Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

24. zenbakia Data 2004-02-06 2386 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA
Ibien udal ordenantza. Behin betiko onespena.

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

2.003-03-27ko Udal Batza Osoko bilkuran, Ibien Udal Ordenantza arautzailea haserako izaeraz onartu zen.

Jendaurreko agerraldi epean Udalak ofiziozko iradokizunak aurkeztu ditu.

2.003-11-27ko Udal Batza Osoko bilkuran, Ibien Udal Ordenantza arautzailearen textua behin betiko izaeraz onartu zen, ofizioz aurkeztutako iradokizunen arabera textua aldatuz.

Beraz, Araudiaren behin betiko textua, 7/1985eko apirilak 2ko Toki eraentzako oinarriak arautzen dituen 70,2 artikuloan xedatutakoarekin bat argitaratzen da.

Zumaia 2004ko urtarrilaren 20a.—María Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Alkatea.

(82) (826)

IBIEN UDAL ORDENANTZA ERREGULATZAILEA

ATARIKO TITULUA

Ordenantza honen xedea, Zumaiako udal mugartean ibien ordenazioa da, bai eta berau eman dezaten lizentzien indar eta iraupen baldintzena ere.

Espaloietatik zehar ibilgailuak sartzeagatiko eta edozein motatako merkantzien aparkaleku esklusibo, karga edo deskargarako bide publikoaren erreserbagatiko tasa erregulatzen duen Ordenantzaren bidez osatzen da Ordenantza hau eremu fiskalean.

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1.artikulua.

Ibia partikularrei bide publikoaren gainean emandako baimena da, espaloiaren eta zintarriaren egitura aldatzea ekar dezakeena, ibilgailuen pasabidea uzteko higiezinetara eta higiezinetatik eta edozein eratako salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko.

2. artikulua.

Ibien eraiketak ez ditu gutxituko bide publikora iristeko baldintzak.

3. artikulua.

Finken eta negozio lokalen jabeek edo maizterrek eska dezakete ibi lizentzia eta berauen titular izan daitezke.

Ibi lizentziak ekartzen dituen obligazio guztien erantzulea, beronen titularra izango da beti.

4. artikulua.

Ibien lizentzia alkatetzako erabakiaren bidez emango da edo honek eskuordetutako organoaren bidez, Hirigintza batzordearen aldez aurreko txostenarekin, baina beti prekarioan eta gainontzekoen kalterik gabe, Ordenantza Fiskaletan ezarritako dagokion tasa sortuz.

Lizentzia eskaera aurkeztu denetik hilabeteko epea igaro bada ebazpena adierazi gabe, lizentzia ukatutzat joko da.

5. artikulua.

Ibi lizentziak ez du eskubide subjektiborik sortzen, titularrak hau ezabatu eta espaloia eta zintarria bere aurreko egoeran eta bere kontura utzi beharko duelarik, Udalak hori egin dezan eskatzen dionean.

6. artikulua.

Ibian ezarritako ordutegiaren barruan, ezingo da bertan ibilgailurik aparkatu edo geratu ezta ibiaren titularraren ibilgailua ere.

7. artikulua.

Ibiak erabilera iraunkorrerako edo ordukako erabilerarako eman ahal izango dira.

Ibi iraunkorraren eta ordukako ibiaren ezaugarriak bereizgarri batean agertuko dira, zeinaren eredua Udalaren ofiziala izango den eta honek emandakoa, lizentzia ematen den une berean.

Erabilera iraunkorreko ibiek, ibilgailuen igarotzea baimenduko dute egunaren 24 orduetan zehar.

Ordukako erabilerarako ibiek, ibilgailuen igarotzea baimenduko dute gehienez eguneko 12 orduetan zehar, behar bezala justifikatutako salbuespenak izan ezik.

Ibiaren erabilera orduak Udalak seinalatuko ditu interesatutako pertsonen eskariz.

Ordukako ibiaren erabilerak ez ditu larunbat arratsaldeak eta jaiegunak hartzen, beharrezko balioesten den kasuetan izan ezik.

8. artikulua.

3.500 kg baino karga txikiagoko ibilgailu turismo edo furgonetentzako gutxienezko azalera librea, 20 m˛ / ibilgailuko izango da.

3.500 kg baino karga handiagoko kamioi edo furgonetentzako gutxienezko azalera librea, 40 m˛ / ibilgailuko izango da.

II. TITULUA

LIZENTZIA EMAKIDAREN PROZEDURA

9. artikulua.

Ibi lizentzia lortzeko, eskatzaileek ondorengoa kreditatu beharko dute:

9.1.  Merkatal edo industri jarduera batetara dedikatutako lokalen eta ibilgailuen kasuan:

a)Burutzen duten jarduera egikaritzeko jarduerarako udal lizentzia edukitzea.

b)Jarduera honen izaerak derrigorrez ibilgailuen sarrera eta irteera exijitzea.

c)Eskabideak ibia ezarri nahi den denboraldia modu zehatzean edukitzea, Ordenantza honen 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

d)Ordenantza honen 8.artikuluaren arabera, espazio nahikoa eta iraunkorki librea edukitzea eta beste destinorik gabe, jardueraren biltegiko karga eta deskargari lotutako ibi bat denean, izan ezik.

