Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 23104 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEGAZPIKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

legazpiko UDALA

Iragarkia

 

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behin betirako altxa dira 2004ko Urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketari buruz 2003ko Urrian 29an Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiak, berauetan aldatutako testuak honela geratzen direlarik:

 

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

 

I. KAPITULUA:Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak erautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 3. Sekzioko III. Atalburuan eta zergari buruzko 12/1989 berariazko arauean xedatutakoaz bat, landa- eta hiri-ondasun higiezinen gaineko zerga arautu eta galdatu egiten da.

2. artikulua.

Higiezinen gaineko zerga ondasunen gainean zuzenki ezartzen den zerga da eta horien balioa zergapetzen du.

3. artikulua.

1.Honakook izango dira zerga honen egitate zergagarri: udal barrutian kokatuta dauden landa- eta hiri-ondasun higiezinen jabetza edo gozamenezko nahiz gainazaleko ondasun-eskubideen titulartasuna, edo aipatutako ondasunen gaineko nahiz ondasun horiek atxekita dauden zerbitzu publikoen gaineko titulartasuna.

2.Zerga honi dagokionez, hiri ondasun higiezintzat honakook hartuko dira:

a)Hiri lurzorua, arau subsidiarioek urbanizagarritzat jotakoa, urbanizagarria edo autonomiaren legeek halakotzat jotakoa, Estatuaren legeek lurzoru urbanizagarriari aitortzen dizkioten hirigintza ahalmenak izateagatik.

Halaber, hiri ondasun higiezintzat joko dira hiri eraikuntzek okupaturiko lurzoruak eta bestelako lurzoruak baldin eta badauzkate zoladuradun bideak edo zintarridun espaloiak eta, gainera, estolderia, ur hornidura, elektrindarraren hornidura eta argiteria publikoa.

 

Nekazaritzazko legeetan xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak ere horrelakotzat hartuko dira, beti ere zatikatze horrek lurren nekazal erabilera edo nekazal izaera aldatzen ez dituzten artean Zerga honenak ez diren eraginetarako.

 

 

b)Hiri-eraikuntzak, hurrengo hauek hartuko direlarik horrelakotzat:

— Eraikinak, eraikitzeko erabili diren osagaiak, kokatuta dauden lekuak, jasoak diren lurzoruaren mota eta izango duten erabilera edozeintzuk direlarik ere, eraikieragatik garraia badaitezke ere eta kokatuta daduen lurra eraikuntzaren jabearena ez bada ere eta, beraien berdinesgarri diren merkatari- eta industria- instalazioak, hala nola, dikeak, biltontziak eta kargatokiak.

 

— Urbanizatzeko eta hobetzeko obrak, hala nola lauketak eta gune estalgabeak erabiltzeko egiten direnak, honelakotzat azokarako esparruak, haize ageriko gordailuak, kirolzelaiak eta kiroldegiak, kaiak, aparkalekuak, eraikuntzei erantsitako guneak, presak, ur jauziak eta urtegiak, horien azpiak ere barne.

 

 

— Hurrengo artikuluan landazkotzat kalifikatuko ez diren gainerako eraikinak.

3.Zerga honi dagokionez, honakook hartuko dira landa-ondasun higiezintzat:

a)Aurreko artikuluko a) atalean xedatutakoaren arabera hirikotzat hartzen ez diren lurrak.

b)Landa-eraikinak, horrelakotzat landa jitezko lurretan egon eta nekazal, abel edo baso ustiapenak garatzeko behar beharrezkoak diren nekazal eraikin eta instalazioak hartuta.

 

 

Zerga honi dagokionez, nekazal, abel edo baso ustiapenetan erabiltzen diren aparamen edo txabolak ez dira eraikuntzatzat hartuko, horiek eraikitzean erabiltzen diren materialak arinak eta iraungaitzak direlako, lurra areago probetxatu, lugintzak babestu, abelburuak haize agerian aldi baterako gorde edo ihardueraren menpeko lanabes eta tresna bereziak gordetzeko bakarrik balio dutenean; zerga honi dagokionez, landazko lurrei erantsitako obrak eta hobekuntzak ez dira eraikuntzatzat hartuko, lur horien balioaren zati banaezin izango baitira.

 

 

 

II. KAPITULUA:Salbuespenak

4. artikulua.

1.Udal honek ematen dituen salbuespenek eskaria egin eta hurrengo zerga-ezarraldian sortuko dituzte ondorioak.

 

2.Hurrengo ondasunok daude iraunkorki salbuetsita:

a)Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarenak, Estatuarenak eta toki erakundeenak; nazioaren defentsa, herritar segurtasuneta irakaskuntza zein kartzela zerbitzuen menpe badaude. Halaber eta probetxamendu prubliko eta doakoa izanez gero, errepideak, bideak eta gainerako lurgaineko bideak.

 

b)1 Udalarenak diren herri-lurrak eta esku amankomunean diren mendiak.

— Udalarenak, Udalaren erakunde beregainenak nahiz osorik Udalarenak diren elkarteenak direnak, erabilera edo zerbitzu publikorako izendatuta eta udal barruti honen baitan badaude;baina, administrazio emakidaren pean ez baldin badaude, salbu eta hartuta duena, titularra, irabazi asmorik gabeko elkarteren bat baldin bada. Elkarteen Erregistroan izena emanda dagoena eta Udalaren intereseko ekintzak egiten dituena harekin batera.

— Mankomunitateenak, mankomunitatearen erakunde beregainenak nahiz osorik mankomunitate horienak diren elkarteenak direnak, erabilera edo zerbitzu publikorako izendatuta eta mankomunitate horien jardun eremuaren baitan badaude; baina, administrazio emakidaren pean ez baldin badaude, salbu eta hartuta duena, titularra, irabazi asmorik gabeko elkarteren bat baldin bada, Elkarteen Erregistroan izena emanda dagoena eta Udalaren intereseko ekintzak egiten dituena harekin batera.

c)Hazkunde geldiko espeziez landatutako basoak, titulartasun publiko nahiz pribatukoak. Salbuespen honen barnean probetxamendu gisa zura duten hazkunde geldiko baso-espezieak daude, baita honelakoak dituzten baso-aldeak, beti ere zuhaitzen dentsitatea espezie horren ohizkoa bada.

 

d)Eliza Katolikoarenak, Estatuak eta Sede Santuak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz izenpeturiko Hitzarmenean aurrikusitakoaren arabera:

— Elizkizunetarako erabiltzen diren tenplu eta kaperak, beren dependentziak edo eraikinak eta elizaren zereginetarako erabiltzen diren lokal erantsiak.

— Apezpiku, kalonje eta apaiz arimazainen egoitzak.

 

— Kuria diozesiarraren eta parrokiaren bulegoetarako lokalak.

— Apaizteria prestatzeko seminarioak eta elizaren unibertsitateak, elizako ikasgaiak irakasten badituzte.

 

 

— Nagusiki orden, erlijio-kongregazio eta bizitza sagaratuko institutuen etxe edo komentuak izateko erabiltzen diren eraikinak.

e)Katolikoak ez diren baina legez aintzatetsita dauden Konfesio Elkarteenak, Konstituzioaren 16. artikuluak aipatzen dituen lankidetza-hitzarmenak ezarriz gero, hitzarmen bakoitzaren edukinaren arabera.

1.Espainiako Erakunde Ebanjelikoen Espainiar Federakuntzaren barruan dauden elizen jabetza-ogasun hauek:

 

— Eliz ospakizunetarako lekuak eta elizkizunetarako eta apaizen etxebizitzetarako erabiltzen diren areto edo eraikinak eta erantsitako lokalak.

— FEREDE-n sartutako Elizen bulegoetarako erabiltzen diren lokalak.

— Eliz ministroen heziketarako apaiztegiak, elizari dagozkion ikasketak bakarrik ematen direnean.

 

2.Espainiako Israeldar Elkarte-Federakuntzen jabetza diren ogasun hauek:

— Eliz ospakizunetarako lekuak eta elizkizunetarako erabiltzen diren areto edo eraikinak eta erantsitako lokalak.

— Israeldar Komunitateen Federazioan sartutako Komunitateen bulegoetarako erabiltzen diren lokalak.

— Eliz ministroen heziketarako zentruak, errabinotarren ikasketak bakarrik ematen direnean

 

3.Espainiako Batzorde Islamikoaren, eta beraien elkarte-kide direnean ogasun hauek:

 

— Mezkitak edo eliz ospakizunetarako lekuak eta elizkizunetarako, islamiarrak bertaratzeko, Imanen eta erlijio islamiarraren zuzendarientzat erabiltzen diren areto edo eraikinak eta erantsitako lokalak.

— Espainiako Islamiar Batzordean sartutako Komunitateen bulegoetarako erabiltzen diren lokalak.

— Imanen eta erlijio islamiarraren zuzendarien heziketarako bakarrik erabiltzen diren zentruak.

f)Gurutze Gorria eta horrekin parekagarri izanik, erregelamenduz zehaztuko diren erakundeak.

g)Atzerriko gobernuenak, diplomazia eta kontsultako ordezkaritzarako edo beren Organismo ofizialetarako direnean, elkarrekikotasuna baldintza delarik edo indarrean dauden Nazioarteko Hitzarmenen arabera.

h)Indarreko Nazioarteko Hitzarmenak direla bide salbuespena aplikagarri duten erakundeak.

 

i)Trenbideak dituzten lurrak eta lur horietako eraikinak, geltoki, biltegi edo linea horiek ustiatzeko utziezinezko den beste edozein zerbitzutarako direnean.

 

Beraz, ez dira salbuetsiko ostalaritzako establezimenduak, ikuskizunetakoak, merkatari guneak eta zabalaldirakoak, enplegatuentzako etxebizitzak, Zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak.

j)Espreski eta banan-bana kultur intereseko monumentu edo lorategi gisa deklaratu eta idatziz jasota daudenak, indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.

