| 39. zenbakia | Data 2004-02-27 | 4117 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako banakako laguntzak arautzen duen 2004ko otsailaren 24ko 11/2004 FORU DEKRETUA.
Urriaren 18ko 5/1996 Legeak, gizarte zerbitzuenak, herritarrek gizarte zerbitzuen onuradun izateko duten eskubidea antolatu, egituratu, sustatu eta bermatu nahi du, herri erakundeen erantzukizuna finkatzen duen sistema baten bitartez.
Gero, uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuak, gizarte zerbitzuen arloan eginkizunak zehazten dituenak, foru aldundien esku utzi zituen pertsona ezinduentzako zentro eta zerbitzuak eta, horien artean, higikortasunerako laguntza, egoitzetako zaintza eta eguneko zaintzako programak Era berean, dekretuak zerbitzu teknikoen artean banatzen ditu ageriki laguntza teknikoak erosi eta erabiltzeko eta ingurune fisikoa egokitzeko programak, eta ibiltzeko eragozpen handiak dituen pertsonen higikortasunerako eta garraiorako laguntzak.
Pertsona ezinduei laguntzeko politika orokorraren barruan garrantzi handia ematen zaio, eta Gizarte Politikorako Departamentuaren jarduera planetan horrela jasotzen da, beharrezko laguntzak emateari beren etxebizitzetan ahalik eta denbora gehienean eta baldintza egokietan bizitzen jarrai dezaten. Horrela, laguntza teknikoen programa bultzatu dugu azken urteotan, aurten lehen aldiz ekonomikoki gehitu egingo duguna, eta etxeko autonomia laguntzeko programa esperimentala antolatu dugu, bizitza burujabe baten filosofiaren ikuspegitik. Ereduzko programa bat bada ere, aurrera begira pertsona ezinduei laguntzeko programa garrantzitsu gisa begira sendotu nahi den horren oinarriak jartzen ditu, horrek administrazioan ekar dezakeen pentsamolde aldaketarekin.
Laguntza teknikoen programari dagokionez, kudeatzeko era aldatu egin dugu, programa hori dirulaguntzak emateko sistema oso bat izan dadin, izan ere ez baita bakarrik ezintasuna arintzeko beharrezko diren tresna teknikoak ematea, baizik eta, horiekin batera, irtenbide tekniko soila baina harantzago doazen tresnak eta zerbitzuekin batera joatea tresna tekniko horiek. Erakustaretoa antolatzeak, herritarrentzako informazio zerbitzua indartzeak, laguntza teknikoak zaintzeko sistema jartzeak, tresna horiek eman, jaso eta erabiltzen erakusteak, horrek guztiak azaldu nahi du pertsona ezinduei laguntzeko politika ausarta ari garela aurrera eramaten, geroago eta hobeto informatuak eta berei dagozkien arazoei buruzko erabakiak hartzeko geroago eta prestatuak baitaude eta bizitza burujabea eramateko eskubide osoa baitute.
Dekretu hau funtsean aldatzen da aurrekoari begira, pertsona ezinduei laguntzak ematea arautuz maiatzaren 2an emandako 38/2001 foru dekretuari begira, hain zuzen, famili harrerarako laguntzak eta haren aipamenak kendu egin direlako. Izan ere, dekretu bakar batean sartuko da, non batera joango diren ezintasuna mendekotasuneko eta besteen laguntza behar duten adineko pertsonentzako eta pertsona ezinduentzako famili harrera, prozedura eta gaia bat bera baita.
Azkenik, prozedurak gehiago argitu nahi izan ditugu eta programetara iristeko baldintzak mugatu, zein izango diren emateko arrazoiak, zenbat eta zein baldintzatan emango diren argi eta garbi jakin dezan herritarrak.
Horiek horrela, Gizarte Politikarako Departamentuko foru diputatu andreak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak aldez aurretik erabaki ondoren,
XEDATU DUT
Lehen artikulua. Gaia.
Dekretu honen gaia laguntza tekniko eta ekonomikoak arautzea da, banakako programak finantza daitezen eta ezintasun eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei eguneroko jarduerak egin behar dituztenean beren autonomian eta irisgarritasunean laguntzeko.
Bigarren artikulua. Subentziona daitezkeen programa edo jarduerak. Definizioa eta motak.
