Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 23289 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZIZURKILGO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

ZIZURKILGO UDALA

Iragarkia

 

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behinbetirako altxa dira 2004ko Ilbeltzaren 1etik aurrerako eraginez Ordenantza Fiskalak eta tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen aldaketari buruz, 2003ko azaroaren 17an Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiak, berauetan testuak honela geratzen direlarik:

 

 

 

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergak arautzen dituen ordenantza fiskala

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Udal Zergen Foru Arau Erregulatzailean eta Foru Arau partikularrean aurreikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, tarifa ezargarriak jasotzen dituen Eranskina honen zati delarik.

 

2. artikulua.

Ordenantza udalerri osoan ezartzen da.

 

II.EGITATZE EZARGARRIA

3. artikulua.

Zerga honen egitatze ezargarria da edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea, horretarako dagokion hirigintza obra lizentzia beharrezkoa bada, lizentzia hori jasorik izan edo ez, baldin eta baimen hori ematea Udal honi badagokio.

 

4. artikulua.

Enuntziatu modura, Zergari lotutako egitatze ezargarri lirateke ondorengoak:

1.Planta berriko eraikin edo edonolako instalakuntzak eraikitzeko obrak.

2.Badauden edonolako eraikin edo instalakuntzen zabaltze obrak.

3.Badauden edonolako eraikin edo instalakuntzen egiturari eragiten dioten aldaketa edo konponketa obrak.

4.Badauden edonolako eraikin edo instalakuntzen kanpo itxura aldatzekoak.

5.Eraikinen barne-banaketa aldatzeko obrak, erabilera edozein delarik ere.

6.Lurraren Legearen 136. Artikuluak aipatzen duen behin behingo izaeraz egin beharreko obrak.

7.Zerbitzu publikoak jartzeko obrak.

8.Lur mugimenduak, hala nola, lur-erauzketak, lur berdinketak, hondeaketak eta betelanak, lan horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiektu batetan exekutatzeko obra modura zehaztu eta programatuak daudenean ezik.

9.Eraikinak botatzea, hurre-hurreko aurri kasuetan ezik.

10.Aparkalekuetara, jarduera industrial, merkantil edo profesionaletara, zerbitzu publikoetara edo lurrazpiaren beste edozein erabileretarako dauden lurrazpiko instalakuntzak.

 

11.Bide publikotik ikus daitezkeen propaganda kartelak jartzea.

12.Gaitasun ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioa eskatzen duten eta obra edo hirigintza lizentzia behar duen edozein obra, eraikuntza edo instalazio.

 

 

III.SALBUETSIAK

5. artikulua.

1.Ez dute Zerga hau ordaindu beharko domeinu titularitatea Udal honi dagokion higiezinen gainean exekutatutako eraikuntza, obra edo instalazioek, baldin eta obraren jabe baldintza betetzen badu.

2.Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaintzeaz salbuetsita egongo dira Zerga honi lotuak egonik, Estatuaren, Elkarte Autonomoen, Lurralde Historikoen edo Toki Entitateen jabetza diren eraikuntza, instalazio eta obrak egitea, baldin eta zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, herrien eta bere gerakin-uren saneamendurako badira, hauen kudeaketa Erakunde Autonomoek garatzen badute ere; berdin izango da inbertsio berriko lanak edo kontserbaziokoak izatea.

 

3.Udalerri honetako eraikinen fatxadak birgaitzea eta margotzea bultzatzearren, eta bertako hobekuntza estetiko eta urbanistikoaren alde egitearren, zerga hau ordaintzeaz salbuetsita egongo dira fatxadak margotzeko eta birgaitzeko ematen diren lizentziak.

IV.HOBARIAK

6. artikulua.

1.Zerga honen %90eko hobaria izango dute etxebizitza sozialak eraikitzeko lanak edo honelako etxebizitzetarako eraikinak birgaitzekoak, bere modalitateetarik edozeinetan, edo salneurri tasatukoak, udal programaren bati edo Eusko Jaurlaritzako dagokion Sailekoari lotuak daudenean.

 

Arau Ezargarriak.

Tasa gutxitua ezartzea onartzeko, nahikoa kreditatu beharko da bereziki aipatzen diren programen onuradun izatea edo horiei atxikita egotea. Kreditatze hori behin betiko kitapena egin aurretik aurkeztu beharko da.

