| 249. zenbakia | Data 2003-12-31 | 23073 orria |
Iragarkia
Arauzko informazio publikorako epea igaro ondoren eta erreklamazio edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Udal Osoko Bilkurak 2003ko urriaren 30ean burututako batzarraldian Ordenantza, tasa, kuota, eta tarifa finkatu eta aldatzeari buruz hartutako hasierako erabakiak irmo eta behin-betikoak jo dira 2004ko urtarrilaren 1eko ondorioz, horien testu aldatuak ondoko hauek direlarik:
Zerbitzu publikoak eta iharduerak burutzeagatiko tasaren ordenantza erregulatzailea:
Honako artikulua sartu behar da:
13. artikulua.
Ez da berandutzako-interesik eskatuko, subjekt pasibuak borondatezko ariketaldian eskatuta, Udaletxeak, ordainketaren atzerapena edo zatikapena eman badio. Onura hau lortzeko beharrezkoa izango da tasaren ordainketa ekitaldi berean egitea.
Etxetarako Laguntza-Zerbitzuaren Onuradunak dirutan izango duen partehartzea arautuko duen Ordenantza Partikularra onartu da:
ETXETARAKO LAGUNTZA-ZERBITZUAREN
ONURADUNAK DIRUTAN IZANGO DUEN
PARTEHARTZEA
SUBJEKTU PASIBOA
1.-Subjektu pasibotzat hartuko da:
A)Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen ari diren adineko pertsonak, Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuko balorazio zerbitzuek laguntza-beharrean den pertsona gisa izendatuak baleude eta, beti ere, Sakontzen neurketan 3tik gorako puntuazioa lortua badute.
B)Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen ari diren adineko pertsonak, Gizartekintza Departamentuaren balorazio zerbitzuek autonomotzat jo balituzte eta, beti ere, Sakontzen balorazioan 4tik beherako puntuazioa jaso badute.
C)Pertsona ezinduak, ezindu gisa aitortuak egoteaz gain, hirugarren pertsona baten laguntza-beharraren eskalan 15 puntuko balorazioa lortua badute, honek adierazi nahi baitu eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar dutela.
D)Duten egoera sozio-familiarragatik, familia-antolamendurako kanpotik laguntza behar duten pertsonak.
2.-Ahalmen ekonomikoa baloratzerakoan ondorengo atalak izango dira kontuan:
A)Errenta:
Honen barruan sartuko dira familia-unitatearen sarrera guztiak:
— Laneko etekinak, gizarte aurreikuspeneko pentsio eta prestazioak barne, edozein delarik ere hauen erregimena.
— Kapital higigarri eta higiezinen etekinak.
— Jarduera profesional edo enpresarialen etekinak.
(Balore hauek neurtzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako jarriak dauden arauak jarraituko dira).
B)Ondarea:
Kapital higigarri eta higiezin guztia sartuko da hemen.
(Balore hauek neurtzeko, Ondarearen gaineko Zergarako jarriak dauden arauak jarraituko dira).
Kapital higigarria: Kontu korrontean edota epe zehatzera jarritako depositoak, inbertsio-fondoak eta pentsio-fondoak, balore mobiliarioak, bizi-aseguruak eta aldi baterako edo bizitza osorako errentak, arte objektuak, antigoaleko objektuak, bitxiak eta gainerako baliozko objektuak dira.
Kapital higiezina: Landa izaerako zein hiri-izaerako ondasun guztiak dira.
Ohiko etxebizitza: Ohiko bizilekua jarria duen bere titularitzapeko etxebizitza da.
C)Familia-edo bizikidetza-unitateko pertsona kopurua:
Familia unitatea: Unitate hau osatzen dute senar-emazteek eta haien kargura dauden adin txikikoek eta ezinduek, eta judizialki ezgaituak egonik guraso aginte luzatu edo errehabilitatupean dauden adin nagusikoek.
Bizikidetza-unitatea: ohiko etxebizitzan bizi diren pertsona guztiek osatutakoa da.
Ahalmen ekonomikoari dagozkion dokumentuak faltsutu edota izkutatzeak zerbitzua aldi baterako edota betiko bertan behera uztea ekar lezake.