9.2.  Ibilgailuen garajea.

a)Ibilgailuen garaje jardueratzat hartzen da, hiru ibilgailu edo gehiago gordetzeko ahalmena duena.

b)Ibilgailuak gordetzeko jarduerarako udal lizentzia edukitzea, salbuetsitako jardueren 165/99 Dekretuaren arabera.

c)3.500 kg. baino karga txikiagoko hiru ibilgailu edo furgoneta baino gehiagorentzat edo karga gehiagoko kamioi batentzako azalera librea edukitzea.

Beharrezkoa izango da lokalaren okupazio iraunkorra ibilgailu guztiekin.

d)Ordenantza hau onartu aurretik ibia duten garajeak, aparkatzeko edo garaje jarduerarako udal lizentziarekin, beraien beharren arabera, ibia eska dezakete beti ere Ordenantza honetan eta segurtasuna arautzen duen arautegian ezarritakoa betetzen denean.

9.3.  Ibilgailuen gordelekua familia bakarreko etxebizitzetan.

Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, gutxienezko azalera librearen derrigorrezkotasuna salbuetsi ahal izango da, lizentzia eman daitekeelarik, garajearen edukiera edozein izanik ere.

9.4.  Ibilgailuen gordelekua gune historikoko eraikinetan.

Zumaiako Arau Subsidiarioen artikulatuaren arabera, oro har, ez da garaje pribaturako erabilera onartuko.

10. artikulua.

Udalak ibiak eman ahal izango ditu zentro ofizialak eta Estatuaren menpekoak direnean, Autonomi Elkartea, Probintzia edo Udalerria, Entitate eta Erakundeak eta Osasun eta Asistentzi Zentroak, kasu bakoitzean eman daitezken interes orokor eta publikoko arrazoiengatik eta aldez aurretik aipatu Organismoek eskabidea egin ondoren.

11. artikulua.

Lizentzia eskatuz egindako instantzia, ondorengo dokumentuez lagundurik bideratuko da:

a)Lokala aipatzen den erabilerara dedikatzeko udal lizentziaren jabe izatearen frogagiria.

b)Eskatzailearen aitorpena, lokala instantzian aipatutakoez gain beste jardueretarako ez erabiltzeko konpromisoa hartuz.

c)Eraikinaren kokaleku planoa, 1:500 eskalan.

d)Lokalaren planoa 1:100 eskalan, hala balegokio, ibilgailuei destinatzen zaien espazioa eta honen azalera m˛tan argiro seinalatuz. Halaber, sarbideak eta bere ezaugarriak adieraziko dira.

e)Negoziorako lokala denean, beronen jardueren deskribapen labur bat aurkeztuko da, sartu eta irteten diren ibilgailuen batezbestekoa adieraziz.

f)Lokal guztiek bete beharko dituzte Legeak eskatutako segurtasun neurriak.

12. artikulua.

Ibi lizentziaren titularrak direnak, Udalaren baimena beharko dute, bertan edozein aldaketa egiteko.

13. artikulua.

Handitzeek eta lekualdaketek, lizentzia baten gai izango den aldaketa eratuko dute, bere lorpenerako beharrezko tramite eta baldintza guztiak bete beharko direlarik, bai eta eskubideengatiko tasen sortzapena ere.

14. artikulua.

Bere titularraren eskariz egindako ibi ezabapenak, behin hau burutu dela egiaztatu ondoren, deuseztapena gauzatuko du.

Era berean, urte batetan zehar ibi lizentziatik datozen eskubideen erabilera eza, deuseztapen kausa izango da.

Tasa bat ez ordaintzeak berau berehala erretiratzea suposatuko du.

15. artikulua.

Ibiak urtebeteko eperako emango dira eta epea berez luzatzen eta eguneratzen joango da, Udal Zerbitzuen aurkako txostenik ez dagoen bitartean edo ibiaren lizentzia eskuratzeko baldintzetakoren bat betetzen ez den bitartean.

Ibiaren lizentzia iraungitzen bada, Udaleko Zerbitzuek horren plaka adierazleak erretiratu egingo dituzte.

III. TITULUA

IBI INSTALAZIOEN BALDINTZAK

16. artikulua.

Ibi lizentzia lortu aurretik, eskatzaileak ondorengoa justifikatu beharko du:

a)Indarrean dagoen legezko Ordenantzak seinalatzen dituen eskubideak Udalari ordaindu izana.

b)Beharrezko kasuetan, zintarria beheratzeko eta ibia sendotzeko lanak bere kontura egin izana udal ikuskapenaren menpean.

c)Udal Zerbitzuetako txostena, trafiko eta aparkamendu beharrentzako elementu asaldatzaile bat ez dela justifikatuz.

17. artikulua.

Ibiak eraiki, aldatu edo ezabatzeko obrak, titular denak izendatutako pertsona aditu batek burutuko ditu, aldez aurretik lizentzia eskuratuz eta Udal Zerbitzuen oniritziarekin.