Dekretu honek arautzen dituen laguntzak ondoko mota hauetakoak dira:
1. Banaka laguntzeko programak finantzatzeko dirulaguntzak:
1.1. Itundu gabeko zentroetako laguntza.
1.2 Gizarteratzeko beste programa batzuk egin edo haietarako irispidea (laguntza osagarriak).
1.3 Etxean burujabe bizitzeko laguntzak, hau da, dirulaguntzak ematea ezintasun handia duten pertsonei, beren etxeetan bizi daitezen, eguneroko beharretan lagunduko dieten pertsona batzuen laguntzarekin.
2. Laguntza teknikoak eta/edo ekonomikoak, eguneroko bizitzako jardueretan beren autonomia eta irisgarritasuna izan dezaten. Laguntza teknikotzat hartzen da pertsona ezindu batek bere ezintasuna edo urritasuna prebenitu, konpentsatu, arindu edo kentzeko erabiltzen duen produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro.
—Kontzeptu horregatik ematen diren ditulaguntza motak:
·
Higikortasunerako laguntzak:Aulki elektrikoak.
Aulki bereziak.
Ibilgailua egokitzea.
Ibilgailua erostea.
Altzari egokituak.
Garbitu eta bainatzeko osagarriak.
Igotzeko eta ibiltzeko gailuak.
·
Irisgarritasuna:Etxerako irisgarritasuna.
Barne egokitzapena.
·
Komunikaziorako laguntzak:Entzuteko protesiak.
Inguruaren kontrola.
Beste pertsonekin komunikatzeko gailuak.
Software egokitua.
Hardware egokitua.
Beste batzuk, deskribatutako horien antzekoak ez badira ere, hala eta guztiz ere, eskatzailearen autonomiarako onak eta autozaintza, etxeko bizitza edo higikortasunerako laguntza direla uste badu Gizarte Politikarako Departamentuak.
3. artikulua. Onuradunak.
Laguntzen programa horretan sartzeko aukera izango dute %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila duten ezinduek, edota «besteen laguntza behar duten adineko pertsonatzat» onartuak izan direnak une bakoitzean indarrean dagoen mendekotasun balorazioaren eskalaren arabera, Gipuzkoako lurralde historikoan erroldatuta badaude gutxienez 2 urteko lehenagotik.
Laugarren artikulua. Diru laguntzen bateragarritasuna.
Dekretu honetan dauden dirulaguntzak beste erakunde publiko edo pribatuek helburu horretarako eman dezaketen edozeinekin bateragarri izango dira, baina ez du inoiz gehiegizko finantzaziorik gertatu behar; hori gertatuz gero, deialdi honen bidez emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo zaio soberan jaso duen zenbatekoaren proportzioan.
Bosgarren artikulua. Dirulaguntzaren muga edo gehieneko zenbatekoa.
1. Emango diren dirulaguntzek ezingo dute foru dekretu honetan ezarritako gehieneko zenbatekoak baino handiagoak izan, ez eta benetan duen kostua baino handiagoak zian. Horrela gertatuko balitz, soberakoa itzuli egin behar da.
2. Dekretu honetako 2.1 artikuluan definitutako banakako laguntza programak finantzatzeko dirulaguntzen muga adineko pertsonaren ekarpenaren eta Gizarte Politikarako Departamentuak aldez aurretik onartutako zerbitzuaren kostuaren arteko diferentzia izango da.
3. Nolanahi ere, aurrekontua edukitzea beharrezko baldintza izango da laguntza horiek emateko.
Seigarren artikulua. Eskaerak.
1. Aurkezteko epea:
Urteko edozein egunetan aurkez daitezke eskaerak, baina aurrekontuan dauden baliabideen mende egongo dira.
Dena dela, edozein jarduera, obra edo erosketarako eskaerak jarduera, obra edo erosketa hori hasi edo egin aurretik aurkeztu behar da.
2. Agiriak:
Ondoko agiriak erantsi behar zaizkio eskaerari:
2.1. Eskatzailearen datu ekonomikoei dagokienez:
a) aurreko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpena aurkeztea, edo
b) egin beharretik salbutsita egotea, eta pentsioen eta/edo laneko irabazien ziurtagiriak.
2.2. Eskaera egiteko arrazoiak.
2.3.. denaren aurrekontu xehekatua eta zehatza.
