Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 23041 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ANTZUOLAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

ANTZUOLAKO UDALA

Iragarkia

 

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin betiko onartutzat jo dira Udalbatzarrak 2003ko azaroaren 7an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak aldatzekoak, 2004. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:

 

 

A)ZERGAK

 

1)Ekonomi jardueren gaineko zerga.

Lehenengo: Ordenantza fiskaleko 8. Artikulua, hobariak jasotzen dituena, ezabatzea.

2)Ondasun Higiezinen gaineko zerga

Lehenengo:Landalur Ondasunen gaineko Zergaren ondorengo karga tasa onartzea: 0,90 %.

Bigarren:Ondorengo artikulu berri hauek sartzea:

5. artikulua.

Kuota osoaren %50eko hobaria 3 seme-alaba izanda, %70ekoa 4 seme-alabakin eta %90ekoa bost edo gehiagorekin, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean.

 

Hobaria urtero berriztuko da eta erreziboa ordaindu eta familia ugari izaera justifikatu ondoren dagokion hobariaren kopurua itzuli egingo da. hobaria familia ugari bakoitzeko ondasun batek soilik izango du eta ondasun horretan erroldatuta egon beharko dute familia ugari horretako kide guztiak.

 

6. artikulua.

%50eko errekargua ezartzea kuota likidoaren gainean etxebizitza erabilera izanik modu iraunkorrean hutsik dauden ondasun higiezinei. Etxebizitza hutsik dagoela erabakitzeko erregelamendua oraindik onartu gabe dagoenez, errekargua aplikatu aurretik esandako erregelamendua onartu beharko da.

3)Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Lehenengo:Foru Arauak turismoentzat minimo bezala ezarritako kuotak gehitzea, beraiei 1,7 koefizientea aplikatuz:

 

Euroak

A)Turismoak

9 z. fiskal baino gutxiagokoak 30,65

9tik 11,99 arteko z. fiskalekoak 61,30

12tik 13,99arteko z. fiskalekoak 102,17

14tik 15,99 arteko z. fiskalekoak 143,04

16tik 19,99 arteko z. fiskalekoak 183,91

20 z. fiskal baino gehiagokoak 224,77

Bigarren:Foru Arauak ondorengo ibilgailuentzat minimo bezala ezarritako kuotak gehitzea, beraiei 1,645 koefizientea aplikatuz:

B)Autobusak

21 plaza baino gutxiagokoak 137,02

21etik 50 arteko plazakoak 195,15

50 plaza baino gehiagokoak 243,95

 

C)Kamioiak

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarriak 69,55

1.000 tik 2.999 kg. arteko karga erabilgarriak 137,02

2.999tik 9.999 kg. arteko karga erabilgarriak 195,15

9.999tik baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 243,95

 

D)Traktoreak

16 z. fiskal baino gutxiagokoak 29,07

16tik 25 arteko z. Fiskalekoak 45,68

25 z. fiskal baino gehiagokoak 137,02

 

E)Trakzio mekanikoko ibilgailuek garraiaturiko atoi eta semiatoiak

1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoa 29,07

1.000tik 2.999 kg. arteko karga erabilgarrikoak 45,68

2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 137,02

 

F)Beste zenbait ibilgailu

Ziklomotoreak 7,27

125 zk. arteko motozikletak 7,27

125etik 250 z,k. Arteko motozikletak 12,45

250etik 500 z.k. arteko motozikletak 24,92

500etik 1.000 z.k. arteko motozikletak 49,82

1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 99,65

 

Hirugarren:Ordenantzako 6. Artikulua ezabatu eta ondorengo artikulu hauek sartuko dira:

 

V.HOBARI ETA SALBUESPENAK

6. artikulua.

14/1989 Foru Arauaren 2.artikuluaren 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

 

Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

7. artikulua.

Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.

 

8. artikulua.

Fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %50eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

 

4)Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

Lehenengo:Karga tasa berria onartzea: 4,75 %.