 

Edozein arrazoiren ondorioz tasa gutxitua ezartzeko kreditatutako programetako onuradun baldintza galtzen dutenek, tasa gutxituaren eta orokorraren arteko diferentziari dagokion kitapen osagarria egin beharko dute. Horretarako, udal administrazioari jakinarazi beharko dio egoera horri, jakiten duenetik hilabeteko epean.

 

 

V.SUJETU PASIBOAK

7. artikulua.

1.Zerga honen sujetu pasiboak, zergadun moduan, izango dira pertsona fisiko nahiz juridikoak eta Lurralde Historikoko Zergetarako Foru Arau Orokorreko 33.artikuluak aipatu eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten direneko ondasun higiezinen jabeak diren Entitateak, obren jabeak baldin badira; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.

 

2.Zerga-Administrazioaren aurrean obraren jabea eta egiten den higiezinaren jabea berberak ez direla fede-emaile modura agertzen denean ezik, berberak direla ulertuko da.

 

 

8. artikulua.

1.Zergadunen ordezko sujetu pasibo iritziko zaie beharrezko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenei, zergadunak beraiek ez badira.

 

2.Beti ere, Udal Administrazioak zergadunaren ordezkoari exijitu ahal izango dio zergadun izaera duen pertsona edo entitatearen nortasun eta helbidea.

 

VI.OINARRI EZARGARRIA

9. artikulua.

1.Sujetu pasiboak edo baldintza hori betetzen duenak jasaten duen eraikuntza, instalazio edo obraren kostu errealak osatuko du zergaren oinarri ezargarria.

2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren eraginetarako, behin behingo kitapena egiteko erabilitako exekuzio aurrekontuak barne izango du obraren exekuzio materialerako aurrekontua.

3.Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, oinarri ezargarria Udal Administrazioak ezarriko du.

 

VII.ZERGA-KUOTA

10.artikulua.

Zerga honen kuota ateratzeko, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazitako karga ezarriko zaio.

 

VIII.SORTZAPENA

11. artikulua.

Zerga eraikuntza, instalazio edo obra hastean sortuko da, dagokion lizentzia lortu gabe badago ere.

 

 

IX.KUDEAKETA

12. artikulua.

Aginduzko lizentzia ematerakoan behin behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko delarik, baldin eta dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua badago; horrela ez bada, udal teknikariek proiektuari antzemandako kostuaren arabera zehaztuko dute oinarri ezargarria.

 

13. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren haserako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berria aurkeztu beharko da, lehenengo aurrekontuaren eta berriaren arteko diferentziarekin kitapen berria egiteko.

 

14. artikulua.

1.Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren kostu erreala ikusiz, Udalak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, oinarri ezargarria, dagokion behin betiko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa sujetu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.

 

2.Aurreko atalean ezarritakorako, obra bukatu edo behin behingoz jaso eta hurrengo hilabetean zehar, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak emandako inprimakian. Horrekin batera, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria, bideragarri denean dagokion Elkargo Profesionalak ikuskatua, obraren exekuzio materialaren aurrekontua ziurtatuko duena.

 

15.artikulua.

Zerga kitatzeko, isiltasun administratibo positiboa ezarrita emandako lizentziek, lizentziak bereziki ematearen eragin berbera izango dute.

16. artikulua.

Ordenantza honek araututako zergaren kitapen, bilketa eta ikusketari buruzko guztirako, bai eta zerga arau-hausteak kalifikatzeko eta kasu bakoitzean dagozkion zigorrak zehazteko, Foru Zerga-Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da ezargarri.

17. artikulua.

Lizentzia baten titularrak baimendutako obra, eraikuntza edo instalakuntzak egiteari uko egingo balie, idatziz egindako uko egite bidez, Udalak egindako behin behingo kitapena ordaindu edo deuseztatuko du.

 

18.artikulua.

Lizentzia iraungitakoan, Udalak egindako kitapena ordaindu edo deuseztatuko du, titularrak hori berritzea eskatu eta udalak baimentzen duenean ezik.

 

X.AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batera, eranskinean adierazitako datan onartu zen behin betiko, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, aldatzea edo deuseztatzea erabaki arte ezarriko delarik.

