| 249. zenbakia | Data 2003-12-31 | 22786 orria |
debako UDALA
Iragarkia
Araututako jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrako 2003ko urriaren 30an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkatu eta aldatzekoak, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskala.
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal zerga honen erregulazio espezifikoa Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, 4/2003ko martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako eta Ordenantza honetan jasotako aurrikusitakoek arautzen dute.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
II.- GRABAMEN TASA
2. artikulua
1.- Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa eranskinean adierazten den ehuneko hainbestetan geratuko da finkatua.
2.- Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa eranskinean adierazten den ehuneko hainbestetan geratuko da finkatua.
III.- OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK
3. artikulua.
1.- Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.
2.- Landa Ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezagarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.
3.- Zerga honen zehaztapena aurreko apartaduetan adierazitako Oinarri Ezargarriei dagozkien karga tasak aplikatuz lortuko da Ordenantza honetako 2.artikuluan zehaztutakoaren arabera.
IV.- KUDEAKETA ARAUAK
4. artikulua.
1.- Zerga honen kudeaketa likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuorde daiteke, Udal Batzarreak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.
2.- Hartutako udal erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.
V.- AZKEN XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta bere eranskinean jasotako karga tasak Udal Batzarreak Eranskinean azaltzen den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 2004ko Urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2003.k urriak 30.
Hiri Ondasunen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga Tasa:
Hiri-lur, ondasun higiezinentzat % 0,215
Zona industrial eta terziarioentzat %0,432.
Landa Ondasunen gaineko
Zergari aplikagarri zaion karga
Tasa %0,811 da.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala.
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Derrigorrezko Udal Zerga honen erregulazio espezifikoa uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauak, 4/2003ko martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako eta Ordenantza honetan jasotako aurrikuspenek arautzen dute.
Udal honek aipatu Foru Arauaren 4.4. artikuluak ematen dion zilegitasuna erabiliz, 1. atalean ezarritako gutxieneko kuotak zehazten ditu, otsailaren 1eko 4/1999 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aldatutakoak, eranskinean adierazitako koefizientea aplikatuz.
II. ZERGA KUOTA
2. artikulua.
Ordenantzaren tarifa zerrendan azaltzen diren urteko kuotak aldatzen dira ibilgailu mota desberdinetarako, otsailaren 14ko 3/1994 Foru Dekretuak eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrekko 1993ko abenduaren 29ko 21.Zb.ko Legeak horretarako ezarritako kuota minimoen gainetikako 1,60 koefizientea aplikatuz. Beraz kuotak honako kopuru hautean finkatuak geratzen dira:
TARIFA
A) Turismoak:
9 zaldi fiskal baino gutxiagoak 28,85 e
9tik 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 57,70
e12tik 13,99 zaldi fiskal bitarteakoak 96,16
e14tik 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 134,63
e16tik 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 173,09
e20 zaldi fiskaletik gorakoak 211,56
eB) Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak 133,28
e21etik 50 plazatara bitartekoak 189,82
e50 plaza baino gehiagokoak 237,28
eC) Kamioak:
Karga erabilgarria 1.000 kg. Baino
gutxiagokoa dutenak 67,65
Karga erabilgarria 1.000tik 2.999 kg.
Bitartekoa dutenak 133,28
Karga erabilgarria 2.999tik 9.999 kg.
Bitartekoa dutenak 237,28
Karga erabilgarria 9.999 kg. Baino
gehiagokoa dutenak 189,82
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 28,27
e16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 44,43
e25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 133,28
eE) Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak:
Karga erabilgarria 1.000 kg. Baino gutxiago 28,27
eKarga erabilgarria 1.000tik 2.999 kg.
bitartekoak dutenak 44,43
Karga erabilgarria 2.999 kg.tik gorakoa dutenak 133,28
eF) Beste ibilgailuak:
Ziklomotoreak 7,07
e125 z.k.rainoko motizikeltak 7,07
e125etik 250 z.k.rainoko motoz. 12,12
e250etik 500 z.k.rainoko motoz. 24,23
e500etik 1.000 z.k.rainoko motoz. 48,47
e1.000 z.k.tik goragoko motoz. 96,93
e
III.- ZERGAREN KUDEAKETA
3. artikulua.
1.- Zerga hau autolikidazio erregimenean exigituko da, horretarako udal administrazioak Zerga honen sujetu pasiboei eta espedienteak izapìdetzen dituzten Gestoriei emango dien ereduan.
2.- Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkeztuko den unean egingo da.
4. artikulua.
Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean udal Administrazioak emango duen behin-betiko ordainagiria izango da.
5. artikulua.
1.- Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da Trafikoko Buruzagitzan ondorengo espedienteak izapidatzeko eskaerei hasiera emateko:
a) Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.
b) Ibilgailuaren behin-betiko bajarena.
c) Ibilgailuen erreformarena bere sailkapena edo Zerga honen ondorioa alteratzen dituenean.
d) Ibilgailuaren transferentziarena.
e) Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den sujetu pasiboaren bizileku aldaketarena.
2.- Kuota korronteen ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten zergapeko ibilgailuen matrikulazio espedienteari hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.
IV.- KUOTEN ITZULKETA
6. artikulua.
Ibilgailuaren behin-betiko baja emango litzatekeen kasuan, sujetu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak eta behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, Zergaren sujetu pasiboari itzuliko zaizkio behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa
V.- AZKEN XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina, Udal Batzarreak Eranskinean azaltzen den datan egindako Batzarraldian onartu zituen eta indarrean 2004ko Urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
ERANSKINA
Erabakiaren data: 2003-10-30
Koefizientea: 1,60
Eraikuntza, instalazio eta obren gainekoko zergaren ordenantza fiskal arautzailea.
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek lurralde Historikoko Toki Ogasunak uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, 4/2003ko martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako eta Ordenantza honetan jasotako aurrikusitakoarekin arautu eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta esijitzen du, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina beronen parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.- EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Hirigintzazko lan baimena behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egiteak izango du egitate ezargarria, baimen hori jaso edo ez arren, hura ematea Udal honi dagokionean.
4. artikulua.
Banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute Zergapeko egitate ezargarria:
1.- Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.
2.- Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.
3.- Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.
4.- Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakarkitenak.
5.- Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik, ere.
6.- Lurraren Legeko 136. artikuluan azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.
7.- Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.
8.- Lur higidurak, hala nola lurrerauzketak, lauketak, indusketak eta lurreztaketak, egintza horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta leudekeenetan ezik.
9.- Eraikuntzen erauzketa, hondamen zorian daudela aitortuetan salbu.
10.- Lurrazpiko aparkaleku, industri, merkataritza edo lanbide, iharduera, zerbitzu publiko edo beste edozein erabilerarako lurrazpiko instalazioetan.
11.- Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jarketa.
12.- Obra edo hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta gaitasun ekonomikoa erakusten duten errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarkiten edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.
III.- SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.- Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.
2. Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko Zergaren ordainketatik kanpo geratzen da Estatu, Autonomia Elkarte, Lurralde Historiko eta edozein Herri Erakunde aipatu eraikuntza, instalazio edo obra horien jabe bera denean, zeina zergari lotua egonik, bide, tren, kai, aireportu, ur obrak, herri saneamendu eta bere ur hondakinetarako zuzenduak daudenean; bai inbertsio berriko obrak, bai eta iraupen gisakoen gestioa Erakunde Autonomoek burutzen badute ere.
3.- Udalerri honetako eraikinen birgaiketa eta fatxaden margoketa sustatzeko helburuarekin eta estekikoki zein urbanistikoki hobekuntzan laguntzeko, zerga hau ordaindu beharrik ez dute izango fatxadak margotu eta birgaitzeko emandako baimenek.
IV.- HOBARIAK
6. artikulua.
1.- Nekazal-abelazkuntzako ustiaketei dagozkien eraikuntza, instalazio eta obrek zerga honen %90eko hobaria izango dute hala ulertuz, baita ere, ustiaketen jabeak bizi diren baserriei dagozkienak.
2.- Etxebizitza sozialek edo mota honetako etxebizitzek eraikinen birgaiketa lanen zerga honen %90eko hobaria izango dute, edozein delarik ere beren modalitatea; eta udal programaren batetan edo Eusko Jaurlaritzako dagokion sailean sartuta dauden tasatutako preziodunak ere tratu bera jasoko dute.
APLIKAZIO ARAUAK
Mota laburtuaren aplikazioa onartua izan dadin, hobaridun baldintza edo espreski aipatzen diren programetan sartuta egotearen baldintza behar bezala egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori behinbetiko kitapena egin aurretik aurkeztu beharko da.
Edozer dela eta, norbaitek mota laburtuaren aplikazioa justifikatu duten programen hobaridun baldintza galduko balu, kitapen osagarria egitera behartua egongo da mota laburtu eta orokorraren artean dagoen diferentzia ordainduz. Horretarako, zirkunstantzia horren berri izan eta hilabeteko epean udal administrazioari ezagutarazi beharko dio aipatu egoera berria.
V.- SUBJETU PASIBOAK
7. artikulua.
1.- Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko,pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjetu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.
8. artikulua.
1.- Eraikuntza, instalazio edo obra subjetu pasibo zergadunak egiten ez duenean, beharrezko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak zergadunarn ordezko subjetu pasibotzat hartuko dira.
Ordezkoak zergadunari exijitu ahal izango dio ordaindutako zerga kuotaren zenbatekoa.
2.- Nolanahi ere, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari esijitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.
VI.- OINARRI EZARGARRIA.-
9. artikulua.
1.- Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak eratzen du Zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzazteko kostu materiala dela jotzen da.
2.- Oinarri ezargarririk kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza,instalazio edo obrekin lotuta egon litezkeen tasa,prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare-prestazioak,eta,orobat,profesionalen ordainsariak, kontratisten mozkin enpresariala eta hertsi berian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak.
3.- Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obren kasuetan, Udal Administrazioak ezarriko du Oinarri ezargarria.
VII.- ZERGA KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da.
VIII.- SORTZAPENA
11. artikulua.
Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.
IX.- KUDEAKETA
12. artikulua.
Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria interesatuek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko delarik, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatu badu; horrela ez bada, udal-teknikariek, zehaztuko dute oinarri ezargarria egitasmoari antzemandako kostuaren arabera.
13. artikulua.
Dagokion lizentzia eman ondoren lehenengo proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berria aurkeztu beharko da lehenengo aurrekontua garestitzen denaren arabera, behin betiko likidazioa egiteko.
14. artikulua.
1.- Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren egibenetazko kostua ikusiz, Udal Administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion behin-betiko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
2.- Aurreko atalean ezartzen denerako obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko du Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren exekuzio materialaren aurrekontua.
15. artikulua.
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.
16. artikulua.
Ordenantza honetan araututako zergaren kitapen, bilketa eta ikuskaritzari zergen arau hausteen kalifikapenari eta kasu bakoitzean dagokion zigorren zehaztapenari dagokionez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoa aplikatuko da.
17. artikulua.
Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.
18. artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta Udalak baimenik ematen ez badu.
X.- AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, eranskinean adierazten den datan onartu zen behin betikoz eta 2004.eko Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta hala segituko du aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
ERANSKINA
Akordioaren data: 2003.ko urriak 30.
Karga Tasa:
Obra handiak: %5
Obra txikiak: %1,5
*****
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua
Udal honek honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki. Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua
Ordenantza hau Udalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.- ZERGAGAIA
3. artikulua
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III.- SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjetu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularreko gozatu, erabili edo apropbetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2.- Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kontzekoetan, zergadunaren ordezkotzak hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onudarun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.- Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.
IV.- SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA
HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.- OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.- KUOTA
8. artikulua.
1.- Zerga kuota tarifa batm espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2.- Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa sustsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII.- SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagairen izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2. Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatutako da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.- Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII.- LIKIDAZIO ETA ORDAINKETA
10. artikulua
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.- TASEN KUDEAKETA
11. artikulua
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.- AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz, 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
ERANSKINA
1.- Akordioaren data: 2003ko urriak 30.
2.- TARIFAK.-
Eskumen publikoa okupatzeagatik diren tasak, II hurrengo zenbakian kaleari izendatzen zaion mailaren arabera erabilera bakoitzari dagozkizunak izango dira.
PROBETXAMENDU MOTA
A) EPIGRAFEA.- HESIAK, ALDAMIOAK, ZUTABE ETA EUSTAGAK
1.- Hesiak, era guztietako lanetan:
m2 eta eguneko:
Lehen mailako kaleak 0,29
eBigarren mailako kaleak 0,20
eHirugarren mailako kaleak 0,11
e2.- Aldamioak:
-m2 eta eguneko:
Lehen mailako kaleak 0,29
eBigarren mailako kaleak 0,20
eHirugarren mailako kaleak 0,11
e3.- Hesitik kanpoko zutabe edo eustagak:
Metroko eta hilabeteko:
Lehen mailako kaleak 8,69
eBigarren mailako kaleak 5,43
eHirugarren mailako kaleak 3,62
e4.- Eraikin eta hondakin materialak:
Metro karratu eta egun bakoitzagatik:
Lehen mailako kaleak 2,54
eBigarren mailako kaleak 1,81
eHirugarren mailako kaleak 1,09
eKontenedoreak
4m2 eguneko:
Lehen mailako kaleak 0,29 e
Bigarren mailako kaleak 0,16
eHirugarren mailako kaleak 0,11
eTarifa aplikatzeko arauak:
a) Epigrafe honek aipatzen dituen lanak bi hilabete baino denbora luzeagoaz eteten badira arrazoizko kausarik gabe, tarifa honen aplikaziotik ateratzen diren zenbatekoek 100eko 100eko gainkargua izango dute hirugarren hilabetetik aurrera, eta lanak bukaturik probetxamenduek segitzen dutenean, zenbatekoek 100eko 20eko gainkargua izango dute.
b) Fatxaden birgaitze eta margoketa sustatzeko helburuarekin eta haiek estekikoki eta urbanistikoki hobetzeko, fatxadak margotu, zartatu eta birgaitzeko lanen ondorioz ipini beharreko hesi eta aldamioei dagozkien tarifek 100eko 75eko gutxitzea izango dute, beti ere instalazio epealdia hiru hilabete baino gehiagokoa ez denean.
