Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 22882 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ELGETAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

elgetako UDALA

Iragarkia

 

Arauzko jendaurreko informazio epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaron ondoren, finko eta behin betikoa altxa da,Udal Bazarrak 2003ko Azaroaren 17an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkau eta aldatzekoak, 2004ko urtarrilaren 1etik aurreko ondorioekin, aldatutako testoak honakoak izanik:

 

 

 

 

Ondasun higiezinen gaineko zerga:

— Hirilurreko Ondasun higiezinak:

Ondorengo tipoak aplikatzea:

a) Hiri izaerako ondasunei: 0,1743

b) Industrial izaerako ondasunei: 0,2604

— Landalurreko Ondasun Higiezinak: 1,005

Hobariak:

Ondorengo hobariak ezartzen dira:

— Zergaren kuota osoaren %50ko hobaria, baldin eta ondasun higiezinak obra berrien nahiz haiekin parekatzekoak diren zeharberritzekoen urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede badira eta haien ibilgetuaren artean ageri ez badira, beti ere obrak hasi aurretik interesatuek hala eskatzen badute.

 

— Familia ugarien titularitatea duten subjetu pasiboentzat zergaren %90 ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

 

a) Ohiko bizilekua izatea

b) Ondasun higienizak,180.303,63 euroko balore katastrala baino gutxiago izatea.

Errekargoak:

— %50 gehituko da etxebizitza utzei ondorengo irizpideak kontutan hartuta:

a) Etxebizitzan ez badago lagunik erroldatuta.

b) Etxebizitzan ez bada ur kontsumo minimora irizten.

 

Ekonomi iharduerei buruzko zergak:

Zerga honen kuotak zehazteko, % 2an finkatzen da gutxieneko kuofiziente bakarra.

Hobariak.

— Dagokion kuotaren %50eko hobaria enplegua sortzen duten subjetu pasiboentzat, baldin eta udal-kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian kontratu mugagabea duten langileen kopurua gehitu badute aurreko zergaldiaren aldean.

 

— Dagokion kuotaren % 50eko hobaria, udal kuota ordaintzen duten subjetu pasiboentzat, eta Energia erabili edo ekoiztea energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetatik edo kogenerazio sistematatik abiatuta

 

Hiri-lurren balioa gehitzearen gaineko zerga.

Zerga-tasa handitzen da eta %5,13 ezartzen da.

Hobariak.

— Zerga-kuota osoaren %50eko hobaria, lurren aldaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkonkideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela-eta.

Eraikuntza instalazio eta obra gaineko zerga.

Hobariak

— %95 hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean , eskaera egin ondoren.

— %95 hobaria baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu ezartzen badira. Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan beharko du egin nahi den obrak.

— %50 hobaria babes ofizialeko etxebizitza berriak egiteko obrak direnean.

— %90 hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.

 

UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA
PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

Tarifak

a) Bide publikoak okupatzearren: Hesi, andamio, puntal eta asnilak:

1. Bide publikoak zakarrekin okupatzea m2 eguneko 1,07e.

2. Edukinontziekin okupatzea m2. eguneko 5,13e.

3. Hesi eta andamioekin okupatzea m2. hileko 1,78e. Eskaera egiterakoan 61,60 e-tako depositoa eskatuko da, kalterik izanez gero bidean aurre egiteko.

 

b) Ibilgailuak espailoiean barne finken barrukaldera sartzea ea horien aparkamendua erreserba bide publikoa:

 

1. Erabilera partikularreko pasaguneak metro edo zaiko eta urteko 23,11 e.

2. Plaka berria eskatu eta ipintzea 55.35 e.

d) Azoka eta herriko jaietako posuak:

1. Kalez kaleko edozein posu eguneko eta postuko 6,50 e.

e) Polikiroldegiko instalazioen erabilera: (V eranskinean) agertzen den arabera.

 

ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

Tarifak

a) Administrazioak ematen dituen dokumentuen gaineko tasa:

Ziurtapenak 2,41 e

Lizentziak 4,36 e

Ahalordeen askiespena 11,90 e

I.G.O.K.A. espedientea 47,93 e

Hirigintza txostenak ematea 22,12 e

Finkak banantzearen baimenak 28,88 e

 

Argazki artxiboko kopiak:

Paperean 1,50 e

CD 3,00 e

Disketean 0,83 e

 

b) Obretako lizentzia eta baimenak ematearen gaineko tasa:

Obra txikiak:

601,01e-tara iristen ez diren obrak 28,98e

601,01e-etatik gorako obrak 38,35e

6.010,12e-etatik gorakoak 70,08e

Obra handiak:

30.050,61e-tara iristen ez diren obrak 191,58e

30.050,61e-etatik gorako obrak 383,09e

 

c) Udal hilerrian zerbitzuak eskeintzeagatik 114,18e

 

d) Zaborrak jaso eta erretzeko zerbitzuarengatik: aldatu egiten dira eta, aurrerantzean (anexo 2)an argitzen direnak izango dira.

e) Taxi lizentziak emateagatiko tasa 44,46 +

f) Lokalak zabaltzeagatiko tasak:

Merkataraza iharduera 314,95 e

Zerbitzu iharduera 436,35 e

Industria eta hostalaritza iharduera 523,59 e

Industrial, 1.500 m2 baino gehiago eraikita 661,19 e

 

Aurreko lizentziak, I.G.O.K.A espedienea bete behar badute, 140,00 e gehiago ordainduko dute.

h) Makinaria eta Tresneria erabiltzeagatik : Aldatu egiten dira eta aurrerantzean ( Anexo 4)an argitzen direnak izango dira.

Fiantza eskatzen da: 200 e makinak alokatzeagatik eta 200 e tablatua alokatzeagatik.

i) Etxez-etxeko zerbitzuagatik: orduko 8,01 e.

Hau guzia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitarazen da, guzion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzetan egindako finkatze ea aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra interesatuak tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzio-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuaek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide konentzioso-administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Adminisratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarazen diren egunaren biharamunetik hasita.

 

II. eraskina

Zaborren bilketa, garraioa eta birrinketa .2004rako tarifak

Kategoriak Tarifa Lang.kop. Kg/Egun.gehi. Urt. Taf Hiruh. Tar.

Etxebiz, 1.a 1 - - 42.85 10.71 Biltegiak eta

dendak 2.a 2.1 < 2 6 135.94 33.98

2.2 < 5 10 226.73 56.68

2.3 < 15 20 453.58 113.40

  2.4 > 15 30 680.45 170.11  

Ostalaritz.

elikagaiak eta

zerbitz. 3.a 3.1 < 2 8 181.71 45.41

3.2 < 5 15 340.22 85.05

3.3 < 15 25 566.95 141.73

3.4 > 15 35 793.81 198.45

Industri iharduera

eta zerbitz. 4.a 4 < 2 6 135.94 33.98

4.1 < 5 16 360.49 90.12

4.2 <15 30 675.98 168.99

4.3 < 50 40 901.30 225.33

4.4 < 100 50 1126.63 281.66

4.5 < 500 60 1352.09 338.02

4.6 > 500 70 1577.41 394.36 

5.a 5 Beste batzuk 40 911.00 227.74

 

IV. eraskina

Makinaria eta Tresneriaren Zerbitzua

Euroak

Aulkiak erabiltzeagatik (egun bakoitza) 0,40e

 

Land-Roberra, bakarrik utziko da Jaiak antolatzen

direnerako eta Udaletxeko gidariarekin

Amasadora /eguneko 10e

 

Belar mozgailua ez da uzten

 

Desbrozadora ez da uzten

 

Tablatua: bakarrik utziko da Herriko Kultur taldeei eta Udalei. Partikularrak eskatuz gero, kasu bakoitza aztertuko da utzi baino lehenago. Eta beharrezkoa bada Udal langilea montatzeko, honen ordua kobratuko da.

 

Musikako ekipoa: eguneko eta udal langilearen

orduko kostua 194,00e

 

Traktore txikia: orduko eta gidariaren orduko kostoa 12e

Traktore eskabadorea: orduko gidariaren kostoa barne 35e

 

Mailuka elektrikoa ez da uzten

 

Generadorea ez da uzten

 

Hesi metalikoak : egun bakoitza 4e

 

V. eraskina

Udal Kirol instalazioen erabilera

 

a) Pilotalekua

 

Ordua

Argiarekin 8.00 e

Argirik gabe 4.77 e

Kirol jaialdiak

Egun erdi argirik gabe 19.12 e

Egun erdi argiekin 34.18 e

Egun osoa argiarekin 60.48 e

Egun osoa argirik gabe 38.23 e

Bestelako ekitaldiak

Egun erdi argirik gabe 25.47 e

Egun erdi argiekin 41.41 e

Egun osoa argiarekin 66.83 e

Egun osoa argirik gabe 44.59 e

Sauna

Ordua 3.74 e

Bonoa 5 15.38 e

Bonoa 10 30.24 e

Squash

Ordua 3.74 e

Hilabeteko erreserba 3.18 e

Gimnasioa

Banaka-orduko 1.79 e

Taldea orduko 9.53 e

Taldea egun erdiko 22.24 e

Taldea eguneko 47.77 e

Dutxa 0.82 e

 

