| 249. zenbakia | Data 2003-12-31 | 23288 orria |
Iragarkia
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behinbetikotzat jo dira 2003ko urriaren 28an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkatu eta aldatzekoak, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testoak honakoak izanik:
1.Ondasun Higiezin Gaineko Zerga
Lur ondasun higiezin gaineko zerga 0,355
Hiri ondasun higiezin gaineko zerga 0,218
Higiezin hirigintza, erikuntza eta sustapen enpresa jarduera egiteko higiezinentzako %50eko hobaria ezarri da, uztailaren 15eko 12/89 Foru arauen 15.1. a) artikuluaren arabera.
2.Iharduareren Ekonomikoaren
Gaineko Zerga
1,425 koefizientea
— Udal eskumeneko zerbitzuak prestatu eta iharduerak egiteagatiko Tasa.
Ordenantza arautzaileko eraskinaren epigrafeetatik ondorengo kuotak edo tipoak aldatzen dira:
Euroak
3. Frontoia erabiltzeagatiko Tasa
Ordu bat (argikin) 7,70
Ordu bat (argirik gabe) 3,85
Dutxak. 1,15
4.Zaborrak etxez-etxe
biltzeagatiko tasa
Okupatutako Etxebizitzak. 73
Hutsik dauden etxebizitzak. 45
Elkarteak. 138
Jatetxeak. 162
Tailerrak eta empresak. 138
7.Kultur etxea erabiltzeagatiko tasa:
Kultur-etxea erabiltzeagatiko urteko kuota 7,83
Aldatutako Ordenantza eta Eranskinen gainerako hitzbaketak 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta hemen aipatutzat jotzen dira, osorik hartuta bailiren, alegiz.
Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzetan egindako finkatze eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi holabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuak jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso-administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamonetik hasita.
Zerainen, 2003ko abenduaren 23a.— Alkatea.
(13345)