2.4. Helburu horretarako egin diren beste eskaeren zerrenda. Beste dirulaguntzarik ez badu eskatu, zinpeko aitorpena aurkeztu behar du ez duela egin adieraziz.
2.5. Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den bestelako dokumenturen bat.
2.6. Bankuko kontua adieraztea, han egin dadin diru sarrera.
3. Ordainketaren erantzule aseguru-etxe edo horretarako jarritako entitate edo hirugarren bat duten eskaerak kanpoan geratzen dira.
Zazpigarren artikulua. Dirulaguntzak emateko prozedura orokorra.
1. Eskaera egin nahi duenak bere herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar du eskaera eredu ofizialean, eskaera orrian zehaztutako agiriekin batera, nahi badu zuzenean edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean horretarako aurreikusitako edozein prozedura erabiliz.
2. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txosten soziala egin dute eta Gizarte Politikarako Departamentura bidaliko dute, beste agiri guztiekin batera.
3. Gizarte Politikarako Departamentuan eskaera eta agiriak jaso ondoren, aztertu egingo dute eta, horrela bada, agirietan ikusi dituzten akatsak zuzentzeko edo eskaera baloratzeko beharrezkotzat jotzen dituzten agiriak bidaltzeko eskatuko diote eskatzaileari, adieraziz horrela ez badu egiten hamar laneguneko epean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dugu, ebazpen baten bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikuluan aurreikusi bezala.
4. Dirulaguntza eskatuz eskatzaileak sartu nahi duen programa eta jarduerak baloratzeko, onartu edo ez erabaki ondoren, balorazio batzordea eratuko da.
5. Gizarte Politikarako Departamentuaren balorazio batzordeak pertsonaren beharrei begira eskaera egokia den edo ez aztertu ondoren, ematea edo ukatzea proposatuko du, horretarako egingo duen aginduzko txosten baten bidez.
Batzordeari egoki iruditzen zaionean, gai horietan aditu diren pertsonen aholkua eska dezake.
Batzordeko kideak abstenitu egingo dira eta arbuiatuak izan daitezke azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28 eta 29. artikuluetan aipatu bezala.
6. Gizarte Politikarako Departamentuaren organo eskudunak ebatziko du Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.3 artikuluan aurreikusitako hiru hileko epearen barruan, aurkeztutako eskaerak berariaz ebazteko organo horren duen nahitaezkotasuna alde batera utzi gabe. Ebazteko epea amaitu eta organo eskudunak berariaz ez badu ebazpenik ematen, ezetsitzat joko da eskaera, aipatutako legeak 44,1. artikuluan dioenaren arabera.
Hala eta guztiz ere, akatsak zuzentzeko epea irekita egongo litzatekeen kasuan, epe hori etenda geratuko da interesatuari jakinarazten zaionetik akats hori zuzendu arte edo zuzentzeko emandako epea iragan arte.
Ebazpenak gutxienez ondoko hauek edukiko ditu:
a) Dirulaguntza eman edo ukatu egin dela adieraztea.
b) Onuraduna zehaztea.
c) Dirulaguntzaren xede zehatza, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta ordaintzeko era.
d) Laguntza ukatzeko arrazoia, eskaera ezetsi bada.
e) Emandako dirulaguntzak zuritzeko era eta epea.
f) Dirulaguntzaren xedea beteko dela bermatzeko egokitzat joko dituen beste edozein betebehar.
Zortzigarren artikulua. Tipologiaren arabera laguntzak izateko baldintza espezifikoak.
Dekretu honetako bigarren artikuluan ezarritako tipologiaren araberako dirulaguntzak izateko baldintza espezifikoak, beste artikulu guztietan adierazitako baldintza orokorrak bezala kontuan hartu behar direnak, testu honetako I. eranskinean zehazten dira.
Bederatzigarren artikulua. Onuradunen konpromisoak.
Onuradunek ondoko bete behar hauek dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Izan ere, dirulaguntza eman zaiela adieraziz jakinerazpena hartu eta ondorengo 15 egunen barruan ez badiote onuradunek berariaz eta idatziz uko egiten dirulaguntza jasotzeari, ulertuko dugu dirulaguntza onartu egiten dutela.
b) Eman zaion horretarako erabiltzea dirulaguntza.
c) Gipuzkoako Foru Aldundia bere zereginak betetzen ari dela, deialdi honen barruan jasotako dirulaguntzei buruz eskatuko dion informazio guztia ematea hari.
d) Laguntza tekniko berreskuragarriak itzultzea beharrezko ez dituenean eta aldez aurretik hitzartutako baldintzetan.