B) EPIGRAFEA.- IBILGAILUAK ESPALOIETAN ZEHAR FINKEN BARRUKALDERA SARTZEA ETA HORIEN APARKAMENDU-ERRESERBA BIDE PUBLIKOAN
1.- Erabilera partikularreko pasabideak:
Metro eta urtebeteko edo zatiko
5 ibilgailu arte 24,63
e6tik 25 arte 36,98
e26tik aurrera 55,43
e2.- Merkataritza erabilerako pasabideak,
Metro eta urteko edo zatiko 38,50
e3.- Aparkatzeko eta zamalanetarako bide publikoa gordetzea:
Metro karratu urteko 37,38
ePisua 3 Tm. baino gehiagokoa duten kamioek, autobusek nahiz atoiek erabiltzen dituzten pasabideak direnean ezarritako tarifek %50eko gainkargua izango dute.
Tarifak aplikatzeko arauak:
a) Espaloiko pasabidean zabalera zintarria jeitsirik dagoeneko metro karratuen arabera zehaztuko da zintarria dagoenean. Espaloiko zintarria jeitsirik ez balego eta espaloia kendu gabe, neurria guztira, kasu bakoitzeko lokal edo orubera sartzeko hutsunearen luzera erabilgarria izango da.
b) Lokal batek bi edo pasabide gehiago izango balitu, lehenak dagokion epigrafeen arabera ordainduko du tarifa eta gainerakoek dagokien tasaren %50eko murrizketarekin.
c) Pasabideak jarri, mantendu, erreformatu nahiz kentzeko eta aparkalekuen erreserbarako hala nola horien seinalizaziorako gastuak, eskatzaileen kontu eta kargura izango dira.
C) EPIGRAFEA: FERIA ETA HERRI JAIETAKO
POSTUAK
1.- Taberna, kafetegi eta antzerakoetan:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko. 22,63
e2.- Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frijitutako mahaiak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko. 22,63
e3.- Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata frijituak, bisuteria, jostailuak, liburuak, etab. Saltzeko txosnak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 15,08
e4.- Gaztainak eta izozkiak saltzeko txosnak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 22,63
e5.- Tiro txosnak, eta bestelako jokuak.
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 15,08
e6.- Tonbolak, zozketak, salmenta, arinak eta antzerakoak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 22,63
e7.- Ziboak, tresna hegalariak, kalesatxoak, zaldikomaldikoak, bunperrak eta, oro har, mugitzen diren era guztietako aparailuak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 11,32
e8.- Auto txoke pistak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 4,05
e9.- Ikuskizun eta antzerkiak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 0,74
e10.- Zirkoak:
Metro karratu eta hilabete edo zatiko 0,74
eTarifak aplikatzeko arauak:
Jaietako esparruko lurrak adjudikatzeko enkante sistema erabiliko balitz, enkante hori kasu bakoitzean Udalak onartuko dituen oinarri eta baldintzen arabera egingo da.
Erabiltzaileen sarrera prezioa jeitsiz gero, zergaren %100 diruz laguntzea erabakitzen da.
D) EPIGRAFEA.- UDAL BIDE PUBLIKOEN LUR, LURRAZPI EDO LURGAINAREN ERABILERA
PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIA
1.- Mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, lorontzi, parasol edo antzerako instalazioak:
Udako hiruhilabeteetan zehar m2/hileko 3,10
eUdalditik kanpo, udako hiruhilabeteko %25
E) EPIGRAFEA.- HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN ALDEKO UDAL BIDE PUBLIKOEN LUR, LURRAZPI EDO
LURGAINAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIA
Auzateria osoari edo horren zati garrantsitzu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek izan ditzaketen bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasa aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuatzen duten fakturaziotik datozen sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.
Tarifa hau aplikatzeko arauak:
Hiruhilabeteko ekitaldi bakoitzaren lehen hamabost egunen barruan enpresek udal barrutiaren barruan egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute, aurreko hiruhilabetealdian lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.
Udal Administrazioak tasa hau zehaztu edo ehinbehineko kobraketa egingo du, hori egin ondoren 5 urteetan ordaindu beharreko zenbatekoa zuzendu ahal izango delarik eta, epe hori iraganik, kasua bada, behin betikotzat joko da.
II.- KALEEN SAILKAPENA
Udalerriko kaleak hurrengo kategori hauetan sailkatzen dira:
1. KATEGORIA
Lersundi, Foruen Plaza, Plaza Zaharra, Portu, Hondartza.
2. KATEGORIA
Astillero, Sokagin, Zumardia, San Roke, Gurutze, Iturkale, J.M. Ostolaza, Zesterokua Plaza, Angulero, Nafarroa Plaza, Arakistain Plaza, Gudarien Plaza.
3. KATEGORIA
Osio, Maxpe, Ifarkale, Amillaga, Itxas-begi, Arrantzale, Mariñel, Montreal, Markiegi, Bastinuixa, Itziarko Bidea, Mogel, Agirretxe, Agirretxe Plaza, Latzurregi, San Josepe, Artzabal.
Itziarren: Mutxiarte, Galtzada, Herriko Plaza eta Prozesio Kalea.
Jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1.artikulua
Udal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauri jarraiki Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua
Ordenantza hau Udalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.- ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III.- SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33.artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuares mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua.
Tasak ordainketa behartuta daude:
a) Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b) Partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV.- SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA
HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.- OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.- KUOTA
9. artikulua.
1.- Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII.- SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua.
1.- Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII.- LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.- TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.- AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
ERANSKINA
1.- Akordioaren data: 2003ko urriak 30.
2.- TARIFAK:
A) EPIGRAFEA: UDAL ZERBITZUKO UR
HORNIDURA
Etxeko tarifa:
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 21,2 8 e
Kuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01
e/m330 m3tik gora 0,66
e/m3Baserri sektoreko tarifa
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 21,28
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01
e/m330 mtik gora 0,66
e/m3Industrietako Tarifa
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 40,83
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,022
e/m330 m3tik gora 1,26
e/m3Kontsumo txikiko komertzioak
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 31,05
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,022
e/m330 m3tik gora 0,96
e/m3AZPIEGITUREN FINANTZIAKETA KANONA
Etxeko tarifa
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 5,92
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0
e/m330 m3tik gora 0,18
e/m3Baserri sektorea
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 5,92
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0
e/m330 m3tik gora 0,18
e/m3Industrietako tarifa
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 11,84
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01
e/m330 m3tik gora 0,37
e/m3Kontsumo txikiko komertzioak
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 8,43
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01
e/m330 m3tik gora 0,27
e/m3ESTOLDERIA
Etxeko tarifa
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 4,78
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0
e/m330 m3tik gora 0,15
e/m3Industrietako tarifa
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 6,84
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01
e/m330 m3tik gora 0,22
e/m3Kontsumo txikiko komertzioak
Urtelaurdeneroio tarifa finkoa 5,2
eKuota aldakorra:
30 m3 arte 0,01
e/m30 m3tik gora 0,16
e/m3Estekagune eskubideengatikako tarifa:
Abonatuei baimenemateko eskubideen-gatitako
tarifak, honako izango dira:
Etxerak 72,98
eBaserri sektorerakoa 62,08
eKontsumo txikiko komertsioak 99,21
eMerkatal eta industri iharduerarako,
industrialdea barne 130,54
Titularraren aldaketagatik
Etxeko erabilera 9,27
eBaserri sektorekoa 9,27
eIndustriala 74,08
eKomertziala 37,06
e
Kontagailuen ezarketa eta mantenua
Estekagunea baimentzeko orduan, kontagailu berria ezarri behar da, erabiltzaileak ordaindu beharko duelarik.