ZERGA-KUOTA
Zerbitzuaren prezioa orduko 13,50 _
Finantziazioa eta erabiltzailearen ekarpena
Ondareari buruzko irizpideak:
Jarritako mugak:
— Erabiltzailearentzat eta honen harreman-unitatearentzat 30.000 _tik gorako kapital higigarria kide bakoitzeko, soberakinarekin zerbitzua osorik ordaindu beharko du; baliabide horiek agortutakoan, errenta-irizpideen arabera ordainduko du zerbitzuaren zenbatekoa.
— Erabiltzaileak eta honen harreman-unitateak 30.000 _tik gorako higiezina badute pertsonako, erabiltzailearentzat eta honen erlazio-unitatearentzat (ohizko etxebizitza kontuan hartu gabe), etxeko laguntza zerbitzua oso-osorik ordaindu beharko dute.
— Etxeko apoio zerbitzuetan, kapital higigarria eta higiezina eta bizikidetza-unitatearen errentak zenbatuko dira.
— Norbanakoarentzako apoio zerbitzuetan kontuan izango dira kapital higigarria eta higiezina eta familia-unitatearen errentak.
Errenta irizpideak:
Norberak erabiltzeko zenbatekoa:
Indarrean den Lanbide arteko Gutxieneko Soldatak osatzen duen zenbatekoa da, erreferentziako unitatea osatzen duena pertsona bakarra denean. Familia- edo bizikidetza-unitatea osatzen dutenen kopurua batetik gorakoa denean, bigarren kideagatik L.G.S.aren %40 erantsiko zaio zenbateko horri eta L.G.S.ren %30a gainerako kideetako bakoitzeko.
Errenta erabilgarria:
Dirusarrera-kontzeptuen kopuru osoari norberak erabiltzeko zenbatekoa kenduta ateratzen den zenbatekoa da.
Aparteko gastuak ere kendu ahal izango dira, behar bezala justifikatuz gero.
Erabiltzailearen ekarpena
Sarrerak Disposizio Administrazioaren Erabiltzailearen
/Hilab./Urt. askea ekarpena ekarpena
L.G.S.aren %100a arte %100 %97 %3
LGSaren %101–%125 %100 %92 %8
%126 - %150 LGS %100 %85 %15
%151 - %175 LGS %100 %76 %24
%176 - %200 LGS %100 %65 %35
%201 - %225 LGS %100 %52 %48
%226 - %250 LGS %100 %39 %61
%251 - %275 LGS %100 %26 %74
%276 - %300 LGS %100 %13 %76
% 301 LGS baino gehio %100 %0 %100
Diru-baliabideen urritasuna akreditatuko litzatekeetan, ekarpena ordaintzetik salbuetsiko da erabiltzailea.
Urtero berraztertuko da erabiltzaileen ekarpena, haien errenta eguneratuak doitzeko.
Erabiltzaileak Etxeko Laguntza Zerbitzuaz gain beste gizarte-zerbitzuren bat ere hartzen duenean, lehendabizi Etxeko Laguntza Zerbitzua baloratuko da eta gero gainerako gizarte-zerbitzua.
Onuraduna 2004-01-01 baino lehenagoa balitz eta ez balego etxeko laguntza zerbitzuan sartua abenduaren 27ko 72/2002 Foru Dekretua (2003-01-16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.an argitaratua, 10. zk.) argitaratu aurretik eta aurreko ataletan zehaztu dena ezartzearekin kaltetua gertatuko balitz, 2003ko sisteman jarraituko du, zerbitzuaren ordu bakoitzeko 7,40 _ ordainduz eta aurrez zegoen ekarpen ekonomikorako baremoak ezarrita.
Honako tarifak eta kuotak aldatzen dira:
Euroak
1.Hirigintza Lizentzien egilespena
a)Obra xehetarako 32,70
b)Obraren aurrekontua 18.000,00
eurotik beherakoa bada 315,21
c)Obraren aurrekontua 18.000,00
euro tik gorakoa bada 524,45
AU17 A-n Babes ofizialeko etxebizitzak Eusko Jaurlaritza, Urola Erdiko Industrialdea eta Eliza Katolikoa salbuezten dira.