Ez dira salbuetsiko Arkeologialde eta Leku zein Multzo Historikoak mugatzen dituen esparruaren barruan egon eta horietan osorik integratuta dauden hiri-ondasun guztiak, bai, ostera, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:

 

— Arkeologi aldeetan, indarrean dagoen legeriak aipatzen duen hirigintza-planeamenduko tresnetan babes bereziko objetutzat sartutakoak.

— Leku eta Multzo Historikoetan, 50 urtetakoak edo zaharragoak izan eta indarreko legerian aurrikusitako katalogoan babes integraleko objetu gisa sartutakoak.

 

k)601 euro baino gutixagoko oinarri ezargarria duten hiri-ondasunak eta landa jitezkoak, sujeto pasibo bakoitzak Udalerrian dituen ondasun landatar guztiei dagokien oinarri ezargarria 1.202 euro baino txikiagoa denean. Muga horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretako Foru Arauean eguneratu ahal izango dira.

 

l)Unibertsitate publikoarenak, beren eginkizunak egiteko izendatutakoak, eta hezkuntza-itunen erregimenaz lagundutako ikastetxe pribatuak, zatiko edo osoko itunpeko ikastetxe-izaerari eusten badiote.

 

m)Martxoaren 24eko 5/1995eko Foru Arauko 1. atalean ezarritako baldintza subjetibo zein objetiboak eta hura garatuko duten arauak betetzen dituzten Fundazio eta Elkarteak, erabilgarritasun publiko deklaratutak, kontraprestaziobidez hirugarrengoei utzitako ogasunak ez badira, gizarte erakunde bezala edo helburu berezia bete behar dituzten iharduerei badagozkie eta helburu berezitzat jotzen ez dituzten ustiapenak garatzeko erabiltzen ez badira, 1994ko urtarriletik aurrera.

 

3.Hurrengo ondasunok daude aldi baterakoki salbuetsita:

c) Pasartean ez dauden basoak; Korporazio, Erakunde eta partikularrek baso birlandaketak egiten dituzten finken zati birlandatuari dagokionez, eta baso-Administrazioak onetsitako antolamendu-egitarau edo plano teknikoen menpeko zuhaiztiek bisortzen dituzten zatiak ere.

 

Salbuespen honek 15 urtez iraungo du, eskabidea egin eta hurrengo zerga-ezarralditik aurrera.

III. KAPITULUA:Subjektu pasiboak

5. artikulua.

1.Zerga honen sujeto pasiboak ondorengo zergadunak dira: pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun-komunitateak eta gainerako erakundeak, nortasun juridikorik ez izan ez arren, zergagarri den batasun ekonomiko bat nahiz ondare banandua osatzen badute, beti ere honelakoxeak direnean:

a)Gozameneko edo gainazaleko ondasun-eskubiderik ez duten kargapeko ondasun higiezinen jabeak, edota administrazioko emakideak.

b)Kargapeko ondasun higiezinen gaineko gozamenaren ondasun-eskubidearen titularrak.

c)Kargapeko ondasun higiezinen gaineko gainazaleko ondasun-eskubidearen titularrak.

d)Kargapeko ondasun higiezin zein atxekiturik dauden herri-zerbitzuen gaineko administrazio-emakidaren titularrak.

 

2.Aurreko atalean jarritakoa aplikatzeak ez du esanahi zergadunak beste bati erantsi ezin dionik, betiere zuzenbide komuneko arauak errespetatuta.

6. artikulua.

1.Ordaintzeke dauden zerga-zorren erantzule subsidario dira 3. artikuluan aipatutako eskubideak edozein kausa dela bitarte eskuraturik, zerga-aitormena Ordenantza honetako 17. artikuluan ezarritako epean aurkeztu dutenak.

 

2.Ordaintzeke dauden zerga-zorren erantzule solidario dira 3. artikuluan aipatutako eskubideak edozein kausa dela bitarte eskuraturik, Ordenantza honetako 17. artikuluan ezarritako epean eraikin berriei eta notarioren batek egiletsitako edo Erregistro Publikoetan erregistratutako agirietan jasotzen ez diren aldaketa fisiko, ekonomiko zein juridikoei buruzko zerga-aitormena aurkeztu ez dutenak.

 

IV. KAPITULUA:Oinarri zergagarria

7. artikulua.

1.Azalpena.- Ondasun higiezinen katastroko balioa izango da zerga honen oinarri zergagarria, balio horrek merkatuko balioa gaindituko ez duelarik.

2.Kastastroko balioa ondorengoa izango da:

a)Hiri-ondasun higiezinetan: lurzoruaren eta eraikuntzen balioak.

b)Landa-ondasun higiezinetan: lurraren eta eraikuntzen balioak.

3.Balioesteko irizpideak.

Ondasun higiezinen balioa neurtzeko, 1989ko abenduaren 28ko Aginduan, urtarrilaren 6ko 6/1999 Foru Dekretuan, martxoaren 7ko 15/2000 Foru Dekretuan eta hauen ondorengo arau bateratsuetan ezarritako arau teknikoak eta balioen oinarri-taula erabiliko da, higiezinen katastroetan gordetzen diren datuetatik abiatuta, merkatua erreferentzitzat hartuz eta honako balioespen-irizpideei jarraiki:

 

a)Hiri-ondasun higiezinetan:

1)Lurzoruaren balioa kalkulatzeko, berari dagozkion hirigintz inguruabarrak izango dira kontuan;

2)Eta eraikuntzen balioa kalkulatzeko, hirigintzazko eta eraikuntzazko baldintzak ezezik, izaera historiko-artistikoa, erabilera edo xedea, kalitatea eta aintzinatasuna, eta eragina izan dezakeen beste edozein faktore ere izango dira kontuan.

b)Landa-ondasun higiezinetan:

1)Lurren balioa honela kalkulatuko da:

a)Beren benetako errentak edo potentzialak erregelamenduz ezarriko den interesean kapitalizatuz kalkulatuko dira, oinarri gisa lurraren ekoizmena, lugintza zein probetxamendu desberdinak eta katastroko ezaugarriak erabilirik; errenta horiek kalkulatzeko, nekazal ezaugarri homogeneodun alde edo eskualde bakoitzeko errentamendu zein gasailak ikertzetik lortuko diren datuei heldu ahal izango zaie.

b)Ustiapenaren izaerak edo udalerriaren ezaugarriek benetako errentak jakiten zailtzen dutenean, ondasunen katastroko balioa, hobekuntza iraunkorrak eta landaketak barne, kalkulatzeko; teknika, nekazaritza eta ekonomiaren inguruko faktoreei eta horiei dagozkien inguruabarrak erabili ahal izango dira.

Horiek kalkulatzeko ondorengoak izango dira kontuan:

— Lurretan egindako hobekuntzak.

— Ekoizten hasi arte igarotako urteak.

— Kasu guztietan: probetxamendu handiagoa ekar dezaketen ekoizpen-bide arruntak ezartzea edo erabiltzea.

 

— So-ekoizpenak dituzten lurretan: sail landatuaren adina, zuhaiztiaren egoera eta probetxamendu-zikloa.

 

2)Eta eraikinen balioa kalkulatzeko, hiri-eraikuntzeei buruzko arau berak izango dira kontuan, eraikuntzen izaerak onartzen duen neurrian.

8. artikulua.

1.Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamenduko Toki-Zergen Zerbitzuaren bitartez, hiri-izaeradun katastroko balioak finkatuko ditu Ordenantza honetako 7-3a) artikuluan ezarritako balioespen-irizpideekin bat, ondorengo prozedurari jarraituz:

 

a)Foru Aldundiak balioen-txostenak prestatuko ditu, bertan jasoko direlarik balioespen-irizpideak, taulak, indarreko hirigintza planeamendua -hiri lurzorua behar bezala mugaturik eta katastroko balioak finkatzeko beharrezko diren gainerako elementuak.

 

Ondasun baten zati bat herri batean eta beste bat beste batean edo gehiagotan egonez gero, badago aukera eraikin bakoitzarentzat edota beren erabilera edo helburua dela eta talde homogeneoa osatzen duen sail batentzat txosten bat egin eta baloratzeko.

b)Foru Aldundiak entzunaldia emango dio Udalari hamabost egunen buruan balioen mugaketari eta txostenari buruzko eritzia eman dezan. Txostena aztertuta, Foru Aldundiak egoki iritzi bezala erabakiko du eta balio txostena onartuko.

c)Balioespen txostenak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu behar ditu. Ondoren, jendaurrera aterata izango dira, 15 egun, Foru Aldundiari berari berraztertze errekurtsoa egiteko bidea izan dadin, hala nahi izanez gero, edota Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratibora jo eta erreklamazioa egiteko.

 

Ondoriozko katastro balioak indarreko bihurtu aurreko urteko urriaren 1a baino arinago, txostenak onartzea eta jendaurrera aterata edukitzeko epea irekitzea GAOn eta udal ediktu bidez argitaratuko dira.

 

d)Txostenak jendaurrera aterata edukitzeko epea pasatutakoan, hortik ateratzen diren katastro balioak banan-banan jakinarazi behar dira subjektu pasiboari katastroko balio berriak, baliook ondorioak izan eta aurreko urtean.

 

Katastro balioak finkatzeko egintzak arrazoitu egin beharko dira haiei buruzko jakinarazpen indibidualetan datu hauek adieraziz: Balio horiek finkatzeko erabilitako ponentzia, zona edo azpizona katastrala, lurzoruaren balio eragingarria, eraikuntzaren kostua, aplikatutako koefiziente zuzentzaileen identifikazioa, ondasun higiezinek katastroaren ondorioetarako duten azalera eta, azkenik, lokalaren antzinatasuna eta helburua.

ME ponderazio koefizientea ere aipatu beharko da, balio katastrala zehazteko prozedurak aurreikusten duena eta kasu bakoitzean aplikagarri dena.