Etxeetako kontagailuen mantenua udalaren gain joango da erabili ezin didenean eta ordezkatu beharra dagoenean abonatuaren kontura egingo da.
Industrietan merkataritzako kontagailuen ordezkapena, bai eta mantenua ere, abonatuaren kontura egingo da beti.
Beste Udalerrientzako hornikuntza Euroak
Kontagailu nagusia 0,62m3
B) EPIGRAFEA: UDAL POLIKIROLDEGIAREN ETA ITZIARKO FRONTOIAREN ZERBITZUAK
— POLIKIROLDEGIARENA
ABONOAK:
Familikoa, urtean 75,30
eNorbanakoa, 16 urtetik gora, urtean (bono 1) 44,55
eNorbanakoa, 16 urtetik behera, urtean 27,55
eEGUNEROKO SARRERA:
16 urtetik gora 2,70
e16 urtetik behera 1,35
eZERBITZUEN PREZIOAK:
Kantxaren alkilerra:
Ordu bete argiarekin 25,65
eOrdu bete argirik gabe 21,20
eOrdu bete argiarekin (tenis) 8,55
eOrdu bete argirik gabe (tenis) 7,10
eSauna
Abonatuak sesio bakoitza 2,85 e
Abonatu gabeak sesio bak. 4,40
eAbonatuentzako 10 sesiotako bonoa 23,45
eAbonatugabekoentzat 10 sesioko bonoa 39,90
eSquash:
Abonatuak ordubeteko kantxa 2,70 e
Abonatugabeak ordu beteko kantxa 4,00
eAbonatuentzako 10 sesiotako bonoa 21,10
eAbonatugabekoentzat 10 sesiotako bonoa 35,45
eEztaligabeko kantxa:
Argiarekin ordubeteko 14,15 e
Argirik gabe ordubeteko 11,55
eKirol materiala alokatzea:
Squash/teniseko raketa 1,35 e
Squash/teniseko pilotak 0,70
eSaskibaloi eta futboleko baloiak 0,85
eGimnasioa-fitness-aerobik
Soinketa (abonatuak) 3 egun 18,05 e
Soinketa (abonatugabeak) 3 egun 21,20
eAerobika (abonatuak) 2 egun 14,80
eAerobika (abonatugabeak) 2 egun 18,50
eKonbinatuak (abonatuak) 20,90
eKonbinatuak (abonatugabeak) 26,30
ePump+combat. (abonatuak) 23,60
ePump+combat. (abonatugabeak) 27,25
e
— ITZIARKO FRONTOIARENA
KIROL IHARDUERAK
Partikularrak:
Deba eta Itziarko auzokideak
Agiterik gabe pta./orduko 3,30
eArgiteriarekin pta./orduko 4,85
eDebatik kanpokoak
Agiterik gabe pta./orduko 4,10 e
Argiteriarekin pta./orduko 6,45
eProfesionalak: Tarifa Orokorra
Agiterik gabe pta./jaialdiko 81,20
eArgiteriarekin pta./jaialdiko 96,70
eTaldeka: Tarifa orokorra
Kultur elkarte, guraso, ikasle
eta auzo elkarteak 3,85
Dutxen erabilpena 0,50
eKIROLEZ KANPOKO IHARDUERAK
Musika Emanaldiak ihardunaldiko 46,45
eBeste iharduerak iharduraldiko 46,45
eC) EPIGRAFEA: UDAL AZOKAREN ZERBITZUAK
Harategiak:
Postuko/hilabeteko 105,78
eJanaridenda/fruitategi
Janaridenda eta fruitategi postu bakoitzagatik 105,78
eJanaridenda postu bakoitzagatik 50,42
eFruitategi postu bakoitzagatik 33,72
eArraindegiak
Postu bakoitzeko/hilabeteko 67,25
eHozkailuak
Kamara finkoak/hilabeteko 33,72
eKamara aldakorra/hilabeteko 8,05
eBaserritarren aulkiak
Postuko/hilabeteko 1,50
ePostuko/urteko 9,02
eAurrean aipaturiko Tarifetatik, postuak ematerakoan honako Tarifak kobratuko dira:
a) Harategi handia 1.863,14
eb) Janaridenda-fruitategi denda handiak 1.863,14
ec) Janari denda 1.111,87
ed) Arraindegia 1.111,87
ee) Hozkailu finkatua 350,39
ePASEALEKU ESTALIAN JARTZEN DEN
AZOKATXOAREN ZERBITZUAK
Pasealeku estalian jartzen den postu bakoitzeko,
m2 eta eguneko 0,78
D) EPIGRAFEA: HIRIGINTZAZKO EGITASMOEN KUDEAKETA
Egitasmo partzialak (ediktuen tasak barne) 1.121,55
eHirigintzazko Proiektuak
(ediktuen tasak barne) 1.121,55
Azterketa Sehatzak
(ediktuen tasak barne) 1.121,55
Arau Ordezkatzaileen aldaketa 1.121,55
eE) EPIGRAFEA: ESTABLEZIMENDUAK
IREKITZEAGATIK TASAK
Hotel eta antzerakoak, izarreko 195,34
eJatetxe eta janari-etxeak,
tenedor bakoitzeko 203,15
Banketxe eta Aurrezki Kutxa 1.687,71
eZine, dantzaleku eta antzerakoak 812,60
eTaberna berezi, pubak eta kafetegiak 390,67
eTaberna, soziedade eta antzerakoak 243,74
eZehero dendak, oinetakodendak,
janaridendak, etab. 195,34
Askokako dendak, tefik, superazokak 253,18
e
Arartekaritzak, ordezkariak, enpresa ordezkaritzak,
profesional bulegoak eta abar. 162,52
Kiosko partikularrak 162,52
eIleapaindegiak 162,52
eZerbait sendi lantegi 156,27
eGaraje publiko, gasolindegi, lantegi mekaniko,
galdarategi, galdaketa eta lantegi elektrikoak 300%IAE
Garraio eta zerbitzu enpresak 300%IAE
Metal aldarakuntza eta zehastasun mekanika 3300%IAE
Kontserba eta arrain gazigintza lantegiak 300%IAE
Kimika lantegiak 300%IAE
Merkataritza bitarteko 300%IAE
Nekazal produktugintza 300%IAE
G) EPIGRAFEA: DEBA ETA ITZIARKO UDAL HILERRIETAN EMATEN DIREN ZERBITZU TASAK
Ehorzketa bakoitzeko 130,00
eLurkerketa bakoi. 40,56
ePanteoi garbiketa 32,24
eHormaune garbiketa 19,76
eHilobiaren garbiketa 16,64
eG) EPIGRAFEA: ZABOR ZERBITZU ETA HIRI ONDAKIN ESONAK
a) Etxebizitzako, pta./urteko 89,43
eb) Taberna, kafetegi eta antzerakoak pta./urteko 408,59
ec) Hotel, Fonda, Jatetxe pta./urteko 408,59
ed) Merkataltegiak pta./urteko 242,81
ee) Soziedadeak, 5 bakide bitartean
pta./urteko 181,79
f) Soziedadekoak, 25 bazkidetik aurrera
pta./urteko 383,73
g) Banketxe eta Aurrezki Kutxa pta./urteko 404,75