Hamargarren artikulua. Diru laguntzak ordaintzea.
1. Banakako laguntza programetarako laguntzak.
Laguntzak emandako zenbatekoetan oinarrituz eta hiru hileka hainbanatuta ordainduko dira, beti ere hurrengo artikuluaren arabera dirulaguntzaren xedea bete dela justifikatu ondoren, Bizimodu burujabearen kontzeptuan emandako dirulaguntzak direnean izan ezik.
Azken kontzeptu hori hilero ordainduko da, behar bezala justifikatu ondoren.
2. Laguntza teknikoak eta/edo ekonomikoak, eguneroko jardueretan beren autonomia eta irisgarritasuna izan dezaten.
Ordainketa espedientearen tramitazioa egingo da beti, hurrengo artikuluari jarraituz, Gizarte Politikarako Departamentura frogagiri egokia bidali ondoren.
Hamaikagarren artikulua. Diru laguntzak ordaintzea.
1. Eman zaion dirulaguntza justifikatzeko, onuradunak hura ematea eragin zuen egitatearen frogagiriak eta egindako gastuen ordainagiriak aurkeztu behar ditu, eta dena dela gutxienez ondoko hauek:
a) Dirulaguntzaren xedea gauzatu dela frogatuko duten agiriak, bere egunean aurkeztutako eskaerari jarraituz.
b) Gastuaren frogagiriak:
—Oro har, dirulaguntzaren xedea gauzatu dela eta, horretarako egindako gastuen ordainagiriak, aurkeztutako gastu aurrekontuaren zenbateko osoaren adinakoak. Jatorrizko ordainagiriak bakarrik onartuko dira edota, horiek ez badira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak konpultsatutako haien fotokopiak.
—Zinpeko aitorpena, beste erakunde nahiz publiko nahiz pribatuetatik jasotako laguntzak berariaz aipatuz. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentukoa ez den laguntzarik ez badu jaso, berariaz adierazi behar da.
—Ibilgailua erosteko laguntzak direnean, ibilgailuaren dokumentazioaren kopia konpultsatua ere bidali behar da.
—Laguntza berreskuragarrietarako, gainera, hartu dela adieraziko duen agiria eta laguntza hori itzultzeko hartutako konpromisoa bidali behar dira.
—Bigarren artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako laguntza teknikoak justifikatzeko epea hiru hilekoa izango da ematen den egunetik aurrera. Epe hori iraganez gero, laguntza ematea ezeztatu egingo da, eta, horrela izanez gero, laguntza jaso badu itzuli egin beharko du.
Hamaikagarren artikulua. Diru laguntzen likidazioa.
1. Hasieran aurkeztutako gastu aurrekontukoa baino gehiagoko gastu frogagiriek ez dute inola ere eskubiderik emango hasieran emandako dirulaguntza gehitzeko.
2. Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako agiriak aztertzean, nolanahiko arrazoia dela medio, haren ordainketa gutxitu egin behar bada edo erabat kendu ondoren, horrela bada, osoa edo zati bat itzuli egin behar badu, horrelakoetan frogagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hileko epearen barruan banakako likidazio ebazpena emango da, egin beharreko itzulketa egin dezaten, horretarako hura jaso eta ondorengo bi hilabeteko epea emanez.
3. Itzultzeko prozedura apirilaren 6ko 27/1993 Foru Dekretuko 10. artikuluan eta, hura garatuz, maiatzaren 19an emandako 327/1994 Foru Aginduan ezarritakoa da.
Hamahirugarren artikulua. Itzulketa.
1. Dirulaguntza ondoko kasu hauetan itzuli behar da:
a) Emandako dirulaguntzak osorik edo zati batean emateko egintzan aurreikusitakoak ez diren jardueretarako erabiltzen direnean.
b) Dekretu honek, eta horrela bada emateko ebazpenetan ezarriko direnek, ezartzen dituztenen betebeharrak ez betetzea.
c) Justifikatu beharra ez betetzea.
d) Baldintzak bete gabe dirulaguntza eskuratzea.
e) Dirulaguntza eman den xederako ez erabiltzea.