Eusko Jaurlaritzari %90eko bonifikazioa ezarriko zaio babes ofizialeko bizitzak AU17 A eraikiz gero.
2.Establezimenduan Irekidura Lizentziaren Egilespenagatiko tasa
a)50 m2ra 245,85
b)51 m2tik 150 m2ra 492,60
c)151 m2tik 500 m2ra 984,62
d)500 m2tik gora 1.969,60
e)Tabernak 1.054,79
f)Bankuak 2.231,21
3.Taxisen baimenak emategatiko tasa
a)Udal baimenak emategatiko 1.002,12
b)Jabego-aldaketa baimenagatiko 1.402,95
4.Planeamenduko figurak tramitatu eta behin-behineko edo behin-betiko onesteagatiko tasak, adibidez: Plan Partzialak, Xehekapen Azterlanak, Plan Bereziak, Hirigintza Proiektuak, etabar.
Kuota 2,404,99
5.Birpartzelaketa eta Konpentsazio Proiektuak tramitatu eta onesteagatiko tasa
Kuota 1.699,52
6.Hirigintza Kontsultak tramitatzeagatiko tasa
Kuota 46,81
Eskatutako plano bakoitzeagatik 2,56
Itxitako eta artxibatutako espedienteen kontsulta 3,00
A4 neurrian kopia bakoitzeko 0,10
A3 neurrian kopia bakoitzeko 0,20
7.Alderdi baten eskariz irekitako Errauspen Espedienteak tramitatzeagatiko tasa
Kuota 481,00
8.Arau Lagungarrien aldaketa tramitatzeagatiko tasa interesadunak eskatuta
Iragarkiak eta publikazio kostuak, teknikuen ordain sariak, etabar izango dituen kostua izango da kuota.
9.Finken segregazioa tramitatzeagatiko tasa
Kuota 92,78
10.Garabi zerbitzugintza
Gaizki aparkatutako kotxeak kaletik jasotzeagatik 50,00
Zepoa kentzeagatik 15,00
Udaltzainek kendutako kotxeak udal lokaletan
gordetzeagatik, eguneko edo egun zatiagatik 5,37
11.Udal hilerrietan zerbitzugintza eta emakidagatiko tasa.
a)Famili unitate bakoitzagatik urtean 6,42
b)Hiribilduan erroldatu gabegoak
lurperatzeagatik 160,33
c)Azkoitian erroldatuak daudenentzat
errauts-kutxa eta erreketa 256,52
d)Azkoitian erroldatuak ez daudenentzat
errauts-kutxa eta erreketa 384,80
e)Azkoitian erroldatuak daudenentzat erre-
keta eta ezur hondakinen kutxa 224,46
f)Azkoitian erroldatuak ez daudenentzan
erreketa eta ezur hondakinen kutxa 336,69
g)Panteoi eta nitxoen garbiketagatik 50,00
12.Udal ur horniduragatiko tasa
Ura konzortziorik hartzen dutenentzat sari-taula:
ETXEBIZITZAK
Kalibrea mm. euro/hiruhilabeteko
13 7,44
15 9,90
20 17,87
25 26,80
30 37,22
40 74,44
50 111,66
65 223,32
80 334,98
100 446,63
BESTELAKO KONTAGAILUEN
Kalibrea mm. euro/hiruhilabeteko
13 22,33
15 29,70
20 53,60
25 80,39
30 111,66
40 223,32
50 334,98
65 669,95
80 1.004,93
100 1.339,90
Kontsumo kuota m3ko
ETXEKOA 0,47
BESTELAKOA 1,41
Suhiltzaileen zerbitzuetarako ipinitako kontadoreen kuota finkoan %60ko hobekuntza
Ura konzortziotik hartzen ez dutenentzat sari-taula.
