| 20. zenbakia | Data 2004-02-02 | 1972 orria |
IDIAZABALGO UDALA
Iragarkia
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin betiko onartutzat jo dira Udal Batzarreak 2003ko azaroaren 27an hartutako hasierako erabakiak, non 2004ko ekitaldirako zerga eta tasen Ordenantza Erregulatzailak aldatu diren eta beren Eranskinetako karga tasa eta kuotak berritu. Egin diren berrikuntzak hauek dira:
1. Aldaketak ondoko Ordenantzetan:
—Ondasun Higiezinen gaineko zerga.
—Iharduera Ekonomikoen gaineko zerga.
—Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren Ordenantza berria.
—Zerbitzu publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatiko tasak.
2. Hainbat Eranskinetako karga tasa eta kuotak.
1. ALDAKETAK ONDOKO
ORDENANTZETAN
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza fiskala.
10. artikulua.
Zerga honen ordainketa finantza entitate batean helbideratua duten subjektu pasiboek kuotaren % 0ko hobaria izango dute.
Ondasun Higiezinei buruzko zergaren Ordenantza fiskala.
—Hobariak:
5. artikulua.
Kuota osoaren 100eko 50eko hobaria, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean.
Emakidarako baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa:
—Ohiko etxebizitza: Errolda-ziurtagiria.
—150.000 €ko edo gutxiagoko etxebizitzaren balio katastrala: O.H.Z. ordainagiriaren kopia.
—Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.
—Beste ondasun higiezinen batzuren jabea ez izatearen zinpeko aitorpena (garaje bat, trastero bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala izan ezik).
—Eskatzailea ordainagiriaren titularra ez denean: Etxearen jabearen zinpeko aitorpena, ordainagaria eskatzaileak ordaindu duela aitortuaz.
—Eskariak aurkezteko epea: Urtarrilaren 1etik 31ra.
Hobari hau bateraezina izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikagarri den beste edozein hobarirekin.
6. artikulua.
Zerga honen ordainketa finantza entitate batean helbideratua duten subjektu pasiboek kuotaren % 5eko hobaria izango dute.
Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Ordenantza fiskala.
—Hobariak:
8. artikulua.
Zerga honen ordainketa finantza entitate batean helbideratua duten subjektu pasiboek kuotaren % 0ko hobaria izango dute.
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasen Ordenantza arautzailea.
—Hobariak:
13. artikulua.
Aldizko epemuga duten tasa zorrak (Ur hornidura-estolderia eta zabor bilketa) finantza entitate batean helbideratua duten subjektu pasiboei %0ko hobaria aplikatuko zaie kuotan borondatezko epean ordaintzen badute.
2. HAINBAT ERANSKINETAKO
KARGA TASA ETA KUOTAK
Ondasun Higiezinei buruzko Zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elemenduak erregulatuko dituen Ordenantza fiskala.
Batzarraldiaren data: 2003ko azaroak 27.
Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa:
—Industri edo serbitzu guneetan dauden ondasunentzat: 0.3605.
—Gainontzeko ondasunentzat: 0.1802.
Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: 0.7210.
Ordenantza Arautzailea 1989ko azaroaren 27an behin betikoz onetsirik izan zen.
2003ko azaroaren 27ko Batzarrean aldaketak ezarri dira.
Eranskin honetan bildutako tasak, 2003ko azaroaren 27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren eta, urtarrilaren 23an behin betikoz onetsirik gelditu, 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko direlarik indarrean.
Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen Ordenantza fiskala.
1. ERASKINA
Batzarraldiaren data: 2003ko azaroak 27.
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,50.
2. ERASKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena
Kategoria: Bakarra.
Indizea: 1.
Udalerriko Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala 1991ko abenduaren 4an behin betikoz onetsirik izan zen.
2003ko azaroaren 27ko Batzarrean aldaketak ezarri dira.
Eranskin honetan bildutako tasak, 2003ko azaroaren 27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren eta, urtarrilaren 23an behin betikoz onetsirik gelditu, 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko direlarik indarrean.