eh) Industritegiak:
5 langile bitartean pta./urteko 302,95
e6tik 15 langile bitartean pta./urteko 403,55
e16tik 50 langile bitartean pta./urteko 679,87
e51tik 75 langile bitartean pta./urteko 908,80
e75 langiletik aurrera pta./urteko 1.130,88
eH) UDAL KONPETENTZIADUN BESTE ZENBAIT
Hirigintza arloko kontsulta edo argibideak. 71,58
eHirilur finken hondamen aitorpenerako espedienteak. 53,27
eIGOKA iharduera espedienteak baimena
ematen denean. 204,06
Espediente berdinak baimena ukatzen denean. 72,80
e
IGOKA-ri lotuak ez dauden espedienteak
baimena ematen denean. 101,93
Espediente berdinak baimena ukatzen denean. 36,40
e
Fotokopiak ateratzea 0,10
e
Herriko gune arautuetan ibilgailuak aparkatzearen bitartez abego publikoa betetzeagatik tasak zehazten dituen ordenantza fiskala (t.a.o.)
Udalak, bere eskumenen barruan, herritarren beharrak betetzen lagungarri izan daitezkeen era guztietako ekintzak bultzatu eta nahi hainbat herri-zerbitzu eskain ditzake.
Aparkamendu arloan dagoen eskariari erantzun nahi izateagatik, ingurugiroaren kalitatean duen zuzeneko eraginagatik eta herri garraioen eta orohar trafikoaren arintasunean duen ondorioagatik, horra zergatik aparkamendua arautzeko orduan, beharrak, eskura dauden espaizoen erabilera eta diru aldetik horrek dakarzkien ondorioak herritar guztien artean zuzen banatzeko moduko irizpideak kontutan hartzen saiatu behar den.
Hiriko aparkamendu zerbitzua hobeto arautzearren ondorengo arauak ematen dira:
1. artikulua.
Ordenantza honen xedea Udalak araututako hiriko aparkamendu zerbitzurako arauak ezartzea da.
2. artikulua.
Udalak araututako aparkamendu sistema Udalaren herri zerbitzutzat joko da.
3. artikulua.
Ordenantza honek araututako sektoreak honakook dira:
1. Sektorea.- Gudarien Plaza.
2. Sektorea.- Tren-Geltoki Zaharra.
3. Sektorea.- Nafarroa Enparantza
4. artikulua.
4.1.- 1. Sektorean asteko egun guztietan arautuko da ibilgailuen aparkamendua, igande, jaiegun eta larunbat arratsaldetan ezik, 9:00etatik-13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
4.2.- 2. Sektorean horrela arautuko da ibilgailuen aparkamendua:
Negu garaian.- Aste osoan zehar, larunbat, igande eta jaiegunetan ezik 9:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Uda garaian.- Aste osoan zehar 9:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 20:00etara. Baina larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:00etara.
Negu garaia irailaren 16tik hurrengo urteko ekainaren 14ª arte igarotakoari deituko zaio Ordenantza honetan. uda garaia, berriz, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartekoari.
4- 3.º- 3. Sektorean horrela arautuko da ibilgailuen aparkamendua:
— Maiatza eta ekaineko lehen hamabostaldia larunbat, igande eta jaiegun, 09,00tik 19,00 tara.
— Uda: asteko egun guztiak: 09,00tik 19,00tara.
5. artikulua.
Adierazitako tokietan aparkatzeko, erabiltzaileek beharrezko txartela hartu beharko dute horretarako ipiniko diren makinetatik. Udalak onartutako prezioetan eskuratu ahal izango dira.
5.1.- 30 minututako aparkaldia egin ahal izango da 1.go sektorean.
5.2.- 2. Sektorean:
Udan: aparkatzeko gutxieneko denbora 60 minututakoa izango da eta gehienez ere, 3 ordurarteko zatikiengatikako txartelak lortu ahal izango dira. Hala ere biñeta daramaten ibilgailuek egun osorako txartelak lortu ahal izango dituzte.
Neguan: aparkatzeko gutxieneko denbora 60 minututakoa izango da eta gehienez ere, 3 ordurarteko zatikiengatikako txartelak lortu ahal izango dira. Hala ere, kasu berezietan, aparkatzeko denbora luzatu ahal izango da tarifa berezia ordainduz.
5- 3.º 3. Sektorean.
Gutxieneko egotea denbora 60 minututakoa izango da, 5 ordu gehienez zatikiengatiko txartelak bitartez lortu izango direlarik. Hala ere, biñeta daramaten ibilgailuek egun osorako txartelak lortu ahal izango dituzte.
6. artikulua.
Txartela ibilgailuaren haizetakoaren azpiko aldean ipini beharko da kanpotik erraz eta ongi ikusteko moduan.
7. artikulua.
Aparkamenduaren iraupena ez da aparkatze-txartelean adierazitakoa baino luzea-goa izango. Gunearen arabera aldatu egingo da iraupena. Adierazitako denbora pasa ondoren, ibilgailua dagoen sektoretik lekuz aldatu beharko da.
Handik ordu eta erdi igaro arte ezin izango da lehengo sektorera itzuli.
8. artikulua.
Zamalanetarako guneak horretarako erabiliko dira baimendutako ordutegian eta berezkoak dituzten baldintzetan; txartelik gabe aparkatu ahal izango dute. Zamalanetarako ordutegitik kanpo, gune horiek arauotan aurrikusitakoaz eraginda geratuko dira.
9. artikulua.
Indarrean jarraituko dute erasandako guneko kale bakoitzean ezarrita dauden seinale mugatzaile bereziek (gelditzeko debekua, bus geltokia, taxiak, zamalanetarako guneak, motoentzako tokiak, e.a.).
10. artikulua..