Euro/hiruhilabeteko
1.Etxe erabilkerako
Gutxienez 30 m3 hiruhilabeteko. 0,29
31tik 50 m3 ra 0,32
51tik 90 m3ra 0,39
x90 m3tik gora 0,44
2.Industri eralbiketarako
A)Etxeko erabileraren baliokide diren erabileretara destinaturiko ur kontsumoa:
Gutxienez 30 m3 hiruhilabeteko 0,36
31tik 50 m3ra 0,39
50 m3tik gora 0,44
B)Industri erabileretarako:
Gutxienez 30 m3 hiruhilabeteko 0,44
ur hartunearen kontserbazioa 0,94
3.Kontagailu asegurua
Kalibrea mm euro/hiruhilabeteko
13 1,76
15 2,01
20 2,21
25 2,42
30 3,11
40 4,01
50 8,38
65 9,22
80 10,39
100 11,23
13.Sareari lotzeko eskubideak
A)Ur hartune eskubideak 38,55
B)Kontagailuaren instalazioa 19,47
C)Sare orokorrarekiko lehengo aldiko
lotura, sustatzaileari edo jabeei 38,55
D)Sare orokarrarekiko lotura hartune
puntuan aldatzeagatik sustatzaileari edo jabeei 121,06
14.Estolderia Zerbitzugintza
Ura konzortziotik hartzen dutenentzat.
ETXEBIZITZAK
Kontadore kalibrea. euro/hiruhilabeteko
13 5,39
15 7,17
20 12,94
25 19,41
30 26,95
40 53,90
50 80,86
65 161,71
80 242,57
BESTELAKO KONTAGAILUEN
Kontadore kalibrea euro/hiruhilabeteko
13 16,17
15 21,51
20 38,81
25 58,22
30 80,86
40 161,70
50 242,57
65 485,14
80 727,71
100 970,28
Suhiltzaileen zerbitzuetarako ipinitako kontadoreen kuota finkoan %60ko hobekuntza
Ura konzortziotik hartzen ez dutenentzat aurreko urteko tarifa berdinak edukiko dituzte.
15.Azpiegituren dirubide saria
Etxekoa
Kontadore kalibrea. euro/hiruhilabeteko
13 1,59
15 2,11
20 3,81
25 5,72
30 7,94
40 15,89
50 23,83
65 47,67
80 71,50
100 95,34
BESTELAKOAK
Kontadore kalibrea euro/hiruhilabeteko
13 4,77
15 6,34
20 11,44
25 17,16
30 23,83
40 47,67
50 71,50
65 143,01
80 214,51
100 286,01
Kontsumo kuota m3ko
ETXEKOAK 0,10
BESTELAKOAK 0,30
Kuota finkoan %60ko hobaria aplikatuko zaie suhiltzaile zerbitzuak ezarriak diren kontagailuek.
16.Hondakin solidoak jasotzeko, tratatzeko eta aprobetxatu edo deusezteko zerbitzua
a)Jaso beharrezkoak diren hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko edo deusezteko serbitzua.
Tarifa Tarifaren azalpena Urteko zerga
1 Etxebizitzak 71,83
2 Dendak eta janari edo edari biltegiak, okindegiak,
belar-dendak, gozotegiak, etab.
2a Janari edo edariak – 100 m2 arte 134,05
2b Janari edo edariak – 101- 250 m2 artean 192,33
2c Janari edo edariak – 251-500 m2 artean 384,67
3 Fruta-dendak 192,33
4 Hotel, ostatu, pentsio eta landa-etxeak
4a 8 logela arte 182,32
4b 9 eta 16 logela artean 273,49
4c 16 logela baino gehiago 364,66
5 Egoitza, aterpetxe, udaleku, etab. 364,66
6 Merkataritza orokorrean 134,63
7 Banketxe eta finantza erakundeak 461,59
8 Lantegi, fabrika, biltegi eta elektragailu-dendak
8a Lantegi, fabrika eta biltegiak- 100m2 arte 153,86
8b Lantegi, fabrika eta biltegiak – 101-500 m2 artean 346,19
8c Lantegi, fabrika eta biltegiak- 501-1.000 m2 artean 461,59
8d Lantegi, fabrika eta biltegiak- 1.001-3.000 m2 artean 615,46
8e Lantegi, fabrika eta biltegiak- 3.001-10.000
m2 artean 730,86
8f Lantegi, fabrika eta biltegiak- 10.000 m2
baino gehiagokoak 846,26
9 Garajea- Aparkalekua
9ª Garajea- Gehienez 5 ibilgailurentzat 46,16
9b Garajea- 5 ibilgailu baino gehiagorentzat 134,63
10 Osasun-etxeak
10a 250 m2 arteko osasun-etxeak 230,80
10b 250 m2 baino gehiagoko osasun-etxeak 669,31
11 Lanbide bulegoak 180,80
12 Etxe azpiko lokalak eta merkataritza zein
industria jarduerarako eraikinak edota hutsik
egonda biltegi gisa erabiltzen ez direnak 57,71
13 Hondakin sortzaile handia. Erabiltzaileak
edukiontzi bat baino gehiago badu, ondorengo kuota
ezarriko da (lokalaren neurriek ez dute zerikusirik izango):