Bigarren:Ordenantzako 18. c) atala aldatzea: %90eko hobaria, eraikuntza, instalazio eta obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean, Udaleko Osasuna eta Gizarte-Ongizatea batzordearen oniritzia badute. Hobaria oztopo horiek kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak izango du.

 

Hirugarren:Ordenantza fiskaleko 18 artikuluan d) atal berria sartzea: % 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea. Halaber, egitasmo horrek Eusko Jaurlaritzaren edo Foru Aldundiaren dirulaguntza izan behar du Udalak hobaria eman diezaion eta beti helburu honekin egindako obraren zatiari egokituko zaio.

Laugarren:Ordenantza fiskaleko 18 artikuluan e) atal berria sartzea: hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da.

5)Hirilurraren balio gehikuntzaren gaineko zerga:

 

Lehenengo:1etik 5 urte bitarteko balio gehikuntzei aplikatu beharreko urteko portzentaia: % 3,6.

 

B)TASAK

6)Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailearen eranskinak:

a)Ur hornidura zerbitzua

Lehenengo:Tarifak ondoko hauek dira:

1.Etxeko erabilera:

a)Gutxienezkoa: 30 m3/hiruhilabeteko 0,34

b)Ertaina: 30-90 m3/hiruhilabeteko 0,52

c)Gehiegizkoa: 90 m3 baino gehiago/hiruhila

beteko 0,72

2.Erabilera industrial, taberna, elkarte eta antzerakoetan (Gutxienezkoa: 30 m3/hiruhi-

labeteko)

a)m3/hiruhilabeteko 0,77

3.Udal-sareari lotzeko eskubideak:

a)Etxebizitza bloke berrien kasuan 33,22

b)Existitzen diren etxebizitza edo lokalei dagokionez, erabiltzaileak alta berri bat

eskatzean 96,29

c)Baja emandako, hau da, prezintatutako kontagailua duten existitzen diren etxebizitza

edo lokalei dagokionez 32,09

d)Sare publikora lotura berria egiten denean 81,98

 

e)Saneamendurako kolektore orokorrera lotu-

nea egitea 67,44

4.Kontadorearen mantenimendua (hiruhilabe

teko) 1,07

 

b)Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa:

Maila TAR Langile Eguneko Bil. gar. el.

kopurua kil maximo. urteko tasa

ETXEBIZITZA 1.a 1 — — 43,06

BILTEGIA 2.1 <2 6 136,89

ETA 2.2 <5 10 228,22

KOMERTZIOAK 2.3 <15 20 456,17

2.a 2.4 >15 30 684,10

OSTALARITZA 3.1 <2 8 182,46

ALIMENTAZIOA 3.2 <5 15 342,19

ETA ZERBITZUAK 3.3 <15 25 569,87

3.a 3.4 >15 35 798,09

IHARDUERA 4.0 <2 6 136,86

INDUSTRIALAK 4.1 <5 16 365,07

ETA 4.2 <15 30 683,30

ZERBITZUAK 4.3 <50 40 912,47

4.a 4.4 <100 50 1.140,81

4.5 <500 60 1.367,95

4.6 >500 70 1.595,35

5.a 5 Askotarik 40 910,98

c)Estolderia zerbitzuaren tasa:

Finantzabide Kanonaren kuota:

1.Etxeko erabilera:

a)Gutxienezkoa: 30 m3/hiruhilabeteko 0,19

b)30 m3 baino gehiago/hiruhilabeteko 0,19

2. Etxeko erabilerarako ez dena: erabilera industrial, taberna, elkarte eta antzerakoetan:

a)m3/hiruhilabeteko 0,36

 

d)Agiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko tasa:

7.Fotokopiak ateratzeagatik:

DIN A4 fotokopia bakoitza 0,20

DIN A3 fotokopia bakoitza 0,30

 

e)Hilerriko zerbitzuen tasa:

Tasaren kobrantza ondoko tarifari egokituko zaio:

 

b)Lurperatze eskubideengatik:

Lurperatze eskubideengatik 208,80

 

f)Hirigintza baimenak emateagatiko tasa:

 

Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 50.000

pt. baino gutxiagokoa denean 15,58

Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua

50.001etik 100.000 pta.ra bitartekoa denean 31,25

Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua

100.001etik 2.000.000 pta.ra bitartekoa denean 48,98

Obra, instalazio eta eraikuntzak, kostua 2.000.000

pta. baino gehiagokoa denean 101,46

Promozio pribatuko hirigintza espedienteen tra-

mitazioa 586,15

Lursailak banandu eta batzeagatiko baimena, metro karratuko

Landalurrean 0,011

Hirilurrean 0,062

Lehenengo erabilpen eta okupazioagatiko baimena:

Etxebizitzako 68,25

Por industria < 500 m2 117,73

Por industria > 500 m2 273,22

Garajeek ez dute tasa hau ordainduko

 

g)Etxez etxeko zerbitzuaren tasa:

Lehenengo:Oinarrizko tarifa: 8,81 _/orduko.

h)Udal pilotalekuko instalazioak erabiltzea:

Pilotalekuaren erabilera Herritarrak Kanpokoak

1. Antzuolako Elkarte
eta Erakundeak 0 7,76 _/ordu

 

2. Partikularrak 4,53 _/ordu 5,83 _/ordu

 

 

i)Animaliak jasotzea.

Egunekoa: 2,70 _ + BEZ

Hilketa: 30,15 _ + BEZ

 

j)Kirol ikastaroak (aerobik eta gimnasia)

Matrikula eta hilabetekoa: 16 _/hileko (astean 3 klase).

 

7)Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea eta bere eranskinak:

Euroak

a)Mahai eta aulkiak.

Tarifak:

Hileroko karga-tasa, metro karratu edo

frakzioko: 3,24

Urteko karga tasa, metro karratu edo frakzioko: 32,34

 

 

b)Hesiak, andamioak, zutabeak eta eustagak:

LEHENENGO TARIFA

Bide publikoa hondakin, lur, are, eraikuntzarako materialez, egur edo beste edozein materialez okupatzea, metro karratu eta eguneko:

1.Lehen hogeita hamar egunetan 0,45

2.Ondorengo egunetan 0,70

BIGARREN TARIFA

Eraikuntzarako materialak pilatzeko kontenedore metalikoak jartzea, bakoitzeko eta eguneko:

 

1.Lehen zortzi egunetan 2,69

2.Ondorengo egunetan 4,68

HIRUGARREN TARIFA

Bide publikoa hesi, aldamio edo beste edozein instalazioz oku patzea, metro karratu edo frakzioko

eta hileko 0,61

LAUGARREN TARIFA

Bide publikoa zutabe, eustaga edo eusteko beste hainbat elementurekin okupatzea, metro karratu-

ko edo frakzioko eta hileko 4,68

 

 

c)Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu-erreserba bide publikoan

Euroak

1.Eraikuntza tailerretan edo ibilgailuak konpontzekoetan espaloitik sartzeagatik eta erre-

serbatzeagatik 114,14

2.Ekonomi jardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokaletan sartzeagatik eta erreserbatze

agatik 114,14

 

3.Aurreko ataletan sailkatu gabeko lokaletan sartzeagatik:

Turismoagatik 11,90

Kamioiagatik 23,86

4.Karga eta deskargarako erreserbatzeagatik:

6 ordu baino gutxiago metro linealeko 15,81

6 ordu baino gehiago metro linealeko 21,43

 

5.Halabeharrezko arrazoiek eragindako

espazio-erreserbagatik metro lineal eta eguneko 0,63

 

d)Feria eta herri jaietako postuak eta Kalez kaleko salmenta:

Postu, barrak, salmenta-txosna, ikuskizun kalez kaleko industria eta filma emanaldientzat

balioa metro karratu eta eguneko: 1,08

 

Metro karratu eta eguneko: 1,08

 

Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurreikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, epigrafe, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso kontentzioso administratiboa tartejarri ahal izango du bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.

 

Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.

 

Antzuolan, 2003ko abenduaren 26an. —Alkatea.

(13364)