10.1.- Trafikoa, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide Segurtasunari buruzko 18/1989 Legearen Testu Artikulatuak 71 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honetan ematen diren aparkatzeko eta gelditzeko arauetako edozein hausten bada, ibilgailua geldiarazi egingo da eta/edo garabiak erretiratu eta udal gordailura eramango du.
10.2.- Hala eta guztiz ere, isun hori deuseztatua izan daiteke baldin eta makinetan horretarako den txartela eskuratzen bada. Deuseztapen horrek eragina izan dezan beharrezkoa izango da ordubete ez igarotzea aparkamendu txartelean adierazita dagoen bukatzeko orduaz geroztik eta udaltzainari aparkamendu txartela aurkezte isuna ezeztatzeko txartelarekin batera.
11. artikulua.
Txartela ez edukitzea, hura gaizki erabiltzea eta aparkamenduan denbora gehiegi egotea Trafikoko 18/1989 Legearen arabera zigortuko da, 10. Artikuluan esandakoaren kalterik gabe.
12. artikulua.
Txartelak iruzurrez erabiltzea 90,15
_.
13. artikulua.
Aparkamendu txartela erabiltzeko orduan salbuetsita daude ondorengo ibilgailuen erabiltzaileak:
1.- Gidaria barruan duten taxienak.
2.- Minusbaliatuen ibilgailu egokituenak, behar bezala baimenduta badaude, horre-tarako gordetako tokietan.
3.- Zamalanetan ari diren ibilgailuenak, horretarako bereziki jarritako gunetan.
4.- Erreserba berezietan aparkatzeko baimena duten eta behar bezala identifikatuta dauden ibilgailuenak.
14. artikulua.
Dohaineko erabilera edo tarifa murriztua bitartez diren baimenak honela arautzen dira:
Egoilea.- Egoiletzat udalerri honetan ibilgailua erroldatua duena hartuko da.
Udatiarra. Udatiartzat udalerri honetan hilabete batez gutxienez egoten dena hartuko da, 4 atalaren arabera udaldian bakarrik indarrean egongo delarik.
Hala ere, Udalak egoki deritzon baimenak eman ahal izango ditu mugatutako aparkamendu gunetarako eta dagokion aldirako. Horretarako udal bulegotan luzatutako bereizgarriak erabiliko dira, dagokion tarifa ordaindu eta gero.
Artikulu honetan araututakoa Barne Errejimeneko Batzordeak kontrolatuko du.
XEDAPEN DEROGATZAILEA
Gai honi buruz Ordenantza honen aurretik emandako udal agindu guztiak eraginik gabe geratuko dira.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta bere eranskinean jasotako karga tasak Udal Batzarreak Eranskinean azaltzen den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarren 2004ko Urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
ERANSKINA
Batzarraldiaren data 2003ko urriak 30.
TARIFAK.
Ordenantza honetan araututako tarifen kopuruak honako hauek izango dira:
A) 1.go Sektorean.
Aparkatzeko 30 minutuengatik dohain
B) 2. Sektorean.
Negu garaian
Gutxieneko ordubeteagatik 0,20
e24 ordu 1,00
eUda garaian
Gutxieneko ordubeteagatik 0,45 e
Ordu t’erdigatik 0,6
eBi ordurengatik 0,75
eBi ordu t’erdirengatik 0,9
eHiru ordurengatik 1,05
eC) 3. Sektorea:
NEGUA: Dohainik
UDA GARAIAN:
e
/orduko (5 ordu gehienez) 0,9 eIbilgailuak ibilgetu eta bide publikotik jasotzea eta berauen ondorengo zaintza zerbitzua arautzen duen ordenantza.
Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko III.kapituluan, 3.atalean ezarritako xedapenekin ados egonik, ibilgailuak ibilgeru eta bide publikotik jasotzea eta berorien ondorengo zaintza zerbitzuagatiko tasak arautu eta exigitzen dira.
I. EGITATE ZERGAGARRIA
1. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatutako exakzioen xede dira:
1. Bide publikotik ondorengo ibilgailuak jaso eta eragin honetarako gaitutako biltegira jasotze zerbitzuaren eskaintza:
a)
Zirkulazio librea nahasi, eragotzi edo galerazten dutenak, beronetarako arriskutsu gertatzen direnak edo eta bide publikoan bertan behera utziak.b)
Toki debekatuan aparkaturik daudenak. Toki debekatutzat hartuko dira, ez bakarrik izaera iraunkorrez halakotzat seinalatu direnak baizik eta, bigarren errenkan aparkatzea eta baiumendutako ordutegi muga gainditzen dutenak ere bai, mugapen hau seinale finkoaz nahiz parkimetroez adierazten denean, eta azken kasu honetan debekua erabiltzaileak mugatu duen erabilpen denbora amaitu dela markatzen dutenean hasiko da.c)
339/90 E. Dekretu Legegileko 71.artikuluan eta Zirkulazio Arautegiaren 292 III artikuluan ezartzen diren gainerako zirkunstantzietako batean aurkitzen direnak.2.
Bide publikotik jasotako ibilgailuen zaintza edo ezein arrazoi deta eta, udal biltegian aurkitzen direnena.
3.
Arauez kontra aparkaturiko ibilgailua, 339/90 E, Dekretu Legegileko 70.artikuluan eta Zirkulazio Arautegiaren 292 III artikuluak ezartzen duenaren arabera ibilgetzea.
II. ZERGA ORDAINTZEKO OBLIGAZIOA
2. artikulua.
Zerga ordaintzeko obligazioa sortzen da ibilgailua ibilgetze edo bide publikotik jasotzeko eragiketak hasten direnean, hau, jaso beharreko ibilgailuaren ondoan garabia azaltzen den unean gertatutzat ematen delarik, nahiz eta bere iharduketari hasiera eman ez badio ere.
III. SUBJEKTU PASIBOA
3. artikulua.
l. Tasaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, zerbitzua eragin duten erasandako. ibilgailuen. gidariak.
2. Subjektu pasiboak dira zergadunaren ordezko gisa, erabnlera ez legitimo kasuetan ezik, erasandako ibilgailuen titularrak.
IV. ZERGA KUOTA
4. artikulua.
l. Zerga kuotak zehazten dira erasandako ibilgailuaren motaren arabera eta unitate eta zerbitzu motagatik zenbatekofinkotan.
2. Zerga kuotak Eranskinean ezartzen dira.
V. ORDAINKETA MOTA ETA BALDINTZAK
5. artikulua.
Eskubide hauek ihardun duen Udaltzaingoari ordaindu beharko zaizkio, dagokion justifikagarria jasoz eta ibilgailuen itzulketarako ezinbesteko baldintza izango da edo, hala dago- kionean, hasi baino egin ez diren jasotze eragiketak eteteko, edo ibilgailuen ibilgetzea desblokeatzeko.
6. artikulua.
Honako Ordenantza honen bidez ezartzen den eskubide exakzioak ez du salbuesten zirkulazio edo hiri polizia arauak urratzeagatik bidezko liratekeen santzio era isunen ordainketaz.
7. artikulua.