 

Eranskina-zerga kuotak

— Jarduera nekazaritza eta abeltzaintza duten Baserrietarako eraikuntza, instalakuntza eta obren

lizentziak %2

— Eraikuntza, instalakuntza eta obren lizentziak

orokorrean %4

— Izaera industrialeko eraikuntza, instalakuntza eta

obren lizentziak %5

 

 

Zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduera administratiboak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza.

 

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Gipuzkoako Udal Zergen Foru Arau Erregulatzailearen arabera, Eranskinean jasotako zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduera administratiboak egiteagatiko tasak ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honetan jasotzen den modura, Eranskina honen zati delarik.

2. artikulua.

Ordenantza udalerri osoan ezartzen da.

 

 

II.EGITATZE EZARGARRIA

3. artikulua.

Egitatze ezargarria da Udal Administrazioak zerbitzua ematea edo jarduera egitea, bai eskatu zaiolako eta bai partikularren ekintza edo hutsuneek zeharka eragin dutelako.

 

 

 

III.SUJETU PASIBOAK

4. artikulua.

1.Sujetu pasiboak, zergadun moduan, izango dira pertsona fisiko nahiz juridikoak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergetarako Foru Arau Orokorreko 33.artikuluak aipatutako Entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatu edo haien onura jasotzen badute.

2.Zergadunen ordezko izango dira ondorengoak::

a)Etxebizitza edo lokala okupatzen dutenak mesedetu edo eragiten dituzten zerbitzu edo jardueren arabera ezarritako tasetan, higiezin horien jabeak, kasua bada kuota horiek dagozkien onuradunei jasanarazi ahal izango dizkielarik.

 

b)Suteen prebentzio eta itzaltze zerbitzuak emateagatik, aurri prebentzio, eraikuntza eta botatzeagatik, eta, orokorrean, pertsona eta ondasunak babesteagatik ezarritako tasetan, zerbitzua mantentzea barne ulertuko delarik, arriskua aseguratzen duten entitate edo elkarteak.

 

c)Lurzoruari eta hiri ordenazioari dagokion araudian aurreikusitako lizentzia urbanistikoak emateagatik ezarritako tasetan, lanen eraikitzaile eta kontratistak.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuak daude ondorengoak:

a)Norbanakoek eskatuta gauzatutako zerbitzu edo jarduerak badira, eskatzaileak.

b)Norbanakoek eskatu gabe, eskatzaileen ekintza edo hutsuneek zeharka eragindakoak, ekintza edo hutsune horiek egotz dakizkienak.

 

6. artikulua.

Ordenantza honetatik ondorioztatzen diren zerga zorren sujetu pasiboen ondoan, kasua bada Tarifak ezartzeko arauetan aipatzen diren pertsonak.

 

IV.SALBUESPENAK, GUTXITZEAK ETA ONURAK.

7. artikulua.

Salbuespenak edo beste onura fiskalak ezartzea ezartzeko xedapen orokorretan adierazitakoaren arabera izango da.

 

 

V.OINARRI EZARGARRIA.

8. artikulua.

Oinarri ezargarria da zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitza, Eranskinean jasotako terminoetan.

VI.KUOTA.

9. artikulua.

Zerga kuota, Eranskinean ezarritakoaren arabera, tarifa bat ezartzetik ateratakoa, horretarako ezarritako kantitate finkoa edo bi prozedurak batera ezarritakotik ondorioztatutakoa izango da.

 

VII.SORTZAPENA ETA EZARRALDIA.

10. artikulua.

Tasa zerbitzu edo jarduera gauzatzerakoan sortuko da.

 

VIII.KITAPENA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.

Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzari dagokion kitapena egingo du, kitatutako kantitatea dirutan ordainduko delarik Eranskinean jasotako ordainarazpen bakoitzeko arau partikularren arabera.

 

IX.TASEN KUDEAKETA.

12. artikulua.

Ordenantza honek araututako Tasen kitapen, bilketa eta ikusketari buruzko guztirako, bai eta zerga arau-hausteak kalifikatzeko eta kasu bakoitzean dagozkion zigorrak zehazteko, Gipuzkoa Lurralde Historikoko Foru Zerga-Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da ezargarri.

 

X.AZKEN XEDAPENA.

Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batera, eranskinean adierazitako datan onartu zen behin betiko, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, aldatzea edo deuseztatzea erabaki arte ezarriko delarik.