2. Aurreko zenbakian dauden kasuetakoren bat gertatzen dela egiaztatzen bada, dirulaguntza edukitzeko eskubidea galdu egingo du eta behar ez bezala jasotako zenbatekoak itzuli egin behar ditu, izan ditzakeen bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.
Lehen xedapen gehigarria.
1. Gizarte Politikarako Departamentuko foru diputatu andreari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eman beharreko xedapenak eman ditzan eta 3. xedapen gehigarrian aurreikusitako dirulaguntzen mugak eta emateko baremo ekonomikoa (II. eranskina) urtero eguneratzeko ere.
Bigarren xedapen gehigarria.
Foru dekretu honetan aurreikusitako xederako jarriko diren baliabide ekonomikoak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2004ko Aurrekontuetan, ondorengo kontu sailetan, horretarako aurreikusita dauden zenbatekoak izango dira:
1.0910.100.48000.01 126.850 euro
1.0910.100.48000.02 66.151 euro
1.0910.130.78000.00 1.130.000 euro
Hirugarren xedapen gehigarria.
Dekretu honetako 2.2 artikuluan definitutako eguneroko bizitzako jardueretan pertsonaren autonomiaren eta irisgarritasunaren aldeko laguntza teknikoak eta/edo ekonomikoen muga zehazteko, ondoko irizpideak edukiko dira kontuan:
1. Laguntza tekniko berreskuragarriak (onuradunek eskutik eskura alda ditzaketenak eta leku batetik bestera eramateko garraio kostua besterik ez dutenak) eman eta ez badaude biltokian: Zenbatekoaren %100.
2. Laguntza tekniko berreskuraezinak (beren ezaugarriengatik ezin daitezkeenak eskutik eskura aldatu eta, beraz, eskatzaile bakar batentzat edo, inoiz, aldi berean bat baino gehiagorentzat direnak. Laguntza tekniko berreskuragarriak erabiltzeko egin behar den obra zibila ere ez da berreskuragarria).
Laguntza tekniko berreskuraezinen kostua Gizarte Politikarako Departamentuak eta onuradunak batera ordainduko dituzte, II. eranskinean ezarritako baremoei jarraituz. Baremo hori aplikatzeko orduan, gehieneko zenbatekotzat 3.900 euro hartuko da, ondoko kasuetan izan ezik:
—Ezinduak berak egokitzea ibilgailua gidatzeko: Gehieneko zenbatekoa 1.800 euro izango da.
—Pertsona ezinduen garraiorako egokitzea:
·
Ainguratzeko sistemak: 450 euro.·
Ibilgailura igotzeko sistemak: 3.900 euro.—Ibilgailua erostea: Gehieneko zenbatekoa 1.950 euro izango da.
—Entzuteko protesiak: Gehieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da audifono parea erosteko.
Laugarren xedapen gehigarria.
Foru dekretu honetan dauden dirulaguntzei dagokien ekitaldi ekonomiko aurrekontu kredituak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontuak onartzeko Foru Arauaren bidez zehaztuko direnak izango dira.
Xedapen indargabetzailea.
Indarrik gabe geratu dira foru dekretu honek jasotakoaren aurka doazen maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.
Amaierako xedapena.
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean.
Donostia, 2004ko otsailaren 24a.
D
IPUTATU NAGUSIA,G
IZARTE POLITIKARAKOI. ERANSKINA
DIRUZ LAGUN-DUTAKO
PROGRAMEZ BALIATZEKO BALDINTZAK
A) BANAKA LAGUNTZEKO PROGRAMAK
A.1. Banaka laguntzeko programetako finantzazio laguntzak jasotzeko baldintzak.
Itundu gabeko zentroetako laguntza jasoz gero, edo gizarteratzeko beste programa batzuk egin edo haietarako irispidea izanez gero (2. artikuluko 1.1. eta 1.2 puntuak), onuradunak parte hartuko du zerbitzuaren finantzazioan, Gipuzkoan antzeko zerbitzuak jasotzen dituztenentzako arautegia aplikatuz bakoitzak bere diru sarreren arabera.
A.2. Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza programez baliatzeko baldintzak
Esperientzia horretan sartzeko, ondorengo baldintzak eskatuko dira:
—Etxebizitza edukitzea, edo edukitzeko aukera izatea.