Udalak, eragin honetarako ezarrita dituen lokal edo barrutietan gordailaturik dituen ibilgailuak enkante publikoan saltzeari ekingo dio, beren titularrei jasotzearen era gordailaketaren zirkunstantzia bi aldiz espreski eta formalki jakinerazi bazaie era azken jakinerazpeneúk, haiek ibilgailuez arduratzeko dagozkion neurriak hartu gabe, hilabete igaro denean.
Gordailaturiko ibilgailuen titularrak ezezagunak direnean edo egonleku ezezagunean aurkitzen direnean, behin bere lokalizaziorako burutu beharko diren kudeaketak alferrikakoak ger- tatzen direnean, aurreko zenbakian adierazten diren jakinerazpenak, Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean titularren kargura argitaratutako ediktuen bidez egingo dira, ibilgailuen erreferentzia era ezaugarriak ahalik era zehaztasun haundienez xehekatuko direlarik bertan.
lbilgailuak prozedura judizialera jarritako trafiko egintzetan inplikaturik daudenean, arestian aipaturiko xedapenak ez dira aplikatuko aipatu prozedura tramitatzen ari den artean.
8. artikulua.
Ibilgailuan enkantean saltzearen emaitza jasotze eta zaintzearen nahiz enkanteak sortzen dituen gastuak ordaintzeko erabiliko da eta gerakina ibilgailuaren titularraren eskumenean gordailatuko da bi urtetako epeaz. Epe hau bete ondoren, Udalari adjudikatuko da bi urtetako epeaz. Epe hau bete ondoren, Udalari adjudikatuko zaio.
VI. APLIKAZIO OROKORREKO ARAUAK
9. artikulua.
1 Tasa honetan orokorki dira motordun ibilgailuen Trafiko, Zirkulazio era Bide Segurantziari buruzko19/1989 Legearen testu artikulatuan xedatutako arauak, 339/90 E. Dekretu Legegi1eaz, Zirkulazio Arautegian ezarritako arauak era berau garatzen duten xedapenak.
2 Uztai1aren 5eko 11/1989 Foro Arauaren arabera, Tasa hauei aplikatzekoak dira Zergako Foru Arau Orokorrak erregulatzen dituen kudeaketa, likidazio, ikuskapen, dirubilketa, zerga infrakzio eta santzioei buruzko arauak.
VII. AZKEN XEDAPENA
10. artikulua.
Oraingo Ordenantza hau era bere Eranskina 2004ko urtarrila 1etik aurrera izango du eragina eta indarrean iraungo du bere indargabetzea edo aldakuntza erabakitzen den arrean.
VIII. XEDAPEN DEROGATZAILEA
11. artikulua.
Aurreragoko data duren Udal Ordenantzetan dautzala, Ordenantza honetan arautzen diren gai desberdinei buruzko xeda. pen guztiak, bando eta udal erabakiak derogaturik geratzen dira.
ERANSKINA
— a)
Bilgai1uak ibilgetzegatik.l.
Bizikletak, trizikloak, motokarroak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako ibilgailuak, bakoitzeko: 6 _.2.
Turismo autoak, furgonetak, kamionetak, traktoreak, atoiak eta antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, beren tonelaia edozein dela ere:a)
T .A. O. edo Urdingune sistemen Arauen infrakzioa:b)
Zirku1azio Araútegiaren infrakzioagatik 20 _.— b)
Ibilgailuak baztertzeagatik.Ibilgailuak jaso, bide publikotik baztertu era eramateko bitarte egokiak Udal honek ez dituenez gero, ordaintzeko obligazioa kalkulatuko da zerbitzua kontratatzeak sortaraziko lituzkeen gastuen arabera.
Aurreko artiku1uak adierazitako eragikeJk hasi besterik egin ez direnean, zerbitzua kontratatzeak sortáráziko lituzkeen gastuen araberakoa izango da ordaintzeko kuota.
— c)
Baztertutako ibi1gai1uak gordailatu era zaintzeagatik.Ibilgailuak baztertzetik berrogeitazortzi ordu iragan balira gidariak edo jabeak jasotzera azaldu gabe, b) tarifa osatuko da ibilgailuak gordailatu eta zaintzeari dagozkion kuotekin.
Esandako kuoten zenbatekoa hurrengoa izango da:
l.
Bizikletak, trizikloak, motokarroak era antzeko ezaugarriak dituzten gainerako ibiLgailuak, egun edo egun zati bakoitzeko: 1,50 _.2.
Turismo autoak, furgonetak, kamionetak, traktoreak, atoiak era antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, 1.000 ki1oko tonelaia bitartean, egun edo egun zati bakoitzeko: 3_.3.
Kamioak, traktoreak, atoiak kamionetak, furgonetak eta antzeko ezaugarriak dituzten gainerako ibilgailuak, 1.000 kiloko tonelaiatik aurrera, agun edo egun zati bakoitzeko: 6 _.Udalerriko iharduera ekonomikoen gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen ordenantza fiskala.
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal zerga honen erregulazio espezifikoa Uztailaren 5eko 13/1.989 Foru Arauak, 4/2003ko Martxoaren 19ko Forun Arauaren bidez aldatutako eta Ordenantza honetan jasotako arrikustakoek arautzen dute.
Udal honek, goian aipatutako Iharduera Ekonomikoen gaineko zergari buruzko Foru Arauaren 10 eta 11 artikuluetan eta premiazko neurri Fiskalei buruzko Apirilaren 5eko 7/1991 Foru Arauan aurrikusitako ahalmenak erabiliz, zerga honen karga mota zehaztu du ondorengo artikuluan xedatu bezala.
II.- GUTXIENEKO KUOTAN PONDERAZIOA
2. artikulua.
Udalerri horretan zergapetutako ihardueretarako ihardueretarako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1.ERANSKINEAN azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.
3. artikulua.
Udalerri barnean Zerga honek zergapetutako iharduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2.artikuluaren arabera gehitutako kuotei 2.ERNASKINean adierazitako indizeak aplikatu zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.
4. artikulua.
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez-hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.
5. artikulua.
Aipatu 3.artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udaleriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 2. eranskinean erlazionatutako kategorien arabera.
III.- TRIBUTUZKO ZERGA
6. artikulua.
Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.
IV.- GESTIO ARAUAK
7. artikulua.
1.- Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskaapen ahalmenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarreak aldez aurretik erabakitako eran, edikiarekin eta neurrian, eta horretarako hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituen urtearen hasiera baino lehen.
2.- Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean argitaratuko da Aldizkari horretan bertan hitzarmen horien salaketa.3.- Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.
V.- AZKEN XEDAPENA.-
Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. Eta 2. eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak onartu zituen Udal Batzarreak, eranskinean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 2004ko Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta arregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da.
1. ERANSKINA
Batzarraldiaren data: 2003ko urriak 30.
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,59.
2. ERANSKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena.
Kategoriak: bakarra.
Indizea: 1
Kaleak, plazak edo auzoak: Udalerriko guziak.
Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskal arauntzailea
1. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, 4/2003ko Martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako eta ordenantza honetan jasotako aurrikusitakoek arautu eta Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta esijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentaia laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan plikatzen da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
1.- Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2.- Eragin hauetara, hurrengook izango dute hirilurren kontsiderazioa.