 

Eranskina

A) EPIGRAFEA:Udal zerbitzutik ura hornitzea

Euroak/hiruhil

Ur horniketa zerbitzuagatiko kuota:

Etxe zerbitzua 6,80

Industria zerbitzua 10,90

Euroak/m3

Ur kontsumoa Etxe zerbitzuarentzat, hiruhilabeteko kobrantza:

90 m3 arte 0,34

90 m3tik aurrera 0,90

Ur kontsumoa Industria zerbitzuarentzat, hiruhilabeteko kobrantza:

60 m3 arte 0,61

61 m3tik 90 m3ra 0,71

91 m3tik 110 m3ra 0,94

110 m3tik aurrera 1,12

Euroak/m3

Ur kontsumoa Nekazal explotazioentzako, hiruhilabeteko kobrantza:

100 m3 arte 0,23

101 m3tik 150 m3ra 0,35

150 m3tik aurrera 0,45

Ur kontsumoa edozein igerilekuetarako, hiruhilabeteko kobrantza

Kontsumoa 0,90

Kontadoreak mantentzeagatiko kuota:

Euroak/hiruhil

Etxe zerbitzua 1,20

Industria zerbitzua 1,25

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren azpiegiturak Finantzatzeko Kanona

Etxeko baliatzaileek 6,45

Nekazal baliatzaileek 6,45

Industri baliatzaileek 10,30

Euroak

B) EPIGRAFEAHirigintza planen kudeaketa

Interes partikularren ondorioz Arau Subsidiarioak

puntualki aldatzea 2.620

Zatikako Planak 2.620

Hiriztatze Proiektuak 2.620

Plan Bereziak 2.465

Zehaztapen Azterketak 1.870

Euroak

C) EPIGRAFEAAgiriak eman eta bideratzeagatiko tasak.

Jardunbide programak 1.860

Konpentsazio, Kooperazio edo Birzatiketa Proiek-

tuak 2.620

Onuradunaren aldeko desjabetze espedienteak 2.250

 

Aurri deklaratze espedienteak 1.170

Hirigintza galderak:

Idatzizko edozein txosten tekniko 50

Teknikaria tokira joatea eskatzen duen txostena 150

Beste agiriak

Agiri partikularretan Alkatetzaren oniritzia eta

beste sinadurengatik 0,50

Konpultsak, orri bakoitzeko 0,50

 

D) EPIGRAFEAUdal plano topografikoak igortzeko tasak.

A-0 Planoa, paperean (orri bakoitza) 33,65

Disketea, herriko topografia guztiarekin 1.685,00

Euroak

E) EPIGRAFEAUdal bulegoetako zerbitzu administratiboengatiko tasak.

Fotokopiak-A-4 (orri bakoitza) 0,08

Fotokopiak-A-4 (hiru orriengatik) 0,17

Fotokopiak-A-3 (orri bakoitza) 0,11

Fotokopiak-A-3 (hiru orriengatik) 0,26

Fax igorpena (orri bakoitza) 1,30

Fax igorpena (hiru orriengatik) 3,20

Faxa jasotzea (orri bakoitza) 0,11

e-posta bidaltzea edo jasotzea 0,68

Internetetik informazioa inprimatzea (orri bakoitza) 0,42

Internet erabiltzea (ordu erdiz) 1,15

Internet erabiltzea (ordubete) 2,10

 

F) EPIGRAFEALizentzia urbanistikoak bideratzeagatiko tasa

6.000 euro baino gutxiagoko aurrekontua duten

lanetako lizentziak bideratzea 40

6.000 euro baino gehiagoko aurrekontua duten

lanetako lizentziak bideratzea 100

 

G) EPIGRAFEAEstablezimenduen irekitze eta jarduera lizentziak emateagatiko tasak

Jatetxeak, musika edaritegiak, pub eta antzekoak 470,65

Edaritegiak, kafetegiak eta antzekoak 218,20

Banketxeak eta Aurrezki Kutxak 2.616,90

Biltegi handiak, hipermerkatuak eta antzekoak 2.228,65

Euroak

Zimenak, antzerki eta antzekoak 461,30

Kasino, dantzatoki eta bingoak 2.181,90

Hotelak, egoitzak, ostatuak eta pentsioak 873,30

Okindegiak, esnetegiak, arrautzategiak, frutate

giak, dietetika produktuak eta antzekoak 175,10

Gozotegiak, txokolategiak, helatudendak eta

antzekoak 175,10

Erlojutegiak, bitxitegiak, zilartegiak eta antzeko-

ak 218,20

Familiarteko zurgindegiak, ebanisteriak, latorritegiak, oinetakoak konpontzeko tailerrak eta antze-