2.Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-izaerako katastroko balioak ere finkatuko ditu, Ordenantza honetako 7-3b artikuluan ezarritako balioespen-irizpideekin eta erregelamendu bidez onetsiko den prozedurarekin bat.

9. artikulua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamentuko Toki Zergen Zerbitzuaren bitartez, Ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritako balioespen-irizpidearen arabera ezarritako katastroko balioak zortzi urterik behin azertuko ditu berriro.

10. artikulua.

1.Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Departamentuko Toki Zergen Zerbitzuaren bitartez, katastroko balioak aldatu egingo ditu, ofizioz edo Udal honek eskatuta, hirigintz planeamenduak eta beste inguruabarrek alde handia erakusten dutenean planeamenduaren eta udalerri honetako edo bertako tokiren bateko ondasun higiezinen merkatuko balioen artean.

 

2.Katastroko balioak aldatzeko beharrezkoa izango da nahitaez txosten berriak egitea edo indarrekoak aldatzea ordenantza honetako 7. artikuluan xedaturiko moduan.

 

3.Balio txostenak aldatu ahal izango dira landa ondasunek horrelakoak izateari uzten dietenean 3.-2.a. artikuluan aurreikusitako egoeretariko batean egoteagatik.

 

4.Balorazio txostenak egindakoan, aurreko artikuluan adierazitako tramitean egin behar dira.

 

11. artikulua.

Foru Arau bidez eguneratu daitezke katastroko balioak, koefizienteak aplikatuz.

 

V. KAPITULUA:Zerga tipo eta zerga kuota

12. artikulua.

1.Zerga-tipoak Udalak finkatzen ditu, eta Ordenantza honetako eraskinean daude jasota.

2.Ordenantza honetako 7., 8., 9. eta 10. artikuluetan xedatutako balioak finkatu, berrikusi nahiz aldatzearen ondorioz katastroko balio berriak indarrean sartzen direnetik aurrera, 12/1989 Foru Arauan ezarritako zerga-tipo orokorrak handitu ahal izango ditu Udalak. Muga hauen baitan, betiere: 1000ko 0,4 eta 4 bitartean ondasun urbanoena eta 100eko 0,3 eta 1,1 bitartean landa ondasunena.

 

13. artikulua.

Zerga honen kuota lortzeko, oinarri zergagarria zerga-tipoaz biderkatu beharko da, eta onarturiko hobaria emaitzari ezarri beharko zaio hala egin behar izanez gero.

 

VI. KAPITULUA:Zergaren sortzapena

14. artikulua.

1.Zerga hau zerga-ezarraldiaren lehen egunean sortzen da.

 

2.Zerga-ezarraldia eta berezko urtea bat datoz.

 

VII. KAPITULUA:Hobariak

15. artikulua.

1.Hobariak sujeto pasiboak eskatu beharko ditu.

2.Udal honek ematen dituen hobariek eskabidea egin eta hurrengo zerga-ezarraldian izango dituzte ondorioak.

 

3.Zerga-ezarraldi bakoitzean ezingo da hobari bat baino gehiago izan inoiz ere.

4.Kuotaren hobaria izango dute aurrez eskaera eginez gero Udalari:

a)% 50ekoa Higiezinen Urbanizazio, Eraikuntza eta Sustapenerako Enpresen ihardueraren xede diren eta ibilgetuaren ondasuenen artean ez dauden ondasun higiezinak.

 

Hobari-aldiaren barnean urbanizazio- edo eraikuntza-aldia gehi lanak bukatu ondorengo urtebetea izango dira. Halaber, ezingo ditu gainditu urbanizazio- eta eraikuntza-lanak hasi zirenetiko hurrengo hiru urteak.

b)% 50ekoa, sujetu pasiboak familia ugarien titularrak direneko etxebizitak.

5.Landa ondasun higiezinek %95eko hobaria izango dute nekazaritza kooperatibenak edo denok batera ustiatzekoak izanez gero.

 

VIII. KAPITULUA:Kudeaketa eta likidazioa

16. artikulua.

1.Zerga urtero egiten den Erroldaren bitartez kudeatzen da, eta Errolda honetan ematen diren aldaketei eta altei dagozkien kitapenengatik.

2.Errolda udalerri honetan zergapeturiko ondasun higiezinak hartzen dituzten zentsuek osatutako agiria da, landalurrekoak eta hirilurrekoak banatu eta behar bezala zerrendatuta identifikatzen dituelarik, sujeto pasibo fiskalak eta katastroko balioak adierazirik.

 

Hiri izaerako ondasunen gaineko zergaren erroldak katastroko erreferentzia eta zenbaki finkoa ere jaso behar ditu, gainerako datuekin batera.

3.Erroldan agertzen diren datuak higiezinen katastroan zerga-ondorioak dituztenen irudi izango dira.

 

4.Erroldan ondorengoak jaso beharko dira:

a)Bai adierazpenen bidez bai ofizioz, zergapeko ondasunek azken urte naturalean jasaten dituzten aldaketa fisikoak, ekonomikoak nahiz juridikoak. Horiek gertatu ondorengo zerga-ezarraldian izango dituzte ondorioak aldaketok.

 

b)Balioak finkatu, berrikusi nahiz aldatzeko ekintzetatik eratorritako aldaketak. Horiek bakoitzaren txostenak argitaratu ondorengo zerga-ezarraldian izango dituzte ondorioak.

 

c)Balioak eguneratzetik eratorritako aldaketak. Hauek gaitzen dituen Legearen arabera izango dituzte ondorioak

5.Zerga honetan xedatutako ondorioetarako, ondorengoak jotzen dira ondasunei dagozkien aldaketatzat:

 

a)Fisikoak: eraikuntza berriak egitea eta daudenak zabaltzea edo eraistea, erabat nahiz zati batean. Ez dira aldaketatzat hartuko eraikinak kontserbatzeko xede hutsez egiten diren lan eta konponketak, nahiz eta aldizkakoak izan, eta ezta ere apaindurako elementuak besterik ukitzen ez dituzten lanak.

 

Halaber, aldaketa fisikotzat hartuko da landatarrak diren ondasun higiezinetan landaketak edo probetxamenduak aldatzea.

b)Ekonomikoak: higiezinen erabilera eta zertarakoa aldatzea, baldin eta aldaketa fisikorik ez badakarte.

 

c)Juridikoak: Tituluduntza eskualdatzea edo Ordenantza honetako 7. artikuluan aipatzen diren eskubideak eratzea, eta ondasun higiezinak banatu edo zatitu eta taldekatzea.

 

6.Aldaketon ondorioz higiezinen katastroetako datuetan egingo diren zuzenketak eragindakoei jakinaraziko zaizkie.

Ez dago zertan izapidetza hori gauzaturik aldaketek jatorri juridikoa izanez gero jabetza eskualdatu delako edo gozamen eta azalerako gauza eskubideak zein administrazio emakidak eratu direlako, hori dena gauzatzeko eragindako lagunak aurkezturiko aitorpenari erantsitako dokumentuak baino kontuan hartu ez badira.

Zergapeturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoek horiek gertatu ondorengo zergaldian izango dute eragina, baina eragin hori ez da lotuta geratuko egintza administratiboen jakinarazpenari.

 

7.Salbuespenak eta hobariak gestionatu, likidatu, eman eta ukatzeko ahalmenak, baita ikuskatzekoak eta zergak biltzekoak ere, hala borondatezko aldian nola premiamendu bidean, Udalari dagozkio, eta honek aipatutako hitzarmenean xedatutakoarekin bat erabiliko ditu.

8.Lurzoruaren mugaketak eta balioei buruzko txostenak egitea eta onestea, katastroko balioak finkatu, berrikusi eta aldatzea, zergaren katastroei eta erroldari datxezkien gainerako eginkizunak eratu, berrikusi eta kontserbatzea zein gainontzeko zereginak, eta salbuespenen zein hobarien eskarietan txostenak egitea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ez besteren zereginak dira.

9.11/1989 Foru Arauarekin bat, zerga honi aplikagarri zaizkio Zergetako Foru Arau Orokorrean kudeaketari, likidaziori, ikuskaketari, bilketari, eta zerga-urrapenei eta zehapenei buruz jasotako arauak.

 

IX. KAPITULUA:Betebehar formalak eta zerga arlokoak

17. artikulua.

1.Sujeto pasiboek alta-adierazpenak egiteko eta udalerri honetan kokatutako ondasun higiezinen aldaketa fisiko, ekonomiko zein juridikoen berri emateko betebeharra dute. Horretarako inprimaki normalduak erabili beharko dituzte, eta ondoren Udal honetan aurkeztu segituan adierazitako epeetan. Inprimakiari agiri hauek erantsi beharko zaizkio: salbuespenak edo hobariak aitortzen dituen eskubidearen egiaztagiria, aldaketa jasotzen duen agiri publikoaren edo epaitegi- nahiz administrazio-egintza agertzen den agiriaren fotokopia, eta zerga honen azken ordainagiriaren fotokopia; datu horiek notarioek egiletsitako agirietan nahiz Erregistro Publikoetan inskribatutako agirietan jasota daudenean salbu.

a)Eraikuntza berriengatiko altak, edo ondasun higiezinetan gertatutako aldaketa fisikoengatiko adierazpenak direnean, bi hilabete, lanak bukatzen diren egunaren biharamunetik aurrera.

b)Aldaketa ekonomikoengatiko adierazpenak direnean, bi hilabete, erabilera edo zertarakoa aldatzeko administrazio-baimena ematen den egunaren biharamunetik aurrera.

 

c)Aldaketa juridikoak direnean, bi hilabete eskrituraren edo aldaketa gauzatzeko agiria egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

2.Artikulu honetan esaten diren adierazpenak dagokion epean aurkezten ez badira, zerga-urrapen arintzat hartuko da.

 

3.Eskualdatzaileak Ordenantza honetako 3. artikuluan ezarritako eskubideen titulartasunaren eskualdaketari buruzko adierazpena ere gauzatu ahal izango du.

18. artikulua.