Behin obrak osorik bukatu ondoren, Udal Zerbitzuei jakinaraziko zaie egindako lanen ikuskapena egin dezaten, bere aldeko txostenaren ondoren, titular denari ibiaren plaka adierazleak emango zaizkiolarik.

18. artikulua.

Ordenantza fiskalak izango dira urtero ezarriko dutenak ibi lizentziagatik ordaindu behar den kopurua.

Atal ezberdinak ezarri dira garajera sar daitezken ibilgailu kopuruaren arabera eta atal bakoitzean kopuru ezberdina kobratuko da:

—Hiru ibilgailu arte.

—Lautik hamar ibilgailura.

—Hamaikatik hogeita hamar ibilgailura.

—Hogeita hamarretik berrogeita hamar ibilgailura.

—Berrogeita hamarretik ehun ibilgailura.

—Ehun ibilgailutik gora.

IV. TITULUA

OBLIGAZIOAK ETA INFRAKZIOEI SANTZIOAK

19. artikulua.

Ibiaren titularra derrigorrez ondorengora obligaturik dago:

a)Zoladura eta disko adierazlea egoera egokian kontserbatzera.

b)Zoladura eta lizentziaren gainontzeko seinale edo adierazleak pintatzera.

c)Zoladura edo pintura berritzera, Udalak agintzen duenean.

d)Udalak agintzen dituen obra arrunta eta aparteko guztiak egitera ibian.

e)Espaloia eta zintarria bere hasierako egoeran uztera, emandako ibi lizentzia deuseztatu ondoren.

20. artikulua.

Ibi bat eraikitzen denean beharrezko baimena eskuratu gabe, Udalak horren titularra izatea dagokion pertsonari eskatuko dio espaloia bere aurreko egoeran jartzea, 15 eguneko epean eta bere kontura.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, ibiak Ordenantza honetan ezarritako baldintzak biltzen baditu, arau-hausleak epe berean ibi lizentzia eskatu ahal izango du, bidezko diren Tasen bikoitzaren ordainketa egin ondoren.

Aipaturiko epea iragan eta lizentzia eskatu ez badu, ez eta espaloia bere aurreko egoerara birjarri ere, Udal Agintaritzak arau-hausteak dirauen egun bakoitzeko sei euroko isuna ezarriko dio arau-hausleari.

21. artikulua.

Ibi lizentziak automatikoki deuseztaturik geratuko dira Ordenantza honetan ezarritako obligazioren bat betetzen ez bada. Espresuki ondorengoak seinalatzen dira:

a)Zoladura edo pintura egoera egokian ez kontserbatzea.

b)Beronen erabilera eza edo erabilera desegokia.

c)Lokalak eskatutako edukiera ez edukitzea.

d)Lokala aitortutako helburuak ez direnetara destinatzea.

e)Emakida sortu zuten zirkunstantzien aldaketa.

22. artikulua.

Ordenantza honek biltzen dituen kasu guztietan eta beharrezkotzat hartzen direnetan, betearazte subsidiarioari ekin ahal izango zaio, espaloia hasierako egoeran jartzeko.

XEDAPEN DEROGATZAILEA

Materia honetan erregulatzaile diren Ordenantza honen aurreko udal xedapen guztiak indargabeturik geratzen dira eta deuseztatuta dauden ibien lizentzia guztiak.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehenengoa.

Ordenantza hau indarrean sartu baino lehen onartutako ibi guztiek tratamendu berezia izango dute, ondorengo kasu hauetan:

a)Garaje izateko eraikitako garajeak, 165/99 Dekretuaren araberako jarduera-lizentziarekin eta ibia dutenak: Hauen titularrek ibiaren lizentzia eska dezakete lokalaren azalera edozein izanda ere.

b)Garaje izateko eraikitako garajeak, 165/99 Dekretuaren araberako jarduera-lizentziarik gabe eta ibia dutenak: Hauen titularrek ibiarentzat lizentzia eska dezakete lokalaren azalera edozein izanda ere, baina aldez aurretik jarduera-lizentzia izapidetu beharko dute, Dekretu horretan ezarritakoaren arabera.

Bigarrengoa.

Gaur egun dauden ibien titularrak direnek, Ordenantza hau indarrean sartu denetik sei hilabeteko epearen barruan, ibia berritzeko eskaera egin beharko dute, eta arautegi honi loturik izapidetuko da. Arautegi honen ale bat emango zaio interesatu bakoitzari.

Eskaera hori ez aurkezteak aurrez emandako ibi-lizentzia automatikoki deuseztatzea suposatuko du.

Epe honetan bertan, partikularrek, behar bezala emandako ibiak ez direlako herritarren artean nahasketa sor dezaketen «aparkatzea debekatuta» jartzen duten seinale guztiak kendu beharko dituzte, eta horrela ez bada egiten, Udal zerbitzuek bidezko neurriak hartuko dituzte.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean sartuko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bere argitalpen osoaren hurrengo egunetik hasi eta 15 lanegun iragan ondoren.