koak 218,20

Liburudendak, egunkari eta aldizkari salmentak

eta antzekoak 175,10

Jarduera desberdinetako akademiak 175,10

Auto-eskolak eta alokairuzko ibilgailuak 434,30

Merkatal lokalak orokorki 175,10

Supermerkatuak eta handizkako salmenta estable-

zimenduak 434,30

Gasolindegiak 2.616,20

Edari, olio, pentsu biltegiak eta antzekoak 175,10

Ileapaindegiak eta antzekoak 218,20

Harategiak eta arrandegiak 218,20

Euroak

Bidai agentziak 218,20

Gimnasioak eta antzekoak 434,30

Zehaztu gabeko besteak 218,20

Gestoriak eta bulegoak orokorki, jarduera profe-

sionaletako bulegoak 218,20

Erietxeak, mediku kontsultategiak, dentistak eta

antzekoak 218,20

Botikak eta tabakodendak 218,20

Jolastokiak 2.181,90

Garaje kolektiboak, plaza bakoitza 86,75

G.L.P. deposituak eta antzekoak 86,75

 

Industriak orokorki:

Euro/m2

500 m2-tako azalera bitartean 1,71

501 m2tik 1.000 m2ra 855 euro gehi 1,01

1.001 m2-tik 5.000 m2-ra 1.360 euro gehi 0,82

5.000 m2-tik aurrera 4.640 euro gehi 0,65

 

Establezimendua irekitzea titularra udalerri bereko beste toki batetan garatzen ari zen jarduera lekualdatzearen ondorio bada, ezarritako tarifa aurreko epigrafean dagokionetik %50ean gutxiagotuko da.

 

H) EPIGRAFEAUdal hilerrian zerbitzu eta kontzesioak emateagatiko tasak

Nitxo normala 10 urtetarako alokatzea 187,00

Nitxo txikia 20 urtetarako alokatzea 187,00

Panteoi pribatuan lurperatzea 103,90

Panteoi pribatuan gorpuzkinak kentzea 83,10

 

I) EPIGRAFEAZabor eta hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak.

Euroak/hiruhil

Etxe Zerbitzua 11,65

Komertzio eta Industria Zerbitzua:

Edaritegi, kafetegi, jatetxe, harategi, arrandegi eta

frutategiak, 32, 85

Industri-lokal eta supermerkatuak 34,50

Gainontzeko merkatal lokalak 29,70

Banku eta Aurrezki Kutxak 23,60

 

J) EPIGRAFEAUdal domeinu publikoko ondasunak mahai, aulki edo antzekoez pribatuki erabili edo aprobetxatzeagatik tasak.

Tabernak, Kafetegiak, Jatetxeak, etab. 141,30 urtea

K) EPIGRAFEAHesiak, aldamioak, zutabe, eustaga eta eraikuntza materialekin udal domeinu publikoko ondasunen erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik tasak.

Kontzeptua Unitatea euro/eguna

Kontainerra elementua 2,10

Hesiak m2 0,41

Andamioak m. Lineala 0,26

Puntalak Elementua 0,16

Asnilak m2. Lineala 0,16

Merkantziak m2 1,04

Eraikuntza materiala eta zaborrak m2 1,04

Kontzeptua Unitatea euro/hila

Kontainerra elementua 58,70

Hesiak m2 10,15

Andamioak m. Lineala 5,10

Puntalak Elementua 3,25

Asnilak m2. Lineala 3,25

Merkantziak m2 19,75

Eraikuntza materiala eta zaborrak m2 19,75

Kontzeptua Unitatea euro/urtea

Kontainerra elementua 509,10

Hesiak m2 91,95

Andamioak m. Lineala 48,55

Puntalak Elementua 38,45

Asnilak m2. Lineala 38,45

Merkantziak m2 195,35

Eraikuntza materiala eta zaborrak m2 195,35

 

L) EPIGRAFEABarraka eta feri-postuekin udal domeinu publikoko ondasunen erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik tasak.