1.Sujeto pasiboek zerga-zorrak ondorengo epeetan ordaintzeko betebeharra dute:

a)Kobrantza iragarkian eta Udalaren Zerga Egutegian adierazitako epeetan.

b)Salbuespenez, zerga-biltzaile exekutiboak adierazitako epeetan, baldin eta geroratze- edo zatikatze-eskaria zuhurtziaz onirizten badu, ordaintzeko behartuta dagoenaren ondasunetan zorra ordaintzea galerazten dion inguruabar bereziren bat izateagatik.

2.Borondatezko epean egiten den zor-ordainketa baimendutako erakunde laguntzaileen bitartez egingo da.

3.Premiamendu bidezko zerga-ordainketa Zerga Bilketa Exekutiboaren bulegoetan egingo da.

4.Sujeto pasiboak zerga-zorra ordaintzen ez badu:

 

a)Ordainketa erreklamatu ahal izango zaie erantzule solidarioei edota subsidirioei, edo zerga-zorretan ondorengo direnei.

b)Ondasun higiezinen edo Ordenantza honetako 5. artikuluan aipatzen diren eskubideen eskualdaketetan, goian adierazitakoak izango dira zerga-zorrak ordaintzeko betebeharra izango dutenak.

AMAIERAKO XEDAPENA.

Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Aurreko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzeko Ordenantza Fiskala indarge geratzen da.

 

ERANSKINA:

ZERGA TIPOAK

 

Ondasunak Tipoa

A) Hiri ondasunak

Zoru industrial edo tertziarioan kokatuak %0,372

Gainerako hiri ondasunak %0,205

B) Landa ondasunak %0,737

 

 

 

EKONOMI JARDUERAREN GAINEKO ZERGA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

 

I. KAPITULUA:Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

1.1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, eta 1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretuak, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzaileak, batetik, eta, bestetik, gaia garatzen duten gainontzeko arauek xedatutakoa betez, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautu eta ordainarazten da.

 

2.Ekonomi Jardueren gaineko Zerga izaera erreala duen zuzeneko zerga da.

2. artikulua.

1.Udalerri honetan enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritze hutsa egongo da zerga honen pean, jarduera horiek toki jakin batean egin ala ez, eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.

 

2.Zerga honen ondorioetarako, meatze, industria, merkataritza, zerbitzu eta abeltzaintzakoak -menpekoak ez direnean- jotzen dira enpresa jardueratzat. Ez dira, beraz, halakotzat hartuko nekazaritza iharduerak, abelzaintzako menpekoak, basogintza eta arrantzakoak eta beraz horiek ez dira zerga honen pean egongo. Halaber, ez dira enpresa jardueratzat hartuko nekazaritzako ostatuen zerbitzua nekazaritzako, abeltzaintzako edo baso jardueraren osagarria denean.

 

 

Horretarako, mantenutzat nagusiki ustiaketatik kanpoko jaki eta pentsuak dituzten abeltzaintzako ustiategiak hartuko dira abelazkuntza independientetzat.

3.Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko, nork bere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen baditu, jarduera hori enpresa, lanbide edo arte jitezkotzat joko da.

 

4.Zergapeko jardueretan aritzea zuzenbidean onargarria den edozein eratan frogatu beharko da eta, bereziki, Merkataritza Kodeko 3. artikuluan eta hemen azaltzen diren moduetako batean:

a)Interesatuak zein bere legezko ordezkariek egindako edozein zerga aitorpenen bidez.

b)Interesatuak zein bere legezko ordezkariek eginbide batean, ikuskaritza akta batean nahiz bestelako zerga espedienteren batean aitortuz

c)Ekonomi jarduera badela agerian jarriko duen edozein publizitate mota, hala nola, iragarkiak, idazkiak, eraskuskariak, errotuluak...

d)Edozein organismo nahiz enpresaren kontabilitate liburu zein erregistrotatik hartutako datuak; horien arduradunek edo Administrazioak berak sinatuak izan behar dute.

 

e)bere kabuz zein zerga ahalmena duen administrazioak eskatuta, edozein agintarik ematen dituen datuak.

 

f)beren kasa nahiz Administrazioak eskatuta, merkataritza, industri eta itsasketa elkargo ofizialek, lanbide elkargo eta elkarteek eta ofizialki onartutako gainontzeko erakundeek ematen dituzten datuak.

3. artikulua.

Honako jarduera hauetan aritzeagatik ez da zerga hau ordaindu behar izango:

1.Enpresen aktibo finkokoak izan eta, besterenganatu baino bi urte lehenagotik, ibilgetu horretan behar bezala inbentariaturik egon diren ondasunak besterenganatzea, batetik, eta, bestetik, saltzailearen erabilera partikular eta pribatuko ondasunak saltzea, baldin eta bi urte lehenagotik erabili baditu.

2.Lan pertsonalen edo lanbide zerbitzuen ordain gisa jasotako ekoizkinak saltzea.

3.Artikuluak erakustea, establezimendua apaindu edo edertzeko baino ez bada. Bezeroei opari egiteko artikuluak erakustea, aldiz, zergapean egongo da.

 

4.Txikikazko salmenta denean, eragiketa bakar isolatua egitea.

 

II. KAPITULUA:Salbuespenak

4. artikulua.

Udalak onartutako salbuespenek eskatu direneko zerga-alditik aurrera izango dute indarra:

 

1.Hona hemen zerga ordaindu behar ez dutenak:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

 

b)Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.

Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

c)2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.

Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.

Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.

Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:

1.Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.

 

2.Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.

 

Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.

Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.

 

3.Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

 

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1.815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.

4.Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

 

f)Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

g)Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.

h)Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.

 

Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.

i)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.

2.Artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.

 

III. KAPITULUA:Subjektu pasiboak

5. artikulua.

Gizaki zein zuzenbide izakiek, jaraunspen banatugabeek, ondasun erkidegoek eta, nortasun juridikoa ez izan arren, ekonomi unitate edo ondare berezitu zergagarria osatzen duten gainontzeko elkarteek ordaindu behar dute zerga hau, baldin eta zerga honen pean dauden jardueretakoren bat udalerri honetan egiten badute.

 

IV. KAPITULUA:Zergaldia eta sortzapena

6. artikulua.

1.Zerga-aldia bat dator urtearekin, jarduera zabaltzeko adierazpenak direnetan salbu, kasu horretan jarduera hasten denetik urtearen bukaeraraino iraungo du-eta; horrek ez du galerazten artikulu honetako 3. zenbakian jasotakoa.

 

2.Zerga-aldiaren lehenengo egunetik sortzen da zerga ordaintzeko beharra, eta kuotak ezin izango dira murriztu; dena den, jarduera zabaltzen denean, aurreneko eguna ez bada urtearen lehena, jarduerari ekin zaionetik abenduaren 31 arte dagoen hilabete kopuruaren arabera aterako da kuoten zenbatekoa.

 

3.Jarduerari uzten bazaio, zerga-aldiak urtarrilaren batetik jarduera amaitzeko adierazpena aurkezten den egunera arte iraungo du. Horrelakoetan, zerga ordaintzeko beharra zerga-aldiaren lehenengo egunean sortzen da, eta kuotaren zenbatekoa urtarrilaren batetik jarduera amaitzeko adierazpena aurkezten den egunera arte dagoen hiruhilabete kopuruaren arabera aterako da.

Zenbaki honetan jasotakoa ez da beteko jarduera zabaltzeko adierazpena eta amaitzekoa urte berean egiten badira. Horrelakoetan, jarduera urte hartako abenduaren 31n amaitu balitz bezala jokatuko da.

Zerga ahalmena duen administrazioak zergaren erroldetan jarduera bat bere kabuz sar dezake, bertatik atera edo beharrezko aldaketak egin, arauetan ezartzekoak diren modu eta baldintzetan.

4.Ikuskizunen kasuan, kuotak finkatzeko ekitaldiak banan-banan hartzen badira, ekitaldi bakoitza egitearekin batera sortzen da zerga ordaindu beharra. Ekitaldiei dagozkien adierazpenak aurkeztu beharko dira, arau batean ezartzekoa den eran.

 

V. KAPITULUA:Zerga kuota

7. artikulua.

Kuota finkatzeko zergaren osagaiak jardueraren seinale diren moduloak dira, tarifetan eta jarraipidean zehaztutakoaren araberakoak. Hona hemen zergaren osagai nagusiak: jarritako potentzia, langile kopurua, txandak, eskubide populazioa, ikuskizunetarako lokalen plaza kopurua eta lokaletako azalera.

8. artikulua.

1.Testu Bateratzailean eta xedapen osagarrietan emandako jarraipideen araberako tarifak, batetik, eta bestetik, ordenantzaren eraskinean ageri diren Udalak onartutako koefizientea eta egoera indizea, aintzat hartuko dira zerga kuota ateratzeko.

 

2.Udalerri honetan egiten diren jarduera guztietarako Udalak ezarritako koefiziente bakarrak udal kuota gutxienekoen gainean ezarri eta aldatu egiten ditu.

 

3.Udalak finkatutako egoera indizeak udalerriko lokalen kokalekuari kalearen kategoriaren araberako balore bat emateko balio du. Indizea koefizienteak aldatutako udal kuota gutxienekoen gainean ezartzen da.

 

4.Foru Diputazioak gutxieneko kuota gainean ezartzekoa den portzentaia bakar gisa finkatu ahal izango du foru gainordaina.

5.Probintziako kuotei eta estatuko kuota bereziei ezin zaie ezarri ez foru gainordaina, ez koefizientea ez egoera indizea.

8. artikulua.

1.Zerga ezartzeko modua arautzen duen jarraipidea eta zergaren tarifak Zergaren Testu Bateratzailearen eranskin gisa ageri dira, eta bertan honako hauek azaltzen dira:

a)Jarduera ekonomikoen azalpena eta edukina, enpresa, lanbide eta arte jarduera gisa sailkatuta.

 

b)Jarduera bakoitzarengatik ordaindu beharrekoa, tarifetan eta jarraipidean araututako zergaren osagaien arabera.