Hiri-lurzoroa, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarria, Hirigintz Iharduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan, eta estolderia, ur-hornidura, energía elektrikoaren hornidura eta argiteria 1 publiko dituzten luarrak eta hiri-eraikuntek beteta daudenak.
Nekazal Legerian xedetutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak ere honetakotzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horrengatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III. MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1.- Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2.- Zerga honen eraginetarako hu- rrengook izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa.
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirulurren kontsiderazioa ez dutenek.
IV. SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.- Zerga hau ordaindu behar dutenak jarraiko pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntzak salbuetsita daude zerga honetan:
a) Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
b) Udalerria eta udalerri horren toki entitateak zein udalerria kide deneko toki entitateak eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
c) Ongintza edo irakaskuntza ongintza duten entitateak.
d) Gizarte segurantzaren eta legerian aurrikusitakoaren bat etorriz sortutako Mutualitate eta Montepioen entitate kudeatzaielak.
e) Nazioarteko Itune edo Hitzarmenetan sarbuespena aintzatesi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
f) Ukitzen dituzten lurrei dagokienez, administrazio emakida lehengoragarrien titularrak.
g) Gurutze Gorria eta beronen berdinezkarri izan eta Lurralde Historikoko araubidez zehaztuko diren entitateak.
2.- Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude.
a) Ezkontz sozietatera egindako ekarpenak, eskontz sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, ezkontideen artean egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.
b) Seme-alaben alde edo ezkon- tideen artean, eskontza-baliogabetasun, banatze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketak.
c) Edozein zortasun-eskubideren eraketa eta eskualdaketa.
V. SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
Hurrengook dira zergaren subjektu pasiboak:
a) Lurren eskualketetan edo jaba- ría mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea aedo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b) Lurren eskualdaketetan edo ja- haría mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1.- Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zahar hartutako benetako gehikuntza da.
2.- Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurraren balioaren gainean Eranskinan dagoen eskalaren portzentaia aplikatuko da.
3.- Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentaia zahazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena.- Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakianezarritako urteko portzentaiaren arabera zehaztuko da.
Bigarrena.- Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentaia, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetiko emaitza izango da.
Hirugarrena.- Lehen erregelaren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentaia zahazteko, eta bigarren erregelaren arabera aipatu urteko portzentaia zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua.
Lurren transmisiotan, Foru Aldundiak haien balioa, 2001.ean indarrean zeuden Lurren Balioaren Gehikuntzaren balio taulak ezartzeagatik ateratzen dena izango da.
9. artikulua.
1.- Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinan bildutako urteko portzentaiei buruzko laukia, Onda re Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
2.- Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskinako urteko portzentaien laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko, proportzionaltasun moddulua edo, horren ezean, lurgainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentaia ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
3.- Beharrezko desjabetzapenak daudenean, bildutako urteko portzentaien laukia lurraren balioari dagokion balioespenaren zatiaren gainean aplikatuko da,
VII. TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinan adieazten den karga tipo aplikatzearen emaitza izango da.
VIII. ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1.- Data hauetan sortaraziko da zerga:
a) Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohan izanik ere, eskualdaketa datan.
b) Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hall hartuko da eskualdaketa datatatzat:
a) Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek errejistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionari publiko baten ematen dituenekoa.
b) Heriotz ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heritotza data.
2.- Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hautsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horiek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urterako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu ere, hutsalketa edo deuseztapena zergaren sujetu pasiboaren eginbeharrak ez betzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
3.- Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
4.- Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX. KUDEAKETA
12. artikulua.
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurekztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpona, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bait dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
13. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a) Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b) Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
14. artikulua.
1.- Aitorpenari, nahitanaiez, ezarpena sorteraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2.- Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
15. artikulua.
Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko erizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeitamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekimenduei erantzutenez dietenek, dagozkien arauhauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egiten ekarriko duo
16. artikulua.
12. artikuluan xedatutakoaz eta, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a) Honako Ordenantza Fiskal honetako 6.artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zior sortarazikoetan, dohaintza emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b) Aipatu 6.artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun-eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
17. artikulua.
Era berean, Notariek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabotsaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere Udalari, haiek, dena den, eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzetenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkisuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juiridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurrikusitakoa Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.
18. artikulua.
1.- Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 13.artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuiei errekimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
2.- Udal Administrazioak aurrikusitako errekimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkezten ez badute ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta. hala balegokio, dagozkion sartze epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, daozkien zehapenen kaltetan gabe.
19. artikulua.
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zerga- peko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordaineketa edota, kasua balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
20. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokien orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Orokorrean zurrikusitakoa izango da aplikagarri.
X. XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 8.1 artikuluan xedatu era- ginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurengo arau hauek bete beharko dira:
1. a) Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko 100eko 2a, 100eko 70a gainditu gabe.
b) Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela eritziko da gozamenariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko 100eko 1aren proportzioan, balio osoaren 100eko 10eko mugarekin.
c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamenaren, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
2.- Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio oso aren desberditasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3.- Erabilera eta bizitoki eskubirle errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren 100eko 75ari aplikatuko zaizkio.
XI. XEDAPEN IRAGANKORRA
Apirilaren 18ko 1.986/781 Legegintzazko Erret Dekretuak onetsitako Toki Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen Testu Birbatuaren 350.1 artikuluko b) modalitateari dagokion ezaraldia, dena dela 1.989.eko abenduaren 31an amaituko da, hamar urteak beteko ez balira ere, data horetan, horrenbestez, modalitate horretako sortzapena sortuko litzatekeelarik, une horretantxe egiztuko da aribideko hamarkadan iragan urte kopuruaz egindako likidazio egokia. Aurrean aipatutako modalitatean Entitate batek egindako aurrerakinezko ordainketa guztiak Ordenantza honen 11 artikuluaren arabera sorpidetutako azken likidaziotik kenduko dira.
XII. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza halu bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen,2004eko Urtarrilaren leansartuko da indarrean eta indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
Porzentailen taula:
Urteak Portzentaia
Urtebetetik 5 urtetara 3,6
5 urtetatik 10 urtetara 3,4
10 urtetatik 15 urtetara 3,1
15 urtetatik 20 urtetara 2,9
Tarifa
Tipoa 6
Guzti hau Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1.989 Foru Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa 4/2003ko Martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako betez ematen da argitara, orok jakin dezan eta agindu horretan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki horien eta Ordenantza Fiskal horren kontra errekurtso kontenzioso-administratiboa tartera dezakete interesatuek Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean bi hilabeteko epean, Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.Hori horrela bada ere, eta agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek, horrela nahi bada eta bide kontentzioso-administratiboaren aurretik, erreklamazio ekonomiko-administratiboa tartera dezakete Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hilabeteko epean, erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitara emango den egunaren hurrengo lanegunetik hasita kontatzen.Deba, 2003ko abenduaren 23a.—Jesus Mª Agirrezabala Goitokia, Alkatea
(667) (13434)