea.
Udal Batzarrak hartutako ebazpena behar bezala jakinaraziko zaio dirulaguntza eskatu duen erakundeari.
Ebazpenarekin batera, dirulaguntza ematen den kasuetan, kontratua ere bidaliko da. Jakinarazpena jaso eta 20 eguneko epean luze jota, kontratua behar bezala beteta Udalari itzuli behar zaio.
Hamahirugarrena. Zuriketa.
Erakunde onuradunek ondoren aipatuko diren agiriak aurkeztu beharko dizkiote Udalari:
1.Programa burutzeko arduradun izendatutako pertsonari dirua transferitu zaiola egiaztatuko duen agiria. Puntu hau egiaztatzeko, dirulaguntza jasotzen denetik bi hilabetetako epea izango da.
2.Aurrera eramandako programari edo jarduenari buruzko memoria xehea, dirusarreren eta gastuen zerrenda zehaztua eta fakturak sartuz. Hau egiaztatzeko, laguntza jasoko denetik 12 hilabeteetako epea izango da.
Hamalaugarrena. Betebeharrak ez betetzea.
Oinarri hauetan aurreikusitako betebeharretakoren bat ez betetzeak, hura berrikustea ekarriko du eta hala behar izanez gero, emandako dirulaguntza deuseztea, gutxitzea edo itzul araztea.