 

2.Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauek eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeetara egokitzeko lege xedapenek, bai eta zerga neurriei buruzkoek ere, tarifak aldatzeko eta kuotak eguneratzeko ahalmena izango dute.

3.Tarifetan ageri diren kuotak honela daude sailkatuta: udal kuota gutxienekoak, probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak.

 

VI. KAPITULUA:Hobariak

9. artikulua.

1.Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, udalerriek honako hobariak egin ahal izango dituzte:

 

a)Kuotaren % 50eko hobaria, jarduera garatu den bigarren zergaldia amaitu ondorengo lehen bost urteetan, edozein jarduera ekonomiko hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenentzat.

 

Hobaria aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da jarduera ekonomikoan lehenago beste titularitate batekin aritu ez izana. Jarduera ekonomikoan lehenago beste titularitate batekin aritu dela ulertuko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

Hobaria aplikatzeko epea ordenantza honetako 4. artikuluaren 1 apartatuko b) letran jasotzen den salbuespena amaitu eta bost urte igaro ondoren iraungiko da

b)Kuotaren % 50eko hobaria enplegua sortzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zergaldiaren aldean %10 gehitu badute.

 

2.Aurreko 1 apartatuko a) letran aurreikusten den hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio beti, eta kuota hori ondoko hauek osatuko dute: tarifaren kuotak eta, hala badagokio, 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak 11. artikuluan jasotako koefizienteak eta indizea aplikatzeagatik aldatutakoak.

Aurreko 1 apartatuko a) letran aipatzen den hobaria aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko b) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.

 

VII. KAPITULUA:Kudeaketa eta likidazioa

10. artikulua.

1.Urteko matrikula, jarduera zabaltzeko eta amaitzeko adierazpenak, aldaketen jakinarazpenak eta ikuskaritza lanak dira zerga kudeatzeko erak.

 

2.Ekonomi jarduerak, zergapekoak, zerga zorrak eta, halakorik izanez gero, foru gainordaina jasotzen dituzten erroldez osatutako agiriari deitzen zaio matrikula.

11. artikulua.

Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eginkizunak:

a)Matrikula egin eta mantentzea, eta jarduera zabaltzeko adierazpenak kitatzea.

b)Ekonomi jarduerak kalifikatzea eta aurkeztutako errekurtsoak erabakitzea

c)Kuotak eta ordainagiriak finkatzea eta errekurtso eta erreklamazioak erabakitzea.

d)Probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea.

e)Salbuespenak eman zein ukatu aurretik egin beharreko txosten teknikoa egitea.

12. artikulua.

Hona hemen Udalaren eginkizunak:

a)Kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta bilketa, bai borondatezko zerga-aldian bai premiabidezkoan.

b)Matrikula jendaurrean erakustea eta zergadunari zergari buruzko informazioa eman eta horretan laguntzea.

 

c)Salbuespenak eta hobariak eman zein ukatzea.

 

d)Bere eskumeneko errekurtso eta erreklamazioak erabakitzea.

e)Foru Aldundiari matrikula egiten eta mantentzen, ekonomi jarduerak kalifikatzen eta kuotak finkatzen laguntzea, kudeaketa arautzeko itunean jasotako eran zein lankidetzarako finkatzen den beste moduren batean.

 

13. artikulua.

Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa arautzeko itunean edo, lankidetzarako beste modu bat aukeratuz gero, horretan erabakitakoa bete beharko dute, batak besteari eskumenak emateko, elkarri laguntzeko eta elkarren berri jakiteko.

 

VIII. KAPITULUA:Betebehar formalak eta zerga arlokoak

14. artikulua.

Zergapekoek, berek zein askietsitako boterea duten beren ordezkariek, honakook aurkeztu beharko dituzte, eredu normalizatuetan:

1.Jarduera zabaltzeko adierazpen bana kuota bakoitzeko -udal gutxienekoa, probintziakoa zein estatuko berezia. Matrikulan jartzeko behar den guztia agertu beharko dute adierazpenetan, eta zerga hobariak eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztuko dizkiote, jarduera zabaldu aurreko hamar egunean.

 

2.Jarduera amaitzeko adierazpenak eta aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoenak, zerga kontuetan eraginik izanez gero. Gipuzkoako Foru Aldundiari nahiz Udalari aurkeztu beharko dizkiote, jarduera amaitu zein aldatu eta hilabetea iragan baino lehen.

3.Adierazpenak ez aurkeztea zein epez kanpo aurkeztea huts egite sinpletzat joko da.

 

AMAIERAKO XEDAPENA.

Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautzeko aurreko Ordenantza Fiskala Indargabeturik geratzen da.

 

ERANSKINA:

 

Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,3.

 

Udalerriko bide publikoen sailkapena:

Lehenengo kategoria, indizea 1,1: Nagusia, Aizkorri kalea, Euskal Herriko Enparantza, Nafarroa kalea, Patrizio Etxeberria, Plazaola kalea, Azpikoetxe kalea (1.Zk.), Bikuña Enea (9 Zk.), Santa Kutz kalea (1etik 9ra Zk.), Latxartegi, Ugalde kalea, Urola kalea (1.zk.), Laubide (1,2,3,4,5,6,8,10,12,14,16,25,27,29,31 zk.).

— Bigarren kategoria, indizea 1: Laubide (Gainerakoak), Azpikoetxe kalea (Gainerakoak), Urola kalea (Gainerakoak), Bikuña Enea (Gainerakoak), Santa Kutz kalea (Gainerakoak), Lanaren Hiribidea, Saturnino Tellería, Domingo Aguirre Enparantza, Geltoki Hiribidea, Itxaropen Auzategia, Fleming kalea, La Salle kalea.

— Hirugarren kategoria, indizea 0,9: Gainerakoak.

 

 

 

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

 

I. KAPITULUA:Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Legazpiko udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

 

II. KAPITULUA:Salbuespenak

2. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

 

g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

 

III. KAPITULUA:Subjektu pasiboak

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

 

IV. KAPITULUA:Zergaldia eta sortzapena

4. artikulua.

1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

 

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

 

V. KAPITULUA:Zerga kuota

5. artikulua.

1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.

Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

 

— 1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

— 2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

— 3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

— 4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

— 5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

 

— 6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

— 7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

 

VI. KAPITULUA:Hobariak

6. artikulua.

1.Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.

 

Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.

2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

 

25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.

 

VII. KAPITULUA:Kudeaketa eta likidazioa

7. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Legazpiko Udalaren ardura da.

 

8. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.

 

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

 

9. artikulua.

1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

 

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

 

VIII. KAPITULUA:Betebehar formalak eta zerga arlokoak

10. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

 

IX. KAPITULUA:Erroldak

11. artikulua.

1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

 

3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hamabost eguneko izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.

 

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

 

X. KAPITULUA:Itzulketak

12. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

 

XEDAPEN GEHIGARRIA.

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

 

AMAIERAKO XEDAPENA.

Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzeko aurreko Ordenantza Fiskala Indargabeturik geratzen da.

 

ERANSKINA:

 

Ibilgailu mota eta klase ezberdinentzako ondoren adierazten diren kuotak ezartzen dira:

 

TARIFAK

Euroak

A)Turismoak

9 zaldi fiskal baino gutxiago 31,41

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 62,82

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 104,70

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 146,58

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 188,45

20 zaldi fiskaletik gorakoak 230,33

 

B)Autobusak

21 plaza baino gutxiagokoak 137,78

21etik 50 plazatara bitartekoak 196,24

50 plaza baino gehiagokoak 245,29

C)Kamioiak

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 69,94

1.000tik 2.999 kg.tara bitarteko karga erabilgarrikoak 137,78

2.999tik 9.999 kg.tara bitarteko karga erabilgarrikoak 196,24

9.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 245,29

 

D)Traktoreak

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 29,23

16tik 25zaldi fiskaletara bitartekoak 45,94

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 137,78

 

E)Trakzio mekanikodun ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 29,23

1.000tik 2.999 kg.tara bitarteko karga erabilgarrikoak 45,94

2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 137,78

 

F)Gainerako ibilgailuak

Ziklomotoreak 7,93

125 z.k.tarainoko motozikletak 7,93

125etik 250 z.k.tarainoko motozikletak 13,59

250etik 500 z.k.tarainoko motozikletak 27,18

500etik 1.000 z.k.tarainoko motozikletak 54,35

1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 108,69

 

 

 

ERAIKIN, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO
ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

 

 

Ordenantza Fiskal Erregulatzailearen Eranskineko ondorengo epigrafeetako modulu eta tarifak aldatu egiten dira:

 

Moduluak Euroak

Sukaldea konpondu/berritu 9.630,00

Bainugela konpondu/berritu 4.020,00

Leihoa aldatu, bakoitza 325,00

Fatxada margotu, m2 bakoitzeko 15,00

Erreteila egin, m2 bakoitzeko 26,00

 

TARIFAK

Euroak

Etxebizitzak eta etxebizitzatarako eraikuntzak % 4,25

Merkataritzarako eraikuntzak % 4,25

Eraikuntza industrialak % 3,50

Eraikuntza rustikoak edo landalurretarakoak % 0,50

 

HIRI IZAERAKO LURSAILEN BALIO
GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA

 

I. KAPITULUA:Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak erautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 3. Sekzioko III. Atalburuan eta zergari buruzko 16/1989 berariazko arauean xedatutakoaz bat, hiri-izaerako lursailen balio gehikuntzaren gaineko zerga arautu eta galdatzen da.

2. artikulua.

Hiri-lur batek zerga-aldian irabazi duen balioa izango da zerga-gaia, hau da, hiri-lur horren jabetza edozein titulu erabiliz eskuz aldatu edo jabaria mugatzen duen gauzekiko eskubideren bat eratu edota eskuz aldatu bitartean irabazitakoa. Hartarako, aski izango da hiri-lur jota egotea Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako, eta berdin izango dio katastroan edo katastroko zergaren erroldan hala jasota edo jaso gabe egotea.