1.000 l edo horren pareko neurriko edukiontzi
bakoitzeko 1.153,99
14 Ostalaritza, jatetxe, taberna, Pub, etab.
Dantzalekuak eta jolas-aretoak
14a 25 m2 arte 153,86
14b 26-50 m2 artean 169,25
14c 51-100 m2 artean 192,33
14d 101-250 m2 artean 230,80
14e 251-500 m2 artean 307,73
14f 500 m2 baino gehiago 346,19
15 Ileapaindegiak, edergintza aretoak, jostunak
eta arte-aretoak 134,63
16 Irakaskuntza akademiak 134,63
17 Kultur eta aisialdiko herri-elkarteak
17a 100 m2 arte 192,33
17b 100 m2 baino gehiago 230,80
b)Hondakin solidoak zabortegira jaso eta eramateko zerbitzua norberak eskatu beharrezkoa.
1.Hondakin solido geldoen erdi-mailako ekoizleak.
A atalean ezarritako tarifari 740,45 euro. gehituko zaizkio.
2.Hondakin solido geldoen goi-mailako ekoizleak.
A atalean ezarritako tarifari 1.666,00 euro. gehituko zaizkio
Udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasaren ordenantza erregulatzailea
Honako artikulua sartu da:
19. artikulua.
Ez da berandutzako-interesik eskatuko, subjekt pasibuak borondatezko ariketaldian eskatuta, Udaletxeak, ordainketaren atzerapena edo zatikapena eman badio. Onura hau lortzeko beharrezkoa izango da tasaren ordainketa ekitaldi berean egitea.
Eta honako tarifa eta kuotak aldatzen dira:
1)Ibilgailuak eta berebilak edifizio eta orubeetan espaloitik sartzea.
Urtean/euro
1. Tarifa: baimendutako ibi iraunkorrekoa:
a)Ibilgailu bakarra 25,38
b)Bi ibilgailu 47,7
c)Hiru ibilgailu 64,1
d)4tik 10 ibilgailu arte 138,29
e)11tik 30 ibilgailu arte 206,03
f)30 ibilgailutik gora 275,22
2. Tarifa: ibi iraunkorrik gabekoa
a)Ibilgailu bakarra 14,83
b)Bi ibilgailu 28,70
c)Hiru ibilgailu 41,88
d)4 tik 10 ibilgailu arte 82,93
e)11tik 30 ibilgailu arte 117,54
f)30 ibilgailutik gora 165,95
Aurretik azaldutakoaz gain, sarreraren zabalerak espaloiaren lotunean dituen metro linealen kopurua edo zatia 6,29 euroekin biderkatzetik ateratzen den zenbatekoa ordainduko dute.
2)Ibilgailuak edo berebilak edifizio eta orubeetan bide publikotik sartzea.
Sarreraren zabalerak dituen metro linealen kopurua edo zatia ondokoekin biderkatzetik ateratzen den zenbatekoa izango da tarifa,
Euro
Ibi iraunkorrez 10,66
Ibi iraunkorrik gabe 6,29
Herri bidean, karga eta deskargarako bezeroek
eskatutako lekua gordetzea 10,66
3)Herri bidean lur, azpilur eta aide zatia ibiltzeagatiko prezio publikoa.