 

 

b) Udal kirol zerbitzuak

 

Mantentze gimnasia

Hilabetea 9.53 e

Edadetuentzako gimnasia

Hilabetea 5.33 e

Aerobik

Hilabetea txanda 1 15.89 e

Hilabetea 2 txanda 28.65 e

Yoga

Hilabetea 24.60 e

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

 

I. KAPITULUA: Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

1. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea .Elgetako.... udalerrian dagoenean exijitzen da.

2. Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

 

3. Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

 

II. KAPITULUA: Salbuespenak

2. artikulua.

1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. Eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

 

g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2. Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

 

III. KAPITULUA: Subjektu pasiboak

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. Artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

 

IV. KAPITULUA: Zergaldia eta sortzapena

4. artikulua.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

2. Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

V. KAPITULUA: Zerga kuota

5. artikulua.

1. Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2. Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.

 

Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

3. Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

 

— 1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

— 2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

— 3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

— 4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

— 5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

— 6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

— 7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

 

 

VI. KAPITULUA: Hobariak

6. artikulua.

1. Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.

Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.

 

2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %100(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

 

25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.

3. Ibilgailuek %75.(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan, kontsumitzen duten karburante motaren arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera.

4. Ibilgailuek %75....(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan, beren motoreetan hidrokarburuak erabiltzen ez dituztenak.

5. a) Aurreko 2 zenbakian aipatutako hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio.

b) 5 apartatu honetako a) letran aipatzen den hobaria aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 3 zenbakiko hobaria aplikatuko zaio.

c) 5 apartatu honetako a) eta b) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 4 zenbakiko hobaria aplikatuko zaio.

 

VII. KAPITULUA: Kudeaketa eta likidazioa

7. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Elgetako Udalaren ardura da.

 

8. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.

 

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

 

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

 

9. artikulua.

1. Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2. Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

 

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3. Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

10. artikulua.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

 

 

VIII. KAPITULUA: Betebehar formalak eta zerga arlokoak

11. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

 

IX. KAPITULUA: Erroldak

12. artikulua.

1. Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

2. Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

 

 

3. Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea quince dias izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.

 

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

 

X. KAPITULUA: Itzulketak

14. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

15. artikulua. Xedapen gehigarria

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

16. artikulua. Amaierako xedapena

Ordenantza honek .2004ko urtarrilaren 1(e)tik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta bere eranskinak 2004ko urtarrilaren 1(e)tik aurrera; indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

17. artikulua. Xedapen indargabetzailea

Xedapen indargabetzailea Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 1989)ko Urrian behin betiko onartua.

 

Trakzio mekanikodun autoen gaineko zerga

I. eraskina

Potentzia eta ibilgailu mota. 2004ko kuota.

 

a) Turismoak

9 zaldi fiskal baino gutxiagoak 33.42

9tik 12 zaldi fiskal bitartekoak 59.93

12 eta 14 zaldi fiskal bitartekoak 112.22

14 zaldi eta 16 zaldi fiskal bitartekoak 132.30

16 zaldi eta 20 zaldi fiskal bitartekoak 165.46

20 zaldi fiskal baino gehiagokoak 198.29

 

b) Autobusak

21 jarleku baino gutxiagokoak 142.19

21 eta 50 plazatara bitartekoak 202.44

50 jarleku baino gehiagokoak 253.12

 

c) Kamioiak

1.000 kg. Baino gutxiagoko karga baliagarrikoak 72.04

1.000tik. 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 142.19

2.999tik. 9.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 202.44

9.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak 253.12

 

d) Traktoreak

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 30.29

16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 47.51

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 142.19

 

e) Trakzio mekanikoko ibilgailuek arrastaturiko atoiak eta erdi atoiak:

1.000 Kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak 30.29

1.000tik. 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 47.51

2.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak 142.19

 

f) Beste ibilgailuak

Ziklomotoreak. 7.65

125 z.k. arteko motozikletak 7.65

125 eta 250 z.k. bitarteko motozikletak 12.75

250etik 500 z.k. bitarteko motozikletak 25.50

500etik 1.000 z.k. bitarteko motozikletak 51.64

1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 103.61

 

Elgetan 2003ko Abenduaren 30ean.— Patxi Basauri, Alkatea.

(662) (13360)