 

3. artikulua.

1.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa-lur jota dagoen lurrak irabazten duen balioak ez du zerga honenik ordaindu beharrik izango.

2.Jarduera atalen batean sartu gabe egonik Elkarteen gaineko Zergaren araudi berezia ezartzen zaien hiri-lurrek ere ez dute zerga honenik ordaindu beharrik izango eskualdatzea eragiketa hauetako baten ondorioz egiten bada: batzea, banatzea, aktibo ekartzea, balore trukatzea eta aktibo nahiz pasibo lagatze globalak egitea. Dena dela, ordaindu egin behardo da 7/1996 Foru Arauko 101. artikuluaren edo hura aldatzeko emandako beste arauren baten babesean egindako lur ekarpenak egitekoan.

 

II. KAPITULUA:Salbuespenak

4. artikulua.

1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:

 

a)Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

 

b)Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.

Salbuspen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenaganatu aurreko lehendabiziko 5 urteetan gauzatzea.

 

Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkinen eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obre horien balio kostu balio katastralaren %25 baino handiagoa bada.

2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:

 

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Legazpiko udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

 

c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.

 

III. KAPITULUA:Subjektu pasiboak

5. artikulua.

1.Hauek izango dira zergadun izaerako subjektu pasiboak:

a)Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, irabazizkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea jasotzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.

 

b)Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, kostu-bidezkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea ematen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik ezan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.

2.Hauek izango dira zergadunaren ordezko subjektu pasiboak:

Zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoren bat izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea hartzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada, izango da zergadunaren ordezko subjektu pasibo.

 

 

 

IV. KAPITULUA:Oinarri zergagarria

6. artikulua.

1.Zerga honen oinarri zergagarria sortzapenaren unean agerian jarritako eta hogei urteko gehienezko aldian jasandako hiri-izaerako lursailen balio gehikuntza errealak osaturikoa izango da.

 

2.Gehikuntza errealaren zenbatekoa mugatzeko, sortzapenaren unean lursailak duen balioari Eraskinean agertzen den eskalako portzentaia ezarriko zaio.

3.Artikulu honetako bigarren atalak aipatzen duen portzentaia mugatzeko, ondoko erregelak ezarriko dira:

 

a)Zergak zergapetutako eragiketa bakoitzaren balio-gehikuntza, gehikuntza hori agerian jarritako urte-kopurua biltzen duen aldirako artikulu honen 2. zenbakian ezarritako urteko portzentaiaren arabera mugatuko da.

 

b)Sortzapenaren unean lursailaren balioari ezarri beharreko portzentaia kalkulatzeko, kasu jakin bakoitzari ezargarri zaion urteko portzentaia balio-gehikuntza agerian jarri den urte-kopuruaz biderkatu beharko da.

 

c)Eragiketa jakin bakoitzari ezargarri zaion portzentaia lehehn araua erabilirik mugatu eta aipatu urteko portzentaia hori zein urte-kopuruz biderkatu behar den mugatzeko, bigarren arauaren arabera, balio-gehikuntza agerian jartzen duen aldiaren osagaia diren urte beteak hartuko dira soilik, eragin horietarako aipatu aldiaren zatikiak kontuan hartu ezin baitira.

 

 

7. artikulua.

Lursailen eskualdaketetan, Zerga Administrazioak, Zergen Foru Arau Orokorrak 52. artikuluan aipatutako merkatuko batez besteko prezioen arabera, ondasun higiezin hiritarren benetako balioa egiaztatu ondoren ateratako lurzoruaren baliotik eratortzen dena izango da berauen balioa.

 

 

8. artikulua.

1.En la constitución y transmisión de derechos reales de goce limitativos del dominio, el cuadro de porcentajes anuales contenido en el Anexo, se aplicará sobre la parte del valor definido en el artículo 7 que representa, respecto del mismo el valor de los referidos derechos calculados mediante la aplicación de las normas fijadas a efectos del Impuesto sobre Transmisiones Patrimoniales y Actos Jurídicos Documentados.

2.En la constitución o transmisión del derecho a elevar una o más plantas sobre un edificio o terreno,o del derecho de realizar la construcción bajo el suelo sin implicar la existencia de un derecho real de superficie, el cuadro de porcentajes anuales, contenido en el Anexo, se aplicará sobre la parte del valor definido en el artículo 7 que represente, respecto del mismo, el módulo de proporcionalidad fijado en la escritura de transmisión o, en su defecto, el que resulte de establecer la proporción entre la superficie o volumen de las plantas a construir en vuelo o subsuelo y la total superficie o volumen edificados una vez construidas aquéllas.

3.En los supuestos de expropiación forzosa, el cuadro de porcentajes anuales, contenido en el Anexo, se aplicará sobre la parte del justiprecio que corresponda al valor del terreno. Salvo que el valor catastral asignado a dicho terreno fuese inferior, en cuyo caso prevalecerá este último sobre el justiprecio.

V. KAPITULUA:Zerga kuota

9. artikulua.

Zerga honen kuota lortzeko, oinarri zergagarriari Eraskinera bildutako karga-tipoa ezarrri beharko zaio.

 

VI. KAPITULUA:Zergaren sortzapena

10. artikulua.

1.Zerga noiz ordaindu:

a)Lursailaren jabetza eskualdatzean, bai kostubidezko gisa bai dohainezko gisa, bizien artean edo heriotza dela-eta, eskualdatzen den egunean.

b)Jabariaren gozamendu mugatzailearen edozein eskubide erreal eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gauzatzen den egunean.

Arestian xedatutakoaren eraginetarako, honako hauek hartuko dira eskualdatze-eguntzat:

a)Bizien arteko egintza edo kontratutan agiri publikoaz ematen denekoa eta, agiri pribatuak izatekotan, hauek errolda publikoan jaso edo inskribatzen direnekoa edo duen lanbidea dela bitarte herri-funtzionario bati ematen zaizkion eguna.

 

b)Heriotzagatiko eskualdaketetan, kausatzailea hil den eguna.

2.Ebazpen irmo bidez egintzaren edo lursailaren eskualdaketaren kontratu zehaztatzailearen edo horren gaineko gozamendu-eskubide errealaren eraketa edo eskuladaketa deuseztapena, deuseztasuna edo ebazpena judizial edo administratiboki adierazi edo aitortzen denean, sujeto pasiboak ordaindutako zergaren berriro hartzeko eskubidea izango du, non eta aipatu egintza edo kontratuak irabazizko eraginik ez duen eta ebazpena irmo geratu zenetik bost urteko epean itzulketa erreklamatzen badu, irabazizko eraginik badela ulertuko da, interesatuek Kode Zibileko 1.295 artikuluak aipatzen dituen elkarrekiko itzulketak egin behar dituztela bidezkotzen ez denean. Egintza edo kontratuak irabazizko eraginik sortu ezean ere, deuseztapena edo ebazpena Zergaren sujeto pasiboak eginbeharrak ez betetzegatik deklaratuko balitz, ez da inolako itzulketarako eskubiderik izango.

3.Kontratua efekturik gabe geratuko balitz kontratua egin duten alderdiek elkarrekin hartutako akordioaz, ez da bidezko izango ordaindutako zergaren itzulketa, tributuzko egintza berritzat hartuko delarik. Elkarren arteko akordiotzat adiskidetze egintzan bat etortzea eta demandaren menperatze soila hartuko dira.

4.Bitarteko baldintzarik duten egintza edo kontratuetan kalifikazioa Kode Zibilean bildutako aginduen arabera egingo da. Esekipenezkoa izatekotan, zerga ez da likidatuko agindua bete artean. Baldintza ebazpenezkoa balitz, zerga galdatu baldintza betetakoan egingo da, aurreko ataleko arauaren erara bidezko itzulketa egiteko mugakizunaz.

 

 

VII. KAPITULUA:Hobariak

11. artikulua.

Kuotaren %95eko hobaria jartzea lurren eskualdaketan eta jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideen eskualdaketan edo eratzean, heriotza dela eta irabazi asmoz eginez gero seme-alabei, seme-alaba ordekoei, senar-emazteei, gurasoei edo guraso ordekoei.

Hobaria izateko, dena den, aurrena Udalak onartu behar du hobaria izateko eskubidea izatea.

 

VIII. KAPITULUA:Kudeaketa eta likidazioa

12. artikulua.

Zerga hau izapidatzeko, sujeto pasiboak berak autolikidazioa egiteko sistema erabiliko da, ondorioz, Ordenantza honetan xedatutako epeetan hartatik ondorioztatzen den kuota sartu beharko delarik.

Sujeto pasiboen obligaziozko egitekoa da aitorpen-autolikidazioa Legazpiko Udalak onarturiko imprimaki normalduan aurkeztea.

13. artikulua.

1.Aitorpen-likidazioak sujeto pasiboak berak sinatuko ditu, zuzenean nahiz Gestoria edo Notaria bidez aurkeztu ahal izango dituelarik.

2.Salbuespen eta hobarietarako eskubidea egiaztatzen duten agiriekin batera, zerga ordaindu beharra sortarazten duen agiri publikoaren zein egintza judizial, administratibo edo pribatuaren fotokopia aurkeztu beharko da.

3.Aitorpen-likidazioen emaitza den kuota sartzeko, ondoko epe hauek erabilirik egin beharko da:

a)"Intervivos" izeneko eskualdaketetan, gauzazko eskubideak eraikitzean eta dohaintzetan, sortzapenaz geroztiko hogeitamar lanegunen barruan.

b)"Mortis causa" eskualdaketetan sei hilabeteko epean, kausatzailearen heriotza-egunetik aurrera. Sujeto pasiboak sei hilabeteon barruan hala eskatuz gero, urtebetera arte luzatu ahal izango da.

Autolikidaziorako eta sarrera egiteko luzapena lortuz gero, hura egiten den egunera arteko berandutza-interesa ordaindu beharko da.