Errekin edo beste zenbait likidoen ontziak m2
edo zatikako, urtean 40,94
4)Mahai, terraza, aulki, mazeta, sombrilla eta antzeko instalazioekin lur publikoa erabiltzegatiko tasa
Mahai bakoitzearengatik urteko kuota 63,20
Kuota urtekoa eta zatiezinezkoa izango da.
5)Herriz herri ibiltzen diren saltzaileek ferietan eta herri festetan, beraien postuekin lurra erabiltzeagatiko tasa
m2ko eta eguneko tarifa 4,49
6)Herriko enparantzan kotxeak aparkatzeagatiko tasa
Ordu beteko gehienez 2 ordutakoa izango delarik 0,20
Izuna une berean ezeztatzea 5,00
7)Zanjak edo kalikatak irekitzeagatiko tasa
Zabalean metroko zanjak: metro linealeko edo
frakzio eta eguneko 2,72
Zanja trabesiatan irekitzen bada 5,44
8)Suministro enpresek egiten dituzten lur, lurazpi eta lurgain aprobetxamendu berezi eta erabiltze pribatuagatik.
Enpresa hauek herri honetan urtean egiten duten fakturazio sarreren %1,5
9)Udal frontoiaren erabilera
Ordubeteko kantxaren alokairua 8,00
Pertsona eta dutxako 1,50
Eguneko probalekuaren alokairua 400,00
Probalekua batek baino gehiago erabiltzeko alokatzen bada, bakoitzatik 180,00 euro gehiatu beharko dira.
Frontoia jaialdien ospakizunetarako alokatzea
eguneko eta eskaerako 300,00
Erakunde publiko eta irabazi-asmorik gabeko Erakunde eta Entidateak salbuesten dira.Kiroldegiko bazkideek %20ko hobekuntza izango dute kuotetan.
10)Eskontzak ospatzeko udal lokalak erabiltzeagatik
Bietako bat Azkoitian erroldatua dagoenean 65,00
Azkoitian erroldatuak ez daudenean 160,00
11)Kultur-etxeko areto nagusiaren alokairua
Eguneko eta eskaerako 60,00
12)Kultur-etxeko beste aretoen alokairua
Eguneko et eskaerako 30,00
Erakunde publiko eta irabazi-asmorik gabeko Erakunde eta Entidateak salbuesten dira.
13)Baztartxo antzokiaren alokairua
Eguneko eta eskaerako 300,00
Erakunde publiko eta irabazi-asmorik gabeko Erakunde eta Entidateak salbuesten dira.
14)Salmenta ibiltariko Merkatu, Merkatu txiki, etb.
Okupatutako metro karratu edo frakzio
bakoitzeko eta eguneko 2,56
Merkatuko postuak
Trinidad Otamendi Ecenarro 23,04
Milagros Gorostegui Alberdi 13,83
Víctor Juan Larrañaga Aramendi 45,70
José Antonio Alberdi Zubizarreta 45,70
Alondegiko postuak
M. José Murillo Horrillo 232,69
Marina Ortiz Pelayo 216,05
15)Isurketa edo/eta hondakinen kontenedorekin bide publikoa okupatzeagatiko
3.000,00 eurora arte aurrekontua duten obrak 51,31
3.000,000–18.000,00 euro arteko aurrekontua
duten obrak 89,78
18.000,00 euro baino gehiagoko aurrekontua
duten obrak 352,73
Urola Erdiko Industrialdea eta Eliza Katolikoa eta etxebizitza sozialak salbuesten dira eta Babes Ofizialeko Etxeetan %90eko hobekuntza
Ekonomi Jardueren Gaineko zergaren ordenantza erregulatzailea
Honako artikulua sartzen da:
6. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza-interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezko izango da zergaren ordainketa zerga hura sortu den ekitaldian egitea.
Honako eranskina aldatzen da:
ERANSKINA
Ezarritako gutxieneko kuoten igoerako koefiziente bakarra: 1,7580.
Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordenantza erregulatzailea
Honako kapitulu eta artikuluak sartzen dira:
4-3. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga hori sortu den ekitaldi berean egitea.