—Behar bezainbeste lagunduko dion jende azpiegitura izatea, gutxieneko beharrak eta segurtasun baldintzak asetzeko modukoa.
—Onuradunaren behar pertsonalak ase eta bizitza kalitatea ziurtatzeko behar bezainbesteko sinesgarritasuna duen proiektua aurkeztea, eta programaren kostu ekonomikoari buruzko kalkulua ere aurkeztea.
—Banakako programaren gehienezko kostua ez da izango antzeko beharretako pertsonei laguntza osoa emateko zerbitzuetan jarrita dagoen gehienezkoa baino handiagoa.
Esperientzia bukatzen denean, emaitzen balorazioa egingo da eta, horien arabera, programa zabalago eta zehatzago arautuko da.
B) EGUNEROKO JARDUERETAN AUTONOMIA ETA IRISGARRITASUNA ERRAZTEKO PROGRAMAK
B.1. Eguneroko jardueretan autonomia eta irisgarritasuna errazteko laguntzak jasotzeko baldintzak.
Laguntza horiek jasotzeko, eskaerarekin batera ondorengo agiriak aurkeztuko dira:
—Laguntza teknikoa behar izanez gero edo laguntza hori erabiltzeko obra zibila egin behar izanez gero, aurrekontua.
—Etxebizitzetako bainugeletara iristeko obren kasuan, eskaera eredu ofizialaren arabera egin behar da. Eredu hori Gizarte Politikarako Departamentuak eskainiko du, nahiz eta beste ereduei buruzko informazio gehigarria ere aurkez daitekeen.
—Laguntza itzultzeko konpromisoa, laguntza tekniko berreskuragarrien kasuan.
—Kontzeptu berarengatik azken laguntza jaso zenetik sei urte baino gehiago iraganda egotea, entzuteko protesien kasuan izan ezik.
Eskatutakoak 180 euro baino gehiagoko kostua izan behar du.
Diru sarrerak kalkulatzeko, ondorengo agiriak aurkeztu behar dira, horietan agertzen diren datuak hartuko baitira kontuan:
a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpena, edo
b) egin beharretik salbuetsita egotea, eta pentsioen eta/edo laneko irabazien ziurtagiriak.
B.2. Baldintza bereziak.
1. Aulki elektriko bereziak:
—Osakidetzan aurkeztutako eskaeraren eta erakunde hark hartutako ebazpenaren kopiak.
2. Pertsona ezinduak gida dezan, ibilgailua erosi edo egokitzea:
—Eskatzailearen gida baimenaren kopia konpultsatua.
—Garraio kolektiboa erabiltzea eragozten duten mugikortasuneko zailtasunei buruzko baremoa: 7 edo gehiago.
—Ibilgailua egokitzeko, ibilgailuaren dokumentazioaren kopia konpultsatua. Ibilgailuak eskatzailearen izenean egon behar du.
3. Ibilgailua pertsona ezinduen garraio pribaturako egokitzea:
—Eskatzailearen ordezkariaren gida baimenaren kopia konpultsatua.
—Garraio kolektiboa erabiltzea eragozten duten mugikortasuneko zailtasunei buruzko baremoa: 7 edo gehiago.
—Ibilgailuaren dokumentazioaren kopia konpultsatua. Ibilgailuak eskatzailearen izenean egon behar du.
4. Entzuteko protesiak:
—Medikuaren txostena, behar hori agertuz.
—Hamasei urte baino gehiago edukitzea.
—50 Db baino gehiagoko bi aldeko hipoakuasia edukitzea.
—Entzuteko protesien kasuan, erabiltzailearen diru sarrera pertsonalak bakarrik hartuko dira kontuan.
B.3. Laguntza tekniko berreskuragarriak lagatzeko baldintzak.
3.1: Laguntza tekniko berreskuragarria: Onuradunek eskutik eskura alda dezaketena eta garraioko kostua baino gehiago izan gabe lekuz alda daitekeena.
Gizarte Politikarako Departamentuak baldintza hauen arabera onar dezake laguntza tekniko berreskuragarriaren eskaera:
—Laguntza tekniko berreskuratua lagapenean utziz,
—onuradunari laguntza teknikoaren benetako kostuaren truke diru laguntza emanez, lagapenean uzteko stockik ez dagoenean. Kasu horretan hitz emango da laguntza teknikoa itzuli egongo dela, halabeharrezko erabilera aldia bukatzen denean.