 

14. artikulua.

1.Deklarazio-likidazioak beti ere sujeto pasibo bakoitzak eskuratu eta udalerri honetan dautzan ondasun higiezin guztiengatik edota horien gainean eratutako eskubide guztiengatik egin behar dira, kausadun guztiak sartuko direlarik.

 

2.Sujeto pasiboak Udaleko Zerga Administrazioari deklarazio-likidazioaren egikaritza teknikoa eskatu ahal izango dio. Horretarako, Udalak xede horrekin prestatu eta Udalean bertan eskura daitekeen eredu onartua behar bezala beterik aurkeztuko du Udalerrian datzan edozein Gestoria edo Notariatan.

15. artikulua.

1.Autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen erabilirik egin direla egiaztatuko du Udalak.

 

2.Udalak autolikidazioa ez-konformetzat joko balu, behin-behineko likidazio bat egingo du, txarto ezarritako datuak zuzenduko dituelarik.

16. artikulua.

Udalak egingo dituen likidazioak osorik jakinaraziko zaizkio sujeto pasibo bakoitzari, sarerra egiteko epea eta erabil daitezkeen errekurtsoak adierazirik.

17. artikulua.

Udalak interesatuei Zergaren likidazioa burutzeko beharrezkotzat jotako beste dokumentuak galdatu ahal izango dizkie hogeitamar eguneko epean, interesatuaren eskaeraz beste hamabost egunez luza daitekeelarik. Aipatu epeen barruan formulaturiko errekerimenduak erantzuten ez dutenak zergazko infrakzio eta zehapenak jasan beharko dituzte, aipatu agiriak aitorpena egiaztatzeko beharrezkoak diren heinean. Agiriak interesatuak bere onurarako alegatutako zirkunstantziak frogatzeko bidea baino ez badira, errekerimendua ez betetzeak likidazioa gauzatzea izango du ondorioztat, ekarriko alegatu eta zuritu gabeko zirkunstantziak kontuan izan gabe.

 

 

18. artikulua.

1.13. artikuluan aipaturiko epeen barruan aitortu ez diren egitate zergagarrien burutzapenaren berri izatekotan Udalak, doakienei aipatu aitorpena formula dezaten errekerituko die, egindako zergazko hauste eta, hala balegokio, bidezko liratekeen zehapenen kalterik gabe.

 

 

2.Udalak aurreko atalean aurrikusitako errekerimenduak igorri ondoren, interesatuek aitorpena aurkeztuko ez balute, bere esku dituen datuez ofiziozko espedienteari ekingo dio, bidezko likidazioak egin eta sarrera egiteko epeak eta erabil daitezkeen errekurtsoak adieraziko dizkiolarik, egindako zargazko hausteen eta horien ondoriozko zehapenen kalterik gabe.

 

 

IX. KAPITULUA:Laguntzeko beharra

19. artikulua.

Ezinbestekoa da Zerga ordaindu delako zirutagiria Udalean aurkeztea; Zerga Gestionatzeko Zerbitzuan aurkeztu ondoren, zerga sortarazten duen egintza jasotzen duen agiriaren originala zigilatuko da, ordainketa-ziurtagiria luzatuko delarik.

20. artikulua.

12.artikuluan xedatutakoa dena delarik ere, honako hauek ere egitate zergagarria Udal Administrazioari jakinarazi behartuta egongo dira, sujeto pasiboentzako epe beretan:

 

a)Ordenantza Fiskal honetako 6.artikuluko a) letrara bilduriko suposamenduetan, bizien arteko negozio juridikoan sortuz gero, emalea edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsona.

b)Aipaturiko 5.artikuluko b) letran bilduriko suposamenduetan, hartzailea edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzearen onuraduna den pertsona.

21. artikulua.

Halaber, notarioak Udalari haiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo horien indize biltzailea igortzera behartuta egongo dira berezko hiruhileko bakoitzeko lehen hamabostaldiaren barruan, agiriek udalerrian egin eta zerga honen eremukoak diren egitate, egintza edo negozioak biltzen badituzte, azken borondatezko egintzak salbuetsirik. Epe beraren barruan, halaber, sinadurak ezagutu edo legeztatzeko aurkeztu zaizkien egitate, egintza edo negozio juridiko berak biltzen dituzten agiri pribatuen zerrenda igortzera ere behartuta egongo dira. Artikulu honetan aitzineurritutakoa Gipuzkoako Zergetako Foru Arau Orokorrean ezarritako lankidetza-betebehar orokorraren kalterik gabe.

 

 

XEDAPEN GEHIGARRIA.

8.1. artikuluan xedatutakoaren eraginetarako eta Ondarezko Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga arautzen duen Foru Arauak indarrean dirauen artean, ondoko erregelak bete beharko dira:

1.a) Aldi baterako usufruktua ondasunen balioaren araberakoa izango da, urtebeteko aldi bakoitzeko %5 kontuan hartuta, %70 gainditu gabe.

b)Biziarteko usufruktuetan balioa ondasunen guztizko balioaren % 70aren berdina dela iritziko da usufruktudunak 20 urte baino gutxiago izatekotan, adina gehitzen den heinean urte bakoitzeko % 1 gutxiagotuz, guztizko balioaren % 10 delarik muga.

c)Pertsona juridiko baten alde eratutako usufruktua, 30 urte baino goragoko eperik edo denbora zehaztugaberako ezarriz gero, baldintza suntsiarazleari loturiko jabego osoko eskualdaketatzat joko da zergabidean.

2.Jabetza soileko eskubidearen balioa usufruktuaren balioaren eta ondasunen guztizko balioaren arteko desberdintasunaren arabera neurtuko da. Era berean, aldi baterako diren biziarteko usufruktuetan, jabetza soila aurreko lehen zenbakiko arauetatik baliorik gutxiena damaiona ezarririk balioetsiko da.

 

3.Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa lortzeko, kasuan kasu, aldi baterako edo biziarteko usufruktuak balioesteko arauak jasan zituzten ondasunen balioaren % 75 kalkulatu beharko da.

 

 

AMAIERAKO XEDAPENA.

Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Aurreko Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Udal Zergaren Ordenantza Arautzailea indarge geratzen da.

 

 

eranskina:

 

I. BALIOAREN GEHIKUNTZA ZEHAZTEKO URTEKO
PORTZENTAIEKN KOADROA

 

Aldia urteko %

A) Urtebetetik 5era bitarteko aldia %3,1

B) 10 urte arteko aldia %2,8

C) 15 urte arteko aldia %2,7

D) 20 urte arteko aldia %2,7

 

II. TARIFAK

 

Karga tasa 5%

ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA

 

Ordenantza Fiskal Erregulatzailearen ernaskineko ondorengo epigrafeetako kuotak aldatu egiten dira:

 

Tarifak

 

A.H.H.S. bildu, garraiatu eta errausteko zerbitzua.

 

Tarifak Euroak

 

1.Etxebizitzetako zaborrak, sehilabetean

1.2. Etxebizitza partikularra 26,75

 

2.Merkataritza eta zerbitzuetako zaborrak,

sehilabetean

2.1. Jatetxeak, otorduak ematen dituzte establezimenduak (otorduak ematen dituzten tabernak, erretegiak, sagardotegiak, amburgesa dendak, pizzadendak etab.), aldez aurretik prestatutako janaridendak, elkarte gastronimikoak eta antzeko establezimen

duak 136,70

2.2. Edaritegiak, pubak, garagardotegiak, kafetegiak, croissantegiak, txokolategiak, txurrodendak eta

antzeko establezimenduak 99,00

2.3. Elikadura arloko establezimenduak (fruitategiak, harategiak, txerrikitegiak, oilaskotegiak, arraindegiak, produktu izozkituak, janari-dendak,

okindegiak, gozotegiak, etab.) 117,90

2.4. Supermerkatuak, jakien biltegiak eta antzekoak, salmenta-gunearen azalerak 120 m2 baino

gutxiago dituenean . 313,10

2.5. Supermerkatuak, jakien biltegiak eta antzekoak, salmenta-gunearen azalerak 120 m2 edo gehiago

dituenean . 500,90

2.7. Hotelak, ostatuak, bentak, pentsioak eta antze-

koak, 15 logela baino gutxiagorekin 135,65

2.8. Hotelak, ostatuak, bentak, pentsioak eta antze-

koak, 15 logela edo gehiagorekin 218,70

2.9. Ospitaleak, klinikak, zahar-egoitzak, osasun

zentroak eta antzekoak 328,10

2.10. Gainerako merkatal zentruak eta zerbitzuak 136,70

 

 

3.Industrietako zaborrak, sehilabetean

3.1. 20 langile edo gutxiagoko tailer eta lantegiak 103,65

 

3.2. 20 langile baino gehiago eta 200 baino gutxia

goko tailer eta lantegiak 143,40

3.3.- 200 langile edo gehiagoko tailer eta lantegiak 238,25

Tarifak Euroak

B.Udal Hilerriko Zerbitzuak

1. Nitxoetan egiten den ehorzketa bakoitzeko 115,90

2. Nitxoen hamar urtetako lagatzeagatik

— Helduak 154,70

— 12 urte arteko haurrak 77,30

3. Herritik kanpoko gorpuzkien lekualdaketak 115,90

 

C.Zerbitzuak Asteroko Merkatuan

a) Herri honetan erroldatuta dauden baserritarren

barazki eta fruituak,metro linealeko edo zatikia,

hiruhilabetean Dohain

b) Herri honetan erroldatuta ez dauden

baserritarren barazki eta fruituak,metro linealeko

edo zatikia, hiruhilabetean 3,10

c) Gainontzekoak,metro linealeko edo zatikia,

hirhilabetean 17,80

 

D.Establezimenduak irekitzeko lizentziak

 

Tarifak Euroak

1.Kat. 2.Kat. 3.Kat.