Euroak

Barraka eta feri-postuak, orokorrean 98,70

Feri-postu txikiak 36,35

 

M) EPIGRAFEAUdal frontoia erabiltzeagatiko tasak

Frontoiaren erabilpena (orduko) 7,05

Aldagelen eta dutxen erabilpena (pertsonako) 0,85

 

N) EPIGRAFEAAuto-taxi lizentziak eta baimen administratiboak emate jarduera

Taxilari lana garatzeko lizentziak:

Udal lizentzia emakida bakoitza 945,00

Lizentziaren erabilera eta explotakuntza, urteko 37,50

Lizentziak eskualdatzeko baimena 1.290,00

Baimendutako emakida ibilgailua aldatzea 15,25

Lehenengo graduko familiartekoei «Mortis causa» eskualdatzea baimentzeak %80ko onura ezarriko zaio kuotari.

 

 

O) EPIGRAFEAKultura eta kirol areetan jarduera zerbitzuak

Euroak

Haurrentzako ikastaroak (ikastaroko matrikula)

Plastika 18

Materiala 18

Antzerkia 18

Bertso eskola 25

Euskal Dantza 45

Ikastaroak orokorrean (ikastaroko matrikula)

Funky, Hip.hop 57

Eskulanak 57

Patchwork 57

Sendabelarrak 57

Guraso eskola 25

Sukaldaritza 25

Brikolajea 30

Automakilaia 20

 

Udal zergen tipo, kuota eta tarifak ezarri eta aldatu

 

A)Jarduera ekonomikoen gaineko Zerga %1,5

B)Hiritar izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga

— Industria edo zerbitzu erabilerako lurretan

dauden hiri ondasunak %0,3050

— Gainontzeko hiritar izaerako ondasunak %0,1453

Zerga honen %50eko onura izango dute, martxoaren 9ko 4/2003 Foru Arauko 15-1 b) artikuluaren arabera familia ugarien titular diren sujetu pasiboek, beti ere bere ohizko etxebizitza bada.

 

C)Landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga

Zerga honi ezartzeko karga-tasa %0,78

D)Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Euroak

a)Turismoak

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 26,00

9-11,99 zaldi fiskaletakoak 51,95

12-13,99 zaldi fiskaletakoak 88,30

14-15,99 zaldi fiskaletakoak 134,45

16-19,99 zaldi fiskaletakoak 187,30

20 zaldi fiskal baino gehiagokoak 246,50

b)Autobusak

21 plaza baino gutxiagokoak 122,05

21-50 plazatakoak 173,75

50 plaza baino gehiagokoak 217,25

Euroak

c)Kamioiak

1.000 Kg. karga erabilgarri baino gutxiago 61,90

1.000-2.999 kg. karga erabilgarrikoak 122,05

3.000-9.999 kg. karga erabilgarrikoak 173,75

10.000 kg. karga erabilgarri baino gehiagokoak 217,25

d)Traktoreak

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 25,85

16-24,99 zaldi fiskaletakoak 40,70

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 122,05

e)Trakzio mekanikozko ibilgailuek eramandako erremolke eta semierremolkeak

1.000 kg. karga erabilgarri baino gutxiagokoak 25,85

1.000-2.999 kg. karga erabilgarrikoak 40,70

3.000 kg. karga erabilgarri baino gehiagokoak 122,05

f)Beste ibilgailuak

Ziklomotoreak 6,75

125 z.k. bitarteko motozikletak 6,75

125-250 z.k.ko motizikletak 11,75

250-500 z.k.ko motizikletak 24,20

500-1.000 z.k.ko motozikletak 52,45

1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 112,95

 

Gainontzeko Ordenantza Fiskalen indarraldia aldaketarik gabe mantentzen da.

Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatutako aginduan aurrikusitako eraginetarako.

Esandako Foru Arauak 18.1 artikuluan xedatzen duenarekin bat, tipoak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak finkatu eta aldatzeari buruz onartutako erabakia horien aurka, interesatuek erekurtso kontentzioso-administratiboa tartejat dezakete Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Aretoan aurrean, bi hilabeteko epearen barruan, aipatutako erabakiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera kontatuta.

Dena den eta aipatutako aginduak baimentzen duen bezela, aipatu interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, aipatutako erabakiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera kontatuta.

 

Zizurkil, 2003ko abenduak 31,—Alkateak.

(13431)