V. Kapitulua:HOBARIAK
5. artikulua.
a)Hiritartze, eraikuntza eta etxe-sustapenerako enpresen jardueraren helburu diren higiezinetan, hala obra berrikoak izan nola honi pareka dakizkiokeen birgaitze lanetakoak, eta ez badaude haien ibilgetuen ondasunen artean, ondorengo hobariak emango dira, baldin eta eskatzaileek lanak hasi aurretik hala eskatzen badute:
%90a hiru urtean Babes Ofizialeko etxebizitzei.
Gainerako higiezinetan, %90a lehenengo urtean, %80 bigarrenean eta %70a hirugarrenean.
b)Zergan hobari bat ezarriko da familia ugariaren titular diren subjektu pasiboentzat, hauek dituzten seme-alaben eta etxebizitzaren m2en arabera, ondorengo laukiari jarraituz:
m2 erabilga. 3 seme-alaba 4 seme-alaba 5 seme-alaba
90 arte %25 %50 %75
90etik 120ra artean %10 %25 %40
Aipatu berri diren hobariak jasotzeko ezinbesteko izango da hobaria jasoko duen etxebizitza hori ohikoa izatea eta ez izatea beste inolako etxebizitzaren jabe.
Hobaria urtero eskatuko zaio Udalari, urtarrilean, eta eskariarekin batera familia ugariaren izaera frogatu beharko da, agiri bidez.
c)Babes ofizialeko etxebizitza berriei zergaren kuota osoan %25eko hobaria, bai eta hauekin lotuta dauden garaje eta trastetegiei ere, proiektuan eta erregistroan, behin betiko kalifikazioa eman ondoren, bi urtean.
Subjektu pasiboak hobari bat baino gehiago eskuratzeko eskubidea izango balu, bat bakarra jasoko zaio, zergapekoarentzat onuragarriena gertatzen dena.
Honako eranskina aldatzen da:
ERANSKINA
Karga-tasa
Egoitzatarako ondasun higiezinak 0,1824
Industria-ondasun higiezinak 0,3259
Landa-izaerako ondasun higiezinak 0,8288
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza erregulatzailea
Honako kapitulu eta artikuluak sartzen dira:
VIII Kapitulua:GESTIOA
21. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da zerga hori sortu den ekitaldi berean egitea ordainketa.
IX Kapitulua:HOBARIAK
22. artikulua.
A)Ehuneko 95a arteko hobaria interes bereziko edota udal-utilitatekotzat jotzen diren eraikuntza, instalazio edo obrentzat, aitorpen hori justifikatuko duten inguruabar sozial, kultural, historiko-artistiko edota enplegua sustatzekoak gertatzen badira. Aitorpen hori egitea Udalbatza Osoari dagokio eta haren kideen gehiengo sinplearen aldeko erabakiz hartuko da, subjektu pasiboak aurrez hala eskatu ondoren.
B)%45eko hobaria babes ofizialeko etxebizitzei dagozkien eraikuntza, instalazio eta obretan.
C)Ezinduentzako irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak bultzatuko dituzten eraikuntza, instalazio eta obrentzat.
Hobari bat baino gehiago jasotzeko eskubidea izango balitz, haietatik bat bakarrik eskuratu ahal izango da, zergapekoarentzat onuragarriena gertatzen dena.
X. KAPITULUA:EXENTZIOAK
23. artikulua.
Behin-behineko izaeraz 2002ko urriaren 17ko bilkuran eta behin betiko izaeraz 2002ko abenduaren 19ko bilkuran Udalbatza Osoak onartutako exentzio eta hobari guztiak indarrik gabe geratuko dira.
Honako eranskina aldatzen da:
ERANSKINA
Karga-tasa %5
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala
Oso osorik aldatzen da eta testu berria honako hau da:
I. KAPITULUA:Izaera eta zergagaia
1. artikulua.
1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Azkoitiko udalerrian dagoenean exijitzen da.
2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. KAPITULUA:Salbuespenak
2. artikulua.
1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita
a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak
f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. KAPITULUA:Subjektu pasiboak
3. artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. KAPITULUA:Zergaldia eta sortzapena
4. artikulua.