a) Establezimendua irekitzea, sailkatu gabeko jarduerarekin

1. 50 m2 arte 305,00 229,00 153,00

2. 51tik 150 m2 arte 458,00 343,00 229,00

3. 151tik 500 m2 arte 610,00 458,00 305,00

4. 500 m2 baino gehiago 915,00 686,00 458,00

 

b) Establezimendua irekitzea, sailkatutako jarduerarekin

1. 50 m2 arte 458,00 343,00 229,00

2. 51tik 150 m2 arte 686,00 515,00 343,00

3. 151tik 500 m2 arte 915,00 686,00 458,00

4. 500 m2 baino gehiago 1.372,00 1.029,00 686,00

 

c) Banketxe, aurrezki kutxa eta finantza-erakundeen irikiera

1. 50 m2 arte 3.200,00 2.400,00 1.600,00

2. 50 m2 baino gehiago 4.800,00 3.600,00 2.400,00

 

E.Agiriak egitea

Tarifak Euroak

1. Edozein udal-baimen edo lizentzia 32,00

2. Udal-bulegoetan egindako fotokopiak

2.1. DIN A4 tamainean, bakoitzeko 0,21

2.2. DIN A3 tamainean, bakoitzeko 0,30

3. Udal-planoen kopiak

3.1. Fotokopiagailua, DIN A4 tamainean,

bakoitzeko 0,31

3.2. Fotokopiagailua, DIN A3 tamainean,

bakoitzeko 0,52

3.3. Fotokopiagailua, >DIN A3 tamainean,

bakoitzeko 4,12

3.4. Plotterra, DIN A4 tamainean, bakoitzeko. 4,12

3.5. Plotterra, DIN A3 tamainean, bakoitzeko. 6,18

3.6. Plotterra, >DIN A3 tamainean, bakoitzeko. 12,36

4. Txostenak

4.1. Administrazio-espedienteetarako edo

interesatu batek estatuta agindu judizialaren

bidez udal teknikariek egingo duten txosten

bakoitzeko 12,36

4.2. Argiketak eta istripu-txostenak 16,48

5. Bestelakoak

5.1. Informazioa CDan, grabatutako Megabyte

bakoitzeko edo zatikia 3,09

 

F.Hirigintza Lizentziak Emateko Zerbitzua

 

1.- Obra lizentziak

1.1. Obra txikien espedienteak 32,00

 

1.2. Obra handien espedienteak 185,40

 

2. Partzelak banandu eta elkartzeko lizentziak 61,80

3. Lur higidurak 61,80

4. 1.okupazioko edo erabilera aldaketarako lizentziak

4.1. Etxebizitza bakoitzeko 39,80

4.2. Garaje plaza bakoitzeko 8,40

4.3. 100 m2 arteko merkatal lokal bakoitzeko 95,40

4.4. 100 m2 baino gehiagoko merkatal lokal

bakoitzeko 201,10

4.5. 500 m2 arteko industria pabilioi

bakoitzeko 201,10

4.6. 500 m2 baino gehiagoko industria

pabilioi bakoitzeko 402,60

5.- Hirigintza arloko espedienteen tramitazioa

5.1. Sailkatutako jarduerei ekiteko lizentzien

espedienteak 240,00

5.2. Sailkatu gabeko jarduerei ekiteko

lizentzien espedienteak 116,00

5.3. Plan bereziak eta plan partzialak 3.628,00

5.4. Xedekapen azterlanak eta urbanizazio

proiektuak, hektarea edo zatikia 1.030,00

5.5. Aurri espedientea 478,00

 

Babes ofizialeko erregimenean egingo diren etxebizitzen promozio publikoek, hau da, Administrazio Publikoek, haien menpeko zuzenbide publikoaren Erakundeek eta administrazio publiko batek parte hartutako zuzenbide pribatuaren sozietateek egingo dituzten promozioek indarrean dagoen tarifan %90eko bonifikazioa izango dute.

 

Etxebizitza sozialen erregimen juridiko eta ekonomikoaren menpe egindako promozioei dagozkien tarifetan ez da obra-baimena emateagatiko tasa kobratuko.

 

G. Kiroletako Udal-Patronatoko instalazioak erabiltzea / Instalaciones Patronato Municipal de Deportes

TARIFAK / TARIFAS

Euroak / Euros

 

 

Urtekoa / Anual

 

Hiruhil. / Trimestral

 

Hirul.Auk./ Trim.Elec.

 

Hilab. / Mensual

1.- Abonoa / Abono

1.1.- 18 urte baino gutxiagokoak / Menores de 18 años

56,20 €

28,15 €

42,15 €

14,05 €

1.2.- 18 urte baino gehiagokoak / Mayores de 18 años

90,40 €

45,20 €

67,80 €

23,55 €

1.3.- Bi kideko familia / Familiar dos adultos

162,55 €

81,30 €

124,95 €

44,00 €

1.4.- Famili. seme-alaba batekin<18 / Familiar con un hijo<18

176,50 €

88,25 €

132,40 €

45,90 €

1.5.- Famili. seme-alaba batekin>18 / Familiar con un hijo>18

185,10 €

92,55 €

148,10 €

48,50 €

2.- Eguneroko txartela / Cuota diaria

2.1.- 18 urte baino gutxiagokoak / Menores de 18 años

2,25 €

2.2.- 18 urte baino gehiagokoak / Mayores de 18 años

3,90 €

2.3.- Kirol txartela / Kirol txartela

3,15 €

 

Abonatuak / Abonados

Ez abonatuak / No abonados

3.- Sauna, lurrin bainua eta solariuma / Sauna, baño de vapor y solarium

3.1.- Sauna eta lurrin bainua, sesio bakoitzean / Sauna y baño de vapor, por sesión

1,35 €

5,25 €

3.2.- Solariuma, sesio bakoitzean / Solarium, por sesión

3,20 €

4,95 €

3.3.- Solariuma, abonatuak 11 saio / Solarium, abonados 11 sesiones

30,90 €

 

4.- Klase eta ikastaroak / Clases y cursillos

4.1.- Igeriketa / Natación

37,75 €

57,45 €

4.2.- Soinketa / Gimnasia

4.2.1.- 3 egun, hilabeteka / 3 días, por meses

21,10 €

35,75 €

4.2.2.- 2 egun hilabeteka / 2 días, por meses

14,70 €

24,95 €

4.2.3.- 3 egun ikastaro osoa / 3 días curso completo

17,90 €

 

4.2.4.- 2 egun ikastaro osoa / 2 días curso completo

12,45 €

 

4.3.- Aerobic / Aerobic

4.3.1.- 3 egun / 3 días

18,75 €

28,75 €

4.3.2.- 2 egun / 2 días

12,45 €

24,95 €

4.4.- Aqua Gym / Aqua Gym

4.4.1.- 3 egun / 3 días

17,90 €

35,75 €

4.4.2.- 2 egun / 2 días

14,80 €

29,60 €

4.5.- 3.adineko soinketa / Gimnasia 3ª edad

9,65 €

19,25 €

4.6.- Osasuna ikastaroa / Curso salud

17,90 €

35,75 €

4.7.- Yoga / Yoga

20,50 €

24,60 €

4.8.- Judo / Jiu Jitsu / Judo / Jiu Jitsu

4.8.1.- Haurrentzat / Infantil

15,00 €

23,15 €

4.8.2.- Helduentzat / Adultos

20,00 €

30,80 €

5.- Urbeltz pilotalekua / Frontón Urbelz

5.1.- Argiarekin alogera, ordubete / Alquiler, por hora con luz

9,55 €

11,90 €

5.2.- Argirik gabe alogera, ordubete / Alquiler, por hora sin luz

6,00 €

9,20 €

5.3.- Zerbitzu bereziak / Servicios especiales

 

413,70 €

6.- Giharketa / Musculación

6.1.- Urteko txartela / Abono anual

67,80 €

6.2.- Hiruhilabeteko txartela / Abono trimestral

42,15 €

6.2.- Hilabeteko txartela / Abono mensual

21,10 €

7.- Mahai tenis / Tenis de mesa

7.1.- Alogera, ordu laurdeneko / Alquiler, por cuarto de hora

0,50 €

8.- Frontoi txikiak / Minifrontones

8.1.- Alogera, ordubeteko erreserbarekin / Alquiler, con reserva de hora

2,70 €

8.2.- Raketa edo pilota alogera / Alquiler de raqueta o pelota

1,35 €

9.- Bikuña Futbol Zelaia / Campo de Fútbol de Bikuña

9.1.- Futbol zelaiaren alogera, ordubete / Alquiler de campo de fútbol, por hora

37,20 €

9.2.- Zelai erdiaren alogera, ordubete / Alquiler medio campo, por hora

18,70 €

9.3.- Teniseko kanttxaren alogera, abonatuak, ordubete / Alquiler pista de tenis, abonados, por hora

2,70 €

9.4.- Teniseko kanttxaren alogera, ez abonatuak, ordubete / Alquiler pista de tenis, no abonados, por hora

5,00 €

10.- Bikuña Kirolgegiko kantxa / Cancha Polideportivo Bikuña

10.1.- Alogera, ordubete / Alquiler, por hora

8,50 €

10.2.- Zerbitzu berezietarako alogera / Alquiler servicios especiales

413,70 €

10.3.- Baloiaren alogera / Alquiler balón

1,35 €

11.- D.Agirre Ikastetxeko kantxa / Cancha Colegio D.Agirre

11.1.- Alogera, ordubete / Alquiler, por hora

5,00 €

11.2.- Zerbitzu berezietarako alogera / Alquiler servicios especiales

413,70 €

 

 

 

Tarifak Euroak

H.«Latxartegi Areto»ko instalazioak
erabiltzea

1.- Hitzaldi, mintegi edo antzeko ekintzetarako alokatzea

1.1.- Orduko erabileragatik 32,60

1.2.- Egun berean 8 ordu baino gehiago

erabiltzeagatik 243,70

2.- Musika, antzerki, kontzertu, errezital edo

antzeko ekintzetarako alokatzea

2.1.- Orduko erabileragatik 64,10