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Ordenantza fiskal arautzailearen eraskina.
Batzarraldiaren data: 2003ko azaroak 27.
TARIFAK
Potentzia eta ibilgailu mota Euroak
A) Turismoak:
9 z. fiskal baino gutxiagokoak 27
9tik 11.99 z. fiskalera bitartekoak 55
12tik 13.99 z. fiskalera bitartekoak 110
14tik 15.99 z. Fiskalera bitartekoak 127
16tik 19.99 z. Fiskalera bitartekoak 164
20z. fiskaletik gorakoak 200
B) Autobusak:
21 plaza baino gutxigokoak 126
21etik 50 plazatara bitartekoak 180
50 plazatik gorakoak 225
C) Kamioiak:
1.000kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak 64
1.000kg. tik 2.999 kg. bitarteko karga baliagar 126
2.999kg. tik 9.999 kg. bitarteko karga baliagar 180
9.999kg. tik gorako karga baliagarrikoak 225
D) Traktoreak:
16z. fiskaletik beherakoak 27
16 tik 25z. fiskaletara bitartekoak 42
25z. fiskaletik gorakoak 126
E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek garraiatu-riko atoi eta erdi atoiak:
750 kg. baino gutxiagoko kargu baliagarrikoak 0
750 tik 1.000 kg. bitarteko karga baliagarikoak 27
1.000 tik 2.999 kg. bitarteko karga baliagar 42
2.999 kg. gorako karga baliagarrikoak 126
F) Gaineko ibilgailuak:
Ziklomotoreak 7
125 z.k. rainoko motozikletak 7
125etik 250 z.k. ra bitarteko motozikletak 11
250etik 500 z.k. ra bitarteko motozikletak 23
500etik 1.000 z.k. ra bitarteko motozikletak 46
1.000 z.k. tik gorako motozikletak 92
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren Ordenantza Arautzailea 2003ko irailaren 25eko Batzarrean onartu zen.
Eranskin honetan bildutako tasak, 2003ko azaroaren 27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren eta, urtarrilaren 23an behin betikoz onetsirik gelditu, 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko direlarik indarrean.
Zerbitzu publikoak eskaini eta iharduerak burutzeagatik tasen Ordenantza arautzailea Eranskina.
Batzarraldiaren data: 2003ko azaroak 27.
TARIFAK
6. Tasa Zabor eta hiri hondakin solidoak biltzeagatiko tasa.
Euroak/urtea
Etxebizitza.bakoitzagatik 49
Astean behingo zerbitzua duten baserriak 25
Etxegarateko jatetxeak 320
Hirigunean kokaturiko jatetxeak 170
Taberna eta dendak 103
Tailer eta industriak 206
10. Udal ur hornidura.
Euroak
1. Ur sarearen lotunerako eskubidea 130,00
2. Kontagailuaren kanona. Hiruhilekoa 2,76
3. Etxebizitza, baserri eta baxeratako kontsumoa:
Gutxieneko fakturazioa, hiruhilekoa 23 m
³.23 m/3 bitarte, m
23 m/3-tik, 38 m
³ bitarte 0,6638 m/3 baino gehiago, m
³-rako 0,824. Erabilpen industriala, lantegi, taberna, e.a.:
Gutxienezko fakturazioa, lauhilekoa 30 m
³.23 m/3 bitarte, m
23 m/3-tik, 38 m
³ bitarte 0,8138 m/3 baino gehiago, m
³-rako 1,04Zerbitzuak publikoak eskaini eta iharduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen Ordenantza Arautzailea 1998-ko azaroaren 11an behin betikoz onetsirik izan zen.
2003ko irailaren 25eko Batzarrean aldaketak ezarri dira.
Eranskin honetan bildutako tasak, 2003ko azaroaren 27an ospaturiko Batzarrean onartu ziren eta, urtarrilaren 23an behin betikoz onetsirik gelditu, 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko direlarik indarrean.
Idiazabal, 2004ko urtarrilaren 23a.—Alkatea. (638)