1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA:Zerga kuota
5. artikulua.
1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.
Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
— 1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.
— 2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
— 3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
— 4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
— 5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
— 6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
— 7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VII. KAPITULUA:Kudeaketa eta likidazioa
6. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Azkoitiko Udalaren ardura da.
7. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak entitate laguntzaile batean ordaindu beharko du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
8. artikulua.
1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
9. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VIII. KAPITULUA:
Betebehar formalak eta zerga arlokoak
10 artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX. KAPITULUA:Erroldak
11 artikulua.
1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak martxoaren 1etik apirilaren 15era ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea 25 egun izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. KAPITULUA:Itzulketak
12. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, Udalak ofizioz itzuliko du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.
13. artikulua.Xedapen gehigarria
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
14. artikulua.Amaierako xedapena
Ordenantza honek 2004ko urtarillaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta bere eranskinak 2004ko urtarillaren 1 etik eta aurrera indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
15 artikulua.
Xedapen indargabetzailea Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 2002ko abenduaren 19an behin betiko onartua.
Aipatutako Ordenantza aldatuen eta ikututako Eraskinen gainerako estipulazioak, 1989ko abenduaren 30eko 247zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta hurrengo urtetan azaldu diren aldaketak kontutan izan behar ditugu, hemen adierazitzat jo dira osorik uler daitesen.
Guzti hori, Gipuzkoako Toki Ogasunak erregulatzen dituen 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16,4 artikuluan agindutakoa betez argitaratu da, orok jakin dezan adierazitako aginduan aurrikusitako gainerako ondorietarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan zedatutakoarekin bat, adierazitako tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkoen eta aldaketak onetsi ditusten erabakien aurka, interesatuek administrazioarekiko Auzitarako Errekurtso tartejarri ahal izango duten Euskal Herriko Ausitegi Nagusiari dagokion sailean, iragarki Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen deneko egunaren hurrengo lanegunetik hasi eta hilabeteko epean.
Hala eta guztiz ere, eta aipatutako aginduak hala baimentzen duenez gero, adierazitako interesatuek, nahibadako izaeraz eta Administraziorekiko Auzitarako bideari ekin aurretik, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan erreklamazio tartejarri ahal izango dute, adierazitako argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direneko egunaren hurrengo lanegunetik hasi eta hilabeteko epean.
I ERANSKINA
Potentzia eta ibilgailu mota Kuota (eurotan)
a)Turismoak
9 zaldi fiskaletik beherakoak 31,02
9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 62,04
12 eta 13,99 zaldi fiskal birtartekoak 103,40
14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 144,76
16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 186,12
20 zaldi fiskaletik gorakoak 227,48
b)Autobusak.
21 plazatik beherakoak 143,32
21 eta 50 plaza bitartekoak 204,12
50 plazatik gorakoak 255,15
c)Kamioiak.
1.000 kilogramotik beherako karga erabilgarria
dutenak 72,74
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga
erabilgarria dutenak 143,32
2.999tik gorako eta eta 9.999 kilogramo bitarteko
karga erabilgarria dutenak 204,12
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 255,15
d)Traktoreak.
16 zaldi fiskaletik beherakoak 30,40
16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak 47,78
25 zaldi fiskaletik gorakoak 143,32
e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako
atoiak eta erdiatoiak
1.000 kg.-tik beherako eta 750 kg.-tik gorako karga
erabilgarria dutenak 30,40
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga
erabilgarria dutenak 47,78
2.999 kilogramotik gorako karga
erabilgarria dutenak 143,32
f)Bestelako ibilgailuak
Zikomotoreak 7,60
125 c.c. bitarteko motozikletak 7,60
125 c.c.tik gorako eta 250 c.c. bitarteko motozikl. 13,02
250 c.c.tik gorako eta 500 c.c. bitarteko motozikl. 26,07
500 c.c.tik gorako eta 1.000 c.c. bitarteko
motozikletak 52,11
1.000 c.c.-tik gorako motozikletak 104,23
Azkoitian, 2003ko abenduaren 22a.— Alkateak.
(7846) (13392)