Gizarte Politikarako Departamentuaren eginkizuna da laguntza tekniko berreskuragarriak jaso, prest jarri eta mantentzea. Beste aldetik, laguntza berreskuragarrien erabilera arruntaren ondorioz sortzen diren mantentze gastuak ere Departamentuaren kargura izango dira, lagapen egunetik hasi eta 6 hileko epean. Laguntzaren erabilera desegokiarengatik konponketarik egin behar baldin bada, lagapenaren 6. hilabetearen ondoren mantentze gastuak erabiltzailearen kargura izango dira.
II. ERANSKINA
Elkarbizitzako unitatearen definizioa eta banakako laguntzak emateko baremoa aplikatzeko kontuan hartuko diren diru sarrerak.
Diru laguntzak emateko kontuan hartuko diren diru sarrerak kalkulatu ahal izateko, elkarbizitzako unitateko kidetzak hartuko dira etxe berean bizi diren eta bertan erroldatuta dauden lehen mailako senitartekoak (ezkontidea, izatezko bikotea edo ezkontidearen antzeko ezaugarriak dituena, eta elkarbizitzako unitatekoak bezala legeek onartutako beste kideak).
|
Zk. |
Diru sarrera hauetaraino |
Kide bateko etxekoen unitatea |
Bi kideko etxekoen unitatea |
Hiru kideko etxekoen unitatea |
Lau kideko etxekoen unitatea |
Bost kideko etxekoen unitatea |
|
1 |
9.670,00 € |
100% |
100% |
100% |
100% |
100% |
|
2 |
10.870,00 € |
90% |
100% |
100% |
100% |
100% |
|
3 |
12.070,00 € |
80% |
100% |
100% |
100% |
100% |
|
4 |
13.270,00 € |
70% |
90% |
100% |
100% |
100% |
|
5 |
14.470,00 € |
60% |
80% |
100% |
100% |
100% |
|
6 |
15.670,00 € |
50% |
70% |
90% |
100% |
100% |
|
7 |
16.870,00 € |
40% |
60% |
80% |
100% |
100% |
|
8 |
18.070,00 € |
30% |
50% |
70% |
90% |
100% |
|
9 |
19.270,00 € |
20% |
40% |
60% |
80% |
100% |
|
10 |
20.470,00 € |
10% |
30% |
50% |
70% |
90% |
|
11 |
21.670,00 € |
0% |
20% |
40% |
60% |
80% |
|
12 |
22.870,00 € |
0% |
10% |
30% |
50% |
70% |
|
13 |
24.070,00 € |
0% |
0% |
20% |
40% |
60% |
|
14 |
25.270,00 € |
0% |
0% |
10% |
30% |
50% |
|
15 |
26.470,00 € |
0% |
0% |
0% |
20% |
40% |
|
16 |
27.670,00 € |
0% |
0% |
0% |
10% |
30% |
|
17 |
28.870,00 € |
0% |
0% |
0% |
0% |
20% |
|
18 |
30.070,00 € |
0% |
0% |
0% |
0% |
10% |
|
19 |
31.270,00 € |
0% |
0% |
0% |
0% |
0% |
Bost kidetik gorako famili unitateentzat ondoko formula aplikatuko da:
X = (I / N) x 5
I letrarekin guztizko diru sarrerak adieraziko ditugu, N famili unitatea osatzen duen kide kopurua izango da eta X ateratzen den emaitza; emaitza horri aplikatuko zaio bost kideko famili unitateari dagokion taularen azken zutabea.
Kontzeptu berarengatik diru laguntza eskatu dutenak bat baino gehiago baldin badira eta eskaera guztien diru zenbatekoa gehienezko subentzionagarriarena baino handiagoa baldin bada (hirugarren xedapen gehigarria), diru laguntza teorikoari, hau da, taularen arabera ateratakoari, ehuneko zuzentzaile bat aplikatuko zaio, zehazki: Ezarritako gehienezko laguntza zenbatekoa subentzionagarri den baturaren artean zatituz ateratzen den kopurua:
3.900
B2 =
å
Sii
S´i
Hor, Si subentzio teoriko da, B2 ehuneko zuzentzailea, eta S´i eskatzaile bakoitzak benetan jasoko duen diru laguntza.